Adimena

33
4. unitatea ADIMENA

Transcript of Adimena

Page 1: Adimena

4. unitatea

ADIMENA

Page 2: Adimena

AURKIBIDEA1. Zer da adimena?2. Adimenaren analisi faktoriala:

2.1.Spearman2.2.Thurstone2.3.Guilford

3. Adimenaren ikuspegi ebolutiboa: Piaget

4. Problemen ebazpena5. Adimenaren neurketa6. Herentzia vs. Ingurunea7. Adimen urritasuna eta adimen

aberastasuna

Page 3: Adimena

1. Adimenaren definizioa

Gaitasun multzoa da, ez gaitasun bakarra.Definizio asko:1. “Adimena pentsamendu abstrakturako ahalmena da“ TERMAN (1921)

2. “Adimena erantzun onak asmatzeko ahalmena da, egiaren edo gertaeren ikuspuntutik“. THORNDIKE, (1921)

3. “Adimena ikaskuntza, edo norbera ingurua moldatzen ikasteko ahalmena da“. COLVIN, (1921)

4. “Adimena nerbio-sistemaren aldagarritasun orokorra da“, PINTNER, (1921)

5. Adimena asmo jakin batekin iharduteko, razionalki pentsatzeko eta inguruarekin eraginkortasunez erlazionatzeko ahalmena da“. WECHSLER. (1944)

6. “Adimena ingurura moldatzeko ahalmena da“. PIAGET, (1952)

7. “Adimena norbanakoaren ahalmena mundua ulertzeko, eta bere erronkei aurre egiteko, da“ . WECHSLER, (1975)

8. “Adimena ditugun ezagutzei ahalik eta etekin aberatsena ateratzean datza“. DEAVILA ETA DUNCAN, (1985)

Page 4: Adimena

2.Adimenaren analisi faktoriala

• Eredu honek arrakasta handia izan zuen mende honen erdira arte.

• Adimena faktorez osaturik dago. Faktore horiek aurkitzea du helburu.

• Testetan ematen diren erantzunak aztertu ostean, erantzun horien oinarrian dauden faktoreak bereizten dira.

• Spearman, Thurstone eta Guilford ordezkaririk garrantzitsuenak.

Page 5: Adimena

2.1. SPEARMAN

• Adimenak bi faktore osatzen dute. • Maila altuenean “g” faktorea edo faktore

orokorra dago, hau da edozein iharduera gauzatzeko beharrezkoa den adimen orokorra.

• Honen azpian 7 goi mailako faktore.• Goi mailako faktore bakoitzak euki ditzake

barne beste faktore primarioak.• Ad: Hitza faktoreak hitz ulermena V eta

hitz jarioa W har ditzake. Hitz ulermena V ulermen sintaktikoa V1 eta ulermen semantikoa V2 barne hartzen ditu.

Page 6: Adimena

Faktore orokorra

Hitz

a

Zen

baki

a

Esp

azio

a

Arr

azon

a.

Oro

imen

a

Per

tzep

zio

aP

siko

mot

.

V1

V2

W1

W2N S1 S2 S3 R I D Er Es Eg M ABI.

“g”

Goi mailakofaktoreak

Faktoreprimarioak

SPEARMAN

Page 7: Adimena

2.2. THRUSTONE

• Ados agertzen da Spearmanekin adimenak egitura faktoriala zuela esatearekin.

• Ez zuen onartu, berriz, “g” faktore orokorra.

• Berak ez du proposatuko adimenaren eredu hierarkikorik.

• Oinarrizko 7 abilidade edo gaitasun bereizi zituen:

Page 8: Adimena

THURSTONE

1.Batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egiteko azkartasuna eta zehaztasuna.

2.Baldintza berezietara moldatzen diren hitzak gogora ekartzeko erraztasuna.

3.Ideiak hitz bihurtzeko gaitasuna.4.Oroimena5.Arrazonamendu induktiboa6.Figuren bidez lekualdatze espazialak

identifikatzeko gaitasuna7.Marrazkien bidez antzekotasunak eta

diferentziak hautemateko gaitasuna.

