APIRILA 2005.qxd (Page 1) - Maruri-Jatabe · Egi esan, Laukizen jaio bai, baia 4 urte inguru oki...

7
eUTSI ! 2005eko APIRILA - 7 zk. L A U K I Z e t a M A R U R I - J A T AB E k o E U S K A R A Z E R B I T Z U A eUTSI !

Transcript of APIRILA 2005.qxd (Page 1) - Maruri-Jatabe · Egi esan, Laukizen jaio bai, baia 4 urte inguru oki...

Page 1: APIRILA 2005.qxd (Page 1) - Maruri-Jatabe · Egi esan, Laukizen jaio bai, baia 4 urte inguru oki zauzenen familiez etorri zan Mungire bizten eta ni, bera baino 3 urte gazteau nazenez,

eUTSI!2005eko APIRILA - 7 zk.

LA

U

KIZ

etaMARURI-JATABEko EUSKARA ZERBITZ

UAeUTSI!

Page 2: APIRILA 2005.qxd (Page 1) - Maruri-Jatabe · Egi esan, Laukizen jaio bai, baia 4 urte inguru oki zauzenen familiez etorri zan Mungire bizten eta ni, bera baino 3 urte gazteau nazenez,

2 - eUTSI! LAUKIZ • MARURI-JATABE2 - eUTSI!

Laukiz eta Maruri-Jatabe batera sartuziren Garapen iraunkorraren bideaninguruko herriekin batera Mungial-deko Udaltalde 21 sortu zenean.Geroago, 2003ko abenduan, bateraere sartu ziren Udalsarea 21-ean(Iraunkortasunerako Euskal Udalerriensarea). Hemendik aurrera, herri bakoi-tzeko tokiko Ekintza Plana behar beza-la egiten eta zehazten aritu dira.Maruri-Jataben, 2004ko apirilean eginzen azkenengo foroa Tokiko EkintzaPlana aurkezteko. Hilabete eta erdigeroago, hau da ekainaren 15ean, ahobatez onartzen zuen Udalbatza Osoak.Laukizen berriz, 2005eko otsaileanegin zen Tokiko Ekintza Plana aukezte-ko foroa eta astebete geroagoLaukizko Udalbatza Osoak onartzenzuen aho batez.Maruri-Jataben 2004an zehar TokikoPlanaren %20a garatu edota hasi da garatzen. Ez damakala sei hilabeterako. Honen guztiaren berri izan

zuten jatabetarrok urtearen amaieranUdalak argitara eman zuen “Garapenjasangarriaren bidean” izeneko aldiz-karian eta etxez-etxe banatu zena.2005 urtean zehar ere, hainbat kontuegingo dira edota egiten hasiko dira.Laukizen, aurten hasiko da garatzen(aurten onartu baita Plenoan) eta obragarrantzitsuak aurrera atetzeaz gain,abian jarriko dira zenbait kanpainaingurumena hobeto zaintzeko. Honetaz gain esan behar dugu, pasaden martxoak 17, Laukizko EskolakEskolako Agendaren protokoloa sinatuzuela alkatearekin batera. HonelaEskolak ere, ingurumenaren aldekokonpromisoa hartu du. Ikasturte hone-tan zehar, uraren gaia landuko dute:nondik datorren, nora doan, nolaaurreztu, etabar. Aldi berean, eskolako

ingurumen batzordeak proposamenakegingo dizkio Udalari, arlo honetan euren iritziz,hobetzeko egin litekeena azalduz.

ZUHAITZ EGUNA 2005

TOKIKO AGENDA 21LAUKIZEN eta MARURI-JATABEN

Pasa den martxoaren 5ean ospatu zen lehenengozZuhaitz eguna Maruri-Jataben. Egun honetan etaUdalbatza Osoak horrela erabakita, bertoko aritz batlandatu zen 2004an jaiotako ume bakoitzeko. 2004anjaiotako umeen kopurua 10 izan zenez, 10 aritz lan-

datu ziren Udal titularta-suna den lur eremubatean, Elexpuru ur bil-tegiaren ondoan. Egunhonetan izan genueneguraldi txarra dela eta,“ume” batzuk etxeangeratu ziren, baina etorrizirenak poz-pozik agertuziren Udalaren ekimenhonekin. Alkatea, zine-gotzi batzuk, trikitixa etahainbat biztanle honenlekuko izan ziren. Aipatu

behar da, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen zuzen-dariaren den Maria Uribe, gurekin batera egon zelaekitaldi hau konpartitzen. Ume bakoitzak aritza nola

landatu zuen diploma jaso zuen eta denontzako boli-grafoak banatu ziren. Jaia ondo amaitzeko pintxo ba-tzuk hartu genituen herriko tabernan. Bukatzeko esan bakarrik, ekainean, eta Ingurume-naren eguna ospatzeko (ekainaren 5ean), haritzakzenbat hazi diren ikusiko dugula eta denontzako jaia(tailerrak, puzgarriak...) egingo dela. Bertan zuek guz-tiok egotea espero dugu.

