Amen eta Omen Joku-garbi eta laxoa, pflota zaharra · 'Marcelino pan y vino' a 'La pequeña picara...

8
Nafarroako gehigarria /' Ostirala, 1992ko apirilak 17 / II. urtea / 20. zenbakia Joku-garbi eta laxoa, pflota zaharra Amen eta Omen Lehen, pilota joku guztiak soropiletan jokatzen ziren, eskuz zein larruzko goantekin. Frontoi ireki hauetan ia egunero aritzen ziren Euskal Herriko herri gehienetan. Hortik, geroago, modalitate franko sortu ziren, apurka apurka mende honetan ia galdu direnak. Hortik errebotea, pasaka, laxoa. joku-garbi, eta abar. Nafarroan soilik laxoak du gaur egun nolabaiteko bizia, Baztan eta Malerre- ka aldean egindako la- nari esker. Orain, ordea, Joku-garbi I Txapelketa zabaldu da Orotz-Betelun, hemen ere zenbait zaletuk paratutako gogoek bul- tzatuta. Barnean URA Lurpeko urdunek gordetzen duten erreserba imgarriez / ARDIBlDEAk i Elkartea sortu da bide zahar hauek babesteko/vii AINGERU EPALTZA I azko Aberri Eguneko eki- taldi, mintzaldi, kantaldi eta asma ahala aldi guzietako ohizko hitz huts, espantu eta keinu erritualen artean, batek baizik ez zuen nigan halako 'fetxa señalatubek' sortarazten duten arroztasuna inarrosi. Iparraldeko abertzale batzuek Baionako hilerrira joan eta lore sorta utzi zuten Agosti Txaho joan de,n mendeko idazle eta ameslari zuberotarraren hilo- bian. Ez naiz oroitzen egunka- riek, hau barne, lekurik eskaini zioten ekintza horri, baina neri « hunkigarria gartatu zitzaidan orduan. Aberriaren kontzeptuak norberarengan eskatzen duen barneratze horrek badu ikuste- ko haundia Ernesto Sabatok bere libururik ezagunenean ai- patzen dituen 'heroi eta hilo- biekin'. Hain juxtu ere, uste dut euskaldunen artean zer-nolako Aberria nahi dugun erabaki- tzerakoan dugun begi-bistako desadostasuna, Aberri Egu- nean are ageriago gelditzen de- na, gurtu beharreko heroi eta hilobiak zein diren bat etortze- ko dugun funtsezko ezina bai- zik dela. Alde horretatik, ez zait ma- kala iruditzen zenbait abertza- leren go^oko heroia, hamaika moru,'frantses edo espainolen kaskezurrak hautsi zituen errege edo militante konpro- metitua izan beharrean, amets egin eta bere ametsak papere- ratzeko erreztasuna zuen Xaho bezalako bat izatea. Hain segur ere, gauzak bestela doazkigu- lako marka izanen litzateke Bazko Igande bakoitzean, ba- tasun ezinezkoa ezean, Aberri honekiko lotura senditzen duen bakoitzak lore sorta bat utziko balu gustoko idazle-ameslarien hilobian, horrek erran nahi bai- luke, agian, Herri honek amets egiteko ahala berreskuratu duela. Halakorik inoiz egiten hasi- ko balitz, neri, faborez, asta- larrosak ekarri.

Transcript of Amen eta Omen Joku-garbi eta laxoa, pflota zaharra · 'Marcelino pan y vino' a 'La pequeña picara...

Page 1: Amen eta Omen Joku-garbi eta laxoa, pflota zaharra · 'Marcelino pan y vino' a 'La pequeña picara filma' asteburk u honetan iku daitezks Leitzake o zineman. Lehendabizikoa igan,

Nafarroako gehigarria /' Ostirala, 1992ko apirilak 17 / II. urtea / 20. zenbakia

Joku-garbi eta laxoa, pflota zaharra

Amen eta Omen

Lehen, pilota joku guztiak soropiletan jokatzen ziren, eskuz zein larruzko goantekin. Frontoi ireki hauetan ia egunero aritzen ziren Euskal Herriko herri gehienetan. Hortik, geroago, modalitate franko sortu ziren, apurka apurka mende honetan ia galdu direnak. Hortik errebotea, pasaka, laxoa. joku-garbi, eta abar. Nafarroan soilik laxoak du gaur egun nolabaiteko bizia, Baztan eta Malerre-ka aldean egindako la-nari esker. Orain, ordea, Joku-garbi I Txapelketa zabaldu da

Orotz-Betelun, hemen ere zenbait zaletuk paratutako gogoek bul-tzatuta.

B a r n e a n

URA

Lurpeko urdunek gordetzen duten erreserba imgarriez /

ARDIBlDEAk

i

Elkartea sortu da bide zahar hauek babesteko/vii

AINGERU EPALTZA

Iazko Aberri Eguneko eki-

taldi, mintzaldi , kantaldi eta

asma ahala aldi guzietako

ohizko hitz huts, espantu eta

keinu erritualen artean, batek

baizik ez zuen nigan halako

' fe txa señalatubek ' sortarazten

duten arroztasuna inarrosi.

Iparraldeko abertzale batzuek

Baionako hilerrira joan eta lore

sorta utzi zuten Agosti Txaho

joan de,n mendeko idazle eta

ameslari zuberotarraren hilo-

bian. Ez naiz oroitzen egunka-

riek, hau barne, lekurik eskaini zioten ekintza horri, baina neri « hunkigarr ia gartatu zitzaidan

orduan.

Aberriaren kontzeptuak

norberarengan eskatzen duen

barneratze horrek badu ikuste-

ko haundia Ernesto Sabatok

bere libururik ezagunenean ai-

patzen dituen 'heroi eta hilo-

b iekin ' . Hain juxtu ere, uste dut

euskaldunen artean zer-nolako

Aberr ia nahi dugun erabaki-

tzerakoan dugun begi-bis tako

desadostasuna, Aberri Egu-

nean are ageriago gelditzen de-

na, gurtu beharreko heroi eta

hilobiak zein diren bat etortze-

ko dugun funtsezko ezina bai-

zik dela.

Alde horretatik, ez zait ma-

kala iruditzen zenbait abertza-

leren go^oko heroia, hamaika

moru, ' f rantses edo espainolen

kaskezurrak hautsi zituen

errege edo militante konpro-

meti tua izan beharrean, amets

egin eta bere ametsak papere-

ratzeko erreztasuna zuen Xaho

bezalako bat izatea. Hain segur

ere, gauzak bestela doazkigu-

lako marka izanen litzateke

Bazko Igande bakoitzean, ba-

tasun ezinezkoa ezean, Aberri

honekiko lotura senditzen duen

bakoitzak lore sorta bat utziko

balu gustoko idazle-ameslarien

hilobian, horrek erran nahi bai-

luke, agian, Herri honek amets

egi teko ahala berreskuratu

duela.

Halakorik inoiz egiten hasi-

ko balitz, neri, faborez , asta-

larrosak ekarri.

Page 2: Amen eta Omen Joku-garbi eta laxoa, pflota zaharra · 'Marcelino pan y vino' a 'La pequeña picara filma' asteburk u honetan iku daitezks Leitzake o zineman. Lehendabizikoa igan,

G u r e a u k e r a k

ERAKUSKETAK f f Santiago Garcia piniorcaren lana ikusgai dago Iruñeko Cafe-Galeria Lacava, Iñigo Arista Ka-lean dagoena. Erakusketa 'co-rrespondencia' izenarekin aur-keztu du egileak, eta paperean egindako obrak dira. Datorren asteko igandera arte, hilak 26, egonen da zabalik.

Jose Luis Mayor artistaren erakusketa ikus daiteke Gotor-lekuko Mistoen Pabilioian, maiatzaren 3a arte. 'Parisen erorketa' izenburupean aurkez-turiko erakusketa hau, Iruñeko Aurrezki Kutxa Munizipalaren laguntzarekin prestatu da.

