4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua...

26
Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde- lana da. Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du: TESTUA Ane Barrenengoa Zubizarreta Ana Piqueres Fernández Belén Álvarez Garrido Daniel Masciarelli García Laura Muñoz Ceballos Raquel de Andrés González IRUDIAK Alademosca il·lustració Jordi Baeza José Luis Navarro Digitalartis EDIZIOAREN ZUZENDARITZA Begoña Barroso Nombela David Sánchez Gómez Juan Ignacio Medina Crespo PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Ainhoa Basterretxea Llona Antonio Brandi Fernández LEHEN HEZKUNTZAKO ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIO EDITORIALA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira. Natura Zientziak 4 LEHEN HEZKUNTZA

Transcript of 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua...

Page 1: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.

Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:

TESTUA Ane Barrenengoa Zubizarreta Ana Piqueres FernándezBelén Álvarez GarridoDaniel Masciarelli GarcíaLaura Muñoz CeballosRaquel de Andrés González

IRUDIAK Alademosca il·lustracióJordi BaezaJosé Luis NavarroDigitalartis

EDIZIOAREN ZUZENDARITZA Begoña Barroso NombelaDavid Sánchez GómezJuan Ignacio Medina Crespo

PROIEKTUAREN ZUZENDARITZAAinhoa Basterretxea Llona Antonio Brandi Fernández

LEHEN HEZKUNTZAKO ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIO EDITORIALA

Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero

Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.

Natura Zientziak4 LE

HEN

H

EZK

UN

TZA

Page 2: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako
Page 3: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Proiektuaren aurkezpena

Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea etengabe aldatzen ari denez, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da Egiten Jakin Zurekin.

Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak garatzen.

Komunikazio-trebetasunak

Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait programaren bitartez:

– Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.

– Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.

– Idazteko gogoz. Idazmena.

Pentsamendu-abileziak

Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu. Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta, horiei esker, ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko dituzte:

– Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak laburbiltzea.

– Informazioa barneratzea eta gogoratzea.

– Ezagutzak elkarrekin lotzea.

Estrategia eta errutina horiek barneratzea lagungarria izango da pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal bat, eta ikono urdin baten irudia erabili da atal hori nabarmentzeko.

Adimen emozionala

Emozioen hezkuntza funtsezkoa da ikasleak beren osotasunean hezteko. Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:

– Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.

– Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.

– Emozioak adieraztea.

– Gizarte-trebetasunak eta enpatia.

Proiektu honetan, ikono gorri baten irudia erabili da adimen emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta proposamenak nabarmentzeko.

3

Page 4: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Sormena

Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera, gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:

– Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko gaitasuna.

– Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.

Proiektu honetako materialetan, ikono berde batez daude nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden jarduerak.

Lan kooperatiboa

Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz, elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:

– Bikoteak.

– Taldetxoak.

– Ikastalde osoa.

Bikoteka edo taldean lan egiteko iradokitzen diren jarduerak ikono jakin batzuen bidez identifikatzen dira.

Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira

Ikaskuntzaren autorregulazioa

Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.

Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola egin duten ebaluatuko dute.

Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta, Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago, ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko baitugu.

4

Page 5: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1. unitatea. Animalia ornodunak eta ornogabeak ... 9

2. unitatea. Landareak ......................................... 27

3. unitatea. Landareen bizi-funtzioak .................... 41

Elkarlanean ............................................................. 54

Minilab ................................................................... 56

4. unitatea. Izaki bizidunen sailkapena ................. 57

5. unitatea. Osasuna.............................................. 71

6. unitatea. Indarrak eta energia ........................... 87

Elkarlanean ........................................................... 102

Minilab ................................................................. 104

7. unitatea. Beroa, argia eta materialak .............. 105

8. unitatea. Makinak ........................................... 119

Elkarlanean ........................................................... 134

Minilab ................................................................. 136

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera ............................................ 138

Aurkibidea

5

Page 6: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Edukien taula

Unitateak Edukiak

1. Animalia ornodunak eta ornogabeak

Ornodunak. Ugaztunak Hegaztiak eta narrastiak Anfibioak eta arrainak

2. Landareak Landareen atalak Landare loredunak Landare loregabeak

3. Landareen bizi-funtzioak

Landareen nutrizioa Landareen ugalketa Nekazaritza

Elkarlanean Elkarrekin behatu. Zenbait landare identifikatuko ditugu, haien ezaugarriei behatuta

Minilab Txibia bat nolakoa den ikusten

4. Izaki bizidunen sailkapena

Bost erreinuak Animalien eta landareen erreinuak

Onddoen erreinua

5. Osasuna Zer da osasuna? Ohitura osasungarriak Higienea eta elikadura

6. Indarrak eta energia Indarrak Energia-iturriak Energia eta zertarako erabiltzen den

Elkarlanean Orri birakaria. Denontzako hiri bat egingo dugu

Minilab Eskuak garbitzearen garrantziaz ohartzen

7. Beroa, argia eta materialak

Beroa Argia Argiaren propietateak

8. Makinak Makina sinpleak Makinak eta energia-iturriak

Eragile mekanikoak

Elkarlanean Ikerketa-taldea. Kristal bikoitzaren eraginkortasuna egiaztatuko dugu

