Aberri Eguna Etxetik plazara, aldarria eta borroka · 2012. 4. 3. · Aberri Eguna 2012KO...

5
2012KO APIRILAREN 8A 5 - A S T E K O G A I A - Errepublikako urteetako aparraldiaren ondoren, urte luzez isilpean ospatu zen. Duela mende erdi, ordea, Itsasutik Euskal Herri osora salto egin zuen. Ospakizuna eta borroka, aldarrikapena eta eztabaida. Abertzaletasunaren beroaldiak eta izotzaldiak neurtzeko termometro politiko bilakatu da Aberri Eguna. XIMUN HARAN ETA JULEN MADARIAGA Ger- nikako haritzaren kimu aurrean ageri diren argazkia ezaguna da (hurrengo orrian). Itsa- suko 1963ko Aberri Egunaren funtsa irudi- katzen du: Enbatakoa bata, ETAkoa bestea, Euskal Herria nazioa dela publikoki aldarri- katzen. Itsasuko ekitaldi hura mugarritzat dute askok, baina izan zuen aurrekari bat 1962an, duela mende erdi hain justu. Enbatako kideek Aberri Egun ez-ofiziala antolatu zuten 1962an, hura ere Itsasun. Hurrengo urteko ekitaldi handia antolatzeko Aberri Eguna Urko Apaolaza Etxetik plazara, aldarria eta borroka 1978ko Aberri Egunak inoizko babesik zabalena jaso zuen. Milaka lagun bildu zen, norbere mezuarekin, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Larrun mendian. Irudian, Iruñeko manifestazioa Gazteluko Plazan, 35.000 lagun inguru elkartu ziren. ARGIA

Transcript of Aberri Eguna Etxetik plazara, aldarria eta borroka · 2012. 4. 3. · Aberri Eguna 2012KO...

Page 1: Aberri Eguna Etxetik plazara, aldarria eta borroka · 2012. 4. 3. · Aberri Eguna 2012KO APIRILAREN 8A 7 1964an EAJk Gernikara dei egin zuen Aberri Egunean. Gerra bukatuz geroztik

2012KO APIRILAREN 8A 5�

- A S T E K O G A I A -

Errepublikako urteetako aparraldiaren ondoren, urte luzez isilpean ospatu zen. Duelamende erdi, ordea, Itsasutik Euskal Herri osora salto egin zuen. Ospakizuna eta borroka,

aldarrikapena eta eztabaida. Abertzaletasunaren beroaldiak eta izotzaldiak neurtzekotermometro politiko bilakatu da Aberri Eguna.

XIMUN HARAN ETA JULEN MADARIAGA Ger-nikako haritzaren kimu aurrean ageri direnargazkia ezaguna da (hurrengo orrian). Itsa-suko 1963ko Aberri Egunaren funtsa irudi-katzen du: Enbatakoa bata, ETAkoa bestea,Euskal Herria nazioa dela publikoki aldarri-

katzen. Itsasuko ekitaldi hura mugarritzatdute askok, baina izan zuen aurrekari bat1962an, duela mende erdi hain justu.

Enbatako kideek Aberri Egun ez-ofizialaantolatu zuten 1962an, hura ere Itsasun.Hurrengo urteko ekitaldi handia antolatzeko

Aberri Eguna

Urko Apaolaza

Etxetik plazara, aldarria eta borroka

1978ko Aberri Egunak inoizko babesik zabalena jaso zuen. Milaka lagun bildu zen, norbere mezuarekin, Hego Euskal Herriko lauhiriburuetan eta Larrun mendian. Irudian, Iruñeko manifestazioa Gazteluko Plazan, 35.000 lagun inguru elkartu ziren.

AR

GIA

Page 2: Aberri Eguna Etxetik plazara, aldarria eta borroka · 2012. 4. 3. · Aberri Eguna 2012KO APIRILAREN 8A 7 1964an EAJk Gernikara dei egin zuen Aberri Egunean. Gerra bukatuz geroztik

- A b e r r i E g u n a

�6 2012KO APIRILAREN 8A

abiapuntua izan zen: “Joan den Bazko astele-henean biltzar bat egin da. Batasun eta anaita-sun osoan iragan da. Egun goxoa, egun balio-sa, mentura aberatsez betea! Agian lasterageriko dira ere egintzak eta obrak! Goazenaintzina!”, zioen Enbata aldizkariak.