Javier Muro eskultorearen la-nak ikus daitezke Nafarroako Aurrezki Kutxaren kultura are-toan apirilaren 30a arte. Erakus-keta hau 'Sormenari laguntzak' kanpainaren barruan dago, artista gazteei laguntza emateko. Arra-tsaldetan ikus daiteke, zazpieta-tik bederatzietara, asteko egune-tan, eta jai egunetan eguerdiko hamabietatik ordubietara.

ZINEMA t v

'Arka galduaren bila \ n e pony ttikia' eta 'Oz-eko aztia' pelikulak eskainiko ditu Iruñeko udalak datorren astean, haurren-tzako euskaraz prestatu den pro-gramazio kulturalaren barruan. Lehendabiziko fiima, Steven Spielberg zuzendariarena, as-teazkenean izango da,.hilak 22; bigarrena, marrazki bizidunak, ostegunean eskainiko dute, hilak

ERRAN DUTE

§ _

bore bat egin nahi baldin

badidate, nitaz ahaztu dai-

tezela».

Juan Cruz Alli Presidentea

«Oraingo Aste Santuak ez

du zer ikusirik duela ha-

markada batzuenarekin».

Jimeno Jurio Etnografoa

«Zuek ere gezurtxoak esa-

ten dituzue noibehinka,

ezta?».(umeei)

Jose Maria Zirarda Artzapezpikua

«Neretzat atsedena hiru

astetan leku batean egotea

da».

Julio Sabala Imitatzailea

Orotz-Beteluren inguruak NAFARROA

BEHEREAREKIN MUGETAN

Orotz-Betelun asteburu ona

igarotzeko parada dago aste-

buru honetan, Itoizko urtegia-

ren kontrako koordinakundeak

antolatutako gau-pasarekin.

Horretaz gain, pilotazale guz-

t iendako ekitaldi politak iza-

nen dira bertako frontoian, ha-

si berri den Joko-garbi txapel-

ketako partiduekin.

Orotz-Betelu Artzibarraren

barruan izan zen 1845ra arte,

orduan udala osatu bait zuen.

Zonaldearen burua izanda ere,

bere populazioak atzerakada

nabarmen jasan du —ibar

hauetako zonalde guztiak be-

za laxe— mende honetan.

Egun, inguruko herri asko ia

populaziorik gabe daude.

Orotz-Betelutik ibilaldiak

egin daitezke inguruko men-

dietara, bai Ponsoroara, nola

Juandetxakora. Biak ikusga-

rriak eta zail samarrak.

Azparrenen ere Baigura edo

Maitzeseko bidea hartu dai-

tezke, edota herrian bertan da-

goen patxadaz gozatu.

Eta ezti goxoa edo kitarra-

ren inguruan une lasaiak pasa

nahi baldin baduzue, hurbil

zaitezte Lakaberaino, Nafa r

hyppien — b e n e t a z k o a k — ,

azken topalekua. Hori bai, sa-

rreran erromatarrez mozorro-

tutako zaindariekin topo egi-

ten baldin baduzue , ez harritu.

23, eta hirugarrena datorren osti-ralean. Guztiak arratsaldeko bost t'erdietan izango dira, Aita Sa-lestarren aretoan, eta sarrera dohainik izanen da.

'Larrua' izeneko filma ospetsua ikusgai dago datorren ostegu-nean, hilak 23, Tafallako Español

zineman. Liliana Cavanik zu-zendutako pelikula honetan ak-tore ezagunak agertzen dira, hala nola Marcello Mastroianni, Burt Lancaster, Claudia Cardinale. Italiako Napoles hirian kokaturik dago, hiperamerikako ejerzitoa-ren askapenaren garaian, biga-rren gerrate mundialean.

'Marcelino pan y vino' eta 'La pequeña picara' filmak asteburu honetan ikus daitezke Leitzako zineman. Lehendabizikoa, igan-dean eskainiko dute, hilak 19, eta bigarren astelehenean izango da. Bi pelikula interesgarri hauek arratsaldeko zazpietan aurkeztu-ko dituzte.

MUSIKA 'Ke Ti Kagas' eta "Muluplcs Navajazos' musika taldeak ari-tuko dira gaur gabean Altsasuko gaztetxean. Kontzetua hamar t'erdietan izango da eta sarrera dohainik izango duzue.

'Malos tiempos' taldea Argue-dasen arituko da bihar larunbata, hilak 18, Los Monegros lokale-tan. Kontzertua gabeko hamai-ketan izango da eta sarrerak 300 pezetan salduko dituzte. Ekital-dia Ongarri peñak antolatu du.

'Alaska' musika taldearekin gaupasa izango da bihar larunba-ta, hilak 18, Orotz-Beteluko pi-lotalekuan, Itoiz koordinakun-deak antolaturik. Ekitaldia ga-beko bederatzietan hasiko da, asanblada informatibo batekin, eta hamarretan herri afaria egon- v

go da pilotalekuan. Azkenean, goizaldeko ordubatean musika hasi eta gau osoa iraungo du.

MINTZALDIAK 'IMaturaren kontserbazioa

Nafarroan: Ehiza' gaiari buruz arituko da Alberto Otamendi da-torren ostegunean, hilak 23, La-rraungo euskara zerbitzuak eta. Mitxauseñea kultur etxeak anto-laturiko Aste Kulturalean.

'Nola prestatzen den he-mengo bazkari tipiko bat' izeneko mintzaldia eskainiko du Paco Aiestaranek datorren as-teartean, hilak 21, Larraungo As-te Kulturalaren ekitaldien ba-rruan.

ADI •! .„!;„„.,„„>„„„„„„„,.,.„

EUSKALERRIA IRRATIA FM 91.0

Larunbatetan 9etatik 1 Oeta-ra.... Xinguli Mangulu hau-rrendako saioa.

XORROXIN IRRATIA FM 107.5

• Egunero 13.00etatik 13.45eta-ra... Informazio Saioa Baztan, Jvlalcrteka eta Bortzirietako

: . iñfo'rmazioa.. Elizondo, Bera

: • feta Lesaka egunero.

. HERRIIRRATIA OM 1134-FM 87.9

Asteazkenan FMn 21 .OOetatik 22.00etara.... Gautxori irra-tsaio musikala. Narrazioak.

RNE RADIO 1 OM 835

Astean zehar 20.30etatik 22.30etara... Zuri eta Beltz

' Elkarrizketak, erreportaiak, musika.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

Astea zehar 13.30etatik 14.00etara...Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

ASTEKO PERTSONAIAK

Alberto Gonzalez

NLPko errektorea

Errektoreak bere dimisioa aur-keztu zion joan den asteartean

Juan Cruz Alli presidenteari, postuan seu hilabete bete eta ge-ro. Gonzalez kexu agertu zen go-bernuak erakutsitako konfinda-tza faltagatik, eta arrazoia ez zaio. ez falta. Talde guztiek bere izendapena gaiteztsi eta gero, Errektoretza joku politikoaren helburu bihurtu da hilabeteotan, eta PSNk aurrekontuak onartze-ko gai bezala ere paratu zuen. Astelehenean, Sanz presidente ordeak, gobernuak Goñzalezen zesea eztabiadatzeko prest ze-goela adierazi zuen, eta Gonza-lezek dimisioa eskatu zuen.

Fermin De Luis

Futboiaria

Lodosako atzelari» ; azkarra.

Osasunarekin joka Vzitekeen berriro ere heldu den igandean, urtebete ondotxo jjasata lesiona-tuta eman eta gero. Atzelariak berna puskatu zuen Tenerifereñ kohtrako partiduan. eta geroztik bere lesioa sendatzeko prozesua ohi baino makalago joan da. Ho-nek ez ditu, baina, zapuztu Fer-minen • gogoak, eta Zabalzak deialdian sartuko du, seguruenik, larunbatean. Zaletu gorritxoek hain gogokoak zituzten hiru atze-lari horietatik —Pepin, Casta-ñeda, De Luis—, baina, bera ibi-liko da bakarrik. De'nbora ez da alferrik pasa.