Minilab Abiadura-kutxa bat egiten

6

Page 7: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Irakurtzeko gogoz Egiten jakin

Ornogabeak. Belakiak, marmokak eta harrak

Moluskuak eta ekinodermoak

Artropodoak

Zoologikoan Prozesu bat adieraziko dut

Landareen behaketa eta azterketa

Haizea Gako bat erabiliz, landareak identifikatuko ditut

Laborantza motak Jon eta babatxo miragarria

Landare bat aukeratu eta zainduko dut

Protistoak eta bakterioak

Liburuzaina eta gaizkileak Landa-koaderno bat egingo dut

Istripuen prebentzioa Emozioak eta osasuna Martintxo bigarrena Gatazka batean bitarteko izango naiz

Energia eta ingurumena Markesaren telebista Indarren ondorioak bereiziko ditut

Materialak eta haien propietateak

Txakurraren eta panpinaren ipuina

Argiaren oinarrizko koloreak bereiziko ditut

Asmakizunak eta zientziaren aurrerapenak

Nire aita etxekoandrea da, eta zer?

Katapulta bat egingo dut

7

Page 8: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Liburuan erabili diren ikurrak

Zure ikaskidearekin egin beharko dituzun jarduerak adierazten ditu ikur horrek.

Ikur hori duten jardueretan, elkarlanean eta talde-lanean jardun beharko duzu.

Ikur hori duten jardueretan, zure hausnartzeko gaitasuna erabili beharko duzu batez ere, ondorioak ateratzeko.

PEN

TSAMENDUA

Sormena atalean aurkituko dituzun proposamenetan, irudimena baliatu beharko duzu, ideia originalak proposatzeko.

SORMENA

Ikur hori duten jarduerek sentitzen duzuna adieraztera eta besteen lekuan jartzera bultzatuko zaituzte.

EMOZIOAK

8

Page 9: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Hitz egiteko gogoz Zer animalia dute eskuetan argazkiko neskatilek?

Ba al dakizu animalia hori heldua den ala ez?

Zer animalia mota da, ornoduna ala ornogabea? Eman arrazoiak, eta azaldu zure erantzuna.

Animalia hori esku artean izan nahiko al zenuke? Zergatik?

Animalia ornodunak eta ornogabeak1

EGITEN JAKIN

Prozesu bat adieraztea

9

Page 10: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Ornodunak. Ugaztunak

Animalia ornodunek barne-eskeleto bat dute hezurrez eta bizka-rrezur batez osatua. Honela sailkatzen dira: ugaztunak, hegaz­tiak, narrastiak, anfibioak eta arrainak.

Nolakoak dira ugaztunakUgaztunek ezaugarri hauek dituzte:

Ugaztun motakHainbat ugaztun mota daude. Gehienak talde hauetako batean sar ditzakegu.

Haragijaleek letagin zorrotzak dituzte, eta atzaparrak hanketan. Horiek erabiltzen dituzte, jaten dituzten animaliak harrapatzeko.

Animalia haragijaleak dira, besteak beste, tigreak, txakurrak eta hartzak.

Ungulatuak hanketan apatxak dituzten ugaztunak dira. Lehorrekoak dira, eta belarjaleak; hots, landareak jaten dituzte.

Ungulatuak dira, adibidez, ardiak, zebrak, ahuntzak eta txerriak.

Bibiparoak dira, eta kumeak amek ugatzetan sortzen duten esneaz elikatzen dira.

Gehienak lehorrekoak dira lau hanka dituzte ibiltzeko.

Larrua ilez estalita daukate.

Biriken bidez hartzen dute arnasa.

letaginak

atzaparrak

apatxak

10

Page 11: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1

1 IKT. Saguzarrak ugaztunak dira, nahiz eta hegaztiek bezala hegan egiten duten. Zer ezaugarri dituzte, ugaztunen taldean sailkatzeko?

2 Zer ugaztunek dituzte bost hatz eskuetan eta oinetan?

3 HIZTEGITXOA. Definitu hitz hauek:

ornoduna – edoski – atzaparra – ungulatua

JARDUERAK

Primateak lehorreko ugaztunak dira, eta bost hatz dituzte eskuetan eta oinetan. Hatzei esker, objektuak hartu eta erabil ditzakete.

Gizakiok primateen taldeetan gaude. Honako hauek ere talde horretan daude: gorilak, txinpantzeak, orangutanak eta tximino guztiak.

Zetazeoak uretako ugaztunak dira. Batetik bestera joateko, isatsa eta hegalak mugitzen dituzte.

