4DBH1.IkasgaiaARIKETAK.pdf

8
143 Esperientziak erakutsi digunez, ikasleen artean desberdintasun handiak izaten dira, beren maila akademikoari nahiz interes eta motibazio mailari dagokienez. Atal honetako fitxen bidez, hain zuzen ere, ikasleen anizta- sunari arreta emateko baliabideak eskaini nahi dizkiegu irakasleei. Finkatze-fitxak zailtasunak dituzten ikasleei begira prestatu dira. Fitxa horien bidez, berriro landu ahal izango dituzte unitateko alderdirik oina- rrizkoenak, baina era errazagoan eta ereduei jarraituz. Fintzatze-fitxa ho- riek lagungarriak izango dira ikaskuntza eragozten duten hainbat zailta- sun arintzeko, honako hauek, esaterako: Gaiari berari dagozkion kontzeptu-zailtasunak. Askotan, ezinbeste- koa izaten da unitate didaktikoetako oinarrizko edukiei berriro heltzea. Hala ere, lan-fitxa hauek prestatzeko garaian, ideia hauxe hartu dugu abiapuntu: errazagoa da praktikaren bidez zerbait ikastea, behin eta berriro edukiak errepikatuz eta praktikan landu gabe ikastea baino. Ho- ri dela-eta, ezagutzak sendotzeko jarduerak proposatzen dira finkatze- fitxa hauetan: testuen iruzkinak eta dokumentu grafikoen interpreta- zioa, nagusiki. Arloari berari dagozkion prozedura-zailtasunak. Geografia eta His- toria arloan garrantzi handia dute prozedurek. Testuak irakurtzea, ma- pak eta grafikoak egitea eta interpretatzea… funtsezko eta oinarrizko al- derdiak dira ikasgai honetan. Horregatik, prozedura ikaskuntza sendotzera bideratuak dira fitxa asko. • Hizkuntza-zailtasunak. Historiaren transmisioan, hizkuntza-kodea da tresna nagusia, eta kontzeptu berriak ikastean datza ikasgaiaren parte handi bat. Horri erantsi behar zaio hizkera arrunteko kontzeptu askok esanahi berezi eta espezifikoa hartzen dutela Historiaren testuinguruan. Labur esanda, arlo honek ikasleen hizkuntza-mailarekiko lotura estua du, eta, sarritan, diskurtsoa ulertzeko ezintasunak sortu ohi die ikasleei ikasteko zailtasuna. Egoera hori gainditzeko, finkatze-fitxetan arreta be- rezia emango zaie kontzeptuen ikaskuntzari eta hizkuntza-zailtasunak zuzentzeari. • Matematika-zailtasunak. Oinarrizko eragiketa aritmetikoak, neurria eta neurri-unitateak, indizeak, tasak, ehunekoak eta proportzioak fun- tsezkoak dira Gizarte Zientziak lantzeko. Horregatik, finkatze-fitxa ba- tzuek era horretako edukiez dihardute. Zabaltze-fitxak ikasle aurreratuagoentzat dira; hau da, ikasgelaren batez besteko mailatik aurrerago daudenentzat, edo alderdi jakin batzuekiko in- teres berezia dutenentzat. Ikerkuntza-metodologian oinarrituak dira, eta ikerketa txikiak proposatzen dituzte, honako alderdi hauei lotuak: Kasu zehatzen azterketa. Interneten ikerketa egitea. Literatura eta beste adierazpen artistiko batzuk. • Zinema. FINKATZEKO ETA ZABALTZEKO 143

Transcript of 4DBH1.IkasgaiaARIKETAK.pdf

Page 1: 4DBH1.IkasgaiaARIKETAK.pdf

143

Esperientziak erakutsi digunez, ikasleen artean desberdintasun handiakizaten dira, beren maila akademikoari nahiz interes eta motibazio mailaridagokienez. Atal honetako fitxen bidez, hain zuzen ere, ikasleen anizta-sunari arreta emateko baliabideak eskaini nahi dizkiegu irakasleei.

