57. 072 m2 Arte eta Oroimen - vitoria-gasteiz.org file3 NOLA HELDU Espainia plazatik abiatuta,...

24
57. 072 m2 Arte eta Oroimen Vitoria-Gasteizko Santa Isabel hilerria

Transcript of 57. 072 m2 Arte eta Oroimen - vitoria-gasteiz.org file3 NOLA HELDU Espainia plazatik abiatuta,...

57. 072 m2 Arte eta Oroimen Vitoria-Gasteizko Santa Isabel hilerria

2

Artea eta oroimena, historia eta anekdota uztartzen dituen bisita bat proposatu nahi dizuegu. Paseo bat, hiri guztiak bezala borondateak, egoerek, gizarteak eta gustu estetikoak sortutako miniaturazko hiri batean barrena. Gozatu inguru berde bateko estilo arkitektonikoen katalogoaz; 1808. urtetik gaur egunera arte ekarriko zaituztete zuhaitzez betetako bide atseginek.

ONGI ETORRI

Argitaratzailea: Biltzar eta Turismo Zerbitzua. Vitoria-Gasteizko Udala.Testuak: Marta Extramiana.Argazkiak: Vitoria-Gasteizko Udal Artxibategia // Marta Extramiana.Diseinua eta maketazioa: artdoom.Inprimaketa: Graficas Dosbi.

Azaleko argazkiak: Zulueta panteoia, Zulueta kapera-panteoia eta Rossi kapera-panteoia.Atzeko azaleko argazkia:Anitua kapera-panteoia

Urigoitiaren alargunaren kapera-panteoia

Urte osoan zehar, bisita gidatuak antolatuko dira aldian behin. Informazio gehiago, Turismo Bulegoan: Espainia plaza, 1. Harremanetarako eta erreserbetarako telefonoa: 945 16 15 98.

3

NOLA HELDU

Espainia plazatik abiatuta, mendebalderantz jo eta Andre Maria Zuriaren plazara irten. Handik gora egin, eta Hedegile kalea hartu. Kale horren amaieraraino segi. Arriagako Atetik jarraitu, eta bidegurutzean ezkerrera hartu. Santa Isabel hilerriaren sarrera nagusira iritsi izango zara.Autobusez: 4 eta 8 lineak.

Santa Isabel hilerriaren jatorria eta bilakaera………......................................................4Kronologia eta zabaltzeen planoa……...........................................................................8Kapera, ateak eta gurutzadura.....................................................................................101. Ibilbidea- Kaperak-panteoiak....................................................................................122. Ibilbidea- Panteoiak...................................................................................................163. Ibilbidea- Pertsona ospetsuak .................................................................................20

AURKIBIDEA

Arriagako Atea, 26-A Vitoria-Gasteiz 01013

Zulueta panteoia

VGUA planoa.

4

JATORRIA ETA BILAKAERA Mentalitate ilustratua heltzearekin batera, osasun publikoaren inguruko kezka sortu zen. 1770etik 1780ra, elizetako lurperatzeek osasunerako zituzten arriskuei buruzko liburu, tratatu eta artikulu ugari

argitaratu ziren. 1787ko apirilaren 3ko Errege Zedulak markatu zuen hilobitarako lekuen inguruko aldaketa handi baten hasiera. Hasieran, elizetan edo horien inguruan hobiratzeko ohitura uztearen kontra agertu

ziren herritarrak, noski, eta Vitoria-Gasteiz ez zen salbuespen izan. 1804. urtean eta apirilaren 26ko eta ekainaren 28ko errege ordenantzekin, baina, gai horretan tematu ziren behin eta berriz, osasun arrazoiak emanda, eta agindua eragingarriagoa izan zen, itxuraz; batez ere, gaixotasun kutsagarriak nabarmen ugaritu zirelako, napoleondarren gerren eta elizak gorpuz beteta egotearen ondorioz; askotan lauza batek bakarrik bereizten dituen gorpuak eta eliztarrak, eta horrek ez zuen laguntzen izurriaren mamua eta kirats kaltegarriak uxatzen.Aukeratutako lekuak oso egokia ez bazirudien ere, oso hezea zelako, bertan kapera bat zegoelako hautatu zuten, horrek proiektua merkatzen baitzuen; itxura denez, militarrak lurperatzeko ere erabili zen leku hura, 1795. urtean; beraz, bazegoen, jada, han inguruan lurperatzeko ohitura. Hala, 1804ko azaroaren 6an, Santa Isabel ermitaren atzean hilerri bat eraikitzeko ebazpena bidali zitzaion ministro ordezkariari, eta 1805eko uztailaren 10ean, hesolak edo seinaleak jarri zituzten. 1806ko

“La Ilustración” aldizkaria, 1891

5

maiatzaren 18rako, amaitua zeuden horma, Santa Isabel ermita berritzeko lanak eta hilerriaren sarrerako atea, Manuel Etxanobe arkitektoak egindako planarekin bat etorriz. Soldaduen joan-etorrien ugaritzearekin –Vitoria-Gasteizek 1808. urtean pairatutako izurriaren kausa-, bizkortu egin zituzten hilerri berria bedeinkatzeko izapideak, eta gaixotasun hori zuten gorpuak zuzenean Santa Isabel hilerrira eramateko baimena eman zen, elizatik pasa gabe, alegia. Horiek horrela, 1808. urteko martxoaren 18an bedeinkatu zuten. 1822. urtean, nahiko hondatuta zegoen kanposantua, eta sasiak kendu eta zuhaitzak eta zuhaixkak landatu zituen Udalak.Vitoria-Gasteizko herritar gehienak ez zeuden gustura, ordea; nahiago zituzten mezatan gastatu panteoi ertain bat

eraikitzeko behar ziren mila errealak. Alamedako markesak, Pedro Belasko jaunak eta Calvo la Peña kontu-hartzaileak bakarrik eraiki zituzten mausoleoak hilerri berrian. Santa Isabel hilerria “presaka”, inolako ordenarik gabe, eraikitzeak ez zituen gasteiztarrak konforme utzi, nonbait, hilerria erabat berritzeko edo beste leku batean beste hilerri bat eraikitzeko hainbat proiektu aurkeztu baitzituzten; baliabiderik ez, ordea, eta ez ziren proiektu horiek gauzatu, Manuel Ordozgoitiren 1831koa, Manuel Angel de Txabarriren 1833koa eta Martin Sarazibarren 1849koa, besteak beste.1847. urterako, ordea, txiki geratu zen hilerria hiriaren beharretarako, eta iparraldetik zabaltzea erabaki zuten. 1848. urtean hasi zituzten lanak, urte hartan bertan azaroaren 14rako amaitu beharrekoak.

