ARABAKO ESKUALDEKO EBALUAZIO- TXOSTENA … · Jon Abril Olaetxea (Elhuyar Aholkularitza) Miel...
Transcript of ARABAKO ESKUALDEKO EBALUAZIO- TXOSTENA … · Jon Abril Olaetxea (Elhuyar Aholkularitza) Miel...
1
ARABAKO ESKUALDEKO EBALUAZIO-TXOSTENA 2005-2011
PLANGINTZALDIA
Arabako Eskualdea, 2012ko abendua
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
2
AURKIBIDEA
1. SARRERA
2. METODOLOGIA
3. ERAKUNDEAREN IKUSPEGI GLOBALA
4. EUSKARA-PLANAREN HELBURUEN BETETZE-MAILA
4.1. Irudia eta komunikazioa
4.1.1. Emaitzak
4.1.2. Indarguneak
4.1.3. Hobetu beharreko alderdiak.
4.2. Kanpo-harremanak
4.2.1. Emaitzak
4.2.2. Indarguneak
4.2.3. Hobetu beharreko alderdiak.
4.3. Barne-harremanak
4.3.1. Emaitzak
4.3.2. Indarguneak
4.3.3. Hobetu beharreko alderdiak.
4.4. Hizkuntza-kudeaketa
4.4.1. Emaitzak
4.4.2. Indarguneak
4.4.3. Hobetu beharreko alderdiak.
4.5. Hizkuntza-eskakizunak
4.5.1. Emaitzak
4.5.2. Indarguneak
4.5.3. Hobetu beharreko alderdiak.
4.6. Emaitza orokorrak
5. ETORKIZUNARI BEGIRA KONTUAN HARTU BEHARREKO ALDERDIAK
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
3
1. SARRERA
Osakidetza-Euskal Osasun zerbitzuak 2005-2011ko Euskara-Plana diseinatu eta abian jarri zuen zerbitzu-erakundeetan, 67/2003 Dekretuan ezarritako irizpide eta lehentasunen arabera. Euskara-Planaren helburua da Osakidetzak arian-arian euskara gehiago erabiltzea, bai zerbitzua ematean herritarrekin dituen ahozko eta idatzizko harremanetan, bai erakunde publikoa den aldetik garatzen dituen prozesu guztietan. Aipatutako Euskara-Planak 4. atalean ezartzen duenaren arabera, Osakidetzaren Plana abian jarri eta 3 urte igarota, 2008an zerbitzu-erakundeen euskara-planen ebaluazio-txostenak egin ziren, helburuen betetze-maila neurtzeko. Honi jarraiturik, 2005-2011 plangintzaldia amaitu ostean, ebaluazio orokorra egin behar da, Planaren betetze-maila zehazteko. Ebaluazio hau, bestetik, hurrengo Plana egiteko oinarria izango da.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
4
EBALUATUTAKO ERAKUNDEA ARABAKO ESKUALDEA
TXOSTENAREN HELBURUA
Euskarak erakundean duen presentzia, erabilera eta kudeaketaren berri ematea, eta erakundearen euskara-planean jasotako helburu eta normalizazio-neurrien betetze- eta garapen-maila ezagutaraztea. Horrez gain, erakundeari proposamenak eskaini nahi zaizkio, helburuak lortzeko bidean lagungarri izango zaizkionak.
TXOSTENAREN EDUKIA
Txostenak 5 atal ditu: Sarrera Metodologia Erakundearen ikuspegi globala Erakundearen ikuspegi xehatua Etorkizunari begira kontuan hartu
beharreko alderdiak
EBALUAZIO-DATAK
Autodiagnostikoa egitea eta ebidentziak jasotzea: irailaren 28tik urriaren 26ra
Euskararen erabilera zentro eta unitateetan behatzea, eta bertako erabiltzaileei inkestak egitea: azaroaren 6an
Telefono-deiak: azaroaren 15etik 21era Elkarrizketak eta talde fokalak: azaroaren
22an
PERTSONA EBALUATZAILEAK Jon Abril Olaetxea (Elhuyar Aholkularitza) Miel Guridi Urzelai (Elhuyar Aholkularitza)
LAGUNTZA TEKNIKOA Osakidetzako Euskara-Zerbitzu
Korporatiboa
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
5
2. METODOLOGIA
Ebaluazio hau egiteko, informazio kualitatiboa eta kuantitatiboa jaso dugu, jarraian zehaztutako metodologiaren arabera:
Ebaluazio kuantitatiboa:
Ebaluazio kuantitatiboaren helburu nagusia da ezarritako helburuen lorpen- eta/edo betetze-maila kuantifikatzea. Horretarako, hizkuntza-irizpideen betetze-maila neurtu dugu, adierazle batzuen bidez: Horrela, oraingo egoera deskribatu ahal izan dugu.
Prozedura honi jarraitu diogu adierazle kuantitatiboei dagokien informazioa jasotzeko:
Aurretiko txostena (galdera-sorta): galdera-sorta bat diseinatu dugu, Osakidetzak definitu eta balidatutako adierazle-sisteman oinarrituz. Galdera-sorta zerbitzu-erakundeetako euskara-arduradunei bidali zaie, beraiek betetzeko. Galdera-sortaren bidez, hainbat hizkuntza-elementuren egoerari buruzko datuak jaso dira. Horrela, dagokion zerbitzu-erakundearen aurre-diagnostikoa egin dugu.
Ebidentziak: beste hainbat adierazleren egoerari antzemateko, ebidentzia errealetan oinarritu gara. Guztira, 353 dokumentu aztertu ditugu.
in situ behaketa-lanak eta inkestak pertsona erabiltzaileei: euskararen erabilerari buruzko beste adierazle batzuen egoera aztertzeko (hizkuntza-paisaiaren elementuak, harrerako aurrez aurreko atentzioa, erabiltzaileen iritziak), bisitak egin dira eskualdeko bost zentrotara: Legutioko OZ, Aguraingo OZ, Alde Zaharreko OZ, Lakuabizkarra OZ eta Arabako Eskualdeko Zuzendaritza
Hizkuntza-paisaiaren 266 elementu errebisatu dira.
24 entzunaldi egin dira harreran.
Bisitatutako osasun-zentroetan, 10 inkesta egin zaizkie paziente eta erabiltzaile euskaldunei.
Telefono-deiak: 20 telefono-dei egin dira eskualdeko hainbat zentro eta unitatetara, harrera-guneetan euskararen erabilera kuantifikatzeko.