Page 3: APIRILA 2005.qxd (Page 1) - Maruri-Jatabe · Egi esan, Laukizen jaio bai, baia 4 urte inguru oki zauzenen familiez etorri zan Mungire bizten eta ni, bera baino 3 urte gazteau nazenez,

MARURI-JATABE • LAUKIZ eUTSI! - 3 eUTSI! - 3

Badire 100 urte behinon ezkeroanEuskal Herri guztien ezegun dan idazle,olerkari, abertzale, gudari... hauLaukizko herriko tabernan jaio zala,arrazoi horrexegatik, berau omendute-ko, gehiau ezetuteko ta beragaz akor-dateko herritar talde bat batu taOlerkariaren Oroimenerako Taldeamoduen deitzu doguna sortu dogu,aurten aurretik aipatuek aurrera erote-ko, horretarako esan beharra dauLaukizko Udalan laguntziño guztiedekogule, bai ekonomikue zein ostan-tzekoa. Talde honek egitarau hau osotu deu taoiñ danori erakutsitzen dotzue partehartutera gonbidatuz:

Lehenengo, kartel identifikatibo batiminiko da plazan, berau herriko artistedun Jabi Argaluzak einekoa du. Martien27en, Aberri Egunean, Lauaxetan aldeabertzale konprometitue erakustekokartelak imingo dire herri guztitzik, honek JuanHumaranek eiñekoak izengo direz. Maietzan 3e eus-kal prentsaren egune da, hori dala ta, olerkarie kaze-tari bere izen zalez, data horren bueltan mahai ingurubet ingo da, gaie: Lauaxeta, euskal prentsa ta adie-razpen askatasuna izengo litzike. Taldeak maietzan21a egun nausi modure hartu deu, egun honetanbeste hainbet ekitaldin arten honek eukikuz: txalapar-teagaz deialdie, meze herriko gudarien alde, euskaldantzak, bertsolariek, trikitilariek, lore eskeintza oler-karien etxekoari, herri bazkarie, antzerkie ta ilundienAntxon Valberden kontzertue, egun honetan kamise-tak egongo dire salgai. Bagilen 25a, bera fusila zeu-dean egune da, egun honetan Jabi Argaluzak eiñekokartelak iminiko doguz herri guztitik. Agorrilen 3a

bera jaio zan egune da, egun honetanbere, laukiztarrak kalera urtengo gara,trikitixa, bertsolari ta guzti (BeharbadaZura musika taldeak kantalditxu beteskeiniko dozku, Lauaxetan letrakaz)Bizkaia Irratiko Lau Haizetara tarteaLaukiztik eingo da, arrastien Mun-giarrakaz Laukiztik Mungireko ibilaldieingo du, umetan berak eiñ zeuen antze-rara. Urrien 21ean Euskaltzainak etorri-ko direz Laukizera bazkaritzen Mungienasanblea eintze ostean. Urrien 23enLore Jokoak izengo direz, Lore Joko

honek Euskal Herrien Lauaxetan gazte denboran jaiegun batzuk ziren, egun honetan herri kirolak, ferie taolerki lehiaketak eitzen ziren, esan ganera Lauaxetakhalako txapelketaran bat irebazi zeuela, ba gu LoreJoko haren antzerako zeuzer berreskuretuten ahale-ginduko gara.

Hauxe izengo litzike Olerkariaren OroimenerakoTaldeak eskeiniten deuen egitaraue, parte hartukodozuelakoan adi egon deialdieri ta ez lotu etxean,herriagatik, aberriagatik, euskal kultureangaitzik...horrenbeste (beran bizie) emon zeuen morroiak ezteugitxiau merezidu eta.

