AEK oinarrizko gramatika

23
IKASGEL@ _____________________________________________ 1 e e u u s s k k a a r r a a z z h h a a s s i i O O i i n n a a r r r r i i z z k k o o g g r r a a m m a a t t i i k k a a

Transcript of AEK oinarrizko gramatika

Page 1: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 1

eeuusskkaarraazz

hhaassii

OOiinnaarrrriizzkkoo ggrraammaattiikkaa

Page 2: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 2

Deklinabidea

NOR / ZER

Izen propioak MIKEL JOSEBA FERMIN

Izenordeak NI ZU HURA (BERA) GU ZUEK HAIEK

Sing. Plur.

Izen arruntak LAGUNa ETXEa LAGUNak ETXEak

Erakusleak HAU HORI HURA HAUEK HORIEK HAIEK

- Nor zara (zu)? - Nortzuk dira horiek? - Ni Idoia naiz. - Horiek Mikel eta Fernan dira.

- Zuek Marisa eta Lurdes zarete? - Ez. Gu ez gara Marisa eta Lurdes. Gu Marisa eta Josune gara.

- Horiek zure lehengusuAK dira? - Ez. Hauek ez dira nire lehengusuAK. Hauek nire auzokoA eta nire osabA dira.

- Neska hori zuen lagunA da? - Bai. Neska hau gure lagunA da.

- Zer da hori? - Hori euritakoa da.

- Hauek zure prakAK dira? - Ez. Horiek ez dira nire prakAK. Horiek amaren prakAK dira.

- Liburu hauek zureak dira? - Bai. Liburu horiek nireak dira.

- Zer daukazu eskuan? - Eta ahoan? - Eskuan ez daukat ezer. - Ahoan txikle bat daukat.

Page 3: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 3

NORK

Izen propioak MIRENek EDORTAk JOKINek FELIPEk

Izenordeak NIK ZUK HARK (BERAK) GUK ZUEK HAIEK

Sing. Plur.

Izen arruntak IRAKASLEak GIZONak IRAKASLEek GIZONek

Erakusleak HONEK HORREK HARK HAUEK HORIEK HAIEK

- Nork esan du hori? - Nortzuek daukate mobila? - Hori guk esan dugu. - Mobila nire gurasoek daukate.

- Zuek badaukazue semerik? - Ez. Guk ez daukagu semerik. Guk alaba bi dauzkagu.

- GizonAK poltsikotik pistola atera du.

- LangileEK greba egin dute. IdoiaK aulkia apurtu du.

- Kotxe horrek katu bat zapaldu du.

_________________________________________________________________________

NORI Izen propioak IZASKUNi MARTAri ASIERri

Izenordeak NIRI ZURI HARI (BERARI) GURI ZUEI HAIEI

Sing. Plur.

Izen arruntak UMEari MUTILari UMEei MUTILei

Erakusleak HONI HORRI HARI HAUEI HORIEI HAIEI

- Nori galdu zaio erlojua? - Erlojua niri galdu zait.

- Zuei antzerkia gustatzen zaizue? - Ez. Guri ez zaigu antzerkia gustatzen. Guri zinea gustatzen zaigu.

- IrakasleARI klariona lurrera jausi zaio.

- Nire auzokoEI txakurra hil zaie.

- EneritzI nire izena ahaztu zaio.

- Umetxo horri lehenengo hortza irten zaio.

Page 4: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 4

NONGO(a/ak) Izen propioak DURANGOko BERRIZko ZORNOTZAko BARTZELONAko

Sing. Plur.

Izen arruntak ETXEko KOMUNeko ETXEetako KOMUNetako

Erakusleak HONETAKO HORRETAKO HARTAKO

HAUETAKO HORIETAKO HAIETAKO

Adberbioak HEMENgo HORko HANgo GOIko ERDIko ESKUMAko EZKERREko BARRUko KANPOko ONDOko

- Nongoa da Aita Santua? - Nongoak dira kanguroak? - Aita Santua Poloniakoa da. - Kanguroak Australiakoak dira.

- Giltza hori etxekoa da? - Ez. Giltza hori ez da etxekoa. Giltza hori kotxekoa da.

- Hori DurangoKO liburutegiA da.

- Zu hemengoa zara? - Ez. Ni ez naiz hemengoa. Ni Portugalekoa naiz.

- Hauek ez dira hemenGO babAK.

- Jon eskolaKO zuzendariA da.

