ÑAÑARRI RALLYSPRINTA · 2017. 3. 6. · Asteasuko herritarrek, Txapartegiri elkartasuna Iñaki...

8
Asteasuko herritarrek, Txapartegiri elkartasuna Iñaki Artola aurrera, Untoria buruz burukoan gailenduz Jokin Altunak lehen partida izango du astelehenean, Beotibarren Victorren aurka // 7 Nekane Txapartegi eta familiari babesa emateko ekimenak abian dira // 5 ÑAÑARRI RALLYSPRINTA TARSICIO-PEÑA GARAILE Irurako Ikastolaren aldeko Ñañarri Rallysprinta berritasunez beteta etorri den honetan, antolatzaileak gustura geratu dira probak emandako emaitzarekin // 6 IMANOL GARCIA LANDA ASTEARTEA 2016/04/19 4. urtea, 479. zenbakia 107.6 fm · 105.0 fm www.ataria.info Aurreakordioa sinatu dute LAB, CCOO eta UGTk papergintzan Hiru sindikatuak bat azaldu dira Adegi patronalarekin eta aurreakordioa itxi dute; ELA kontra azaldu da eta ez du sinatu // 3 Urtebetean 352 langabe gutxiago daude Tolosaldean Iazko martxotik aurtengora bitarteko epean, puntu eta erdi jaitsi da langabezia tasa eskualdean; 2.803 langabetu daude orain // 3

Transcript of ÑAÑARRI RALLYSPRINTA · 2017. 3. 6. · Asteasuko herritarrek, Txapartegiri elkartasuna Iñaki...

Page 1: ÑAÑARRI RALLYSPRINTA · 2017. 3. 6. · Asteasuko herritarrek, Txapartegiri elkartasuna Iñaki Artola aurrera, Untoria buruz burukoan gailenduz Jokin Altunak lehen partida izango

Asteasukoherritarrek,Txapartegirielkartasuna

Iñaki Artolaaurrera,Untoria buruzburukoangailenduz

Jokin Altunak lehenpartida izango duastelehenean, BeotibarrenVictorren aurka //7

Nekane Txapartegi etafamiliari babesa ematekoekimenak abian dira //5

ÑAÑARRI RALLYSPRINTATARSICIO-PEÑA GARAILEIrurako Ikastolaren aldeko Ñañarri Rallysprinta berritasunez beteta etorri denhonetan, antolatzaileak gustura geratu dira probak emandako emaitzarekin //6

IMAN

OL GA

RCIA

LAND

A

ASTEARTEA2016/04/19 4. urtea, 479. zenbakia107.6 fm · 105.0 fmwww.ataria.info

Aurreakordioa sinatudute LAB, CCOO etaUGTk papergintzanHiru sindikatuak bat azaldu dira Adegipatronalarekin eta aurreakordioa itxi dute; ELA kontra azaldu da eta ez du sinatu //3

Urtebetean 352langabe gutxiagodaude TolosaldeanIazko martxotik aurtengora bitarteko epean,puntu eta erdi jaitsi da langabezia tasaeskualdean; 2.803 langabetu daude orain //3

Page 2: ÑAÑARRI RALLYSPRINTA · 2017. 3. 6. · Asteasuko herritarrek, Txapartegiri elkartasuna Iñaki Artola aurrera, Untoria buruz burukoan gailenduz Jokin Altunak lehen partida izango

Gazta egiteko prozesuagertutik ezagutzekoaukera BerasteginUrepele elkarteak larunbat honetarako antolatutakoikastaroan, herriko gaztagileen eskutik gazta nola eginikasiko dute eta ondoren dastatzeko aukera izango dute

Maier UgartemendiaBerastegi

Berastegiko Urepele elkarteakhainbat hitzordu ditu datozenegun eta asteetarako. Larunbate-an, hilak 23, 16:00etan, gazta egi-ten ikasteko eta dastatzeko auke-ra izango da biltokian, eta era-kusle lanetan herrikogaztagileak izango dituzte berta-ratzen direnek. Antolatzaileen esanetan he-

rrian «hainbat gaztagile» egon-da, «interesgarria» izango litza-tekeela herritarren aurrean egi-ten dakiten hori erakustea;Berastegin «etxe askotan» egitenbaita gazta: «ardiak dauden etxeguztietan». Horregatik, gaztagi-leena jo zuten zer egin zitekeengaldezka. Erantzun positiboajaso zuten eta gaztagileek lagun-tzeko prestutasuna adierazi zie-ten, euren esanetan esnetik abia-tuta gazta egiteko prozesu guztiaerakutsiko dute «sekretuak izanezik»: «Gaztak zer prozesu duen,zer gatzari mota erabil daitezke-en, botatzen zaizkien hartziga-rriak zer diren, mamia nola egin,moztu eta gazta nola egin horiekguztiak azalduko dituzte».Gaztagileen esanetan, gazta

egiterako orduan «garrantzitsuaesne onarekin» lan egitea da, le-hengaia baita, oinarria. Eta erre-zeta ere «antzekoa» izaten deladiote, nahiz eta «etxe bakoitzekogazta desberdina» ateratzen den.

Ikastarora joaten direnek, es-nea bertan izango dute eta talde-etan banatuta gazta bana egingodute. Ikastarora joatera, agianbehin ere gaztarik egingo ezduen jendea ere animatu nahidute, besterik gabe jakin-minaizan dezakeen edozeini ere zu-zenduta dago.Ondoren, gazta dastaketa bat

ere prestatu dute, ardi esneare-kin egiten diren gazten artean«zein desberdintasun» daudenikusteko. Izena ematea ez da beharrez-

koa, hortaz, interesa duenak16:00etan «ikasteko gogoarekin»Urepelera joatea besterik ez du.

MENDI IRTEERAKAsteburu honetan bertan, ostira-lean, beste deialdi bat egin duteUrepelekoek, 21:00etan, auzola-na antolatzeko.Hurrengo hitzorduak, berriz,

mendiari lotutakoak dira. Izanere, batetik, apirilaren 30ean, la-runbatean, Berastegitik Ando-aingo Adarra mendira joatekoasmoa dute, eta ondoren Xoxokainguruko jatetxeren batean baz-kalduko lukete. Ibilbidea eta ja-tetxea zehazteko badaude ere,izena emateko epea igande ho-netan amaituko da.Bestalde, igandean amaituko

da uztailaren 8an BerastegitikLesakara joango direnek aterpe-txean afaldu eta gaua pasa nahibadute izena emateko duten az-ken eguna. Iaz bezala, Berastegi-tik oinez joango dira Lesakara,hamaiketakoa Goizuetan egi-nez. Lotan geratzeko ez da beha-rrezkoa oinez joatea.

