Antton jauregi

2
Antton Jauregi, 1936ko musika zuzendaria Antton Jauregi Aranburu, Marizulo eta Urnieta´59 lanetan izan zen moduan, 1936 ikuskizun berrian ere eragile nagusietakoa da, Luis Mari Zalduarekin batera. Eta horrez gain, obra honetan zuzeneko musika eskaintzeaz arduratuko den Urnietako Anabas taldearen zuzendaria. Ikuskizunerako musika sorkuntzaz ere, neurri handi batean, bera arduratu da. Hirugarren ikuskizuna, oraingoan 36ko gerrari buruzkoa.. Antton Jauregi: Bai, gerra batean izan litekeen egoerarik okerrenetakoaz ari gara, herritarrak elkar hiltzeraino iritsi ziren egoera latza jorratzen du obrak. Urnieta bezalako herri batean berrogeitik gora hildako izan zirela jakitea ikaragarria da. Gure herriko historian izan den momenturik tristeenetakoa izango da ziurrenik. Norbaitek pentsa lezake, orduan pasatakoak, hildakoak, bakean utzi behar direla, eta ni ere ados nago epe bat beharrezkoa dela gaia apur bat hozteko, distantzia bat hartzeko. Baina, 1936an gertatutakoaz jardungo da ikuskizuna, eta pasatako urteekin uste dut posible dela inor mindu gabe horretaz hitz egitea. Testuaren idazleak oso trataera ona egin duelakoan nago, bi aldeetatik egindako bigabekeriak nabarmendu ditu, eta horrek gertaerak erlatibizatzen laguntzen digu. Publikoak nolako jarrerakin etorri beharko luke horrela lan bat ikustera? A. J.: Begi eta belarriak irekita, zerbait ikastera. Historia memoriarekin lotuta dago, eta gustatuko litzaiguke, belaunaldi berriek oroitzapen horiek jasotzea, denon artean indarkeriarik gabeko etorkizun bat eraikitzeko. Marizuloren eta Urnieta´59ren eskema berdina jarraituko al du 1936 ikuskizunak? A. J.: Marizulorekin batera sotutako eskema da, antzerkiak lekurik garrantzitsuena hartuagatik, musikak eta dantzak ere leku inportantea dute. Eskema berdina jarraituz egin genuen Urnieta´59 lana. Eta hirugarren honetan ere gauza bera errepikatzen da. Hori bai, oraingoan, musikak aurrekoetan baino garrantzi handiagoa izango du. Transizioetan eta eszenen arteko loturetan musika oso garrantzitsua izango da. Beraz, musikak protagonismo gehiago izango al du oraingoan? A. J.: Zinea eta antzerkia ezin dira parekatu, baina esan genezake, oraingoan musikak film batean hartzen duenaren antzeko papera hartuko duela. Euskal pieza ezagun bat izango da obra honetako musikaren oinarria, eta filmetarako egiten den moduan, zatikatu egin dugu, eta zatitxo horiek, desitxuratu ondoren, ikuskizunean erabiliko ditugu. Nola egin da musika ezberdinen aukeraketa? A. J.: Kontuan izan dugu istorio tristea dela, eta musika alaiak ez daukala lekurik, momentu puntualen batean izan ezik. Melodia batzuk dantzatzeko izango dira, beste asko transizioetan erabiltzeko. Aurreko bi lanetan Aitor Amezagak lagundu zigun sorkuntza lanean, baina oraingoan Anabas taldeak bere gain hartu du sorkuntza lan hori ere. Gainera, aurrekoetan baino konposizio gehiago dira. 9-10 konposizio sortu ditugu ikuskizunerako. Hori guretzat erronka bat izan da, eta espero dugu ikusleen gustukoa izatea. Beraz, urrats bat haratago joan al zarete oraingoan? A. J.: Bai, horrela da. Sorkuntza munduan gure esperientzia ez da handia, ez gara profesionalak, baina, lanaren poderioz emaitza bat lortu dugu. Hilabete asko daramatzagu lanean, mila buelta eman dizkiogu, eta iruditzen zait gauza duin bat entzungo dela. Zenbat musikari izango zarete ikuskizunean?

Transcript of Antton jauregi

Page 1: Antton jauregi

Antton Jauregi, 1936ko musika zuzendaria

Antton Jauregi Aranburu, Marizulo eta Urnieta´59 lanetan izan zen moduan, 1936 ikuskizun berrian ere eragile nagusietakoa da, Luis Mari Zalduarekin batera. Eta horrez gain, obra honetan zuzeneko musika eskaintzeaz arduratuko den Urnietako Anabas taldearen zuzendaria. Ikuskizunerako musika sorkuntzaz ere, neurri handi batean, bera arduratu da.

Hirugarren ikuskizuna, oraingoan 36ko gerrari buruzkoa.. Antton Jauregi: Bai, gerra batean izan litekeen egoerarik okerrenetakoaz ari gara, herritarrak elkar hiltzeraino iritsi ziren egoera latza jorratzen du obrak. Urnieta bezalako herri batean berrogeitik gora hildako izan zirela jakitea ikaragarria da. Gure herriko historian izan den momenturik tristeenetakoa izango da ziurrenik. Norbaitek pentsa lezake, orduan pasatakoak, hildakoak, bakean utzi behar direla, eta ni ere ados nago epe bat beharrezkoa dela gaia apur bat hozteko, distantzia bat hartzeko. Baina, 1936an gertatutakoaz jardungo da ikuskizuna, eta pasatako urteekin uste dut posible dela inor mindu gabe horretaz hitz egitea. Testuaren idazleak oso trataera ona egin duelakoan nago, bi aldeetatik egindako bigabekeriak nabarmendu ditu, eta horrek gertaerak erlatibizatzen laguntzen digu.

