Arratia21 - 21zk
-
Upload
arratiako-mankomunitatea -
Category
Documents
-
view
226 -
download
3
description
Transcript of Arratia21 - 21zk
Zain ditzagun gure ibaiak
EDITORIALA | Gure ardura ere badelako
ESKOLAKO AGENDA 21 | Elikaduraren garrantzia
ERREPORTAJEA | Arratiatruke, bigarren aukera
ARRATIA HERRIZ HERRI | Deklarazio instituzionalak
ELKARRIZKETA | Gorka Betzuen
0203040608
2011ko abendua, 21. zkiaArratiako Udalen Mankomunitatearen aldizkaria
www.arratia.net 94 631 17 17
Udalen Mankomunitatea osatzen du-
ten herrietan.
Hain zuzen, lanean ari diren 17 per-
tsonek jarraian zehazten ditugun
2
Editoriala|Gure ardura ere badelako
Bizkaiko Foru Aldundia, Basalan S.A.
Herri Sozietatearen bitartez, Arratiako
ibaiak eta ibaiertzak garbitzeko lane-
tan aritu da. Azken hilabeteotan Ibai-
zabal, Indusi eta Arratia ibaiak garbitu
dituzte, eta bukatzear daude Manko-
munitateko herrietako ibaiertzak gar-
bitzeko lanak.
Garbiketa lanetan aritu diren tek-
nikariek zerrenda luzea osatu dute
topatu dituzten hondakinekin: etxe-
ko-tresnak, pneumatikoak, abereak
hesitzeko alanbreak, autoetako pie-
zak, plastikoa, txatarra… Hondakin-
zerrenda bat dator Bizkaiko Foru
Aldundiak egindako azterketaren
emaitzarekin: gure ibai-arroetan
gertatzen diren aldarazpenik garran-
tzitsuenak gizakiak eragindakoak
dira.
Egia da azken urteotan aurrerakada
handia izan dela ibaietako uren kali-
tatearen hobekuntza arloan, batez ere
saneamenduko azpiegiturak sortu di-
relako eta industriek euren kutsatze-
jarduera dezente eten dutelako.
Gure artean, ordea, badira axolaga-
beki hondakinak ibaietara botatzen
dituztenak, etxe alboan hondakin
horiek jasotzeko eduki-ontziak izan
arren. Auzokoaren ohitura aldake-
tak eragitea guztion ardura da, in-
formatuz, sentsibilizatuz, edo beste
erremediorik ez bada, salatuz. Gure
ardura ere badelako ibaietako fauna
eta flora babestea.
Arratiako Udalen Mankomunitateak 17 langabe kontratatuko dituMankomunitatean ariko dira lanean sei hilabetez, eta Eusko Jaurlaritzako LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuko du % 100ean
www.arratia.net Bailaran nabigatu!www.arratia.net helbideak bailarako herrietako informazio gaurkotua eskaintzen dizu. Bertan, berri hauek eta bestelakoak aurki ditzakezu. Arratian nabigatu eta egunean jarri!
Arratiako Udalen Mankomunitateak
hamazazpi langabe kontratatuko ditu
hilabete honetan, gehienak Manko-
munitateko biztanleak. Eusko Jaurla-
ritzak bideratzen duen laguntza pro-
gramaren baitan kontratatu ditu eta
pertsonal gastua LANBIDE Euskal
Enplegu Zerbitzuak finantzatuko du
% 100ean.
Orokorrean, kontratu guztiek sei hi-
labeteko luzapena izango dute. Den-
bora tarte horretan, interes orokorre-
ko eta gizarte-onurarako lanak egin
beharko dituzte, beti ere Arratiako
zereginak beteko dituzte: hamaika
hiri-hondakinen prebentzio eta bir-
ziklatzea sustatzeko sentsibilizazio
kanpaina bideratzen ariko dira; haur
eta nerabeen gizarteratze sisteman bi
pertsona ariko dira; beste batek In-
formazio Geografikoaren Zerbitzuan
teknikari lana beteko du; informazioa
zabaltzeko web orrialdeak berritzen
eta sare sozialak eragiten ariko da
beste bat; Mankomunitateko artxi-
boak digitalizatuko ditu beste batek,
eta azkena, droga-mendetasuna sai-
hesteko eta hezkuntza sexuala dina-
mizatzeko zerbitzuan ariko da.