Olerkariaren Oroimenerako Taldea

Estepan Urkiaga Basaras

“Lauaxeta”Laukiz 1905 - Gasteiz 1937

Page 4: APIRILA 2005.qxd (Page 1) - Maruri-Jatabe · Egi esan, Laukizen jaio bai, baia 4 urte inguru oki zauzenen familiez etorri zan Mungire bizten eta ni, bera baino 3 urte gazteau nazenez,

4 - eUTSI! LAUKIZ • MARURI-JATABE MARURI-JATABE • LAUKIZ eUTSI! - 5 4 - eUTSI! eUTSI! - 5

Esteban Urkiaga, “Lauaxeta”, Laukizen jaiotako etaberanduago Mungian bizi izandako euskal olerkariospetsuenetakoa dugu. XX. Mende hasieran, euskalolerkigintzaren eraldaketaren beharra sentitu zuen auto-re nagusienetako zen laukiztar hau. Zoritxarrez, 32 urtebaino ez zituelarik agur esan zigun Gasteizen 1937an etaezin izan dugu olerkigile sentibera honetaz denboraluzez goxatu. Gurekin utzi dizkigun arte lan garrantzi-tsuenak “Bide Barrijak” (1931) eta “Arrats beran”(1935) izan dira.

Denongatik jakina denez, “Lauaxeta” olerkariaLaukizen jaio zen baina haur txiki bat besterik ez zeneanbere familiarekin Mungiara bizitzen joan behar izanzuen. Bertan, “Ventades” delako ikastegian ikasi etabere gaztaroan lehenago aipaturiko olerki liburu horiekidatzi zituen, besteak beste.

Euskal literaturako pertsonai ospetsu hau jaio zela100 urte betetzen dira aurten, beraz, bizirik dagoenbere senide zuzenenarengana hurbildu gara ( FelisaUrkiaga, bere arrebarengana hain zuzen ) idazle honetazzertxobait kontatuko digunaren esperantzan eta berebizitza pertsonalaz pixkat kuxkusetazeko asmoz.

Felisa 96 urteko emakume jakintsu eta jatorra dugueta atsegintasun eta adeitasun osoz onartu digu egindiogun elkarrizketa. Askok nahiko genuke bere adineraheldu, are gehiago, berak demostratu digun memoriaon eta atsegintasunaz, har hor Esteban Urkiaga,“Lauaxeta”- ri buruz egin genion elakarrizketa:

-Esan bezala, “Lauaxeta” Laukizen jaio zen Felisa,noizbait berba egin al dizu gure herriaz?, noizbaitlaukiztar sentitu zela uste al duzu?.

Egi esan, Laukizen jaio bai, baia 4 urte inguru okizauzenen familiez etorri zan Mungire bizten eta ni, berabaino 3 urte gazteau nazenez, eztot uste inoz Laukiztezberba in zoztenik.

-Noiz hasi zen olerkigintza gustuko izaten, txikitatikatsegin izan du edo 30.hamarkada horretan hasi zenolerkiak asmatzen?

Esteban umetatik sentitu izen da poeta, beti gustaizen dako poesia.

“Sabino Arana” fundazioari esker jakin izan dugunmoduan, Estebanek 650 bat liburuz osatutako liburutegipertsonala izan du. Badirudi Kant filosofoa eta Marx etaA.Smith, kapitalismo eta sozialismoaren aitzindarienliburuak gustuko zituela.

-Felisa, kontatu zizun inoiz zein iritzi zuen iraultzaile

hauei edo beste batzuei buruz?, Estebanek munduangertatzen zen orotaz informaturik egon nahi zueladirudi, ez da?, zein iritzi duzu horretaz?

Ez dakit ba, Esteban gaztetatik independientea izenzan eta Bilboko “Henao”kalean bizi zan lagun bategaz..Sarriten ikusten ez gendunez, ez dakit gizon horretaz zerpentsaten zauen, baia egi da legidute asko gustatenzakola eta periodista oso ona zala.

Arestian aipatu bezala, 1931ean “Bide barrijak”izeneko poema liburua kaleratu zuen eta honek sekula-ko polemika sortu zuen gizartean. Izan ere, “Lauaxeta”kegiten zuen olerkia ez zen ulerterraza eta orduko euskalgizartea ez zegoen poesia horietara ohituta. Lan honenagerpenak bi talde sortu zituen gizartean: olerki klasikoadefendatu eta bertsolaritzarekin lotuta zegoena ( Orixeidazlea esaterako) eta elitezko taldea, poesia zailadefendatzen zutenena ( honen buru Aitzol zelarik ).