Ximun Haranek, Jean Luis Davantek etaJaques Abeberrik hitz egin zuten hastapene-ko Aberri Egun hartan, iheslari politiko anda-na aurrean zutela, tartean Telesforo Monzon.Abeberrik Enbataren etorkizune-ko norabideaz aukera ezberdinakmahairatu zituen: alderdi politi-koa, erresistentzia klandestinoa,ala mugimendu abertzale zabalaizan? Azkeneko horren alde eginzuten. Pentsa liteke hurrengo urte-ko Aberri Egun arrakastatsuarekinbaduela zerikusirik erabaki horrek.

Bestalde, Gernikaren bonbardaketaren 25.urteurrena zen hura, eta ondo gogoan izanzuten: “Gerra izigarri hori ez du ezagutu orai-ko gazteriak. On du jakitea burasoek Herria-ren alde zer egin zuten eta zer sofritu… Bai-nan, denez gainetik, geroaz du axola eta kezkabat zaio gogo-biotzean sortzean: Euskadi bateta libro ikusiko duenez. Gainerateko asmoguziek zer inporta dute?”, dio Enbatak.

Hogeita hamar urte igaro ziren Errepubli-ka garaiko lehen Aberri Egunetik; hogeitahamar urte eta gerra bat. Denbora luzehorretan aberri egunak etxe barnean ospatuohi ziren. Pazko igandean aitak seme-alabeiJEL hizkiz hornitutako ikurrina erakustenzien ezkutuan, Orixeren euskarazko meza-libururen batetik aterata; eta atzerriko euskal

etxeetan herrimina asetzen zuten ezpata-dan-tzariz inguratuta. Ez gehiago.

Baina 1950eko hamarkada amaieran geroeta mintxoagoak ziren EAJren pasibotasuna-ren kontrako kritikak. Atzera begira eta ber-tan goxo egotea egozten zieten jeltzale zaha-rrei: “Aita maitea, jada adinez nagusi naiz…”,idatzi zuen egile anonimo batek EGIren Abe-rri aldizkarian: “Gaztediak bere iraultza egite-ko eskubidea du… zuk pixka bat deskantsatu

zenezake… utziko didazu lagun-tzen?”. Haustura horretatik ETAsortu zen eta abertzaletasunakhaize freskoa hartu zuen. Belau-naldi berriak, Labegerieren Gugira Euzkadiko gaztedi berria doi-nupean, gudari nostalgikoei bul-tzaka ari ziren.

Horixe irudikatu zuen, hein batean, 1963koItsasuko Aberri Egunak, gazteriaren zatibaten enbidoa: “Gure errian arrunt zabalduda jokabide ero bat: ‘oraindik ez’ leloak ondoerakusten du erokeri ori zer den”, azaldu zuenETAk egun horretarako ateratako idazku-nean. Hortik aurrerako aberri egunek bestedimentsio batera egin zuten jausi, aldarrika-pen egun masibo bilakatu ziren.

Festarako ala borrokarako?Frankismoko aberri egunek borrokarakobidea ireki zuten. Baina ikuspegi oso ezberdi-nak zeuden abertzaletasunaren baitan. EAJ-ren inguruan biltzen ziren gehienek “erakus-taldi baketsuak” nahi zituzten; aldiz, ETArenustez “Aberri Eguna ez da festa folklorikoa,horretarako erromeriak daude”.

Goian, Ximun Haran eta Julen Madariaga Gernikako haritzarenkimu aurrean. Itsasuko 1963ko Aberri Eguna mugarritzat du askok.Hartara iristeko, baina, Enbatak 1962an egindako Aberri Egun ez-ofiziala ezinbestekoa izan zen. Eskuinean Enbata aldizkariko 1962komaiatzeko azala.