3
ARRATIA 21 Bidean gagoz
ELIKADURA: OREKA DA GILTZA Arratiako hiru ikastetxeak zazpigarren urtez ari dira Eskolako Agenda 21 egitasmoa lantzen. Joan den ikasturtean landutako Kontsumo arduratsua gaia sakontzen jarraituko dute, eta Elikaduraren inguruko ezagutzekin osatuko dute aurtengo programazioa.
Leire Egañak Arratiako Mankomuni-
tateko Eskolako Agenda 21 egitasmoa
koordinatzen du. Berak azaldu digu-
nez, 2011-2012 ikasturtean Elikadura
gaia aukeratu dute “Nerbioi Ibaiza-
balgo beste ikastetxeekin elkarlanean
lantzeko”.
Momentu honetan diagnosia egiten
ari dira, eta ikasturtea amaitu bitar-
tean zehaztu dituzten ekintza planen
artean, honako hauek daude: eko-
ordezkariei elikaduraren inguruan
eskainiko zaien ikastaroa; guraso zein
ikasleentzat 2013ko lehen hiruhilabe-
tekoan antolatuko duten ikastaroa;
bertako produktuak ekoizten dituzten
baserritarrei egingo dizkieten bisitak;
ikastetxe amaieran argitaratuko duten
Buletin elektronikoa edo antolatzen
duten Word Kakao egitasmoa.
Diagnostikoak eskoletan eta herrianHala ere, guztien artean Eskoletako
eta Herriko diagnostikoa nabarmendu
dute. Ugarana eta Inazio Zubizarreta
ikastetxeetan, Arratiako Institutuan
eta Diman zein Igorren egingo dituz-
te, eta besteak beste, jantokiko elika-
gaiak, elikatzeko ohiturak, ekoizpen
ekologikoa, erosteko ohiturak edota
udalek elikadura osasuntsuaren ingu-
ruan egiten dituzten ekimenak azter-
tuko dituzte.
Azoka Berdearen laugarren edizio arrakastatsua Tokian tokiko eta sasoian sasoiko produktuak ezagutaraztea da helburua
Arratiako Institutuko ikasleek aben-
duaren 5ean antolatu zuten Azoka
Berdearen laugarren edizioa. Aurre-
ko urteetan bezala, eskolako patioa
azokaz jantzi zuten eta koaderno,
liburu eta arkatzak utzita, dendari
lanak egin zituzten.
Lau postu jarri zituzten: fruituenean
sagarrak eta kiwiak saldu zituzten;
nekazaritza ekologikoarenean, ka-
labazak, porruak, azak, eta abar;
gaztarenean, Sakanako gazta eta
txokolatearenean, eskolan egindako
edateko txokolatea.
Arratiako Institutuko arduradunek
azaldu digutenez, Azoka Berdearen
helburua tokian tokiko eta sasoian
sasoiko produktuak ezagutzea da,
eta bide batez, gure inguruan ekoiz-
ten diren produktuen atzean dagoen
lana aitortzea.
4
Arratiatruke: bigarren aukeraArratiako Udalen Mankomunitateak Hiri Hondakinak Prebenitzeko Plana abiatu du. Helburua da pre-bentzioa sustatzeko zenbait egitea, aurrez helburuzko jasotzaileak ongi definitu ondoren. Momentuz, abiarazitako jarduerak hiru dira: hondakinen ikuskaritza txikiak, herritarrak sentsibilizatzeko kanpai-na eta Arratiako Udalen Mankomunitateko webgunean sortu duten atal berria: arratiatruke. Errepor-taje honetan webgune berria aurkeztu eta erabiltzaileentzat hainbat aholku eskainiko ditugu.
Arratiatruke (www.arratiatruke.org)
Mankomunitateko trukerako webgu-
nea da. Bertan, besteak beste, objek-
tuak, zerbitzuak edo animaliak mai-
legatu, oparitu, trukatu, konpartitu,
bilatu edo sal daitezke. Webgunea
herritar ororen eskura dago, eta ira-
garkiak jartzeko baldintza bakarra
aurrez erregistratzea da.
