Altsamendu eta eskuhartze inperialistak mundu arabiarrean

download Altsamendu eta eskuhartze inperialistak mundu arabiarrean

of 11

Transcript of Altsamendu eta eskuhartze inperialistak mundu arabiarrean

  • 8/12/2019 Altsamendu eta eskuhartze inperialistak mundu arabiarrean

    1/11

    Mundu arabiarrean azken urteotan izandako matxinadetan murgildu asmoz,

    altxamenduen abiapuntu izan zen Mendebaldeko Saharako askapen borrokatik abiatugara. Saharako borroka bere azalean bizi duen Hassanna Aaliak (El Aayun, 1988)

    elkarrizketa gogor be zain hunkigarria helarazi digu. Hassannak hurbiletik ezagutu ditu

    borrokarekiko konpromisoa, tortura, epaiketa bidegabeak edota erbestea. Gaur, Euskal

    Herrian da (na hiz e ta b ertan harrapatzea zinez zai la izan) eta g uretzako tartetxo bat at era

    du zenbait galdera e rantzun eta Sahararren borrokaren nondik norakoak azaltzeko.

    Emakumeak Gdim Izik kanpamenduan

    1

  • 8/12/2019 Altsamendu eta eskuhartze inperialistak mundu arabiarrean

    2/11

    Lehenik eta b ehin, labur-labur, herri sahararrak aurrera daraman borrokaren nondik norakoak azalduko

    zenizkiguke?

    Herri sahararrak urteak daramatza bere askapen nazionalaren aldeko borrokan. Hasiera batean,

    kolonialismoaren garaietan, Espainiaren aurka borrokatu genuen (gogoan izan behar dugu, gure

    desagertuetan lehena den Bassiri, okupazio espainiarraren pean izan zela), eta gerora, 1975. urtetik gaur

    egunera arte, Marokoko Estatu okupatzailearen aurka borrokan dihardugu.

    1975.urtean Espainiak Maroko eta Mauritaniarekin nazioarteko inolako babesik jaso ez zuten akordio

    ilegalak sinatu zituen -Madrilgo Akordioak- e ta gure herria bi Estatu hauei oparitu zien. Urte hartan

    bertan Espainiak Martxa Berdea deiturikoa aurrera eraman zuen, tropek Saharatik alde egin zuten.

    Guretzako, ordea, ez zen berdea izan. Martxa Beltza gisa ezaguna da gure artean, Marokoko armada

    bortizki sartu eta gure senide andana herritik alde egin eta Aljerian errefuxiatu behar izan baitzen.

    Tinduffeko kanpamenduek, beraz, behin behineko irtenbidea izan behar zuten eremuek, jada 40 urte bete

    dituzte.

    1979an Mauritaniak egokitu zitzaion lur zatitik alde egin zuen eta M arokoren esku geratu zen. Hala ere,

    Mendebaldeko Saharako ekialdean dagoen lur eremu bat Frente Polisarioaren kontrolpean gelditu zen,

    horrela, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (RASD) s ortuz.

    Gerora, 1991. urtean Gobernu marokoarraren eta Fr ente Polisarioaren artean su-eten iraunkorra iragarri zen.

    Hala, s aharar h erriaren autodeterminazio eskubidea gauzatu zedin, er referendum bidezko galdeketarako

    errolda zein izango zen eztabaidatzen hasi ziren. Erreferendumaren ikuskari lanetan jarduteko helburu

    nagusiarekin etorri zen Nazio Batuetako Erakundearen (NBE) misio berezia (MINURSO) Mendebaldeko

    Saharara. 1992an zen gauzatzekoa erreferenduma eta jada errolda egina zegoen. Zoritxarrez, gobernu

    marokoarrak ez zue n errolda hura on artu e ta paperek oraindik Genevan geldi jarraitzen dute.

    2

  • 8/12/2019 Altsamendu eta eskuhartze inperialistak mundu arabiarrean

    3/11

    Zein da egun sahararren (eta zehazki gazte sahararren) egoera Mendebaldeko Saharako lurralde

    okupatuetan Frente Polisarioaren sorreratik 40 urte igaro d irenean?

    Egun Mendebaldeko Sahara g uztiz okupatuta jarraitzen duen lurraldea da, gure kaleak ibilgailu militarrez

    josita daude, Gobernu marokoarrak gure bal

    du enplegua eta e txebizitzarako aukerak erraztuz eta g azte sahararron kontrako politikak martxan jartzen

    ditu.

