aldizguay

download aldizguay

If you can't read please download the document

description

aldizguay1 2012- 2013

Transcript of aldizguay

AURKIBIDEA

AGURRA 12 URTEKOEN LANAK 2 - 34 URTEKOEN LANAK 4 - 5SACHER OPILA 6 - 71. MAILA 8 - 92. MAILA 10 - 11ANDER ROMARATERI ELKARRIZKETA 12 - 13ANTZINAKO ARGAZKIAK 14 - 153. MAILA 16 - 174. MAILA 18 - 19GURE GOMENDIOAK .. 20 - 215. MAILA 22 - 23HOROSKOPOA 24 - 25DENBORAPASAK 26 - 27ARRATE KALAMUA TXANGOA 28ASMAKIZUNEN LEHIAKETA 29

AGURRA

Kaixo San Andres!!!!

Gabonak bukatu dira eta urtero bezala Aldizguay aldizkaria dator, eta 6. mailako ikasleoi tokatu zaigu ale hau argitaratzea.

Beste urteetan bezala gauza asko ditu aurtengo Aldizguayak, adibidez: Txisteak, denborapasak, gomendioak, errezetak...

Aurtengo iauterietarako gaia San Fermin jaiak dira.Iauterietako mozorroak prestatuta dituzue?Espero dugu baietz, bestela zezenak harrapatuko zaituzte.Nork uste duzue irabaziko duela aurtengo desfilea?Guk ez dakigu, baina irabazteko zorterik onena opa dizuegu denei.

Aldizguay berriarekin gozatzea espero dugu, eta zuen gustukoa izatea!

ONDO PASA MAHASPASA!!!

2 URTE

HASIERAN ETXEKOEN LAGUNTZA BEHAR GENUEN

ORAIN BAKARRIK GELDITZEN GARA.BEGIRA ZEIN LANGILEAK GAREN !!!

GAUZAK JASOTZEN IKASTEN ARI GARA

ASKO MUGITZEN GARA. DENA IKUSI ETA IKUTU EGITEN DUGU.

ETA NOSKI HORREGATIK GOSE HANDIA EDUKITZEN DUGU.

SSSS SSSS...

LOTAN GAUDE BEGIAK ITXITA.

4 urte

MARISORGINAREN GORPUTZ ATALAK

MARISORGINAREN IRUDIA ETA IZENA IDATZI DITUGU

PLASTILINAREKIN ERE EGIN GENITUEN MARISORGINAK

SACHER OPILA

OSAGAIAK:

125 gr amanda

100 gr irina

100 gr glass azukrea

100 gr azukre arrunta

100 gr gurina

6 arrautza

150 gr txokolate

Legamia sobre 1

Gatz apur bat

ESTALDURA:

150 gr txokolatea

125 gr esnegaina

30 gr gurina

NOLA EGIN

Lehenengo amandak txikitu egiten ditugu eta katilu batean jartzen dugu txikituta. Ondoren gurin fina (pomadaren itxuran) botatzen diogu, oso ondo nahasten dugu. Nahasketan azukre glassa gehitzen diogu. Ondoren, txokolatea mikro-uhinean sartzen dugu desizozteko

moduan, eta txokolatea urtzen denean gurina botatzen diogu, eta berriro nahastu dugu eta arrautzaren gorringoak gehitzen dizkiogun eta jarraitzen dugu nahasten. Amanden katiluan gatza, irina eta legamia botatzen dugu. Azkenik zuringoa elur puntua botatzen dugu eta suabe-suabe nahasten dugu. Nahaste guzti hau molde koipeztatu batean sartzen dugu eta labean 40 minutu 170C programatzen. Ateratzen dugunean hozten lagatzen dugu. Erditik mozten dugu eta mermelada jarri eta beste zatia jartzen diogu, eta azkenik txokolate urtua jartzen diogu gainetik.

Hiruhilabete honetan 2. mailakook Olinpiar Jokoen inguruan hainbat gauza ezagutu ditugu.Hemen daukazuena Su Olinpikoaren jatorria azaltzen duen kondaira bati buruzko egindako komikia da.

Prometeo

ANDER ROMARATERI ELKARRIZKETA

Ander Romarate joko paraolinpiarretara joan zen igeriketa egitera. Hiru proba egin zituen, eta bere probarik onenean munduko 7. gelditu zen, eta besteetan diploma olinpikoa eskuratu zuen. Guk bere bizitzaz gehiago jakin nahi izan dugu. Hona berarekin izan dugun elkarrizketa.

Zenbat urterekin hasi zinen igerian?

Zortzi-bederatzi urterekin hasi nintzen.

Zenbat egun eta ordu entrenatzen duzu?

Astean 6 egun 2 eta 4 orduz. Igandean jai.

Zein estilo gustatzen zaizu gehien?

Gehien gustatzen zaidana bizkarrez da.

Nora zoaz entrenatzera?

