ARKARAZO ERREKA

10
ARKARAZO ERREKA

description

ARKARAZO ERREKA. 4. Proba. 4. Proba. ZIENTZIA TALLERREKOAK. IBAIREN DESKRIBAPENA. 4. Proba. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of ARKARAZO ERREKA

Page 1: ARKARAZO  ERREKA

ARKARAZO

ERREKA

Page 2: ARKARAZO  ERREKA

     

ZIENTZIA TALLERREKOAK

Page 3: ARKARAZO  ERREKA

     

IBAIREN DESKRIBAPENA

Guk aztertu dugun errekastoa, Gurutzeberri eta Lexargarate artean hasten da. Beherago, Mendiolatik igarotzen da Letetik pasatzen den bitartean. Ondoren, Arkarazora heltzen da eta bertan,abiadura bizkortzen du, guztia maldan behera dagoelako. Almen Arkarazoren behealdean dagoenez, ur jauzi batzuk ikus daitezke ur asko daramanean eta gero, ikastolaren azpitik pasatzen da. Pasa ondoren hodi handi batetatik agerian jartzen da. Tramo hori ikerketa egiteko erabili dugu. Apur bat jarraituaz errepidea zeharkatzen du Deba ibaiarekin elkartu arte.

Page 4: ARKARAZO  ERREKA

Aretxabaleta - Eskoriatza

Arkarazo erreka

KOKAPENA

Page 5: ARKARAZO  ERREKA

Errekatxo honek bi herrietako muga markatzen du. Arkarazo izena, Arkarazo auzotik igarotzen delako da. Uda-udazkenean oso ur gutxi dauko eta leku gutxi dago bertara jaisteko, baina neguan eta udaberrian ur dexente ekartzen du.

Page 6: ARKARAZO  ERREKA

Gure ikastola ondoan errekak 57cm-ko sakonera du eta 3m-ko zabalera. Urak duen tenperatura 5ºC dira. Ondotik errepidea pasatzen da eta ez dago presarik baina azkar doa ura toki batzutan eta egur eta harriengatik geratu egiten da beste zati batzutan.

Ikusizko azterketa

Page 7: ARKARAZO  ERREKA

• Ez dago usain arrarorik. Ibaia garbi dago eta ez dauko aparrik. Urak ez du distira arrarorik. Urak eta lantegiak sortutako soinua entzuten da. Ibaia bideratuta dago lurrak eta zuhaixketako adarrek egindako hormekin batez ere. Lur bustiari usaintzen du. Ez dago ontzi edo beste zakar

motarik.

Page 8: ARKARAZO  ERREKA

Ibaira jaisten ari ginela inguruan animali ugari ikusiko genituela susmatzen genuen baina dena isil eta paketsu zegoen. Txoriak bakarrik ikusi genituen janaria bilatzen elur asko eta hotz asko egiten zuelako, adibidez zozoa eta txantxangorria. Zuhaitzak hosto gabe zeuden eta kapa txuriaz sasiak, dena elurrez estalita zegoelako.Haltzak, intsusa,pinua eta lizarrak daude bazterretan baina sasiak eta untza ugari dute enborraren inguruan.

BIZITZA

Page 9: ARKARAZO  ERREKA
Page 10: ARKARAZO  ERREKA

Elurra egin zigun eta ezin izan genuen joan Urkulu ibaia aztertzera, beraz ikastolakoaren egoera ikustera joan ginen.

Eskerrak errekaren zatirik handiena estalita pasatzen dela ikastola azpitik eta oso tramo txikian dagoela agerian, bestela zakarrak eta zikinkeria ikusiko genuen.

Lantegirik ez du bere bidean, baserri banaka bat bai. Beraz, egoera onean dago Arkarazo ibaia, Debara iritsi arte behintzat, gero beste gauza bat izango da.

HAUSNARKETA