Wenceslao Lekunberri f j j n

''v : , :'. ' . ; ' . ' • " . "

Osasunzalea

Joan den astelehenean Wen-ceslao. Lekunberri 'Uve ' hil

zen, irioiz futboi. zelai batetan aritu 'ez arren,-Osasunako joka-laria'azkeñ 80 urtetan. Asteartean lurperatu zuten Iruñean, eta ber-tan izan zen Fermin Ezkurra, Osasunako presidentea, eta mi-sericordia etxeko bere lagunak. Astelehenero partiduari buruzko galderak egiten zizkioten bere lagun zein ezagunek, eta berak mantso-mantso, erantzun bera ematen zuen. «Estu eta larri ibili naiz, belaunak min ematen dit eta». Osasunak aste honetan, urte askotan zehar bere jokalaririk po-pularrena izan dena galdu du.

Page 3: Amen eta Omen Joku-garbi eta laxoa, pflota zaharra · 'Marcelino pan y vino' a 'La pequeña picara filma' asteburk u honetan iku daitezks Leitzake o zineman. Lehendabizikoa igan,

Lurpeko ura: hori urtegia!

Nafarroako iir bolume-T l a r e n _ % 25

lurpean dauden ur-dimetik ateratzen da,

kubife. Hau ez da, baina, urpean aurki daitekeen ur guztia,

iturrietatik, euria egiten duenean ate-

ratzen dena ere bada. Izugarrizko erreser-

ba hau aprobetxa-tzea ez da, baina, az-tertzekoa, baina bai iturburuetatik atera-tzen denaren ustia-

pen egokia. Hori dela eta, Nafarroako

Gobernua zenbait azterketa egiten ari

da erreserba haueta-rako. Duela gutxi

Erriezuko urdunari buruzko emaitzak

aurkeztu zituen.

PATXI ULAIAR / IRUNEA

L'urpean dagoen ura ez d'apo,

lentsa zitekeenaren kontra, ur-

egi edota laku erraldoietan, ho-

relako batzuk egonda ere. Ura

larkaitzen arteko zirrikitu guz-

ietan dago, hutsune nimiño oro-

an, lurretik sakonera jakin ba^

eraino. Horn saturazio zona

ieitzen zaio. Hortik behera ira-

>azkaitz aldea dago. Ura pasa-

:zen eta mugitzen uzten duten

;onaldeak urdunak dira.

Han biltzen den ur bolumena-

:en ia gehiena euria edota ibarren

filtrazioetatik dator. Ur hauek

DSO mineralak dira, eta oso kali-

tate onekoak dira. Hala ere, po-

luzioaren aurrean oso ahulak di-

ra. Nafarroako zonetako garran-

tzitsuak, Aralar, Urbasa, Lokitz,

Larra eta Leirekoak dira.

Urbasan bi urdun bereizita az-

tertu ahal izan da, orokorrean ur-

tero 344 kilometro kubiko ema-

ten, dutenak. Gogoratu behar,

Esako urtegiak 470 kilometro ku-

bikoko kapazitatea duela. Bata,

Araban, Zadorra-Andoin izene-

koa, 25 kilometro karratuko al-

dea hartzen duena; eta bestea

Urbasakoa, nagusia. Honek 175

kilometro karratu hartzen ditu.

Andimendia ere honen. barnean

sartzen da, eta bertako urdun ga-

rrantzitsuenak hiru dira: Arteta-

koa, 100 kilometro karratuko al-

dea hartzen duena; Erriezukoa,

80 kilometro karratu; eta Ibero-

Etxaurikoa, 25 kilometro karra-

tutan dagoena.

URDUNEN Hortik atera-URA tako ura

ITURBURUETATIK i t u r b u r u e t a -

tik ateratzen da, sartutako ura

mail orokorra baino gorago de-

nean. Urederrako iturburutik,

horrela, 4,5 m3/segunduko ate-

ratzen da batezbeste- urtero; Ar-

tetakotik, 3,25 m3/segko; Errie-

zu, 2,25 m3/segko; Etxauri, 0,25

m3/segko; , . e t a Ibero, 0,25

m3/segko.

Aralarreko errekurtsoak 206

hektometro kubiko dira urteko,

Gipuzkoa eta Nafarroaren artean

banatuta. Aipatzekoak dira Iri-

baseko urduna eta Latasakoa.

Lokitzek. 89 hektometro kubiko

ematen du urtero, Alboron, An-

tzin, Uxuenebilla eta Itxakoko

iturburuen artean banatuta.

Larrako zona ere oso garran-

tzitsua da bere baliabideei dago-

kienez — 2 4 0 H m 3 — , baina

hauek banatuta daude Frantzia,

Aragoa eta Nafarroaren artean.

Lurralde honetan gelditzen dira

73 hektometro kubiko urteko.

ARTETA Iturburu batzueta-

ETA tik ateratzen den ur

UREDERRA k o p u r u a dela eta,

ezinbestekoa dirudi ur hauen

erregulazioak, eta bereziki azpi-

magarraiak dira bere garrantzia-

gatik Arteta, Larraun (Iribas),

Ubagua (Erriezu) eta Urederra-

koa.

Artetak, Iruñetik 25 kilome-

trora, ez du urtetan zehar oreka

handirik, eta euriaren araberakoa

da oso. Horrela, ur-emaria 30 eta

0,35m3/segko aritu daiteke, euri

garaiak edo uda garaian egonez

gero. Ur hauek kalitate aparta du-

te, eta Iruñeko ur hornidurako

erabiltzen dira.

Iribasko iturburutik ateratzen

den ura Lekunberri eta Irurtzun-

go ur hornikuntzarako erabiltzen

da. Batezbesteko ur-emaria 2,5

m3/sgkoa da, baina, gehienak be-

zala, garaiaren araberakoa da.

Erriezuko iturburua Izarbeibar

eta Santa Krutzeko mankomuni-

tateko herrien ur hornikuntzara-

ko erabiltzen da, eta bere ingu-

ruan dagoen ur eskeintza dela eta

Nafarroako Gobernuak azterketa

zenbait egin du, ur-emari ekolo-

gikoa mantendu ahal izateko.

Bairta Urederrako iturbura da

azpimagarrienetakoa, bera bait

da Urbasako aterabiderik ga-

rrantzitsuena. Ur garai handietan

50 m3/sgkoraino hel daiteke.

Izan ere, Urbasako estruktura

Lrt'derrako iturburutik ateratzen da Lrbasako ura.

geologikoa aproposa da horreta-

rako. Euria bota bezain laister,

aurretik landutako bidea egiten

du urak, eta ibilbide azkarra baten

ondoren, Urederrara eramaten

du. Horrela, eurien ondoren,

iturbururen erantzuna ia bcreha-

lakoa da. Aterabide hau, baina, bi

puntutatik egiten da, zenbait me-

trotatik elkarrengandik urrun.

Uda garaian ere putzuen bidez aprobetxatu daiteke ura

Arlelako ura liuiiea hornitzeko erabilt/.en da.

P . U . / IRUNEA

Nafarroako Gobernuko He-rrilanetarako Zerbitzuak Errie-zuko urdunari buruz burutu berri duen azterketaren arabera, ber-tako ura aprobetxatzekoa da baita uda garaian ere, iturburuak behar adina u r a e m a t e n e z d u e n e a n , pu-tzuen bidez. Bertako oreka gor-detzeko, baina, Ubagua ibaiaren ur emari ekologikoa gorde beharko litzateke, eta horretara-ko ateratako uraren kopuru zehatz bat ibaira botako litzateke. . Izan ere, ura bonben bidez ate-ratzen denean, iturburuetatik ateratakoa agortzen da nabar-men, eta erreka lehortu egin dai-teke baita ere. Hori gerta ez da-din, nahikoa litzateke 120 1/se-gundoko bolumena berriro ibaira

botatzearekin. Javier Castiella bertako zerbitzuetakoaren uste-tan, horrelako ustiapenak ez luke inolako eraginik urdunaren errekurtsoetan, eta posible egin-go luke Izarbeibarreko Manko-munitatea zabaltzeko proiektua. Horrela, 20.000 bizilagun horni-tzeko erabiliko litzateke ura.