    Lurralde okupatuetan jaiotzen den edozein umek berehala hartzen du okupazio pean bizi denaren

    kontzientzia. Izan ere, ez d ugu ez kultura, ez jantzi ez e ta lurrarekiko atxikimendu berdina. Eta n oski, geure

    herriarekiko sentimenduak guztiz desberdinak dira. Bestalde, e skoletako irakasleen trataeran, ume

    sahararren eta marokoarren artean izugarrizko aldea dago. Gainera, Mendebaldeko Saharan ez dago

    unibertsitate b akar ba t ere, hala, gazte sahararrak ikasketak Marokon jarraitzera b ehartuak daude.

    Hori gutxi balitz, agintari marokoarrek pateretako maak sustengatzen dituzte gazte sahararrek Kanariar

    Uharteetara ihes e gin dezaten; haietako asko zeharbidean hil egiten dira. M ilitarrek eta poliziek kolonoak

    gu erasotzera animatzen dituzte. Gure manifestazioek minutu bat edo bi irauten dute apenas poliziak

    gurekiko duen jarrera oldarkor et a bortitza dela eta. Jendea manifestazioetan parte hartzearen beldur da,

    euren lana g altzearen beldur baitira.

    Lehen esan bezala, 1991tik, Maroko eta Frente Polisarioaren artean su-etena iragarri zenetik,

    erreferendumaren auziak ez du ez aurrera ez atzera egin. Frente Polisarioak su-etena errespatu duen

    bitartean, Mohammed VI.aren errejimenak herri sahararraren giza eskubiderik oinarrizkoenak zapaltzen

    jarraitu du eta sahararron kont

    eskumenik ez d uenaren a itzakia erabiliz, ez d u ezertxo ere egiten injustizia hauen aurrean.

    3

  • 8/12/2019 Altsamendu eta eskuhartze inperialistak mundu arabiarrean

    4/11

    Hassanna Aaliak

    Gazte sa harar gisa, zerk b ultzatu zi ntuen zure herriaren alde borrokatzera?

    Gutxika gutxika, herri gisa sufritzen genuen zapalkuntzaz jabetu nintzen. Gainera, herriarekiko

    atxikimendua gero eta i ndartsuagoa ze n eta bo rrokara lotzeko konpromisoa handituz joan zen. Nire herria

    aske ikusi nahi nuen eta nire esku ere b azegoela ohartu nintzen. Saharako herriak bizi dituen bidegabekeria

    izugarriek, herritar soi l zein gazte gisa altxatzera bultzatu ninduen; ezin nuen besoak uztarturik g eratu.

    4

  • 8/12/2019 Altsamendu eta eskuhartze inperialistak mundu arabiarrean

    5/11

    2010eko urriaren 10ean Mendebaldeko Saharan bigarren matxinada garrantzitsuari hasiera e man zitzaion

    Saharako herriaren askatasuna aldarrikatzen zuen Gdeim Izik -eko Duintasunaren Kanpamenduaren bidez.

    Kontatuko zeniguke nola bizi izan zenuen gertakari hura indar marokoarrek kanpamendua bortizki

    suntsitu zuten arte?

    2010eko urriaren 10ean hasi zen dena. Sahararren iniziatibaz, El Aaiungo hiritik 15 ki lometrora kanpamendu

    bat e zarri zen. Gdeim Izik -eko duintasunaren kanpamendua, Marokok indarrez kendutako sahararron

    eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko ekimen baketsua zen. Izugarria izan zen bertan gertatutakoa.

    20.000tik gora jaima jarri genituen, era bikainean antolatutako gunea zen, osasun, garbiketa, segurtasun

    eta abarreko komiteekin. Gainera asanbladak eta ekimen herritar u gari egiten genituen egunerokoan.

    2013Ko apirileko Donostiko edota maiatzean Ondarruko Aske Guneen antzeko zerbait izan zen, baina

    30.000 pertsona batu zi tuena. Izugarri benetan...

    Hain zen ona antolakuntza eta funtzionamendua (zentzu guztietan) m arokiarrak eurak ere zur et a lur u tzi

    genituela. Den dena sa hararrok prestatu, koordinatu e ta a ntolatu g enuen. Harrigarria izan zen zinez.