LAZ

KA

OK

OB

EN

ED

ITA

RR

EN

AR

TX

IBO

A

EU

SKA

DI

ETA

ASK

ATA

SUN

A

ETAren ustez Aberri Eguna ezzen “festa folklorikoa,

horretarako erromeriak daude”

Page 3: Aberri Eguna Etxetik plazara, aldarria eta borroka · 2012. 4. 3. · Aberri Eguna 2012KO APIRILAREN 8A 7 1964an EAJk Gernikara dei egin zuen Aberri Egunean. Gerra bukatuz geroztik

A b e r r i E g u n a

2012KO APIRILAREN 8A 7�

1964an EAJk Gernikara dei egin zuenAberri Egunean. Gerra bukatuz geroztiklehen aldia zen ekitaldi publikoa Hego EuskalHerrian egiten zena. EAJ nolabait derrigor-tuta sentitu zen urrats hori ematera, abertza-letasunean hegemonia mantenduko bazuen.ETAk ere deitu zuen Gernikara, baita bestehainbat erakundek ere. 40.000 lagun elkartuomen ziren bertan, aterkipean, “errespetuaeta ordena mantenduz”, Euzko Deya-renkorrespontsalaren arabera. Nolabait, EAJklortu zuen helburua: manifestazio handia etabaketsua izan zen hura.

1965ean Bergaran egindakoa gisa berekoaizan zen, baina hortik aurrera aberri egunetakotentsioa in crecendo joan zen eta “bataila” meta-forikoa borrokaldi literal bilakatu zen. 1968koDonostiako Aberri Egunak goia jo zuen:“Donostia, lurrez, itsasoz eta airez setiatua”irakur dezakegu atzerriko euskal egunkarietakogoiburuetan. Francoren Gobernua deliberatu-rik zegoen euskal matxinatuekin amaitzera etahorretarako “gerra beroari” ekin zion.

ETArekin enfrentamenduak eta tiroketakugaritu ziren urte horretan; Txabi Etxebarrie-ta hil zuten urtea, Meliton Manzanas hilzuten urtea. Donostian, apirilaren 14an mila-ka poliziak –haietatik 500 zaldi gainean– bide

eta zubiak moztu zituzten, tabernak ixteraderrigortu eta 300 atxiloketa inguru izanziren. Herritarrek lehen aldiz aurre egin zie-ten segurtasun indarrei.

Inflexio urtea izan zen hura. EAJren abu-ruz egoera horretan ezinezkoa zen ezer anto-latzea eta 1969ko Aberri Egunean boikotaegitera deitu zituen bere jarraitzaileak.Hurrengo urteetako estrategia ere antzekoaizan zen: “Erregimenari jokoa ez egitea”, jel-kideen hitzetan. EAJtik ezkerrera zeuden era-kundeek bestela pentsatzen zuten eta etenga-be leporatuko diete jelkideei desmobilizatzekokontsignak jaurtitzea: “Aurten poliziak ez duinterbenitu beharrik izan, ustekabeko lagunbatek lana erraztu dio”, zioen 1969ko maia-tzeko Zutik-ek, ETAren organoak.

Dena den, EAJk anbiguotasunez jokatuzuen frankismoaren kontrako indarkeriarenaurrean. Jarrera bakezaleak defendatzen zituen,baina ez modu monolitikoan. ETAra etengabeari ziren igarotzen EGIko militanteak, EAJrenparalisiaren aldean erakunde armatuak liluraitzela sortzen baitzuen. Hori saihestearren,EAJk nolabaiteko baimena eman zion EGIriekintza armatuak egiteko. 1969ko Pazko igan-de hartan, Ultzamako bide bazter batean bigaztek bizia galdu zuten lehergailu bat presta-

1963:”Itsasuko Ageria”. Gerraosteko lehen Aberri Egun publikoa.

1964:Gernikan milaka lagunelkartu ziren EAJ eta ETAk deituta.Haritzaren aurrean makurtuta dago-en gaztearen irudiak munduari biraeman zion (ARGIA honetako azala).

1966:ETAk Irun-Hendaiara deituzuen bere kabuz, Aberri Egun

iraultzaileagoa bultza-tzeko asmoz.

1969: Aurrekourteko errepresioa-

ren ondorioz, EAJk ezzuen deialdi publikorik

egin. Boikot urtea.

1974:Leizaola lehenda-karia Gernikan izan zen.

1978:Lehen Aberri Egunlegala ospatu zuten alderdi guztiekelkarrekin.

1980:Herri Batasunak eta bestezenbait alderdik Donostian deituri-ko Aberri Eguna galarazi zuenEspainiako Gobernuak.

