Araba Euskaraz - Berria · 2016-06-19 · 2 Araba Euskaraz IGANDEKO BERRIA 2016ko ekainaren 19a...
Transcript of Araba Euskaraz - Berria · 2016-06-19 · 2 Araba Euskaraz IGANDEKO BERRIA 2016ko ekainaren 19a...
Araba Euskaraz
2016ko ekainaren 19a
Testuak: Iñaki Lasa Etura
Aguraindik,‘Geroari Begira’
Lautada ikastolak antolatuta, gauregingo dute Arabako ikastolenaldeko festa, Agurainen; kaleak
euskaltzalez beteta egoteaespero dute.
Elkarrizketa b 2
Josu Perez de Villarreal:«Gero eta lan gehiago,orduan eta elkartuago»
Erreportajea b 8
Lautada ikastolakoirakasleen «ilusioa»eta «inplikazioa»
Egitaraua b 14
Guztiek gozatzekoekitaldiz betetako lau guneko ibilbidea
RA
UL
BO
GA
JO /
AR
GA
ZK
I PR
ES
S
2 Araba EuskarazIGANDEKO BERRIA
2016ko ekainaren 19a
Zeharo lanpetuta. Lanez gainezkaeman dituzte azken asteak Lauta-da ikastolakoek, ikasturte amaie-ra eta Araba Euskaraz jaia baterairitsi baitzaizkie. Hala dabil JosuPerez de Villarreal ere (Agurain,Araba, 1969), Artezkaritza ba-tzordeko arduraduna, hara etahona. Halere, umoretsu eta lasaierantzun ditu galderak.Zer moduz pasatu dituzue azken
egunak Lautada ikastolan?
2010ean ez bezala, oraingoan ezgara hain hasiberriak. 2008anhasi ginen kooperatibarekin, etabi urte geroago antolatu genuen
Araba Euskaraz. Ilusioz gainezkageunden, berriak ginen, ikastenari ginen, ikastola sortzen... Hainginen pozik, edozertarako gaiikusten genuen geure burua. Izu-garrizko lana egin genuen! Orainez da 2010, ikastolak hartu dubere bidea; aitzitik, uste genuenabaino saltsa gehiagotan sartugara. Jaiaz gain, ekitaldi ugari an-tolatu behar dira, konpromisoasko, eta geure burua horretarabehartu. Dibertigarria izan da,baina oso nekatuta amaitu dugu.
Nola gaude orain? Oso ondo,baina oso nekaturik. Azken txan-
pan gaude, bukatzeko desiratzen,lan eskerga egin dugulako. Ni,behintzat, amaitzeko gogoz nago.Urte gogorra izan da, baina bada-kizu? Asko inplikatu da jendea,eta, gogorra izan arren, gozame-na izan da. Gero eta lan gehiago,orduan eta hobeto, elkartuago.Nolakoak dira azken egunak?
Urduritasun gehien pasatzenduzu. Txikikeriak falta dira, bainabeti dago zerbait: aulki bat dela,ikasmahai bat, alfonbra bat...Lana ematen du azkenerako!Ondo moldatu al zarete presta-
keta guztian?
Urte zaila izan da, baina gogo be-tekoa. Lau zutabe ditu Araba Eus-karaz-ek: koordinatzaile oroko-rra, familien koordinatzailea, zu-zendaria eta lehendakaria.Guraso taldea ahaztu gabe, esker-tzeko lana egiten dute eta. Nik ezdut ideiarik muntatze lanei bu-ruz, baina guraso bat etor daitekeasko dakiena gaiaren inguruan.Mamitu da ikastolen mugimen-dua Agurainen. Ezin dugu ahaztunondik datorren Lautada ikasto-la; aurreko ikastetxean geundengutako asko, eta barrutik ezagu-tzen ez genuen mugimendu bate-
an murgildu ginen. Hoberakoizan da aldaketa. Arabako ikasto-la gazteena gara orain, zortzi urtebesterik ez dugu, baina familiakhasieratik izan gara proiektuarenparte. Beste ikastetxe batzuetan,parte hartze txikia egoten da, gu-rasoek ez dute hezkuntzan edoantolaketa lanetan sartu nahi iza-ten; ez dira egunerokoan murgil-tzen. Guztiz kontrakoa gertatzenda hemen; gai horien inguruanhitz egiten dugu. Hori da garran-tzitsuena, hain zuzen ere: guraso-en inplikazioa beren seme-alabenhezkuntza prozesuan. Haurren-
«Lautada ikastolak bere alea jarridu Aguraingo euskararen alde»
Josu Perez de Villarreal b Lautada ikastolako Artezkaritza batzordeko arduraduna
Nahiz eta Arabako ikastolen aldeko jaia antolatzeak esfortzu handia eskatu duen, pozik dago Perez deVillarreal, gurasoen, langileen eta ikasleen arteko erlazioa are gehiago estutzea ekarri baitu.
IGANDEKO BERRIA
2016ko ekainaren 19a
3Araba Euskaraz
dira, baina, halere, lanean jarrai-
tzen dute. Egitasmo ugari antola-
tzen edo sustatzen dituzte. Gaine-
ra, besteok lantzen ez dugun es-
parru batean ari dira: helduen
euskalduntze alfabetatzean.
Araba Euskaraz-i dagokionez,
zer-nolako erantzuna eman dute
herritarrek?
Aurrekoan baino babes handia-
goa dagoela iruditu zaigu: guraso-
ak, familiak, herriko elkarteak...
Ikastolarekin lotura zuzenik ez
izan arren ere, babestu egin gai-
tuzte. Zergatik? Sendotu egin ga-
relako sei urteotan herri barruan.
2010eko jaia aurkezpen txartela
izan zen?
Ezustekoa gehiago! Kar-kar! Jaio-
berriak ginen, eta Araba Euskaraz
antolatzeko ardura hartu genuen.
Sekulakoa izan zen! Oraingoan,
berriz, ezagutzen gaituzte.
Zertara bideratuko duzue bildu-
tako dirua?
Guztia berritu behar dugu. Diru-
tza inbertitu dugu; Haur Hezkun-
tzan, batez ere: psikomotrizitate
gela, ikasgelak konpontzea, erai-
kina margotzea... Informatikari
dagokionez, eskasa zen aurreko
ikastetxea; hor ere gastu handia
egon da. Azkenik hipoteka finan-
tzatu nahi genuke. Baina, diruaz
tzat ere garrantzitsua da aita edo
ama ikastolan lanean ikustea.
Nolakoa da Lautada ikastola?
2008ko Gabonetan hasi ginen.
Aurreko ikastetxeko mojek ez zu-
ten jarraitzeko asmorik, eta etor-
kizunaz eztabaidatzen hasi ginen.
Argi genuen ikastolen mugimen-
duan sartu nahi genuela, ikasto-
lagatik eta euskaragatik. A eredu-
tik gertu zegoen B eredukoak gi-
nen, eta aurrerantzean euskaraz
bizi nahi genuen. Askok familian
bizi genuen hizkuntza, eta etorki-
zuneko ikastetxea euskararen
akuilu izatea nahi genuen. Oso
garrantzitsua iruditzen zitzaigun
Agurainen euskararen beste biri-
ka bat egotea. Garai zailak ere
izan genituen, aldaketa garaia ez
baita erraza; beldurra zuten ira-
kasle batzuek. Baina gurasoek
lema hartu genuen, eta, ekaitz
txikiren bat izan dugun arren, au-
rrera goaz. Ilusioz gainezka gau-
de; gero eta jende gehiago dator,
familia berriak. Haiek hartu be-
harko dute ardura laster; ondo
dator aurpegi berriak agertzea.
