Araba Euskaraz 2015 - Berria · Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez da antolatu...

12
Araba Euskaraz 2015 Elkarrizketa b 2-3 Gema Berzal: «Euskaraz bizitzea lortu behar dugu» Omenaldia b 8 Oionen euskara sustatu duten sei talde omenduko dituzte Egitaraua b 12 Lau gune eta hamaika ekitaldi Prado parketik Armentiako zelaietara RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS Testuak: Iñaki Lasa Etura 2015eko ekainaren 12a Euskara pizteko festa handia Gasteizen ospatuko dute Araba Euskaraz jaia etzi, Oiongo San Bizente ikastolaren alde. 2006tik, lehen aldiz egingo dute Arabako hiriburuan

Transcript of Araba Euskaraz 2015 - Berria · Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez da antolatu...

Page 1: Araba Euskaraz 2015 - Berria · Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez da antolatu Araba Euskaraz jairik Gasteizen. Armentiako ikastola-koek laguntzeko prest zeudela

Araba Euskaraz 2015Elkarrizketa b 2-3Gema Berzal:«Euskaraz bizitzealortu behar dugu»

Omenaldia b 8Oionen euskarasustatu duten sei taldeomenduko dituzte

Egitaraua b 12Lau gune eta hamaikaekitaldi Prado parketikArmentiako zelaietara

RA

UL

BO

GA

JO /

AR

GA

ZK

I PR

ES

S

Testuak: Iñaki Lasa Etura

2015eko ekainaren 12a

Euskarapizteko festa

handiaGasteizen ospatuko dute ArabaEuskaraz jaia etzi, Oiongo San

Bizente ikastolaren alde.2006tik, lehen aldiz egingo

dute Arabakohiriburuan

Page 2: Araba Euskaraz 2015 - Berria · Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez da antolatu Araba Euskaraz jairik Gasteizen. Armentiako ikastola-koek laguntzeko prest zeudela

BERRIA

Ostirala, 2015eko ekainaren 12a2 b Araba Euskaraz

Gasteizen izango da aurtengoAraba Euskaraz. Ikastolen aldekojaia. Oiongo San Bizente ikastolakantolatuko duen arren, bi urtezjarraian Arabako Errioxan ez egi-tea erabaki du Ikastolen Elkarte-ak. Erabakia hartzea «gogorra»izan dela aitortu du Gema BerzalOiongo San Bizente ikastolakozuzendariak (Mañueta, Araba,1964). Festa etxetik urrun izangoda, baina oiondarren «babeshandia» izan dute.Oiongo San Bizente ikastolak

antolatuko duen arren, aurten-

go Araba Euskaraz jaia Gastei-

zen egitea erabaki duzue. Zer-

gatik mugitu duzue hiriburura?

Erabakia ez da gurea bakarrikizan. Arabako Errioxa urrutidago, eta Ikastolen Elkartekookerabaki genuen gehiegizkoa zelafesta bi urtez jarraian eskualdehorretan egitea [Lapuebla deLabarcan egin zuten iazko ArabaEuskaraz]. Txikiak gara hemengoikastolak, laguntza behar dugujaia antolatzeko; baliabideak.Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez daantolatu Araba Euskaraz jairikGasteizen. Armentiako ikastola-koek laguntzeko prest zeudelaesan ziguten, eta aurrera egiteaerabaki genuen.

Erabaki gogorra izan da. Gura-so eta herritar askok ez zuten begionez ikusi. Arrazoi guztiarekin.Horregatik saiatu gara Oionerabegirako gauzak egiten, herrita-rrei esker ona adierazteko. He-rrian egin genuen bideokliparengrabazioa, maiatzean jai bat anto-latu genuen eta ikastolarekin lo-tura izan duten jendea gonbidatugenuen. Oso jai polita izan zen,kontzertuekin eta guzti.Oiondarrei begira eginiko kei-

nua izan zen maiatzaren 16koa.

Hori da. Tabernariei, zerbitzuetanlan egiten dutenei eta udalari be-girako gutxieneko bat egin nahigenuen. Udalak berak proposatuzigun Oionen bertan zerbait egi-tea.Gasteizen egiteak badu bere

alde ona. Jende gehiago eraka-

rriko duzue ziurrenik.

Bai, noski, hori hala da. Gasteize-ra edozein egunetan joanda ere,jendetza dabil kaleetan. Han dau-de komunikabideak eta kultureskaintza. Zailagoa da Oioneraeuskaltzaleak hurbiltzea.Dagoeneko eskarmentu handia

duzue, bosgarren aldiz antolatu-

ko du San Bizente ikastolak Ara-

ba Euskaraz jaia. 2009an egin

zenuten azkenekoz. Ordurako,

ikastolan lanean ari zinen; zein

oroitzapen dituzu?

Garai hartan ez nintzen ikastola-ko zuzendaria, baina hemen

nengoen, bai. Horrelako jai batantolatzea lan handia da, bainagero uzten dizun satisfazio mailaoso handia izaten da. Hobetzendituzu harremanak, topatzendituzu arazoei aurre egitekobaliabideak... Hori guztia osopositiboa da; estresagarria erebada, baina positiboa.