- Horiek ez dira euskaltegiKO ikasleAK.

- Argazki hori album honetakoa da.

- Gu gela honetako ikasleAK gara.

- Jon erdiKOA da eta Mikel eskumaKOA.

- KanpoKO gizonA nire aitita da.

Page 5: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 5

NON Izen propioak ELORRIOn NAFARROAn EIBARren GALIZIAn BERRIZen

Sing. Plur.

Izen arruntak OHEan ARBELean OHEetan ARBELetan

Erakusleak HONETAN HORRETAN HARTAN HAUETAN HORIETAN HAIETAN

Adberbioak HEMEN HOR HAN GOIan ERDIan ESKUMAn EZKERrean BARRUan KANPOan ONDOan

- Non bizi da Aita Santua? - Aita Santua Vatikanon bizi da.

- Iurretako alkatea Iurretan bizi da? - Ez. Iurretako alkatea ez da Iurretan bizi. Iurretako alkatea Durangon bizi da.

- Gerediaga Elkartea AbadiñoN dago.

- Zu hemen bizi zara? - Ez. Ni ez naiz hemen bizi. Ni Lekeition bizi naiz. - Ziortza baserri horretan bizi da.

- Anboto jatetxea kale honetan dago? - Katua mahai azpian dago eta sagutxua bere aurreAN.

- KanpoAN euria da.

- Amak dirua poltsiko barruan dauka.

_________________________________________________________________________

NOREN(a/ak)

Izen propioak IÑIGOren MIKELen AITORren ZIORTZAren

Sing. Plur.

Izen arruntak SEMEaren LAGUNaren SEMEen LAGUNen

Erakusleak HONEN HORREN HAREN HAUEN HORIEN HAIEN

NIRE ZURE HAREN (BERE) GURE ZUEN HAIEN

- Norena da koaderno hori? - Hau JosuREN erlojuA da? - Koaderno hori Igorrena da. - Ez. Hori nire erlojuA da.

- Norenak dira artazi horiek? - Artazi horiek gureak dira.

- Kotxe hori zure gurasoENA da? - Ez. Kotxe hori ez da nire gurasoena. Kotxe hori nirea da.

- Telefono mobila neska horrena da.

- Gaur auzokoEN batzarra egon da.

- Ume horren aita gizon lodi hori da.

Page 6: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 6

NONDIK Izen propioak ZAMORAtik BERRIZtik ZORNOTZAtik MADRILdik

Sing. Plur.

Izen arruntak KALEtik ZUHAITZetik KALEetatik ZUHAITZetatik

Erakusleak HONETATIK HORRETATIK HARTATIK

HAUETATIK HORIETATIK HAIETATIK

Adberbioak HEMENdik HORtik HANdik GOItik ERDItik ESKUMAtik EZKERretik BARRUtik KANPOtik ONDOtik

- Nondik etorri zara? - Ileapandegitik etorri naiz.

- Trena BilboTIK dator.

- Bizikleta lasterketa handik etorriko da.

- Sagua zulo horretatik irten da.

- Barrea barru-barruTIK irten zaio.

______________________________________________________________________________________________

NORA

Izen propioak ELORRIOra PARISera EIBARrera VALLADOLIDera

Sing. Plur.

Izen arruntak SUKALDEra LURrera SUKALDEetara LURretara

Erakusleak HONETARA HORRETARA HARTARA

HAUETARA HORIETARA HAIETARA

Adberbioak HONA HORRA HARA GOra ERDIra ESKUMAra EZKERrera BARRUra KANPOra ONDOra

- Nora zoaz? - Zinemara noa.

- Autobusa Bilbotik DonostiaRA doa.

- Etorri hona, umetxo!

- Zaldia mendi horretara igo da.

- Idoia mahai gainERA igo da.

_________________________________________________________________________

Page 7: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 7

NOREKIN Izen propioak IÑIGOrekin MIKELekin AITORrekin ZIORTZArekin

Sing. Plur.

Izen arruntak ALKATEarekin MUTILarekin ALKATEekin MUTILekin

Erakusleak HONEKIN HORREKIN HAREKIN HAUEKIN HORIEKIN HAIEKIN

NIREKIN ZUREKIN HAREKIN (BERAREKIN) GUREKIN ZUEKIN HAIEKIN

- Norekin afaldu duzu? - Lagunekin afaldu dut. - Baserritarra astoAREKIN jaitsi da herrira.

- Ez nago ados zuekin.