Finkatze-fitxak zailtasunak dituzten ikasleei begira prestatu dira. Fitxahorien bidez, berriro landu ahal izango dituzte unitateko alderdirik oina-rrizkoenak, baina era errazagoan eta ereduei jarraituz. Fintzatze-fitxa ho-riek lagungarriak izango dira ikaskuntza eragozten duten hainbat zailta-sun arintzeko, honako hauek, esaterako:

• Gaiari berari dagozkion kontzeptu-zailtasunak. Askotan, ezinbeste-koa izaten da unitate didaktikoetako oinarrizko edukiei berriro heltzea.Hala ere, lan-fitxa hauek prestatzeko garaian, ideia hauxe hartu duguabiapuntu: errazagoa da praktikaren bidez zerbait ikastea, behin etaberriro edukiak errepikatuz eta praktikan landu gabe ikastea baino. Ho-ri dela-eta, ezagutzak sendotzeko jarduerak proposatzen dira finkatze-fitxa hauetan: testuen iruzkinak eta dokumentu grafikoen interpreta-zioa, nagusiki.

• Arloari berari dagozkion prozedura-zailtasunak. Geografia eta His-toria arloan garrantzi handia dute prozedurek. Testuak irakurtzea, ma-pak eta grafikoak egitea eta interpretatzea… funtsezko eta oinarrizko al-derdiak dira ikasgai honetan. Horregatik, prozedura ikaskuntzasendotzera bideratuak dira fitxa asko.

• Hizkuntza-zailtasunak. Historiaren transmisioan, hizkuntza-kodea datresna nagusia, eta kontzeptu berriak ikastean datza ikasgaiaren partehandi bat. Horri erantsi behar zaio hizkera arrunteko kontzeptu askokesanahi berezi eta espezifikoa hartzen dutela Historiaren testuinguruan.Labur esanda, arlo honek ikasleen hizkuntza-mailarekiko lotura estuadu, eta, sarritan, diskurtsoa ulertzeko ezintasunak sortu ohi die ikasleeiikasteko zailtasuna. Egoera hori gainditzeko, finkatze-fitxetan arreta be-rezia emango zaie kontzeptuen ikaskuntzari eta hizkuntza-zailtasunakzuzentzeari.

• Matematika-zailtasunak. Oinarrizko eragiketa aritmetikoak, neurriaeta neurri-unitateak, indizeak, tasak, ehunekoak eta proportzioak fun-tsezkoak dira Gizarte Zientziak lantzeko. Horregatik, finkatze-fitxa ba-tzuek era horretako edukiez dihardute.

Zabaltze-fitxak ikasle aurreratuagoentzat dira; hau da, ikasgelaren batezbesteko mailatik aurrerago daudenentzat, edo alderdi jakin batzuekiko in-teres berezia dutenentzat. Ikerkuntza-metodologian oinarrituak dira, etaikerketa txikiak proposatzen dituzte, honako alderdi hauei lotuak:

• Kasu zehatzen azterketa.

• Interneten ikerketa egitea.

• Literatura eta beste adierazpen artistiko batzuk.

• Zinema.

FIN

KATZ

EKO

ETA

ZABA

LTZE

KO

143

833070 _ 0143-0262.qxd 17/11/08 17:32 Página 143

Page 2: 4DBH1.IkasgaiaARIKETAK.pdf

144 � HISTORIA DBH 4 � FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA EDITORIALA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. �

FINKATZEKO

DENBORA1. FITXA1

IZENA: MAILA: DATA:

ERANTZUN

Osa itzazu esaldiak, hutsuneetan lauki honetan agertzen diren datak ezarrita.

Absolutismoa Frantzian sortu zen, n, Luis XIV.aren erregealdian, eta n, Europako monarkia gehienek bere egin zuten sistema politiko hori.

Ingalaterran, Estuardo dinastiako erregeak absolutismoa ezartzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu, burgesiak tinko egin baitzien aurre. ko eta ko iraultzen ondorioz,Ingalaterrako tronutik kendu zituzten estuardotarrak, eta Orangeko Gilenen parlamentuzko monarkia gailendu zen.