2009an ez zen jende asko eto-rri Oionera. Aztertu genuen zer-gatik gertatu zen hori; eta kontu-ratu ginen Euskal Herrianekintza asko zeudela egun horre-tan. Oso urruti dago Oion, etahori ere kontuan hartu behar da.Begira, Ikastolen Elkarteko bile-rak Donostian, Durangon edoOrion izaten dira, eta gu kexatuegiten gara. Haiek ez dira kontu-ratzen zenbat kilometro eginbehar ditugun. Bi orduko bidaiadaukagu bileretara joaten gare-nero. Oionen hirian baino askozgarestiagoa da euskaraz bizi nahiizatea. Nahiz eta hemen gero etaeuskara gehiago hitz egitendugun, profilak lortzea ez daerraza izaten, eta begiraleak Gas-teiztik etorri behar izaten dira.Nolakoa izan da aurtengo ekital-

diaren prestaketa lana?

Lan handiena Angel Olalde ArabaEuskaraz jaiko koordinatzaileakegin du, Gasteiztik. Hark egin duzailena, arlo administratiboanantolatu beharreko guztia. Jaiahiri batean egitean, kontuanhartu beharreko alderdi askodaude: autoen babes plana, trafi-koaren kontrola, autobusen ibil-bidea... Gainontzeko kontuakhemendik lotu ditugu: egitaraua-ren emankizunak, Erronka, ton-bola, protokoloa... Baina, zalan-tzarik gabe, Angelek egin du lanhandiena.Araba Euskaraz Oionen ez anto-

latu arren, sentitu al duzue oion-

darren babesa?

Onartu behar dugu jendeak ezduela bizi izan festa Oionen anto-latu izan bagenu bezala. Baina gu-raso kooperatiba da ikastola, etaguraso gehienek parte hartu dute,modu batean edo bestean. Ikas-turte osoan izan dugu arropa den-da irekita, eta ia astebururo txan-datu dira gurasoak. Parte hartudute emankizun guztietan, etahaiek prestatu zuten maiatzekojaia. Irakasle guztiek ere partehartu dugu, baita ikasle ohiek ere,ikasleek... Babes handia izandugu.Zertara bideratuko duzue etzi

bilduko duzuen dirua?

Azken urteotako krisialdia delaeta, askoz diru laguntza gutxiagojaso dugu. Ez guk bakarrik, ikas-tola guztiei gertatu zaie gauzabera. Horregatik erabaki genuenAraba Euskaraz antolatzea. Festa

«Orain 30 urtepentsaezina zenalortzen ari gara»Gema Berzal b San Bizente ikastolako zuzendaria

Arabako Errioxan euskararen alde egiten den lan eskergagoraipatu du Oiongo San Bizente ikastolako zuzendariak.Euskara ikasteaz gainera euskaraz bizitzea da eskualdekobelaunaldi berriek daukaten hurrengo erronka.

RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Page 3: Araba Euskaraz 2015 - Berria · Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez da antolatu Araba Euskaraz jairik Gasteizen. Armentiako ikastola-koek laguntzeko prest zeudela

Araba Euskaraz b 3BERRIA

Ostirala, 2015eko ekainaren 12a

egiteko urratsa egiten baduzu,zure egoera ekonomikoa ona ezden seinalea da. Halakoa da gurekasua: arazo ekonomikoak izanditugu. 2009an bertan beherautzi behar izan genuen jangelaegiteko proiektua. Egoera horribuelta eman nahi diogu; ea gaigaren proiektua berriro martxanjartzeko. Bestalde, Haur Hezkun-tzako eta Lehen Hezkuntzakoeraikina nahiko zaharkitua gera-tu zaigu jada. Hobekuntza planaegin behar dugu; beharrezkoakdira hainbat konponketa, leiho-ak hobetzea, adibidez. Lanabadago.Nolakoa da ikastola? Zein adi-

neko ikasleak dituzue?

0 eta 16 urte bitarteko ikasleakditugu San Bizente ikastolan: 260ikasle inguru. Hainbat gelatanarazoak ditugu. Kontuan izanlanda eremuan gaudela, eta zen-bait urtetan, ez gara heltzen

eskatzen dizkiguten ratioetara.Hori da gure borroka; ez duguulertzen nola behartzen gaituz-ten herri txiki batean, egiten arigaren ahaleginarekin, halakoakbetetzera. 37 urte daramatzagulanean, eta arlo horretan ez daezer aldatu. Zenbat lan egindugun ikastolek Arabako Errio-xan —batez ere kontzientziazioalorrean—, zenbat hobekuntzaegin diren; eta saritu beharrean,zigortu egiten gaituzte. Logroño-tik (Espainia) bi autobus datozegunero, Gorrebustotik, Moreda-tik (Araba), Vianatik, Bargotatik(Nafarroa)... Orain 30 urte pen-tsaezina zena lortzen ari gara.Egindako lanarekin oso pozikgaude. Orain prestatu dugunleloarekin, Piztu Euskara-rekin,ikasi duguna kalera atera nahidugu. Eremu honetan ikastolabat ez da ikastola bat soilik. Kan-poan lan izugarria egiten dugu:eskolaz kanpoko ekintzak, ludo-tekak... Guk sortzen ditugu eus-karaz bizitzeko espazioak. Oraindela bi urte Arabako Errioxarakoeuskara teknikaria kontratatuzuten, eta lan handia egiten du.Baina, betiere, gure babes etasostenguarekin.