Berastegin gazta «etxe askotan» egiteko ohitura dute. A. UZKUDUN

SUARI AURRE EGITEKO Larunbatean, Gaztelun, suhiltzaileek eskainitako ikastaroaizan zuten. Izan ere, herriko gune desberdinetan hidranteaketa hodi malguak jarri dituzte suteei aurre egiteko eta «sutebaten aurrean nola jokatu behar den» azaldu zieten herrita-rrei eta «jarri berri diren hidrante eta hodi malguen erabileraazaldu zuten» suhiltzaileek. Udaletxean elkartu eta herrikoplazan egin zuten ikastaroa. ATARIA

02 IBARRALDEA GIZARTEA 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEARTEA, 2016ko apirilaren 19a

Zuhaitz Egunean,landaketa prozesuaezagutzeko aukera

M. Ugartemendia Ibarra

Zuhaitz Eguna ospatu zutenatzokoan Ibarran, eta hori delaeta kiroldegi atzeko lur saileanduela hiru urte landatutako 150Lizar babesten eta ongarria bota-tzen aritu ziren Uzturpe ikastola-ko, LH 5 mailako 40 ikasle ingu-ru. Urte hauetan zenbait landaregaldu egin dira, eta bertan geratudirenetako batzuk babesa galdudute, horregatik erabaki zutenlan horiek egitea.Duela hilabete ere ikasleek lur

sail berean «mantentze eta gar-biketa» lanak egin zituztela azal-du zuen Ainhoa Alonso, Ibarra-ko ingurumen teknikariak. Or-

duan, gaiarekiko sentsibiliza-zioa lortu zutela eta, babeste etaongarria emate lanak egitekoaproposenak ikasleak izatea zelapentsatu zuten. Horrela ikasto-lan ikasitako teoria praktikanjartzea ere lortzen dute Alonso-ren ustez: «Ikastolan teorikokiazaltzen diete landaketaren pro-zesua nolakoa den, baina gukZuhaitz Eguna aprobetxatuz era-kutsi nahi izan diegu landaketabatek zer suposatzen duen be-raiek gertutik ikusteko».Lur sailaren mantentzea uda-

lak egiten badu ere, lan hori ikas-leekin egitea udalarentzat etaikasleentzat «onuragarria» delauste du Alonsok.

Ikasleek adi jarraitu zituzten Ibarrako brigada arduradunaren azalpenak. M. U.

Page 3: ÑAÑARRI RALLYSPRINTA · 2017. 3. 6. · Asteasuko herritarrek, Txapartegiri elkartasuna Iñaki Artola aurrera, Untoria buruz burukoan gailenduz Jokin Altunak lehen partida izango

Aurreakordioapapergintzan,hiru sindikatukAdegirekinLAB, CCOO eta UGT sindikatueksinatu dute; ELA aurreakordioarenaurka azaldu da eta ez du sinatu

Imanol Garcia Landa

Papergintzaren sektoreko hi-tzarmenaren egoera aldatu eginda nabarmen azken egunotan.LAB, CCOO eta UGT sindikatuekaurreakordioa sinatu dute Adegipatronalarekin, eta ELA sindika-tua aurreakordioa horren aurkaazaldu da. LABek sindikatutik azalduta-

koaren arabera, aurreakordioa«onuragarria» da, eta «hainbatesparrutan lorpen esanguras-tuak erdietsi» dituztela diote.Aurreakordioa egunotan bozka-tuko dute langileek sektorekoenpresetan, eta onartzen bada,LABeko hitzarmena sinatukodu. LABek dioenez, orain lortuta-

ko aurreakordioarekin «patrona-lak egin zuen lehen proposame-na irauli» dute. «Aurreko nego-ziazioetan lortutakoa kendunahi izateaz gain, gure lan bal-dintzak kaskartu nahi zituen»,gaineratu du. Bestalde, «genue-nari eutsi diogu eta soldatak KPI-ren gainetik hobetu ditugu»,esan du. Gaixotasun-lizentzia«ondu» dutela adierazi dute LA-Betik. Langileek papergintzako hi-

tzarmeneren negoziazioan zu-ten aldarrikapen handienetakoalortu dutela azaldu dute LABe-tik: «Non Stop enpresa itunei etaTxanda Jarraituei dagokionez,soldata erregimena ez aplikatze-ko edo desloturazko klausulaezarriko balitz, Probintzia Hi-tzarmena deslotzeko ezarri ohidiren lege berme berak ezar da-kizkiela lortu dugu». Bere aldetik, ELAk uste du

«orain sinatu den aurreakordio-ak enpresek edukiak ez aplika-tzeko ahaleginetan jarraitu ahalizango dutela» esan nahi du.«Iazko azaroan eta abenduan pa-pergintzako langileek sei egungreba egin zituzten eta ordutikhona LAB, CCOO eta UGT sindi-

katuak sektorea desmobilizatze-ko ahaleginetan aritu dira».ELAk gaineratu duenez, aurrea-kordio horrek ez die enpresei«inolako oztoporik jartzen ORPRICCEra jotzeko hitzarme-na aplikatu nahi ez duten kasu-rako, eta enpresetan indarreandauden Non Stop itunei buruzsartzen duen paragrafoak ez duinolako balio juridikorik».Gogora ekarri du ELAk LABe-

kin batera aurreko bi puntuak«ezinbestekotzat» jo zituztela«aplikatzeko bermea izangozuen hitzarmena lortze aldera».ELAk gaineratu duenez, «bi sin-dikatuok uste genuen artikuluhoriek ezarriz gero Gipuzkoakopapergintzako enpresetatik kan-po utziko genuela Erreforma La-borala, eta horrexegatik egin zi-tuzten langileek sei greba-egungogor». Langileen «borroka etagrebaren jarraipen handia» iku-sita, Adegik klausula horiek«erosteko» ahalegina egin duelaesan du ELAk, «horretarako es-kaintza ekonomikoak eginez».Orain sinatu den aurreakordioakesan nahi du, ELAren ustez, «en-presek edukiak ez aplikatzekoahaleginetan jarraitu ahal izan-go dutela, Hitzarmen Probin-tzialari zein Non Stop itunei da-gokienez». ELAk «borrokan» jarraituko duela dio «hitzarme-naren edukiak aplikatuko direlabermatu arte».