- Amama ilobEKIN joan da zirkora.

- Ez ikutu kristala esku horiekin!

_________________________________________________________________________

NOIZ

Sing. Plur.

Izen arruntak GOIZean ASTELEHENean GOIZetan ASTELEHENetan

Erakusleak HONETAN HORRETAN HARTAN HAUETAN HORIETAN HAIETAN

Adberbioak Esamoldeak

LEHEN ORAIN GERO ATZO GAUR BIHAR ETZI OPORRETAN SAN FERMIN EGUNean ASTEBURUan ORAIN DELA 10 minutu ORAIN DELA 3 aste ORAIN DELA 7 urte 10 minutu BARRU 3 aste BARRU 7 urte BARRU …BAINO LEHEN …ETA GERO …ONDOREN ARTE

- Gaur goizeAN tabernean kafesnea hartu dut.

- Datorren urteAN pedagogia ikasiko dut.

- Pasa den hilEAN nire lehengusuak bisitatzera joan nintzen.

- Orain oso pozik nago. Bihar ez dakit zelan egongo naizen.

- Domu Santu egunEAN jendea kanposantura joaten da.

- Bazkaldu baino lehen eskuak garbitzen ditut, eta bazkaldu eta gero hortzak garbitzen ditut.

- Ileapaindegian egon naiz arratsaldeko 3rak arte.

Page 8: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 8

_________________________________________________________________________

NORENTZAT Izen propioak INESentzat MIKELentzat ANErentzat OHIANErentzat

Sing. Plur.

Izen arruntak APAIZarentzat UMEarentzat APAIZentzat UMEentzat

Erakusleak HONENTZAT HORRENTZAT HARENTZAT

HAUENTZAT HORIENTZAT HAIENTZAT

NIRETZAT ZURETZAT HARENTZAT (BERARENTZAT) GURETZAT ZUENTZAT HAIENTZAT

- Norentzat da oparia? - Oparia senargaiarentzat da. - Gona hau nire lobatxoARENTZAT erosi dut.

- Tori! Hau zuretzat da.

- Joku horiek pertsona nagusiENTZAT dira.

- Ariketa hauek errezak dira ikasle horientzat.

______________________________________________________________________________________________

ZEREZ ESKUz AUTOBUSez BURUz TRENez BOLIGRAFOz ZALDIz

- Zerez josten du zuen amak: makinaz ala eskuz? - Gure amak eskuz josten du.

- Mikelek esan dit bihar trenEZ joango dela Bilbora.

- Nik oraindik ez dakit ordenadorEZ idazten.

__________________________________________________________________________________________________

Page 9: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 9

NORENGANA

Izen propioak INESengana MIKELengana ANErengana OHIANErengana

Sing. Plur.

Izen arruntak GIZONarengana EMAKUMEarengana

GIZONengana EMAKUMEengana

Erakusleak HONENGANA HORRENGANA HARENGANA

HAUENGANA HORIENGANA HAIENGANA

NIGANA ZUGANA HARENGANA (BERARENGANA) GUGANA ZUENGANA HAIENGANA

- Norengana zoaz? - Txominengana noa mesede bat eskatzera. - Ume guztiak andereñoARENGANA doaz. - Joan zaitez mutil horrengana eta galdetu zer ordu den.

- Zugana etorri naiz nire laguna zarelako.

__________________________________________________________________________________________________

NORAINO

Izen propioak IURRETAraino PARISeraino DONOSTIAraino

Sing. Plur.

Izen arruntak ZERUraino LURreraino MENDIetaraino ZUHAITZetaraino

Erakusleak HONETARAINO HORRETARAINO HARTARAINO

HAUETARAINO HORIETARAINO HAIETARAINO

Adberbioak HONAINO HORRAINO HARAINO GOraino ERDIraino ESKUMAraino EZKERreraino BARRUraino KANPOraino ONDOraino

- Noraino joan zara? - Sevillaraino joan naiz.

- Pasa zaitez sukaldeRAINO!

- Bihar mendi horretaraino joango gara, ezta?

- Sartu zaitez barruraino!

Page 10: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 10

NINTZEN Ni HINTZEN Hi ZEN Hura GINEN Gu ZINEN Zu ZINETEN Zuek ZIREN Haiek

Aditza

ADITZ LAGUNTZAILEA

NOR - orainaldia NOR - lehenaldia (zer) (zer) NAIZ Ni HAIZ Hi DA Hura GARA Gu ZARA Zu ZARETE Zuek DIRA Haiek - Umeak amamarengana hurbildu dira. - Atzo ez zineten euskaltegira etorri.