Truke merkatua ataletan dago anto-
latuta, erabiltzaileei bilaketa errazte-
ko. Guztira, zortzi atal bereizi dituz-
te: kirolak; etxetresna elektrikoak;
elektronika, TB; informatika; li-
buruak, altzariak, haurtxo-tresnak
eta bestelako kategoriak.
Josune Gorospe Arratiako Manko-
munitateko presidenteak aurkez-
pen prentsaurrekoan aditzera eman
duenez, gaur egungo gizartean inda-
rrean dauden zenbait eredu aldatze-
ko beharra dago eta web atal berriak
egoera hori iraultzeko bere hondar
alea jarri nahi du.
“Zenbat dira eskuratzen ditugun ar-
tikuluak eta erabiltzeko moduan dau-
dela botatzen ditugunak? –galdetu
du presidenteak–. “Hausnarketa hori
egin beharko genuke; datu honek,
agian, kontzientziak astintzeko balio
dezake, larritzeko modukoa baita:
Arratian urtero 6.000 tona hondakin
jasotzen dira”.
Jarraian, www.arratiatruke.org web
orrialdearen bost helburuak azaldu
ditu: hondakinak sortzea murriztea
eta aldez aurretik saihestea; honda-
kinak ez sortzea; herritarren artean
gauzak elkarbanatzea eta berrerabil-
pena sustatzea; herritarrei berrera-
bilpena egiteko aukera praktikoa es-
kaintzea eta herritarrei prebentzioa
eta iraunkortasuna lagunduko duten
ohiturak helaraztea.
Amaitzeko, Arratiako Mankomunita-
teko biztanleak truke merkatua era-
biltzera animatu ditu “produktuen era-
bilgarritasunaren amaiera atzeratzea
prebentzio modu bat delako eta ingu-
rumena zaintzen laguntzen duelako”.
Bi kanpaina gehiagoTruke merkatuaz gain, Hiri Honda-
kinak Prebenitzeko Planaren baitan
beste bi kanpaina abiatu dira. Bate-
tik, Hondakinen ikuskaritza txikiak
egiten dabiltza. Aurrez hautatutako
establezimenduetan bisitak egiten ari
5
ARRATIA 21 Bidean gagoz
dira eta hondakinen kudeaketa ikus-
katu ondoren, hobetzeko proposame-
nak egin eta ekintza planak osatzen
ari dira. Momentu honetan ekintza
planak garatzen ari dira. Besteak bes-
te, gaikako bilketa puntuak egokitu
eta indartu dira, langileak trebatzen
ari dira hondakinen tratamendu pro-
zesura ezagutzeko eta abar.
Gabonekin batera, haurrek jos-
tailu berriak jasotzen dituzte
opari. Jarraian, jostailu zaharrei
bigarren erabilera emateko aho-
lkuak eskaini nahi dizkizuegu:
1.- Egoera onean dituzuen jos-
tailu zaharrak umeak dituzten
senideei, lagunei edo ezagu-
nei eskaini.
2.- Haurtzaindegi, ikastetxe edo
ludoteketara eraman.
3.- Osasun Zentro edo Ospitale-
tara eraman.
4.- Irabazi asmorik gabeko el-
karte bati eman.
5.- Denboran iraungo duten
jostailuak erosi, erabilera
laburreko jostailurik ez ero-
si. Berriz kargatzeko pilak
dauzkatenak lehenetsi.
6.- Iragarkia jarri eta ikaste-
txe edo haurtzaindegietara
eraman –Interneten ere jar
dezakezue, esaterako ARRA-
TIATRUKEn– benetako beha-
rra daukaten umeen artean
banatzeko.
7.- Harrera-zentroetara eraman.
8.- Ongintza merkatuetan sal-
tzeko utzi.
9.- Kreatibitatea sustatu eta bi-
garren erabilera eman.
10.- Erabiltzeko moduan ez dau-
den jostailuei pilak kendu
eta birziklatzeko gune batera
eraman.
Bidean gagoz?