Abenduko grebaren mobilizazioak.

Puntu eta erdi jaitsi dalangabezia tasaurtebetean 2015eko martxotikaurtengo martxora 352 langabe gutxiagodaude; egun guztira 2.803 langabetu daude

Erredakzioa

Puntu eta erdi jaitsi da eskualde-ko langabezia tasa urtebetean.Pasa den urteko martxoan baino352 langabe gutxiago daude To-losaldean, Estatuko EnpleguZerbitzu Publikoak emandakodatuen arabera. Egun %12,66koada langabezia tasa eskualdean,eta iazko martxoan %14,25ekoa.2.803 langabetu daude gaur

egun eskualdean. Horixe da SEPEk martxora arte bildutakodatuen ondorio nagusiena.2015eko martxoan, berriz, lanikez zutenak 3.155 ziren. Anoetaneta Ibarran eman da beheraka-darik nabarmenena, ia lau puntu

jaitsi baita langabezia tasa aipatuherrietan. Bestalde, eskualdeko tasaren

gainetik dauden herriak ondo-rengoak dira: Alegia (%13,97),Berrobi (%14,23), Ibarra (%12,97),Ikaztegieta (%13,33), Tolosa(13,95), Amasa-Villabona(%13,80) eta Zizurkil (%14,36).Azken herri hau da, hain justu,tasarik altuena duena, azken ur-tean puntu eta erdi jaitsi dena. Eskualdeko tasari begiratuz

gero, hiru hilabetero hartutakodatuek erakutsi dute beherakojoera jarraian izan dela. 2015ekoekainean %13,33koa zen tasa,2015eko irailean %13,16koa eta2015eko abenduan %12,71koa.Gipuzkoako gainerako eskual-

deekin alderatuz, hamaika es-kualdeko zerrendan Tolosaldeazazpigarrena da. Tasa baxuenaduena Goierri da (%10,17) eta al-tuena Bidasoa (%14,93).

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm ASTEARTEA, 2016ko apirilaren 19a

Herri batzarra egingodute gaur, ura etasaneamenduari buruzALTZO // Datorren ekainaren30ean Altzoko Udala eta Gipuz-koako Urak SA Kontsorzioarenarteko hitzarmena amaitzen da.Hitzarmenaren arabera, azkenhamar urte hauetan ur eta araz-keta zerbitzuak «kudeaketa inte-grala» deituriko sisteman kude-atu ditu Ur Kontsorzioak Altzon.Aurrerantzean zerbitzu haueknola kudeatu erabaki aurretik,herritaren partaidetza sustatzealdera, herri batzarrak egiteaerabaki du udalak. Lehenengobatzarra informatiboa izangoda, azken 10 urteetako balantzeaegiteko, eta horretarako Kon-tsorzioaren izenean Iñigo Elose-gi joango da Altzora. Batzarragaur izango da, 19:30ean, udale-txeko ekintza aretoan.

Ildefonso Alustizafrantziskotarrarengorpua topatu duteTOLOSA // Azpeitiko Izarraitz au-zoko belardietan, Otzaka baserriinguruan, topatu zuten ostirale-an Ildefonso Alustiza 84 urtekofrantziskotarraren gorpua. Ingu-ruan jolasean zebiltzan bi umekaurkitu zuten gorpua, zuhaixkabatzuen artean. Segurtasun Sai-lak jakinarazitakoaren arabera,hasiera batean, gorpuak ez zuenindarkeria zantzurik. Dena den,autopsia egingo ziotela azalduzuten Segurtasun Sailetik.

‘Aundiya’ filmarengrabaketa dela eta,bidea itxitaALTZO // Bihar Altzoko Erral-doiaren inguruko Aundiya filmagrabatzen ariko dira Altzo Az-pin. Horregatik, Altzo AzpitikZuaznabar ingurura arte errepi-dea itxita egongo da egunarengehienean. Beraz, hortik pasa-tzeko ohitura dutenei kontuanizan dezatela eskatu du AltzokoUdalak.

Liburuzainlaguntzaile postua,aldi baterakoZIZURKIL // Aldi baterako liburu-zain laguntzaile bila dabiltzaPlazida Otaño liburutegirako.Apirilaren 21era arteko epeadago deialdian izena emateko.Interesatuek eskaera ZizurkilgoUdalaren Aurrera plazako udalbulegoetan egin beharko dute.

LANGABEZIA DATUAK TOLOSALDEANHerria Martxoa 2015 Ekaina 2015 Iraila 2015 Abendua 2015 Martxoa 2016