Publikoak nolako jarrerakin etorri beharko luke horrela lan bat ikustera?A. J.: Begi eta belarriak irekita, zerbait ikastera. Historia memoriarekin lotuta dago, eta gustatuko litzaiguke, belaunaldi berriek oroitzapen horiek jasotzea, denon artean indarkeriarik gabeko etorkizun bat eraikitzeko.

Marizuloren eta Urnieta´59ren eskema berdina jarraituko al du 1936 ikuskizunak? A. J.: Marizulorekin batera sotutako eskema da, antzerkiak lekurik garrantzitsuena hartuagatik, musikak eta dantzak ere leku inportantea dute. Eskema berdina jarraituz egin genuen Urnieta´59 lana. Eta hirugarren honetan ere gauza bera errepikatzen da. Hori bai, oraingoan, musikak aurrekoetan baino garrantzi handiagoa izango du. Transizioetan eta eszenen arteko loturetan musika oso garrantzitsua izango da.

Beraz, musikak protagonismo gehiago izango al du oraingoan? A. J.: Zinea eta antzerkia ezin dira parekatu, baina esan genezake, oraingoan musikak film batean hartzen duenaren antzeko papera hartuko duela. Euskal pieza ezagun bat izango da obra honetako musikaren oinarria, eta filmetarako egiten den moduan, zatikatu egin dugu, eta zatitxo horiek, desitxuratu ondoren, ikuskizunean erabiliko ditugu.

Nola egin da musika ezberdinen aukeraketa? A. J.: Kontuan izan dugu istorio tristea dela, eta musika alaiak ez daukala lekurik, momentu puntualen batean izan ezik. Melodia batzuk dantzatzeko izango dira, beste asko transizioetan erabiltzeko. Aurreko bi lanetan Aitor Amezagak lagundu zigun sorkuntza lanean, baina oraingoan Anabas taldeak bere gain hartu du sorkuntza lan hori ere. Gainera, aurrekoetan baino konposizio gehiago dira. 9-10 konposizio sortu ditugu ikuskizunerako. Hori guretzat erronka bat izan da, eta espero dugu ikusleen gustukoa izatea.

Beraz, urrats bat haratago joan al zarete oraingoan? A. J.: Bai, horrela da. Sorkuntza munduan gure esperientzia ez da handia, ez gara profesionalak, baina, lanaren poderioz emaitza bat lortu dugu. Hilabete asko daramatzagu lanean, mila buelta eman dizkiogu, eta iruditzen zait gauza duin bat entzungo dela.

Zenbat musikari izango zarete ikuskizunean?

Page 2: Antton jauregi

A. J.: Oinarrian, Anabas taldea izango da. Horrez gain, baxujole bat eta saxojole bat ere izango dira gurekin. Pieza batean trikitixa sartzeko kapritxoa genuen, beraz, trikitia ere egongo da. Eta musika eskolan irakasle lanak egiten dituzten biolinjolea eta eta baterijolea ere gurekin izango dira. Guztira, hamar musikari.

Eragile gisa, nola ikusten duzu prestatze lan hau? A. J.: Juxto Egaña eta biok izan ginen ikuskizun mota hau gauzatzearen ideiaren sortzaileak. Bigarren lana, Luis Mari Zalduaren proposamena izan zen. Eta hirugarren hau egiteko ideia burura etorri zitzaidan, bigarrena jendaurrean eskaini eta pintxo batzuk janez Saroben bertan tertulian geundela. Egun hartan, ez nion inori aipatu, eta begira nola diren gauzak, hurrengo egunean, Luis Mari etorri zitzaidan galdezka, “eta 36ko gerrari buruzko ikuskizun bat egingo bagenu?”. Esan nion bezperan gauza berdina bururatu zitzaidala. Luis Marik, oraingo lan honetan ardura handia hartu du bere gain. Gainontzean, musikariak, aktoreak eta dantzariak lan bikaina egiten ari dira. Jendaurrean eskaintzeko astebete falta den honetan nahiko lasai nago, nire lana bete dudala ikusten dudalako.

Ikuskizun hau izango da hirugarrena, eta azkenekoa... A. J.: Musikari moduan, norberak sortutako musika jendaurren eskaintzeko aukera eman digu. Antzerki talde egonkor bat ere sortua da. Historia zalea ere banaiz, eta antzeztuz herriko historia kontatzea zoragarria dela iruditzen zait. Harrokeriarik gabe, baina harrotasunez esango nuke herritarentzat opari ederra dela. Betirako hor egongo den oparia. Gure aldetik azkenekoa izango da lan hau. Norbaitengandik sortzen bada ideia berriren bat gauzatzeko asmorik, laguntzeko prest izango nau, baina gure aldetik egindakorekin oso pozik nago.