-Literatura klasikoa ere, oso gogoko zuela ematen du,bai literatura portugaldarra, ingelesa eta frantziarra, bes-teak beste. Oso irakurle konplexua zen, edozein gaiinteresgarri iruditzen zitzaion eta erromantizismoa, sin-bolismoa eta batez ere modernismoaren jarraitzaile su-tsua izan zela dirudi. Baina nolakoa zen “Lauaxeta”bere etxean, gauza berriak ikasteaz eta informatzeazarduratzeaz aparte, ze beste gauza zituen gogoko?

Ez dot uste denbora libre lar okiko zauenik, egunosoa ematen zauen lanean eta!, beti “Euzko” periodiku-reko artikuluk idazten edo poesia egiten. Ostantzen, ezdakit ze gustaten zakon, nahiko erreserbadu izeten zaneta gaztetatik Bilbora bizten jon zanez, ez dakit ze besteiten zaun.

-Esteban Urkiaga oso pertsona aurrerakoia, azkarra etakultua zela ez dago zalantzarik. Ze nolako ikasketak

egin zituen, bere sasoi hartan horren ohikoak ez zirenanbizio eta informatzeko grin hori asetu nahian?

Umetan, Mungiko “Ventades”en ikasi zaun etaperiodismo karrere Jesuitetan in zauen, neba-arreba guz-tiotatik ikasi zauen uniku izen zan bera.

-Bestalde, badirudi emakumeari eta feminismoariburuzko informazio asko zuela eta emakumeok nola-koa garen asko arduratzen zitzaiola, gizon sentiberaal genuen olerkaria?

Ni akordaten nazenagatik sensiblea bai, baia pertso-na balientea eta bere sinismenen eta interesen aldeborrokatzen zauen pertsona zan.

-Emakumeen gaia jorratzen ari garenez, hara hor gal-dera pertsonal bat kuxkuxeroenentzako: Nolakoa zenartista hau emakumeekin? Amore asko izan al zituenedo emakume gutxiko gizontzat har genezake?

Eztot ezer espezialik gogoratzen, apur bet lotsatiazalakon nau eta etxen ez zozkun nobia formalik presen-ta sikeran. Baia akordaten naz zelan Mungitik keridaranbat joten zakon Bilbora bisitan.

- Ba al duzu gogoan “Lauaxeta”k seni edo lagunenbati idatzi dedikatu zizuen poesiaren bat?

Sasoi horretan ez gendutzen poesiari eta halako gau-zeri inportantzi larrik emoten etxen, ez gendun liburukedo poesia legiduteko astirik berez, baia memorin dekotnire ahizte bat hil zanen bere errekordatorion ipini gen-dun poeman zati bet, Estebanek idatzite klaro: “danaemon behar jako maite dan askatasunari”.

Aipatzekoa da era berean, laukiztarrak euskal nazio-nalismoari jartzen zion arreta, olerkaria euskal abertzaleaizateaz arro zegoen. Guda zibilean ere, kazetari honeksekulako eragina izan zuen. Gernikako bonbardeaketarenostean, inguru hartan gertatutako sarraskiaren kalte guz-tiak erakutsi nahi zian zizkien “Lauaxeta”k atzerritik eto-rritako kazetari ugariei.

-Baina, gogoratzen al duzu euskaraz idazteaz aparte,abertzaletasunaren alde ze nolako beste ekintzakburutu izan zituen?

“Euzkadi” periodikun idazten zauen eta esan dozunmodun, “Arrats beran” eta “Bide barrijak” poesia liburukeskribidu zauzen. Arrazoi dekozu, Gernikeko bonbarde-on osten, berak frantsesa jain zaulez, Ajurigerrak agin-dut, periodista frantses batzuri han pasa zana esplikaeutzen, bera “el rojo” izenez ezetuten zan nazionalistazan eta. Bertan hartu zeren frankistek preso.

Gernikan, indar frankistek preso hartu eta Gasteizeraeraman zuten “Guda Kontseilua”n epaitua izan eta gero,1937ko ekainean fusilatua izan zelarik.

-Zure nebaren heriotza oso tragikoa eta injustua izanzen. Nola ezagutu zenuten zure senideek eta zukberri triste hura?.