- Ni Igor naiz eta suhiltzailea naiz. - Iaz oporretan Indiatik ibili ginen.

- Gu ez gara Tolosan bizi. - Orain dela hamar urte nire anaia ezkondu zen. - Zuek berandu heldu zarete. - Etxera heldu ginenean telebista piztuta egon zen.

- Lapurra bankuan sartu da. - Ikasleak zutik jarri ziren irakaslea agertu zenean. - Trena berandu irten da. - Aitorren amama herenegun hil zen.

- Zergatik ez zara jesarri nire ondoan? - Joan ahal nintzen, baina ez nintzen joan.

NOR - NORI - orainaldia (zer) (zeri)

nor nori - Niri ez zait gustatzen lan egitea.

(zer) (zeri) - Guri Tolosako aitita etorri zaigu bisita egitera. - Begian zerbait sartu zaizu.

ZAI zki T Niri - Betaurrekoak etxean ahaztu zaizkio.

ZAI zki K/N Hiri - Ez zaigu komeni alkohol gehiegi edatea. ZAI zki O Berari - Etxeari teilatua falta zaio.

ZAI zki GU Guri ZAI zki ZU Zuri ZAI zki ZUE Zuei ZAI zki E Haiei

Page 11: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 11

nork nor (zerk) (zer)

Nik N it U EN Hik H it U EN Hark Z it U EN Guk GEN it U EN Zuk ZEN it U EN Zuek ZEN it U z TEN Haiek Z it U z TEN

NOR (3. Perts) – NORK - orainaldia NOR (3. Perts) - NORK -lehenaldia (zer) (zerk) (zer) (zerk)

nor nork (zer) (zerk)

D it U T Nik D it U K/N Hik D it U -- Hark D it U GU Guk D it U ZU Zuk D it U ZUE Zuek D it U zTE Haiek - Kotxeak bakarrik eraman ahal ditu lau pertsona. - Ezin zuen mina agoantatu.

- Nik egunero garbitzen ditut hortzak. - Bingoan diru guztia galdu genuen. - Irratiak esan du bihar euria izango dela. - Nire senargaiak 4 txakurkume erosi zituen.

- Guk etxe zaharra saldu dugu. - Lehen irakasleek zigor asko ipintzen zituzten.

- Ez dut nahi. - Esan zenuten baietz, baina ez zineten etorri. - Ehiztariek usoak ikusi dituzte. - Katua maite zenuen, baina hil zen.

NOR - NORI - NORK - orainaldia (zer) (zeri) (zerk)

NOR - NORK - orainaldia (zer) (zerk)

nor nori nork (zer) (zeri) (zerk) DIzki t(da) T DIzki K/N K/N Dizki o -- DIzki gu GU DIzki zu ZU DIzki zue ZUE

DIzki e TE

- Nik zuri zer ordu den galdetu dizut.

- Irakasleak guri gezurra esan digu. - Umeek gurasoei inoiz ez diete kasurik egiten.

- Txakurrak katuari haginka egin dio.

- Zuek guri egunero ogia ekartzen diguzue. - Andereñoak umeei gozokiak oparitu dizkie.

nor nork (zer) (zerk) NA U T HA U K/N D U -- GA it U GU ZA it U ZU ZA it U zTE ZUE D it U (z)TE TE

- Ez nauzu ezagutzen, ala?

- Irakasleak gu ez gaitu maite. - Nahi baduzue, kotxez eramango zaituztet.

- Aitak seme-alabak ikastola barruraino sartu

ditu. - Orain beste pisu baten bizi naiz, emazteak utzi

egin nau eta. - Ez gaituzte ikusi, ezkutatuta egon gara eta.

Page 12: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 12

ADITZ TRINKOAK - orainaldia EGON JOAN ETORRI IBILI Ni Hi Hura Gu Zu Zuek Haiek

NAGO HAGO DAGO GAUDE ZAUDE ZAUDETE DAUDE

NOA HOA DOA GOAZ ZOAZ ZOAZTE DOAZ

NATOR HATOR DATOR GATOZ ZATOZ ZATOZTE DATOZ

NABIL HABIL DABIL GABILTZA ZABILTZA ZABILTZATE DABILTZA

- Gaur Edorta berandu doa lanera. - Aitita ez dabil oso ondo. Asko kostatzen zaio ohetik altxatzea. - Bazatoz nirekin antzerkira? - Ados zaudete Aznarrekin? - Ez nago batere gustura. - Zaldiak mendian dabiltza, betiko moduan. - Zer, bagoaz San Mamesera Athletiken partidua ikustera? - Ez zatozte oso pozik eskolatik. - Zer, nekatuta zaude, ala? - Ama haserre dator lanetik.