Bergarara joaten naiz entrenatzera.

Non gustatzen zaizu gehiago igeri egitea, itsasoan edo igerilekuan?

Igerilekuan nahiago dut.

Animatuta zaude hurrengo jokoetarako?

Saiatuko naiz, baina prest nago.

Txikitan pentsatzen zenuen maila honetara helduko zinela?

Txikia nintzenean, ez nekien nora helduko nintzen, igeriketako ikastaroetara joaten nintzen.

Ze dieta egiten duzu? Zerbait berezia jaten duzu?

Karbohidratoak daukaten jakiak, frutak, koipe gabeko janariak, etb

Txikitan beste kirolik egiten zenuen? Zergatik aukeratu duzu igeri egitea?

Lagunekin futbolean aritzen nintzen, baina gehienetan, igerian aritzen nintzen.

Zenbat bidaia egin dituzu Espainiatik kanpo igeri egitera?

Europatik bidaiak egiten ditut.

HISTORIAURREKO APAINGARRIAK

Gu 4. mailako ikasleak gara eta Plastika orduetan apaingarri hauek egin ditugu. Historiaurrea ikasten ibili gara eta horregatik garai horretan erabiltzen zituzten apaingarrien antzerakoak egiten saiatu gara. Ikusten duzuenez oso politak gelditu dira eta Ekain kobazuloan bertan aurkitutakoak dirudite!

Ikasi nahi al duzue nola egiten diren? Ba, hementxe daukazue egiteko modua. Oso erraza da, guk behintzat oso errez egin ditugu.

OSAGAIAK (koilare bat egiteko):

- IRINA: koilarakada bat.- GATZA: beste koilarakada bat.- URA: pixka bat. Orea egiterakoan, behar den neurrian joan botatzen.

JARRAITU BEHAR DIREN PAUSOAK:

- Lehenengo gatza eta irina bota ontzi batera.- Ondoren, ur pixka bat bota eta koilara batekin dena nahastu orea egiteko. Eskuekin ere landu, ogia egiteko orea bezala, eskuan pegatzen ez dela gelditu arte.- Orea prest dagoenean, zatiak hartu eta nahi den formako irudiak egin: harriak, haginak, hezurrak... Ez ahaztu zuloa egitea gero soka sartu ahal izateko!- Labean sartu eta gutxi gora-behera15 minutu eduki. Begiratzen joan eta nahi den puntua lortutakoan atera eta hoztutzen laga.- - Harri itxura eman nahi badiozue, tenpera grisez margotu eta lehortutakoan kola zuriarekin igurtzi.- Azkenik, ondo-ondo lehortutakoan larruzko soka batean sartu, korapiloa egin eta koilarea prest!

ANIMATU EGITERA!!!

TXANGO GOMENDAGARRIA

Guk 6. mailako ikasleok Arratetik Kalamuarako ibilbidea proposatzen dizuegu. Eguraldi onarekin joatea hobe da, bertako paisaiak ikusteko. Arrate eta Kalamua Eibarren kokatuak daude, eta orain ibilbidea zein den esango dizuegu: lehendabizi joan ipar-mendebalde norabidean Arrate Balle auzoa abia puntutik hasita; jarraian, eman bira itxia eskuinera Arrate Balle auzoan jarraitzeko; ondoren, berriro eman beste bira txiki bat eskuinera Idotorbe bailara norabidean Gorosta Balle aldea ezkerrera uzten; gero, Idotorbe bailara nahiko denbora luzez jarraituz, biratu zertxobait eskuinera Idotorbe bailara aldera baserri bat ikustean. Bukatzeko, eman bira ezkerrera eta Kalamuara helduko zara, eta han hamaiketakoa egin dezakezu.

ONDO PASA!!!

URPEKARIEN HITZALDIA

2012ko azaroaren 6an goizeko 10etan Asier eta Mikel urpekariak etorri ziren gure gelara (5.mailara) hitzaldi bat ematera.Hasieran urpekari frantses baten bideoa ikusi genuen;hain zuzen, Jack Coustourena. Bideo horretako urpekaria oxigeno bonbonarik gabe 150mko sakoneran murgildu zen. Asko gustatu zitzaigun, uretan nola zebilen buzeatzen ikustea. Frantziarrak 8 minutu, oxigeno gabe ur azpian mugituz eta munduko errekorra, ur azpian geldirik 12minutu oxigeno gabe egotea da. Asierrek 7 minutu eta Mikelek 4 minutu oxigeno gabe egoteko gaitasuna dute.Asierrek hauxe kontatu zigun: Antzina, grekoak ezer gabe joaten omen ziren urpeko arrantzara (30 m)eta orain tramankulu asko eramaten dituztela. Gizakiak urpekaritza aspalditik ezagutzen du.Badirudi sokaz lotutako harri batez uretan murgiltzen ziren eta igotzeko harria askatzen zuten, horrela gorantz joaten ziren, arnasa hartzeko.Ur azpian urpekaritzarako segurtasuna beharrezkoa zela esan ziguten. Erabiltzen duten materiala hau da:bonbonak,txalekoa (bonbona eramateko tokia, puzteko eta haizea kentzeko mandoa), labana, betaurrekoak (lupa efektua egiten dute), neoprenoa(mota asko daude), hodia, hegatsak, linterna, kamera,altimetroa, iparrorratza, soka karretan lotuta eramaten dute, behar dutenean aingura edo zerbaiti lotzeko.