PREZIKLAPENA kanpainak Arratiako Mankomunitateko herriak bisitatuko ditu
Abenduaren 23tik aurrera herriz herri ibiliko da PREZIKLAPENA kanpaina. In-
formaziorako mahaiak jarriko dituzte, material ezberdinak banatzeko (triptiko
informatiboak, birziklatzeko koloretako poltsak, …); umeentzat birziklatze tai-
lerrak antolatuko dira eta No Impact Man dokumentala eskainiko dute. Momen-
tuz, hiru herri hauek bisitatuko ditu:
Bestalde, herritarrak sentsibilizatze-
ko PLEZIKLAPENA kanpaina abia-
razi dute. Kanpaina honen baitan lau
ekintza plan garatzen ari dira: kanpai-
naren aurkezpen bideoa, kanpainak
iraun duen bitartean bideoa egin dute,
kanpainarako kartelak diseinatu dira
eta tokiko saltokiekin lankidetzan,
erosketa gurditxoak zozketatu dira.
“Trukerako webgune berrian ob-jektuak, zerbitzuak edo anima-liak mailegatu, oparitu, truka-tu, konpartitu, bilatu edo sal daitezke”
ABENDUAK 23, AreatzaGoizez eta arratsaldez plazan, stand
informatiboa eta tailerrak. 12:00etan,
17:00etan eta 19:00etan No Impact
Man dokumentala Ludotekan.
ABENDUAK 28, LemoaGoizez eta arratsaldez Elizondoko Kul-
tur Gunean, stand informatiboa eta
tailerrak. 12:00etan eta 17:00etan No
Impact Man dokumentala leku berean.
URTARRILAK 3, IgorreGoizez eta arratsaldez udaletxe au-
rrean, stand informatiboa eta taile-
rrak. 18:00etan eta 20:00etan No Im-
pact Man dokumentala Kultur Etxean.
OHARRAArratiako Udalen Mankomunitateko
gainontzeko udalerrietara ere
kanpaina zabalduko da. Datak eta
tokiak zehazterakoan horren berri
emango da.
6
Arratia herriz herri
ten dituzten makina irisgarriak instala-
tzea onartu du, “bereziki aisialdirako,
topaketarako eta batzarretarako edo
gazte asko biltzen diren guneetan”.
HIESaren Kontrako Mundu Mailako
egunaren –abenduaren 1a– harira
hartutako erabakia da, uda honetan
ezagutu den ikerketa bateko emait-
zak kezkatuta. Inkesta horren ara-
bera, Euskal Autonomia Erkidegoko
18 eta 35 urte bitarteko gizonen ia
% 22k ez du preserbatiborik erabili
ezagutu berri duen pertsona batekin
izandako sexu harremanetan. Adin
tarte bereko emakumeen artean, be-
Mankomunitateak bat egin du hiru deklarazio instituzional onartzeko Arratiako Udalen Mankomunitatea osatzen duten talde politiko guztiek bat egin dute eta hiru Deklarazio Instituzional onartu dituzte. Azaroaren 14an, Emakumeen Indarkeriaren aurka egiteko; eta azaroaren 30ean HIESaren kon-trako Mundu Mailako eguna eta Euskararen Nazioarteko Eguna babesteko.
Arratiako Udalen Mankomunitateko
presidentziak arazoaren 14an Emaku-
meen Indarkeriaren aurkako deklara-
zio instituzionala onartu zuen. Horren
arabera, “bere eskumenen esparruan,
berdintasunaren aldeko emakumeen
indarkeriaren aurkako udal politika
aktibo, oso eta garatua koordinatze-
ko” konpromisoa hartu du.
Horretarako, ekimenak abiaraziko di-
tuela iragarri du “neskei beharrezko
baliabideak emateko; euren jabekunt-
za sendotzeko eta identitatea eragi-
teko eta berdintasun hartu-emanak
ezartzeko beste eredu batzuk topa
ditzaten” Era berean, gazteen artean
“jarrera sexistak zalantzan jartzeko
eta jarrera matxistak baztertzeko”
lana egiteko konprometitu da.
Amaitzeko, herritarrei dei egin die-
te “ikusten dituzten erasoen aurka
jarrera aktiboagoa hartzeko eta des-
berdintasunak betikotzen laguntzen
duten aurreiritziak eta estereotipoak
identifikatzeko”.
HIESaren kontrako borrokaJoan den azaroaren 30eko Gobernu
Batzordeak, bestalde, Arratiako gune
estrategikoetan preserbatiboak ema-
rriz, portzentajea % 18koa da.