Ebaluazio kualitatiboa:
Ebaluazio kualitatiboaren helburu nagusia da Osakidetzako pertsonalaren iritziak eta jarrerak jaso eta aztertzea. Informazio kualitatiboari esker, interpretatu ahal izan ditugu ebaluazio kuantitatiboaren bidez jasotako datuak.
Prozedura honi jarraitu diogu informazio kualitatiboa jasotzeko:
Elkarrizketak: aurretiko txostena aztertuta, elkarrizketatu beharreko pertsona estrategikoen zerrenda egin da.
Hauek dira elkarrizketatutakoak, beraien karguaren edo lan-eremuaren arabera:
Zuzendaritzako pertsonala: Pertsonaleko Zuzendaria. Inkesta e-mailez egin da. 6 unitateburu Pertsonal teknikaria: Euskara, Kalitatea, Intranet, Prestakuntza.
Talde fokalak: talde fokaletan, zenbait arlo eta zentrotako pertsonen ikuspuntuak jaso ditugu:
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
6
3 familiako mediku Pediatra 1 3 erizain 7 administrari-laguntzaile Sindikatuetako4 ordezkari
Guztira, Arabako Eskualdean 30 profesional elkarrizketatu dira, beraien karguagatik edo talde fokaletan. Zuzendaritza-taldeari dagokionez, idatzizko elkarrizketa egin zitzaion Giza Baliabideetako zuzendariari.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
7
3. ERAKUNDEAREN IKUSPEGI GLOBALA
Euskara-Planaren ebaluazioa egiteko, bost eremu aztertu ditugu (irudia eta komunikazioa, kanpo-harremanak, barne-harremanak, hizkuntza-kudeaketa eta hizkuntza-eskakizunak). Hauek izan dira emaitzak:
EBALUATUTAKO EREMUAK EMAITZA
IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA %45
KANPO-HARREMANAK %47
BARNE-HARREMANAK %21
HIZKUNTZA-KUDEAKETA %69
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK %62
GUZTIZKOA %52,55
Ikuspegi orokorra
45%
47%
21%
69%
62%
0% 10% 20% 30% 40% 50% 60% 70% 80%
Irudia eta
komunikazioa
Kanpo-harremanak
Barne-harremanak
Hizkuntza-kudeaketa
Hizkuntza-
eskakizunak
ERAKUNDEAREN EUSKARA PLANAREN HELBURU ETA NEURRIEN LORPEN-MAILA GUZTIRA
%52,55
GUTXI GORABEHERAKO GARAPEN-MAILA, HIZKUNTZA-KUDEAKETAREN KALITATEAREN GAINEKO BIKAIN ZIURTAGIRIAREN EBALUAZIO-SISTEMAREN ARABERA:
300-350
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
8
EBALUATUTAKO EREMUAK
EMAITZA OROKORRAK
IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA
Erakundeko errotulazioari dagokionez, oro har, egoera egokia da eta ezarritako irizpideak barneratuta daude, hutsuneak eta hobetu beharrekoak dauden arren. Aurkitu diren salbuespenak elementu zaharrak dira eta, batez ere, zentroen kanpoko aldean jarritako errotuluak.
Eta, puntuazioa jaitsarazten duten beste elementu batzuk gehienetan dira unitateetan sortutako behin-behineko kartelak edo kontratatutako enpresek jarritakoak (prebentzioa, segurtasuna,…).
Atal honetako hutsune nagusienetakoa web-orrialdea da, ia dena gaztelaniaz baitago; euskaraz, ia ez da informaziorik aurkitzen, bi hizkuntzetan dauden erantsitako artxibo batzuk izan ezik.
Marketin eta publizitateko elementuetan, idatzizkoetan handia da euskararen erabilera, baina asko jaisten da ekitaldi eta jardunaldietan, bai banatzen den dokumentazioan bai ahozko alderdian.
Harreran baxu samarra da euskararen erabilera, bai lehen agurrean bai pertsona erabiltzailearen hizkuntzarekiko egokitzapenean. Egoera hobea da telefonozko atentzioan, lehen agurra gehienetan gaztelaniaz egin arren.
KANPO-HARREMANAK
Pertsona erabiltzaileekiko harremanen atalean, betetze-maila ertaina-baxua da. Harrera eta informazioko dokumentazioa da garatuen dagoena, analizatutako dokumentazioaren %98 elebitan baitago. Asistentzia-dokumentazioan, portzentajeak jaisten dira baina indizea ona da (%79).
Euskararen erabilera, pertsona erabiltzaileekiko ahozko harremanetan, eskasa da, ezarritako hizkuntza-irizpideak betetzeari dagokionez.
Pertsona erabiltzaileekiko harremanen arloan, ez da behar bezalako neurririk hartzen pazienteei euskarazko zerbitzua bermatzeko, eta erabiltzaileek lehenetsitako hizkuntzaren erregistroa ez da erabiltzen, elkarrizketaren batean erabili egiten dela baieztatu diguten arren.
Gainerako kanpo-harremanak, administrazio publikoarekin, enpresa hornitzaileekin, finantza-erakundeekin eta bestelakoekin, gaztelaniaz dira gehienetan, eta euskararen erabilera anekdota hutsa da, ahozkoan inolako presentziarik izan gabe.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
9
EBALUATUTAKO EREMUAK
EMAITZA OROKORRAK
BARNE-HARREMANAK
Laneko hizkuntza-paisaiari dagokionez, euskara ia ez da inon agertzen (karpetak, artxiboak, ekipamendua, etab.).
Giza Baliabideetan oso irregularra da euskararen erabilera-indizea. Horrela, pertsonen administrazioaren atalean, dokumentazio estandarrak elebitasunaren irizpideak betetzen ditu eta, pertsonalaren kudeaketan, oso garatuta dago euskararen erabilera idatzizko dokumentazioan. Hala ere, erabilera asko jaisten da informazioaren eta komunikazioaren atalean.
Bestetik, modu egokian erregistratzen dira pertsonalaren hizkuntza-lehentasunak.
Lan-prestakuntza ia osorik gaztelaniaz egiten da, eta eskualdetik ez da euskarazko eskaintzarik egiten.
Langile gutxik hartu dute parte bi hizkuntzetan lan egiten trebatzeko ikastaroetan, eta beti euskara-zerbitzu korporatiboaren bitartez. Eskualdeak ez du berariaz bultzatu prestakuntza-mota hau.
Baliabide informatikoen atala oraindik urrun dago Osakidetzako Planak proposatutako helburuetatik.
Komunikazio horizontal eta bertikalaren atalean, euskara bakarrik agertzen da pertsonaleko departamentuarekiko harreman batzuetan, baina gainerako dokumentazioa, deialdiak, harremanak, etab. gaztelania hutsean dira.