Langabe Tasa Langabe Tasa Langabe Tasa Langabe Tasa Langabe Tasa

Abaltzisketa 13 9,22 10 7,09 10 7,09 7 4,96 9 6,38

Aduna 18 7,50 13 5,42 21 8,75 22 9,17 15 6,25

Albiztur 9 6,57 5 3,65 6 4,38 7 5,11 9 6,57

Alegia 123 14,32 126 14,67 121 14,09 132 15,37 120 13,97

Alkiza 16 9,36 10 5,85 15 8,77 19 11,11 13 7,60

Altzo 19 10,61 25 13,97 22 12,29 18 10,06 21 11,73

Amasa-Villabona 452 16,21 427 15,31 413 14,81 406 14,56 385 13,80

Amezketa 53 12,07 48 10,93 47 10,71 53 12,07 46 10,48

Anoeta 148 16,41 146 16,19 131 14,52 121 13,41 114 12,64

Asteasu 75 10,11 63 8,49 62 8,36 63 8,49 64 8,63

Baliarrain 8 12,90 7 11,29 5 8,06 7 11,29 7 11,29

Belauntza 11 7,19 12 7,84 13 8,50 8 5,23 8 5,23

Berastegi 53 10,39 53 10,39 48 9,41 44 8,63 46 9,02

Berrobi 43 15,69 43 15,69 36 13,14 38 13,87 39 14,23

Bidania-Goiatz 29 11,20 22 8,49 17 6,56 21 8,11 22 8,49

Elduain 6 5,50 8 7,34 9 8,26 7 6,42 3 2,75

Gaztelu 3 3,53 3 3,53 5 5,88 5 5,88 2 2,35

Hernialde 17 9,09 13 6,95 18 9,63 15 8,02 14 7,49

Ibarra 322 16,12 306 15,32 281 14,07 275 13,77 259 12,97

Ikaztegieta 29 13,81 32 15,24 32 15,24 32 15,24 28 13,33

Irura 123 13,79 101 11,32 92 10,31 99 11,10 108 12,11

Larraul 14 10,69 10 7,63 9 6,87 9 6,87 8 6,11

Leaburu-Txarama 18 10,34 22 12,64 23 13,22 20 11,49 21 12,07

Lizartza 33 10,96 30 9,97 24 7,97 20 6,64 26 8,64

Orendain 7 8,14 5 5,81 9 10,47 5 5,81 8 9,30

Orexa 3 5,26 5 8,77 3 5,26 3 5,26 1 1,75

Tolosa 1.295 14,89 1.204 13,84 1.236 14,21 1.163 13,37 1.213 13,95

Zizurkil 215 15,91 202 14,95 205 15,17 194 14,36 194 14,36

TOLOSALDEA 3.155 14,25 2.951 13,33 2.913 13,16 2.813 12,71 2.803 12,66

Page 4: ÑAÑARRI RALLYSPRINTA · 2017. 3. 6. · Asteasuko herritarrek, Txapartegiri elkartasuna Iñaki Artola aurrera, Untoria buruz burukoan gailenduz Jokin Altunak lehen partida izango

Eneko Garmendia eta AritzaLizartza Elduaran bailarako I. txapelketako irabazleakBerastegi, Ibarra etaLeaburu-Txaramako pilotaeskoletako 34 haurrekparte hartu dute guztira

Erredakzioa

Larunbatean jokatu ziren Iba-rran Elduaran bailarako I. EskuzBanakako Txapelketako finalakfesta giro politean. Martxoko bi-garren asteburuan ekin ziotentxapelketari Berastegi, Leaburu-Txarama eta Ibarrako pilota es-kolek. Hiru pilota eskoletako 34haurrek parte hartu dute txapel-keta horretan, 22 benjaminak eta12 kimuak. Larunbatean, lehenik3. eta 4. postua erabakitzeko par-tidak jokatu ziren eta ondoren 1.eta 2. postuak erabakitzekoak.

Txapelketan parte hartu dutenherrietako alkateak izan zirensari banaketan. Lehen lau pilota-riek eskuratu zituzten trofeoak,baina parte hartutako pilotariguztiek eskuratu zuten domina.Amaieran, txorixo pintxo bana-rekin amaiera eman zioten lehenaldiz jokatu den txapelketari.

Elduaran Bailarako I. Pilota Txapelketako sari banaketa. ATARIA

HAUR GORREN TOPAGUNEArans-Gi Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkarteko40 haur inguru bildu ziren ostiral goizean Tolosako egoitzan,urtean zehar egiten dituzten topaketetako bat burutzeko.Duela zazpi urte hasi ziren haurrentzako ekimen hau antola-tzen, Donostiakoarekin eta Bergarakoarekin batera, elkarla-nean. Gai bat aukeratu, eta horren bueltan eraikina atondueta jokoak prestatzen dituzte. Aurten ordenagailua izan daaukeratutako gaia. M. IRAOLA

BALLETA ZERKAUSIANTolosako kultur etxeko ballet dantza ikasleak eta Beasaingoballet taldeko ikasleak aritu ziren igandean erakustaldia egi-ten Zerkausiko barandillan. Herriari balletaren ezagutza he-laraztea da erakustaldi horren helburuetako bat. ANDONI UZKUDUN

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEARTEA, 2016ko apirilaren 19a

Benjaminetan irabazlea EnekoGarmendia izan zen, bigarrenHodei Castro, hirugarren JokinTolosa eta laugarren Oihan Zapi-rain. Alebinetan, Aritza Lizartzaizan zen garailea, Aritz Intxau-rrondo bigarren, Oinatz Azkoitiahirugarren eta Aitor Agirrelau-garren.

2,80 MILIOI GIGAKO MUGIMENDUAGipuzkoa Encounter 10eko 600 partaideek 2,80 milioi giga mugitu dituzte barne-sarean To-losako Usabal kiroldegian egindako informatika topaketan. Ekimenaren arduradun eta Eus-kaltel Konektako ordezkari Sabino San Vicenteren esanetan, «historiako onena» izan da ha-margarren topaketa. Opengune zonak inoiz baino zabalera eta eskaintza handiagoa izan du,eta jende ugari erakarri dute bertako hitzaldi, tailer eta jokoek. JON MIRANDA

Page 5: ÑAÑARRI RALLYSPRINTA · 2017. 3. 6. · Asteasuko herritarrek, Txapartegiri elkartasuna Iñaki Artola aurrera, Untoria buruz burukoan gailenduz Jokin Altunak lehen partida izango

Asteasutik Suitzara,elkartasuna Nekane Txapartegiren askatasuna eskatu eta familiaribabesa emateko ekimenak abian jarri dituzte

Jon Miranda Asteasu

Elkarretaratze jendetsua eginzuten ostiralean Asteasun Neka-ne Txapartegiri elkartasunaadierazteko. Apirilaren 6an atxi-lotu zuten Suitzan eta ostiraleanizan zuen estradizio eskaerareninguruko lehen auzi saioa, poli-ziaren aurrean.Espainiak bere kontrako estra-

dizio eskaera bat duela jakinara-zi zioten Txapartegiri eta horiukatzeko zein arrazoi dituenazaltzeko aukera izan zuen. As-teasuarraren senitartekoek jaki-narazi dutenez, «atxilotu zute-nean egin zizkioten torturak etaalabaren egoera lasai azaltzekoaukera izan du eta abokatuakgustura geratu dira saioa nolajoan den ikusita». Orain, ostirale-tik hasita 14 egun izango dituzteestradizio eskaera ukatzeko ar-gudioak prestatzeko eta beha-rrezko dokumentazioa aurkeztuahal izateko.Nekaneren anaia Josebak jaki-

narazi duenez prozesu luzeaizango dela aurreikusten dute:«Abokatuek ia ziurtzat ematendute estraditatuko dutela, bainaesan digutenez, urtebete joan li-teke erabakia hartu aurretik».Bien bitartean, Zuricheko kar-tzelan edukiko dute. «Espetxegogorra dela jakinarazi digute, 23ordu zeldan eta patio ordu baka-rra izaten dute. Telefono bidezkokomunikaziorik ez da izaten etaesan digutenez, animoa emate-ko gutunak poliziaren eskutikpasa eta euskaraz idatziz geroasko atzeratzen dira presoareneskutara iritsi aurretik». Hala

ere, Nekanaren senideek gutu-nak idaztera animatu dituzte he-rritarrak, «norberak ikusiko duzein hizkuntzatan». Hau da hel-bidea: Nekane Txapartegi Nieve,Gefängnis Zürich, Rotwands-trasse 21. 8004 Zürich. Suitza.Astean behin izango dute Txa-

partegiren senide eta lagunekbera ikusteko aukera. «Aboka-tuarenaz gain, bisita bakarraizango du, kristalarekin». Dagoe-neko abokatuak asteartean izanzuen aurrez aurrekoa presoare-kin eta atzo bere alabaren tutore-ak bisitatu ahal izan zuen. «Ondoeta animatuta ikusi dutela esandigute eta hori guretzako lasai-garria da», esan du Nekanerenanaiak.