Zein mezu helarazi nahi duzue

Piztu euskara leloarekin?

Barnean daukagun argi hori piz-ten ez badugu, barruan geratukozaigu, itzalita. Hori da mezua.Umeek euskaraz ikastea lortudugu; ikasteaz gain, euskaraz bi-zitzea lortu behar dugu orain.San Bizente ikastolak eta es-

kualdeko gainontzeko ikasto-

lek egindako lanari esker Araba-

ko Errioxako putzu iluna argi-

tzen hasi da.

Hori da. Sarri esaten dugu saritubehar gaituztela. Ez dugu lan be-rezirik egin, baina gure esfortzuakontzientziazioan oinarritu da.Beste inguru batzuetan ez dutelan hori egin behar, edo askoz gu-txiago.Nolako egoera du euskarak

gaur egun Arabako Errioxan?

Orain dela 30 urte Arabako Errio-xako %2k bakarrik zekiten euska-raz. Orain %40ra iristen da, gu-

txienez, oinarrizko mailaduten pertsonen kopu-rua.En Tol Sarmiento talde-

ak egin du aurtengo

abestia. Xalbador ber-

tsolariaren hitzak mol-

datu dituzte une batean:

«Hezurrek bihotza be-

har duten moduan, guk

behar dugu hizkuntza».

Bihotz asko jarri al du-

zue egunerokoaren

zailtasunei aurre egite-

ko?

ETSko kideek oso ondo ezagu-tzen gaituzte, hitzak gurekinizandako irakasle batek idatziditu. Abestiak gure egoera pri-meran islatzen du; asko gustatuzaigu guztioi.Ikastolek Arabako Errioxan eus-

karaz bizitzeko egiten duzuen

lana nabarmendu duzu lehen.

Helburu hori saritu duzue herri-

ko hainbat elkarteri omenaldia

eginda, ezta?

Bai, zalantzarik gabe, hori zengure asmoa. Oionen euskararenalde lan egiten duten elkarte guz-tiak omendu nahi genituen. Seiaukeratu ditugu, eta ziur aski ba-ten bat ahaztuko zitzaigun.Omendutako sei horiek loturadute ikastolarekin, gurekin lanegiten dute.Egitarauari dagokionez, zer na-

barmenduko zenuke?

Lau gunetan banatu dugu ibilbi-dea. Familiek eta umeek Pradonizango dute gozatzeko gunea,Irrien Lagunekin eta herri bazka-riarekin. Itzalgune asko izangodituzte. Kontzertuak Mendizo-rrotzan eta Armentian jarri ditu-gu: En Tol Sarmiento, Esne Beltza,Oihan Vega, Begiz Begi... Ez ge-nuen gune bakar bat jarri nahi

gazteentzat, mugitu egin nahi ge-nituen. Oso kezkatuta gaudehainbat gazteren festa ereduare-kin. Saiatu gara gure ikasleekineta gurasoekin horri buruz hitzegiten. Hori da Erronkaren hel-buruetako bat, aisialdia bestemodu batean bizi ahal izatea.

Erronkaren finala Armentianegingo dugu. Alde horretatik,gure ikasleak mugiarazi ditugu.Bideoa grabatu dute, eta ikastolazikastola aritu dira mezua heda-tzen nolako probak diren, elkar-lanaren garrantzia...Zein mezu helaraziko zenieke

etziko festara joateko asmoa

dutenei?

Gure nahia ahalik eta jendegehien etortzea da, guztiek partehartzea eta gozatzea. Jendea po-zik egotea nahi dugu, inongo ara-zorik gabe. Oso ibilbide polita da,ea egun ona ateratzen den.

«Onartu behar dugu jendeak ez duela bizi izan festa Oionenizan balitz bezala; baina babeshandia izan dugu»

«Zenbat lan egin dugunikastolek Arabako Errioxan;eta saritu beharrean, zigortuegiten gaituzte»

«Umeek euskaraz ikastea lortudugu; ikasteaz gain, euskarazbizitzea lortu behar dugu orain.Hori da gure mezua»

Page 4: Araba Euskaraz 2015 - Berria · Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez da antolatu Araba Euskaraz jairik Gasteizen. Armentiako ikastola-koek laguntzeko prest zeudela

A raba Euska-raz-i buruzkoi n f o r m a z i oguztia esku-eskura eskai-niko du Eus-kaltelek. Au-

rreko urteetan egin duen bezala,Ikastolen Jaiak aplikazioa garatudu erakundeak, beharrezko argi-bide guztiak sakelako gailuetanbegiratu ahal izateko eguneanbertan: ibilbidea, egitaraua, ahol-kuak, gainerako lurraldeetakoikastolen jaien inguruko infor-mazioa... Android eta iOS siste-metan erabil daiteke, eta App Sto-ren eta Google Playn eskura dai-teke.