    Geure bizitzan lehen aldia ze n geure lurra d en Mendebaldeko Saharan askatasunean bizi ahal ginela se ntitu

    genuena.

    Noam Chomskyk, besteak beste, adierazi bezala, Gdeim Izikeko kanpamendua Udaberri Arabiaren hasiera

    izan zen. Geure esperientziak beste herri arabiarretan eskubide zibil eta p olitikoen aldeko borrokari hasiera

    eman zion.

    Ilusio horrek, tamalez, apenas iraun zuen hilabete. Kanpamenduaren kanpoaldean, marokiarrek harresiak

    altxatzeko duten azioari eutsi ziote beste behin ere, eta h orrela, sahararron arteko banaketa ageriago egin

    zuten, euren indar e rrepresiboaz harro daudenaren isla. Gdeim Izikeko kanpamendua inguratzen zuen

    harresia eraiki zut en, s arrerarako ate bakarra utzi zutelarik. Marokoarrek lau segurtasun kontrol ed o

    checkpoint ezarri zituzten atzerritarren sarrera e kiditeko, baina h aietako asko pasa zi tezen lortu genuen!

    5

  • 8/12/2019 Altsamendu eta eskuhartze inperialistak mundu arabiarrean

    6/11

    Atzerritarrek lehen eskutik ikusi ahal izan zuten Mendebaldeko Saharako herria pozik bizi zela,

    askatasunean. Ni bezalako gazteontzat gert akari paregabea eta historikoa izan zen okupazio marokoar

    pean jaio baikara. Zeharkaezina zen harresi horretan erail zuten marokoarrek Nayem Elgarki 14 urteko

    gaztea, harresia ze harkatzen saiatzen ari zela.

    Egia esan, Gdeim Izikeko kanpamenduaz hitz egitean asko hunkitzen nahiz eta maitasun bereziarekin

    gogoratzen ditut m omentu haiek guztiak...

    Gdim Izik kanpamendua, Marokoko armadaren erasoaren ostean

    Behin armada m arokoarra g uztia suntsituz kanpamendura sar tu zenean, zer bizi zenuten ekimenean parte

    hartu zenuten gazteek?

    2010eko azaroaren 8an, goizaldeko 05:30ean, Gdeim Izikeko kanpamenduan geunden sahararrak bat

    batean eta inolako abisu gabe esnatu ginen polizia operazioak izututa. Helikoptero, jeep eta patrulla

    kotxeen sirena hotsen burrunbekin batera, kanpamendua berehala utzi eta eremua hustutzera behartzen

    gintuen megafono zaratatsu bat entzun genuen. Amesgaizto bat baneuka lez sen titu nintzen, baina ez zen

    inongo amesgaiztoa, esnatu eta e rrealitate gordinarekin egin nuen topo.

    6

  • 8/12/2019 Altsamendu eta eskuhartze inperialistak mundu arabiarrean

    7/11

    Emakumeak eta haurrak berehala atera genituen kanpamendutik, baina gazteon eginkizuna ahalik eta

    gehien eta ahal genuen moduan eustea zen. Kotxe eta ibilgailu militar an dana ikusi nuen... Gas negar-

    eragileekin, armekin, ur beroarekin eta a bar er asotu gintuzten. Guztiz neurrigabekoa erasoa izan zen. Jende

    guztia a teratzen saiatu zi ren eta El Aaiunera o inez zihoan pertsona o ro erasotu zu ten. Benetan beldurgarria

    izan zen.

    El Aaiunera heltzean, hiria sutan zegoela konturatu ginen. Kaleak jendez gainezka zuden, kanpamendua

    sutan ikustean gutako gazte asko bertan hil ginela uste baitzuten. Marokoko banderak kendu eta

    Saharakoak jarri genituen. Eguerdiko 12.30ak arte eutsi genuen, baina militarrek kolono marrokiarrak

    lurraldearen osotasuna defendatzera deitu zituen eta noski gu erasotzera animatu. Haietako asko arma

    zuriekin irten ziren euren etxeetatik, arm a gabe geunden sahararrak erasotuz. Militarrei, p oliziari,

    gendarmeei eta ko lonoei aurre egin behar i zan genien... Erotzekoa izan zen.

    Zein da zure e goera gaur egun?

