ARTE PROIEKTUA

1
Ikasleak artista Aurtengo ikasturtean, Andra Mari ikastolako ikasleek Arte Proiektu interesgarri batean hartu dute parte. HHko 4 urteko gelako umeak, Arbizuko ikastolako lagunak, LHko 2., 4. eta 6. mailako ikasleak eta DBH 1, 2 eta 3. mailako gazteak artista bilakatu dira. Nola? Otsailetik aurrera, Sakanako 7 artista ezberdinek utzi dizkiguten obretatik abiatuta, artelan berriak sortu dituzte, euren sormen eta irudimenari askatasuna emanez! Aste luzeak eman dituzte lanean, eta azkenik, euren sorkuntza guztiak erakusketa polit batean jendartean aurkezteko prest utzi dituzte. Erakusketa, datorren ekainaren 4tik 8ra bitartean izango duzue ikusgai Etxarriko kultur etxean. Erakusketa horretan, artisten lan originalez gain, ikasleen produkzioak eta produkzio horien prozesua jasotzen duen ikus- entzunezkoa izango dituzue ikusgai. Erakusketa ederra izango da beraz! Era berean, oso eskertzekoa izan da Sakanako zazpi artista hauek gure arte proiektuarekin bat egiteko izan duten gogoa eta asmo ona. Aurpegi ezagunak eta gertukoak: José Ramón Andaren obra bat landu dute DBHko ikasleek. Gorritiren eskultura bat HHko 4urtekoek eta Arbizuko ikastolako umeek, Sagri Mauleonen obra bat LH 2ko ikasleek, Miren Ustarroz ikasle ohiaren escultura bat 10 urteko gazteek, Mikel Okiñena Irurtzuarraren metakrilatozko “Balena” lana LH6koek, eta Olatz Aldasoro (ikasle ohia hau ere) eta Argiñe Berastegiren koadro bana DBH 1. eta 2. mailako ikasleek. Eskerrik asko beraz, sakanako zazpi artista hauei euren lanak uzteagatik eta euren gomendio eta laguntza eskeintzeagatik, eta gogoratu, ikasleok eginiko artelan guztiak ikusgai izango dituzuela ekainaren 4tik aurrera Etxarriko kultur etxean. Animatu eta etorri gure lanak ikustera!!!!

description

arte_proiektua_maiatzeko_newsletterra

Transcript of ARTE PROIEKTUA

Page 1: ARTE PROIEKTUA

Ikasleak artista

Aurtengo ikasturtean, Andra Mari ikastolako ikasleek Arte Proiektu

interesgarri batean hartu dute parte. HHko 4 urteko gelako umeak, Arbizuko

ikastolako lagunak, LHko 2., 4. eta 6. mailako ikasleak eta DBH 1, 2 eta 3.

mailako gazteak artista bilakatu dira. Nola?

Otsailetik aurrera, Sakanako 7 artista ezberdinek utzi dizkiguten obretatik

abiatuta, artelan berriak sortu dituzte, euren sormen eta irudimenari

askatasuna emanez! Aste luzeak eman dituzte lanean, eta azkenik, euren

sorkuntza guztiak erakusketa polit batean jendartean aurkezteko prest utzi

dituzte. Erakusketa, datorren ekainaren 4tik 8ra bitartean izango duzue ikusgai

Etxarriko kultur etxean. Erakusketa horretan, artisten lan originalez gain,

ikasleen produkzioak eta produkzio horien prozesua jasotzen duen ikus-

entzunezkoa izango dituzue ikusgai. Erakusketa ederra izango da beraz!

Era berean, oso eskertzekoa izan da Sakanako zazpi artista hauek gure arte

proiektuarekin bat egiteko izan duten gogoa eta asmo ona. Aurpegi ezagunak

eta gertukoak: José Ramón Andaren obra bat landu dute DBHko ikasleek.

Gorritiren eskultura bat HHko 4urtekoek eta Arbizuko ikastolako umeek,

Sagri Mauleonen obra bat LH 2ko ikasleek, Miren Ustarroz ikasle ohiaren

escultura bat 10 urteko gazteek, Mikel Okiñena Irurtzuarraren metakrilatozko

“Balena” lana LH6koek, eta Olatz Aldasoro (ikasle ohia hau ere) eta Argiñe

Berastegiren koadro bana DBH 1. eta 2. mailako ikasleek.

Eskerrik asko beraz, sakanako zazpi artista hauei euren lanak uzteagatik eta

euren gomendio eta laguntza eskeintzeagatik, eta gogoratu, ikasleok eginiko

artelan guztiak ikusgai izango dituzuela ekainaren 4tik aurrera Etxarriko kultur

etxean.

Animatu eta etorri gure lanak ikustera!!!!