Berritu egin diote itxura aplika-zioari, hobetu, eta aldaketa nagu-si bat du: Ikas Bira lehiaketa. Ibil-bide osoa egitea eta gune bakoi-tzean dagoenaz gozatzea daikastolen aldeko jaien gakoetakobat. Hori bultzatzeko jolasa daIkas Bira. Panel handi bat jarrikodute gune bakoitzaren sarreran,egitarauaren informazioarekineta QR kode batekin. Pertsonabatek QR guztiak eskaneatzen di-tuenean, zenbaki bat jasoko dusakelako telefonoan. Sari bat ja-soko du zenbaki horrekin: esku-ko telefonoak, motxilak, elastiko-ak... Euskaltelek Armentiako gu-nean jarriko duen karpa bateanjaso ahalko dira opariak. Sari zu-zenaz gain, iPad Mini bat zozka-tuko dute parte hartzaile guztienartean.

ERRONKAREN BABESLEAHorrez guztiaz gain, Erronka erebabestuko du Euskaltelek. Ara-bako sei ikastolatako taldeek par-te hartuko dute lehian. Hainbatprobari egin beharko diete aurre:orientazio jolasak osatuko dituztealtxorra bilatzeko, zuhaitzetikzuhaitzera ariko dira tirolina etaslackline eginez, lasto fardoekindorre bat erakiko dute, gurutze-grama bat beteko dute, mahatsakzapalduko dituzte... Gorputza etaburua astindu beharko dituErronka irabazi nahi duenak.

Ikas Bira aplikazioa garatutaeta Erronka babestuta, ArabaEuskaraz-era doazen herritarrakparte hartzera bultzatu, eta gazte-entzako aproposak diren egitas-moak sustatu nahi ditu Euskalte-lek.

EUSKALTEL, ARABA EUSKARAZ-EKINIkas Bira jolasa garatu du konpainiak, ‘Ikastolen Jaiak’ aplikazioarekin erabiltzekoa, eta Arabako ikastoletako gazteei zuzendutako Erronka lehiaketa babestuko du.

BERRIA

Ostirala, 2015eko ekainaren 12a4 b Publireportajea

Page 5: Araba Euskaraz 2015 - Berria · Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez da antolatu Araba Euskaraz jairik Gasteizen. Armentiako ikastola-koek laguntzeko prest zeudela

Araba Euskaraz b 5BERRIA

Ostirala, 2015eko ekainaren 12a

Etzi da egun handia, Gas-teizko kaleak euskaltza-lez beteko diren eguna,Arabako ikastolen alde;

Pradotik Armentiako zelaietaraeuskara pizteko unea. Bi egunbesterik ez dira falta Oiongo SanBizente ikastolak urte osoan mi-moz erein duen fruitua loratzenikusteko. Egun bakarra dirudienfestak, baina, lan eskerga du atze-tik. Ikasturte osoa daramate SanBizentekoek telefonora iltzatuta,bileraz bilera xehetasun guztiaklotzen. Hilabeteotan, ezinbeste-koa izan da gurasoen eta herrita-rren auzolana.

Hasiera guztietan bezala, ba-rrura begirakoak izan ziren lehenpausoak, eta ikusgarritasungehiago hartu zuten jaia gertura-tu hala. Arropa denda irekitzeaizan zen kanpora begirako lehenjardueretako bat. Ia asteburueroegon da zabalik denda, askotari-ko produktuekin: elastikoak, txa-pelak, galtzak, euritakoak... Ikas-tolako gurasoek atera dute aurre-ra, boluntario gisa lan eginez.

Oionen ez ezik, beste hainbatlekutan saldu dituzte Araba Eus-karaz-eko produktuak. Gastei-zen, adibidez, otsailetik izan duteirekita denda Foruen kalean, etaKorrikakoekin partekatu dute.Euskararen aldeko lasterketaaipatuta, ikastolak kilometroaerosi zuen herrian, eta DBHkoikasleek pankarta bat prestatuzuten.

Araba Euskaraz-eko berriaikastolaz ikastola zabaldu dute,hainbat ekimenen bitartez. Ikasletxikienek Gartxo ipuin kontala-riaren kontakizunekin gozatuegin dute. Helduenek Erronkagertutik ezagutzeko parada izandute. Horietako askok parte har-tuko dute etzirako antolatu dituz-ten probetan.

En Tol Sarmientok ikastolarenjolastokian grabatu zuen ArabaEuskaraz-eko bideoklipa, hain-bat ikaslerekin. Kantaren graba-zioan ere hartu zuten parte hau-rrek. Ekintzak antolatzeaz gain,herrian egin diren hainbat ekital-ditan eduki du presentzia ArabaEuskaraz-ek. Esaterako, tabernabat jarri zuten herriko pilotale-kuan apirilean Arroyo pilotariariOionen egin zioten omenaldian.

Maiatzaren 16ko jaiaBaina, zalantzarik gabe, maiatza-ren 16koa izan da urte osoko lanalaburbildu duen egun bereziena.Erabaki gogorra izan da ArabaEuskaraz Gasteizen antolatzea.Hori dela eta, oiondarrei eskerona adierazteko asmoarekin, jaiberezia antolatu zuten herrian.Puzgarriak, umeentzako taile-rrak, Araba Euskaraz-eko mate-rialaren salmenta, oparien zozke-ta, abestiaren aurkezpena, herribazkaria, kontzertuak... Giro bi-kainean ospatu zuten eguna. Ara-ba Euskaraz txiki bat, etziko jaihandiaren aurretik.