Kudeaketa-sistemarekin lotutako prozesu guztiak (prozesuak, kalitatea, lan-arriskuen prebentzioa, ingurumena…), estrategia eta kudeaketa orokorra gaztelaniaz egiten dira, eta euskarak ez du inolako presentziarik.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
10
EBALUATUTAKO EREMUAK
EMAITZA OROKORRAK
HIZKUNTZA-KUDEAKETA
Hizkuntza-politikaren atalean, helburuen betetze-maila onargarria da.
Planari buruz, komunikazio-lan egokia garatu da, baina ez dago integratuta erakundearen kudeaketa-planean, eta hori komenigarria litzateke, garapena eraginkorragoa izateko. Horrez gain, ahalegina egin beharko litzateke ezarritako neurri zuzentzaileak komunikatu eta garatzeko, emaitzak planteatutako helburuekin bat etor daitezen.
Hizkuntza dela-eta erabiltzaileek egindako erreklamazioei dagokienez, era egokian erantzun da, horretarako ezarritako irizpideei jarraiturik
Pertsonen atalean, nahiko altua da mahaiko errotuluen erabilera, langile euskaldunak identifikatzeko, baina ez dago bestelako identifikazio-motarik.
Zuzendaritza-taldeak planaren lidergoa izan arren, profesionalek ez dute hala sumatzen, eta neurriak hartu beharko lirateke lidergoa sendotzeko. Elkarrizketatu gehien-gehienek euskara-plana euskara-arduradunarekin identifikatzen dute, eta honen lanari buruz oso balorazio ona egiten dute. Hala ere, dedikazioa ez da egokiena, zeren eta pertsona honek bestelako ardurak baititu pertsonal-atalean. Gainera, baloratu beharko litzateke normalizazioko euskara-teknikari postua sortzeko aukera.
Erakundeak euskara-batzordea izan arren, azken urteetan ez da bildu. Batzordea dinamizatu egin beharko litzateke, euskara-plana bultzatzeko, garatzen laguntzeko eta jarraipen egokiagoa egiteko. Beste aukera bat izan daiteke lantalderen bat eratzea, batzordetik aparte, Euskara-planaren garapen eta jarraipenean laguntzeko.
Komenigarria litzateke jakitea zein den euskara-planari esleitutako aurrekontua, erabilera egokiari begirako proposamenak egiteko.
Bestetik, garrantzitsua litzateke lan-sareak garatzea erakundeko langileekin eta kanpoko beste erakunde batzuekin.
Itzulpen arloan, irizpide eta protokolo argiak daude, eta era egokian garatzen dira.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
11
EBALUATUTAKO EREMUAK
EMAITZA OROKORRAK
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK
Atal honetan, nabarmendu behar dugu eskualdeak planean ezarritako helburuak bete dituela. 1. lehentasuneko plazen %80,2k ezarrita dute derrigortasun-data. Plana indarrean sartu aurretik, portzentajea %79,3 zen; beraz, hazkuntza moderatua izan da.
Nahiz eta portzentajez ia puntu bakarrean igo, hizkuntza-eskakizuna egiaztatu dutenen kopurua 88tik 101era pasatu da.
2. lehentasuneko unitateetan, gehikuntza nabarmenagoa izan da: aldi honetan, bikoiztu egin da derrigortasun-data dutenen kopurua eta, bestetik, bete egin dira hizkuntza-normalizaziorako planak ezarritako helburuak. 2008an, derrigortasun-data 2. lehentasuneko unitateetako plantillaren %16,0k zeukan ezarrita; eta, 2012an, %32,3k.
Gehikuntza hau azken lau urteetan hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duten profesionalen kopuruan ere izan da. 1. lehentasuneko unitateetan, hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten pertsonen kopurua 15 izatetik 43 izatera igaro da, hau da, %42,6 lehengo %17,0ren aldean.
2. lehentasuneko unitateetan, hizkuntza-eskakizuna egiaztatu dutenen kopurua 29tik 68ra pasatu da, baina portzentajez jaitsi egin da, asko gehitu baita 2. lehentasuneko unitateetako langileen kopurua. Izan ere, 2008an unitate hauetan hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta zutenen kopurua %54,7 zen oraingo %47,9ren aldean. Hala ere, esan behar da zenbateko hauekin ezarritako helburuak betetzen direla.
Datu negatiboa, bestetik, salbuetsitako pertsonen kopuruak ematen digu, asko hazi eta bikoiztera ere iritsi baita, bai kopuruan bai portzentajean. 2008an, 1. lehentasuneko unitateetan, 6 pertsona zeuden salbuetsita, plantillaren %6,8. Planaren amaieran, 2012an, kopurua bikoiztu egin da: 12 pertsona salbuetsita, %11,9. Gauza bera gertatzen da 2. lehentasuneko unitateetan, salbuetsitakoen kopurua 6 izatetik 32 izatera pasatu baita, %11,3tik %22,5era (lehenago aipatu bezala, kontuan hartu behar da unitate hauetan asko handitu dela profesionalen kopurua).
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
12
4. ERAKUNDEAREN IKUSPEGI XEHATUA
IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA EMAITZA %45
1. HIZKUNTZA-PAISAIA ETA IRUDI KORPORATIBOA %53
1.1. Kanpo-errotulazio finkoa %70
1.2. Kanpo-errotulazio aldakorra %80
1.3. Barne-errotulazio finkoa %80
1.4. Barne-errotulazio aldakorra %64
1.5. Errotulazio finkoa elementu mugikorretan %75
1.6. Papeleria %89
1.7. Webgunea eta Internet %6
1.8. Marketina eta publizitatea %57
1.9. Irudi korporatiboaren osagaiak %65
2. HARRERA %37
2.1. Harrera-hizkuntza %37
2.2. Segurtasuna:
Irudia eta komunikazioa
53%
37%
0% 10% 20% 30% 40% 50% 60%
Hizkuntza-paisaia eta
irudi korporatiboa
Harrera
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
13
INDARGUNEAK
1. HIZKUNTZA-PAISAIA ETA IRUDI KORPORATIBOA
Kanpoko eta barruko errotulazio finkoek ezarritako hizkuntza-irizpideak betetzen dituzte
Elementu mugikorretako errotulazio finkoan, ibilgailuetan adibidez, euskararen presentzia bermatuta dago.
Paper-arloan (txartelak, idazpuruak, karpetak, gutun-azalak, etab.) bi hizkuntzetan dago; beraz, planak ezarritakoa betetzen da.