Ondo akordaten naz momentu haretaz, bai. Esteban

periodista frantsesagaz egon zan Gernikeko azoka ingu-ruk ikusten eta pasa zana esplikaten zotzon estranjeruri,bien bitarten bere txoferra itxaroten oki zeule. Halaubaten, biek tardaten zerelez, eta derrepente han bertantanke bat agertu zalez, txoferrak sospetxa in zaun etaeskapa in zan, “Lauaxeta” eta, Sollube menditik eskapaeta Mungitik bueltan etorriko zirelakon. Baia nire nebaeta beste periodista ez ziren agertu. Ordun, “detenidosun periodista francés y un rojo” legidu gendun eta“rojo” hori gurea izen zala imagine gendun.

Halan eta guzti askoz be beluau entera ginen hil inzirela.

-Zelan erreakzionatu zenuten orduan?

Gauze da, beragaz bizi zan lagunen fanilian laguntzazFrantzirentz jon ginela, ta San Juan de Luzen, Bilbokofraile batek, ia nire arrebe eta ni zelan gorriz jantzite jonginken pregunta zozkun. Ordun, ia zer pasa zan jakin ezbagindun esan zozkun eta guk ezetz kontesta. Berak,zelan nebe frankistek hil zozkun Gasteizen konta zozkuneta gu disgustu itzelaaz buelta ginen etxera, bertan arro-pak tinta eat gure amak inoaz problemarik ez zauelez,Mungiko teniente alkaldegaz in zaun berba papelak etaarreglateko. Amak ordun be, gendarmeakaz adiskideta-sun handi oki zaulez, honen laguntzaz paperak preparazauzen. Aita ordun, Vitorire jon zan eta han toa zaunEsteban hilte eta restoak hona ekarri zauzen. Notizikimpresino handi in zozkun, ez gendun sekula berezespero baia “Lauaxeta”k indako guztiaz arro egon garebeti.

-Nola definituko zenuke Estebanegaz izandakoharremana eta berarengatik sentitu edo sentitzenduzuna?, bere jaiotzaren 100 urteurrena, batez erezuretzat oso berezia izango dela pentsatzen dugu,nola biziko duzu bai Laukizen eta bai Mungian egin-go zaion omenaldia?

Neba-arreba asko izen gare eta beti eron garealkarreaz ondo, bera laugarrena izen da eta ni, berabaino gazteaua baia beti errespeta dogu elkar eta beragazte zanen Bilbora bizten jon baino lehen, denboragehiau pasten gendun batera. Gaurko legez animatabanau eta txarto sentitzen ez banaz, gusture jongo nazLaukizen ingo dozuen herri bazkarire, ia barriro elkarikusten garen.

Emozio osoz burututako elkarrizketa honek, egun,guztiongatik ezaguna eta mirestua den artista petoarenbizitzari buruz zerbait gehixeago jakitea ahalbidetu digu.Baina Felisa Urkiagaren ( bere arrebaren ) ezinbestekolaguntza barik ezin izango genuke holakorik egin, beraz,mila esker eskaini diguzun denboragatik, zure nebariburuz berba egiteak emozionatu zaituen arren galderaguztiak erantzuteko oztoporik jarri ez eta gurekin osoadeitsu izan zarelako. Muxu handi bat eta gogoratuLaukizen ( zure etxean ) beti ongi etorria izango zarela.

Omenaldian elkar ikusiko dugulakoan,

FELISA URKIAGARI ELKARRIZKETA

FELISA URKIAGARIELKARRIZKETA

Page 5: APIRILA 2005.qxd (Page 1) - Maruri-Jatabe · Egi esan, Laukizen jaio bai, baia 4 urte inguru oki zauzenen familiez etorri zan Mungire bizten eta ni, bera baino 3 urte gazteau nazenez,

6 - eUTSI! LAUKIZ • MARURI-JATABE6 - eUTSI!

Gure herriko auzokidea den Jordi Estanyol, datorren apirilaren 3an,Himalayara abiatuko da espedizio bateko kide bezala. Jordi eta beste hirulagunek Himalayako Mendikatearen barnean kokatzen diren bi zortzi milakomendi igoko dituzte: CHO OYU (8.201m) eta SHISHA PAGMA (8.027m)Abentura honen erronka, zortzi milako mendi bi, denbora labur batean kate-atzea da, hau guztia, espedizio berdinak burutuz, alpinista gutxik lortu izanduten helburua. Igoera, orain arteko espedizioetan jarraitu duten filosofia ber-dinarekin eramango da aurrera, oxigeno artifizial eta altuerako sherparik gabe. Espedizio hau aurrera eraman ahal iza-teko, esponsorrak nahitaezkoak izan dira, eta hauen artean Maruri-Jatabeko Udala agertzen da. Honela, gure herriaJordirekin batera Himalayako mendirik altuenetara ailegatuko da herriko bandera ikur bezala, berarekin batera era-mango baitu. Hemendik zorterik handiena opa nahi diegu kirolari talde honetako kideei, abentura handi honetan.

