Abelbideak: transmedia experience
-
Upload
irantzu-lekue-madinabeitia -
Category
Art & Photos
-
view
155 -
download
1
Transcript of Abelbideak: transmedia experience
Transmedia experience: Abelbideak
Joseba Sarrionaindiaren "bide luzerik ez da, beste batzuk luzeagoak dira" esaldia bizitzaren metafora bat da. Aukera, erronka eta erabakien metafora. Urrun daude Donostia eta Wrocklaw. Mendiak, ibaiak, bailarak eta milaka pertsona tartean dituztelarik. Biak europan, biak kultur anai-arreba. Urrun baina gertu.
"Abelbideak: transmedia experience" proiektuak artea, sorkuntza eta kazetaritza uztartzen dituen proiektua da. Bizikletaz, Donostia eta Wrocklaw artean dauden 1910 kilometroak egingo dituzte Iñaki Landa kazetariak eta Irantzu Lekue artistak. Bizikletaz, kultura erretratatzeko. Bestelako mugikortasuna, bizi erritmo lausoagoa aldarri-katzeko. Bizikletaz, erritmo horretan bidaiatzeak ematen dituen aukerak probestu eta, bidaian topatuko dituzten kultur adierazpenetan arreta jartzeko. Kultur adierazpenetan arreta jarri, kultura behar duen tokian kokatzeko.
Artea, sorkuntza eta kazetaritza uztartzen dituen proiektua da bidaian jasotako materialarekin erakusketa mugikor bat sortuko dutelako. Mugikorra Donostia eta Wrocklaw-en aurkeztea dutelako helburu. Erakusketa Lekuek eginiko marrazkiak, argazkiak, jasotako soinuak eta testuek osatuko dute. Baina bidaiaren egunerokoa horretarako propio sortuko duten webgunean kontatuko dute, bideo, soinu eta argazkien bitartez. Transmedia experience formatu horiek guztiak izango direlako beharrezkoak bidaia osotasunean ulertzeko. Erakusketa, gainera, Gipuzkoako herrietara zabaltzeko aukera egongo da, hitzaldi formatuekin, adibidez. Wrocklaw eta Donostia gerturatzeko bidaia. Kultura zabaltzeko egitasmoa.
Abelbideak: baloreen patrozinioa
Artea, sorkuntza eta kazetaritzaren bitartez kultura sustatzeko lanean gabiltza aspaldi. Baloreak oinarri izango zituen proiektua gauzatzeko helburuarekin. Bizitzaren baloreak, balore positiboak zabaltzeko. Gure ekarpena egiteko.
Indibidualismoaren gizartearen aurrean, horri aurre egiteko, kultura da giltza. Komunitatearen kultura, txikitasunetik egiten diren ekarpenak direlako mundua koloreztatzen dutenak. Eta horri duen garrantzia eman nahi diogu. Kultur adierazpenak ikusleen aurrean jarri nahi ditugu lehio berriak zabaltzeko, hazia landatu eta etorkizunean ereiteko. Donostia eta Wrocklaw-en kulturarekiko maitasuna 2016az haratago joateko. Maiatatu eta irauteko.
Donostia eta Poloniako Wroclaw Europako Kultura Hiriburuak izango dira 2016an. Orain arte elkar ezagutzen ez ziren bi hiriak hartuemanean ari dira etengabe. Hainbat egitasmo dira Euskal Herria eta Poloniaren arteko sinergiak sortzeko garatzen ari direnak baina horien artean ez da kirola, mugikortasun jasangarria, kultura, artea eta komuni-kazioa oinarritik batzen dituen proiekturik.
Mugikortasun jasangarrian oinarrituriko proiektua da "Abelbideak: transmedia experience" Europako Kultura Hiriburuak batuko dituena. Abelbideak, hegazkin, auto edo autobideen garaian, abelbideetara joko dutelako. Kulturaren erraietara.