Oro har, marketin- eta publizitate-osagai gehienek (kanpainetako kartelak, katalogoak, aldizkariak, etab.) egokiak dira hizkuntza-ikuspegitik eta, hala, euskararen presentzia bermatuta dago.
2. HARRERA
Telefonoz, gehienetan, erabiltzailearen hizkuntzarekiko egokitzapena egiten da.
Erantzungailua bi hizkuntzetan dago konfiguratuta, kontsultatu ditugun telefono guztietan.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
14
HOBETU BEHARREKO ALDERDIAK
1. HIZKUNTZA-PAISAIA ETA IRUDI KORPORATIBOA
Barne-errotulazio aldakorrean, gehienetan zentroetako pertsonalak sortutakoan, kartel edo errotulu batzuk aurkitu ditugu gaztelaniaz baino ez daudenak. Zaindu beharreko alderdia da; batez ere, jendaurreko ordutegiaz informatzen duten kartelak.
Segurtasunari lotutako errotulazioa, ia erabat, gaztelaniaz dago. Neurri egokiak hartu beharko dira bi hizkuntza ofizialetan jartzeko.
Webguneko informazio estatikoa eta dinamikoa ia erabat gaztelaniaz daude, eta euskara erantsitako artxibo batzuetan baino ez da agertzen. Bi hizkuntzen erabilera orekatua bermatu beharko litzateke, webgunea bi hizkuntzetan elikatzeko gai den pertsonalaren bitartez.
Prentsaurrekoetan eta ekitaldi publikoetan, euskara bakarrik erabiltzen da hasierako agurra egiteko, eta inoiz ez edukiak, txostenak, etab. garatzeko. Sustatu beharko litzateke profesional euskaldunek jardunaldi, biltzar eta ekitaldi publikoetan parte hartzea.
Urteko txostena euskaraz ere idatzi behar da.
Baten identifikazioari dagokionez, ez da ezarritakoa betetzen. Kargua, gehienetan, gaztelaniaz baino ez da idazten.
2. HARRERA
Harreran eskasa da euskararen erabilera, bai lehen agurrean bai pertsona erabiltzailearen hizkuntzarekiko egokitzapenean. Sendotu beharko lirateke erabiltzaileak hartzeko ezarritako irizpideak.
Telefonozko atentzioan, gaztelania da agurtzeko hizkuntza nagusia, eta beti ez da bermatzen erabiltzailearen hizkuntzarekiko egokitzapena, baina bai mostradoreko harreran baino maila handiagoan.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
15
KANPO-HARREMANAK EMAITZAK %47
3. PERTSONA ERABILTZAILEEKIKO HARREMANAK %53
3.1. Idatzizko harremanak %82
3.2. Ahozko harremanak %34
4. ZERBITZUA %34
4.1. Herritarrei zerbitzua euskaraz eskaintzea %34
5. HORNITZAILEAK %3
5.1. Idatzizko harremanak %20
5.2. Ahozko harremanak %0
5.3. Kontratuetako hizkuntza-irizpideak %0
6. FINANTZA-ENTITATEAK %0
6.1. Idatzizko harremanak %0
6.2. Ahozko harremanak %0
7. ADMINISTRAZIOA %20
7.1. Idatzizko harremanak %31
7.2. Ahozko harremanak %0
8. BESTELAKOAK %0
8.1. Idatzizko harremanak %0
8.2. Ahozko harremanak %0
Kanpo-harremanak
53%
34%
3%
20%
0%
0% 10% 20% 30% 40% 50% 60%
Bezeroekiko
harremanak
Zerbitzua
Hornitzaileak
Administrazioa
Kanpoko beste
harreman batzuk
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
16
INDARGUNEAK
3. PERTSONA ERABILTZAILEEKIKO HARREMANAK
Harrerako eta informazio-zerbitzuetako dokumentazio gehiena elebiduna da.
Jarraibide-, gomendio-, dieta-dokumentu gehienak bi hizkuntza ofizialetan daude, errezeta, bolante, baja- eta alta-parte, eta abarren moduan.
Bestelako hainbat dokumentu, adibidez, fax-karatulak, ordainketa-jakinarazpenak edo bezeroaren gogobetetze-inkestak, elebidunak dira.
4. ZERBITZUA
Pazienteen datuak erregistratzen diren Osabide aplikazioan, lauki bat jarri da pertsona bakoitzak bere hizkuntza-lehentasuna seinalatu ahal izateko. Aukera hori egiten denetik aurrera, lehen mailako atentzioan zein espezializatuan bistaratu daiteke.
5. ENPRESA HORNITZAILEAK
Zenbait dokumentu bi hizkuntzetan idatzita daude, adibidez, aurrekontuak eta kontratuak.
6. FINANTZA-ENTITATEAK
Atal honetan ez da indargunerik antzeman.
7. ADMINISTRAZIOA
Erreklamazioak erabiltzaileak erabilitako hizkuntzan erantzuten dira.
8. BESTELAKO KANPO-HARREMANAK
Atal honetan ez da indargunerik antzeman.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
17
HOBETU BEHARREKO ALDERDIAK
3. PERTSONA ERABILTZAILEEKIKO HARREMANAK
Zenbait dokumentu (probak eskatzeko inprimakiak, ziurtagiri medikoak…) gaztelaniaz baino ez daude. Testu estandarrak direnez, ez litzateke konplikatua itzultzea eta egokitzea, irizpideak betetzeko.
Jakin badakigu zailtasunak sortu daitezkeela erabiltzaileen historia klinikoetan euskaraz idazten bada, euskaraz ez dakien beste profesional batek erabil dezake-eta. Dena dela, interesgarria litzateke irtenbideak bilatzea (proposamenak badaude: idaztearekin batera, gaixotasunen eta tratamenduen nazioarteko kodeak erabiltzea). Gainera, kontuan hartu behar dugu erabiltzaileek beren historia klinikorako sarbidea izango dutela laster, web-orrialdearen bidez.
Erakundearen fakturak eta fax-karatula betetzea gaztelaniaz egiten dira.
Harreran hizkuntzen erabilera araututa dagoen arren, langileek ez dituzte irizpideak betetzen (telefonozko egokitzapenean, barneratuago daude irizpideok).
4. ZERBITZUA
Hobeto erabili beharko litzateke pertsona erabiltzaileen hizkuntza-lehentasuna erregistratzeko aukera. Gainera, euskara-planak erregistro hau abiarazteko beharra jasotzen du.
Osabide aplikazioan, interesgarria litzateke erabiltzaileen hizkuntza-aukera ikus dezaketen profesionalek datu hau lehenengo pantailan bistaratu ahal izatea.