1850. urtetik aurrera, hilobiratzeen erregistro zorrotza egin zuten, bideak egituratuta eta zenbaki berriak jarrita.1854. urtean, berriz zabaldu zuten, baina mendebaldetik. Manuel Ordozgoiti arkitektoa izan zen arduraduna.Hildako protestanteen, bestelako erlijioetakoen eta suiziden inguruan sortutako arazoen –Elizako agintariek ez zuten uzten lur sakratuan hobira zitzaten- eta 1871ko Errege Agindu baten ondorioz, zabaldu eta leku bat seinaleztatu zen erlijio katolikotik kanpo hiltzen zirenentzat, sarrerako zirkuluerdian, Arriagako errepidearen ondoan.1875eko uztailaren 6an, hilerria handitzea erabaki zuen Udalbatzak, panteoi partikularren eraikuntza ugaritzearekin batera hobi komunerako lurra txikitu

Lehenengo zabaltzearen planoaren zatia. VGUA.

6

izanagatik. Iparraldetik zabaldu zen, Santiago kaletik aurrera lau kale gehiago eginda. Francisco Paulo de Huetok sinatu zuen planoa1877. urtean, Madrilgo Udalak Vitoria-Gasteizko hilerriari buruzko datuak eskatu zituen, bi nekropoli handi egiteko. Obra batzordeak planoa, araudia eta txosten bat bidaltzea erabaki zuen. «...Vitoria-Gasteizko hilerri bakarra herriaren iparraldean dago, lur-sail lau eta ireki batean, inguruko muinoek eta eraikinek aireari trabarik egin ez diezaioten, eta Espainiako hilerri eder eta osoenetako bat da, zalantzarik

gabe. 29.500 m-ko azalera du, hormaz inguratuta dago, eta harlanduzko 700 panteoi ditu; horietako batzuk gustu eta aberastasun handiz egindakoak. Ia familia dirudun guztiek –askok euren artean bat eginda- eta artisau apal dezentek panteoi bat edo familia-hilobi bat dute bertan, eta azpimarratzekoa da azken 25 urte hauetan gure aurrekoen oroimenaren aldeko kultuak izandako garapena ”.Hilerria berriz zabaltzeko beharra ikusi zen handik gutxira. Zabaltze eta hobetze lanak 1901. urtean hasi ziren, eta 1907an amaitu. Zabalgunea markatu zen, 10.576,5 metro

koadrokoa, eta iparraldetik egin zen.1923. urtean, berriz zabaldu behar izan zuten. 1924. urtean amaitu zuten, iparraldetik, lehendik zeuden hormen lerroari jarraituz. 1932ko otsailaren 8an eta 1932ko urtarrilaren 30eko legearekin bat etorriz, sekularizatu egin zuten Santa Isabel hilerria, hilerri zibila eta katolikoa bereizten zituen horma botata. Elizbarrutiak gogor protestatu zuen, hilerria aspalditik udal jurisdikzioarena bazen ere eta Udalaren funtsekin eraiki bazuten ere.Arazo horiek Gerra Zibilarekin amaitu ziren; “Santa Isabel hilerria” deitu zioten berriz ere,

6

7

eta leku bat aukeratu zuten erlijio katolikotik kanpo hiltzen zirenentzat; 1871. urtean baztertutako lekuan, hain zuzen, iparraldeko angeluan.Azkenengo zabaltzea 1956 eta 1958 artean egin zuten. 1.100 metro koadroko azalera erantsi zioten, eta harrezkero egun dituen metro koadroak ditu, 56.074. Miguel Mieg udal arkitektoak sinatu zuen proiektuaren planoa. Zabaldutako zatia 1958ko azaroaren 8an bedeinkatu zuten, 13:00etan.Kanposantua hirian txertatuta geratu zenez, 1973ko urtarrilaren 1ean Salbatzailearen hilerria inauguratu zuten, Aldama eraikuntza-enpresak Emilio eta Luis Apraizen proiektuaren arabera egindakoa.1979. urtean, Santa Isabel hilerriaren eta hilerri zibilaren arteko tartea kendu zen. Bien arteko horma eraitsi, eta lurpean zeuden gorpuzkinak atera zituzten. Batzuk hezurtegira eraman zituzten; beste batzuk Santa Isabel hilerriko beste panteoi batzuetara, eta beste batzuk Salbatzailearen hilerrira.1985. urteaz geroztik hainbat hobekuntza-lan egin dira, hormen ordez metalezko

hesiak jartzeko, kaleak txukuntzeko eta hobi komunak garbitu eta belardi bihurtzeko lanak, besteak beste. Santa Isabel hilerria behar batetik sortu zen, eta ondoren horren eraikuntzari ikuspegi estetikoagoa eman bazitzaion ere, gerora egindako zabaltzeek ez dirudite plan nagusi baten ondorio; aitzitik, zirkunstantzien ondorio izan dira. Dena dela, itxura angeluzuzena edo lau angeluko forma ematen saiatu ziren lehenengo faseetan, ondorengo berritze-lanekin itxura hori galdu egin bada ere. Horrekin batera, sarrera nagusiarekiko lotura, hasieran gorputz nagusiarekin zentratuta zegoena, gero eta urrunago geratu zen eraikitakoaren erdigunetik.Hasiera-hasieratik saiatu ziren gustu neoklasikoa, antolaketa oktogonala eta konposizioaren argitasuna bateratzen, landare egokiz eta ezusteko pintoresko eta/edo solemnea eskaintzen duten monumentuz jositako hilerri-lorategi ukitu erromantikoa emanda.

Egin gabeko proiektuen planoen zatiak. VGUA.

Belveder eta Fresnoko markesen panteoia. VGUA.

8

XII. mendea. Santa Isabeleko jatorrizko ermita.

1681-1684. Santa Isabeleko kapera berria eraiki.

1787 Karlos III.aren Errege Zedula, eliztarren gorpuak hobiratzeko berriz hilerri aireztatuak erabiltzeko eta elizetan hobiratu ahal izango diren gorpuen inguruko legea betetzeko agintzen zuena.

1795. Militarrak kaperaren inguruetan hobiratu.

1804. Errege Agindua, herrietatik kanpoko hilerrien eraikuntzari buruzkoa.

1806-1808. Santa Isabel hilerria eraiki eta bedeinkatu.

1827. Panteoiak eraikitzeko araudia sortu zen.

1828. Hezurtegia eraiki ermitaren iparraldean.

1833. Kapera berritzeko lanak.

1835. Errege Agindua, angloamerikarrentzat hilerriak egiteko.

1844. Landareak landatu eta gurutzaduraren idulkia egin.

9

1835. Errege Agindua, angloamerikarrentzat hilerriak egiteko.

1844. Landareak landatu eta gurutzaduraren idulkia egin.

1848. Hilerria zabaldu.

1850. Gaur egungo bide-sistema sortu eta hobiratzeak erregistratzen hasi.

1854. Hilerria zabaldu eta egun hilerriaren amaieran dagoen atea egin.

1855. Gurutzadura gaur egun dagoen lekuan jarri eta kaleei santuen izenak jarri.

1871. Ez-katolikoentzako lur-saila markatu eta biltegia zabaldu.

1875. Hilerria zabaldu.

1907. Hilerria zabaldu eta hegoaldeko atelada eraiki.

1924. Hilerria zabaldu eta iturriak ezarri.

1932. Ez-katolikoen lur-saila bereizten zuen horma kendu.

1936 Ate nagusia eraiki, 1854ko atea kendu eta horma batez bereizitako lur-sail bat markatu, ez-katolikoentzat.

1958. Hilerria zabaldu.

1979. Ez-katolikoen lur-saila bereizten zuen horma kendu.

1985. Hormaren ordez hesiak jarri.

1986. Hobi komunak belardi bihurtu.

Hobi komuna. VGUA

1867. Kapera berritzeko lanak.

10

1

2

KAPERA XIII. mendekoa izan zitekeen ermitaren zati handi bat eraitsi ondoren, beste bat eraiki zuten 1681 eta 1684 artean. Leku alaia zen itxuraz, erromesaldi lekua, hilerri funtzioarekin gerora eman zioten solemnitate eta tristuratik urrun; izan ere, barruan bazkari eta askaririk egitea debekatu zuen Elizbarrutiak 1759an, halakoak maiz egiten baitziren. Elizbarrutiaren ikuskatzaileak gainbegiratzen zuen kapera, baina Udala