BABESA ADIERAZTEKO SAREAFamiliaren izenean Josebak es-kerrak eman ditu aste osoan Eus-kal Herrian bertan jasotako ba-besagatik eta baita aurreko aste-an Suitzan izan zirenean

jasotako tratuagatik. «Eskuza-baltasunez» hartu zituztela jaki-narazi du. Izan ere, Suitzan kan-paina solidario bat egiteko as-moa dute Txapartegiri babesaemateko eta larunbatean Zuri-cheko kartzela ingurura joateko-ak ziren, espetxe kanpotik pre-soa animatzeko.Estradizio eskaerarekin ados

ez dagoela eta Nekaneren egoe-rarekin kezkatuta daudela jaki-narazteko, Asteasuko Udalak gu-tuna bidaliko dio Suitzako Justi-zia ministroari. Herritarrenekimenez kanpaina bat ere jarri-ko da martxan babes ekonomi-koa lortzeko: «Familiakoek etalagunek orain bisitak egitekoSuitzara bidaiatu beharko duteeta horrek dakarren gastu eko-nomikoari aurre egiteko bonu la-guntzak aterako ditugu». Hilekoazken ostiraletan, 20:00etan, As-teasuko plazan elkarretaratzeaegiteko asmoa dutela ere jakina-razi dute herritarrek.

Aurreko ostiralean Asteasun egindako elkarretaratzea. J. MIRANDA

ERREPUBLIKA ESKATUZErrepublikaren Astea antolatu zuen aurreko astean Tolosa-ko Foro Errepublikarrak, eta ekitaldien artean bandera erre-publikazalea jarri zuten larunbatean Tolosako udaletxearenbalkoian. Aste honetan oraindik zabalik izango da Cecilia G.de Guilarte jaio zeneko mendeurrenaren inguruko erakuske-ta Aranburu jauregian. I.G.L.

EURIAK EZ DU SOKA ETENDantza-Soka Eguna egin zuten larunbatean Anoetan. Base-rriz baserri ibili ziren dantzariak goizez eta eguerdirako bil-du ziren herriko plazara. Euripean, baina ohitura bete zutendantza-soka dantzatuz. Bazkalostean, Haatik taldearen Itsaslapurrak, erromeria eta jai giroa izan ziren nagusi. J. MIRANDA

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm ASTEARTEA, 2016ko apirilaren 19a

Page 6: ÑAÑARRI RALLYSPRINTA · 2017. 3. 6. · Asteasuko herritarrek, Txapartegiri elkartasuna Iñaki Artola aurrera, Untoria buruz burukoan gailenduz Jokin Altunak lehen partida izango

KIROL EMAITZAKAreto futbolaBIGARREN B MAILA27. jardunaldiaFuenmayor-Lauburu 9-7

Sailkapena1. Zierbena 68p2. Pinseque 58p3. Colo Colo 57p9. Lauburu Ibarra 36p16. Sala Cadrete 0p

Hurrengo jardunaldiaLauburu (9.)-Ebrosala (6.)

EskubaloiaLEHEN NAZIO MAILAKOA,C TALDEA27. jardunaldiaEgia-Tolosa Esk. 22-30

Sailkapena1. Tolosa Eskubaloia 47p2. Trapagaran 44p3. Anaitasuna 43p4. Uharte 40p5. Eibar 39p6. Bidasoa Irun 35p16. Pulpo 0p

Hurrengo jardunaldiaTolosa Esk. (1.)-Romo (15.)

FutbolaGIZONEZKOEN OHOREZKO ERREGIONALA29. jardunaldiaMutriku-Tolosa CF 1-2

Sailkapena1. Anaitasuna 61p2. Tolosa CF 58p3. Real Union 56p4. Mutriku 50p5. Hernani 47p6. Oiartzun 46p18. Orioko 23p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (2.)-Getariako (15.)

EMAKUMEZKOEN ERREGIONALA,IGOERA FASEA14. jardunaldiaMutriku-Tolosa CF 1-2

Sailkapena1. Tolosa CF 37p2. Arizmendi 36p3. Ordizia 28p10. Allerru 6p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (1.)-Ostadar (5.)

ERREGIONAL PREFERENTEA, BIGARREN MULTZOA

26. jardunaldiaAretxabaleta-Tolosa CF 3-1

Sailkapena1. Amaikak Bat 62p2. Mondragon 53p3. Bergara 52p12. Tolosa CF 28p16. Antzuola 10p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (12.)-Amaikak Bat (1.)

LEHEN ERREGIONALA, IGOERA FASEA, 2. MULTZOA14. jardunaldiaMondragon-Intxurre 2-1Getariako-Billabona 4-1

Sailkapena1. Intxurre 32p2. Behobia 31p3. Mondragon 29p8. Euskalduna 13p9. Billabona 13p10. Getariako 8p

Hurrengo jardunaldiaIntxurre (1.)-Mutriku (6.)Billabona (9.)-Mondragon (3.)

PilotaLEHEN MAILAKO BANAKAKOTXAPELKETAFinal hamaseirenakUntoria 8Artola 22

Hurrengo jardunaldia: Apirilak 22, ostirala, BergaranRezusta-Artola Apirilak 25, astelehena, TolosanVictor-Altuna III

SaskibaloiaEBA LIGA, A MULTZOA23. jardunaldiaZarautz-TAKE 64-62

Sailkapena1. Ardoi 19-42. Pielagos 17-63. Cantabria 17-64. Santurtzi 16-75. Easo Loquillo 15-86. Clavijo 12-117. La Gallofa 12-118. TAKE 11-129. Mondragon 10-1310. Valladolid 10-1311. Santiago 7-1612. Zarautz 6-1713. La Flecha 5-1814. Venta de Baños 4-19

Hurrengo jardunaldiaTAKE (8.)-Cantabria (3.)