1982:LehenAberri Egunofiziala. Alder-di estatalistekjada ez duteospakizunerakodeialdirik egingo.

1987 :ZatiketaEAJn. Eusko Alkar-tasunak AnoetakoBelodromoan egin zuen ekitaldinagusia.

1989:Herri Batasunak 60.000lagun elkartu zituen Iruñean auto-determinazioaren alde. Aljerrekonegoziazioek porrot egin zuten.

1995:ELA eta LAB sindikatuekkomunikatu bateratua plazaratu

zuten. Hiru urte geroago beste agiribat kaleratuko dute. Sindikatu aber-tzaleen arteko aliantzaren hasiera.

1999:Lizarra-Garaziko akordioa.Udalbiltza udal hautetsien biltzarrakdeituta Aberri Egun bateratua eginzuten udalerri guztietan indar aber-tzaleek.

2002: AB, Aralar, Zutik, EA etaBatzarrek agiria kaleratuko duteETAri su-etena eskatuz. AberriEguna nork bere aldetikospatu zuen.

2010: Indepen-dentistak sareakI r u n - H e n d a i a n14.000 lagun elkartuzituen. EA, ezkerabertzalea, LAB, NazioEztabaidagunea etabeste hainbat eragileren babesa izanzuen. 2012an Iruñean egingo duAberri Eguna eta Aralar, Alternatibaeta AB ere gehitu dira deialdira.

Aberri Egun esanguratsuenak azken mende erdian

Page 4: Aberri Eguna Etxetik plazara, aldarria eta borroka · 2012. 4. 3. · Aberri Eguna 2012KO APIRILAREN 8A 7 1964an EAJk Gernikara dei egin zuen Aberri Egunean. Gerra bukatuz geroztik

�8 2012KO APIRILAREN 8A

A b e r r i E g u n a-tzen ari zirela, Jokin Artajo eta Alberto Asur-mendi ziren, EGIko kideak.

Trantsizioko urteen ostean berriz ereindartu zen aberri egunen izaerari buruzkoeztabaida. 1979ko urriaren 28an GernikakoEstatutua onartu zen eta hortik gutxiraEusko Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritzaeratu ziren, Carlos Garaikoetxea lehendakarizela. EAJk aspirazio gertukoenak beterikikusi zituen eta Aberri Eguna festa giroanospatzen hasi zen: “Euzkadi urtean365 egunetan egiten da”, dio ordukopegatina batek.

Baina ezkerreko alderdi eta era-kunde abertzaleek egindako deialdiekizaera iraultzaileari eutsiko diote etahorren erakusgarri izan zen 1980anIruñean gertaturikoa. HBk, LKIk,EMK-k, LABek, ETA(m)-k eta azkenmomentuan baita EEk ere deitu zuten Iruñe-ra urte horretan. Gobernuak debekatu eginzuen ekitaldia eta indarra erabiliko zuela eginzuen mehatxu, Nafarroako sektore eskuinda-rrek xaxaturik. Baina antolatzaileek ez zutenAberri Eguna bertan behera laga.

Iruñekoak Frankismoko urte latzenakgogorarazi zituen, polizia-okupazio parega-bea eta eraso indiskriminatuak izan ziren:“Txanpaña eta janari estraordinarioen gaine-tik, egurra izan zen ugariago Euskadin. Izanere erreibindikapen larregi dago bete gabeEuskadik bere askatasun bidean etapa bat

bete duena onartzeko”, idatzi zuen Punto yHora-ko kronikariak.

Pazko igandearen ondoren Jose Luis Alva-rez Enparantza Txillardegi-k beltzenak esanzituen EAJren kontra Egin egunkarira bidalita-ko gutun batean: “PNV-ak irriz, oihuz eta txo-kolatez ospatu du Aberri-Eguna, NafarroakoAberri-Egunaz entzungor eginik. Urriaren 25madarikatu hartan hasi zen zikloa hetsia da,beraz; eta PNV-a etsaiaren bandora pasa da”.

Aberri Eguna, zeinen eguna?1982an Aberri Eguna jai ofizial gisaospatu zen lehen aldiz. Hala ere, ordu-rako alderdi sozialistak ez zuen egunhorretako ekitaldietan parte hartzeneta Euskadiko Partidu Komunistarendeialdiak gero eta lausoagoak ziren.