Etziko jaiari begira, ekitaldi ugari antolatu dituikasturte osoan San Bizente ikastolak: festa bat ospatu zuten Oionen, ipuin kontalariaikastolaz ikastola aritu da, arropa saldu dute...

Egunero piztuduten argia

En Tol Sarmientoko kideak eta San Bizente ikastolako haurrak, abestiaren bideokliparen grabazioan. ARABA EUSKARAZ

Page 6: Araba Euskaraz 2015 - Berria · Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez da antolatu Araba Euskaraz jairik Gasteizen. Armentiako ikastola-koek laguntzeko prest zeudela

BERRIA

Ostirala, 2015eko ekainaren 12a6 b Araba Euskaraz

Luzea da Oiongo San Bi-zente ikastolaren ibilbi-dea. Asko aldatu da1978an lehen urratsak

egin zituenetik. Euskararen egoe-ra ere erabat desberdina da orainArabako Errioxan. Eskualdekolehenengo ikastola izan zenOiongoa, erdararen idortasunanagusi zen lurraldean. Denbora-rekin eta lan eskergarekin ernatudituzte euskararen kimu berde-ak. Hainbat gurasoren ahalegina-ren ondorioz sorturiko ikastolazutik mantentzeko, ezinbestekoaizan da askoren lana. Horri eskergainditu dituzte ia lau hamarka-detan izandako eragozpenak.

Hasiera ez zen batere errazaizan. Arabako Errioxan ikastolabat sortzea beharrezkoa zela era-baki zuen Jose Mari Rekarte agu-raindarrak —Arabako hainbatikastolaren sortzailea—, eta Oion

aukeratu zuen. Herriko apaizaribataioko paperak eskatu, eta fa-miliaz familia joan zen ikastola-ren proiektua azaltzen. Rekarte-ren asmoa haurtzaindegiko gelabat irekitzea zen, hiru urteko hau-rrentzat. Horrela, aurrea hartukozioten eskola publikoari. Izan ere,eskola publikoan lau urterekineskolaratzen zituzten haurrak. 11familiarekin hasi zen San Bizenteikastolako ametsa egituratzen.

Ez zen hori izan zailtasun baka-rra: klaseak non eman ez zutenez,udalera jo zuten, alkateari eskolazaharreko gela bat uzteko eska-tzera; horrez gain, gurasoen arte-an ordaindu zuten lehenengo ira-kaslearen soldata.

Hazi da San Bizente ordutik.Gaur egun, 163 familia kooperati-bistek, 0 eta 16 urte bitarteko 243ikaslek eta 34 irakasle, laguntzai-le, begirale eta bulegarik osatzen

dute San Bizente ikastolarenbihotza. Hainbat herritatik jaso-tzen dituzte ikasleak. ArabakoErrioxakoak ez ezik, Nafarroakoeta Errioxako (Espainia) ikasleakere badituzte —Logroñotik bi au-tobus ateratzen dira egunero—.Euskal Autonomia Erkidegotikkanpo bizi diren ikasleek ez dutegarraio gastuei aurre egiteko dirulaguntzarik. Langileen artean,gehienak arabarrak dira; horieta-ko batzuk ikastolako ikasle ohiak.

Bidea ez da guztiz laua izan, ha-lere. Eraikin nagusia —LH etaHHko ikasleena— errepublika ga-raikoa da, eta zaharkituta geratuda. Leihoak-eta berritzeko beha-rra du. Bestetik, jangela egitekolanak amaitu gabe daude 2009tik—urte horretako Araba Euskarazez zen nahi bezain arrakastatsuaizan—, eta ikasleek ikastetxe pu-blikoaren jangelan jaten duteoraindik, horrek dakartzan era-gozpenekin. Lan horiek amaitu

nahi dituzte aurtengo Arabakoikastolen aldeko jaian bildukoduten diruarekin.

Araba Euskaraz eta ikastola

Bidelagun izan dira hainbatetanSan Bizente ikastola eta ArabaEuskaraz. Jaia antolatzen dutenbosgarren aldia izango da etzikoa.Aurreko lau edizioak —1984, 1997,2003 eta 2009— herrian egin bazi-tuzten ere, aurten Gasteizen egin-go dute. Errealitate desberdinenisla izan da Arabako ikastolen jaibakoitza. Ikastolako mugarrieta-ko bat izan zen 1984koa: oso arra-kastatsua izan zen, eta bultzadahandia eman zuen. Euskararenberreskuratze prozesuak ez zuenatzera bueltarik jada. Ikastolaren25. urteurrena ospatu zuten2003an; garai onak bizi zituztenorduan. Sei urte geroago, maku-rragoa zen egoera, eta euskararenhauspoari eragitea eskatu zutenoiondarrek. Garra piztuta, oztopoguztien gainetik lan egiten jarrai-tzen du ikastolak; euskararenalde, Arabako Errioxan.

Arabako Errioxako lehen ikastola izan zen San Bizente. 1978an sortu zuten, Oionen, 11 familiarekin. Euskarak gorakada nabarmenaeduki du ordutik herrian eta eskualdean.