ZORTE ON MUTILAK!!

JATABEGINTZA taldeak bere eskerona agertu gura deutse herritar guz-tiei, Santa Ageda egunez errondarieieta honek ekarren mezuari emondakoharrera hain onagaitik. Guztira 2.553€ batu ziran, pronostikorik onenakgaindituz. Zoritxarrez, etxe guztietaraheltzerik ez zan izan, hamabi ordutanzehar batera eta bestera ibili arren.Datorren urtean, aurten bisitatu barikgelditu diranak izango dira lehenen-goak.Nikaraguako RADIO DIGNIDAD irra-tiari laguntzeko proiektua 3.000 euro-takoa zanez, Udaletxera jo genduan falta zanaren eske.Udalak, gure eskabidea aurrean ebala, zera erabagieban: Euskal Fondoari aurten emongo deutsazan 650euroetatik 447 gure proiekturako emotea. Halan ba,

bakoitzak bere bidetik, proiektu osoababestu dogu: 2.553 + 447 = 3.000.Dirua Euskal Fondoaren eskuetan jarridogu, ahalik eta lasterren bere lekura(Nikaraguara) heldu daiten. Fondokoarduradunak esan deuskuenez, DIG-NIDAD irratikoei mezu bat eskatukodeutse jatabetarrentzat. Heldu daite-nean emongo deutsuegu horrenbarri.Behin eta barriro bihotz-bihotzezeskerrak emon nahi deutseguz ekin-tza hau bideratu eta babestu dabenguztiei: kantariei eta koruko zuzenda-

riari, trikitilariei, komunikabideei, itzulpenak eta karte-lak egin dituenei, udalari eta, jakina, parrokiari. Egiaesan, hainbaten lanaren emoitza da oraingo hau.

Lortu dogu!. Mila esker!

KZgunea Eusko Jaurlaritzak eta Laukizko Udalak abian jarri duten zentrua da.Bertan herritarrak era errezean, etxetik hurbil eta doan Interneteko ikastaroakegiteko aukerak dituzte. Ikastaroak etxeko andreei, jubilatuei, langabeziandagoen jendeari eta oro har interneteko ezagupenik ez dutenei zuzendurikdaude. Hauek dira apirilerako antolatuta dauden ikastaroak:

• 20 orduko ikastaroa: Apirilaren 4tik 15era (10'00 - 12'00) • 20 orduko ikastaroa: Apirilaren 18tik 29ra (18'00 - 20'00)

Interesdunek zentruko telefonora 94 615 12 30edo udaletxera 94 615 10 51 deitu ahal dute.

Animatu nahi ditugu oraindik ikastaroa egin ez dutenak zeren seguru asko api-rileko ikastaroak izango dira Laukizko KZgunean emango diren azkenak.

LAUKIZKO KZ GUNEA

MARURI-JATABETIK

HIMALAYARAMARURI-JATABETIK

HIMALAYARA

ESKERRIK ASKO, MARURI-JATABE!

Page 6: APIRILA 2005.qxd (Page 1) - Maruri-Jatabe · Egi esan, Laukizen jaio bai, baia 4 urte inguru oki zauzenen familiez etorri zan Mungire bizten eta ni, bera baino 3 urte gazteau nazenez,

eUTSI! - 7 MARURI-JATABE • LAUKIZ eUTSI! - 7

Orain dela 3 urtetik hona, Maruri-Jatabeko herriakume saharauiak hartu izan ditu bere auzokoen etxee-tan udaldiko hilabeteetan zehar (uztaila eta abuztua)

Aurreko urtean bezala, zeinetan gure herriko familiabatzuek ume saharauiak euren etxeetan hartu zituz-ten; aurten ere etorriko diren umeek, bizimodu saha-rarrari buruzko hainbat historia kontatuko digute, hain-bat galdera egingo digute eta gurekin ondo pasatze-ko duten gogobizia erakutsiko digute.