Diktadurako aberri egunak, festa abertzaleakez ezik, langileriaren aldarrikapen egun ere iza-ten ziren. Baina 1980ko hamarkadan ezkerrekoalderdi estatalistek Aberri Egunarekiko zutenikuspegia aldatuz joan zen, festa “baztertzaile-tzat” baitzuten gero eta gehiago. Iaz, 2011n,Txarli Prieto PSE-EEko ordezkariak hauxeadierazi zuen Aberri Egunaren karietara: “Abe-rri Eguna abertzaleen lasterketa zoroa da, eazein den independentistago eta erradikalago”.

ETAk 1965ean definitu zuen bere buruasozialistatzat. Zalantzarik gabe erakunde huraizan zen Espainiako ezkertiar langile askoren-tzat abertzaletasunera hurbiltzeko kanala.Adibide garbiena 1970eko Burgosko proze-sua izan liteke. Auzi horren ondorioz ETAketa euskal erresistentziak babes ugari jasozuen, eta Espainiako ezkerreko sektoreekhainbat aldarrikapen bere egin zituzten,amnistia edota autodeterminazioa kasu.Areago, ezkertiarrenek –abertzale nahizespainiar– egun anti-inperialistatzat eta anti-kapitalistatzat zuten Aberri Eguna eta EAJrikritika gogorrak egiten zizkioten “nazionalis-mo burgesaren” ordezkariak zirelako.

Lehen hauteskunde demokratikoek etahortik aurrerakoek anti-frankismoaren filtroakendu zioten Aberri Egunari eta orduan jabe-tu zen asko PSOE eta PCE ez zirela hain eus-kaltzale, ez eta herri txikien eskubide zale.Jatorrian ezker abertzaletik asko zuen Euska-diko Ezkerrak, aldiz, Aberri Eguna bere kasaospatzen jarraitu zuen, baina gero eta indargutxiagoz, eta 1993an PSE-EErekin bat egi-nik, Pazko eguneko ospakizuna urriaren25era aldatzea proposatu zuten. Hain justu,bi hamarkada geroago, data hori izendatu dujai-egun PSE-EEk, PPren babesarekin.

Batera bai, baina nahasita ezBi eskuko hatzak soberan daude mendeerdian egin diren Aberri Egun bateratuak

Ezkertiarrenek anti-inperialistatzat eta

anti-kapitalistatzat zutenAberri Eguna

Aberri Egunaren ipuina1976an Hitz aldizkariak Aberri Egunaren Ipuia komikia kaleratu zuen.Marrazkiak Jon Zabaletak egin zituen “Akullu” ezizenarekin eta testuaBeñat Bidegorrirena da. Bertan azaltzen da nola antzina bazen herribat pozik bizi zena. Behin batean barbaroek eraso egin zuten etaherritarrak zapalduta bizi ziren hortik aurrera. Halabaina, gauetanakelarreak ospatzen hasi ziren isilpean, gero armak hartu zituzten, etaazken borrokaldiaren ondoren barbaroek amnistia eskatu behar izanzuten eta ihes egin. Geroztik ospatzen omen dira aberri egunak.

LAZ

KA

OK

OB

EN

ED

ITA

RR

EN

AR

TX

IBO

A

Page 5: Aberri Eguna Etxetik plazara, aldarria eta borroka · 2012. 4. 3. · Aberri Eguna 2012KO APIRILAREN 8A 7 1964an EAJk Gernikara dei egin zuen Aberri Egunean. Gerra bukatuz geroztik

2012KO APIRILAREN 8A 9�

kontatzeko: 1964an Gernikan eta 1965eanBergaran; 1967an Iruñean; 1978an eta1979an hiriburuetan; eta 1999an eta 2000.eanudalerrietan, Udalbiltzak deituta.

Babes gehien jaso zuena 1978koa dateke.APk eta UCDk izan ezik gainerako alderdiguztiek deitu zuten. Egunkarien arabera200.000 lagunetik gora elkartu ziren HegoEuskal Herriko lau hiriburuetan eta Larrunmendian. Dena den, batera bai, baina nahasi-ta ez. Oso mezu ezberdinak entzun zirenmanifestazioetan eta zenbait kasutan istiluakere izan ziren jarraitzaileen artean.