Eragozpen orogainditzen

Hainbat haur jolasean ikastolako jolastokian, Oionek Araba Euskaraz azkenekoz antolatu zuenean, 2009an. R. BOGAJO / ARP

Page 7: Araba Euskaraz 2015 - Berria · Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez da antolatu Araba Euskaraz jairik Gasteizen. Armentiako ikastola-koek laguntzeko prest zeudela

EROSKI ArabaEuskarazekin

Ekainak 14. Zatoz Gasteizen ospatuko den Araba Euskaraz Jaira!

Ohiko laguntzailea

Page 8: Araba Euskaraz 2015 - Berria · Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez da antolatu Araba Euskaraz jairik Gasteizen. Armentiako ikastola-koek laguntzeko prest zeudela

BERRIA

Ostirala, 2015eko ekainaren 12a8 b Araba Euskaraz

Datua esanguratsua da:orain dela 30 urte,Arabako Errioxakobiztanleen %2k soilik

zekiten euskaraz; gaur egun, %40inguruk. Egoera horrenbesteiraultzeko, erabakigarria izan daikastolen lana, eredugarria. Ikas-tetxe horiek ez dira bakarrik egonurte horietan guztietan, bidela-gun ugari eduki dituzte.

Horregatik, Oionen, euskara-ren eta euskal kulturaren alde lanegiten duten sei elkarte omendu-ko dituzte Araba Euskaraz jaian.Seiek dute lotura estua San Bizen-te ikastolarekin. Ttika-ttaka el-karteak, IKA euskaltegiak, Pru-

dentzio Egunsentia abesbatzak,Oiongo Gazteak taldeak, Txan-drio bertso eskolak eta Irule kul-tur elkarteak jasoko dute Araba-ko ikastolen jaiaren esker ona.

Ttiki-ttaka elkartea orain dela23 sortu zuten. Eskualdeko eus-kaltzaleek zerbait gehiago eginbehar zela pentsatu zuten, eskolaorduetatik at aisialdian eta kultu-

ran euskarari lekua egiteko. As-kotariko ekintzak egiten ditu tal-deak. Gaur egun antolatzen du-ten jardueren artean, eskualdeaneuskara hutsez argitaratzen denurtekari bakarra dago. Horrezgain, euskal begiraleen ikastaroakudeatzen dute, eskualdeko gaz-teen harrobia sustatzeko asmoz.Ikastaro hori bereziki ikastoleta-ko ikasle ohientzat da.

IKA euskaltegia 1970eko ha-markada bukaera aldean hasi zenhelduen euskalduntze alfabetatzeklaseak ematen, San Bizente ikas-tolan. Orain, lokal propioa duteherrian, eta, Oionen ez ezik,Guardian eta Bastidan ere badi-

tuzte ikasgelak. Horrez gain,hainbat gurasok ikastolako libu-rutegian jasotzen dituzte klaseak.

Sanprudentzioetako usadio ba-tetik sortu zen Prudentzio Egun-sentia abesbatza. Oiongo patroia-ren egunaren egunsentian, etxezetxe kantatzera ateratzen zirenherritarrak aspaldi. Ohitura horiberreskuratu zuten ikastolakohainbat kidek. Hortik jaio zenabesbatza 1999an. Utzi diote SanPrudentzio bezperan kantatzeari,baina abesbatzak martxan dirau.

Txandrio bertso eskola 2000.urtean sortu zuen ikastolako ira-kasle talde batek. 2009tik Bertso-zale Elkarteko kide dira, eta Ara-bako txapelketetan parte hartzendute. Txandrioren ekimenez, az-ken Euskal Herriko BertsolariTxapelketa nagusiko saio bat Oio-nen egin zuten.

Irule kultur elkarteak euskaldantza eta musika sustatzen du,Oiongo udalarekin batera. Oion-go Gazteak taldeak herriko gazte-ak biltzen ditu, euskara mihiraeraman, eta herri euskaldunagoabihurtzeko helburua dute.

Euskararen alde Oionen egunero lan egitenduten sei elkarte omenduko ditu San Bizenteikastolak. Arabako Errioxan euskarazbizitzeko ezinbesteko ahalegina egiten dute.

Saria piztaileei

Ttiki Ttaka elkarteak Lapuebla de Labarcako Assa ikastolan egindako jardueretako bat, artxiboko argazkian. ASSA IKASTOLA

OMENDUAK

Omendutako taldeak

Ttiki-ttaka elkartea. Euskara eta

euskal kulturaren aldeko elkartea.

IKA euskaltegia. Helduen euskal-

duntze alfabetatzeko euskaltegia.

Prudentzio Egunsentia abesba-

tza. Ikastolatik sorturiko abesba-

tza.

Txandrio bertso eskola. Araba-

ko Errioxako bertso eskola aitzin-

daria.

Irule kultur elkartea. Euskal dan-

tza eta musika taldea.

Oiongo Gazteak. Herriko gazteak

biltzen dituen taldea.