Metodo bera erabil zitekeen ere Nafarroako beste hainbat ur-dunetan, halanola, Ar te takoaedo Lokizkoetan. Kontutan hartuz bertan biltzen den ur kopuru izu-garria, alternatiba litzateke lur gaineko urtegien aurrean.

Ur horien kalitatea aparta da, oso mineralizatuak direlako, bai-na desberdinak dira zonaren ara-bera. Aipatutakoetan Erribera al-dekoak baino kalitate handiagoa dauka urak.

Page 4: Amen eta Omen Joku-garbi eta laxoa, pflota zaharra · 'Marcelino pan y vino' a 'La pequeña picara filma' asteburk u honetan iku daitezks Leitzake o zineman. Lehendabizikoa igan,

p ñotaren aintzinako modalitateen artean dugu joko-garbi eta laxoa. Lehendabizi-koa Nafarroan ia zeharo galduta, Orotz-

Betelun hasi berri da txapelketa bat, pilotari ba-xenabartar eta bertako batzuren partaidetzarekin. Laxoa, bitartean, Baztan eta Malerreka manten-tzen da doi-doi, urtero txapelketak egiten badira ere. Biek zaletuen ahaleginei esker diraute.

Joko-garbi berriro Grotz-Betelun

M A T J I N K A P I T A N S O R O / IRUNEA

Joko-garbia, aspaldiko ga-raian Euskal Herri osora zabaldu-ta zeuden modalitatekoa da, nahiz eta egun soilik Lapurdi eta Nafarroa Beherean indarra izan. Pilotako aintzinako beste moda-litateak bezala —laxoa, errebo-tea—, apurka apurka galdu egin da, eta zaletu batzuen gogori es-ker dirau oraindik, federazioaren inolako onespenik jaso gabe.

Zaletu horietarikoak dira Ja-vier Etulain eta Orotz-Betelu, eta Mezkirizko pilota taldeak. Duela hamar bat urte osatu zuten Na-farroan jokatzen den pilota txa-pelketarik interesgarriena: Bost-Kirol. Orduko asmoak bi ziren: sharea nolabait berresku-ratzea, eta frontoiko jokalaririk osatuen eta konpletuena a te ra-tzea. Bi helburuak lortu direla ezin uka. Arrosagari luzaidearra aspaldiko pilotaririk konpletue-netakoa Bost-Kiroletik atera da, eta baita Larrea shareko mundu-ko txapelduna ere.

Horrela, eta Olinpiaden an-tzeko zerbait, bost modalitate —pala motza, larruzko paleta, share, gomazko paleta eta esku-koa— bildu zuten txapelketa izu-garri nekosoan. Zaletuek ongi erantzun omen zuten, eta pilotari ikusgarriak atera dira hortik.

Ondoren, joko-garbia sartu zuten gomazko paletaren ordez, Etulainek adierazi due'n bezala,

«azken hau ezin bait da bertako modalitatetzat hartu».

JOKO-GARBI Aurten ekin diote

PALETAREN apostu berri bati, 0 R D E Z eta Joko-garbi

txapelketa antolatu dute Orotz-

Betelun. Bost-Kirolarendako

entrenamendu moduan egiteko,

eta nolabait berpizteko modali-

tate hau, Nafarroan desagertu hu-

rren dagoena.

Gaur egun soilik Iruritako hiru

mutikok jokatzen dute joko-gar-

bian Nafarroan. Eta jokatu ere

Gipuzkoan jokatu, bertako txa-

pelketan. Nafar Federazioak

zeharo ahaztuta, bere kabuz ari-

tzen dira, eta lehengo asteburuan

finalera heldu ziren Gipuzkoan

egin zen txapelketan.

Joko-garbia hemen bultzatze-

ko asmoz, bederatzi bikote osatu

dituzte antolatzaileek, binaka-

koak, eta horretarako formula

berezia bilatu dute. Bikote ba-

koitzean lehen mailako pilotari

bat izanen da—bes ta ldeko sei eta

Iruritako hi ruak— eta bestea,

bost-kirolen jokatzen ohi duten

horietakoa, afizioa zakukada

duen horietakoa.

Partiduak berrogeira izango

dira, baina hogeitamarrera hel-

tzerakoan, soilik bigarren mai-

lakoak arituko dira jokuan, eta

besteak erretiratuko dira. Hone-

kin, Etulain horren antolatzaile-

tariko batek adierazi duenez,

maisuengandik ikasteaz gainera.

I rontoi ii L'kietan jokalzcn zcn bchialaii joko-garbian.

gazteek ere lkasten duten ikusi nahi da, lehia orekatuago baten bidez.

BAXENABARREN Etulainek

JARRERA hitz onak

ONA baino ez ditu

Orotz-Beteluko txapelketa joka-

tzera hurbildu diren Nafarroa

Behereko jokalarienganako,

«musutruk etorri bait dira». Bi

baigorriarrar, Donapaleutik bes-

te bi, eta beste bi Donibane Ga-razitik, «eta izugarrizko gogoa-rekin. Joku bikaina dute, eta gaur egungo Frantziako txapeldunak ere etorri dira: Baigorriko Orko-mendi eta Donibane Garaziko Larramendi».

Oraingo helburua da modali-tate hau nolabait zabaltzea, baina horretarako funtsezkotzat dute federazioaren inplikazioa kiro-lan. «Hemengo federazioari soi-lik dominak eta federazioko tor-neoak interesatzen zaizkio, eta joko-garbi eta beste antzeko mo-dalitateak —laxoa eta- aurrera ateratzen badira zenbait jendek egindako lanari esker izango da, ez federazioari esker, inondik inora».

JAIMERENAREN Joko-garbiren

A i n . / t i ^ i ^ historia Nafa-AIPAGARRIA

rroan egitera-koan Jesus Jaimerena Iruritako apaiza ezinbesteko erreferentzia da. Berak egindako lanari esker bertan pilotari f ranko sortu ziren. orduan erremontera pasako zi-renak, beste aukera garbiago ez izatean. Horietakoen artean erremontista ospetsuak, hala nola Mikelarena, Ripa, Urrutia edota Olondritz. Bere garaian Gipuz-koako zenhait herrifan rrp i /an

hgun Lapurdi eta Vitarrou Beherean clu indarru.

XABIfcR LANDA

zuen garrantzia joko-garbiak, eta Muj ika Bil labonako pilotari handiak ere modalitate honetan hasi zuen pilotarekiko harrema-na.

Jokatzeko era ez da gehiegi aldentzen erremontetik, baina, eta aspaldiko joku guztiak beza-laxe, frontoi ireki zein itxian joka daiteke. Irekian izanez gero, hi-runaka jokatzen da, bi aurretik eta bestea gibelean, eta itxian joka-tzen bada, binaka. Errebotera ere jokatu daiteke zesta berberare-kin. Berrogeitamar tantorajokatu ohi da, eta horretarako behar den zesta, gaur egun soilik Azkainen egiten dute.

Joku honek kolpean du bere-zitasun handiena. Erremontean pilotak zesta osoa zeharkatzen du. Zesta-puntan, ordea, hiru mu-gimendu egiten dira: pilota jaso, preparatu, eta bota.

Joko-garbian, ordea —eta hor-

tik bere izena—, pilota jaso be-

zain laister jaurtitzen da, baina

kolpea eman gabe. Horrela, esku-

muturrak bi uneko jokua egiten

du pilota hormaren ktmtra bidal-

tzeko. Egun, indar handia du jo-

kuak Ipar Euskal Herrian, E tu :

lainek esaten duen bezala «han

jokua mantentzeko benetako

gogo eta grina izan dutelako».