Beste ikerketa batek jakitera eman
duenez, 2000tik hona gero eta ge-
hiago dira GIB/HIESak kutsatutako
pertsonak, kutsatzeko arriskuaren
hautemate maila izugarri jaitsi bai-
ta. Tendentzia hori irauli nahian,
arestian aipatu dugun preserbatibo
makinak instalatzeaz gain, Arratiako
Udalen Mankomunitateak “orain
arte bezala haraneko gazteei zuzen-
dutako kanpainak abiarazten” jarrai-
tuko duela iragarri du, “prebentzioa
delako HIESaren aurako borrokan
helburu nagusia”.
“Bere eskumenen esparruan, berdintasunaren aldeko emakumeen indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, oso eta garatua koordinatzeko konpromisoa hartu du”
7
ARRATIA 21 Bidean gagoz
Gizarte Zerbitzuak hizpide
Mankomunitateko politika-
riek formazio-informazio
jardunaldi bat burutu dute.
Hain zuzen, Gizarte Zer-
bitzuen Sailak bideratzen
dituen egitasmoak ber-
tatik bertara ezagutzeko
aukera izan dute. Eskubi-
de eta baliabide sozia-
len informazio zerbitzua,
langabezia sarien ku-
deaketa, ekintza sozialak
–gizarteratzea eta droga-
mendekotasuna–, Auzo-
lan Enplegu eta Formazio
programa, norberaren tre-
betasunak azalerazteko
programa, eta abar.
Mankomunitateko ardura-
dunek oso positiboki balo-
ratu dute jardunaldia eta au-
rrerantzean gehiago egingo
dituztela iragarri dute.
“Arratiako Udalen Man-komunitateak gazteak gehien ibiltzen diren gune estrategikoetan preser-batiboak ematen dituz-ten makina irisgarriak instalatzea onartu du”
Euskararen Nazioarteko EgunaBestalde, abenduaren 3an
ospatzen den Euskararen
Nazioarteko Egunarekin
bat egin du Arratiako Uda-
len Mankomunitateko Go-
bernu Batzordeak, eta on-
dorengo lau konpromisoak
berretsi ditu:
1) zerbitzu publiko guztiak
euskaraz eskaintzeko aha-
legina;
2) zerbitzu publikoak
ematerakoan lehenengo
hitza euskaraz egiteko
ahalegina;
3) barne funtzionamen-
duan euskara lehenesteko,
eta azkenik,
4) euskal komunitateak
dituen hizkuntza eskubide
kolektibo eta indibidualak
bermatze aldera, euska-
raz bizitzeko eskubidea
helburu duen plangintza
integrala garatzeko bo-
rondatea.
Hiru Deklarazio Insti-
tuzionalak osorik iraku-
rri nahi baldin badituzue,
www.arratia.net web orrial-
dean dituzue irakurgai.
MANKOMUNITATEAEraginkortasun energetikoaren aldeko apustua
Argiteria publikoaren au-
ditoria energetikoa egingo
duela iragarri du Arratiako
Udalen Mankomunitateak.
Azterketa honekin instala-
zioen ustiapena, funtziona-
mendua eta ezaugarriak,
osagaien egoera, kontsu-
mo energetikoa eta kos-
tuak ezagutuko dituzte.
Auditoriarekin hiru hel-
buru bete nahi dituzte: ins-
talazioen eraginkortasuna
hobetzea eta energia au-
rreztea; instalazioak egun-
go araudietara egokitzea
eta argiaren dirdira eta ar-
giak sortutako kutsadura
murriztea.
Mankomunitatea 2010ean
hasi zen eraginkortasun
energetikoa hobetzeko
lanetan. Urte horretan
Mankomunitateko argite-
ria publikoaren inbentarioa
egin zuen, eta Informazio
Geografikoko Sistema ba-
tean txertatu du –azken lan
hori amaitzear dago–.
Helburua da etorkizunean
Mankomunitatea osatzen
duten udalerri guztietan ku-
deaketa energetikoa hobe-
tzeko zerbitzua eskaintzea.
Genero biolentziaren aurka
Arratiako Udalen Manko-
munitateak emakumezko-
en eta gizonezkoen arte-
ko berdintasun politikak
sustatzeko konpromisoa
iragarri du. Lehenengo
urrats moduan, genero bio-
lentzia jasan duten emaku-
meak artatzeko protokoloa
egitea da.