arduratzen zen mantentze-lanez, Udalarena baitzen. Bertan meza ematea ere ordaindu egin behar zuen apaizak. Konpontze-lanak Santa Isabel egunaren –uztailak 2– bezperetan egin ziren. Eta 1867. urtean, beste berritze-lan batzuk proposatu ziren kaperarako “txiki geratu zelako, sabaiak oso baxuak zirelako eta ez zelako higienikoa, eta gainerako eraikinekin ez zelako harmonikoa”. Gauzak horrela, 1868ko ekainaren 1ean bedeinkatu zuten Santa Isabeleko kapera berria. Oin angeluzuzena du, eta lau angelu ditu buruan. Biltegiaren eraikinak, kaperauaren gela eta sakristia bi hegal

triangeluar moduan ditu atxikita, eta kapera barrutik sar daiteke horietara. Altxaeran eliza bat dago, idulki baten gainean, teilatutxo batekin estalitako kapitel batekin. Atea erdi-puntuko arku bat da, zorrotz samarra, eta tinpanoa dekoratuta dago. Fatxadaren ardatzean eta arkupearen gainean, horman, Vitoria-Gasteizen ezkutua dago, tondo batean. Estalkiak bi isurki ditu, eta ezkila babesten duen metalezko ezpataina bat du goiko aldean, teilatuxo baten eta gurutze baten azpian.

1

34

5

11

2

ATEAK 1907. urtean, Santa Isabel hilerrirako beste atelada monumental bat eraikitzea erabaki zuten, ordura artekoaren ordez, garai hartako zabaltzearen ondorioz. Gaur egun dagoen lekuan egin zuten, atezainaren etxearen ondoan, Gasteizko Taldearen kalera zabalik. Erdiko gorputza eta ojiba-arkuko ate bat ditu. Ate horrek bi orri zituen, eta horiek zabalduta hileta-karrozak ere sar zitezkeen, behar izanez gero. Alboetan, orri bakarreko bi ate ditu. Harlanduzkoa da, eta inspirazio neogotikokoa. Xabier Agirre udal arkitektoak egin zuen proiektua, eta Elias Viguri harginak eta burdinazko atea egiteaz arduratu zen Juan Anteparak eraiki zuten. Multzo osoaren gainean, gezi-mutur batekin eta barruan zirkulu batekin amaitutako bi besoko gurutze handi bat dago. Ateladaren gorputz nagusian oinarritutako idulki baten gainean dago gurutzea. Alboetako gorputzek –baxuagoak- eta gorputz nagusiak taulamendu lau bat dute amaieran. Gurutzearen ardatzean plaka txiki bat dago, eraikuntza-datarekin, eta horren alboetan, arkuaren arkuarteetan, alfa eta omega letrak. Arku zorrotz itsuak ditu bi aldeetan. Erdiko ateak arku zorrotza eta arkiboltak ditu. Tinpanoan gurutze bat dago zirkulu batean, hiru lobuluko dekorazioarekin; hori

guztia, sare batean. Ateak bi orrikoa da, eta burdinazko barroteak ditu; beheko eta goiko frisoa dekoratuta daude. Alboetako ate txikiek hiru lobuluko arkuak dituzte, eta babesten dituen hesiaren beheko frisoa bakarrik dago dekoratuta. 1936. urtean, Miguel Mieg udal arkitektoak beste atelada baten para proiektua egin zuen, hurrengo urtean eraikiko zuten mendebaldeko alderako. Itxura denez, gorpuak hileta-autoetan eramateko ohiturak behartu zuen atelada hori egitera. Narciso Gonzalez harginak egin zuen lana; arazo ugari izan zituen aurreikusitako epean amaitzeko, gerraren ondorioz ukatu egiten baitzizkioten materiala, garraioa eta eskulana; horregatik, katedral berria eraikitzeko harria erabili behar izan zuen, Elizbarrutiaren baimenarekin. 1937ko azaroaren 1ean inauguratu zuten. Garaipen-arku moduan egituratuta dago. Hiru gorputz ditu; erdikoa, barrurantz zabaltzen da, baldakin modura. Oin angeluzuzena du, eta bi isuriko teilatu bat. Barruan gurutze bat dauka. Aurreko fatxadan, erdi-puntuko arkuko ate handi bat dago erdian, eta giltza eta arkuarteak erremarkatuta daude. Bi zutabe doriko ditu alboetan, harroina idulki batean dutela, eta bi orriko hesi batek babesten ditu. Alboetako ateak angeluzuzenak dira eta hesi bat dute; ateek ez dute bolumenik barrurantz, frontoi erdiak dituzte amaieran.

Gorputz nagusiak dekorazio xumea duen frontoi bat du amaieran, triangelu batean sartutako zirkulu batekin, eta idulki baten gaineko gurutze batekin. Frontoiaren beheko aldean, “Memento homo” jartzen duen taulamendu bat dago. Atzeko fatxada aurrekoaren antzekoa da, frontoiaren akaberan izan ezin; kasu honetan, pitxar bat dago idulki baten gainean, eta “Requiescant in pace” jartzen du taulamenduan. Alboetako fatxadek serlianaren eskema dute: erdi-puntuko arku zentral bat eta giltza zein arkuarteak azpimarratuta. Bi zutabe dorikok eusten diote alboetako bi tarte angeluzuzenek osatzen duten taulamenduari. Horien gainean, marku angeluzuzen bat dago. Esan dugun bezala, garaipen-arkuaren tipologiari erantzuten dio, eta estilo klasikoa du, monumentuari indarra emateko.

Aurreko atelada ere garai hartan eraman zuten Arriagako errepidera; hau da, hilerriaren amaierako burdinazko ateak Pedro Bodegas errementariak 1854. urtean egindakok dira, segur aski.

GURUTZADURA San Jose eta Santa Isabel kaleen arteko bidegurutzean dagoen gurutzadura 1855. urtean jarri zuten bertan, hilerriaren erdigunea zenean; gurutzearen idulkia lehenago eraiki zuten, 1844. urtean.

3

4

5

Kapera, 1907ko atea eta 1936ko atea. 1907ko atearen planoaren zatia. VGUA.

