ABENDUAK 7 - Berbaro Elkartea · izango dituzte entzumen urritasuna duten haurrek ere hauekin...
Transcript of ABENDUAK 7 - Berbaro Elkartea · izango dituzte entzumen urritasuna duten haurrek ere hauekin...
Saguganbara areto nagusia Saguganbara areto txikia "Dutea" trilogia "Liburu bat, mundu bat" tailerra
11:00 - 12:00 6 - 10 urte 11:00 - 11:30 0 - 3 urteko umeentzako, helduekin
IKAS argitaletxea - Paxkal Bourgoin Mestiza elkartea
Elektroboom "Liburu bat, mundu bat" tailerra
12:00 - 12:30 haur eta gazteentzako 12:00 - 13:00 4 - 6 urteko umeentzako, helduekin
Pantxika Solorzano & Xano Mestiza elkartea
"Gerrak ez du izenik" (2013ko Etxepare saria) “Haur literaturaren eragina haurraren garapenean”
13:00 - 14:00 5 - 10 urte 17:00 - 18:00 3-8 urteko umeen gurasoentzako hitzaldia
PAMIELA argitaletxea - Leire Bilbao eta Maite Mutuberria Juan Karlos Alonso – Galtzagorri elkartea
"Maitagarri txikien mundua" ipuin kontaketa Saguganbara hall 17:00 - 18:00 4 - 9 urte 15:30 - 17:30 Eskulanak: TXAPAK
Libe Andueza idazlea
"Titiriteroen ipuinak"
18:30 - 19:30 haur, guraso eta hezitzaileei
Bizkaiko Urtxintxa Eskola
** Gainontzeko tarteetan irakurketa librea
ABENDUAK 7
“Dutea” trilogia Ordutegia 11:00 – 12:00
Lekua Saguganbarako areto nagusia
Aurkezpena Sahara basamortuan kokatzen den istorioa aurkeztuko du Paxkal Bourgoinek, argazki eta marrazki
batzuk erakutsiz (diaporama labur baten bidez), ipuinaren irakurketa (edo zati bat) eta arte plastiko
memento bat haurrek goza dezaten. “Hiru bidaiariak” liburuaren inguruan irakurketa eta “collage”
tailerra.
Nori zuzendutakoa 6 – 10 urte
Egileak Paxkal Bourgoin
IKAS argitaletxea
www.ikas.org
“Liburu bat, mundu bat” tailerra Ordutegia 11:00 – 11:30 / 12:00 – 13:00
Lekua Saguganbarako areto txikia
Tailerra Umeek eta gurasoek elkarrekin literaturaz gozatzeko tailerra. Ekintzaren haria liburua da, nondik
ekintzaren gaia garatzen den: literatura, musika, dantza, pintura edo ingurugiroa. Ekintza
kulturaniztuna da, euskal kultura eta munduko kultura ezberdinak sustatzen ditu.
Nori zuzendutakoa 0 – 3 urte / 4 – 6 urte
Egileak Mestiza elkartea
Elektroboom Ordutegia 12:00 – 12:30
Lekua Saguganbarako areto nagusia
Aurkezpena Pantxika Solorzano eta Xano-k 14 urte daramatzate haur kantuak eta jolasak sortzen eta argitarazten.
Oraingoan Elektroboom proposamen berriarekin, publiko gazteari zuzentzen dira. Estilo elektronikoan
oinarriturik, dantza eta musika uztartzen dituzte, emanaldi indartsu batean.
Elkar-ek, Atabal-ek eta Euskal Kultur erakundeak bere “Hogei´ta” programaren kari sustengatu
ikusgarria.
Nori zuzendutakoa Haur eta gaztetxoentzako
Egileak Pantxika Solorzano & Xano
“Gerrak ez du izenik” (2013ko Etxepare saria) Ordutegia 13:00 – 14:00
Lekua Saguganbarako areto nagusia
Aurkezpena 1937ko martxoa da Durangon. Mirentxu aspaldian isilik dabil. Ez du hitz bakar bat ere egin, amama hil
eta egun berean aita frontera joan zitzaionetik…
Leire Bilbao idazleak eta Maite Mutuberria ilustratzaileak ederki uztartu dituzte hitza eta irudia,
sentimenak eta gertaerak, errealitatea eta fantasia, gerra ororen ezaugarriak aguerrirá atereaz: gosea,
beldurra, tristura… Eta argazki errealez eta irudi marraztuez osaturiko planoez baliatu dira, hitzari
arnasa eman eta kontrapuntu egiteko, bizi iraupenerako dei ozen bat osatuz, armoniaz beteriko album
ilustratu honetan.