Lema gurasoek hartu behar iza-
teak eragin zuen kooperatiba
bihurtzea?
Zalantzarik gabe. Oso argi ge-
nuen guk. Azken finean, koope-
ratibismoaren kontzeptua ezin-
bestekoa da ikastoletan. Nik lan
egiten dudanean, ez dut nire ala-
ben alde egiten soilik, proiektu
baten alde baizik. Oso ondo anto-
latu gara hasieratik; bakoitzak
ahal zuen ekarpen onena egin du.
Oro ez da urre, esfortzua eskatzen
du, eta kostatzen da, baina horre-
tan ari gara.
Zenbat ikasle dituzue?
Haur, Lehen eta Bigarren Hez-
kuntza eskaintzen dugu, 2 eta 16
urte artean. 200 familia inguru
gara, 250 bat ikasle.
Beraz, ikastolak bere lekua egin
du Agurainen?
Bai. Hizkuntz eredu bakarra du-
gu, eta, urtero, 20-22 haur matri-
kulatzen dira. Izan dugu 27 hau-
rrek izen eman duten urteren bat.
Pozik gaude, hizkuntz ereduare-
kin jarraitzea bermatzen baitu.
Aguraingoak al dira ikasle guz-
tiak, edo jasotzen dituzue ingu-
ruko herrietakoak ere?
Harrigarria izan badaiteke ere,
guztiak ez dira Aguraingoak, zen-
bait herritatik ere etortzen dira.
Eta harrigarria diot, guretzat ga-
rraioa arazo bat delako: gober-
nuak eskola publikoaren garraioa
finantzatzen du, baina ez gurea.
Badaude inguruko herrietatik
—Araia, Durruma...— beren seme-
alabak ekartzen dituzten guraso-
ak, proiektu honetan sinesten
dutelako, eta konpromisoa hartu
dutelako. Haien ekina errazteko,
zenbait zerbitzu ditugu.
Urtean 20-22 ikasle berri izateak
euskara osasuntsu dagoela isla-
tzen du?
Bai. Nire kasua azalduko dizut: 15
eta 9 urteko bi alaba ditut. 9 urte-
koa ikastola sortu genuen urtean
hasi zen ikasten, eta helduena au-
rreko ikastetxean zegoen. Ez dute
euskara berdin bizi. Helduenak B
ereduan ikasten zuen, eta, ez da
orain askoz hobeto hitz egiten
duela soilik, euskarekiko jarrera
erabat aldatu du; jada ez da beste
ikasgai bat, zerbait gehiago da.
Gaztearen kasuan, txikitatik
ulertu du euskara bere hizkuntza
gisa. Hori da desberdintasun na-
gusia. Horrelakoetan, garbi gera-
tzen da Lautadak bere alea jarri
duela Aguraingo euskararen alde.
Baina badaude eragile gehiago,
noski. Hemen lan izugarria egin
dute askok.
Lautadako AEK-k, kasurako?
Hura omenduko duzue.
Hori da. Izugarrizko lana egin
dute, txapela kentzekoa. Ez da
erraza euskara hainbeste urtez
sustatzea; lan handia eskatzen
du, militantzia. Eredu dira. Gogo-
an ditut gaztea nintzeneko gau
eskolak. Askotan, herri txikietan
eta jende kopuru txikiarekin ari
haratago, beste helburu batzuk
ditugu: jendeak gu ezagutzea nahi
dugu, jakitea nor garen, euskara-
ren aldeko eragileak garela.
Zergatik Geroari begira?
Oso erraza. Aurrekoa Gogo biziz
egin genuen, hasiberriak ginela-
ko; baina, nora goaz? Etorkizune-
ra, ezin gara atzera begira ibili;
hau ez da gelditzen. Bi urterekin
ikastolara sartu zen haurra Lehen
Hezkuntzan dago jada. Aurrera
begiratzeak berritze etengabea
eskatzen dizu: teknologia berriak,
metodologiak...
Zer eskatuko zenioke gaurko
egunari?
Euskararen aldeko festa bat iza-
tea, eta erarik onenean bizitzea
mundu guztiak. Euskal Herrian
egiten dugun festa oro bezalakoa
izatea: parte hartzailea eta diber-
tigarria. Eta, ororen gainetik, eus-
kara egun osoan presente egotea.
JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
Urte gogorra izan arren,gozamena izan da: askoinplikatu da jendea;gero eta lan gehiago,orduan eta elkartuago»
«Urtero, 20-22 haurmatrikulatzen dira, etapozik gaude; hizkuntzereduarekin jarraitzeabermatzen du»
«Ezin gara atzera begiraibili; hau ez da gelditzen.Aurrera begiratzeakberritze etengabeaeskatzen dizu»
‘‘
Gaztea da Aguraingo
Lautada ikastola, ira-
gan laburrekoa.
2008. urtean hasi zen
itxura hartzen, eta bi urte geroago
gorpuztu zen ametsa. Urte horre-
tan aurkeztu zuen bere burua gi-
zartearen aurrean, 2010eko Ara-
ba Euskaraz jaia antolatuta. Or-
dura arte mojen esku zegoen
ikastetxearen egitura hartu, hura
goitik behera irauli, eta D ereduan
oinarrituriko guraso kooperatiba
bat osatu zuten, Ikastolen Elkar-
tearen gerizpean. Mamitu da
proiektua sei urte geroago, eta
aguraindar ugariren aukera da
gaur egun Lautada ikastola.
Hastapena aldaketa garaia iza-
nik, ez ziren errazak izan lehen
pausoak. 2006an egin zuten le-
hendabiziko ahalegina irakasle-
ek, Mariaren Bihotza ikastetxea
kudeatzen zuten mojek eskola
utziko zutela jakinarazi zietene-
an. Nagusiak ziren erlijioso guz-
tiak, erretiroa hartzear zirenak. Bi
urte igaro zituzten irakasleek
ados jartzeko asmoz, baina saio
antzua izan zen. 2008ko ikasturte
amaieran amore eman zuten. Ho-
nela azaldu zuen gertatutakoa
Maite Ortegak —ikastolako zu-
zendaria zen garai hartan—,
2010eko Araba Euskaraz-en hari-
ra BERRIAn egindako elkarrizke-
tan: «Nahiko luzea izan zen. Mo-
jek esan zuten haiek joan egin be-
har zutela, nagusiak zirelako.
Hasiera batean nahi zuten guk,
irakasleok, kooperatiba bat egi-
tea, eta batzuek uste zuten ezetz,
beste batzuek baietz; azkenean,
aurrerapauso batzuk eman geni-
tuen, baina ez genuen lortu».
Gurasoen ekinak ordezkatu
zuen irakasleen ezina. Partaide
elkartekoekin harremanetan ja-
rri ziren, eta ikastola sortzea hel-
buru zuen kooperatiba eratu zu-
ten. Gaur egun ere, guraso gehie-
nak dira kooperatibistak. Aldake-
ta, baina, ez zen zuzendaritzako
kromo aldaketa bat soilik. Errotik
aldatu zuten hezkuntza eredua.
Ordura arte, A eta B ereduak es-
kaintzen zituen Mariaren Bihotza
ikastetxeak, baina euskararen al-
deko apustu garbia egin nahi zu-
ten gurasoek, eta D eredua auke-
ratu zuten. Progresiboki egin be-
har izan zuten aldaketa, halere,
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza
Sailak ez baitzien dena kolpez
ezartzeko baimenik eman. Gau-
zak «poliki» egin behar zirela ar-
gudiatu zuen administrazioak.