Page 9: Araba Euskaraz 2015 - Berria · Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez da antolatu Araba Euskaraz jairik Gasteizen. Armentiako ikastola-koek laguntzeko prest zeudela

esatea gustuko duzuesatea gustuko duzu

TURA SAILAKULLTHizkuntza Politikarako Sailburuor

TAMENTO DE CULLTTTAARDEPPAiceconsejería de Política LingüísticaV

detzaHizkuntza Politikarako SailburuorTURA

iceconsejería de Política Lingüística

Page 10: Araba Euskaraz 2015 - Berria · Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez da antolatu Araba Euskaraz jairik Gasteizen. Armentiako ikastola-koek laguntzeko prest zeudela
Page 11: Araba Euskaraz 2015 - Berria · Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez da antolatu Araba Euskaraz jairik Gasteizen. Armentiako ikastola-koek laguntzeko prest zeudela

Araba Euskaraz b 11BERRIA

Ostirala, 2015eko ekainaren 12a

Ikastolen aldeko festetangazte adingabeek duten al-koholaren eta bestelakosubstantzien gehiegizko

kontsumoak sortutako larritasu-netik jaio zen Erronka, Tolosako2013ko Kilometroak jaian. Gaztehoriei festa eredu osasuntsua es-kaini nahi zieten antolatzaileek.Gipuzkoako ikastoletako 13 eta 16urte bitarteko ikasleek osatutakotalde mistoak batu, eta lehiaketabat egin zuten. Arrakastatsuaizan zen. Ordutik, ikastolen alde-ko festa guztien egitarauaren par-te bilakatu da.

Iaz egin zuten lehen aldizErronka Araba Euskaraz-en. Ja-rraipena emango diote aurten,eta Arabako bederatzi ikastoleta-ko taldeak beren onena ematekoprest daude. DBH DerrigorrezkoBigarren Hezkuntzakoak diraparte hartzaileak. San Bizenteikastolako ikasleek eta irakasleekgogotsu prestatu dituzte probak.Ikastolaz ikastola aurkeztu duteErronka, jendea parte hartzeraanimatzeko asmoarekin. Horrezgain, Erronka moduko bat eginzuten oiondarren artean orain bihilabete, lagun giroan.

Garuna eta gorputza trebatubeharko dituzte etziko parte har-tzaileek ibilbideko gune bakoi-tzean osatu behar dituzten probabizi eta zirraragarriak gainditze-ko. Batetik, ikasleen abilezia, in-darra eta abiadura neurtuko di-tuzte probek. Bestetik, buruargi-

tasuna, jakintza orokorra eta eus-kaltzaletasuna ere epaituko di-tuzte.

Kutxa irekitzeko lehiaGoizean hasita, bazkalostera arteiraungo du Erronkak. Hala, partehartzaileek arratsaldeko kontzer-tuez gozatzeko aukera izangodute. Alegia, Erronka egiteazgain, festarako beta ere izangodute. Mineraleko atletismo pistanelkartuko dira talde denak10:00etan. Han egingo dute aur-kezpena, materialaren banaketaeta jolasen nondik norakoen azal-pena. Ibilbide hasierara mugitu-ko dira gero, Prado parkera. Al-txorra bilatzeari ekingo diote le-henengo proban, mapa hartu etazenbait pista jarraituz testu batosatzeko. Sokak, tirolina eta slac-kline-a erabilita, zuhaitzetikzuhaitzera ibiliko dira ondoren.

Mendizorrotzan dorre bat erai-kiko dute lasto fardoekin, altue-ran dagoen bandera bat hartzeko.Ibilbidea jarraituz, hirugarrengunera iritsiko dira, Mineralera.Han, Piztu Euskara gurutzegra-ma osatu beharko dute han dau-denen laguntzarekin. Mahats za-palketa irudikatuko dute Armen-tian, giltza bilatzeko hainbatpuxika leherraraziz. Gune bereanegingo dute azken proba eta saribanaketa. Aurreko jolasetan lor-tutako giltzekin, kutxa bat ireki-tzen saiatuko dira. Lortzen due-nak irabaziko du Erronka.

13 eta 16 urte bitarteko gazteei bestelako jaieredu bat eskaintzeko asmoz sortu zutenErronka, 2013ko Kilometroetan. Bigarrenezegingo dute aurten Araba Euskaraz-en.

Aisialdi ereduosasuntsurantz

Lapuebla de Labarcan iaz egindako Erronkaren irudi bat. R. BOGAJO / ARGAZKI PRESS

EGITARAUA

Erronkaren aurkezpena 10:00etan

egingo dute, 3. guneko atletismo

pistan. Ongietorria egin, materiala

banatu, eta jardueren nondik no-

rakoak azalduko dizkiete parte

hartzaileei.

Prado parkea

b Altxorraren bila orientazio jolasa.b Zuhaitzetik zuhaitzetara hegan.

Mendizorrotza

b Katxiren dorrea.

Minerala

b Piztu Euskara gurutzegrama.

Armentia

b Korri, igo, jauzi... eta ez dadila

ura eror!b Mahats zapalketa.b Azken proba eta sari banaketa.

Page 12: Araba Euskaraz 2015 - Berria · Konplikatua da jendea mugia-raztea. Gainera, 2006tik ez da antolatu Araba Euskaraz jairik Gasteizen. Armentiako ikastola-koek laguntzeko prest zeudela

BERRIA

Ostirala, 2015eko ekainaren 12a12 b Araba Euskaraz

Ezagutzen den euska-ra erabiltzeko gonbi-ta egin dute aurtengo Araba Eus-karaz-eko antola-

tzaileek Piztu Euskara leloare-kin. Prado parketik hasi etaArmentiako zelaietan bukatuta,euskararen bonbilla piztuko dutemilaka euskaltzalek ibilbide guz-tian. Gasteizera itzuli da Arabakoikastolen aldeko festa, bederatziurte pasatu baitira euskararenaldeko eguna hiriburuan azke-nekoz egin zutenetik. Etzikojaian bildutako dirua, baina, ezda izango Gasteizko ikastolabatentzat; Oiongo San Bizenteikastolak jasoko du. Lapuebla deLabarcan izan zen iazko ArabaEuskaraz. Bi urtez jarraian Ara-bako Errioxan ez egitea erabakizuen Ikastolen Elkarteak.