Beste data esanguratsu bat 1999koa izanzen. Deialdi bateratua Udalbiltzak egin zueneta udaletxeen aurrean bilkurak egin zituztenmilaka lagunek. Arratsaldean, aldiz, norberakbere ekitaldia antolatu zuen. Hurrengourtean ere udal hautetsien erakundeak hartuzuen iniziatiba, baina ordurako indar abertza-leen arteko harremanak erabat hautsita zeu-den, Lizarra-Garaziko akordioak porrot egineta ETA jarduera armatura itzuli zelako.

ETAren jarduna beti egon da aberri egu-netako antolaketa eta diskurtsoen zurrunbi-loaren erdian; esaterako, bakerako itxarope-nak sortu direnean. 1989an Aljerrekonegoziaketek bete-betean harrapatu zutenurte horretako Aberri Eguna, ETAren suetena igandean amaitzen baitzen. HBk milakajarraitzaile bildu zituen Iruñean baina Jon Idi-gorasen esanetan Aberri Egun jendetsu horiez zen konbokatu “Aljerren eragiteko”.

ETAren hilketek ere zeresan handia emanizan dute eta aberri egun batzuen joana mar-katu dute. 1976an, Frankismo osteko lehenAberri Egunean, ibilaldi bateratua egitekotanziren alderdi guztiak –PSOE, EAJ, LKI,EKA eta ezker abertzaleko hainbat alderdi–.Baina egun batzuk lehenago ETA(pm)kAngel Berazadi enpresaria bahitu eta erailzuen, eta EAJk, PSOEk eta erbesteko Euska-

diko Gobernuak babesa kendu zioten Iruñe-ko zitari. 1997an, berriz, Josu Zabala ETAkokidearen hilotza agertu zen Itziarko zelaibatean eta gerra zikinaren inguruko susmoeta salaketek busti zuten Aberri Egun hura.

Baina gatazka armatua eta atentatuak baka-rrik ez, Aberri Eguna garaian garaiko eztabai-den ispilu ere izan da: Estatutua, autodetermi-nazio eskubidea, Nafarroa, euskara, Lemoiz,krisi ekonomikoak, Itoiz… Lekuaren aukera-ketak ere sinbolismo handia izan du, 1967anIruñera deitu zenean kasu, lurraldetasunarenadierazgarri: “Ez ahaztu, nafar, Iruñea delaberezko eskubidez Euskalerriko hiriburua”,zioen EAJk urte horretan –Aranaren alderdiakoraindik pisu handia zuen Nafarroan urtehaietan, Aberri Egun horretan ikusi zenmoduan–. EAJk ez zuen Gernikara 1964ankasualitatez deitu, ez eta Herri Batasunak1987an, bonbardaketaren 50. urteurrenean.

Gauza guztien gainetik, Aberri Egunaaldarrikapenerako tresna izan da: konfronta-ziorako ringa eta adostasunerako mahaia.Orduan eta erronka handiagoa parean,orduan eta indar gehiagoz erakutsi dute giha-rra herritarrek Aberri Egunaren bidez. Halaizan zen Frankismoan diktaduraren kontra,edota Trantsizioan autogobernuaren alde,edo Lizarra-Garaziko garaian “nazio batgara” esanez.

1962ko eta 1963ko Itsasuko aberri egunekziklo aldaketa ekarri zuten ospakizun honenibilbidean. Denborarekin ikusiko da lasterbeste ziklo aldaketa bat gertatuko denentz,horretarako osagaiak ez dira falta behintzat:ETAren amaiera, subiranotasunaren aldekogehiengo politiko berri bat, Eskozia eta Kata-luniako erreferendum egitasmo-ak… Eta ororen gainetik: gureindarguneak eta gabeziak agerianutzi dituen krisi ekonomiko erral-doia. n

AR

GIA

Ezkerrean, 1979koAberri EgunaDonostian. Ezkertiareta abertzaleaskorentzat trantsiziodemokratikorik ez zengertatu eta borrokaarmatuari eusteabeste biderik ezzegoen. Eskuinean,2000. urteanUdalbiltzak deiturikoAberri Egunbateratua; Lizarra-Garaziko akordioarenporrotak eta ETArensu-eten amaierakgiroa erabat petralduzuten indarabertzaleen artean.

A b e r r i E g u n a -