5. erreformak

2
NOLA ERAGINGO DU RATIOEN IGOERAK GAUR EGUNGO HEZKUNTZA SISTEMAN? Lehenik eta behin, interesgarria da erreformak egitearen zergatiak edota helburuak zein diren aztertzea. Orain aurkeztu duten erreforma ondoko arrazoietan oinarritzen da: - Eskola utzikeria murriztu nahi da, ikasleak lan mundura bideratuz. - Horrez gain, hezkuntza sistemaren norantza bideratzea bilatzen du. - Emaitzak bezalako oinarrizko alderdiak aintzat hartzea beharrezkoa ikusten da. Proposatutako erreforma honek ekarriko duen aldaketetako bat ratioen igoera da. Orain arte gelako 25 ikasle izan dena, gehienez 27 ikasle izatera pasa nahi dute. Horrek hezkuntza eremuan ondorio batzuk izan ditzakeela aurreikusten da. Orokorrean, hezkuntzaren kalitatea jaitsiko dela uste da hainbat alorretan eraginez; hala nola: - Irakasleak etengabe bakarrik hitz egiten egotea - Apatia - Irakasle gutxiagoren beharra - Estres maila altuagoak - Atxikimenduaren ezarpena zaildu - Bakarkako arreta zaila - Behartzeko metodoak Horren aurrean ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuak murrizketen eta LOMCEk inposatutako atzerapausoen auka agertu dira. Izan ere, inposatzailea, atzerakoila, adoktrinatzailea etab. dela uste dute. Gainera, ikasleen garapen pertsonala, heziketa integrala eta aukera berdintasuna mugatzen duela diote, oso goiz emaitza

Transcript of 5. erreformak

Page 1: 5. erreformak

NOLA ERAGINGO DU RATIOEN IGOERAK GAUR EGUNGO HEZKUNTZA SISTEMAN?

Lehenik eta behin, interesgarria da erreformak egitearen zergatiak edota helburuak zein diren aztertzea. Orain aurkeztu duten erreforma ondoko arrazoietan oinarritzen da:

- Eskola utzikeria murriztu nahi da, ikasleak lan mundura bideratuz.- Horrez gain, hezkuntza sistemaren norantza bideratzea bilatzen du.- Emaitzak bezalako oinarrizko alderdiak aintzat hartzea beharrezkoa ikusten da.

Proposatutako erreforma honek ekarriko duen aldaketetako bat ratioen igoera da. Orain arte gelako 25 ikasle izan dena, gehienez 27 ikasle izatera pasa nahi dute.

Horrek hezkuntza eremuan ondorio batzuk izan ditzakeela aurreikusten da. Orokorrean, hezkuntzaren kalitatea jaitsiko dela uste da hainbat alorretan eraginez; hala nola:

- Irakasleak etengabe bakarrik hitz egiten egotea- Apatia- Irakasle gutxiagoren beharra- Estres maila altuagoak- Atxikimenduaren ezarpena zaildu- Bakarkako arreta zaila- Behartzeko metodoak

Horren aurrean ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuak murrizketen eta LOMCEk inposatutako atzerapausoen auka agertu dira. Izan ere, inposatzailea, atzerakoila, adoktrinatzailea etab. dela uste dute. Gainera, ikasleen garapen pertsonala, heziketa integrala eta aukera berdintasuna mugatzen duela diote, oso goiz emaitza akademikoen baitan hezkuntza ibilbideak finkatzera derrigortzen baitu. Hori gutxi balitz, hezkuntza tokian tokiko beharretara egokitzeko moduak eta garapen pertsonal eta ebaluazio pertsonalizaturako aukerak mugatzen ditu.

Hori guztia ikertzen ibili ondoren, guk ere gure ondorioak atera ditugu. Proposatutako erreforma hau aurrera eramaten bada, irakasleak gutxi baloratuak eta alor guztietan kaltetuak izango garela uste dugu. Ratioetan zentratuz, gaur egun errealitate bat dela ikusten dugu, izan ere, 25 ikasleko ratioak nahiko altuak dira jada. Horren guztiaren eraginez, haurraren garapen osoa ere oso kaltetuta ikusten dugu.