Aukeratu erantzun zuzena.

a) Zer herrialdek utzi zion Europako potentzia handietakoa izateari, Utrechteko Itunaren ondoren?

Espainiak. Frantziak. Ingalaterrak. Austriak.

b) Espainiako zer erregeren agintaldia hasi zen XVIII. mendean eta amaitu zen XIX. mendean?

Karlos III.arena. Filipe V.arena. Karlos IV.arena. Fernando VI.arena.

Lotu errege hauetako bakoitza bere agintaldiaren garaiarekin. Ondoren, ordena itzazuantzinatasunaren arabera.

a) Karlos III.a. 1) 1746 – 1759.

b) Filipe V.a. 2) 1700 – 1746.

c) Karlos IV.a. 3) 1788 – 1808.

d) Fernando VI.a. 4) 1759 – 1788.

Ordenatu gertaera hauek kronologiaren arabera.4

3

2

1642 - XVIII. mendea- 1688 - XVII. mendea

1

1.

2.

3.

4.

Zenbatgarrena

Esquilacheren Matxinada.

Utrechteko Ituna sinatzea.

Planta Berriko Dekretuak.

Fernando VI.aren agintaldiaren hasiera.

Karlos II.a Habsburgokoaren heriotza.

Espainiako Ondorengotza Gerraren hasiera.

Karlos IV.aren agintaldiaren hasiera.

Filipe V.a, Espainiako erregetzat onartua.

Frantziako Iraultzaren hasiera.

Karlos IV.aren abdikazioa (Baionan).

833070 _ 0143-0262.qxd 25/11/08 09:53 Página 144

Page 3: 4DBH1.IkasgaiaARIKETAK.pdf

145� HISTORIA DBH 4 � FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA EDITORIALA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. �

FINKATZEKO

FIN

KA

TZE

KO

ETA

ZA

BA

LTZE

KO

FUNTSEZKO KONTZEPTUAK2. FITXA1

IZENA: MAILA: DATA:

ERANTZUN

Lotu ezazu kontzeptu bakoitza dagokion definizioarekin.

a) Botere guztiak erregearen esku egotea ezaugarri duen sistema politikoa.

b) Gizarte-, ekonomia- eta politika-harremanen multzoa, XVIII. mendeko Europako monarkien bereizgarria izan zena.

c) Europan XVIII. mendean garaturiko mugimendu intelektuala; arrazoimenak gizakiaren arazoak konpontzeko duen ahalmenarekiko konfiantza mugagabea zuen ezaugarri nagusia.

d) Ekonomia-protekzionismoaren aldeko eta estatuak ekonomian esku hartzearen aldeko doktrina.

e) Antzinako Erregimeneko gizarte-antolaketako modu bereizgarria. Erdi Aroan sortu zen, eta hiru ordena edo estamentutan banatzen zuen gizartea: kleroa, noblezia eta herri xehea.

f) Ingalaterran XVII. mendearen amaieran ezarritako politika-sistema; monarkak parlamentuaren kontrola onartzea zuen ezaugarri nagusia.

g) Monarkia absolutuak ilustratuen ideiak aplikatzearen ondorioz sorturiko sistema politikoa. Errege-erreginek gizarteak aurrera egin zezan nahi zuten, baina monarkia prozesu horren gidari zela, gizartea kontuan hartu gabe.

h) Eskulangileen lanbide-elkartea. Manufakturen ekoizpena kontrolatzen zuen eta baldintza jakin batzuk zehazten zituen, lanbidean jardun ahal izateko nahiz produktuak egiteko.

i) Honako printzipio hauetan oinarrituriko doktrina: askatasuna, legearen aurreko berdintasuna eta jabetza, gizarte-bereizketarako irizpide gisa.

j) Teoria ekonomikoa, herrialde bateko aberastasuna nekazaritzaren mende dagoela aldarrikatzen duena.