Page 5: Amen eta Omen Joku-garbi eta laxoa, pflota zaharra · 'Marcelino pan y vino' a 'La pequeña picara filma' asteburk u honetan iku daitezks Leitzake o zineman. Lehendabizikoa igan,

Joko -Garbi eta Laxoa: Pilota zaharra

Laxoa, Baztan eta Malerrekan M.K. / IRUNEA

pilotako aspaldiko modalila-

teen artean mantentzen den zaha-

rrenetakoa —zaharrena batzuren

u s t e z — laxoa dugu, egun soilik

Baztan eta Alduidetan jokatzen

dena. Errebotearekin antza han-

dia dauka, eta zenbaitek diote-

nez, erreboteak berak laxoan

izango zukeen jatorria.

Behialan, egunero jokatzen

zen Nafarroako herri frankotan,

baina gutxinaka garrantzia gal-

duz joan zen, horretarako behar

diren frontoi ireki asko bota eta

bigarren pareta paratu zutenean,

eskuz jokatzeko. Horrela, egu-

nero jokatzetik —bes te garaietan

ohizkoa zena— larunbat eta"

igandetan jokatzera pasa zen.

Geroago, soilik herriko festetan

edo apostuetan.

Joko-garbian bezalaxe , Jesus

Jairaerena iruritarra hasi zen or-

duan laxoa bultzatu nahian, eta

I961an antolatu zen Baztan-

Errekako I. Txapelketa. Berpiztu

zen orduan zaletasuna eta txa-

pelketak 1965ra arte iraun zuen.

70eko hamarkadan bakarrik

Baztango Irurita eta Arraiotz eta

Malerrekako Doneztebe eta Oi-

tzek gordea zuten oraindik laxoa.

Jokua festetara eta aparteko egu-

netara mugatzen zen, baina

1980an osatu zen Laxo Elkartea,

kirola bultzatzeko ahaleginak

biltzearren. Urte berean Baztan-

Errekako laxo txapelketa anto-

latzeari ekin zitzaion berriro ere,

urtetik urtera huts egin gabe

mantendu dena.

BOTARRIAK Egun, zelai errek-ETA tangularrean jo-

ESKASAK katzen da laxoan, 50-70 metrotako luzerakoa eta

12-20 metrotako zabalerakoa.

Iriinlako Irontoian laxoan jokatzen.

Talde bakoitzean lau jokalari

daude: sakalaria, sakea egiten

duena; berezia; eta bi kuartoak.

Jokalariek larruzko guanteak

eramaten dituzte: Guante motz

edo kuartoa; guante erdia edo be-

rezia, eta guante handia edo sa-

kalaria.

Jokalariez aparte, txatxaria

dago, tantuak, jokuak eta eskasak

abesten eta zenbatzen dituena.

Bi taldeak elkarren parean pa-

ratzen dira, eta sakea egiten due-

na dagoen pareta bakarrari begi-

ra. Sakea botarritik egiten da eta

errestoa bai airez nola lehenda-

biziko boteaz egin daiteke.

Tantua modu ezberdinez lortu

daiteke. Falta da pilota ertzetan

dauden 'eskas ' izeneko marre-

tatik kanpo bota eginez gero eta

baita erdian dagoen eskas ere

gainditzen ez bada edota gibe-

lean dagoen paretatik gora joaten

bada pilota. Tantoa da zelaia al-

derik alde pasatzea ere.

Halaber, eskasetik ateratzen

bada pilota, barruan botea egin

ondoren, bigarren jokaldi bat

egiten da. Horretarako marra bat

paratzen da pilota atera den le-

kuan, eta bi taldeek aldatzen dute

tokia zelaian. Jokua seinalizatu-

tako marran kokatzen da, eta ma-

rra pasako duen taldeak irabaziko

du puntua. Lehen, hamar-hamabi

jokuetara egiten zen partida ba-

koitza, baina azken urteotan be-

deratzietara jokatu ohi da. Joku

bakoitza zenbatzeko orduan, te-

nisen antzera egiten da: kintze,

treinta, korenta, eta jokua. Kirol

XABIER LANDA

guztiek bezalaxe, laxoak ere bere

idoloak izan ditu, eta aipagarrie-

na Perkain alduidarra. Bi partidu

guztiz aipagarri jokatu zituen be-

re garaian. 1793an, bere herrira,

eta herbesteratu izanda ere, joka-

tzera azaldu eta irabazi egin zuen.

Gendarmeen burua ikusi omen

zuen jende artean eta pilotakada

batez utzi zuen konorterik gabe.

Orduan aprobetxatu zuen alde

egiteko. Hurrengo urtetan Tolo-

san jokatu zuen Harostegiren

aurka, eta baita irabazi ere.

mintzoak

• Hemendik aurrera esango dudan guztia, Lan Kide Aurrezki Kutxako zuzendari Nagusiari bideratzen diot. Elbarria naiz eta gurpildun aulki elektroniko batez mugitzen naiz. Iruñeko Iturrama auzoan bizi naiz eta Lan Kide Aurrezkiak Pio Xllean duen sukurtsaleko bezeroa nauzue orain arte. Zeren eta, mila arrazoi eta bost ditudala oso haserre egoteko Kutxa honetako zuzendari nagusia-rekin.

Orain dela lau bat urte konturatu nintzen Pio Xlleko sukurtsala erai-kitzen ari zirela, eta orduan eskatu nien lasaitasunez eta apalki, beha-rrezko argudioak emanaz, lokala ho-ri helgarria izan zedin. Saiatuko zi-rela erantzun zidaten. Hurbiltzen nintzen ia-ia bakoitzean kexatzen nintzen eta gogorarazten nien; bueno

Bigarren mailako bezeroak ba, aldi bakoitzean aitzakia ezberdin bat entzuten nuen.

Udalak ez ziela baimenik eman; Iparralderantz ematen duela; arki-tektoak izan direla, baina ez dakitela noiz hasiko diren lanetan; eta antze-ko beste batzu. Jadanik lau bat urte igaro dira koska ziztrin baten arazoa konpontzeko, oraindik irtenbideratu gabe jarraitzen duena.

Zuzendari Jauna, ez dakit kontu-ratzen zaren zeinen ongi izOrratzen gaituzuen. Laguntzarik gabe ezin gara sartu zuen lokaletara, eta beraz, norbaitek laguntzen digun bitartean eguraldiaren kapritxo guztiak jasa-ten ditugu. Gainera, presa dugunean kalte gehiago egiten digu norbait bi-latu behar izateak guri laguntzeko. Dena dela inori ez dio graziarik egi-ten beste inoren menpe egon beha-

rrak (beharturik). Prentsan eta gainerako komuni-

kabideetan ere ikusten dugu oso ongi doakizuela ekonomikoki, hortaz, di-ru arazoengatik ez da. Beraz, nork konbentzi nintzake ez pentsatzeko , guzti hau zuen erru, borondate txarra eta axolagabekeriarengatik gerta-tzen ez dela?

Arrasateko Zuzendari Jauna, ja-kin ezazu era berean ere, guk ezin dezakegula erabili ez Kutxazain automatikoak ez eta antzekorik ere, ateak estuak izateagatik, koskaren-gatik eta botoiak eta gainerakoak ga-raiegi egoteagatik.

Etaeuskalduna_naizen akdetik ere zerbait esan nahi dut.

Donostiako Euskadi Irratian en-tzun izan dut makina bat aldiz hona-ko iraearkirik: «Sar ezazu zeure di-

rua 'Kaja Laboralean' etekin han-diago...'» Kontxo!!, nik uste nuen zuen Kutxa euskaraz 'Lan Kide Au-rrezkia' zela, baina, dirudienez, as-kotan, bakarrik jartzen duzue apai-garri gisa.

Sukurtsal gehienetan (Iruñean behintzat) ikusi ahal ditugu honelako izkribuak. Bagenekien bai, jende as-ko dagoela Nafarroa Espainiatzat hartzen duena, baina zuek izatea ere. Zuen gutunak prest heltzen zaizkit beti, tolestuta gazteleraz irakurtzen hasteko moduan, nahiz eta badakiten euskalduna naizela.

Eta azken 'txorakeria': Iruñerrian jartzen duzuen propaganda, kale-rantz ematen duen aldea erdalduna da euskal aldea barrutik ikus daite-keela esanez.