Page 9: Adimena

2.3. GUILFORD

• Adimena 120 kuboz osaturiko prisma angeluzuzenaz irudikatzen du.

• Hiru dimentsio nagusi bereizten ditu:

•operazioak•edukiak•emaitzak

Page 10: Adimena

3. Adimenaren ikusmolde ebolutiboa: J. PIAGET

• Adimenaren ikusmolde ebolutiboa edo genetikoaren aintzindaria PIAGET da.

• Gizaki jaioberriak erreflexu batzuk baino ez ditu. Erreflexuak jokabide-unitate sinpleena da. Jaiotzatikoak dira. Nagusiak zurgatzea, oratzea eta herresta ibiltzea dira.

• Erreflexu bilduma mugatu horietatik abiatuz, eraikizten ditu haurrak bere adimen eta ezagutza guztia.

Page 11: Adimena

PIAGET• Erreflexu guztiak ez dira berdin bilakatuko

baina inportanteenak adimenaren eraikuntzarako aldatzen diren erreflexuak dira.

• Oratze-erreflexua eredugarria da. Haurraren eskugaina ukituz gero, haurrak eskua itxiko du. Hori da oratze-ereflexua.

• 1. hilabetean aldatu ez arren, pixkanaka erantzun automatiko hori borondatzeko jokabidea bihurtzen da.

Page 12: Adimena

PIAGET• Hasierako erreflexuak eskema bat sorrarazi

du.

• Eskema ekintza-sail antolatua eta errepikagarria da. Haurrak beste edozein objetu hartzean, modu berean egingo du.

• Adimenaren garapena eskema berriak eraikitzean datza. Eskemak ez dira finkoak, aldatuz doaz. Hasieran praktikoak dira eta geroago sinbolikoak.

Page 13: Adimena

•Ibilbide honetan 3 aldi nagusi:

–Aldi sentsomotorea–Operazio zehatzen aldia–Operazio formalen aldia

Page 14: Adimena

Aldi sentsomotorea• Bizitzako hasierako bi urteak.• Bertan sentitzera eta egitera- mugitzera

mugatzen da haurra; ez du baliabiderik informazioa interpretatu eta koordinatzeko.

• Adimena praktikoa da. Hiru lorpen nagusi:– Zentzumen desberdinen koordinazioa aurrean

objetua izanik (ad: ikusmena eta ukimena). 8 hilabete inguruan.

– Helburuen eta bitartekoen arteko bereizketa. 15 hilabete inguruan ekintza adimenduak. Eskuaz ezin badu, makila erabiliko du jostailua hartzeko.

– Objetuaren iraunkortasuna. 18 hilabetetik aurrera nahiz eta objetua bistatik desagertu objetua badagoela ulertzen du.

Page 15: Adimena

Operazio zehazen aldia• 2 urtetik 12 urtera zabaltzen da aldi hau.• Bi azpialdi:.

– 2 urtetik 7urtera :intuiziozko pentsamenduak eta errepresentazioak.

• Ez da beharrezkoa objetua aurrean izatea.• Era sinbolikoan objetua agertzen da bere

errepresentazioan. Eredugarriena : hizkuntza.• Beste errepresentazio-moduak: imitazioa, jolasa eta

marrazketa.• Hiru ezaugarri: animismoa, artifizialtasuna eta

egozentrismoa.

– 7 urtetik 12 urtera: pentsamendu zehatzak. Aurrean dituen objetuak sailkatu, antolatu eta bildu egiten ditu haurrak.Mundua sailkatzen eta antolatzen du (a>b eta b>c, orduan a>c)

Page 16: Adimena

Operazio formalen aldia• 12 urtetik aurrera.• Objetuak aurrean egon barik, gaztea

operazioak egiteko gai da.• Pentsamendu formala agertzen da: gauzen

presentzia ez da behar eta hitzez zein sinbolo matematikoez baliatzen da.

• Gauzatzeke baina gauzagarri den edozertaz arrazoitzeko ahalmena da.

• Baldintzazko perpausetan oinarritzen da. Subjektua gai da ondorioak ateratzeko.

• Hizkuntza tresna indartsu.• Operazio formalen aldiak pentsamenduaren

heldutasuna seinalatzen du.

Page 17: Adimena

Garapenaren faktoreak• Hiru aldi hauetan adimena garatzen da

faktore multzo bati esker:– 1.Nerbio sistemaren heldutasuna. Haurrak

nerbio sistema heredatzen du eta gero garatu behar du ariketa fisikoen bidez.

– 2.Errealitatearekin harremanetan jartzea. Objetuak manipulatuz lortzen du hau.

– 3.Sozializazioa. Helduengatik eta perekoengandik gauza asko ikasten ditu haurrak. Imitazioa eta hizkuntza baliabide nagusiak dira.

– Faktoreon arteko oreka behar da.

Page 18: Adimena

4.- Problemen ebazpena• Adimena ez da problemen ebazpena

bakarrik baina problemen ebazpena adimenezko iharduera eskatzen du.

• Jokabide adimendua zertan datzan aztertu ostean bi erantzun proposatu dituzte psikologoek:– Thorndike problemak entsaiu-

errore metodoaz ebazten dira.– Gestalt bat-bateko ulermena eta

osagaien berrantolatze esanguratsuak derrigorrezko baldintzak dira problemak ebazteko.

Page 19: Adimena

5.-Adimenaren neurketa• ALFRED BINET (1857-1911) adimena

neurtu zuen lehenengoz. Haurrak bere adinekiko aurreratuak ala atzeratuak ziren jakin bahi zuen. Haurren adimen maila zehaztuko zuen proba asmatu zuen.

• BINET-SIMONen eskala zen emaitza. Iharduera desberdinak agertzen ziren eta 2 urte edo gehiagoko aldea zegoenean adinaren eta adimen mailaren artean atzerapena diagnoskikatzen zen.

Page 20: Adimena

Adimenaren neurketa (jarraipena)

• Binet- Simon en eskala TERMAN (1877-1956) Stanford unibertsitateko psikoloak eraberritu zuen STANFORD-BINET deituriko proba berria sortuz.

• Bertan adimen-kozientea (IK) ateratzen da

• STERNek adin-mentalaren kontzeptua sortu zuen.

• IK=adin mentala/adin kronologikoa X 100

Page 21: Adimena

Adimen-kozientearen eskala

• 160 edo gehiago jeinua• 140-159 supergaitua• 120-139 goi-mailako

adimena• 110-119 adimen disdiratsua• 90-109 normala• 80- 89 motela• 70-79 atzeratu arina• 60-69 atzeratua• 50-59 atzeratu larria• 25-49 ergela• 0-24 idiota

Page 22: Adimena

Adimen Testak• EEBBetan testek lortu zuten

arrakastarik handiena, derrigorrezko hezkuntza ezarpenarekin batera, eskola porrota fenomenoa agertu baitzen.

• Testen erabilpen sistematikoa hasi zen.• Faktore kulturalak direla eta etorkinen

emaitzak deigarriak ( %84 atzeratuak). • Ideologia arrazistak direla eta,

estirilizazioak egin ziren. • Lehen Munduko Gerratean militar

pertsonala sailkatzeko erabili ziren testak.

Page 23: Adimena

Adimen Testak: sailkapena

• Aplikazioaren arabera: indibidualak edo kolektiboak

• Neurgaiaren arabera: adimen orokorrekoak edo gaitasun berezikoak

• Adinaren arabera: haurrentzat edo helduentzat

• Subjektuaren ezaugarrien arabera: erabilpen orokorrekoak edo talde berezietarakoak

• Planteatzen duten iharduera-motaren arabera: idatziz edo beste eragiketa batzuen bidez egin beharrekoak

Page 24: Adimena

Adimen neurketa: kritikak• Ez dago adimenaren definizio argia eta

bakarra; zer gaude, ba neurtzen?• Test batzuek azken emaitza baino ez

dute kontuan hartzen, eta adimenaren alde koalitatiboa?, pertsonak egin duen prozesua emaitza ateratzeko?

• Testak kulturak kutsaturik daude. Bestela, zergatik agertzen dira hain emaitza eskasak etorkinen artean?

• Jendeari etiketa jarri ahal zaio CI-ren arabera. Testak desberdintasunak zentzu negatiboan nabarmentzeko erabil daitezke.