Adierazi erantzun zuzena zein den, X bat eginez.

a) Zein izan zen Europako politika-sistema nagusia, XVIII. mendean?

Absolutismoa. Parlamentarismoa. Despotismo ilustratua.

b) Nork zehaztu zuen liberalismoa, Ingalaterrako parlamentarismoaren oinarri izan zena?

Jacques Bossuetek. John Lockek. Jean Colbertek.

c) Nola deritzo monarka absolutu batzuek Ilustrazioaren ideia batzuen eraginez ezarri zuten gobernu erari?

Monarkia absolutua. Parlamentuzko monarkia. Despotismo ilustratua.

d) Nor izan zen botereen banaketaren kontzeptuaren aitzindaria?

Jacques Bossuet. Rousseau. Montesquieu.

e) Noren teoria du oinarri liberalismo ekonomikoak?

Jean Colbertena. François Quesnayrena. Adam Smithena.

f) Nork adierazi zuen liberalismoaren gizarte-harremanen teoria?

Voltairek. Rousseauk. Adam Smithek.

2

1

1) Ilustrazioa.

2) Parlamentarismoa.

3) Liberalismo politikoa.

4) Antzinako

Erregimena.

5) Despotismo

ilustratua.

6) Absolutismoa.

7) Fisiokrazia.

8) Merkantilismoa.

9) Gremioa.

10) Estamentuzko

gizartea.

833070 _ 0143-0262.qxd 17/11/08 17:32 Página 145

Page 4: 4DBH1.IkasgaiaARIKETAK.pdf

146 � HISTORIA DBH 4 � FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA EDITORIALA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. �

FINKATZEKO

INGALATERRAKO IRAULTZAKO ESKUBIDE-ALDARRIKAPENA 3. FITXA1

IZENA: MAILA: DATA:

Irakurri testua eta erantzun galderei.1

• Aukeratu testuko zenbait xedapen, Ingalaterrako erregearen boterea nola mugatzen zen adierazten dutenak.

• Zergatik ez zuten ezarri absolutismoa Ingalaterran?

Bilatu informazioa entziklopedia batean edo Interneten, eta egin denboraren lerro bat, XVII. mendeanIngalaterran jazotako gertaera politiko nagusiak azaltzeko eta goian agertzen den Eskubideen Aldarrikapenanolatana argitaratu zuten ulertzeko.

2

ERANTZUN

Absolutismoa izan zen Europako politika-sistema nagusia, XVII. mendean. Ingalaterran, ordea, ezinizan zuten sistema hura ezarri, Parlamentuak haren kontrako jarrera hartu zuela-eta. Hain zuzenere, Parlamentuak Orangeko Gilen II.aren esku utzi zuen Ingalaterrako koroa, eta hark EskubideenAldarrikapena onartu behar izan zuen. Aldarrikapen hark mugatu egiten zuen erregearen benetakoboterea eta Parlamentuaren mende ezartzen zuen erregea.

Lord espiritual eta tenporalek eta Komunen Ganberako kideek, Westminsterren bilduta, eta erresumahonetako estamentu guztien ordezkari legezko, erabateko eta aske gisa […], zera aitortzen dute:

Legez kanpokoa dela erregearen agintez legeak bertan behera uzteko ustezko eskumena edo eskumen horierabiltzea, Parlamentuaren onespenik gabe.

Legez kanpokoa dela erregearen agintez legeak egiteko ustezko eskumena edo eskumen hori erabiltzea,azkenaldian egin den moduan.

Legez kanpokoa eta kaltegarria dela Elizari buruzko kausetarako epaitegia eta era horretako beste batzordeeta epaitegi batzuk sortzea.

Legez kanpokoa dela Koroarentzako zergak biltzea, haren eskumenen aitzakian, Parlamentuak horretarakobaimena eman ezean.

Mendeko guztiek dutela erregeari eskariak egiteko eskubidea, eta legez kanpokoa dela eskubide horigauzatzeko inolako eragozpenik ezartzea edo eskubide hori gauzatzearen ondorioz inolako jazarpenik egitea.

