Arrasate

2
OLAArrasate, 22.064 biztanleko herria, Euskal Herrian dago, Gipuzkoa lurraldearen Hego Mendebaldean, Debagoiena eskualdean. Iparraldean bat egiten du Bergararekin, Hegoaldean, berriz, Aretxabaletarekin; Ekialdean edo Sortaldean Oñatirekin eta Mendebaldean edo Sartaldean Aramaiorekin. Udalerriak du 34,20 km² eta 223 m-ra dago itsas mailaren gainetik. Hiriburuetatik distantzia hauetara dago: - Donostia, 78 Km - Gasteiz, 39 km - Bilbo, 48 km - Iruña, 109 km Bergarako barruti judizialaren menpe dago, eta hiriguneaz gainera, Udala, Bedoña, Meatzerreka, Garagartza eta Gesalibar auzoak ere biltzen dira Udalerrira. Herria inguratzen duten mendien artean aipagarriak dira Udalatx (1.117 m), Murumendi (778 m) eta Kurtzetxiki (532 m). Ibaiei dagokienez, Deba eta Aramaio ibaiek bat egiten dute Arrasaten.

Transcript of Arrasate

Page 1: Arrasate

OLAArrasate, 22.064 biztanleko herria, Euskal Herrian dago, Gipuzkoa lurraldearen Hego Mendebaldean, Debagoiena eskualdean.

Iparraldean bat egiten du Bergararekin, Hegoaldean, berriz, Aretxabaletarekin; Ekialdean edo Sortaldean Oñatirekin eta Mendebaldean edo Sartaldean Aramaiorekin.

 

Udalerriak du 34,20 km² eta 223 m-ra dago itsas mailaren gainetik.

Hiriburuetatik distantzia hauetara dago:

- Donostia, 78 Km

- Gasteiz, 39 km

- Bilbo, 48 km

- Iruña, 109 km

 

Bergarako barruti judizialaren menpe dago, eta hiriguneaz gainera, Udala, Bedoña, Meatzerreka, Garagartza eta Gesalibar auzoak ere biltzen dira Udalerrira.

Herria inguratzen duten mendien artean aipagarriak dira Udalatx (1.117 m), Murumendi (778 m) eta Kurtzetxiki (532 m). Ibaiei dagokienez, Deba eta Aramaio ibaiek bat egiten dute Arrasaten.

Klimaren ezaugarriak zehazteko, esan behar dugu ozeaniar izeneko klimaren barruan gaudela, hau da, izan ohi ditugu Mendebalde eta Iparmendebalde norabideko haizea, uda epelak eta negu leunak eta 10 eta 22º tarteko tenperaturak.