Komenigarria litzateke besterik ezean gaztelania ez agertzea lehenetsitako hizkuntza gisa, eta modu sistematikoan erabiltzaile bakoitzari galdetu behar izatea zein hizkuntza lehenesten duen.
5. HORNITZAILEAK
Interesgarria litzateke euskaraz jardun dezaketen enpresa hornitzaileen erregistroa izatea eta neurriak ezartzea beraiekin euskaraz aritu ahal izateko.
Jendearentzako arreta-zerbitzuetarako kontratuetan, ondo zehaztutako hizkuntza-irizpideak ezarri beharko lirateke eta, ondoren, jarraipen zorrotza egin.
Interesgarria litzateke enpresei jakinaraztea zein diren erakundearen hizkuntza-irizpideak, eta beraien produktuen idatziko elementuetan betetzeko eskatzea.
6. FINANTZA-ENTITATEAK
Ez dago euskarazko harremanik, ez idatziz ez ahoz. Finantza-entitateetan, detektatu beharko litzateke harremanak zein pertsonarekin egin litezkeen euskaraz; eta gehien erabiltzen diren testuak itzuli beharko lirateke.
7. ADMINISTRAZIOA
Sortzen diren dokumentuetan (gutunak, mezuak,…), orokortu beharko litzateke euskararen erabilera, zeren eta, gaur egun, administrazioekiko harreman guztiak gaztelaniaz egiten baitira.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
18
Akordioak egin beharko lirateke administrazioekin, euskararen erabilera idatzizko harremanetan ez ezik, telefonozkoetan eta presentzialetan ere orokortzeko, ahal den neurrian.
8. BESTELAKO KANPO-HARREMANAK
Ahalegina egin behar litzateke beste entitate batzuekin aliantzak bilatzeko (medikuen elkargoak edo erizainenak, adibidez), euskararen erabileran aurrera egiten saiatzeko.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
19
BARNE-HARREMANAK EMAITZA %23
9. LANARI LOTUTAKO HIZKUNTZA-PAISAIA %4
9.1. Lanari lotutako hizkuntza-paisaia %4
10. GIZA BALIABIDEAK %33
10.1. Pertsonen administrazioa %92
10.2. Informazioa/komunikazioa %9
10.3. Pertsonen kudeaketa %23
10.4. Langileen hizkuntza-lehentasunen erregistroa %61
11. LAN-PRESTAKUNTZA %26
11.1. Prestakuntza orokorra (korporatiboa) %1
11.2. Berariazko prestakuntza (erakundearena) %0
11.3. Prestakuntza-ikastaroen kudeaketa %19
11.4. Euskara ikasteko prestakuntza %32
11.5. Euskaraz trebatzeko prestakuntza %28
12. BALIABIDE INFORMATIKOAK %0
12.1 Software estandarra %0
12.2. Enpresak berak sortutako/egokitutako softwarea %0
13. KOMUNIKAZIO HORIZONTALA ETA BERTIKALA %7
13.1. Ohiko eta berariazko hizkuntza %14
13.2. Lan-bilerak: lantaldeak eta batzordeak %0
13.3. Bilera orokorrak %0
13.4. Sindikatuak %33
14. KUDEAKETA-SISTEMAK %0
14.1. Prozesuak /kalitatea %0
14.2. Lan-arriskuen prebentzioa %0
14.3. Ingurumena %0
15. ESTRATEGIA ETA KUDEAKETA OROKORRA %25
15.1. Antolaketa eta estrategia %0
15.2. Ekonomia eta finantzako kudeaketa %50
Barne-harremanak
4%
33%
26%
0%
7%
0%
0%
0% 5% 10% 15% 20% 25% 30% 35%
Laneko hizkuntza-paisaia
Giza baliabideak
Laneko prestakuntza
Baliabide informatikoak
Komunikazio horizontala eta bertikala
Kudeaketa-sistemak
Estartegia eta kudeaketa orokorra
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
20
INDARGUNEAK
9. LANARI LOTUTAKO HIZKUNTZA-PAISAIA
Atal honetan ez da indargunerik antzeman.
10. GIZA BALIABIDEAK
Pertsonen administrazioari dagokion dokumentazio estandar gehiena elebitan dago.
Lan-kontratuak bi hizkuntzetan daude.
11. LAN-PRESTAKUNTZA
Euskaraz dakiten langileen %45ek euskara-prestakuntza jaso dute.
12. BALIABIDE INFORMATIKOAK
Baliabide informatikoetan ez da antzeman euskararen erabileraren ebidentziarik.
13. KOMUNIKAZIO HORIZONTALA ETA BERTIKALA
Pertsonaleko atalean badaude euskaraz dakiten erreferentziako pertsonak, eta horrek departamentuarekin euskaraz komunikatzea errazten du.
14. KUDEAKETA-SISTEMAK
Arlo honetan ez dago kontuan hartzeko moduko elementu positiborik.
15. ESTRATEGIA ETA KUDEAKETA OROKORRA
Ez da antzeman alderdi positiborik.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
21
HOBETU BEHARREKO ALDERDIAK
9. LANARI LOTUTAKO HIZKUNTZA-PAISAIA
Euskara ia ez da agertzen errotulazio txikian (karpetak, armairuak, etab.).
Komenigarria litzateke euskararen presentzia bermatzeko neurriak hartzea ekipamendu orokorreko errotulazioan eta funtzionamendu-mezuetan (fitxatzeko makina, fotokopiagailuak, kafe-makinak, edari- eta janari-makinak). Zenbait kasutan zaila izan litekeen arren, kasu askotan erraza litzateke neurri zuzentzaileak ezartzea.
Arriskuen prebentzioei eta ingurumenari dagozkien errotuluak bi hizkuntza ofizialetan diseinatu beharko lirateke.
10. GIZA BALIABIDEAK
Informazioa eta komunikazioa hobetu beharreko alderdiak dira, euskararen presentzia eskasa da-eta. Zuzendaritzak alderdi hau zaindu beharko luke zirkular eta jakinarazpenetan, erakundean hizkuntza-politikaren arloan duen lidergoa sendotzeko.
Aztertu beharko litzateke zein diren intraneten gehien erabiltzen diren dokumentuak eta atalak, bi hizkuntzetan eskaintzeko.
Langile berriak hartzeko protokoloetan, dokumentazioak eta ahozko azalpenak elebitan izan beharko lukete. Langile berrien kasuan, harrera-protokoloan azalpen bat gaineratu beharko litzateke bi hizkuntza ofizialen inguruko eskubide eta betebeharrei buruz. Hala ere, 2012an langile berriak hartzeko beste protokolo bat egin da, Arabako Eskualdeko antolamendu berrira egokitua, eta itzultze-prozesuan dago. 2013an elebitan argitaratuko da.