Boluntarioen lana ezinbeste-koa izango da festa aurrera atera-tzeko. 700 bat pertsona ariko diraeguna ahalik eta ondoen igaro da-din. Hasiera ekitaldi ofiziala09:30ean izango da, erakundeenparte hartzearekin. Jon eta Aran-txa Ruiz-Carrilo Idarretak moz-tuko dute zinta. San Bizente ikas-tolako irakasle ohi Ane Idarreta-ren seme-alabak dira. 2010eanzendu zen Idarreta. Amak erein-dakoari jarraipena emanez, ikas-tolaren eta euskararen alde dihar-dute gaur egun Jonek eta Aran-txak.

Aisialdirako aukera asko es-kaintzen ditu aurtengo egita-rauak. Eguzkia egiten badu, Pra-do parkeko zuhaitzen gerizpeanitzaletan babestuta egoteko auke-ra izango dute familiek. Txikiei

zuzendutako gunea izango daPradokoa. Haurrentzako hainbatikuskizun, ludoteka eta herri baz-karia prestatu dituzte han.

Musika emanaldiak bi gunetanbanatu dituzte, jendea egun oso-an leku berean geratu ez dadin.Talde ezagunak igoko dira ohol-tzara: Esne Beltza, En Tol Sar-miento, Perlak, 3Gabe2, OihanVega...

Pilota txapelketa OgetanOhitura denez, Arabako herriar-teko esku pilota txapelketarenfinala Araba Euskaraz-en egunberean jokatuko dute. Mendizo-rrotzako gunearen ondoan dago-en Ogeta pilotalekuan ariko diraaurten, 10:30etik aurrera. Gasteizeta Agurain sailkatu dira finalajokatzeko. Hiriburuko taldeakiazko txapeldun Artziniega kan-poratu zuen pasa den astebu-ruan. Aguraindarrek, berriz,Amurrio gainditu zuten, hauta-gai nagusia, oso lehia estuan.Gaztetxoetan, Madrazo-MartinezGarai-Ruiz de Azuaren aurkaariko dira; gazteetan, Errarte-Lopez de la Calle Zerain-Ortiz deGinearen kontra; eta nagusietan,Albarado-Azpiazu Mendinueta-Resanoren aurka.

Antolatzaileek zenbait aholkueman dituzte jaira biltzen dire-nentzat: alde batetik, garraio pu-blikoan doazenei gogorarazi dieteibilbidera gerturatzeko autobu-sak 2, 4 eta 8 zenbakidunak direla.Bestetik, autoz doazenei, N-1errepidetik sartzeko iradoki diete,sarbide horretatik 2.000 aparka-leku baino gehiago egongo batiraprest.

‘Piztu euskara’ lelopean, Gasteizenospatuko dute etzi Araba Euskaraz jaia.Pradotik Armentiara doa ibilbidea; lau gune zehaztu dituzte antolatzaileek,Oiongo San Bizente ikastolaren alde.

Euskararenbonbilla piztu

Haurrak, Araba Euskaraz-eko giro onarekin gozatzen. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

EGITARAUA

Prado

10:00. Gunearen irekiera.

10:30. Haurren ikuskizuna.

12:30. Irri herri anitz.

14:00. Ginkana.

14:30. Herri bazkaria.

16:30. Ane eta Piratekin parran-

dan!

Egunean zehar: kale animazioa,

puzgarriak, ludoteka, pilotaleku

mugikorra eta euskal pilota joka-

moldeak.

Mendizorrotza

09:30. Hasiera ekitaldia, zinta

mozketa eta zirkuituaren irekiera.

10:30. Arabako herriarteko pilota

txapelketaren finala.

14:00. Guri 5.

15:00. E.T.S.

16:00. Esne Beltza.

17:30. Xaiko.

Egunean zehar: Golf federazioa-

ren txokoa.

Minerala

10:00. Erronka: aurkezpena.

10:30. Ludoteka.

11:00. Eusko Label produktuak.

11:30. Gaiteroak.

12:30. Bertsolariak.

14:00. Abesbatza.

Armentia

10:00. Artisauen postuen irekiera.

10:30. Esperimentuaren txokoa

Elhuyarrekin.

11:30. Zunba.

12:30. Pablo DJ.

13:30. Perlak.

14:30. Erronka: finala.

15:30. Begiz begi.

16:30. 3Gabe2.

17:30. Oihan Vega.

Egunean zehar: puzgarriak,

Junpy-a, 5+11 fundazioa...

Zirkuituan zehar

TTEK elektrotxaranga, txistulariak,

kale animazioa, Irule trikitilariak,

txaranga, gaiteroak, batukada,

Broken Brothers Brass Band...