APOSTU ENERGETIKOA

1
Andra Mari Ikastola, ikastetxe jasangarri moduan saritua Jakin badakigu, gaur egungo kontsumo gizarte honetan, ingurugiroak jasaten duen inpaktoa oso handia dela. Hau dela eta, ikastetxeok naturaren defentsan eta gure ingurunearen errespetuaren kontzientziazio lanean paper oso garrantzitsua jokatzen dugula ondo dakigu. Honen haritik, joan zen ikasturteko abenduaren 1ean, Andra Mari ikastolak, Etxarriko Udalarekin batera, apostu energetiko bat egin genuen, CRANA (Centro de Recursos Ambientales de Navarra) geure apustuaren testigo moduan jarri genuelarik. Hona hemen Andra Mari Ikastolatik ingurugiroaren defentsan egin genuen apustu energetikoaren nondik norakoa: Nafarroa Oinez festetan sortzen den CO2 isuria neutralizatu ahal izateko, Andra Mari Ikastolak Oinez Basoaren egitasmoa jarri zuen martxan; Oinez Basoak ordea, zuhaitzez gain, proiektu pedagogiko baten beharra zuen. Eta helburu honekin sortu zuen Nafarroako Ikastolen Elkarteak “Oinez Basoa”ren web questa (ordenagailu bidez lantzeko jarduera digital sorta da web questa). Web quest honetan, ikasleak ingurugiroaren errespetuan hezteko 7 jarduera digital proposatzen dira; eta hauen bidez, konpetentzien bidetik, ikasleak naturaren zaintzan trebatzen dira, euskarako, matematikako, natur zientzietako, ingeleseko, plastikako eta informatikako edukiak lantzen dituzten bitartean. Geure apostua ordea ez zen Nafarroako Ikastolen Elkartearekin batera ikasleak ingurugiroaren errespetuan hezteko web quest bat sortzera mugatu. Izan ere, sortutako web quest hori www.oinezbasoa.com orrialdean zintzilikatua dago, D ereduko bete edozein ikatetxek bere ikasleekin erabili nahi badu. Apostu energtiko hau aurrera eramateagatik, Etxarriko udalak geure ikasleek energia garbiak ezagut ditzaten bidai bat antolatu zigun. Joan zen abenduaren 12an, Iruñako Civicanen, geure apostu energetikoak bete ditugun ikastetxe eta udalei ingurugiroaren defentsan eginiko lana aitortzeko sari banaketa izan zen, eta bertan izan zen Andra Mari Ikastola ere, Nafarroan aitortza hau lortu duten beste 8 ikastetxeekin batera.

description

apustu energetikoa

Transcript of APOSTU ENERGETIKOA

Page 1: APOSTU ENERGETIKOA

Andra Mari Ikastola, ikastetxe jasangarri moduan saritua

Jakin badakigu, gaur egungo kontsumo gizarte honetan, ingurugiroak jasaten duen inpaktoa

oso handia dela. Hau dela eta, ikastetxeok naturaren defentsan eta gure ingurunearen

errespetuaren kontzientziazio lanean paper oso garrantzitsua jokatzen dugula ondo dakigu.

Honen haritik, joan zen ikasturteko abenduaren 1ean, Andra Mari ikastolak, Etxarriko

Udalarekin batera, apostu energetiko bat egin genuen, CRANA (Centro de Recursos

Ambientales de Navarra) geure apustuaren testigo moduan jarri genuelarik.

Hona hemen Andra Mari Ikastolatik ingurugiroaren defentsan egin genuen apustu

energetikoaren nondik norakoa:

Nafarroa Oinez festetan sortzen den CO2 isuria neutralizatu ahal izateko, Andra Mari

Ikastolak Oinez Basoaren egitasmoa jarri zuen martxan; Oinez Basoak ordea, zuhaitzez

gain, proiektu pedagogiko baten beharra zuen. Eta helburu honekin sortu zuen Nafarroako

Ikastolen Elkarteak “Oinez Basoa”ren web questa (ordenagailu bidez lantzeko jarduera

digital sorta da web questa). Web quest honetan, ikasleak ingurugiroaren errespetuan

hezteko 7 jarduera digital proposatzen dira; eta hauen bidez, konpetentzien bidetik, ikasleak

naturaren zaintzan trebatzen dira, euskarako, matematikako, natur zientzietako, ingeleseko,

plastikako eta informatikako edukiak lantzen dituzten bitartean.

Geure apostua ordea ez zen Nafarroako Ikastolen Elkartearekin batera ikasleak

ingurugiroaren errespetuan hezteko web quest bat sortzera mugatu. Izan ere, sortutako web

quest hori www.oinezbasoa.com orrialdean zintzilikatua dago, D ereduko bete edozein

ikatetxek bere ikasleekin erabili nahi badu.

Apostu energtiko hau aurrera eramateagatik, Etxarriko udalak geure ikasleek energia

garbiak ezagut ditzaten bidai bat antolatu zigun.

Joan zen abenduaren 12an, Iruñako Civicanen, geure apostu energetikoak bete ditugun

ikastetxe eta udalei ingurugiroaren defentsan eginiko lana aitortzeko sari banaketa izan zen,

eta bertan izan zen Andra Mari Ikastola ere, Nafarroan aitortza hau lortu duten beste 8

ikastetxeekin batera.