2

12

Santa Isabel hilerrian 42 kapera-panteoi daude, eta horietako 11 hautatu ditugu gure kanposantuko artean barrena ibilbide bat egiteko. Ate nagusian hasiko dugu gure ibilbidea. Hilerrian sartutakoan, eskuinera egin, San Juan kaletik; San Pedro kalean gora egin, kale

horren amaieraraino, eta San Roke kalean egongo zara, hilerria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duten bost kaleetako batean; kale hori ezkerrera hartu. Eskuinera, honako hau ikusiko duzu: 1. HIDALGO-ABREU KAPERA-

PANTEOIA. San Roke, 46. 1848

eta 1857 artean eraiki zuten, Sebastian (Hidalga) Ydalgaren eskariz. Egitura klasikoa du, eredu erromatarretan inspiratuta; horren dekorazio bikaina dela-eta, merezi du etenaldi bat egitea. Frontoiko eskultura, kalitate handikoa, Saturno-Kronosena da. Kronosen mitoa, gizonaren ezaugarriak sega batekin erauzi eta semeak Olinpoko tronutik kentzen duenarena, denboraren iraganarekin eta gauzen iheskortasunarekin lotu izan da beti.

K A P E R A K - PA N T E O I A K 1. IBILBIDEA

13

Behera begira dauden zuziak bizitzaren amaieraren sinbolo dira, halaber. Errauts-kutxatilak, koroak zein zintzilikarioak, eta frontoiaren goiko aldeko burezurra dira beste erreferentziak.

San Roke kaletik ezkerrera dagoen lehenengo kaleraino jarraitu, eta kale hori -Santa Isabel kalea- hurrengo kalera arte hartuta, Andre Maria Zuriaren kalera iritsiko zara. Eskuinera, honako hau aurkituko duzu:

2. KAPERA-PANTEOIA COSME CARRION. Andre Maria Zuria, 26. 1903. urtean, lur-sailak erosi zituen Cosme Carrionek (musika-tresnen negozioa zuen 1880. urtetik), kapera-panteoi hau egiteko. Erroman inspiratuta, elementu klasikoak hautatu zituen, baina berrinterpretatu egin zituen. Erromako tenpluetako idulkia eta apaingarriak erabili zituen, zintzilikarioak, kapitel kiribilak eta abar, baina horien egiturak obra modernista batera garamatza.

Andre Maria Zuriaren kaletik jarraituta, hauxe ikusiko duzu:

3. TAUSTE KAPERA-PANTEOIA. Andre Maria Zuria, 46. 1905 eta 1909 artean eraiki zuten, Dionisio Tausterentzat (medikua, hirian jabetza askokoa, Banco de Vitoriaren sortzailea, eta gizon garrantzitsua Vitoria-Gasteizko kulturan). Oin karratuko obra modernista

eta eklektiko honek Erdi Aroko elementuak, elementu neobizantziar barrokoak eta abar ditu. Arkupeak Italiako Erdi Aroko arkitektura dakar gogora; leihoek, landarez apaindutako triforoek, koroa bat eta zinta bat dituzte, albo batean erliebe batekin. Kupula erraboildun galloidea erliebe askoko danbor baten gainean dago. Derioko hilerriko Martinez Rivas kapera ikusten baduzue, antzekotasunak aurkituko dituzue.

Andre Maria Zuria kaletik jarraituta, Santo Domingo kalea da hurrengo kale perpendikularra; ezkerrera jaitsita, honako honetaz gozatuko duzue:

4. ATAURI ETA LA TORRE KAPERA-PANTEOIA. Santo Domingo, 45. 1880. urtean, Eugenio de Atauri abokatuak, bere amaginarreba Maria Lopez Alcubilla andre txit prestuaren testamentu-albazeak, lur-sail bat eskatu zuen bi kaleren arteko bidegurutzean (Zuluetarena bezalakoa); ukatu egin zioten, ordea, eta egun duen lekua eman. Proiektua 1888. urtean aurkeztu zuen, eta planoa Salustiano Ydalga arkitektoak sinatu zuen (Vitoria-Gasteizko arkitekto horrek Manuel Iradier kaleko Fournier etxea eraiki zuen, 1866. urtean). Oin oktogonala du, eta estilo neogotikoa; teilatuaren goiko aldeko aingeruak ematen du atentzioa, lehenik

Tauste kapera-panteoiaHidalgo-Abreu kapera-panteoia

14

eta behin arku zorrotzek, pinakuluek, animalia fantastikoen lau lobuluko harburuek eta abarrek ukitu historizista ematen diote.

Santo Domingo kalean behera eginda, San Jose kalea da zeharkako lehenengo kalea; eskuinera, honako hau ikusiko duzu:

5. ZULUETA KAPERA-PANTEOIA. San Jose, 77. (San Jose eta Gurutze Santuaren kaleen arteko bidegurutzea). 1882. urtean eraiki zuten, Alabako markes Julian Zulueta Amondorentzat (merkatari eta beltz-tratularia, Habanan bizi izan zen, eta hantxe aberastu zen; Zulueta jauregiaren bultzatzailea haren semea da). Itxura denez, proiektua Martin Sarazibar arkitektoak egin zuen, bere seme Julioren laguntzarekin. Estilo aldetik neomanierista da; oin oktogonala du, eta idulki baten gainean dago, kate batekin inguratuta, eta zortzi mailako eskalinata bat du. Zutabe ildaskatuen gaineko kapitel apainduek taulamendu

bati eusten diote, danbor moduan, eta horrek, berriz, aingeru batek koroatutako kupula eder bati.

Zulueta kaperaren ezker aldean, Gurutze Santuaren kalean behera eginda, San Migel kalean eskuinera jo, eta ezkerrera, Santa Brigida kalean, honako hau aurkituko duzu:

6. FELIPE ARRIETA KAPERA-PANTEOIA. Santa Brigida, 2. Kapera handi hau Felipe Arrietak 1898an egindako ahalegin handiaren emaitza da. Lau frontoik edertzen dituzte aldeak; taulamendua kontrahorma moduko lau haberen gainean luzatzen eta oinarritzen da. Zutabe atxikiak buruz behera jarritako zuziekin apainduta daude, eta teilatuaren gainean erregailu bat ageri da; oina animalia fantastikoen irudiekin dekoratuta dago, eta sugar bat irteten da bertatik.

San Migel kaletik aurrera jarraitu, San Lukas kalea hartu, eta bertatik gora eginda, ondorengo hau aurkituko duzu:

7. AJURIA KAPERA-PANTEOIA San Lukas, 31. 1934. urtean, Luis Gutierrez arkitekto madrildarrak sinatutako proiektua aurkeztu zuen Serafin Ajuria Urigoitiak (industria-gizona, harentzat eraiki zuten Ajuria-Enea jauregia, gaur egun lehendakariaren egoitza dena), eta 1937rako eraikita zegoen. Estilo aldetik erregionalista, burualde kurbatua duten ermitetan inspiratua dago; irekia da, zutabe apal eta sendo bat, ezkutua eta beirategia ditu; gezurrezkoa da duen sinpletasuna.