Nik uste dut guzti honek baduela

konponbidea borondate on batekin. baina bitartean nahiko adierazgarria da/

Eta bukatzeko, Arrasateko Zu-zendari Nagusi Jauna, saia zaitez he-mendik aurrera bigarren mailako be-zeroak gogoan hartzen (elba-rriok izateagatik eta geure lehen-dabiziko hiz-kuntza menpe-ratzeagatik) ze-ren bestela ospe txarra irabazi eta bezeroak galdu zenitzake.

Behar bezainbesteko ausardia baldin baduzu, nirekin kontaktuan jartzeko, zeure sukurtsalean dauz-kazu nire datuak. Izan zaitez ausarta!

| Xanti Begiristain lrakaslea

Page 6: Amen eta Omen Joku-garbi eta laxoa, pflota zaharra · 'Marcelino pan y vino' a 'La pequeña picara filma' asteburk u honetan iku daitezks Leitzake o zineman. Lehendabizikoa igan,

VI

G a z t e e n d a k o Z o k o a

Kokoteraino

• —

Gabiraia Accipiter nisus'

Usoaren tamainakoa Argia adimenaz Zaila ikusteko

Harrapakari arinena Txikia tamainaz, baina argia

adimenaz, beste harrapakariekin alderatuz gero, arinena dugu ga-biraia. Uso baten neurrikoa, bere ohiturek aztorearenak dakarzkite gogora. Hala ere, soilik hegazti txikien kontra egiten du eraso. Horrela, txolarreak, zozoak, eta antzekoak dira bere hatzaparre-tan maizenik erortzen direnak, eta hori dela eta, askotan treta franko egin behar izaten ditu ga-biraiak janaria lortu ahal izateko.

Izan ere, hegazti txiki hauek, sailka elkartzen dira gabiraia iku-si orduko, aurre egin ahal izateko. Honek, orduan, zuhurtasuna erakusten ohi du, eta belearen hegalaldia ere imitatzen ohi ditu hegaztiei ziria sartzeko.

Arrak janaria ematen dio emeari honek erruten duen bitar-tean, eta txorikumeak behin jaioak, emea arduratzen da harra--patutako hegaztiei lumak ken-tzen eta txikitzen.

Arrak ez ditu hegaztiak zuze-nean kabietara eramaten, eta bes-te toki zehatz batean uzten ditu. Haraino joaten da emea, ondoren kabiara eramateko. Ohitura bitxi hau, nonbait, kabiatik arreta des-bideratzeko erabiltzen dute.

IKERNEINDAKOETXEA Etxera iritsi et.a gurasoek notak

eskatu zizkidaten «kaixo» eta «zer moduz?» hitz soilak baina atseginak esan aurretik. Zer egin behar nuen nik?... eman eta ger-tatu behar zena gertatzen utzi, errealitateari aurre egin.

Eman eta ixil ixilik nire loge-lara joan nintzen. Bide erdian amaren karrasia entzun nuen. Nire barruekoek ezin zuten gehiago eta «alua!» pentsatu nuen. Baina azken batean berdin zitzaidan. Ama, arduraturik, gai-nean jarri zitzaidan galdera piloa botatzen zuen bitartean: «ira-kasleak maniarik al dizu?», «ez al zeunden ondo azterketa egune-tan?», «ez zinen gogoratu azter-keta zenuela?», «txurian gelditu zinen? edota irakaslea erratu da

notak jartzean?». Nik arreta han-diegirik gabe denari «bai» eran-tzuten nion.

Anta erdi negarrez ctorri zen tutorearekin te-lefonoz hitz egiten bukatu zuenean. Nire bururako berriz gauza bera pen-tsatu nuen: «alua!».

Zergatik amaren dezep-zio hau galde-tuko duzue. Ba, oso sinplea da. Nik lehen ikasgai guztietan «bikain» ateratzen ni-tuen. Zer gertatu zitzaidan? Ba, oso sinplea ere; amaren seme ku-ttun eta ikasle ona izateaz nazkatu nintzela. Berarekin eramaten

ninduen bere lagunengana ze az-karra nintzen esateko: «Begira mutil guapo hau, nire semerik kuttunena. Denetan «bikainak»

ateratzen ditu, beste edonor baina azkarra-goa da».

Seme kuttuna izateaz lehertu behar nuen. Nik beste anai asko dauzkat baina inork ez nau gainditzen amaren buruan.

Amak berarentzat nahi nau, lagu-nek etxera deitzen bazuten amak zera esaten zien: «ezin du atera. Ikasten ari da zuek egin beharko zenuten bezala».

Amak, nire azkartasuna buka-

tua izango zenaren beldurrez. psikologoarengana eraman nin-duen. Psikologoak nirekin bu-. katu ondoren, nire egoera aztertii ondoren, ama deitu zuen. Ez da-kit zer esango zion, baina mindu[ ta atera zen. Oso minduta. Etazii egin zuen ez ninduela berriz ero baten eskuetan utziko. Nik, mes-pretxuz, «nahi duzun guztia!» esan nion.

Amak ez zuen ulertu nahi; ezl zuen ikusten kokoterarino nin-duela. Eta egoera jasanezin bihurtu zen batetan, lehertu behai; nuela iruditu zitzaidanean, zuzenl zuzen esan nion: «Zure seme ku-ttun eta ikasle aparta izateaz ko-l koteraino nago. Zuk 'fardatzeko' besterik ez nauzu nahi!». Handik bi hilabetetara eroetxean ingre-satu behar izan genuen. ;

Zaharrakberri Leitza haundi, Iruñaren parei Madril ere nahi ginuke. Leitza inguruko herrietan, h a u n d i

nahi eta harrotzat dauzkate lei-tzarrak.

Basaburua Beharrak erakusten du atzekc aldea nola dantzatu. Lana egin.

Urdiain

Gizon adindua medikuan: —Ezkerreko bernako minez

nabil aspaldidanik. —Urteak, gizon, urteak! —Ze urte ta ze demonio! Bes-

teak ere adin berekoa da eta ez dit ba minik ematen!

K A Z K A R R O A N

Txapelketako bertsoak Lehendabizikoak puntua jarrita; ondorengoak. bukaera emanda.

Pozikan ote zaude Bertsolaritzan sartu asteburuetan? zaigu zenbait neska Besterik ez dut buruan aiton zaharrei emateko momentu honetan horrenbeste kezka gaztea gustora dabil txapeldun egingo dira beti're festetan zer nolako festa hala jarraituko dugu neska horiek baino urte luzeetan hoberikan ez da

Baserritarrek herritarroi Euskalerria jarri nahi dugu bizia egiten digute independentziaren parian langile finak oso jatorrak baina momentuz ez dugu eta badira hain beste bertute gogoz saiatu gaitian egun guzia lanean pasa eman ez digute eman nahi ta hiru pezetaren truke oraindik dago aidian kontuak kontu nekazariek mende honetan ez da gertatu ere jan beharko dute hurrengoan bai agian

Estitxu Arozena Xabier Silveira

A U K O E Z A R A B R O I B 1 G L A T 0 E N T R

A R A T E P A X S A O B D L E U T Z F B E R H A L U J 0 R E S P A I G I A K E X K R E S R E A T R O B K I R E I K S A Z R E I H R E B G D A K E A T R U B E A R A 0 G T G B A E R N A M A I R A A B L R I F E L R u N Z A U I R I G A R A I 0 A

LETRA ZOPA

Aurki itzazu letrazopa hone t an A e z k o a ibarreko udalerrien izenak. Herrion izenak ezker eskuin. eskuin esker, goitik behera, behetik gora eta dia-gonalean irakurri ta agertuko zaizkizu.

eme kuttuna iza-teaz lehertu behar nuen. Nik beste anai asko dauzkat, baina inork ez nau gaindi-tzen amaren buruan. Amak berarentzat nahi nau.

.

Page 7: Amen eta Omen Joku-garbi eta laxoa, pflota zaharra · 'Marcelino pan y vino' a 'La pequeña picara filma' asteburk u honetan iku daitezks Leitzake o zineman. Lehendabizikoa igan,

Bizi B i z i a n

PATXI ULAIAR / BEORBURU

Ardibideak artaldeak udale-

•uetat ik negulekuetara eramate-

o erabiltzen diren bideak dira.

lz da, beraz, askotan uste eta

isan den bezala, iparretik hegora

;giten den bidea, baizik eta men-

iitik zelaira.

Ardibideak legez oso babes-

uakdira. Herriko bideak bezala

j i r a , baina Nafarroako Gober-

nuaren administraziopean. Garai

batean, herri bakoitzak bere ari-

dibideak zaintzen zituen, eta ho-

rren truke zerga antzeko zerbait

kobratzen zuen. Geroztik, jaun-

txo eta lurren jabeak gero eta gu-

txiagoerrespetatzen hasiak ziren,

eta ardibideei zegozkien lurrak

eureganatzen zituzten.

1926an egin zen Nafarroako

ardibideen azterketa zehatza. Or-

duko Diputazioko mendi zuzen-

daria, Gabriel Nagore, arduratu

zen horretaz, eta liburu batean

jaso zuen merinalde bakoitzeko

ardibideen egoera. 'Orduan egin-

dako mapan nolabaiteko egitura

eman zien ardibideei, eta garran-

tzien araberako sailkapena egin

zen.

ZABALERAREN Horrela, lau ARABERA maila paratu

SAILKATUTA z u t e n : e r r e t ar_

dibideak, gutxienez berrogei metroko zabalera dutenak; tra-biesak, aurrekoak elkarrekin lo-tzen dutenak, eta gutxienez ho-geitamar metroko zabalera izan behar dutenak; ramales edozein herritatik lehendabiziko ardibi-deraino joaten direnak; eta pa-

sadas beste guztien artean dau-denak. Azken horiek gutxienez hamabost metroko zabalera behar dute izan.

Erret ardibideak zortzi dira: Erronkaritik Bardeetara joaten dena, Otsagitik Zarrakastelurai-no joaten dena, Taustetik Urbasa eta Aundimendira joaten dena, Milagrotik Aezkoara arteko bi-dea egiten duena, luzeena azken hau, Zierzoko mendietatik Ejea de los Caballeroseraino joaten dena, Tuteratik, Orbaibarretik Aundimendiren artekoa, Imase-tik Iratxera joaten dena eta Pro-bintzietako ardibidea izenekoa, Noaindik Tolosako mugaraino joaten dena.

Azterketa honetan ere ardibide guztien luzera orokorra zehaztu zen. Erret ardibidetan 900 kilo-metro zenbatu ziren, eta beste guztien artean, 2.600 kilometro.

MUGA Lan hori eskuetan. KHATZAK ardibide guztiak

—™RATU mugatzea delibe-ratu zen orduan, eta muga zaha-rcak ez zeuden tokietan berriak paratu zituzten. Denetan, pro-bintzietakoetan ezik. Izan ere, 'ehengo garaiko zona honetan lurrek egitura desberdina zuten, e z bait zegoen lursailen arteko hesirik. Komunala, aldiz, itxia zegoen.

Gero eta beherago, ordea, or-duan eta lursail itxiagoak. Men-dia, ordea, irekita dago. Alonrak 'txiak badira, beraien artean bide

A rdibideak, altxonbideak edo abelbideak izan dira mendetan zehar artaldeak

udalekuetara negutokietara erama-teko erabili izan diren bideak. Ederki ezagunak duela gutxi arte, kamioiek

eta nekazaritzak ezabatu zituzten ezarian bide hauek, batzuk ia desa-gertarazi arte zenbait puntutan. Bide hauek kontserbatzeko eta beren ga-rrantzia aldarrikatzeko elkartea sortu berri da Nafarroan.

Ardibideen bila estua uzten dute, eta hor berrogei metroko zabalera paratzera behartzera ez omen ziren ausartu garai hartakoak.

Egindako azterketa zehatza eta trinkoa izanik ere, bertan ez dira agertzen ardibide guzti guz-tiak. Adibidez, Landetaraino joaten ziren Erronkariko artzai-nak, eta horrelako bideak ez dau-de jasota. Nafarroako iparraldera ere badaude Nagoreren mapan ageri ez diren bide franko ere.

Ramon Elosegi elkartearen partaideak azaltzen duenez, "ardi-bide guztiak zehaztea eta mapa batean paratzea lagUngarria izan da gal ez daitezen. «Garai hartan

oso bide garrantzizkoak ziren, eta

urte askotan inori ez zitzaion bu-

ruratu ere egin deskribapen on

bat egitea. Orduz geroz, baina,

garrantzia honek behera egin

zuen nabarmen, nekazariek abel-

tzainak gailendu zituztelako, eta

nahiz eta mugak zehaztuta izan,

muga asko desagertu egin dira,

larre eta soroek janda».

OINEZ Hori dela eta, IBILTZETIK duela hamabost

KAMIOIETARA b a t u r t e a r t z a i_

nak kamioiak hasi ziren erabil-tzen, errezago eta merkeago ze-lako. Hala ere, betiko era ez zen sekulan ere galdu, Elosegik azal-

tzen duenez. «Garraioa garestitu

zen ondoren, eta artzainak be-

rehala konturatu ziren ez zela

modurik egokiena, ardiei on-

doeza sortzen zielako bidaiak.

Kasu batzutan ere hil egiten zi-

ren».

Hori dela eta, aribideen erabi-

lerak gora egin du azken urteto-

tan berriro, baina bereizi egiten

dira artaldeak. Ardiak gaizki eta

ahul badaude, artzainak bereiztu

eta kamioiez bidaltzen ditu. Gai-

nontzekoak oinez eramaten ditu.

Hain zuzen ere, hemen du ar-

dura handien elkarteak. «Zerga-

tik ez dira oraindik gehiago era-

biltzen ardibide hauek? — d i o

Elosegik—: gaizki daudelako.

Oso pasabide estuak dira, eta ar-

tzainak bildur dira askotan ardiak

edukitzeko leku egokia izateko.

Adibidez, bi artalde elkartu eta

nahasten badira, izugarrizko

arazoa da gero bakoitzarenak on-

gi bereiztea, eta askotan egun oso

bat galdu behar duzu horretarako.

Horrezaz gainera, litekeena da,

gauan, ardiak sakabanatzea, eta

berriro biltzeko orduak eman

behardi tuzu. Arazo guzti horien-

dako soluziobidea estalpe edo

barrutiak paratzea litzateke, ar-

talde eta artzainek atseden egiten

duten lekuetan lasai egon ahal

izateko».

ARTZAINEKIN Guzti hau ERE bideratzeko,

HARREMANETAN fita i n d a i x a

egiteko, urte honen hasieran sor-

tu zuen elkartea horren inguruan

zebilen talde batek. Jadanik ha-

siak dira lanean, eta lehendabi-

ziz, Probintzietako eta Erronka-

riko ardibideetan egin nahi dute

lana. «Bertaraino joateko gonbi-

tea egin nahi digou jendeari, ze

arazo dauden eta zein izan dai-

tekeen soluziobidea ezagut de-

zaten. Behin ezagututa, errei-

rtzainak kamioiak erabiltzen hasi zire-nean, berehala kon-turatu ziren hori ez zela modurik egokie-na, ardiei ondoeza sortzen bait zien bi-daiak. Hil ere egiten ziren batzuk.

bindatuko egingo dute, seguru!»

— d i o Elosegik—.

Halaber, artzainekin ere ha-

rremanetan hasteko asmoa dute,

arazoak zeintzu diren zehatzago

ezagutu ahal izateko. Aurretik

eginak dituzte elkartekoek haie-

kin ibilbideak, eta ez dira batere

samurrak, antza. «Behin Taus-

tetik Aundimendira joan ginen

Argedaseko artzain batekin, eta

Lezaun aldera oso gau gogorra

egokitu zitzaigun. Euria eta ho-

tza, nahiz ekaina izan. Orduan,

eta normalean geldirik egoten

badira ere, aTdiak mugitu egin

zitzaizkion, eta gau osoa ardien

atzetik ibili zen, bustita eta hoz-

tuta. Hori, estalpe eta barruti ba-

tekin, erraz konpon daiteke».