"Abelbideak: transmedia experience" Iñaki Landa kazetariak eta Irantzu Lekue artistak burutuko duten bidaia du oinarri baina, bidaia horretatik eratorriko den erakusketa Polonia eta Euskal Herrian aurkeztea du helburu, interesa duten hiri zein herrietan. Kultura erdigunean jartzea helburu duen proiektua.
2016ko Kultura Hiriburuen izpiritua burutik buztaneraino jasotzen duen proiektua.
Transmedia experienceAbelbideak:
Donos
tia 20
16Ba
iona
Bord
eaux
Nante
sAng
ers
Tour
sOrle
ans
Auxer
reTr
oyes
Bar s
ur A
ube
Nancy
Saar
brüc
ken
Kaise
rslau
ten
Man
nhein
Fran
kfur
tFu
lda
Erfu
rtLe
ipzig
Dresd
en
Zgor
zelec
Boles
law
iecLe
gnica
Wro
claw
2016
Wro
claw
Komunikazio Plana:"Abelbideak: Transmedia experience" proiektuak komunikazioa eta artea ditu oinarri. Horregatik, bi fase bereizten dira. Bata, bidaiarekin ertsiki loturik. Bestea ostera, erakusketarekin, artearekin lotuta.
Transmedia abentura: Lehen fasea: Urtarrilak 1 - Otsailak 7 bitartean. Patrozinatzaileak lortu.Bigarren fasea: Otsailak 8 - Proiektua publiko egin. El Correo. Hirugarren fasea: Apirilak 19 - Ibilbidea publiko eginLaugarren fasea: Ekaina. Agenda lotu, ibilbidean zehar elkarrizketak, harrerak... egitekoBosgarren fasea: Uztailak 8. Bidaiaren aurkezpena. Seigarren fasea: Uztailak 18: Bidaiaren hasiera. Webgunea egunero berrituko da. Sarrera guztiek batera transmedia esperientzia osatuko dute.
Erakusketa:Prentsaurrekoa - Erakusketaren aurkezpena: UrriaErakusketa egiten den toki bakoitzean, prentsaurrekoaBisita gidatuak
Erakusketak:Montehermoso Kultur GuneaLugaritz Kultur EtxeaMatadero MadridPolonian, leku bila
Ekitaldien arrakasta neurtzeko adierazleen zerrenda: - 30 erreferentzia baino gehiago komunikabideetan- Weguneak 5.000 bisita baino gehiago izatea- Bi patrozinatzaile lortzea- Erakusketetatik 500 pertsona baino gehiago pasatzea
Iñaki Landa (Gasteiz, 1987) Giza Zientziak: Komunikazioa Deustuko Unibertsitatean ikasi ondoren ADITUKOM Masterra burutu berri du Mondragon Unibertsitatean. Irrati, telebista eta egunkarietan ibilitako kazetaria, Radio Vitorian tertuliakide, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) aritu zen ere Gipuzkoako Koordinatzaile moduan. Orona enpresarekin lotura berezia du: Iñaki Landa gasteizko koope-ratibistaren semea da.
Irantzu Lekue (Gasteiz, 1987) Artista. Arte Ederretan lizentziatua, egonaldiak egin ditu Granada edo Perugian. Universidad Europea de Madrilen argazkigintzan PhotoEspaña masterra lortu zuen. Funda-ción Banco Santander eta Openbank-en Videotalentos saria eskuratu zuen 2013 urtean. Urtebete beranduago, 2014an, PhotoEspaña eta Fundación Canal-en “Memorias fotográ�cas” saria eskuratu zuen.
Zeintzuk gara?
Bideak, errepideak, galtzadak, gurpideak, xenderak, abelbideak, estartak...
Nondik eta nora doaz hain mutu?
Batzutan hartu egin ditugu. Gehienetan bideek hartzen gaituzte gu.
Denonak dira? Edozeinenak dira? Ala ez dira inorenak?
Bide laburrik ez da. Beste batzuk luzeagoak dira.
Hitzen ondoeza
Joseba Sarrionaindia
Contacto:
Iñaki Landa: 663 475 737
e-mail: [email protected]