    Gdeim Izik eta g ero, El Aaiungo etxe batean egon nintzen ezkutuan 2 hilabetez. Euskal Herriko gazteriak,

    tamalez, ondotxo daki hori zer d en. Bi hilabete igarota, be rtatik atera eta etorriko zenari aurre egitea

    erabaki nuen. Eta hala izan zen. Kalera irten bezain laster, etxetik pasatu, familia besarkatu eta denbora

    gutxira a txilotua izan nintzen.

    Gdeim Iziken parte hartzeagatik birritan epaitu naute. Lehena, A uzitegi Zibilean. Lau hilabeteko kartzela

    zigorra e zarri zidaten 2011ko otsailean. Gartzelatik irten eta b idai batzuk egiteko aukera i zan nuen. Haietako

    batek Euskal Herrira e karri ninduen.

    2011Ko azaroan, Euskal Herrira etorritako azken aldian, hemen bertan jaso nuen Marokoko Auzitegi Militarrak

    nire kontra ezarritako bilatze eta atzemate aginduaren berri. Urte eta lau hilabeteren buruan, 24 kiderekin

    batera, Marokoko Auzitegi Militarrean epaitua izan nintzen. Guztiz sinestezina zen epaiketa hartan, Gdeim

    7

  • 8/12/2019 Altsamendu eta eskuhartze inperialistak mundu arabiarrean

    8/11

    Izikeko gertakariengatik eta beraz errejimenaren aurka altxatzeagatik bizi osorako espetxe zigorrera

    kondenatu ninduten. Oso go gorra izan zen .

    Sahara hurra! Gora herriak!

    8

  • 8/12/2019 Altsamendu eta eskuhartze inperialistak mundu arabiarrean

    9/11

    KANALA

    BIDEOAREN HELBIDEA:

    https://www.youtube.com/watch?v=pKl2TxcUYFI

    MUGIKORREAN IKUSTEKO:

    Altxamenduak eta eskuhartze inperialista mundu arabiarrean

    Prozesu internazionalistaren baitan, mun-duako gai ezberdinen inguruko ezagutzasustatu eta interesa piztu asmoz, munduarabiarrean emandako altxamendu etaeskuhartze inperialisten inguruko kronikalabur bat osatu dugu. Saharako Gdim Izikkanpamenduan hasitako bidean Tunisia,Egipto, Siria, Libia, Maroko, Yemen etaBahreinen emandako mugimenduak bilduditugu.

  • 8/12/2019 Altsamendu eta eskuhartze inperialistak mundu arabiarrean

    10/11

    - Barne mailako gatazkak (erlijio, etnia...gatazkak) ez ditugu mapa honetan kokatu,infograa honen helburua eskuhartze inperialisten oinarrietara jotzea baita. Denadela, kontuan izan behar dugu, besteak beste txii eta sunien arteko gatazka histo-rikoek herrialdean bertan bizi den egoera ezegonkorrean eragin zuzena dutela.

    - Herrialde hauek dituzten aberastasun naturalak eta merkatu interesetarako guneestrategikoak potentzia inperialista kapitalisten (AEB, Europa...) interesa piztendute.

    - Gune honetan, munduko petroleoaren %70 eta gasaren eta bi hauen deribatuen%65 dago. Horrez gain: komertziorako (esportaziorako/inportaziorako) bide estra-tegikoak daude. Hori dela eta, Estatuak kontrolpean mantentzeko interesa atzerriko

    potentzien aldetik.

    - Kontuan izan behar dugu ere, duela 4-5 urte Obamak Txinarekiko bere plan propioaaurkeztu zuela. Izan ere, Txina AEBentzako benetako arriskua da eta ondorioz, AEBeiIran, Siria eta Ekialde Hurbila lasai mantentzea komeni zaio. Hori da, adibidez,

    Sirian momentuz behintzat, interbentziorik egin ez izanaren arrazoi nagusia.

    LIBIA 1:

    EGIPTO 2:

    SIRIA 3:

    IRAK 4 :

    AFGANISTAN 6 :

    IRAN 5:

    LIBIA 1: Tendentzia sozialistak zituen Estatua izanda, kapitalismoa aplikatu eta horrela

    bertako ustiapenak bereganatu nahi zituen edonorentzat interesgarria zen. Dena den, Gada

    azken urteetan hasierako planteamendu sozialistatik nahikoa urrundu zen, zenbait multinaziona-lekin harreman sendoak eraiki zituenean.