Ume hauek errefuxiatuen kanpamentuetan jaio etahazi dira; eta beren familiekin batera erbesteratzeluzea pairatzeaz gain, era guztietako beharrak ere izandituzte, udan 50 º C-ra iristen diren tenperaturak jasa-nez.

“OPORRAK BAKEAN” programa hau errefuxiatuenkanpamenduetan bizi dituzten baldintza gogorraknolabait ahazteko oso lagungarria izaten da, baita,Maruri-Jatabe eta Amgala herri senidetuen arteko

lotura are gehiago estutzeko ere, eta hango etahemengo neska-mutilen arteko harremanak sustatze-ko.

Umeak jagoteko familiak behar ditugu, herri txikihonek daukan bihotz handia erakutsiz. Gainera, aur-ten, gure herrian egongo diren ume saharauiak, uda-leku irekietaz gozatzeko aukera izango dute, berenegonaldiko goiz gehienetan

UME SAHARAUI BAT HARTZERA ANIMATU ZAITEZTE !!!

“Sahararen Aldeko Euskal Karabana”

OPORRAK BAKEAN 2005

2005eko lehen hilabetean “Sahararen Aldeko EuskalKarabana” proiektuaren aldeko janari batzea antolatuzen Euskal Herriko hainbat udalerritan.

Maruri-Jatabeko Udala eta Jatabegintzaren aldetik,jakinarazi nahi dizuegu, gure udalerrian jaso den eli-kagai kopurua (azukrea eta atuna) baita produktuhigienikoena ere (konpresak):

Azukrea: 91 paketeAtuna: 254 lata

Konpresak: 67 pakete

Elikagai Karabana hau, 2005eko otsailaren erdialderairten zen Tinduf-eko errefuxiatu kanpamenduetarantz.

Aukera hau aprobetxatu nahi dugu, Maruri-Jatabekobiztanleen elkartasuna berriz ere, eskertzeko, kasuhonetan saharauitar herriarekin izandakoa.

Mundu zuzenago eta anaikorrago baten alde jokatu

behar dugu, mundua aurkitu dugun baino apur bathobeto uzten saiatuz, eta gutxienez, baten bat hobe-to bizi dadila guri esker.

Eskerrik asko.

Page 7: APIRILA 2005.qxd (Page 1) - Maruri-Jatabe · Egi esan, Laukizen jaio bai, baia 4 urte inguru oki zauzenen familiez etorri zan Mungire bizten eta ni, bera baino 3 urte gazteau nazenez,

INTERNETEKO HELBIDEINTERESGARRIAK

www.euskaldunongida.netEuskal Herri osoko informazioa biltzen du. Lanbide guztietako langile euskaldunak topatze-ko arazoak badituzu, hauxe da zure lekua. Telefonoak, posta kodeak etabar. Sar zaitez etaikusiko duzu.

www.ingurugiroetxea.orgGarapen iraunkorraren bidean eta ditugun baliabideak hobeto aprobetxatzeko, AzpeitikoUdalak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin abian jarri du web gune hau. Bertan, eta era politbatez ezagutuko dugu “Ingu”, zer daukan “bere etxean” eta zein zerbitzu eskaintzen duen.Ez galdu aukera!

ALE HONETANPARTE

HARTU DABE

AINARA BERGARETXE

MARIA FERNANDEZ

JATABEGINTZA

ALAZNE MUGARZA

URTZI OSTOLOZAGA

LAUKIZKO KZGUNEALBizkaiko ForuAldundia

MARURI-JATABEKO

UDALA

LAUKIZKO

UDALA

KULTURA SAILA EUSKARASUSTATZEKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA

ABESTU GEUGAZ!!XALBADORREN HERIOTZEAN

HITZAK ETA DOINUA: X. Lete

Adiskide bat bazenorotan bihotzbera,poesiaren hegoek

sentimentuzko bertsoekantzaldatzen zutena.

Plazetako kantaribakardadez josia,hitzen lihoa iruten

bere barnean irautenoinazez ikasia.

Nun hago, zer larretanUrepeleko artzaina,

mendi-hegaletan goraoroitzapen den geroraihesetan joan hintzana.

Hesia urraturiklibratu huen kanta,lotura guztietatik

gorputzaren mugetatikaske sentitu nahirik.

Azken hatsa huelabertsotik sakonena,

nehoiz esan ezin direnestalitako egien

ohiurik bortitzena.