11. LAN-PRESTAKUNTZA
Garrantzi handiagoa eman behar zaio eskualdeko langileek euskara ikastea sustatzeari, eta baliabide gehiago eskaini, euskarri nagusia baita eskualdean euskararen normalizazio-prozesuak aurrera egin dezan. Ildo honetan, profesional gehiago liberatu beharko lirateke euskara ikasteko, eta, batez ere, motibazioa landu beharko litzateke pertsonala euskalduntzeari begira. Horrez gain, hainbat proiektu bultzatu litezke langileen euskara-maila hobetzeko, mintzapraktika-taldeak, etab.
Langile guztiei ematen zaie lan elebidunean trebatzeko ikastaroak egiteko aukera, baina ez da eskaera askorik jasotzen, eta horietako askok ez dituzte eskatutako irizpideak betetzen. Eskualdeak bultzatu egin beharko du trebakuntza-mota hau.
Etengabeko prestakuntzaren arloan, aztertu beharko lirateke eskualdeko pertsonal elebidunaren prestakuntza-beharrak eta, horretan oinarrituta, behar diren euskarazko ikastaroak eskaini (edo, bestela, behar horiek Prestakuntzako Zerbitzu Korporatiboari jakinarazi, beraiek arduratu daitezen antolatu eta kudeatzeaz).
Prestakuntza gehienbat gaztelaniaz kudeatzen da (deialdia, izena ematea, inkestak...). Alderdiok konpontzen errazak dira, gehienak txantiloi estandarren bidez egiten baitira. Ikastaroak zein hizkuntzatan izango diren adierazi beharko litzateke.
12. BALIABIDE INFORMATIKOAK
Software estandarraren (sistema eragilea, ofimatika…) euskarazko bertsiorik ez da erabiltzen. Arazo teknikoak antzeman dira sistema eragileen kasuan, baita
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
22
ordenagailuak konpartitzeak sortutako arazoak ere. Dena dela, gomendagarria litzateke detektatutako arazoak aztertzea eta irtenbideak proposatu eta gauzatzea. Sistema eragileen bertsio berrietara egin beharreko migrazioak aukera ona izan litezke euskararen presentzia areagotzeko.
Euskara ez da erabiltzen baliabide informatikoetan. Egin beharreko migrazioak eta sistema eragilearen eta softwarearen eguneratzeak balia litezke euskarazko aplikazio informatikoak sartzeko.
13. KOMUNIKAZIO HORIZONTALA ETA BERTIKALA
Barne-funtzionamendua gaztelania hutsean da. Hasteko modua izan liteke deialdiak eta aktetako elementurik erabilienak elebitan egitea.
Euskararen erabilera lan-bileretan edo bilera orokorretan ia agur hutsean geratzen da. Interesgarria litzateke aztertzea ekitaldi hauetan euskararen erabilera areagotzeko aukera.
Lan-bilerei dagokien dokumentazioa gaztelania hutsean dago. Neurriak hartu beharko lirateke hau hobetzeko, deialdiak eta aktetako elementu generikoak euskaraz eta gaztelaniaz egitetik hasita.
14. KUDEAKETA-SISTEMAK
Prozesuei, kalitateari eta arriskuak prebenitzeko planari lotutako dokumentazio osoa gaztelaniaz dago. Gutxienez, itzuli beharko lirateke pertsonalak egunero, edo maiz, erabiltzen dituen eskuliburuak eta dokumentuak.
15. ESTRATEGIA ETA KUDEAKETA OROKORRA
Kudeaketa-planari lotutako dokumentazioa gaztelaniaz dago, baita ekonomia eta finantzako kudeaketari dagokiona ere. Komenigarria litzateke urtean behin berritzen diren dokumentuak, gutxienez, bi hizkuntzetan egotea.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
23
HIZKUNTZA-KUDEAKETA EMAITZA %69
16. HIZKUNTZA POLITIKA %72
16.1. Epe luzeko ikuspegia duen planteamendua dago %77
16.2. Epe ertain edota laburrerako helburuak daude %74
16.3. Lehentasunak eta programak %65
16.4. Hizkuntza-erreklamazioak %100
17. PERTSONAK %80
17.1. Hizkuntza-politika kontuan hartzen da pertsonen
kudeaketan %100
17.2. Zuzendaritzaren lidergoa %77
18. BALIABIDEAK %60
18.1. Euskara-plana garatzeko egiturak ezarrita daude %48
18.2. Inbertsioak %40
18.3. Erabilera aktibatzeko ekimenak %0
18.4. Aliantzak %0
18.5. Teknologiak eta ezagutza %71
18.6. Itzulpengintza %87
19. KORPUSAREN KALITATE-IRIZPIDEAK %0
19.1. Irizpideak %0
Hizkuntza-kudeaketa
72%
80%
60%
0%
0% 10% 20% 30% 40% 50% 60% 70% 80% 90%
Hizkuntza-politika
Pertsonak
Baliabideak
Kalitate eta corpus
irizpideak
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
24
INDARGUNEAK
16. HIZKUNTZA POLITIKA
Erakundeak berariazko Euskara-Plana du, 2006tik garatzen doana.
Plana organo nagusiek onartu zuten, eta modu argian bultzatzen dute.
Lehenengo eta bigarren lehentasuneko unitateak zehaztu dira.
Hizkuntza-zioak direla-eta jasotako kexak ezarritako irizpideen arabera atenditu dira.
17. PERTSONAK
Langile euskaldun asko identifikatu dira mahaiko errotuluen bidez.
18. BALIABIDEAK
Itzulpenei dagokienez, ardurak definituta daude eta berariazko protokoloa dago; eta orokorrean pertsonalak badu horren berri.
19. KORPUSAREN KALITATE-IRIZPIDEAK
Ez dago irizpiderik.
HOBETU BEHARREKO ALDERDIAK
16. HIZKUNTZA POLITIKA
Ez dira gauzatu aurreko ebaluazioan proposatutako neurri zuzentzaile guztiak (lidergoari eta zeharkakotasunari lotuak, euskara-batzordearen parte-hartzea, lan-loturarekin zerikusia duten alderdiak, etab.). Komeniko litzateke horren arrazoia aztertzea eta, ezin badira gauzatu, beste neurri batzuk proposatzea.