EDUKI Nor nork (zer) (zerk)

EKARRI Nor nork

(zer) (zerk)

ERAMAN Nor nork

(zer) (zerk)

JAKIN Nor nork

(zer) (zerk)

Nik Hik Hark Guk Zuk Zuek Haiek

DAU(z)KA T DAU(z)KA K/N DAU(z)KA -- DAU(z)KA GU DAU(z)KA ZU DAU(z)KA ZUE DAU(z)KA TE

DAKAR(tza) T DAKAR(tza) K/N DAKAR(tza) -- DAKAR(tza) GU DAKAR(tza) ZU DAKAR(tza) ZUE DAKAR(tza) TE

DARAMA(tza) T DARAMA(tza) K/N DARAMA(tza) -- DARAMA(tza) GU DARAMA(tza) ZU DARAMA(tza) ZUE DARAMA(tza) TE

DAKI(zki) T DAKI(zki) K/N DAKI(zki) -- DAKI(zki) GU DAKI(zki) ZU DAKI(zki) ZUE DAKI(zki) TE

- Badaukazu dirurik? - Nik ez dakit zelan egiten den hori. - Zuk motxila beteta dakarzu. - Baserritarrak behiak, ardiak eta txakur bat dauzka. - Zer daramazue poltsa horretan? - Nik badakit euskaraz hitz egiten. - Guk badaukagu diru apur bat. Zuek ez daukazue batere? - Umeek eskolara txandala jantzita daramate. - Guk katua dakargu, berarekin jolasteko. - Nik ez daukat arrazoia, baina zuk ere ez.

Page 13: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 13

Denetarik

ADITZAREN ASPEKTUA

LEHEN GARBITU EKARRI BOTA EGIN IKUSI UTZI

ORAIN GARBItzen ari BOTAtzen ari EGIten ari Uzten ari + IZAN ADITZ TRINKOAK (nago , zoaz, dator, dakit, daukazu...)

GERO GARBITUko EKARRIko BOTAko EGINgo UTZIko

HABITUALA GARBItzen EKARtzen BOTAtzen EGIten IKUSten UZten

- Gaur goizean ez zaituztet ikusi ikastolan. Non egon zarete?

- Zertan ari zara, bada?

- Sukaldea garbiTZEN ARI naiz.

- Ikastaro hau 6 hilabete barru amaituKO da.

- Ez zaigu gustaTZEN egunero eskolara joatea.

- Umetan larunbatetan errekara joaten ginen sapabururuak harrapatzera.

- Zergatik zaude hain pozik?

ZER ORDU DA? 00:00 Gaueko hamabiAK dira. 00:05 Gaueko hamabiAK eta bost dira.

01:00 Goizaldeko ORDU batA da. 01:15 Goizaldeko ORDU batA eta LAURDEN da. 08:00 Goizeko zortziAK dira. 08:30 Goizeko zortzi eta ERDIAK dira.

12:00 Eguerdiko hamabiAK dira. 11:35 Goizeko hamabiAK hogeita bost GUTXIAGO dira.

14:00 Arratsaldeko ORDU biAK dira. 14:45 Arratsaldeko hirurAK LAURDEN GUTXI dira. 19:00 Arratsaldeko zazpiAK dira. 19:20 Arratsaldeko zazpiAK eta hogei dira.

22:00 Gaueko hamarrAK dira. 22:30 Gaueko hamar eta ERDIAK dira.

ZER ORDUTAN ...? -(e)an -(e)tan

- Zer ordutan jaikitzen zara ohetik? - Zer ordutan bazkaltzen duzu?

- Goizeko zazpiak eta laurdenETAN jaikitzen naiz. - Ordu bat eta erdiETAN bazkaltzen dut.

- Zer ordutan dator trena? - Zer ordutan itzuliko zara gauean?

- Trena ordu biak hogei gutxiagoTAN dator. - HamaikETAN etorriko naiz.

- Zer ordutan hasiko da pelikula? - Zer ordutan esnatu zara?