Legez kanpokoa dela Erresuman eta bake-garaian gudarostea antolatzea edo mantentzea, Parlamentuakhorretarako baimena eman ezean.

Erlijioz protestanteak diren mendekoek armak eduki ditzaketela beren burua babesteko, beren egoerarenarabera eta legeak agintzen duen moduan.

Parlamentuko kideen hautaketak librea behar duela izan.

Parlamentuaren eztabaida edo prozeduretan hitz egiteko askatasuna ezabatzerik edo zalantzan jartzerik ezdagoela ez inongo epaitegitan ez Parlamentutik kanpo.

Ez dagoela gehiegizko bermerik eskatzerik, ez gehiegizko isunik ezartzerik, ez zigor bidegabe eta ohizkanpokorik ematerik ere.

Epaimahaikideak legez hautatu behar direla, eta traizio gorenagatiko kausetan ebazpena ematea dagokienepaimahaikideek jabeak izan behar dutela.

Legez kanpokoa eta baliogabea dela dagokien pertsonak delitua dela-eta zigortu aurretik isunak edokonfiskazioak egingo direla agintzea edo horrekin mehatxu egitea.

Eta Parlamentua sarritan bildu beharra dagoela, irainak garbitzeko, eta legeak zuzendu, begiratu etadefendatzeko.

Ingalaterrako Iraultzako Eskubideen Aldarrikapena (1689ko otsailaren 13a)

833070 _ 0143-0262.qxd 17/11/08 17:32 Página 146

Page 5: 4DBH1.IkasgaiaARIKETAK.pdf

147� HISTORIA DBH 4 � FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA EDITORIALA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. �

FINKATZEKO

FIN

KA

TZE

KO

ETA

ZA

BA

LTZE

KO

FILIPE V.A ETA ONDORENGOTZA GERRAREN ONDOKO ESTATU BERRIA4. FITXA1

IZENA: MAILA: DATA:

Irakurri testua eta egin ariketak.1

• Azaldu Filipe V.ak zergatik abolitu zituen Valentzia eta Aragoiko foruak. (1716an, Kataluniako forua ere abolitu zuen, eta dokumentu eta jardunbide publiko guztietan katalanaren ordez gaztelania erabiltzeko betebeharra ezarri zuen.)

• Esan Ondorengotza Gerran Espainiako zer lurralde jarri ziren Filipe Anjoukoaren alde.

Osa ezazu Karlos II.a hil zenean Espainiako erregegai ziren kideei buruzko koadro hau.

2

ERANTZUN

Karlos II.a oinordekorik gabe hil zen, eta ondorengotzari begirako arazo larria sortu zuen horrek.Espainiako tronurako bi erregegai nagusi zeuden: Karlos Austriako artxidukea, eta Frantziako LuisXIV.aren iloba bat, Filipe Anjoukoa. Egoera horrek gerra sortu zuen; gerrak iraun zuen hamahiruurteetan, Europako hainbat herrialde egon ziren gatazkan nahastuta, eta haren ondoren iritsi zenzen Borboiko etxea Espainiako agintera, Filipe V.aren bidez.