Ande Maria Zuriaren kalea eskuinera hartu, eta San Frantzisko kalearen bidegurutzean honako hau ikusiko duzu eskuinera:

8. MARTINEZ eta MARTINEZ –ARREGUI KAPERA-PANTEOIA San Frantzisko, 35. 1909. urtean, Zipriano Martinezen oinordekoek kapera dagoen lekuko lur-saila erosi

15

zuten, eta 1910eko urtarrilean bedeinkatu zuten. Estilo neogotikoa du, pinakulu eta nerbio askorekin apainduta dago, eta arkuaren tinpanoan Jesukristo Salbatzailearen erliebe interesgarri bat du, alboetan otoizlariz babestuta. Teilatuaren goiko aldean aingeru baten eskultura bat dauka, gurutze baten ondoan.

San Frantzisko kalean gora eginda, txundituta utziko zaitu honako honen handitasunak:

9. ROSSI KAPERA-PANTEOIA. San Frantzisko, 53. 1909 eta 1911 artean, monumentu hau eraikitzeko agindu zuen Concepcion Arnaizek, Rossiren alargunak Estilo neoegiptoarra eta Vienako modernismoaren (“sezesioa”) marka du, baina atea babesten duten esfingeek eta beirate koloretsuek ematen dute atentzioa. Ezponda-hormek, ateburuko frisoak, teilatuko hegaztiek eta arrautzak, eta abarrek arte egiptoarraren eragina islatzen dute. Derioko hilerriko Txabarri kapera oso antzekoa da, egiturari eta ornamentuei dagokienez.

San Roke kalea eskuinera hartu, eta hurrengo kale perpendikularraren izkinan, Santa Brigida kalean, honako hau aurkituko duzu:

10. ARANA-LAHIDALGA KAPERA-PANTEOIA. Santa Brigida, 66. 1897. urtean, kapera txiki baina interesgarri hau eraikitzen hasi zen

Juan Arana. Ura isurtzen duten dragoitxoekin errematatutako ezkataz eta nerbioz betetako kupula bitxiak, beirate koloretsuek, zutabetxoetako Erdi Aroko zein Barrokoko detaileek eta dekorazioak elementuak askatasun osoz uztartzen dituen obra modernista baten aurrean gaudela adierazten dute.

San Roke kaletik jarraituta, ondorengo honek harrituko zaitu Santo Domingo kalearen kantoian:

11. URIGOITIAREN ALARGUNA KAPERA-PANTEOIA. Santo Domingo, 73. Urigoitiaren alargun Esperanza Pelaezek kapera-panteoi hau eraikitzeko lur-saila eskatu zuen 1888 eta 1891 artean. Neogotikoa da, argi eta garbi, eta nahiz monumentu handia izan, pinakulu ugariei esker egiten du gora. Elementu askok emango dizute atentzioa; izkina bakoitzean duen baldakin modukoak, zutabe dekoratuekin; leihoetako sareak eta arkuaren dekorazioak; eta, nola ez, koroak eta buruz behera jarritako zuziak aurkituko dituzu berriz ere. Teilatutik irteten den danborraren arkudurak kupula txiki bat du amaieran.cúpula.

San Roke kaletik Santa Isabel kaleraino jarraitu, eta hortik ate nagusiraino.

Arana, Arrieta eta Zulueta kapera-panteoiak.

Martinez eta Martinez-Arregi kapera-panteoiko beirateak Rossi kapera-panteoia

16

Segur aski, hilerri honetako panteoi askok emango dizute atentzioa; hala ere, horietako 13 hautatu ditugu, duten handitasunagatik eta lan eskultorikoagatik, ibilbide atsegin bat proposatzeko.

Ate nagusitik sartuta, Santa Isabel kalean egongo zara; eskuinera begiratzen baduzu, honako hau miretsi ahal izango duzu:

1. Santa Isabel, 16. 1861. urtean, Santamaria familia gupidatsu eta

filantropikoaren oroimena gordeko zuen panteoia eraikitzea adostu zuten haren jaraunsleek. Oinarri triangeluarreko piramide bat da. Alde bakoitzean plaka bat dago, haiek egindako ongintzako lanen aipamenarekin, eta sugarrekin amaitutako hesi bat dauka inguruan.

Ezkerrera, honako hau duzu: 2. Santa Isabel, 11. Zuloaga jaun-

andreen panteoia 1856koa da. Erremate espiralak dituen hesi bat du inguruan.

P A N T E O I A K 2. IBILBIDEA

17

Erdian, katafalko bat dauka, hilobi jaso moduan, bi isuriko estalki batekin eta alboetan harrizko saretekin. Monolitoa -nahiko altua- arrabola batzuetatik zintzilik dagoen girlanda batekin dekoratuta dago. Frontoi apal bat eta zirkulu txiki batean sartutako gurutze txiki bat ditu, amaitzeko.

Kale horretatik jarraituta, honako hau ikusiko duzu:

3. Santa Isabel, 86. Zenotafio zoragarri hau kanposantukoz aharrenetakoa da (1844). Belveder eta Fresnoko, eta Arkaiako markesena izan zen. Monolito bat da, eta beheko aldean hainbat friso dekoratu ditu. Girlandak, zintak, gurutzeak, behera begira jarritako zuziak, landare-dekorazioa, greka eta arrautzak. Goiko aldean, berriz, obelisko lau bat dauka.

Ande Maria Zuriaren kaletik eskuinera egin, Santa Maria kaleraino, eta ezkerrera hauxe ikusiko duzu:

4. Santa Maria, 73. Are zaharragoa da Alamedako markes-markesaren panteoia, 1825ekoa. Erdi-erdian altxatzen da, hormatxo ireki bat duela inguruan. Erdian katafalkoa dago, zutabe altu batekin. Ez du ornamentu handirik, baina dituenak indar handikoak dira; frisoko landare-dekorazioa, begizta batekin lotutako bi tibiaren erliebeak, familia-

ezkutuaren gainean toka bat edo belo bat duen burezur bat eta, amaitzeko, sugarretan dagoen lorontzi batllamas.

Kale horretatik jarraituta, hauxe ikusiko duzu eskuinera:

5. Santa Maria, 85. 1846. urtean eraiki zuten hilobi hau, hirian jabetza handiak zituzten Jose Kreibich eta Francisco Helzel merkatarientzat. Bi hobiko panteoi bat da, eta hiru gorputzeko eraikin bat dute gainean. Erdiko gorputza idulki funtzioa egiten dio abituz eta txanoz jantzitako figura bati; figura horrek masailean du ezker eskua, minez balego bezala; beste eskuan, berriz, deboraren iheskortasunaren sinbolo den erloju bat dauka. Idulki horretan, bi tibiarekin gurutzatutako burezur baten eta gurutze baten erliebe bat jarri zuten, egun hondatuta dagoena. Alboetako gorputzak bolutaz apainduta daude goiko aldean.