- Pelikula bostak eta hamarrEAN hasiko da. - Goizaldeko lauak eta hogeiAN esnatu naiz. ________________________________________________________________________________________

Page 14: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 14

DATA

- Zu noiz jaio zinen?

- Ni 1961EKO azaroAREN 14AN jaio nintzen.

- Noiz ezkondu ziren aitita eta amama? - Aitita eta amama 1949KO ekainAREN 15EAN ezkondu ziren.

ZERTARA -t(z)era

- Etxeko atea jo dute eta ama atea zabalTZERA joan da.

- Zertara joan zarete udaletxera?

- Gu udaletxera joan gara kotxeko zerga ordainTZERA.

- Beheko pisura joan naiz auzokoari gatza eskaTZERA.

- Jabi eta Pello mendira joan dira ehiza egiTERA.

ZERTARAKO -t(z)eko

- Bost minutu falta dira klasea amaiTZEKO.

- ArgalTZEKO komenigarria da kirola egitea.

- Zertarako balio du giltzak?

- Giltzak ateak ixTEKO eta zabalTZEKO balio du.

- Aitak dirua eman dit ordenadorea erosTEKO.

ZERGATIK -(e)lako ... eta

- Zergatik zaudete nekatuta?

- Gu nekatuta gaude asko ibili gareLAKO.

- Zu berandu heldu zara autobusa galdu duzuLAKO.

- Animo, mutilak! Partidua irabazi egingo dugu eta.

- Mirenen loba ezin da ikastolara joan gaixorik dago eta.

ZERTAN -t(z)en

- Ixabel ohean etzanda dago liburu bat irakurTZEN.

- Zuek zertan ari zarete?

- Gu bidaia prestaTZEN ari gara.

- Zu sukaldean zaude esnea beroTZEN.

- Arotza egurrezko armairua egiTEN ari da.

Page 15: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 15

ZELAKOA (NOLAKOA)

- Zelakoa da pastel hori?

- Pastel hori oso gozoA da.

- Emakume zaharrA nire amama da.

- Zure gurasoak argalAK dira.

- Amuarraina ez da merkeA.

_________________________________________________________________________

ZELAN (NOLA) -ta (-da)

-TA (-DA) NEKATUta APURTUta ITXIta BETEta JESARRIta

GARBI LODI GAZTE MERKE ZIKIN GORRI

ONDO TXARTO LASAI URDURI ASTIRO ZUTIK GAISORIK POZIK HASERRE ZABALIK HUTSIK LO ADOS

- Okela astiro jan behar duzue.

- Zelan dago aita?

- Aita gaisorik dago.

- Porruak ez daude merke.

- Botila hori beteTA dago baina nire edalontzia hutsik dago.

- Denda itxiTA dago eta kristalak apurtuTA dauzka.

_________________________________________________________________________

Page 16: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 16

ZENBAT gutxi asko batzuk 0 zero 21 hogeita bat 60 hirurogei 1 bat 22 hogeita bi 70 hirurogeita hamar 2 bi 23 hogeita hiru 80 laurogei 3 hiru 24 hogeita lau 90 laurogeita hamar 4 lau 25 hogeita bost 100 ehun 5 bost 26 hogeita sei 105 ehun eta bost 6 sei 27 hogeita zazpi 111 ehun eta hamaika 7 zazpi 28 hogeita zortzi 255 berrehun eta berrogeita hamabost 8 zortzi 29 hogeita bederatzi 391 hirurehun eta laurogeita hamaika 9 bederatzi 30 hogeita hamar 444 laurehun eta berrogeita lau 10 hamar 31 hogeita hamaika 901 bederatziehun eta bat 11 hamaika 32 hogeita hamabi 1000 mila 12 hamabi 33 hogeita hamahiru 1900 mila eta bederatziehun 13 hamahiru 34 hogeita hamalau 8974 zortzi mila bederatziehun eta hirurogeita 14 hamalau 35 hogeita hamabost hamalau 15 hamabost 36 hogeita hamasei 100000 ehun mila 16 hamasei 37 hogeita hamazazpi 1000000 milioi 17 hamazazpi 38 hogeita hamazortzi 18 hamazortzi 39 hogeita hemeretzi 19 hemeretzi 40 Berrogei 20 hogei 41 Berrogeita bat

- Zenbat urte dauzkazu (zuk)? - (Nik) berrogeita hamasei urte dauzkat.

- Hemen hamahiru aulki daude?