Leire Bilbao eta Maite Mutuberriak albuma aurkeztu digute, liburuaren sormen prozesuaz arituko dira
eta ipuinaren kontaketa egingo dute irudiekin batera.
Nori zuzendutakoa 5 – 10 urte
Egileak Leire Bilbao idazlea eta Maite Mutuberria ilustratzailea
PAMIELA argitaletxea
www.pamiela.com
Eskulanak: TXAPAK Ordutegia 15:30 – 17:30
Lekua Saguganbarako halla
Tailerra Saguganbarako hallean eskulanak egiteko aukera egongo da. Literaturarekin zerikusia duten esaldiekin
txapak egin ahal izango dituzte bertan parte hartzen dutenek.
Nori zuzendutakoa publiko irekia
Egileak Berbaro Elkartea
“Maitagarri txikien mundua” LIBE ANDUEZA
Ordutegia 17:00 – 18:00
Lekua Saguganbarako areto nagusia
Ipuin kontaketa Ipuin kontaketa baten formatoa emanez, ondorengoa aurkeztuko nuke:
-Maitagarri txikiak proiektua, nola hasi nuen.
-Lehenengo pertsonaiak, nola sortu nituen.
-Lehenengo ipuina nola egin nuen: Marraztu, idatzi, imprimatu, eta banatu.
-Pertsonaien aurkezpena.
-Bigarren eta hirugarren ipuinen aurkezpena. Hemen agertzen diren pertsonai berriak aurkeztu.
-Maitagarri txikiak egiten dituzten gailetak erakutsi, eta dastatzeko aukera eman.
Nori zuzendutakoa 4 – 9 urte
Egileak Libe Andueza
www.maitagarri-txikiak.es
“Haur Literaturaren eragina haurraren garapenean” – Juan Karlos Alonso Ordutegia 17:00 – 18:30
Lekua Saguganbarako areto txikia
Tailerra Nola “irakurtzen” dute haurrek; 0-3 urteko haurren ezaugarriak; 3-6 urteko haurren ezaugarrik.
Haur Literaturaren ahalmen psikologikoa; Haur Literatura eta garapen intelektuala
Haur Literatura eta hizkuntza garapena; Haur Literatura eta garapen emociónala
Ahozkotasunaren eraginak
Nori zuzendutakoa guraso eta hezitzaileei
Egileak Juan Karlos Alonso – Galtzagorri Elkartea
www.galtzagorri.org
“Titiriteroen ipuinak” – BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLA
Ordutegia 18:30 – 19:30
Lekua Saguganbarako areto nagusia
Ipuin kontaketa Titiriteroen ipuinak, balioen hezkuntza sustatzea asmo duen ipuin liburua da. Istorio laburren bidez,
elkartasuna, parekidetasuna, kulturartekotasuna, hizkuntzaren normalizazioa eta beste hainbat
balioren sustapena bultzatu nahi izan dira.
8 ipuin guztira, urtaro bakoitzeko 2
Euskal kulturaren munduan, bai bertsoen, literaturaren, zinemaren eta bai ipuin kontaketen arloan
ezagunak diren pertsonek idatzi dituzte ipuinak: Miren Amuriza, Jasone Osoro, Mireia Delgado, Josu
Martinez, Juankar Lopez-Mugartza, Uxue Alberdi, Gotzon Barandiaran eta Pako Aristi dira, hain zuzen
proiektuan parte hartu dutenak. Ipuin hauek guztiak koloretako marrazkiekin ilustratzeko lana Nagore
Txintxurretak hartu du.
Paperezko euskarri hutsetik harago, ipuin hauek, CD batean grabatuta ere badoaz, ipuinak nola
kontatu ikasteko. Baina proiektuak ez du hori soilik barnebiltzen, izan ere hezkuntza inklusiboaren
aldeko apustuan urrats garrantzitsua suposatzen du argitalpen honek. Zeinu hizkuntza erabiltzen duten
pertsonek, DVD baten bidez edota QR kodeen erabileraren bidez, ipuinak zeinu hizkuntzan ikusi ahal
izango dituzte entzumen urritasuna duten haurrek ere hauekin gozatzea ahalbidetuz eta helduei zeinu
hizkuntzan ipuinak nola kontatzen diren irakatsiz.
Bestalde, ikusmen urritasuna duten edo brailez irakurri nahi duten pertsonei, ipuin hauek .bra
formatuan inprimatzeko aukera ere eskainiko zaie.
Ipuin hauek beraz, familian, ikastetxean, lagun artean edo edozein tokitan, irakurketa atsegin eta
dibertigarri batez gozatzeko aukera emango digute, haurrak balioen hezkuntzan heziz eta balio hauen
sustapenerako ereduak eskainiz.
Nori zuzendutakoa haur, guraso eta hezitzaileei
Egileak BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLA