ABOKATURIK NAHI EZ DUEN DEABRUA | Bertso sorta
-
Upload
galerna-sarean -
Category
Documents
-
view
221 -
download
7
description
Transcript of ABOKATURIK NAHI EZ DUEN DEABRUA | Bertso sorta
Maiz izan arren deabruaren
zaindari, abokatua,
konfesioen garaia heldu
ta hauxe nire pekatua:
jaiotzetiko paktua,
hautatu bako patua,
euskal herritar ta emakume
izan nintzela sortua,
bide malkar ta estua,
estutu nuen eskua,
hargatik ei naiz abokaturik
nahi ez duen deabrua.
Kafesne bat ta hiru zigarro,
zer dakarkigu Berriak?
Ez dira askoz okerragoak
atzo goizeko berriak:
sindikatuen egarriak,
ere ez dira berriak:
eraldaketa sozialerako
deiak eta aldarriak.
Greba osteko orriak,
pelotak, kasko gorriak,
horrela nola jarri litezke
herri baten oinarriak?
Angela Merkel, Susan Sarandon,
bi erpin ta bi fusio,
zinema gore ta beltza omen
kantzillerraren bizio,
lehen zituen bi zio,
eta hamaika misio:
burujabetzak, burukaltetza,
su guztiak, sumisio,
eta zientzia-fikzio
izanda ere berdin dio,
matxinatzea bihurtzen bada
herriaren adikzio.
Libanon, Gazan, guztiak dantzan,
zenbat odol, zenbat luto,
Chavezek eta Laura Mintegik
ez dute hau konponduko,
kafea hoztu orduko
kalea dugu hartuko,
antolatzen den herriak inoiz
ez du borroka galduko.
“Gaur ez zaitut libratuko,
infernura eta punto!”,
ta ziur bertan bakarrik inoiz
ez dudala gosalduko.
Doinua: Gure lurrean hedatua da (“El Desaparecido”-ren moldaketa, Manu Chao)