    Hala ere, Libian sartzeko arrazoi handiena Gada bera izan zen. Libian jaun eta jabezen eta hori interes inperialistak defendatzen dituztenentzat oztopo izugarria zen.

    Honez gain, Libian bizitako gatazkan komunikabideek betetako rola haintzat hartzeaezinbestekoa da. Inperialismoaren tranpan erori eta hauen interesei erantzun zieten. Inperialis-moak aukera bikaina ikusi zuen inguruko herrialdeetan (Tunisia eta Egipto) ematen ari zirenmatxinadekin eta egoera hori probestu zuen Libian eta ostean Sirian euren matxinada propioaeraikitzeko.

    EGIPTO 2:Egiptok garrantzia berezia du, mundu arabiarraren oreka zentroa izan baita urteetan.

    Egipto populazio handiko herrialdea da. Jendartearen baitan Anaia Musulmanen mugimenduak duen eragina eta boterea izugarria da eta benetan garrantzitsua, nean, AEBrentzako, besteakbeste, Anaia Musulmanenekin duten harremana txarra baita. Anaia Musulmanen proiektuamundu arabiar islamista erakitzea da.

    Horrez gain, AEBkindustria armamentistikoari dagokionean interesak ditu Egipton.Gogoan izan behar du gu, herrialdearen ekonomiaren herena-laurdena armadan inbertitzen dela.Armada ez da gobernuarena, independientea da eta AEBk hori probestu du Anaia Musulmanenaurka ekiteko.

    Bestalde, Egipton Suezeko Kanala dugu, Mediterraneoa eta Itsaso Gorria lotzendituena. Europa eta Asiaren arteko pasabidea errazten du, Afrikako kontinentea inguratzekobeharrik gabe. Ondorioz, merkatu interesetarako ezinbesteko pasabidea bilakatu da. Gainera,Ekialde Hurbileko herrien esportaziorako bidea da. Kanala kontrolpean duenak ze produktu, zekantitatetan eta bereziki produktu horien prezioa (arantzelak...) erabakiko du, besteak bestepetrolioarena.

    SIRIA 3:Europa eta Ekialde Hurbilaren arteko sarbidea da, Turkiatik, baita Errusiarentzako

    itsas portu estrategikoa ere.

    Tendentzia sozialistak dituen Estatua izanda, kapitalismoa aplikatu eta bertakoustiapenak bereganatu nahi dituen edonorentzat interesgarria da. Baina, Hezbollahrekin etaIranekin osatzen duten frente antiinperialista izugarrizko oztopoa da inperialismoarentzat.Gainera, botere militar izugarria du.

    IRAK 4 :

    Golko Pertsiarra: Hidrokarburoen irteera gune nagusia. Iran, Irak, Kuwait, SaudiArabia, Qatar eta Emirato Arabiarren kostarako irteera da.

    Ezer baino lehen, gogoratu beharra dago, Saddam Hussein Irak eta AEBrekin zuenharreman estrategikoa petrolioa topatu eta honen ustiapenaren baitako desadostasunak direlaeta (Iraken petrolioaren ustiapena beregain hartu izanagatik) harremanak hautsi eta inbasioaematen da.

    Bertan eman den eta ematen ari den gerra , industria armamentistikoarentzatnegozio bikaina bilakatu da. Honek, defentsa pribatizatzea ekarri du.

    -1- - 2-

    - 3-- 4 - - 5- -6 -

    IRAN 5: Golko Pertsiarra: Hidrokarburoen irteera gune

    nagusia. Iran, Irak, Kuwait, Saudi Arabia, Qatar eta EmiratoArabiarren kostarako irteera da.

    Tendentzia nazionalistak dituen Estatua izanda,gainontzeko estatuekin alderatuz, Iranek ez du herria saldu,garapen endogenoa du. Estatu independientea da, ez du kanpoindarrik behar garatu ahal izateko. Beste eredu bat da,inperialismoarentzat oztopo argia dena.

    AFGANISTAN 6 : Errusia eta Ekialde Ertaina lotzen dituen herrialdea da.

    AEBk Errusiaren lehengaietarako sarbidea blokeatu nahi du.

    ---------------Kurdistan

    Suezeko kanala

    Golko Pertsiarra

    Petroleoa

    Gasa

    Mineralak

    Botere militarra

    Industria armamentistikoa

    Itsas esportazioa

  • 8/12/2019 Altsamendu eta eskuhartze inperialistak mundu arabiarrean

    11/11