9.ORGANULU ZELULARRA2_anaya
-
Upload
irakaslube -
Category
Documents
-
view
131 -
download
4
description
Transcript of 9.ORGANULU ZELULARRA2_anaya
9. GAIAORGANULU ZELULARRAK
-II-
0. SARRERA● Nukleoa, mitokondrioak eta kloroplastoak
mintz bikoitzeko organuluak dira.● Nukleoak jarduera zelularra kontrolatzen du.● Mitokondrio eta kloroplastoek, berriz,
funtzio metaboliko garrantzitsuak betetzen dituzte. Horregatik mintz-organulu energetiko ere esaten zaie.
1. NUKLEO ZELULARRA● Landare- eta animalia-zelula eukariotikoaren
organulu nagusia.● Genoma zelularra dauka. Barruan ADNaren
erreplikazioa eta ARNaren sintesia gertatzen dira.
● Normalean nukleo bakarra agertzen da. Hala ere badira nukleorik gabeko zelulak (eritrozitoak) edo nukleo bat baino gehiagokoak (hepatozitoak, osteoklastoak...)
El osteoclasto es una célula grande con múltiples núcleos que pueden identificarse por separado, y es uno de los dos tipos de células necesarias para la reparación de los huesos.
Hepatocito binucleado a los 28 días postratamiento
● Nukleoa 2 egoeratan ager daiteke:● NUKLEO INTERFASIKOA: Geldialdian.● NUKLEO MITOTIKOA: Zatitzen.
1.1. NUKLEO INTERFASIKOA● Honako zati hauek bereizten dira:
● MINTZ NUKLEARRA● NUKLEOPLASMA● KROMATINA● NUKLEOLOA
● Forma eta tamaina aldakorra, zelula mota eta zikloko unearen arabera
A) MINTZ NUKLEARRA edo BILDUKIN NUKLEARRA● Nukleoa mugatzen du.● 2 mintzez osatua
● KANPOKO MINTZ NUKLEARRA– Alde zitoplasmatikoan erribosomak ditu eta SE
leunaren edo zimurraren mintzarekin jarraikortasuna du.
● BARRUKO MINTZ NUKLEARRA– Alde nuklearra zuntz-proteinen sare batek estaltzen
du, orri nuklear izenekoak. Horrek euskarria ematen dio nukleoari eta kromatina ainguratzeko gune ere bada.
Bilduki nuklearraren iragazkortasuna● Mintzak berez, molekula txiki apolarretara
soilik dira iragazkorrak, ● Hala ere, poro nuklear izenekoak dituzte eta
horietatik molekula polar txikiak, ioiak eta makromolekulak (ARN eta proteinak) igaro ahal dira.
– Molekula txikiek difusio pasiboz zeharkatzen dituzte.
– Makromolekulek mekanismo aktibo hautakorrak dituzte.
B) NUKLEOPLASMA, KARIOPLASMA edo MATRIZE NUKLEARRA
● Nukleo osoa betetzen duen eta egitura-euskarria ematen dion zuntz-sarea da.
● Bertan topa dezakegu kromatina, sistema entzimatikoak, erribonukleoproteinak (ARNa biltzeko balio duen zuntz-sarea) eta molekula zein ioiak (batez ere Ca2+ eta Mg2+, eta K+)
C) KROMATINA● Interfasean dagoen nukleoko material
genetikoari esaten diogu kromatina.● Nukleoplasman barreiatutako kromatina-
zuntzexka bakoitza ADN molekula batek eta proteina askok (histonak eta ez-histonikoak) eratzen dute.
● 2 kromatina mota daude:1) HETEROKROMATINA
– Formarik kondentsatuena– Transkripzioari dagokionez ez-aktiboena
2) EUKROMATINA– Hedatuena edo deskondentsatuena– Transkripzioari dagokionez aktiboena
D) NUKLEOLOA● Egitura esferikoa● Ez du mintzik.● Kromatinaren azpiunitate erribosomikoak
eta harizpiek osatzen omen dute.● ARN nukleolarra hemen sintetizatzen da
(gero ARNr bihurtuko dena), transkripzio aktibitate handia dagoelako agertzen omen da orban dentso baten gisa.