Euskara-plana ez dago integratuta ez plan estrategikoan ez kudeaketa-planean. Komenigarria litzateke euskara-planaren lerro batzuk kudeaketa-planean sartzea, eta beraien jarraipena eta ebaluazioa egitea, gainerako arloetan egiten den bezala.
Euskara-Plana web-orrialdean pertsonalaren eskura dagoen arren, langile gehienek ez dituzte helburuak behar bezala ezagutzen. Ahalegina egin beharko litzateke helburuak komunikatzeari begira.
Ez dago euskara-plana komunikatzeko planik, komunikazio-jarduera batzuk egin diren arren. Komunikazio-plana egin beharko litzateke, eta abian jarri.
Erakundeko lehentasunezko unitateetan bultzada eman beharko litzaieke euskararen erabilerari lotutako programa espezifikoei. Komenigarria litzateke programa horien jarraipen eta ebaluazio sistematikoagoa egitea.
Komenigarria litzateke hizkuntza-normalizazioko planaren jarraipen eta ebaluazio sistematikoagoa egitea.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
25
17. PERTSONAK
Zuzendaritzaren jarrera, Euskara-Planari dagokionez, egokia da eta neurriak hartu ditu helburuak lortzeko; baina, hobetu beharko litzateke neurriok 1. eta 2. lehentasunetako unitateetako arduradunei egin beharreko komunikazioa, zeren eta, erantzukizun-hierarkian jaitsi ahala, komunikazioak intentsitatea galtzen baitu. Bestetik, komunikazioa indarra galduz doa, plana abiarazi zenetik denbora igarotzen den neurrian.
18. BALIABIDEAK
Erakundeak euskara-arduraduna duen arren, dedikazio partziala du, eta lanik gehiena itzultzen egiten du. Aztertu beharko litzateke euskara-teknikaria izateko aukera, dedikazio osoan, erakundeko euskara-planeko normalizazio-neurriak garatzeari emana.
Erakundeak badu euskara-batzorde ofiziala, planean zehazten diren agenteek osatua, baina azken urteetan ez da bildu, eta, informazioa emateko baino ez denez, ez du balio euskara-plana bultzatzeko. Hala, bada, batzorde hori ezin bada dinamizatu eskualdeko euskara-plana garatzen laguntzeko, aztertu beharko litzateke beste batzorde-mota edo lantalderen bat abiarazteko aukera, planean jasotako normalizazio-neurriak eraginkortasunez garatzeko.
Aurreko puntuetan aipatutako bi egoeren ondorioz, ez da jarduera osagarririk egin euskararen erabilera sustatzeko.
Euskara-planari ez zaio aurrekontu-partidarik esleitu, eskualdeko aurrekontu orokorra planaren beharretara egokitzen den arren. Komenigarria litzateke jakitea zer diru-kopuru dagoen euskara-plana garatzeko eta horri lotutako jarduerak sustatzeko.
Ez dago langileen euskara-batzorderik. Sortu egin beharko litzateke, profesionalek arlo honetan egin dezaketen ekarpena aintzat hartuta.
Ez da aliantzarik egin gainerako entitateekin euskara sustatzeko. Aurrera eraman liteke esperientzia piloturen bat, administrazio publiko edo elkarte profesionalen batekin elkarlanean.
19. KORPUSAREN KALITATE-IRIZPIDEAK
Web-orrialdea gainditu gabeko kontua da. Teknikariren bat izendatu beharko litzateke, web-orrialdea euskaraz elikatzeko gai dena.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
26
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EMAITZA %62
20. DERRIGORTASUN-DATAK %84
21. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEA %45
22. SALBUESPENAK %83
Hizkuntza-eskakizunak
84%
45%
83%
0% 10% 20% 30% 40% 50% 60% 70% 80% 90% 100%
Derrigortasun-datak
Hizkuntza-
eskakizunak
egiaztatzea
Salbuetsitakoak
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
27
INDARGUNEAK
20. DERRIGORTASUN-DATAK
Planteatutako helburuak lortu dira, bai 1. lehentasuneko unitateetan bai 2.ekoetan.
21. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEA
Asko hazi da 1. lehentasuneko unitateetan hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duten profesionalen kopurua: %17,0tik %42,6ra pasatu da. Eta 2. lehentasuneko unitateetan, nabarmen igo da hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duten pertsonen kopurua, baina ez portzentajez.
22. SALBUESPENAK
Ez da indargunerik antzeman.
HOBETU BEHARREKO ALDERDIAK
20. DERRIGORTASUN-DATAK
Planean 1. lehentasuneko unitateetarako planteatutako helburuak lortu dira, baina %79,3 tik %80,2ra baino ez da pasatu, hau da, hazkundea oso moderatua izan da. Neurriak hartu beharko lirateke aurrerabide hori handiagoa izateko eta egoera hori finkatuta gera dadin.
21. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEA
2. lehentasuneko unitateetan, hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duten profesionalen kopurua handitu da, nahiko hazi baita unitate hauek osatzen dituzten pertsonen multzoa, baina portzentajez jaitsi egin da.
22. SALBUESPENAK
Datuak kezkagarriak dira, planak iraun duen aldian salbuetsitako pertsonen kopurua bikoiztu baita.
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
28
5.- ETORKIZUNARI BEGIRA KONTUAN HARTU BEHARREKO ALDERDIAK
PROPOSAMENAK
IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA
Errotulazio-irizpideak neurri handi batean bete badira ere, komenigarria litzateke zerbitzu-zentro bakoitzean inbentarioa egitea, akatsak bideratzeko neurriak hartzeari begira.
Egokia litzateke ezarritako hizkuntza-irizpideak gogoraraztea aldi baterako edo behin-behineko kartelak sortzeko ardura duten pertsonei.
Neurriak hartu beharko lirateke web-orrialdea elebitan egoteko.
Interesgarria litzateke elementu edo sistemaren bat ezartzea, erabiltzaileak atenditzen lan egiten duten pertsonek agurrei eta atentzioari begira ezarritako hizkuntza-irizpideak eta protokoloak uneoro gogoratu ditzaten.
Komeniko litzateke euskara ekitaldi publikoetan eta jardunaldietan sartzen joatea, hitzaldi, aurkezpen, euskarri eta abarren bidez.
Erakundean euskara oso gutxi erabiltzen denez, ahozko erabilera bultzatzeko jarduerak sustatu litezke.
KANPO-HARREMANAK
Interesgarria litzateke elementu edo sistemaren bat ezartzea, pertsona erabiltzaileak atenditzen lan egiten duten langileei gogorarazteko dokumentazio erraza euskaraz betetzeko aukera dutela.