Ondorioz, 2 eta 3 urtekoen gele-
tan ezarri zuten bakarrik. Lauta-
da ikastola ez da Agurainen D ere-
dua eskaintzen duen ikastetxe
bakarra, Pedro Lope de Larrea
publikoa ere D eredukoa da
—1985eko Araba Euskaraz antola-
tu zuten—.
D eredua nagusi AgurainenHastapeneko garaiak oroitarazi
zituen Xabier Arrieta Euskal
Herriko Ikastolen Elkarteko
ordezkariak, iazko azaroan egin-
dako prentsaurrekoan, aurtengo
Arabako ikastolen aldeko jaia
Agurainen egingo zutela iragar-
tzeko prentsaurrekoan. «Zenbait
arazo» gainditu zituztela azaldu
zuen. Gurasoek ikastetxea eros-
tean hobekuntza lanak egin
zituzten, inbertsio handiak egin-
da. Hizkuntz ereduaren aldaketa
ere ekarri zuen gogora: «Harro-
tasunez esan dezakegu Agurai-
nen D ereduan matrikulatzen
direla haur guztiak, eta geroari
begira ilusio eta indarra dugu».
Prentsaurreko berean «euskara
gure egunerokoan» dagoela jaki-
narazi zuen ikastolako ordezkari
Josu Perez de Villarrealek: «Gure
orainaldia eta gure geroa izango
da». Aurrera begirako erronkak
ere zehaztu zituen, halaber: Agu-
raingo eta eskualdeko eragilee-
kin batera aurrera egiteko ilu-
sioa.
250 ikasle inguru ditu Lautada
ikastolak gaur egun. Horietako
batzuk, Mariaren Bihotzean hasi-
takoak eta ikastolan jarraitutako-
ak; baina, denboraren poderioz,
zuzenean Lautadan hasitakoak
dira familia asko. Irakasleei dago-
kienez, 32 bat daude lanean.
Guraso kooperatiba da Aguraingo Lautada ikastola; ibilbide laburra du, 2008. urtean eratubaitzuten, ordura arte mojena zen Mariaren Bihotza ikastetxearen egitura baliatuta.
Gurasoek hartu zuten lekukoa
Guraso talde bat, Lautada ikastolako jolastokian; guraso kooperatiba da ikastola. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
4 Araba EuskarazIGANDEKO BERRIA
2016ko ekainaren 19a
Mojen esku zegoenegitura hartu, irauli, eta D ereduanoinarrituriko gurasokooperatiba osatu zuten
ARABA EUSKARAZ 2016
EKAINAK 19
AGURAIN
G E R O A R I B E G I R AGseiz
Euskaltzale guztienarreta bereganatukodu gaur Agurainek, etamilaka lagun bilduko
dira lautadako herri horretan,Arabako ikastolen eta euskara-ren alde. Lau kilometro eta bestehorrenbeste gune dituen ibilbi-dea da, eta kontzertuak eta bestetopatuko dituzte. Izan ere, guztiaprest izateko lan handia egindute Lautada ikastolako langile-ek, gurasoek, ikasleek eta gai-nontzeko kolaboratzaileek. Egunbakarreko festak urtebetekoesfortzua eskatzen du.
Iaz jaso zuen lekukoa Lauta-dak, Oiongo ikastolaren eskutik.Aurretik, baina, hasiak zirenprestaketa lanekin. Batzordetanbanatu zuten lana hasieratik, gaijakin bati hel ziezaion talde ba-koitzak. Hala, ikasturtearen ohi-ko erritmoari makina bat bileragehitu dizkiote. Adibidez, IñigoUrkullu lehendakariarekin bildudira aste honetan.
Barrura begirako jardunazaparte, herritarren eskura egondiren hainbat ekitaldi eta zerbitzueskaini dituzte urtean zehar.Ikasleek ere izan dute sorpresatxikiren bat. Esaterako, Kutxa La-boral Baskonia saskibaloi taldekoTornike Xengelia eta Mike Jamesjokalariek ikastola bisitatu zutenikasturte hasieran.
Urtarrilaren 22an Harresi are-toan Araba Euskaraz-en aurkez-pen ofiziala egin zutenerako, lan
handia zegoen egina. Ekitaldi ho-rretan eman zituzten abestiaren,ibilbidearen eta omenduaren le-hen xehetasunak. Ordurako, bai-na, aurkeztua zuten arropa. Arra-kastatsua izan da diseinua, etaegunero ikus zitekeen norbaitAraba Euskaraz-eko elastikoaedo jertsea soinean Aguraingokaleetan.
Mendi martxaren arrakasta
Ekitaldi arrakastatsuez hitz egite-ko garaian, baina, bi dira nabar-menenak: bideokliparen graba-zioa eta mendi martxa. Abestiederra sortu dute gaurko jairako,baina are politagoa da bideoklipa.Aguraingo ehunka herritarrekparte hartu zuten otsailaren21eko grabazioan. Dirty ShortFilms ekoizpen etxeak grabatu zi-tuen irudiak. Ikastola eta Agu-raingo kaleak filmatu zituzten.San Juan plazan bildu ziren lehe-nik, Araba Euskaraz-eko arropasoinean gehienak, eta jai giroanigaro zen eguna.
Apirilaren 17an antolatu zutenlautadako mendi martxa. Bi ibil-bide prestatu zituzten: luzea (54,5kilometro) eta laburra (22 kilo-metro). Mendizale ugarik, heldu,gazte zein umeek parte hartu zu-ten bi ibilbideetako batean, etalautadako inguruak ezagutzekoaukera paregabeaz gozatu zuten.Orotara, 500 lagunek eman zutenizena. Berezia izan zen eguna, ezbaitzen ohiko mendi martxa ba-
tera mugatu. Hainbat jardueraantolatu zituzten ibilaldiarenbueltan. Anoa postu bakoitzeaneuskal kulturarekin lotutako jar-duerak prestatu zituzten: txala-partariak, inauterietako mozorrojantzitako jendea... Haurrentzakoabentura parke bat ere jarri zuten,tirolinarekin, ohe elastikoekin etaabar.
Horiek ez dira izan urteko egi-tasmo bakarrak. Hainbat kulturjarduera antolatu dituzte; horienartean: Arabako Txistulari Gazte-en 34. kontzertua eta AmurriokoAresketa ikastolako artisten Arte-
aren Hazia erakusketa kolekti-boa. Ikastetxe horrekin loturaduen jendearen lanak bildu zi-tuen.
Araba Euskaraz-eko arropasoinean zuela, Arabatik kanpo ar-gazkiak atera ditu jendeak, etairudi horiek ikusgai daude web-gunean. Bestetik, bost argazki ka-mera zozkatu dituzte sare sozia-len bitartez.
Urtebete darama Lautada ikastolak gaurkoegunari begira lanean; ekitaldi, bilera etabatzorde andana helburu bakarrarekin: Araba Euskaraz-en dena ondo ateratzea.
Egun bakarrabaino gehiago
Lan handia dakar Araba Euskaraz antolatzeak; makina bat bilera egin behar dira urtean zehar. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
Prentsaurreko bat baino gehiago eman ditu Lautada ikastolak aurten. J. RUIZ / ARP
6 Araba EuskarazIGANDEKO BERRIA
2016ko ekainaren 19a
8 Araba EuskarazIGANDEKO BERRIA
2016ko ekainaren 19a
Norbait Araba
Euskaraz-era
joateko zalan-
tzan badago
oraindik, hitz
egin dezala berehala Jesus Mari
Urbegain Zabaletarekin eta Salo-
me Martinez de Ilarduia Gradore-
kin; segituan uxatuko diote duda
oro. Izugarrizko energia transmi-
titzen dute Lautada ikastolako bi
irakasleek. Lan eskerga egin dute
urte osoan, ikasturteko behar
guztiari Araba Euskaraz-eko jar-
duna gehitu baitiote, baina ez zaie
nekerik antzematen. Gogotsu
dira oraindik. Esan ohi den beza-
la: gustuko lekuan, aldaparik ez.