Uretan hotza pasatzen dute. Beraz neoprenoa eta material egokia eramatea (eskularru, galtzerdi, neoprenoa urtaroaren arabera desberdina) premiazkoa da.Urpekarien arau nagusia, beti lagun batekin urperatzea da, inoiz ere ez,bakarrik, zeren eta soka edo sarearekin trabatzen bazara, oxigenoa falta bazaizu sorosteko egongo da.Hegatsen artean hiru mota erakutsi zizkiguten:, txikia, handiagoa eta monoaleta (itsas lamiena bezalakoa).Urpekariak non dauden adierazteko boia laranja bizia ur gainean izaten dute. Marrazoak ez omen dira hain gaiztoak, filmetan gaizto lana egokitzen zaie baina benetan foka edo dortoka garelakoan hozka egiten digute.Munduko marrazo zuririk handiena Mediterraneo itsasoan aurkitu omen zuten.Arrisku handiena zuri ezer ez zaizula gertatuko pentsatzea da.Oxigeno bonbonak gure eskolako 4. pisu osoko oxigenoa beste barruan darama, horrekin 2-3 ordu urpean egoteko aukera ematen digu. Bonbona horrek 14 kilo pisatzen du eta airea presioarekin 16 kilo.Bonbona barruan 12 litro oxigeno sar daiteke.Bonbonak aire gabe flotatu egiten du eta airearekin hondoratzen da.Airean %78 Nitrogenoa, %20 Oxigenoa eta beste guztia beste elementu batzuk osatzen dute.

horoskopoa

MARGOAK ATERA ETA...

TXANGO GOMENDAGARRIA

Guk 6. mailako ikasleok Arratetik Kalamuarako ibilbidea proposatzen dizuegu. Eguraldi onarekin joatea hobe da, bertako paisaiak ikusteko. Arrate eta Kalamua Eibarren kokatuak daude, eta orain ibilbidea zein den esango dizuegu: lehendabizi joan ipar-mendebalde norabidean Arrate Balle auzoa abia puntutik hasita; jarraian, eman bira itxia eskuinera Arrate Balle auzoan jarraitzeko; ondoren, berriro eman beste bira txiki bat eskuinera Idotorbe bailara norabidean Gorosta Balle aldea ezkerrera uzten; gero, Idotorbe bailara nahiko denbora luzez jarraituz, biratu zertxobait eskuinera Idotorbe bailara aldera baserri bat ikustean. Bukatzeko, eman bira ezkerrera eta Kalamuara helduko zara, eta han hamaiketakoa egin dezakezu.

ONDO PASA!!!

ASMAKIZUNAK LEHIAKETA

LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO JAKINGARRIAK:

ASMAKIZUN GUZTIAK ASMATU BEHAR DIRA.

ASMAKIZUNAK ERANTZUTEKO LAGUNTZA JASO DAITEKEBI ASTE EGONGO DIRA ALDIZKARIA BANATZEN DENETIK.

ERANTZUNAK KOKOZOROREN AZPIAN DAGOEN KUTXAN UTZI BEHAR DIRA. ERANTZUNEKIN BATERA: IZEN ABIZENAK ETA ZEIN MAILATAN ZAUDEN.

AZAL ZURIKOA DABAINA IKUSEZIN BIHUR DAITEKE;AHO BARRUAN SARTZEN DAINORK IKUSI GABE.PITTINKA, PIZGARRI;GEHIEGI HAR DEZANA, EGARRI.

1

ASMATZEN DUTENEN ARTEAN ZOZKETA EGINGO DA SARIA JASOTZEKO.

BIHOTZA GOGORGORPUTZA BIGUNODOLA BIHOTZETIK KANPOETA AZALA BILOTSU ETA LEUN.EZ NAIZ MELOIA BEZAIN HANDIEZ KOTOIA BEZAIN BIGUN.

3

HANTXE ZEUDEN GOGOR ETA TXIKIAKETA SOINEKO GORRIZ JANTZIAK;BEROTU NIZKIEN IPURDIAKETA HAIEK, HAIEK JAUZIAK!LEHERTU ZITZAIZKIEN SOINEKO GORRIAKETA ERAKUTSI ZIZKIDATEN GORPUTZ BIGUN ZURIAK.

2

ZORTE ON DENOI!!

ANTZINAKO ARGAZKIAK

ANTZINAKO ARGAZKIAK

AGUR