- Ez. Hemen ez daude hamahiru aulki. Hemen aulki bat bakarrik dago.

- Bankuko zuzendariak diru asko dauka? - Bai. Bankuko zuzendariak diru asko dauka baina nik diru gutxi daukat.

- Osaba mendira joan da eta perretxiko batzuk ekarri ditu. Hamar bat (hamar, gutxi gora-

behera) ekarri ditu.

- (Zuk) zenbat seme dauzkazu?

- Nik ez daukat semerik baina alaba bi (bi alaba) dauzkat.

Page 17: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 17

ZEREZKO(a/ak) -(e)zko(a/ak)

- Zerezkoa da horma hori? - Horma hori harrizkoa da.

- ArtilEZKO galtzerdiAK oso beroak dira.

- Belarritako horiek ez dira urreZKOAK; zilarrEZKOAK dira.

- LarruZKO jakA zurea da?

_________________________________________________________________________

KONPLETIBOA -(e)la -(e)nik

- Zer esan du irratiak? - Irratiak esan du Galdakaon kotxe istripu bat egon dELA.

- Nik uste dut zuk gezurra esan didazuLA.

- Idoiak esan dit azterketa guztiak gainditu dituELA.

- Nik ez dut uste bihar euria egingo duENIK.

- Aitorrek ez du esan mendira joatea gustatzen zaioNIK. ___________________________________________________________________________

ZEHARGALDERA -(e)n

- Zer galdetu diozu irakasleari?

- Nik irakasleari galdetu diot EA komunera joan ahal naizEN.

- Gure aitaren lagunak EA ezkonduta nagoEN galdetu dit.

- Zuk badakizu Iparragirre kalea non dagoEN?

- Ez. Nik ez dakit Iparragirre kalea non dagoEN.

- Amamak ez daki ordenadoreak zertarakako balio duEN.

- Zuk badakizu nire semea nora joan dEN?

Page 18: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 18

AGINTERA zaitez zaitezte (e/it)zazu (e/it)zazue -t(z)eko

Amak semeari: "Aizu, altxa zaitez ohetik!"

Semeak: "Zer?

Amak semeari, berriro: "Ohetik altxaTZEKO!"

Irakasleak ikasleei: "Aizue, isil zaitezte!"

Ikasleek: "Zer?"

Irakasleak ikasleei, berriro: "IsilTZEKO!"

Mikelek txakurrari: "Ez ezazu jan hori!"

Txakurrak: "????"

Mikelek txakurrari, berriro: "Hori ez jaTEKO"

- Aita Santuak kristauei bakearen alde otoitz egiTEKO esan die.

- Mikel, etor zaitez hona eta egon zaitez isilik!

- Poliziak lapurrari arma lurrera botaTZEKO agindu dio.

- Aizu, atera itzazu lau zurito!

________________________________________________________________________________________

KONPARAKETAK

berdintasuna Desberdintasuna (gehiago edo gutxiago)

ZELAKOA ZELAN

BEZAIN BAINO …AGO

ZENBAT BESTE (HAINBAT) BAINO ______ GEHIAGO

BAINO ______ GUTXIAGO

- Zenbat urte dauzkazu? - Nik zuk beste urte dauzkat.

- Zelakoa da Bartzelona?

- Bartzelona Madril bezain polita da.

- Zelan bizi zara?

- Ondo. Baina ez zu bezain ondo.

- Bilbok Donostiak baino biztanle gehiago dauzka.

- Guk ez dugu jan zuek beste gozoki.

- Gure alaba zuena baino lotsatiaGOa da.

- Haiek guk baino hobeto hitz egiten dute euskaraz.

- Zuk Mikelek baino perretxiko gutxiago batu dituzu. ________________________________________________________________________________________

Page 19: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 19

ERLATIBOA -(e)n(a/ak)

- Josu da begi argiak dauzkaNA.

- Amaia da gaur klasera soineko berdea ekarri duEN neskA.

- Mendizalea da mendian ibiltzea gustatzen zaioNA.

- Arratsaldean ikusi duguN pelikulA oso aspergarria izan da.

- Zuk esan didazuN guztiA gezurra da.

- Josuneri galdu zaioN giltzA udaltzaingoan agertu da.

- Nor da zure aitaren ondoan dagoENA? ___________________________________________________________________________

BALDINTZA -t(z)en ba- -ko

- Leihoa zabaltzen Baduzu, hotzituko gara.

- Etxean geratzen Bagara, aspertuko gara.