Hori bai, gaurkoa noiz iritsiko
eman dituzte azken egunak. De-
siratzen. «Oso gustura ibili gara;
dena eman dugu, baina, bai,
‘Kito! Amaitu da’ esateko gogoz
gaude orain, egindako guztia isla-
tuta ikusteko irrikaz».
«Ilusioa» eta «gogoa» dituzte
mintzagai une oro, eta ikastolak
antolatu dituen bi Araba Euska-
raz jaietako leloekin hitz jokoa
egin du Urbegainek: «Gogo biziz
egin dugu lan geroari begira».
Irakaslearen aburuz, «jakin izan
dugu uztartzen bi lanak». Iritzi
berekoa da Martinez de Ilarduia:
«Egunerokoan txertatu dugu
Araba Euskaraz». Eskarmentua
eman die orain dela sei urte Ara-
bako ikastolen aldeko festa anto-
latu izanak. «Ez gara berriak; ba-
genekien zer-nolako lana egin
behar genuen. Aurreko eskar-
mentuak lasaitasuna eman digu,
bagenekielako nola mugitu».
Irakasleak eta gurasoak buru-
belarri aritu dira lanean gaurko
festa aurrera eramateko. Harre-
manak «estutu» ditu horrek, de-
nak inplikatu baitira. «Dena
emateko prest egon gara guztiak,
proiektuarekin identifikatuta, al-
deko indarra egon da», azaldu du
Urbegainek. Aukeratutako leloa,
Geroari begira, oso aproposa iru-
ditu zaio, Lautadan egiten ari di-
ren lanaren isla baita: «Biharko
Euskal Herriko belaunaldia pres-
tatzen ari gara». «Jakiteak Agu-
raingo ume guztiak euskaldunak
izango direla heldu bihurtzean...
bete egiten nau horrek», gainera-
tu du lankideak.
KonplizitateaAguraindarra da Martinez de Ilar-
duia, eta Lautada ikastola sortu
aurreko Mariaren Bihotza ikaste-
txean hasi zen lanean, 2000. urte-
an. Ondorioz, aldaketa prozesu
osoa ezagutu zuen, ikastolaren
sorrera. «Guretzat, erronka zen
ikastolan dena euskaraz egitea,
gure harremanak barne, B eredu-
ko ikastetxetik gentozelako. Bai-
na ilusioz beteta egin genuen; go-
go biziz eraman genuen aurrera
Kutsakorra da Martinez de Ilarduiarekineta Urbegainekin Araba Euskaraz-iburuz hitz egitea. Une oro dute ‘ilusio’hitza ezpainetan Lautada ikastolako biirakasleek, eta, hezitzaile on moduan,guztiz transmititzen dute esandakoa.
«Gogo bizizegin dugulan geroaribegira»
Urbegain eta Martinez de Ilarduia, Lautada ikastolako
psikomotrizitate gelan. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
IGANDEKO BERRIA
2016ko ekainaren 19a 9Araba Euskaraz
proiektua, eta harro egon behardugu. Euskara zen lehentasuna,eta irakasle batzuk liberatu eginbehar ziren hizkuntz profila ate-ratzeko». Sei urte geroago, ikas-tola «sendotu» egin da.«2010etik aurrera matrikulatudiren guztiek ikastola batean egindute; ez dut esan nahi B ereduko-ak gutxiago zirenik, baizik besteprofil batekoak zirela».
Hainbat irakasle liberatu iza-nak ireki zion Lautada ikastolakoatea Urbegaini. Urretxuarra iza-tez (Gipuzkoa), mende laurdenadarama Arabako ikastoletan la-nean. Lapuebla de LabarcakoAssa ikastolan hasi zen, hiriburu-ko Armentia ikastolara egin zuenjauzi gero, eta Agurainen diharduegun. «Ikastola bihurtu zenean,urtebetez etortzea eskaini zida-ten. Hemen, integratua sentitunintzen, gustura, eta ordutiknago Agurainen». Langileen etagurasoen ilusioa sumatu zuen le-henbiziko unetik, eta, hain zuzen
ere, hori izan zen ikastolan jarrai-tzeko arrazoietako bat. Lankideazirikatzeko baliatu du aukeraMartinez de Ilarduiak: «Hasierangaldetzen genion: ‘Geratuko alzara beste urtebete?’; ‘Baietz ustedut’ erantzuten zigun; jada ezdiogu galdetzen».
Konplizitatea dago bi irakasle-en artean. Harreman berezia du-te; izan ere, ez dira lankideak soi-lik. Martinez de Ilarduiaren seme-etako bat Urbegainen ikaslea da;irakasle-guraso erlazioa ere ba-dute, beraz. «Harreman naturalada», zehaztu du gipuzkoarrak:«Salomeri zerbait kontatzea erra-zagoa da, egunero ikusten garela-ko». Lankideak nabarmendu du
ikastolaren neurri txikiak erlazioestuagoak bermatzen dituela.«Ikastola txikia izateak badu berexarma: guztiok ezagutzen duguelkar, oso estuak dira harrema-nak; asko baloratzen dut hori. Zu-re ikasleak ez ezik, gainontzekoakere ezagutzen dituzu, jolastokianikusten dituzu, kalean... Ikastetxehandietan, berriz, ikasle horienibilbidea jarraitzeari uzten dio-zu». Ikastetxeko irakaslerian al-daketa handirik egon ez izanakere proiektuaren «egonkortasu-na» bermatzeko balio du, harenaburuz.
InplikazioaKooperatiba gurasoena izanarren, langileen inplikazioari ga-rrantzi handia eman dio Urbegai-nek. «Kooperatiba izatea zer da?Gurasoak bazkideak direla eta ar-dura guzia haiena dela? Ez. Legez,gurasoen kooperatiba da, bai,baina eguneroko lana elkarlanada; hori oso garrantzitsua da nire-
tzat. Eguneroko funtzio-namenduan, irakasleekez dute ikastola beste ko-lektibo baten proiektugisa bizi, ez da nabari-tzen; denona da Lautadaikastola: gurasoena etalangileona». Diru arazo-ak egon direnean irakas-leek izandako jarrera go-raipatu du: «Murrizke-tak egon zirenean,ikastolarik kaltetuenenartean egon zen gurea,sortu berria zelako. Lan-gileon inplikaziorikgabe, zailagoa izangozen, ziur asko».
Araba Euskaraz anto-latzeko garaian ere guz-tiek parte hartu dute: gu-rasoek, langileek etaikasleek. «Abestia, men-di martxa, txistularieneguna, bideokliparengrabaketa... Guztiok egindugu lan, eta hori oso po-
lita izan da. Ilusioa egon da, etabeste motibazio bat ematen duhorrek», azaldu du Martinez deIlarduiak. Ikasleak ere «oso ilu-sionaturik» daude, eta edozeinekitalditan parte hartzeko prestdaude, festa «bizi» dute, eta he-rrian transmititu dute urte osoan.Urbegainek azaldu du berez ikas-le «alaiak» dituztela, eta alaita-sun hori «handitu» egin delaikastolan sortu den giroagatik:«Umeek ikusi dute gurasoak mo-tibazioz beteta daudela, eta partehartzen dutela ikastolako jardue-retan». Martinez de Ilarduiak erenabaritu du hori: «Hor ibiltzendira ‘Nire amak izena eman du la-guntzeko’, ‘Nireak ere bai’, ‘Baita
nireak ere’. Arroparekin, berdin,berehala joan ziren elastikoakerostera!».