06 KIROLAK 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEARTEA, 2016ko apirilaren 19a@TOLOSALDEAKIROL

Tarsicio eta Peña izan dira azkarrenak Antolatzaileek balantzepositiboa egin dute;ondorio larririk gabekohiru istripu izan dira

Asier Imaz

Iban Tarsicio eta Iñigo PeñarenMitsubishi Lancer Evo IX autoaizan zen nagusi larunbatean Ña-ñarri Rallysprintean. Hiru tra-moetako denbora gehituta, 16minutu eta sei segundo beharizan zituzten irabazleek rallys-printa amaitzeko. Bigarren pos-tuan azken bi urteetako txapel-dunak gelditu ziren: AingeruCastro eta Alaitz Urkiola, BMWM3arekin. XI. edizioan aldaketanagusia ibilbidea izan zen. Urki-

zuko errepideetan egiten zen le-hen aldia zen, eta ibilbidekomarka Barrenetxea-Onandiakjarri zuten, 5:15eko denborare-kin. Iñigo Iñurrita koordinatzaile

taldeko kidea gustura zegoenlasterketarekin. Hiru istripu izanziren, nabarmentzeko bi, bainaondorio larririk gabe. Autoakerrepidetik kentzeko lanak luza-tu egin ziren, ordea, eta horreklasterketa luzatzea ekarri zuen;eragozpen batzuk sortuz. Ibilbi-de berriari dagokionez, Iñurrita-ren esanetan, pilotuak gusturageratu ziren Urkizuko igoerare-kin. X. edizioaren inguruan, bizi-lagunek arazorik izan ezean, eu-rek errepide horretan jarraituko

nahiko lukete. Larraitz Agirreza-bala Irurako Ikastolako zuzenda-riak, bestalde, balantze ona egi-teaz gain, eskerrak eman nahiizan dizkie boluntario, auzotareta lagundu duten guztiei.

800 sarrera saldu zituzten larunbateko rallysprintean. Eguraldia kontuan hartuta, gustura zeuden antolatzaileak. I.G.L.

Eskerrik asko Zipi eta Zape

D enboraldiko azkenpartida jokatu genuenasteburuan Hondarri-bian. Beste urte bategin du senior nesken

taldeak, eta urte honetan ere izanditugu gure momentu gaziak,baina baita makina bat momen-tu gozo ere. Talde gaztea da gu-rea, berria, baina lanean eta sas-kibaloiaz gozatuz senior neskentalde sendoa lortuko dugu, bada-kigu.

Gaurkoan, hala ere, aipamenberezia egin nahiko genieke txo-ko honetan gure entzenatzaileei.Izan ere, azken hiru urteetakoibilbidean lagun izan ditugunKepak eta Ikerrek, Zipik eta Za-pek, arrazoi desberdinak medio,gure entrenatzaile izateari utzi-ko diote.Badakigu ibilbide guztiek du-

tela amaiera eta honena ere iritsibada ere, gogora ditzagun maizelkarrekin izandako momentuon eta txarrak; elkarri eraginda-ko haserre, buruko min, malkoeta barre algarak. Askotan ezdugu jakin izan elkar ulertzen,beste zenbaitetan ez dugu lortu

nahi genuen hori kantxan de-mostratzen eta askotan jakinizan dugu elkarrekin aurrera-pausoak ematen. Horregatik, es-kerrik beroenak eman nahi diz-kizuegu biei, taldekide guztienizenean. Denboraldia amaitzeko, hala

ere, ekitaldi garrantzitsu batdaukagu apirilaren 30ean. Afarieta parrandaeder batekin, zapo-re bikainarekin bukatuko dugudenboraldia, bai horixe!Aurrerantzean ere kantxa in-

guruan ikusiko dugu elkar!Gora TAKE, gora senior nes-

kak, gora kakahueteak eta gora elgato volador. Aupa XUXTA!

AulkitikTAKE Aralar Kirolak

SAILKAPEN NAGUSIA

1. Iban Tarsicio/Iñigo Peña 16:06.62. Castro/Urkiola +12’’3. Barrenetxea/Onandia +13’’4. Ardions/Agirre +27’’5. Olabegogeaskoetxea/Narbaiaza

+30’’6. Otaegi/Lizarralde +30’’7. Frutos/Frutos +31’’8. Agirretxe/Aiertza +32’’9. Juez/Gil +33’’10. Urkidi/Ugalde +34’’

Page 7: ÑAÑARRI RALLYSPRINTA · 2017. 3. 6. · Asteasuko herritarrek, Txapartegiri elkartasuna Iñaki Artola aurrera, Untoria buruz burukoan gailenduz Jokin Altunak lehen partida izango

KIROLAK 07www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm ASTEARTEA, 2016ko apirilaren 19a @TOLOSALDEAKIROL

Artolarenlehen urratsaJokin Altunaktxapelketako lehen partidaastelehenean jokatuko duTolosako Beotibarren

A. Imaz

Artolak eta Untoriak partida bo-robila jokatu zuten larunbateanDonostiako Atano III.a pilotale-kuan. Buruz buruko txapelketa-ren hasiera zen alegiarrarentzat.Partida parean hasi zen, aldehandirik gabe markagailuan. 8-10ekoan, ordea, dena aldatu zen.Alegiarra tantoak pilatzen hasizen, eta hamabi egin zituen ja-rraian: 8-22. Bost, sakez egin zi-tuen Artolak, eta hamabi, joko-an. Hutsak, hiru besterik ez. Ga-

raipenari esker final zortzirene-tara pasa da Alegiako aurrelaria.Hor, Rezusta izango du aurkari.Partida hori Bergaran jokatukoda, ostiralean, 22:00etan hasikoden jaialdian.