Aragoi eta Valentziako erresumek, eta bertako biztanle guztiek, matxinadaren bidez beren Errege eta Jaunlegezko gisa aitortuz egin zidaten leialtasun-zina erabat urratu dutelarik, orain arte zituzten eta neuk eta nire aurreko errege jaunek hain esku liberalez eman genizkien foru, pribilegio, salbuespen eta askatasunguztiak, Koroa honetako gainerako erresumetatik bereizten zituztenak, galdu dituztela jota; eta Aragoi etaValentziako erresuma horien gaineko nagusitasun erabatekoari jarraituz, horrelaxe ulertu behar baitiraMonarkia honetan legez nire esku ditudan gainerakoen parekotzat, matxinada-eskubidea gehitzen zaie orain; eta kontuan hartuta, halaber, subiranotasunaren ezaugarri nagusietako bat legeak ezartzea etaindargabetzea dela, eta Nik lege horiek denboran zehar eta ohituren aldaketaren arabera alda nitzakeela,baita gaur egun Aragoiri eta Valentziari dagokienez gertatzen diren modukoen ezaugarri eta arrazoi sendo eta funtsezkorik ez balitz ere; komenigarria iritzi diot goitik behera abolitzea eta indargabetzea, eta halaxeabolitu eta indargabetuko dira, goian aipaturiko foru eta pribilegioak eta honaino Aragoi eta Valentziakoerresumetan izan diren jarduera eta ohiturak, lehen aipatutako arrazoiak direla-eta eta Espainiako nireerresuma guztietan lege-, usadio-, ohitura- eta epaitegi-berdintasunera ekartzeko dudan nahia dela-eta,erresuma horiek guztiak Unibertso osoan hain laudagarri eta txalogarri diren Gaztelako legeen mendegeratuko baitira. Nire borondatea da erresuma horiek Gaztelako legeen mende jar daitezela eta han eta hango epaitegietan indarrean izan diren eta indarrean diren usadio, jarduera eta gobernu erari jarraidiezaiotela, inolako bereizgarririk gabe, eta arrazoi horregatik gaztelar lanbide eta enpleguak hartu ahal izango dituzte nire mendeko leialek Aragoin eta Valentzian, aragoitar eta valentziarrek hemendik aurreraGaztelan hartu ahal izango dituzten bezalaxe, inolako bereizketarik gabe; bide horretatik, gaztelarrei aukera emango diet berriro ere nire esker ona egiaztatzeko, beren leialtasun saiatu eta agerikoarengatikmerezi dituzten mesede eta grazia handiagoak emanez eta, era berean eta elkarrekikotasunez, nirezintzotasunaren erakusgarri nabarmenagoak emango dizkiet aragoitar eta valentziarrei ere, lehen zituzten eta orain abolituta geldituko diren foruek ematen zieten askatasun handi hartan ez zituzten hainbat gaitasunemango baitizkiet.

Planta Berriko Dekretuak (1707ko ekainaren 29a)

ESPAINIAKO TRONURAKO ERREGEGAIAK

Filipe III.a

Luis XIII.a Ana Filipe IV.a Maria Ana Fernando III.a

Luis

Ondorengotza

Karlos VI.a

Leonor Neoburgokoa

Maximiliano Manuel

Jose Fernando

Frantzia

(Borboiko etxea)

Espainia

(Habsburgoko etxea)

Baviera

(Wittelsbacheko etxea)

Margarita Teresa Leopoldo I.aLuis XIV.a Maria Teresa

Ezkontza

Maria Antonia

Austria

(Habsburgoko etxea)

833070 _ 0143-0262.qxd 17/11/08 17:32 Página 147

Page 6: 4DBH1.IkasgaiaARIKETAK.pdf

148 � HISTORIA DBH 4 � FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA EDITORIALA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. �

FINKATZEKO

BOTEREEN BANAKETA5. FITXA1

IZENA: MAILA: DATA:

Irakurri testua eta egin ariketa. 1

ERANTZUN

Ingeles ereduari jarraituz, Montesquieu frantses filosofoak kritika gogorra egin zion absolutismoari,eta liberalismo politikoaren oinarriak finkatu zituen. Hiru botereen (legegilea, exekutiboa etajudiziala) banaketari buruz hark emandako doktrinak gaur egunera arte iraun du indarrean.

• Osa ezazu Montesquieuren araberako botereen banaketari buruzko eskema hau.

Estatu bakoitzean hiru botere mota daude: legegilea, jendearen zuzenbideari loturiko kontuak exekutatzendituena eta zuzenbide zibilari loturiko kontuak exekutatzen dituena (judiziala).