● Erribosomen azpiunitateak eratzen dira bertan.
● Mitosian, profase hasieran, desagertu egiten da.
1.2. NUKLEOA ZATITZEN● Mitosian edo kariozinesian, nukleoa
berrantolatu egiten da: kromatinak kondentsatu eta kromosoma bihurtzen dira.
● Nukleoa zatitu bitartean ez dago ARN sintesirik (transkripziorik).
Kromosomen egitura● Metafasean kromosoma bakoitzak honako
ezaugarriak ditu:a) 2 kromatida.
– Bakoitza ADN molekula batek osatuta.– Simetrikoak dira, paraleloak eta berdin-berdinak.– Zentromero izeneko estutzean lotuta daude.
b) Zentromeroa edo uzkurdura primarioa– Kromatida ahizpak lotuta mantentzen ditu.– Bertatik kromosoma ardatz mitotikora lotzen da.
c) Besoak– Zentromeroak zatitzen dituen kromosoma zatiak.
d) Zinetokoroak– Zentromeroaren alde bietan kokatzen diren disko
proteikoak.– Bertan ardatz mitotikoko mikrotubuluak lotzen dira.
e) Satelitea (SAT) – Kasu batzuetan agertzen da.– Kromosomaren mutur batean agertzen den zati
esferikoa, uzkurdura sekundarioak mugatuta.f) Telomeroak
– Kromosomaren muturrak.
g) Zerrendak– Zabalera diferenteko kromosoma-segmentuak.– Kromosoma bakoitzeko zerrenden patroia
bereizgarria da, berari eta bere homologoari dagokiona.
Kromosomen sailkapena● Zentromeroaren posizioaren arabera, 4
kromosoma mota daude:a) METAZENTRIKOAK
– Zentromeroa kromosomaren erdian dago eta besoek luzera bera dute.
– Ardatz mitotikoan V forma hartzen dute.
b) AZPIMETAZENTRIKOAK– Zentromeroa posizio azpimedialean dago, beraz, beso
bat bestea baino apur bat luzeagoa da.– Anafasean L forma hartzen dute.
c) AKROZENTRIKOA– Zentromeroa kromosomaren muturretik oso hurbil
dago; beso bat oso luzea eta bestea oso laburra.
d) TELOZENTRIKOA– Zentromeroa kromosomaren muturrean edo bertatik
oso hurbil dago; beso bakarra baino ez da bereizten.
2. MITOKONDRIOAK● Zelulak behar duen energia ematen duten
erreakzioak gertatzen dira organulu honetan.● Forma aldagarria dute: ia esferikoak,
zilindrikoak edota oso luzeak izan daitezke.● Kopuru aldakorra: zenbat eta beharrizan
energetiko handiagoa izan zelulak, orduan eta mitokondria gehiago.
MITOKONDRIEN EGITURA● 3 gune bereizten dira:
1) Matrizea edo barruko eremua.2) Mintz bikoitza: kanpo mintz mitokondriala eta
barrukoa. Barrukoan azalera handitzen duten gandor edo tolestura ugari daude
3) Mintzen arteko eremua
Kanpo mintza
Barne mintza
Gandorrak
ADN mitokondriala
Matrizea
Kanpo mintza
Mintz arteko eremua
MITOKONDRIOEN OSAKETA KIMIKOA
1) MATRIZEA● ADN mitokondriala
– Bikoitza eta zirkularra– Proteina mitokondrialen kopuru handia sintetizatzeko
informazioa dauka.● Mitorribosomak
– Matrizean aske edo barruko mintzari atxikita.– Zitoplasmako erribosomak baino txikiagoak.
● Kaltzio- eta fosfato-ioiak, ura eta entzima kantitate handia
2) BARRUKO MINTZ MITOKONDRIALA● Mintz plasmatikoak baino proteina gehiago
dauka.● Elektroiak garraiatzeko kateko proteinak, ATP
sintetasak,...3) KANPOKO MINTZ MITOKONDRIALA
● Funtzio entzimatikoak duten proteinak ditu eta ur-bide zabalak eratzen dituen proteina kantitate handia. Horregatik oso iragazkorra da.