Gaurko egunari begira, Urbe-gainek deialdi berezia egin dieBizkaiko eta Gipuzkoako euskal-tzaleei: «Behar dugu Gipuzkoatiketa Bizkaitik jendea etortzea eta
haien babesa sentitzea. Biztanlekopuru handia dute, eta ArabaEuskaraz-ek behar du beste lu-rraldeetako euskaltzaleen babe-sa». Herriaren edertasuna gorai-patu du Martinez de Ilarduiak.«Mendi martxan, mendizale as-kok esan ziguten zein paraje ede-
rrak ditugun. Kultura eta euskaratxertatu genituen ekitaldian;anoa postuetan txalapartariak,abesbatza, txistulariak, hemengoinauterietako pertsonaiak etaabar jarri genituen. Ez zen beste-rik gabe mendi martxa bat izan;hunkigarria izan zen».
Dena emateko prest egon gara guztiak, proiektuarekinidentifikatuta; aldeko indarra egon da»
«Umeek ikusi dute gurasoakmotibazioz beteta daudela, eta parte hartzen dutelaikastolako jardueretan»Jesus Mari Urbegain ZabaletaLautada ikastolako irakaslea
Aurreko [Araba Euskaraz-eko]eskarmentuak lasaitasunaeman digu, bagenekielakonola mugitu»
«Guztiok egin dugu lan, eta horioso polita izan da. Ilusioa egonda, eta beste motibazio batematen du horrek»Salome Martinez de Ilarduia GradoLautada ikastolako irakasle eta gurasoa
‘‘
10 Araba EuskarazIGANDEKO BERRIA
2016ko ekainaren 19a
Araba Euskaraz-en, Araba Euska-raz-en, geroaribegira, Agurain-dik lautadara,
herrietatik mundura, jira etabira». Behin eta berriz entzungodira hitzok gaur, Agurainen, Ara-ba Euskaraz-en ibilbidean. Behineta berriz, bozgorailuetatik, haureta helduen ahotan, irratietan...Nonahi.
Kantua «parte hartzailea» delanabarmendu zuen Xabier ArrietaEuskal Herriko ikastolen ordez-
kariak, aurkezpenean. Izan ere,hainbat eragileren arteko elkarla-naren fruitua izan da. Hala, abestiitsaskorra sortu du Lautada ikas-tolak, buruan berehala sartu bai-na kostata ateratzen den horieta-koa. Melodiaz betetako rock doi-nuak dira oinarria, eta ikastolakohaurrek kantatzen dute leloa. Ko-roak eta txaloak ere baditu. UnaiOlaldek eta Fonta Frenetikek sor-tu dute musika; Eratu eta Frene-tik taldeetako kideak dira. Dr. In-fiernoko Iñaki Orobengoaren la-guntza izan dute. Kolaborazioak
ere izan dituzte: ahotsa jarri duteXabier Solanok (Esne Beltza) etaNerea Uribek.
Lautada ikastolako DBHkohaurrak arduratu dira hitzen oi-narria egiteaz. Haien ideiak abia-puntu gisa hartuta, Iker Pastorrekidatzi ditu behin betiko hitzak.Hori dela eta, umeen ideia «boro-bilei» eman nahi die garrantziasortzaileak. «Haien ideietan oi-narritu naiz gehienbat; oso meta-fora politak egin dituzte. Esatera-ko, Agurainek harresi bat du, hi-ribildu modukoa, eta Aguraingo
harresiak euskarari kendu beha-rreko hesiak direla azaldu zu-ten». Aguraini ez ezik, aurrekoAraba Euskaraz-i ere egiten dioteerreferentzia hitzek: Mihian kili-
kili, barneratu eta barreiatu...Pastorren aburuz, «eskertze-
koa» da Araba Euskaraz-ekoabestiari hitzak jarri ahal izatea.«Ohorea da, domina bat jasotzeabezala; bazter guztietan entzungoda Araba Euskaraz-eko abestia»,azaldu du. Ikastolaren deia jasozuenean, «poza» sentitu zuen,nahiz eta «ardura» ere izan, uni-bertsitateko ikasketekin buru-belarri baitzebilen.
Bertsolaria ere bada Pastor, etaoholtza gainean izango da gaur,Oihane Perearekin, Jon Ruiz dePinedorekin eta Manex Agirrere-kin batera, Sagarmin gunean.
Lautada ikastolarekin harre-mana du, klaseak eta bertsolari-tza ikastaroak eman izan baititu,eta, ondorioz, ikastolako irakas-leak ezagutzen ditu. Abestiarenemaitza «bikaina» iruditzenzaio, eta gustura aritu da laneanmusikariek oinarria pasa ziotene-tik. «Musika pasa zidaten, melo-dia batekin; hitzak melodiaraegokitu nituen. Denok harrema-netan egon gara, polita izan da.Dirty Short Filmseko lagunekegin zuten bideoklipa, eta oso iru-di politak bildu dituzte; Agurai-nek indarra du».
Agurainen grabatu zuten, izanere, bideoklipa. Dirty Short Films
ekoizpen etxea arduratu zen ho-rretaz. Lautada ikastola eta herri-ko hainbat gune agertzen dira.Ikasgela batean hasten da bideoa;irakasle lanetan ageri da UnaiOlalde, abestia ikasleei kantatzen.Jolastokira jauzi egingo dute, ha-rik eta Fonta Frenetik agertzenden arte. Agurainen barrena era-mango ditu guztiak hark, kan-tuan.
Bideokliparen zuzendari RubiRockek azaldu du «oso esperien-tzia polita» izan dela grabazioaaurrera ateratzea. «Umeekingrabazioa egitea plazer bat izanda, benetan. Hori guztia bideo-klipean jasota dagoela ustedugu».
Rock erritmoko abesti itsaskorra aurkeztu du Lautada ikastolak gaurko Araba Euskarazospakizuna sustatzeko; kantuaren hitzak sortzen lagundu dute ikastetxeko DBHko ikasleek.
Euskarari «hesiak kentzeko»
Haurrak, Fonta Frenetik abeslariaren atzean, bideoklipeko fotograma batean. LAUTADA IKASTOLA
ABESTIA
Hizkuntza bat ohitura herria
sortzen segi
dezagun gure aberria
gure mezua ahobetez
lau haizetara euskara izan da
beti izan da
herriarena, herriarena!
Araba Euskaraz-en
Araba Euskaraz-en
Geroari Begira
Aguraindik Lautadara
herrietatik mundura.
Jira eta bira
(leloa)
Zatoz hona, gure ikastolara
ta ez geratu begira
mingainetik tira eta tira
margotzeko dena kolorez
apaintzeko arantzaz eta lorez
eraiki dezagun
emanda jaso ordez.
(leloa)
Barrutik hitz egiten
kalera irten
zerk egiten zaitu
boteretsua
eta adoretsua
pentsa ezazu,
Pentsa zazu, zein den gure
[erronka
pentsa zazu, euskararen
[borroka
eta egin dezagun topa
euskararengatik.
Agurainek badituela harresiak
euskarari kendu beharreko
[hesiak
sutara bota ditzagun
kate guztiak!
(leloa)
Mihian kili-kili ta euskaraz ibili
Geroari Begira
Uztaz, uzta
garenaren jostun,
barneratu, barreia dezagun.