Lehenengo boterearen arabera, printze edo magistratuak legeak egiten ditu, aldi baterako edo betiko, etaaurrez eginda dauden legeak zuzentzen edo indargabetzen ditu. Bigarren boterearen arabera, bakea edogerra egiten du, enbaxadoreak bidaltzen eta hartzen ditu, segurtasuna finkatzen du eta erasoei aurreahartzen die. Eta hirugarrenaren arabera, krimenak zigortzen ditu edo partikularren auzietan erabakitzen du.Azken botereari botere judiziala deritzo; eta besteari (bigarrenari), estatuaren botere exekutiboa. Askatasunpolitikoa, herritarrei dagokienez, norberak bere segurtasunaz duen iritziaren arabera duen espiritu-lasaitasunada; eta askatasun horretaz gozatzeko, ezinbestekoa da herritarrak gainerako herritarren beldur ez izatekomoduko gobernua izatea.

Hala, botere legegilea eta exekutiboa pertsona edo korporazio beraren esku egonik, ez da askatasunik izango,beldurra sortzen duelako erregeak edo senatuak lege tiranikoak egin eta horiek tiranokeriaz betearazteak.Hala gertatzen da, halaber, botere judiziala botere legegile eta exekutibotik bereizten ez denean ere.Lehenengo botereari loturik, herritarren bizitzaren eta askatasunaren gaineko nagusitasuna arbitrarioalitzateke, epailea eta legegilea pertsona bera litzatekeelako; eta bigarrenari loturik, tiranikoa litzateke. […]

Botere judiziala ez zaio senatu iraunkor bati esleitu behar; bai, ordea, herritarren artean urteko sasoi jakinbatean eta legeek agintzen duten moduan hautatutako pertsonei, premiak irauten duen bitartean jardungoduen epaitegi bat osa dezaten. Horrela, epaitzeko boterea, gizon bakar baten esku dagoenean hain izugarriadena, klase jakin baten mende ez egonik, lanbide bakar bati lotua ez izanik, nulu eta ikusezin bihurtzen da,nolabait esateko. […] Baina epaitegiek finkoak izan behar ez duten bezala, finkoak izan behar dute haienepaiek, halako eran non ez duten adierazi behar legearen hitzez hitzeko testua baizik; izan ere, epaileareniritzi partikularra balira, ez legoke zehazki jakiterik gizartean bizitzeak zer betebehar dakartzan […].

MONTESQUIEU, El espíritu de las leyes (1748)

ESTATUAREN ANTOLAKETA

zertan datzan

eta nork gauzatzen duen eta nork gauzatzen duen

zertan datzan

eta nork gauzatzen duen

zertan datzan

833070 _ 0143-0262.qxd 17/11/08 17:32 Página 148

Page 7: 4DBH1.IkasgaiaARIKETAK.pdf

149� HISTORIA DBH 4 � FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA EDITORIALA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. �

ZABALTZEKO

FIN

KA

TZE

KO

ETA

ZA

BA

LTZE

KO

ANTZINAKO ERREGIMENA, ZINEMAN6. FITXA1

IZENA: MAILA: DATA:

• Capricho imperial, Josef von Sternberg (1934)Film honetan, Prusiako Sofia printzesa gaztearen eta Errusiako Inperioarenoinordeko Pedroren arteko ezkontza nola hitzartu zuten kontatzen da. Sofia gaztexaloa eta tolesgabea bere «printze urdina» aurkituko duelakoan dago; baina ezditu aurkituko ero biziotsu erdi atzeratu bat eta haren ama menderatzailea(Elisabet enperatriza) besterik. Hala ere, printzesak Katalina izena hartu du, etajauregiko azpijokoetan aurrera egiten ikasi du; bien bitartean, beste gizonbatzuen kontsolamendua ere bilatu du.

• La misión, Roland Joffé (1986)Espainiarrek Mundu Berrian egindako egitandietako bat kontatzen du: guarani indiarrenebanjelizazioa, indiarrak birkokatzeko herriguneetan (reducciones) jesuitek gauzatua.