Beste arazoa da denboran

zehar jandako zati eta ardibide

puskak. Indarrean dagoen legea

garbi da horri buruz: ardibide bat

ezin da sekulan ere moztu edo

gaitzetsi. Hala ere, f ranko dira

eraikin berriak edo soroek moz-

tutako zatiak. «Guk ez dugu ja-

torrizko luzezabalera guztia es-

katu nahi —dio Elosegik—, bai-

na exigitu nahi duguna da inork

ez galeraztea ardibidea».

Urteen poderioz, bitxikeri

f ranko sortu dira bideotan, eta

Iruñean, kasu, Nafarroako Uni-

bertsitate pribatuko kanpusea

bertan ardibide baten eremuan

dago eraikia.

Page 8: Amen eta Omen Joku-garbi eta laxoa, pflota zaharra · 'Marcelino pan y vino' a 'La pequeña picara filma' asteburk u honetan iku daitezks Leitzake o zineman. Lehendabizikoa igan,

=1 s Santi Crespo ...Txirrindularia

anti Crespo txirrindulari al-tsasuarra lehendabiziko postuetan hasi da agertzen

bere bigarren denboraldian profe-sionaletan. Euskal Herriko itzulian bere taldeko bigarrena izan zen, ho-geitaseigarren postuan, eta izen os-petsu askoren aurretik. Baigordin

amaitu zen Nafarroako itzuli bateko etapa zaletu askok gogoratuko dutç oraindik, Crespok irabazia, eta Le-zaun eta Lazpiurren arteko neurria ezin interesgarriago baten erdian, Orain, profesionaletan hirurak, Crespok irabazi die lehendabiziko etapa.

«Afizionatu batzuek prentsa asko dute» A. B A R A N D I A R A N / ALTSASU

EGUNKARIA.— Zure bigarren denboraldi honetan iaz baino az-koz hobeki ari zara. Somatu duzu profesionaletan lehendabiziko eta bigarren urteen arteko des-berdintasunik? SANTI CRESPO.— Aldaketa go-gorra afizionatu mailatik profe-sionaletara pasatzen zarenean izaten da. Kilometroak dezente igotzen dira, eta korritzeko era ere desberdina izaten da. Aurten somatu izan dut progresio nabar-mena, eta arnasa hartzen hasia naiz. Ongi ikusten dut neure bu-rua, eta hemendik aurrera emai-tzak heldu behar dira. EGUNKARIA.— Euskal Herriko ltzulian zure taldeko eta zure adineko Mikel Zarrabeitia izan da errebeiazioa. Nola ikusi duzu orokorrean proba? CRESPO.— Laisterketa oso bo-rrokatua eta gogorra izan da. Oso eguraldi txarra, kristorenak jasan behar izan dugu, bai bernatan no-la hotzagatik. Mikel Zarrabeitia izugarri ongi aritu da, eta errebe-lazioa izan da, dudarik gabe, be-rak ere ez bait zuen uste hain ongi ibili zitekeenik. EGUNKARIA.— Euskal Herria osoan jarraipen handia izan du betidanik afizionatu mailak, eta urtero ateratzen dira ' txapeldun ' berriak. Batzuetan, baina —zuen kasu lekuko— hain ezagunak ez direnek egin dute aipagarria pro-fesionaletan. Zergatik? CRESPO.— Profesionaletara pa-satzean, afizionatu guztiek mail berbera daukagu. Batzuek pren-tsa asko dute, eta ezagunagoak dira, hain zuzen ere prentsagatik edota lasterketa asko irabazi du-telako. Hori, gero, ahaztu egiten da. Afizionatuetan egindakoak ez du zerikusirik profesionaletan,

huts hutsetik hasten bait zara be-rriro. Txirrindularitzan bigarren aldiz hasiko bazina bezalakoa da profesionaletan aritzea. Afizio-natuetan hainbeste prentsa izan ez dugunok orain frogatu behar dugu zer egin dezakegun, eta hori errepidean erakusten da. EGUNKARIA.— Baina afiziona-tuen arteko prestaketak ere izan-go du zerikusirik ondoren pro-fesionaletan. CRESPO.— Afizionatuetan pres-taketa oso antzekoa da. Hala ere, oso desberdina da talde handi ba-tean edo bigarren mailako beste

uzendariek laster-ketan bertan erakus-ten dute ongi nola-koak diren. Mingue-zek badaki txirrindu-lariak estutzen, eta badaki bakoitzak zenbat eman deza-keen. Horren arabera eskatzen dizu.

batean egotea. Lehendabizikoan errezagoa da laisterketak ira-baztea, atzetik kristoren laguntza duzulako. Beste taldeetan, noiz edo noiz ustekabea eman dezake-zu, baina hori ez da egunero ger-tatzen. EGUNKARIA.— Gazteak zaindu nahi zituela esan du Minguezek, eta zuek ez duzue Espainiako Itzulian parte hartuko. Gazteak zaintzearena, zer da, zuzendari batzuek hartutako erabakia, edo txirrindularitzan nagusitzen ari den joera? CRESPO.— Nere ustez, garbi da-go joera hori dela logikoena.

Euskal Herriko It/.ulian.

Emaitzak agerian daude, eta zu-zendariek garbi dute lehendabi-ziko urteko profesionalak Espai-niako Itzulia korritzen baldin ba-du, ondoren ez duela barruan duen guztia eman ahal izango. Orduan, haiei ere ez zaie komeni. Hori, baina, ezin da egin leku guztietan. Talde handiko zuzen-dari batek badaki nolabaiteko ziurtasuna baduela, baina biga-rren mailakoek, emaitzak behar dituzte taldeak irauteko. EGUNKARIA.— Beti esan dute

A N D O N I CANELLADA

Minguez zuzendari hobereneta-koa dela. Zertan nabarmentzen da zuzendari ona? CRESPO.— Minguez zuzendari handia da, txirrindulari bakoitzak eman dezakeena ongi ezagutzen duelako. Laisterketatik kanpo ere oso ongi tratatzen du jendea. Hala ere, zuzendariek lasterketan ber-tan erakusten dute ongi nolakoak diren. Minguezek badaki txi-rrindularia estutzen, eta badaki bakoitzak zenbat eman deza-keen. Horren arabera eskatzen

dizu. Horrek bultzatzen du txi-rrindularia gehiago ematera, eta segurtastina izatera.. -EGUNKARIA.— Amorebietat izan zuen erorketak laisterketatik kanpo utz dezake Marino Leja-rreta. Nola ikusi duzue gertaera tropelaren barruan? CRESPO.— Nik neuk ikusi nuei erorketa, eta ezagutu gabe zehaz-ki nola zegoen, denok ongi asko genekien erorketa oso larria izaii zela. Aritu ginen elkarrekin hiz-ketan, eta denok uste genua Marinok ezin izango zuela gehia-go korritu. Pena bat da, Marino

ik Marino Lejarre-taren erorketa ikusi nuen Amorebietan eta ezagutu gabe nola zegoen, denok bage nekien oso larria izan zela. Denok uste ge-nuen Marinok ezin izango zuela gehiago korritu.

gizon ona delako, bai laisterketan nola laisterketatik kanpo ere, Jatorra eta zintzoa da, eta txirrin-dulari guztiek dute gustoko. EGUNKARIA.— Aurtengo pro-ben artean izango duzu baten bai gustokoagoa, zerbait egiteko. CRESPO.— Bai, gustatuko litzai dake Komunitatearen Tourreai zerbait polita egitea, iraila aldera Hor ez dute parte hartzen txirrin dulari ' handiek ' eta gazteek bet badugu aukera polita zerbait egi teko. Bicicleta Eibarresa ere osi gustokoa daukat. Baina txirrin dularen gainean ikusi eta erakuts behar dugu.