Jantzi gogoz ta goazen,
jantzi gogoz ta goazen,
jantzi gogoz ta goazen.
Irribar batekin,
jarraitu erabiltzen.
Azal berritan zen Lau-
tada ikastola
2010eko ekainaren
20an. Mariaren
Bihotza ikastetxeko mojen abitua
erantzi, eta ikastolen mugimen-
duaren eta guraso kooperatiba-
ren soinekoa jantzi berritan. Bere
burua gizartean aurkeztea baka-
rrik falta zitzaion, orduko ikasto-
lako zuzendari Maite Ortegak
gehigarri honetan adierazi zue-
nez: «Jende askok oraindik ez
daki Lautada ikastola existitzen
denik». Arabako ikastolen alde-
ko jaia antolatzeko ardura bere
gain hartu, eta aurkezpen festa
jendetsua egitea erabaki zuten.
Gogo biziz ekin zioten jardunari,
Araba Euskaraz-erako aukeratu
zuten leloak adierazten zuen be-
zala.
Euriaren mehatxua izan zuten
goizean goizetik, baina, zerua
goibel egon arren, ez zuen txarre-
ra egin, eta lagun ugari bildu ziren
Agurainen. Euskaltzaleen eran-
tzuna txalotu zuen Angel Olalde
jaiko koordinatzaileak: «Oso po-
zik gaude izandako arrakastare-
kin, eguraldi kaskarra egin zuen
arren milaka lagun bertaratu zi-
relako, baita arratsaldean ere.
Ikustekoa izan zen, esaterako, Jo-
selu Anaiak taldearen erromerian
bildutako jendetza».
Aguraingo Alde Zaharrean
ardaztu zuten antolatzaileek hiru
kilometroko ibilbidea, lau gune-
tan banatuta. 09:30ean zabaldu
zuten, ikastolan, agintarien
hasiera ekitaldiarekin. Eusko
Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kul-
tura sailburuek, Arabako ahal-
dun nagusiak eta herriko alkate-
ak parte hartu zuten, besteak
beste. Orduko testuinguruak
ika-mikarako tartea utzi zuen,
murrizketen harira hainbat adie-
razpen gurutzatu egin baitzituz-
ten Xabier Arrieta Arabako Ikas-
tolen Elkarteko presidenteak eta
Isabel Zelaa Jaurlaritzako Hez-
kuntza sailburuak.
Festari dagokionez, arrakasta
berezia izan zuten kontzertuek;
jendetza bildu zen Betagarriren
eta Joselu Anaien emanaldiak
ikusteko. Ez ziren izan oholtza
gainera igo ziren bakarrak: Sexty
Sexers, Los Beltzas, Laia, 121
Krew, Malatu... Euskal Herriko
eta lautadako musika taldeek
izan zuten protagonismoa. Ez zi-
ren bakarrak izan, Txirri, Mirri
eta Txiribiton Junior pailazoen
emanaldian ere jende andana bil-
du zen, hirugarren gunean. Asko-
tariko ekitaldiak antolatu zituz-
ten: dantza saioak, bertsolariak,
txalapartariak, trikitilariak, kale
animazioa, txarangak, 450 lagu-
nentzako bazkaria...
1970eko hamarkadan euskara
eskolak ematen aritu ziren lehe-
nengo irakasleak omendu zituz-
ten, egunean bertan, Harresi are-
toan egindako ekitaldian. Jone
Usabiagak, Junkal Ulaondok eta
Arantza Oiarbideren semeak jaso
zuten herritarren esker ona. Feli-
ta Zabaleta zena ere gogoan izan
zuten bildutakoek. Lanean hasi
zireneko pasarte batzuk ekarri zi-
tuzten gogora ekitaldian: «Herri-
ko etxe zahar bat konpondu be-
har izan genuen nonbait eskolak
ematen hasteko», adierazi zuen
Usabiagak.
30. urteurrena2010eko Aguraingo Araba Eus-
karaz ez zen berezia izan soilik
herritarrentzat, arabar guztien-
tzat izan baitzen urteurren boro-
bila. Lautada ikastolak antolatu
zuena Arabako ikastolen aldeko
30. jaia zen, eta hori ekarri zuen
gogora BERRIAk tituluan, ekaina-
ren 22an argitaratutako kroni-
kan: Hiru hamarkada ospatzeko
festa. 1981. urtean antolatu zuten
lehenengo Araba Euskaraz, Ola-
rizun, Gasteizen, Araba zazpi
talde-bat euskararen alde lelo-
pean.
2010. urtean antolatu zuen lehenengoz Araba Euskaraz jaia Aguraingo Lautada ikastolak; sortu berria zen artean, eta gizartean ezagutarazteko baliatu zuten ospakizun eguna.
Aurkezpen txartela izan zena
Dantzari bat, agurra dantzatzen, 2010. urtean Lautada ikastolak antolatu zuen Araba Euskaraz festako irekiera ekitaldian. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
12 Araba EuskarazIGANDEKO BERRIA
2016ko ekainaren 19a
Euri jasa Aguraingolehenengo ArabaEuskaraz jaian
REuri zaparrada etengabe
batek zapuztu zuen agu-
raindarren ametsa 1985ean. Le-
hen aldiz antolatu zuten Araba
Euskaraz Agurainen, eta egural-
diari aurre egin behar izan zio-
ten. Pedro Lope de Larrea ikas-
tolak hartu zuen ardura. Herrita-
rren erantzuna ona izan zen, eta,
egunean bertan parte hartzeaz
gain, azarotik ekainera bitarte-
ko prestaketa lanetan buru-be-
larri murgildu ziren.
Gerora, 1993ko publifikazio
prozesuan publiko bihurtu zen
Pedro Lope de Larrea ikastola.
Zerua goibel egon arren,ez zuen txarrera egin, etalagun ugari bildu zirenAgurainen 2010ekoAraba Euskaraz festan
www.eroski.es
Ohiko laguntzailea
EROSKI Araba
Euskarazekin
Ekainak 19.
Zatoz Agurainen ospatuko
den Araba Euskaraz Jaira!
Eusk
EROSKI Ar
k
ROOSKI A
ki
aabaEROSKI Ar
Eusk
us azekinarsk
zeekin
den
Zat
Ek
aba EuskArden
oz AgurZat
ainak 19.Ek
araba Eusk
ainen oz Agur
ainak 19.
a!airaz Jar
ospatuk
a!
oospatuk
oski.es.erwww
den
oski.es
aba EuskArden
araba Eusk
o laguntzaileaOhik
a!airaz Jar
o laguntzailea
a!
14 Araba EuskarazIGANDEKO BERRIA
2016ko ekainaren 19a
Agurainera itzuli da Araba Euskaraz festa sei urteren ondoren, Lautadaikastolak antolaturik. Ekitaldiz betetakolau guneko ibilbidea prestatu duteantolatzaileek, ‘Geroari begira’ lelopean.
Agurainezagutzekolau kilometro
kak itxiko du gunea, 17:30ean ha-
sita.
Musikak ez ezik, euskal kultu-
raren beste hainbat adarrek ere
izango dute lekua bigarren gune-
an, Sagarminen. 11:00etan ariko
da Malatu, eta handik ordubetera
izango da bertsolarien txanda.
Lau igoko dira oholtza gainera,
arabarrak guztiak: Jon Ruiz de Pi-
nedo, Oihane Perea, Iker Pastor
eta Manex Agirre. Alazne Irazusta
izango da gai-jartzailea. Txalama-
ko txalapartariak ariko dira baz-
kaldu aurretik. 14:30ean da herri
bazkaria, eta ordu erdi geroago
joko du Arramazka taldeak. Slac-
kline erakustaldia egingo dute
16:00etan, eta, hura amaitzean,
plaza dantzan jartzeaz arduratu-
ko da Oxabi erromeria.