ALTUNA III.A, KANTXARABanakako Txapelketan bada es-kualdeko bigarren ordezkaria:Jokin Altuna. Amezketarra finalzortzirenetan sartuko da txapel-ketan. Lehen partida, beraz, jar-dunaldi honetan jokatuko du:astelehenean, Tolosako Beotibarpilotalekuan. Altuna III.arenaurkaria Victor errioxarra izangoda. Honek, asteburuan jokatu dulehen partida, Elezkanoren aur-ka; 22-19 irabazi zion.

asko aritua. Lesiotik atera berria,hilabete zuriz jantzi gabe, frontoiosoan bakarka aritzeko entrena-mendu berezi gutxi eginda, eskumindua tratu gogorrenera behar-tu gabe eta eutsiko ote zion jakinezinik, partida ondo prestatzekodenbora izan duen aurkaria, ...Uff! Norbere konfiantzan erasanzezaketen gauza gehitxo. Horigutxi balitz, entendituok isildugabe esaten espezialitate hau de-la alegiarraren ezaugarrietaraondoen egokitzen dena eta, gai-nera, Untoria atzelaria dela eta,gaur egun, hauek ez daukatelazer eginik modalitate honetan.Zalantza asko batetik, presiohandia bestetik. Ez ziren baldin-tza onenak pauso sendoarekinsartzeko frontoira, eta antzemanzitzaion lehen tantoetan. Meritu

izugarria, partidako handiena,ematen diet lehen tanto hauei.Untoriak bere onena eman zueneta, zalantzak zalantza eta tra-keskeriak trakeskeria, Iñakik ja-kin zuen partidari eusten hariketa bere bidea hartu zuen arte.Gero, 22-8 irabazi zuen, itxuraz,erraz. Lehen froga gaindituta, es-kuak ondo sentituta, partida batbaino gehiago irabazi zituelaesango nuke: Untoria, barne-za-lantza eta kanpo-presioaren aur-kakoak.Orain Rezusta, atzelari ezke-

rra! Atzelariek ez daukate zer egi-nik buruz buru eta aisa irabazibehar lioke esango dugu enten-dituok. Entendituak ginen baitaesaten genuenak eskuz ezkerrakezin duela punta-puntako atze-laria izan. Entenditzen?

IGARONDOREN 35. URTEURRENATolosako Gure Kaiola elkartean bildu ziren larunbatean Igaron Urpekoaktaldeko 50 kide, bazkarian 35. urteurrena ospatzera. Batean enpresako JaviRivero eta Imanol Zubelzu sukaldariek, gustu handiz prestatutako bazkariadastatu ahal izan zuten urpekari taldeko kideak. J.M.

KIROL ASTEARI AGUR, KORRIKAIrurako Kirol Astea igandean amaitu zen, bailarako haurrentzat prestatuzuten krosarekin. Eguraldia lagun izan zuten, eta korrikalari txiki ugari el-kartu zen Irurako plazan. Benjaminak, alebinak eta infatilak ibili ziren ko-rrika krosean, sailkapenak albo batera utzita . ANDONI UZKUDUN

Entenditzen?HarmailetatikJexux Murua

B uruz buru frontoi oso-an jokatzen dena da pi-lotako txapelketetantxapelketa, pilotariguztiek noizbait etxera

eraman nahi luketen Txapelarenjokalekua. Pasa den asteburuaneman dio hasiera aurtengoak etalarunbatean jokatu zuen Artolak,Donostian. Iñakik, bi-bitako fi-nalaurreko partida erabakiga-rrian min hartu zuenetik hilabe-te zeraman lehiatu gabe. Berakaitortu zuenez, tarte horretan ezzuen entrenamendu pare bat bai-no gehiago egiterik izan, kontuhandiz gainera. Untoria naiara-rra zuen aurkaria; atzelaria, bai-na afizionatu mailan manomano

Tere Artolain Azurmendi (Angel Unanuaren alarguna)

Atzo hil zen, 88 urte zituela,Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

- Goian bego -

Seme-alabak: Karlos eta Belen, Martin (†), Juantxo, Pepi; bilobak: Ane eta Jon; anaia-arrebak: Javier eta Maria Blanco, Regina Unanua eta Antonio Alvarez (†): zaintzailea: Cris Larraona;

ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak. Familiak, otoitz bat eskatzen dizue bere arimaren alde eta GAUR ASTEARTEA arratsaldeko

ZAZPIETAN ANDRE MARI ZERURATUAREN Parroki Elizan, gorpua aurrean dela, egingo den hileta‑elizkizunera joateko gonbita egiten dizue. Eskerrik asko aldez aurretik.

BEASAIN, 2016ko apirilaren 19anHelbidea: Oriamendi 28, 2. esk.

Oharra: Gorpua Beasaingo Goierri beilatokian egongo da

Hilberriak eta urteurrenak

Page 8: ÑAÑARRI RALLYSPRINTA · 2017. 3. 6. · Asteasuko herritarrek, Txapartegiri elkartasuna Iñaki Artola aurrera, Untoria buruz burukoan gailenduz Jokin Altunak lehen partida izango

Hernanik, finalera salto

Iragan ostiralean ospatu zen I. Pernando Amezketarra Sariketarenbigarren finalaurrekoa. Berastegiko Gaztetxean 50 lagun ingurubildu ziren guztira. Lehian Hernani eta Goierri izan ziren.

Imanol Artola Berastegi

H ernani eta Goierri zi-ren nor baino nor, ira-gan ostiralean I. Per-nando AmezketarraSariketan. Eli Pagola,

Oier Iurramendi eta Arnaitz La-sarte hernaniarrak; eta AmaiaIturriotz, Odei Lopez eta GorkaMaiz, goierritarrak.Pernando amezketarraren

marrazki bizidunetako hasiera-ko bertsoak entzunda igo zenAmaia Agirre oholtzara hasiera-ko argibideak ematera eta oste-an, bertsolarien agurraren txan-da heldu zen. Sariketa honetanagurrek ere puntuatzen dute.Goierritarrek ekin zioten lanari,nahikoa modu sinplean beraienburuak eta aurkariak aurkeztuzituzten. Jarraian, Hernanikoekberastegiarrek 2007ko PazkoEgunez Hernanin lapurtu zutenahuntzaren inguruko istorioaekarri zuten gogora eta entzule-en artean izan ziren barre-alga-rak.Agurren ostean puntu progre-

siboen ariketa izan zen. Goierri-tarrek txikitan sokasaltoan zen-bat urterekin ezkontzea atera-tzen zitzaien izan zuten gaia etahernaniarrek berriz, nolako erre-tiroa espero duten: Oierrek etaOdeik ez zirela oso abilak kanta-tu zuten. Aldiz, Amaiak 4 puntu-ko bertsoan 100dik gora egitenzituela kantatu zuen eta bigarrenbertsoan berriz, 7 puntukoanumoretik hausnarketarako bi-dea ireki zuen: «Baina ni ja eznago/ horrekin ze suma,/ ezkon-du nahi zuna/ orain hain hurru-na,/ lehen galdera zen orain/badu erantzuna». Hernaniarrekere saio txukuna osatu zuten: «Nidesbrozadorakin/ belar pixkatmozten», bota zuen Arnaitzek,«Ikusiz azken aldin/ damaragunmartxa,/ hirurok Berastegin/arratsalde pasa», Elik eta Oierrekberriz, dirua koltxoi azpian sar-tuko dutela kantatu zuten.Jarraian, zortziko txikiaren