Santa Maria kalearen amaierara heldu eta ezkerrera jota, San Roke kalean egongo zara, eta honako honek harrituko zaitu:

6. San Roke, 76. 1850. urteko lan hau Belasko-Fdz. de la Cuesta jaun-andreena da. Carlos Ymbert-ek eraiki zuen, Pariseko Père Lachaiseko hilerriko Foy mariskalaren monumentuan inspiratuta. Sarkofago bat duen idulki altu baten gainean, errauts-kutxa bat

Zulueta panteoia Santamaria panteoia

18

gordetzen duen tenplete klasiko bat dago; hasieran Italiako marmolez egina zegoen kutxa, baina hondatu zenean, 50eko hamarkadan, egungo harrizko hori jarri zuten.

San Roke kaletik jarraitu hurrengo bidegurutzeraino, San Prudentzio kaleraino; hortik behera egin, lehenengo perpendikularreraino, Andre Maria Zuria kaleraino; eskuinera hartu, eta honako honen aurrean egongo zara:

7. Andre Maria Zuria, 24. Lopez de Uraldetarrena da XX. mendeko lehen urteetako panteoi hau. Lauza altu eta idulki baten gainean, liburu lodi bat duen izaki hegaldun baten eskultura dago, horren izenburua erakusten digula: XII. mendeko “Dies Irae” ereserki latino ezagunaren laugarren ahapaldiko lehenengo lerroa da (Liber scriptus proferetur, in quo totum continetur, unde Mundus iudicetur: Dena biltzen duen eta mundua epaituko duen liburu idatzia agertuko da); azken judizioa iragartzen duen aingeru bat da, beraz.

Kale horretatik jarraitu, eta ondorengo hau ikusiko duzu ezkerrera:

8. Andre Maria Zuria, 63. XX. mendearen hasieran eraiki zuten Beiztegi familiaren hileta-monumentua ere. Kasu honetan, idulkiaren gainean dago figura, gurutze xume batean oinarrituta. Tunika

batekin jantzitako emakume bat da, eta gora begira dago, ametsetan bezala.

Andre Maria Zuria kaletik jarraituta, honako hau aurkituko duzu:

9. Andre Maria Zuria, 75. Garcia de Salazar familiak aurreko pantoien garaian altxatu zuen panteoi hau Amadeo Garcia de Salazarrek (1886-1947) datza bertan, Alavesen sorreraren bultzatzaile izandako futbol entrenatzaile eta selekzionatzaile nazionalak. Mutiko hegaldun bat gailurrean egurrezko gurutze bat duen muino arrokatsu baten gainean eserita dago. Pixka bat makurtuta eta eskua aurpegian jarrita, gogoeta sakon batean murgilduta dagoen norbaiten jarrera du. Egituren erabilera trebeak ematen du atentzioa.

Andre Maria Zuria kaletik jarraitu, San Frantzisko kaleko bidegurutzeraino; ezkerrera jo, eta kalean behera egin; San Migel kalearen kantoian honako hau dago:

10. San Frantzisko, 10. Pedro Hayet merkatariak altxatu zuen hilobi hau, 1919. urtean. Katafalko handi baten inguruan hormatxo bat dago, eta, bertan, aurpegi goibela duen figura hegaldun pentsakor bat. Figura hori koroekin apaindutako obelisko baten kontra dago, eta koroek begiztak dituzte zintzilik; gorago

Belasko Fernandez de La cuesta panteoia

19

gurutzeak daude, eta gailurrean putto edo haur baten buru hegaldun bat.

Ezkerrera jo, San Migel kalea hartu, eta Gurutze Santuaren kalearen bidegurutzean, eskuinera begiratu eta honako hau miretsiko duzu:

11. Gurutze Santua, 5. 1894. urtean eraiki zuten panteoi hau, Juan Cano Aldamarentzat; izan ere, haren arreba Nievesen historia tristeak bultzatuta, egun Unibertsitate Liburutegia den Elurretako Ospitalea bultzatu zuen. Oso xumea da, baina oso handia. Horren diseinua panteoi oinarrizkoenen antzekoa da: sarkofagoa, gurutze soil batentzako idulki funtzioa egiten duen lauza moduko hormatxo batekin; horren tamaina itzela da deigarria, ordea.

Ezkerrera jo, eta Gurutze Santua kalea hartu; bertatik gora egin, Zulueta kapera-

panteoiaren plazaraino, eskuinera hartu, eta San Jose kalean sartu; harrituta geratuko zara ondorengo honen bikaintasunarekin:

12. San Jose, 67. XX. mendearen hasieran, monumentu ikusgarri hau altxatu zuen Zulueta-Urkizu familiak. Kriptaraino doan sarkofago handi bat dauka eta, alboetan, koroa bat sartzen ari den palmondo baten erliebea. Horren atzean, hormatxo bat, arkuteria zutabedun batekin eta saretekin, eta erdian, jabeen inskripzioaren azpian, tondo bat, begizta bat daraman aingeru baten erliebearekin, eta honako hau irakur daiteke: “Videbunt justi et laetabuntur“ (Job XXII-1: Justuek ikusiko dute eta gozatuko dira. Hiletetako sermoietan maiz erabiltzen den esaldia). Hiru eskultura ere baditu; erdian, Fedea, emakume beilatu bat, begiak estalita, bi aingeruk babestuta Kalizari eusten diola.

San Inazio kaleko bidegurutzeraino segi,

eskuinera jo, eta handik jarraitu. San Migel kaleko bidegurutzera ailegatutakoan, ezkerrera jo eta aurrera segi. Metro gutxira, hau ikusiko duzu eskuinean:

13. San Migel, 41. Lopez de Uralde familiaren panteoi hau XX. mendearen hasierakoa da. Pixka bat okertuta dagoen lauza bat dauka, eta buru aldean, tunika batekin jantzitako izaki hegaldun bat, tronpeta luze batekin, Apokalipsiko aingeruei erreferentzi eginez, tronpeta joz munduaren amaiera iragartzen duen zazpigarren aingeruari.

San Migel kaletik Santa Isabel kaleraino segi, eskuinera jo, eta kale hori hartu. Sarrera nagusian egongo zaude berriz ere.

Hayet, Kreibich-Helzel eta Lopez Uralde panteoiak.

20

P E R T S O N A En Politikan eta industrian, arlo militarrean, arteetan, zientzietan eta kirolean nabarmendu diren arabar ugari daude Santa Isabel hilerrian. Zerrenda luze hori hainbat garai eta lanbidetako 13 pertsonatara murriztu dugu, kanposantuko kaleetan barrena ibilbide atsegin bat eskaintzeko. Nolanahi ere, Justo Antonio Olagibel, arkitekto ospetsua

aipatu nahiko genuke, Espainia plazaren eta Arkupeen egilea. Izan ere, haren heriotza-agiriaren arabera, hilerri honetan ehortzi zuten, 1818. urtean.Ate nagusitik sartu, eta eskuinera jo lehenengo kale perpendikularretik, San Juan kaletik: lehenengo bidegurutzean san Pedro kalea aurkituko duzu, eta zure aurreko izkinan

honako hauen gorpuak aurkituko dituzu: 1. Teodoro Gonzalez de Zarate.