- Musu bat ematen Badidazu, zinera joatera gonbidatuko zaitut.

- Euskaltegira joaten ez BAzara, ez duzu euskaraz ikasiko.

- Maite Banauzu, ezkontzeko eskatuko didazu. ________________________________________________________________________________________

DENBORAZKOAK -(e)nean

-t(z)ean

- Postariak tinbrea jo du bazkaltzen hasi garENEAN.

- Eguraldi ona egiten duENEAN hondartzara joaten gara.

- Etxean ez zegoen inor etxera heldu nintzENEAN.

- Athletic-ek irabazten duENEAN oso pozik jartzen da.

- Kalera irteTZEAN euria egiten hasi zuen.

- Txakurra zaunka entzuTEAN konturatu ginen norbait bazetorrela. ________________________________________________________________________________________

AHAL / EZIN

- Hondartzara joaten bagara, eguzkia hartu ahal dugu.

- Ume txikiak ezin dira joan bakarrik ikastolara.

- Ospitaletan ezin da tabakorik erre.

Page 20: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 20

- Bihar ezin izango naiz klasera joan, oso gaisorik nago eta.

- Gaur goizean lasai gosaldu ahal izan dut, jai-eguna da eta.

- Zuri kontatu ahal dizut, nire laguna zara eta.

BEHAR

- Zenbat denbora behar duzu jazteko?

- Ezin naiz zurekin geratu, lanera joan behar dut eta.

- Ez duzu dena jan behar.

- Datorren urtean gida-baimena berriztatu beharko dut.

- Gaur goizean umeari ipurdiko bat eman behar izan diot.

________________________________________________________________________________________

NOMINALIZAZIOA -t(z)ea

- Guri ez zaigu gustatzen ariketak egiTEA.

- Euskara ikasteko beharrezkoa da gogoa edukiTZEA.

- Euskaltegian debekatuta dago erdaraz hitz egiTEA.

- Osasunerako komenigarria da kirola egiTEA.

- Guri asko kostatzen zaigu euskaraz pentsaTZEA.

- Pentsatu dugu oporretan Indiara joaTEA.

________________________________________________________________________

NOMINALIZAZIOA -t(z)en

- Zuek ez dakizue ingelesez hitz egiTEN.

- Orain dela urte asko ikasi nuen josTEN.

- Barre egiTEN hasi ginen txistea entzun genuenean.

- Orain telebista ikusTEN ari da.

- Saiatuko gara euskaltegira egunero joaTEN.

___________________________________________________________________________

Page 21: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 21

ATZIZKI BATZUK

-(T)AR: DurangAR, zaldibarTAR, baserriTAR, herriTAR, frantziAR, italiAR…

- DurangARra: Durangon jaio dena edo Durangokoa dena.

-DUN: Bizardun, txapelDUN, euskalDUN, haurDUN, betaurrekoDUN, diruDUN… - Bizarduna: bizarra daukana.

-ZALE: MendiZALE, ardoZALE, gozoZALE, neskaZALE, diruZALE…

- Ardozalea: Ardoa gustatzen zaiona.

-GARRI: AsperGARRI, ikusGARRI, beldurGARRI, barreGARRI, edanGARRI…

- Edangarria: Edan ahal dena edo edatea merezi duena. - Beldurgarria: Beldurra ematen (sortzen) duena.

-TXO: AmaTXO, mahaiTXO, umeTXO, afariTXO, etxeTXO, lagunTXO… - Mahaitxoa: mahai txikia.

- Amatxo: ama (kariñosoa).

-TASUN: MaitASUN, askaTASUN, isilTASUN, alaiTASUN… - TASUN: Izen abstraktoa, ona, positiboa.

- TZAILE: SalTZAILE, garbiTZAILE, erreTZAILE, hilTZAILE… - Saltzailea: Saltzen duena.

- -LE: IrakasLE, ikasLE, erosLE, entzuLE, ikusLE…

- Ikaslea: Ikasten duena.

-(L)ARI: ArgazkiLARI, bulegARI, tabernARI, sukaldARI, futbolARI…

-(l)ari: Askotan lanbidea adierazten du.

-TSU: IndarTSU, ileTSU, koipeTSU, euriTSU, eguzkiTSU...

- Iletsua: Ile asko daukan pertsona. - Euskal Herria euritsua da.

Page 22: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 22

Page 23: AEK oinarrizko gramatika

IKASGEL@ _____________________________________________ 23