txanda heldu zen. Odei eta OierArcelor Mittaleko langilearen 10-12 urteko semeak dira eta entzunberri dute agian Asturiasera jo-ango direla bizitzera. Odeik hiru-garren bertsoa honela amaituzuen: «Hobe genuke orain/ gela-tik atera,/ ta goazen amari/muxu ematera». Eli eta Amaiaere zortziko txikian jardun ziren,Irurako Ikastolaren aldeko rally-ko auto bateko pilotoa eta kopi-lotoa dira. Aurretik nor eraman-go eztabaidatzen aritu ziren.Zortziko txikiaren ostean, 9

puntukoaren txanda heldu zen.Ariketak duen zailtasun mailakontutan izanda, ongi aritu zirenGorka eta Arnaitz. Segidan kartzelako lanari ekin

zioten, koplei. Gaiak honela zio-en: «Zuek hirurok ez zaudete ba-tere gustura daramazuen bizi-moduarekin. Aldaketa behar du-zuela eta, bat apaiz sartzekoprest, bestea baietz esaten dionguztiekin joateko prest eta hiru-garrena berriz, ardi batzuekinBerastegira». Hernaniarrena ezzen saio txukuna, doinuarekinere nahikoa lan izan zuten eta.Goierritarrak hobeto aritu ziren,halere kopletan ez genuen nahibeste gozatu.Hurrena, 10eko txikiaren,

puntu-erantzunen eta bakarka-ko lanen txanda heldu zen. Gor-ka eta Oier ziren 10eko txikian.Bikotea eta biek pisuarekin ara-zoak, batek ezin pisurik hartu,

besteak ezin galdu. Puntu eran-tzunetan Odei eta Arnaitz jardunziren, sagardoa gora eta behera.Bakarka aldiz, bi neskak. Eli etaAmaia. Elik bere 10 urteko ume-aren saskibaloi partidutik lotsa-tuta atera da. Alabak epaileare-kin duen jarrera txarraz kantatudu eta amaieran «lan ona eginzuen/ bere alabakin,/ ta ni be-zain jatorra/ bilakatu dadin,/gehiago utziko det/ bere amona-kin», kantatu zuen. Amaiak be-rriz, espetxeko batekin hasitakogutun trukaketak sentimenduakeragin dizkio eta ez daki orainnola jokatu. Presoek gizarteanduten oihartzuna dela eta biga-rren bertsoa honela amaituzuen: «Eta ez dakit pizten/ didanhark barrena,/ edo egoera den/berotzen nauena». Amaitzeko puntutan jardun

ziren bi taldeak. Epaileek, ZigorLeundak eta Beñat Iguaranek,eta publikoak hala erabakitaHernani izango da datorren api-rilaren 30ean Amezketako Be-hartzana jatetxean ospatuko denfinalean kantatuko duen biga-rren taldea, Erniarraitzekin.

Bigarren kanporaketa Berastegiko gaztetxean izan zen. ATARIA

ASTEARTEA 19AGENDA

Deialdiak

Amezketa.Gipuzkoako Odol Emai-leen odol ateratzeak. 18:30-20:30artean, kultur etxeko aretoan. Ibarra.Loatzo musika eskolako au-dizioetan, klarinetea, biolina eta bio-lontxeloa. Kultur etxean, 19:00etan.Altzo.Altzoko Udala eta GipuzkoakoUrak Kontsortzioaren hitzarmenaamitzen dela eta, herri batzarra.Udaletxean, 19:30ean.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Oso giro atseginaizango dugu, goizean etaarratsade erdira bitarte ho-

dei gutxi ikusiko ditugu, tarteka erdieta goi mailako hodeiren bat ikusikoda. Hego-ekialdeko laguntzari eskertenperaturak dezente egingo dugora, 20 graduren muga gaindituz,23 gradura iritsiz. Arratsalde erditikaurrera mendebaldetik hodeiaksartzen hasiko dira eta eguna buka-tzerako eguna estalita agertuko da.ihar, eguna 00

Bihar.Hegoaldeko haizeaibiliko da, nahiko zakar, ten-peratura jaitsi egingo da, 20

graduren bueltan geratuz. Egun na-hasia izango da. Goizean-goizetikhodei dezente ikusiko ditugu eta za-parradak izango ditugu, ugarienakarratsalde partean izango ditugu.Ezegonkortasuna medio, balitekeekaitzak jo eta kazkabarra izatea.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdeko berriak, artearen txokoa, errezeta eta lehiaketa, deitu10:45etik 10:55era. Oihana IguaranKale Kantoitik. Antton Telleriareneskutik eguneko abestia. 11:00-12:00. Hamaiketakoa.Aiztondo-Villabona eta Anoetaldeko albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.Musika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea.18:00-20:00. Goizeko saioak utzitako onena. 20:00-20:30. Kokondo.Oskar Tenaren musika saioa.

28 KANALA12:30.Kantari.13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.17:30.Gaurkoan Tolosaldetik.21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. Ertzak.22:30. Zaindu zaitez.23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa.Mujika, E. Euskal Herria, 3. Telefonoa: 943 670915.Gauekoa.Morant, R. Zabalarreta lo-rategiak, 1. Telefonoa: 943 673849.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.infoASTEARTEA, 2016KO APIRILAK 19Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM / 105.0FM

ZORION AGURRAK

Zorionak!Ekaitz Letamendia Sagastume

(Amezketa).Apirilaren 15ean urte-bete. Zorionak bihurri!!! Amezketakoaitona Julian eta amona Maria Jesu-sen partetik. Muxu haundi bat.

PASAHITZAn, 09:00etan

Makil borrokaz ariko dira Iñaki Ganboa eta Jon Ander Galarraga.

FINALAI. Pernando Amezketarra sarike-taren finala.Amezketako Beartza-na jatetxean, apirilaren 30ean, la-runbatean. Sarrerak salgai 22 euro-tan, Beartzanan edo 695 762843telefono zenbakian.