Ibilbidean aurrera eginez gero,
Sagarminetik Bentatxora iritsiko
da jendea, hirugarren gunera.
Zumba saioa egingo dute eguer-
dian, eta euskal dantzak
13:00etan, Ozkizola dantza pla-
zaren saioa. Kumbalaye batuka-
daren perkusio doinuak arratsal-
Urtebete eman du
Aguraingo Lau-
tada ikastolak
Geroari begira,
eta, azkenean,
iritsi da egun handia, ekainaren
19a, herria euskaltzalez betetzeko
eguna. Bigarrenez antolatu dute
Arabako ikastolen aldeko jaia;
2010. urtean antolatu zuten lehe-
nengoa, ikastola eratu berritan.
Sei urte geroago, berriro hartu
dute ardura, eta prest dute guztia
gaurkoa egun gogoangarria izan
dadin.
Lau kilometro izango ditu ibil-
bideak, beste horrenbeste gune-
tan banatuta: Galzar, Sagarmin,
Bentatxo eta Lezao. Horietako
bakoitzean egitarau «zabala eta
orekatua» prestatu dute antola-
tzaileek, joan den astean eginda-
ko prentsaurrekoan jakinarazi
zutenez. Aldatu egin dute orain
dela sei urteko ibilbidea: orduko-
an, Aguraingo hirigunea zehar-
katzen zuen soilik; oraingoan,
berriz, mistoa da: herria ez ezik,
landa gunea eta industrialdea ere
igarotzen ditu. Beste Agurain bat
ezagutzeko aukera izango dute,
horrenbestez, Lautadako herrira
joaten direnek.
Musika eta askoz gehiagoLehenengo gunean bilduko dira
gazte gehien, Galzarren, belaze
handi batean. Musika izango da
hango eskaintza nagusia. Oihan
Vega DJa oholtzara igotzean en-
tzungo dira lehenbiziko abestiak,
12:00etan. McOnak taldearen ir-
landar kutsuko musikak hartuko
du lekukoa 14:30ean. Pop, rock
eta metal doinuak jorratzen di-
tuen Eratu taldeak joko du ja-
rraian, eta Hesian-en ska musi-
EGITARAUA
Galzar
12:00: Oihan Vega.
14:30: McOnak.
16:00: Eratu.
17:30: Hesian.
Sagarmin
11:00: Malatu.
12:00: Bertsolariak:
Jon Ruiz de Pinedo, Oihane Pe-
rea, Iker Pastor eta Manex Agirre.
13:30: Txalamako txalapartariak.
14:30: Herri bazkaria: Alaitasuna
errondaila.
15:00: Arramazka.
16:00: Slackline.
16:30: Oxabi erromeria.
Bentatxo
12:00: Zumba.
13:00: Ozkizola dantza plaza.
15:30: Kumbalaye batukada.
16:00: Herri kirolak.
Lezao
10:00: Herrien arteko esku pilota
txapelketaren finala.
10:30: Txakurren erakusketa.
11:00: Caype tailerrak.
11:30: Pirritx, Porrotx
eta Marimototsen Amalur
ikuskizuna.
15:00: Eriz magoa.
16:00: Caype tailerrak.
17:30: Partyman haur
diskofesta.
Erronka
10:00-14:00: Natura zaindu, he-
rioglifikoa, euskal jolas eta jokoak
eta euskarari eusten geroa mar-
gotuz probak, bakoitza gune ba-
tean.
14:30: Sari banaketa, Bentatxo
gunean.
Jendetza biltzen da urtero kontzertuak
ikusteko asmoarekin. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
IGANDEKO BERRIA
2016ko ekainaren 19a 15Araba Euskaraz
dean entzungo dira (15:30), etaherri kirolen txanda izango dagero.
Familia osoarentzako ikuski-zunak egingo dituzte ikastolatikgertuen dagoen gunean, Lezao-koan. Arabako herrien artekoesku-pilota txapelketako finalajokatuko dute pilotalekuan Amu-rrioko eta Zigoitiko taldeek, norbaino nor. Txakurren erakuske-tak, Caype lantegiak, eta Pirritx,
Porrotx eta Marimototsen Ama-
lur ikuskizuna antolatu dituzteeguerdira bitarte. Arratsaldean,berriz, Eriz magoa, Caype lante-giak eta Partyman haur disko fes-ta egingo dituzte.
Erronkari dagokionez, goizeanizango dira probak, bana gunebakoitzean: Natura zaindu, Gal-zarren; Hieroglifikoa, Sagarmi-nen; Euskal jolas eta jokoak, Ben-tatxon; eta Euskarri eusten geroa
margotuz, Lezaon. Bazkalosteanegingo dute sari banaketa,14:30ean.
Egun osoan beste hainbat eki-taldi ere egingo dira. Bigarren gu-nerako puzgarriak, kale anima-zioak, Label produktuak, golfaeta abar prestatu dituzte. Hiruga-rren eta laugarren guneetan erepuzgarriak, kale animazioa etalantegiak egongo dira. Horrezgain, globo aerostatikoa, tirolina,
rokodromoa eta paintball-a jarri-ko dute Lezaoko gunean.
Puntu moreakHainbat berritasun prestatu di-tuzte aurtengo jairako. Indarkeriamatxistari aurre egiteko puntumoreak eta afixak jarriko dituztegune guztietan. Lautada ikastolakeraso horien kontra daukan kon-promisoa nabarmendu zuenprentsaurrekoan Txus Rodriguez
zuzendariak: «Gure egunerokojardunean sartuta dago gaia; ikas-tolen aldeko jaian ere bere lekuaizatea nahi dugu».
Iraunkortasunari ere garran-tzia eman diote antolatzaileek eraberean. Besteak beste, Erronkanparte hartuko dute gaztetxoekzuhaitzak landatuko dituzte. Ho-rretarako, iazko ikastolen jaiansortutako hondakin organikoeta-tik lortutako konposta erabilikodute ongarri moduan.
Horrez gain, erronka garbia
lortzeko dekalogoa plazaratudute antolatzaileek. Jendeareninplikazioa eskatu dute, kontsu-mo arduratsua eta kalitatezkoa
eginez. Arreta berezia jarriko dutezaborraren bilketan, hondakinakegoki sailkatuta. Edalontzi berre-rabilgarriak erabiliko dituzte. Ho-rren harira, natura eta ondarekulturala babestea galdegin dute,inguruneari ahalik eta kalte gu-txiena egiteko. Era berean, eskatudute erabiltzeko komun publiko-ak erabiltzeko, ez egiteko surik,alferrik ez galtzeko iturrietakoura eta zaratarik ez egiteko lekulasaietan.
Agurainera iristeko hainbataukera daude, baina ahal dela ga-rraio publikoa edo autobus anto-latuak erabiltzeko gomendatudute antolatzaileek. Trena hobe-tsi dute, Gasteiztik doan aldirikotrena, edo Irun-Miranda de Ebrobidea egiten duen distantzia erdi-koa. Lineako autobusak ere iris-ten dira Aguraineraino. Autobusantolatuetan edo norbere ibilgai-luan joango direnentzat hiruaparkaleku prestatu dituzte. Ho-rietako bat ikastolan dago, lauga-rren gunetik gertu. Galzarren on-doan dago beste aparkalekuetakobat, eta zerbait urrunago hiruga-rrena, lehenengo gunetik hurbil.