San Pedro, 8. (1882-1937) Azkenengo alkate errepublikanoa Industria-gizona zen (“La Favorita” gaseosa eta izotz fabrika), eta aktiboki parte hartu zuen politikan eta erakundeetan; 1934. urtean alkate hautatu zuten. Haren gorpua Azazetako mendatean agertu zen, 1937ko apirilaren 1ean.

San Juan kaletik hurrengo bidegurutzeraino

OSPETSUAK3. IBILBIDEA

21

jarraituta, Santa Maria kalera iritsiko zara; kale horretan gora egin, beste ate monumentalarekin osatzen den plazaraino, eta honako hau aurkituko duzu: 2. Miguel Ricardo Alaba (1772-

1843) eta horren emazte Loreto Arriola Esquivel. Santa Maria, 57. Alaba jeneralak, Independentziako gerrako eta Gasteizko Batailako heroiak, Trafalgarreko Batailan parte hartu zuen; Ahaldun Nagusi, Marinako Ministro, Estatu Ministro eta Herbehereetako, Ingalaterrako eta Frantziako enbaxadore izan zen. 1843ko uztailaren 14an hil zen, Bareges-en (Frantzia). Haren gorpuzkiak 1883. urtean ekarri zituzten Santa Isabel hilerrira. Santa Maria elizan ezkondu zen, Maria Loreto de Arriola Esquivel lehengusinarekin; Vitoria-Gasteizko Udaleko erregidore nagusiaren alaba zen, eta Legardako markes-markesaren ondorengoa.

Santa Maria kaletik jarraituta, San Roke kalera iritsiko zara, eta hauxe ikusiko duzu zure aurrean: 3. Mateo Benigno de Moraza. San

Roke, 20. (1817-1878) Probintziako aita, unibertsitateko errektorea eta politikaria. Aiztogile kaleko 4. zenbakian jaio zen, haren omenezko plaka bat dagoen tokian. Oñatin, Alcalan, eta Valladoliden ikasi zuen. Katedradun, Vitoria-Gasteizen (1839). Udaleko

idazkaria. Aholkularia eta probintziako aita (1862). Vitoria-Gasteizko Unibertsitateko errektorea (1869). Gorteetarako diputatu eta foruen defendatzaile sutsua. Sebastian Fernandez de Lezetaren alaba batekin ezkonduta zegoen; gerrillari arabarra, Espoz y Minaren eskuin eskua.

San Roke kaletik jarraituta, honako hau aurkituko duzu:4. Pancracia Ollo, Tomas de

Zumalakarregiren alarguna. San Roke, 102. (1798 -1865) 1820eko irailaren 17an ezkondu zen, eta haren bizitza Independentzia Gerran eta karlistekin borrokatu zen jeneralaren gorabeherek markatu zuten. Iruñeko Eliza Auzitegiko prokuradore Francisco Jose de Olloren alaba, etxean ezagutu zuena Zumalakarregi, bere aitaren ikasle baitzen. Bi alaba zaharrenekin kartzelatu zuten, 1834ko urtarrilean, eta Iruñeko gobernadoreak ondasunak desjabetu zizkion, jeneral karlista Pretendientearen tropen buruzagitza uztera behartzeko. Urte hartan, apirilean, erbestera joan zen alabekin, Bordelera. Alargun geratu zenean, Vitoria-Gasteizen jarri zen bizitzen, bi alabarekin, eta bertan hil zen, 1865eko martxoaren 8an.

Kale horretatik jarraituta, honako hau aurkituko duzu5. Manuel Iradier y Bulfy.

San Roque, 308. (1854-1911). Esploratzailea. 1854ko uztailaren 6an jaio zen, Espainia plazako 3. zenbakian, plaka bat dagoen lekuan. 1869an, La Exploradora izeneko elkartea sortu zuen, Erdialdeko Afrika esploratzeko eta zibilizatzeko. 1875en, lehenen esplorazio-bidaia egin zuen Afrikara. 1884. urtean, hurrengo espediziora irten zen. Konposiziorako kutxa tipografiko bat, ur-kontagailu bat eta argazkigintzako elementu osagarriak asmatu zituen. Hainbat astronomia-azterketa egin zituen. Bi liburu idatzi zituen, bere espedizioei buruz, eta hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen. 1901etik aurrera Madrilen bizitu zen, eta zur konpainia bateko gerente izan zen. Balsain-en hil zen (Segovia), 1911ko abuztuaren 19an, ahaztuta. Vitoria-Gasteizko Udalak haren gorpuzkinak haren sorterrira ekartzea erabaki zuen, urte hartako irailaren 15eko batzarrean.

Manuel Iradierren panteoiaren aurrean dagoen kaletik jaitsita, San Markos kaletik, alegia, Teodoro Iradier Herrerok 1921ean egindako kapera-panteoia ikusiko duzu:

6. Sebastian Iradier Salaberri. San Markos, 18. (1809-1865) Musikari eta konpositorea, habanera eta abesti ezagun ugari egin zituen; besteak beste, “La Paloma”, mundu osoan ezaguna dena, eta “el Arreglito”, Georges Bizetek bere

Iradier kapera-panteoia Pancracia Olloren hilarria

22

“Carmen” operaren lehenengo ekitaldian sartu zuena. Madrilen, Parisen, AEBetan, Mexikon eta Kuban ibili zen; musika eta literatur talde nagusiekin izan zituen harremanak: Rossini, Sthendal, Merime, Bizet,… eta emakume garrantzitsuak izan zituen beti inguruan, Vilardot eta Malijo abeslariak eta Montijoko Eugenia enperatriza, besteren artean, azken horri kantu eskolak eman baitzizkion. Bistatik gaixotu, bere herrialdera itzuli, eta Vitoria-Gasteizen hil zen. Haren omenezko bi plaka daude Arkupeko ibilbideko 5. zenbakian, hantxe hil baitzen.

Bidegurutzera itzuli, eta San Jose kaletik eskuinera hartu. Zulueta kapera-panteoia dagoen plazara iritsitakoan, eskuinetik inguratu, eta San Jose kaletik jarraitu, eta eskuinean, plazaren biratokian, honako hau aurkituko duzu7. Heraclio Fournier, (1849-1916)

Nieves Partearroyo (1851-1932). San Jose, 69. Inprimatzailea. 1868. urtean heldu zen Vitoria-Gasteizera, eta lokal bat zabaldu zuen Espainia plazako 5. zenbakiko etxeko beheko solairuan; han prestatu zuen bere lehenengo karta-sorta, eta hainbat sari jaso zituen nazioartean. Karta fabrika sortu zuen, Aiztogile kaleko Bibat Museoaren hazia izango dena. 1866an, Salustiano Ydalga arkitektoak Manuel Iradier kaleko 9. zenbakiko etxea eta lehenengo fabrika eraiki zizkion. Haren

emaztea ongile izan zen, eta liburutegi bat eman zion Arte eta Ofizioen Eskolari.