Page 25: Adimena

6.HERENTZIA vs. INGURUMENA

• Herentziak ala inguruneak erabakitzen du adimena?

• Heredagarritasuna GALTON-ek defendatu zuen. Geroago JENSEN-ek defendatu zuen IKaren aldakortasunaren %80-85era genei zor zaiela.

• Oso zaila da ikerketa batean bereiztea herentziaren eta inguruaren eraginak.

Page 26: Adimena

Ikerketak

• Ikerketarako informazio-iturriak:–adopzioen ondorioak–bikiei egindako jarraipenak–anormaltasunaren heredagarrien ikerketak

Page 27: Adimena

ONDORIOAK• IKari dagokionez, antzekotasun handiagoa

dago haur adoptatu eta euren guraso biologikoen artean adoptatu duten gurasoenekoa baino.

• Biki monozigotikoen IKetan koerlazio oso altua dago nahiz eta banaturik heziak izan.

• Anormaltasun heredagarrien kasuetan, lotura estuak azalarazi dituzte akats kromosomiko eta adimenaren ezintasun batzuen artean.

Page 28: Adimena

Eta inguruak?• Zalantza barik herentziak zerikusi handia

dauka inteligentzian, baina inguruak zer-motatako eragina du?

• Bestelako ikerketek frogatu dute:– Familia bereko partaideek IK antzekoagoa

daukate elkarrekin bizi izan direnean.– Lehen hilabeteetako elikadura oso

funtsezkoa dela adimenaren garapenean.– Familiaren tamainak eta jaiotza-ordenak ere

erlazioa daukatela adimenarekin (atentzio gehiago eskuratzea izango litzateke eraginaren arrazoia).

– Gurasoen lanbideak seme-alaben adimen-kozientearekin positiboki erlazionatzen da.

Page 29: Adimena

7. Adimen-urritasuna• Adimenaren gutxiegitasuna da. Ikaren

eskalan 80tik beherako puntuazioa dagokie.

• Atzerapen mentala adimen testetan batasbestekoaren azpiko puntuazioa eta bizitzara moldatzeko ezintasunagatik ezaugarritzen dira. Populazioaren % 1-3 dira

• Sailkapena: arinak (atzeratuen %80) neurrizkoak (%12) larriak (%7)

sakonak (%1)

Page 30: Adimena

Adimen-urritasuna

• Adimen urritasunaren arrazoiak izan daitezke:– Biologikoak:

•Gene errezesiben nahasteak•Kromosomen kalteak• Infekzioak, intoxikazioak,

traumatismoak

– Ingurunekoak :• Ingurune kulturala eta familiarra.•Desnutrizioa, osasun-zainketen falta•Estimulazio eza, ikaskuntzarako giro

eskasa

Page 31: Adimena

Adimen aberastasuna

• Adimen testetan 140tik gorako puntuazioa duenean pertsona adimentsu edo adimen aberatsekoa edota supergaitua deritzo.

• Abantailak badituzte ere (sentikortasun, irudimen, abstrakzio maila bizkorragoak), egoera psikologiko berezia sufritu ahal dute (depresioa, marjinazioa, moldatze-falta...)

• Ez dago adostasunik zer-nolako heziketa jaso behar duten zehazterakoan: aparteko eskoletan, heziketa pertsonalizatua, hezkuntza sistema normalean baina adimen adinari dagokion mailan...

Page 32: Adimena

• Jeinutasunera ailegatzeko ez da nahiko adimen supergaituaren jabe izatea. Honetaz gain, beste ezagugarri batzuk ere behar dira:– sentikortasuna– pentsamendu independientea,

originaltasuna– ahalegin etengabea– lanerako motibazioa– autoestimu altua

– Adimentsua izateak ez du bermatzen jeinutasuna.

Page 33: Adimena

• Adimenaz baino adimenez hitz egin behar dugu.

• Adimen emozionala barne sartu behar da definizioan (sentimenduen ezagutza eta kontrola).

• Berdefinitu behar da adimenaren kontzeptua bestelako gaitasunak (inteligentzia interpertsonala, intrapertsonala, musikala...) ere kontuan hartzeko.