4) MINTZ ARTEKO EREMUA● Zitosolaren antzerako osaketa.
MITOKONDRIEN FUNTZIOAK● Funtzio nagusia energia lortzea da, arnasketa
zelularraren bitartez.
3. PLASTOAK. KLOROPLASTOAK
● Soilik landare-zeluletan daude.● 2 mota:
1) KROMOPLASTOAK– Pigmentuak biltzen dituzte, adibidez, klorofila edo
karotenoak. – Kloroplastoak hauen artean daude.
2) LEUKOPLASTOAK– Ez dute kolorerik (pigmenturik ez)– Biltzen dituzten substantziak energi-iturri gisa erabiltzen
dira fotosintetikoak ez diren ehunetan, adibidez, kotiledoneotan, zurtoineko begietan eta sustraietako zenbait zonatan.
– Amiloplastoak (almidoia bildu), oleoplastoak (olioa) edo proteinoplastoak (proteinak)
KLOROPLASTOAK● Kolore berdeko plastoak dira, klorofila
dutelako.● Landare-zelula fotosintetikoetan.● Higikorrak dira, argia hartzen duen zelula-
zonaldea topatzen dute.● Forma ezberdinak. Goi-mailako landaretan
oboidea edo lentikularra.● Kopuru aldakorra. 20-40 inguru zelulako.
Amiloplastoa
Kloroplastoak
KLOROPLASTOEN EGITURA
● Mintz bikoitza dauka, beraz, kanpoko mintza, barruko mintza eta mintz arteko eremua bereizten dira.
● Barruko mintzak ez du gandorrik.● Barruko espazio zabalari (matrizeari)
estroma deitzen zaio. Bertan hirugarren mintz mota dago, mintz tilakoidala. Honek tilakoide izeneko disko zapal itxurakoen horma eratzen du.
● Tilakoideak grana izeneko multzoetan pilatzen dira.
● Tilakoide bakoitzaren barruko eremuari eremu tilakoidala edo intratilakoidea deritzo. Hau gainerako tilakoideen eremuekin konektaturik dago, hirugarren barrunbe bat mugatuz.
Coloured transmission electron micrograph (TEM) of two chloroplasts seen in the leaf of a pea plant Pisum sativum
KLOROPLASTOEN FUNTZIOAK● Fotosintesiaren arduradunak dira: eguzki-
energia energia kimiko edo metabolikoa (ATP) bihurtzen dute.
● Energia hori glukosa (materia organikoa) sintetizatzeko erabiltzen dute, CO2 eta ura kontsumitu eta O
2 askatuz.
KLOROPLASTOEN OSAKETA KIMIKOA
1) ESTROMA● ADNa
– Bikoitza eta zirkularra– Kloroplastoen proteina batzuek sintetizatzeko
informazioa dauka.● ADN hori erreplikatzeko, transkribatzeko eta
itzultzeko aukera ematen duten entzimak.● Plastorribosomak
– Bakterioen erribosomen antz handiagoa dute eukariotoenak baino.
● Almidoi-aleen formako inklusioak eta inklusio lipidikoak; fosfato-ioiak, nukleotidoak, e.a.
● CO2 -a karbohidrato bihurtzen duten entzimak.
2) BILDUKINAREN KANPOKO ETA BARRUKO MINTZAK● Ez dute klorofilarik.% 60 lipido + %40 proteina● Zitosolaren eta estromaren arteko garraioa
egiteko proteina ugari.3) TILAKOIDEEN MINTZA
● %38 lipido + %50 proteina + %12 pigmentuak● Pigmentuen artean garrantzitsuenak klorofila eta
karotenoideak.● Elektroiak garraiorako proteinak eta ATP
sintetasak
PLASTOEN JATORRIA● Plastoak proplastoetatik eratortzen dira.
● Proplastoak organulu txiki eta bereizigabeak dira.
● Landareen sustrai eta kimuetako zeluletan daude.
● Landarea ilunetan egonez gero proplastoak ez dira garatzen (etioplasto izeneko bitarteko egoeran geratzen dira). Argitan jarri bezain pronto, etioplastoak garatu eta kloroplastoak eratuko dira.
Inigo Louvellik sortua