Komenigarria litzateke irtenbidea bilatzea historia klinikoak bi hizkuntza ofizialetan idatzi ahal izan daitezen. Horretarako beste arrazoi bat da web-orrialdearen bidez pertsona erabiltzaileen eskura jarriko direla.
Euskaraz jarri beharko lirateke gaztelaniaz baino ez dauden dokumentu fakultatiboak, eta mekanismoak ezarri dokumentu berriak bi hizkuntzetan egiteko.
Gomendatzen dugu modu errealean erabiltzea erabiltzaileak hautatzen duen lehentasunezko hizkuntza identifikatu eta erregistratzeko aukera, eta zerbitzua hizkuntza horretan bermatzea, ardura horiek dagozkien erakundeko langileek parte hartuz.
Enpresa hornitzaileei dagokienez, gomendagarria litzateke erakundearen Euskara-Planaren helburuen berri eman eta aliantzak egiten saiatzea, euskararen erabilera areagotzeko. Bestetik, hizkuntza-irizpideak sartu ahal izango lirateke hizkuntza-edukia duten zerbitzu edo materialen kontratazioan.
Finantza-entitateei dagokienez, enpresa hornitzaileen atalean deskribatutako aukerak baliatu ahal izango lirateke.
EAEko administrazioak (udalak, aldundiak eta Eusko Jaurlaritza) euskara normalizatzeko planak garatzen ari direnez, aliantzak eta
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
29
PROPOSAMENAK
konpromisoak bilatu ahal izango lirateke, estamentu hauekiko harremanetan euskararen erabilera areagotzeko.
Administrazio, finantza-entitate eta enpresa hornitzaileekiko harremanei begira egindako proposamenak baliagarriak izan daitezke beste entitate-mota batzuekin euskararen erabilera areagotzeko, adibidez, medikuen elkargoa, farmazialariena eta abar.
BARNE-HARREMANAK
Lanari dagokion errotulazioaren atalean, komenigarria litzateke ezarritako irizpideak horren ardura duten pertsonei gogoraraztea eta irizpide horiek betetzen direla egiaztatzea.
Langile berrien kasuan, gomendatzen dugu harrera-protokoloan atal espezifiko bat izatea, ezarritako hizkuntza-irizpideak eta lanpostuari dagozkion hizkuntza-eskubide eta –betebeharrak azaltzeko.
Interesgarria litzateke kanpaina bat egitea, erakundean lan egiten duten pertsonek jakin dezaten hizkuntza bietako bat hautatu ahal dutela, erakundearekin lehentasunez horretan aritzeko.
Interesgarria litzateke langile bakoitzak erakundearekiko harremanetarako lehenesten duen hizkuntzaren erregistroa abiaraztea eta modu eraginkorrean erabiltzea. Horretarako, kanpaina bat egin beharko litzateke, erakundeko langileek jakiteko hizkuntza lehenesteko aukera dutela.
Baliabide gehiago eskaini beharko litzaizkioke euskara ikasteari (batez ere, lehentasunezko unitateetako langileen liberazioei dagokienez), hori euskarri nagusia baita eskualdean hizkuntzaren normalizazio-prozesuan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.
Etengabeko prestakuntzaren arloan, aztertu beharko lirateke eskualdeko pertsonal elebidunaren prestakuntza-beharrak eta, horretan oinarrituta, behar diren euskarazko ikastaroak eskaini (edo, bestela, behar horiek Prestakuntzako Zerbitzu Korporatiboari jakinarazi, beraiek arduratu daitezen antolatu eta kudeatzeaz).
Bultzada berezia eman beharko litzateke elebitan lan egin dezaten horretarako gai diren langileek, lehentasunezko unitateetan hasita.
Interesgarria litzateke irtenbideak bilatzea eskualdeko pertsonalak erabiltzen dituen ordenagailuetan euskarazko bertsioak instalatzeko. Agian, partekatzen ez diren ordenagailuetatik hasi liteke, bestelako kasuetarako irtenbideak bilatzen diren bitartean. Arazoak konponduta, informazio-kanpaina egin beharko litzateke, pertsonalak euskarazko bertsioak erabil ditzan sustatzeko. Plataforma, sistema eragile eta software berrietara egin beharreko migrazioak baliatu ahal izango lirateke euskara aplikazio informatikoetan sartzeko.
Lan-bileretan euskara erabiltzeari buruz, komenigarria litzateke euskararen erabilera areagotu daitekeen bilera-motak identifikatzea (jorratu beharreko gaien edo bildu beharreko pertsonen arabera).
Kudeaketa-sistemei dagokien dokumentazioaren atalean (kalitatea, prebentzioa eta ingurumena), aztertu beharko litzateke zein diren gehien erabiltzen diren dokumentuak, euskararen presentzia eta
Arabako Eskualdea Euskara-planaren ebaluazioa
30
PROPOSAMENAK
erabilera areagotzeko neurriak proposatu eta abiarazteko.
HIZKUNTZA-KUDEAKETA
Komenigarria litzateke aztertzea zergatik ez diren gauzatu aurreko ebaluazioan proposatutako neurri zuzentzaile guztiak, eta, ezin badira gauzatu, beste neurri batzuk proposatu beharko lirateke.
Hurrengo aldirako diseinatu beharreko Euskara-Planari begira, gomendatzen dugu oraingo Planaren garapenean antzemandako komunikazio-akatsak identifikatzea, komunikazio-plan eraginkorragoa diseinatzeko (hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak eraginkortasun handiagoz helarazteari begira).
Zuzendaritza-arduradunak Planaren komunikazioan eta jarraipenean zuzenean inplika daitezen proposatzen dugu, aginte-hierarkian jaitsi ahala pertsonek inplikazioari eutsi diezaioten.
Bestetik, Planaren onerako litzateke euskara-batzordea maiztasunez bildu eta bere funtzioa bideratzea, Planaren garapenean eragile aktiboa izateari begira.
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK
Gure ustez, beste kontratazio-politika bat egin beharko litzateke, epe luzera errentagarriagoa izango litzatekeena kontratatuei euskara-prestakuntza ematea baino; hau da, kontratatzerakoan exijitu beharko litzateke dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea edo epe ahalik eta laburrenean lortzeko konpromisoa hartzea.
Azkenik, gure iritziz, aztertu beharko lirateke lehentasunezko unitateetan dauden salbuespenak, eta, ondorioztatzen bada horrek eragina izan lezakeela zerbitzu elebidunen eskaintzan, baloratu beharko litzateke pertsona horiek jendearen aurrean lan egiten ez den postuetara aldatzeko aukera.