Zulueta kapera-panteoiaren plazatik Gurutze Santuaren kalean gora egin, lehenengo bidegurutzeraino, Andre Maria Zuriak aleraino; eskuinera jo, kale hori hartuta, eta hurrengo kale perpendikularretik gora jo, Santo Domingo kaletik; hortxe datza: 8. Landaburu Fernandez de

Betoño lehendakariordea Santo Domingo, 74. (1907-1963) Politikari nazionalista, Eusko Ikaskuntzako kidea. 1936ko altxamendua gertatu zenean, Euskadi Buru Batzarreko kide zen; Bi aldiz atxilotu zuten Vitoria- Gasteizen, eta libre utzi. Ezkutatuta egon zen 1937ko irailera arte, ihes egin eta Pirinioak zeharkatzeko, eta Donibane Lohizunen (Frantzia) jarri zen bizitzen. Eusko Alderdi Jeltzaileak Parisko ordezkari izendatu zuen, eta Euskaldunen Lagunen Nazioarteko Ligako Eusko Jaurlaritzaren ordezkari ere hautatu zuten. 1960. urtean izendatu zuten lehendakariorde.

Berriz ere Santo Domingo kalean behera eginda, ezkerrera jo Andre Maria Zuria kalea hartzeko, eta San Prudentzio kaleraino jarraitu ondoren, eskuinera hartu eta honako hau aurkituko duzu: 9. Fernando Amarika Medina.

San Prudentzio, 55. (1886-1956).

Margolari arabarra, Vitoria-Gasteizen ongilea. Zuzenbide ikasketak egin zituen, Valladolideko Unibertsitatean, baina ez zuen sekula lanbide horretan jardun. Italian, Parisen, Madrilen eta Herbehereetan prestakuntza-egonaldiak egin zituen. Haren lanak Arte Ederren Vitoria-Gasteizko Museoan daude ikusgai. Ez zenez ezkondu eta seme-alaba bakarra izan zenez, hiriari utzi zizkion bere ondasunak: bere etxea eta lorategiak hartzen zituen finka, Dato eta Manuel Iradier kaleen artean dagoena, bere obra eta Amarika Fundazioaren eraketa.

San Prudentzio kalean gora egin, Andre Maria Zuria kaleraino; eskuinera jo, San Bizente kaleraino, eta ezkerrera hartu. Honako honek datza, izkinan: 10. Martin Sarazibar Lafuente.

San Bizente, 77. (1804-1891) Arkitektoa. Hainbat lan egin zituen Vitoria-Gasteizen; besteak beste, kartzela zelularra, egun existitzen ez dena, Umezurtz Etxearen zabaltzea, Santa Maria katedraleko dorrearen eraberritzea, San Pedro elizaren berritzea, Zulueta kapera-panteoia eta Foru Aldundia. Haren seme Juliok eraiki zituen Senda ibilbideko jauregietako asko.

San Pedro kaleraino; eskuineko izkinan, honako panteoi hau dago11. Pedro Egaña Diaz del

Alaba Jeneralaren panteoia. VGUA

23

Carpio. San Pedro, 79. (1803-1885). Politikaria. Burgosko fiskala. Gipuzkoako diputatua. Maria Kristina erreginaren aholkulari intimoa izan zen, eta haren Errege Etxeko intendente izan zen. Grazia eta Justizia ministro (1846). Gobernazio ministro (1853). Gorteetarako Arabako diputatu, foruen aldeko hitzaldi ederra eman zuen (1864). Hil arteko senatari. Ahaldun nagusi (1864), berriz hautatu zuten, kontraforuan, 1867an, eta horregatik baliogabetu zuten haren hautaketa. “Discursos sobre los Fueros de las Provincias Vascongadas” idatzi zuen, 1865ean.

Kale horretan bertan, ia parean, honako panteoi hau dago: 12. Karlos Imbert. Daria Imbert y

Salvador Azpiazu Imbert San Pedro, 86. Karlos Imbert. ( -1870). Eskultore eta irakaslea Arte Ederren Akademian. Prudencio M. Berastegiren, Miguel Ricardo de Alavaren eta ahaldun nagusien estatuak egin zituen, Arabako Foru Aldundiaren aurrean jartzeko. Eta hilerri honetan bertan, Belasko Fdz. Cuestaren panteoia (San Roke, 76).

Daria Imbert. (1846-1938). Karlosen alaba zen, eta 1866an aita ordezkatu zuen neskatxa eta gazteentzako marrazki eskoletan; hori dela eta, Vitoria-Gasteizko Akademian marrazki eskolak eman zituen lehenengo emakumea izan zen. Salvador Azpiazu Imbert. (1867–1927). Marrazkilari, ilustratzaile eta argazkilaria. Karlosen biloba. Penintsula osoan ibili zen 1887tik 1925era, marrazkiak eta apunteak egiten.

San Pedro kalean behera, San Juan kaleraino jaitsi. Eskuinera jo, eta panteoi hau ikusiko duzu13. Micaela Portilla. San Juan 6.

(1922-2005). Historialari eta pedagogoa. Irakasle izan zen probintzian 43 urtean, eta Maisu Maistrentzako Unibertsitate Eskoletako katedraduna (1956) Cadizen, Madrilen eta Vitoria-Gasteizen. Historian doktore (Madril, 1974), Arabako Eskola Arrunteko zuzendari izan zen (1958-1964). Arte Ederren Errege Akademietako (1982) eta Historia Akademiako (1988) Arabako akademikoa. Eusko Ikaskuntzako, Arabako Ondare Artistikoa

Babesteko Batzordeko, Foru Aldundiaren Museoen Aholkularitza Batzordeko, Euskadiko Ondare Monumentalaren Aholkularitza Batzordeko eta Euskal Kulturaren Batzorde Nagusiko kidea. Haren ikerketa-lan zabaletik, Vitoria-Gasteizko Elizbarrutiaren Monumentuen Katalogoa azpimarra genezake.

Hilerria utzi baino lehen, Santa Isabel hilerriko hormaren kontra fusilatu zituzten asko aipatu nahiko genituzke; besteak beste, Esteban Urkiaga “Lauaxeta, (1905-1937) poeta eta kazetari bizkaitarra, hezurtegi komunera eraman zutena, eta Alfredo Espinosa (1903-1937) mediku eta Eusko Jaurlaritzako osasun sailburua l, «pobreen mediku» eta «haurren eta elbarrien aingeru» deitzen zutena; hobi komunean hobiratu zuten, ondoren Estibalizko Andre Mariaren kaleko 73. zenbakian egon zen, eta 1947an Bilbora eraman zuten. San Juan kaletik jarraitu eta ezkerrera jo; ate nagusian egongo zara.

Hilerriko horma.VGUA.Alaba Jnrala. P. Egaña, H. Fournier, N. Partearroyo, M. Iradier, S. Iradier, F. Amarika, M.B. Moraza,T. Glez. Zarate eta M. Portilla.VGUA.

TURISMO BULEGOA ESPAINIA PLAZA, 1

TEL. : 945 16 15 98 FAXA 945 16 11 05 E-POSTA: [email protected] WWW.VITORIA-GASTEIZ.ORG/TURISMO