Hainbat berritasunprestatu dituzte aurten:puntu moreak eta iraunkortasunaribegirakoak
Baikorra da Joseba Legarda (PasaiDonibane, Gipuzkoa, 1966) Agu-raingo kuadrillako euskara tekni-karia. Euskarak Araban izandakogoranzko joera azaldu du, eta ustedu hobetzen jarraituko duelaetorkizunera begira.Aguraingo euskararentzat zen-
baterainoko garrantzia du gaur-
ko jaia herrian izateak?
Eragin handia dauka Agurainengisako herri batean. Lortzen direninertziak eta jarduerak bultzadahandia dira udalerriko euskara-ren erabilerarentzat; bai eguneanbertan, bai aurreko hilabeteetanegiten diren bileretan eta jarduerakulturaletan. Dena den, gaurko-ak baino garrantzi handiagoa duLautada ikastolaren jaiotzak eka-rri duen ariketak. Orain arte,Lope de Larrea publikoa eta mo-jen eskola genituen. Mojek utzitaeta ikastola sortuta, udalerrikoume guztiek D ereduan ikastealortu dugu.
Nolakoa da euskararen egoera
Aguraingo kuadrillan?
Azken urteetan euskararen eza-gutzak izugarri egin du gora;ikastolei eta euskaltegiei eskergehien bat. Gaur egun, biztanle-riaren %30 inguru euskaldunosoa da, eta %26, ia euskalduna.%50 euskara ulertzeko gai da.1987an %7 ziren euskaldunak, eta%11 ia euskaldunak. Azterketaadin tarteen arabera eginez gero,datuak askoz adierazgarriagoakdira. 14 urtetik beherakoen arte-an %80 euskaldun osoak dira, eta%16, ia euskaldunak. 15-30 urtetartean, %45 euskaldun oso, eta%30 ia euskaldunak. 40 urtetikbeherakoen artean euskaldunosoen kopurua %60 inguru da; iaeuskaldunena, %25. Erabilerankosta egiten da aurrera egitea.Portzentajea txikia da, gazteenartean eta familia berrien arteangora egin arren. Ezagutzarekin al-deratuta, oso motel ari da.
Zein da erronka? Euskaren era-
bilera areagotzea?
Lantzeko bi eremu ikusi ditugu,batez ere. Batetik, familiarentransmisioa. Teorian, gaur egunseme-alabak dituzten bikotegehienak euskaldunak dira.Nahiz eta ikastolan ikasi eta eus-kaldunak izan, elebidun erdaldu-nak dira: gaztelera da haien hiz-kuntza nagusia, eta ez dute eus-kara erabiltzen. Batzuek bai,kontzientzia dutelako, bainaoraindik ere badira umea koskor-tzean gazteleraz aritzen direnak.Etxean euskara jasotzen ez dute-nek gaztelerara jotzen dute gero.Erronketako bat euskaldun ho-riek sentsibilizatzea da, seme-ala-bekin euskaraz egin dezaten. Bes-tetik, gazteen artean oso txikia daerabilera, nahiz eta gehienek eus-karaz ikasi duten. Bi horiek landunahi ditugu.Biztanleriaren aldetik jarrera ak-
tiboagoa falta al da?
Gutxik dute jarrera aktiboa. Ba-dago euskalgintzan dabilen jen-dea, inplikazio handia duena, gi-zarte euskaldun batean bizi nahiduelako. Sekulako esfortzua eginduten eragileak dira. Hori beharda, jarrera aktiboa, gainontzeko-ak kutsatzeko eta euskaltzale tal-dea handituz joateko. Euskarazaritzeko aukera badago, ezagutzadago, baina kosta egiten da, etaerabilera datuak oso eskasak dira.Gero eta gehiago erabiltzen da,baina lan handia daukagu.Nola handitu daiteke erabilera?
Hizkuntz ohiturak aldatzea dakontua. Ezagutza indartu nahidugu, jendea motibatu, ea pixka-naka hasten diren euskara gehia-go erabiltzen. Horri begira antola-tu ditugu normalizaziorako es-kualde mailako programaguztiak: familiaren transmisioanaritzeko lantegiak, sentsibilizaziosolasaldiak, udalekuak, umeen-tzako jarduerak... Pixkanaka
emaitzak lortzen ari gara. Txikientalde gehienak euskaraz hasi dira.Egitasmo berezi bat egingo
dute hainbat eragilek azaroan:
75 orduz euskaraz Agurainen.
Duela sei urte lehenengo aldiz an-tolatu zen 14 orduz euskaraz egi-tasmoa: egun batean, hamalauorduz, jarduera mordoa egiten zi-ren, eta herri osoa euskaraz ari-tzen zen. Hausnarketa prozesubaten ondorioz, hamalau orduzaritzea eta hainbeste jarduera ba-ta bestearen atzetik egitea gehiegizela erabaki zen, eta DonostiakoEgia auzoan antolatu zuten bide-tik jotzea proposatu zen. Erantzu-na izugarria izan da; dagoeneko150ek baino gehiagok eman duteizena. Bi eremu planteatzen dira:euskaldunak ahalduntzea eta he-rriko elkarteak sentsibilizatzea,egitasmoa uler dezaten. Helburuada 75 orduz euskaraz aritzea, iku-saraztea euskaldun pila bat gau-dela, posible dela euskaraz bizi-tzea ia-ia eremu guztietan.Immigrazio handiko herria da
Agurain. Zein jarrera dute etor-
kinek euskararekin?
Askotan harritzen naiz daukatenjarrerarekin. Aguraingo Udaleanlanean nengoen aurreko batean,eta 16-17 urteko immigrante batsartu zen; euskaraz egin zituenizapidetza guztiak. Beste edozeinaguraindarrek ez luke egingo.Denetarik dago, noski, baina iru-ditzen zait oso jarrera ona dutela,umeen artean batez ere. Magreb-tarrak eta europarrak kalean eus-karaz entzun ditzakezu. Latinoa-merikakoak ez hainbeste, amahizkuntza gaztelera dutelakoagian. Aurreko batean FamilienEguna antolatu genuen Araian,eta parte hartu zuten familiagehienak etorkinak ziren.Askotan esan izan da euskara
ahula dela Araban, baina gero
eta sendoago dago, ezta?
Logikoa zen hori esatea, Araban —eta Nafarroa hegoaldean— zuenegoera kaskarrena euskarak. Ba-dirudi arabarrok euskararen po-
break garela, baina, azken urteo-tako garapena, ezagutza eta era-bilera datuak aztertzen badituzu,Bilbo aldekoak baino hobeakdira. Baloratu behar da gure abia-puntua kaskarrena zela eta hobe-tzeko aukera handia genuela.Euskararekiko aldaketa nabar-menena Araban izan da, eta ustedut hala izango dela etorkizunaribegira; ibilbidea dugu egiteko.Beste lurralde batzuetan, agian,oso goian zeuden, eta atzerapau-soak emateko arriskua egon dai-teke. Lautadan, Zuian eta Aiaral-dean, berriz, euskararen egoeraona da, gainontzeko eremuekinalderatzeko modukoa.
«Jarrera aktiboa behar da
euskaltzale taldea handitzeko»
Joseba Legarda b Aguraingo kuadrillako euskara teknikaria
Nabarmen egin du gora euskararen ezagutzak Agurainen eta inguruko herrietan azken urteetan;beste hainbat lekutan bezala, erabilerak bilakaera bera edukitzea da egungo erronka.
JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
16 Araba EuskarazIGANDEKO BERRIA
2016ko ekainaren 19a