• Rebelión a bordo, Frank Lloyd (1935)Bounty fragata 1787ko apirilaren 28an abiatu da Portsmouthik. Tahitira doa, HegoaldekoItsasoan barrena doa, Ingalaterran ez dagoen landare harrigarri baten bila (ogi-arbola).William Bligh itsasontziko kapitainak diktadura zorrotza ezarri die marinelei, eta, horrenondorioz, ontziko bigarrenak matxinada antolatu du.

• Las amistades peligrosas, Stephen Frears (1988)Choderlos de Laclosen eleberriaren egokitzapena, Frantziako Iraultzaren aurreko garaikoluxu, olgeta eta perbertsiozko giroa islatzen duena. Ikuspegi historikotik, XVIII. mendearenazken herenean Frantziako noble pribilegiodunen bizimodu neurrigabeaz eta nekazarienegoerarekiko alde izugarriaz jabetzeko baliagarria da.

• Esquilache, Joaquín eta Josefina Molina (1989)Karlos III.aren agintaldiaren hasieran Madrilen jazotako gorabeherak kontatzen ditu.Zenbait politikariren goraldia eta hondamena ikusten da, Esquilacheko markesarena,adibidez. Esquilachek ordena publikoaren erreforma eta janzkera-aldaketa sustatu zituen,eta ministroaren etsaiek herria xaxatu zuen, haren kontra matxina zedin.

• El último mohicano, Michael Mann (1992)Amerikan, XVIII. mendean, kokatutako filma da. Frantzia eta Ingalaterra inguru hura nork menderatuko borrokan ari ziren garai hartan, eta indiarrak erabili zituzten beren etsaiak menderatzeko aliatu gisa.

• El perfume, Tom Tykwer (2006)Patrick Süskinden eleberrian oinarrituriko eta XVIII. mendeko Frantziankokatutako filma. Usaimenaren zentzu harrigarria zuen psikopata baten

historia kontatzen du; usainekin obsesionatuta eta usainen eta haiek eragiten dizkioten sentipenen mende biziden gizon baten historia.

Saia zaitez goian aipatutako film horietakoren bat ikusten, eta azaldu zer lotura duen unitatearekin.1

ERANTZUN

833070 _ 0143-0262.qxd 17/11/08 17:32 Página 149

Page 8: 4DBH1.IkasgaiaARIKETAK.pdf

150 � HISTORIA DBH 4 � FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA EDITORIALA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. �

ZABALTZEKO

ANTZINAKO ERREGIMENA, INTERNETEN7. FITXA1

IZENA: MAILA: DATA:

http://www.cervantesvirtual.com/historia/monarquia/carlos2.shml

Web-orri honetan Austriako etxeko Espainiako azken erregeari,Karlos II.ari, buruzko informazio asko dago.

http://www.fuenterrebollo.com/faqs-numismatica/guerra-sucesion.html

Helbide honetan Espainiako Ondorengotza Gerrari buruzkoinformazio ugari eta askotarikoa eskaintzen du.

http://www.cervantesvirtual.com/historia/monarquia/felipe5.shtmlhttp://www.cervantesvirtual.com/historia/monarquia/borbones.shtml

Orri hauetan Espainiako Borboiko etxeari buruzko hainbat datudaude. Lehenengoak Filipe V.aren agintaldiaren laburpena egiten du,eta bigarrenak dinastia horretako gainerako erregeen biografiak ditu.

http://www.artehistoria.jcyl.es/historia/contextos/2181.htm

Helbide honetan Ilustrazioaren jatorriari eta haren bilakaerariburuzko xehetasunak aurki daitezke.

Sakatu goian adierazitako bigarren helbidea. Aztertu eta azaldu erregegaien eta Karlos II.arenarteko familia-lotura.

Sar zaitez laugarren helbidean. Egin Filipe V.etik Karlos IV.era bitarteko zuhaitz genealogikoa, etaerakutsi erregeen arteko familia-loturak.

Sakatu bosgarren helbidea. Aukeratu garai horretako pertsonaia nagusietako bat eta egin harenobrari buruzko iruzkina.

3

2

1

ERANTZUN

833070 _ 0143-0262.qxd 17/11/08 17:32 Página 150