Helburu hauek izango ditu:
Mankomunitateko eta ber-
tako udalerrietako errea-
litatea ezagutzea, tratu
txarrak edo sexu erasoak
jasan dituzten emaku-
meak artatzeko baliabi-
deak aztertzea, profesio-
nalen eta gizarte langileen
sentsibilizazio maila az-
tertzea eta hausnarketa
epea zabaltzea Ekintza
plan bat diseinatzeko.
8
Beharrezkoa da ibaiak eta errekak garbitzea? Azken hilabetean Indusi, Arratia eta Ibaizabal ibaietako tarteak eta Arratiako udalerrietako ibaiertzak garbitu dituzte. Herritarrei ekimen honen inguruko iritzia eskatu diegu. Hemen erantzunak:
Lutxi Llana Jorge del Olmo Paula Ramirez DimaBai, nahikoa zikinak ego-
ten direla iruditzen zait
eta. Diman ikastetxeetako
haurrak urtero joaten dira
garbiketa lana egitea. Kon-
tzientziazio lan hori ere
funtsezkoa da.
IgorreGuztion artean egin beha-
rreko lana da. Laguntza so-
zialak jasotzen dituztenek,
adibidez, trukean halako
lanak egin beharko lituzke-
te, gainontzeko herritarron
laguntzarekin.
ArteaIbaiak, mendiak eta an-
tzekoak garbitzeko ekime-
nak egokiak dira. Gainera,
zenbait tartetan ibaiak oso
zikinak egoten dira jen-
deak hondakinak bertara
botatzen dituelako.
Joseba Larrakoetxea ZeanuriZalantzarik gabe. Aspal-
dian ibaiak eta errekak
utzita egon dira, zikinke-
riaz beteta. Garai batean
auzolanean egiten ziren ha-
lakoak, ohitura hori berres-
kuratu beharko genuke.
Kanpaina honetan zein ibai tarte
garbitu dituzue?
Indusi, Arratia eta Ibaizabal ibaietako
tarteak eta Arratiako udalerrietako
ibaiertza guztiak.
Zein hondakin mota aurkitzen di-
tuzue?
Denetarik, diru zorroak izan ezik (kar,
kar). Etxeko-tresna asko, pneuma-
tikoak, abereak hesitzeko alanbreak,
autoetako piezak, plastikoa edo txa-
tarra. Horrez gain, zaborrez bete-
tako poltsak, bizikletak, autoetako
bateriak, jostailuak, eta abar. Zenbait
tartetan, tabernek kristalezko botilak
botatzen dituzte edota enpresek hon-
dakin plastikoak.
Zer egiten duzue hondakin horiekin?
Ibaietatik atera ondoren, Foru Aldun-
diko anagrama daukaten plastikozko
poltsetan biltzen dira. Aurrez zehaz-
tutako gune batzuetara eramaten di-
tugu eta kamioi batek jasotzen ditu
birziklatzera eramateko. Metalezko
hondakinak ere pilatu egiten ditugu,
baina azken hauek ziztu bizian des-
agertzen dira, horiekin ez daukagu
arazorik.
Nola antolatzen zarete ibaiak garbi-
tzeko?
Garbiketa lanak egin behar ditugun
ibai tartea aztertu ondoren, langi-
leak puntu ezberdinetan banatu eta
bakoitzari zeregin bat ematen zaio.
Bertan gaudenez, ubidea oztopatzen
duen landaretza garbitzen dugu. Era
berean, isurketak antzematen ditugu
basozainari abisatzen diogu.
Ibaiertzetan animalia asko bizi dira.
Garbiketa lanak egiten dituzuenean
horiek ere kontuan izango dituzue,
ezta?
Bai, noski, animaliak zaintzen ditugu.
Ahal dela, kimatzeak ekiditen ditugu.
Baina zenbait kasutan, beste erreme-
diorik ez zaigu geratzen eta halako
lanak egin behar ditugu herritarren
kritikak jaso arren.
“Ibaietan denetarik topatzen dugu, diru-zorroak izan ezik”
Gorka Betzuen, Basalan S.A. Herri Sozietatea