Birikak dituztenez, uretatik irten behar dute arnasa hartzeko. Espirakulu izeneko zulo bat dute arnasteko.

Izurdeak eta baleak zetazeoak dira.

bost hatz

hegalak espirakulua

isatsa

Ugaztunak bibiparoak dira, birikak dituzte, larrua ilez estalita dute, eta jaiotzean, amek ugatzetan sortzen duten esneaz elika tzen dira.

11

Page 12: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Hegaztiak eta narrastiak

Nolakoak dira hegaztiak?Hegazti gehienak lehorrekoak dira, eta hegan egiten dute. Batzuk denbora asko egoten dira uretan, eta beste batzuek ezin dute hegan egin.

Hauek dira hegaztien ezaugarri nagusiak:

Hegazti motakHainbat hegazti mota daude. Hona hemen talde batzuk:

• Hegazti guztiek zerbait berezia dute ahoan. Ba al dakizu zer den eta zertarako balio duen?

Txoriek, hala nola txolarreek, osatzen dute talde ugariena. Txikiak dira, eta haietako askok abestu egiten dute.

Harrapariak haragijaleak dira; esaterako, belatzak. Atzapar eta moko sendoak eta zorrotzak dituzte, harrapakinak harrapatzeko.

Igerilariek, hala nola ahateek eta beltxargek, hatzak mintz batez lotuta dituzte, errazago igeri egiteko.

Larrua lumaz estalita daukate.

Obiparoak dira. Arrautzak txitatu, eta ondoren, txitak zaintzen dituzte.

Biriken bidez hartzen dute arnasa.

Aurreko gorputz-adarrak hegoak dira.

BEHATU ETA AURKITU

12

Page 13: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1

Hegaztiak eta narrastiak obiparoak dira, eta biriketatik hartzen dute arnasa. He-gaztiek hegoak dituzte, eta larrua lumaz estalita. Narrastiek ezkatak dituzte, eta gehienek lau hanka dituzte.

Nolakoak dira narrastiak?Narrasti gehienak lehorrean bizi dira. Hauek dira haien ezaugarri nagusiak:

Narrasti motakNarrasti gehienak talde hauetako batean sailkatu ditzakegu:

Obiparoak dira. Oro har, ez dituzte arrautzak txitatzen, eta ez dituzte kumeak zaintzen.

Biriken bidez hartzen dute arnasa.

Larrua ezkataz estalita daukate.

Gehienak lau hanka dituzte ibiltzeko.

1 Esan zertan diren desberdinak:

• Narrastiak eta ugaztunak.

• Narrastiak eta hegaztiak.

JARDUERAK

Muskerrak lehorrekoak eta haragijaleak dira, salbuespenak salbuespen.

Dortokek oskol baten bidez babesten dute beren gorputza.

Sugeek ez dute hankarik, eta narrasean ibiltzen dira batetik bestera.

Krokodiloen gorputza ezkata gogorrez estalita dago.

13

Page 14: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Anfibioak eta arrainak

Nolakoak dira anfibioak?Anfibio helduek ezaugarri hauek dituzte:

Anfibio motakBi anfibio mota nagusi daude: batetik, isatsa dutenak, eta beste-tik, isatsik ez dutenak.

Isatsik gabeko anfibioak igelak eta apoak dira. Haien atzeko hankak oso luzeak dira, eta jauzi egiteko balio diete.

Isatsa duten anfibioak arrabioak eta uhandreak dira. Haien lau hankak luzera berekoak dira.

Arrautzatik irteten direnean, anfibioei zapaburu esaten zaie. Uretan bizi dira, isatsa erabiltzen dute mugitzeko, eta zakatzak dituzte.

Metamorfosi izeneko aldaketa-prozesu baten ondoren, aldatu eta heldu bilakatzen dira.

Obiparoak dira.

Biriketatik eta larruazalaren bidez hartzen dute arnasa.

Lau hanka dituzte ibiltzeko.

Larrua estali gabe dute: ez dute ez ilerik, ez ezkatarik, ez lumarik.

14

Page 15: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1Nolakoak dira arrainak?Arrainak ornodunak dira eta uretan baino ez dira bizi. Ezaugarri hauek dituzte:

Arrain motakArrainak bi talde handitan sailkatu daitezke, eskeleto mota-ren arabera.

Hezur-arrainek eskeleto gogorra eta erresistentea dute, hezurrez osatuta baitago. Talde horretakoak dira arrain gehienak.

Arrain kartilaginosoek eskeleto bigunagoa eta malguagoa dute, kartilagoz osatuta baitago. Marrazoak, manta-arraiak eta arraiak talde horretakoak dira.

Hegalei esker mugitzen dira.

Zakatzen bidez hartzen dute arnasa.

Gorputza ezkataz estalita dute.

Anfibioek birikak eta lau hanka dituzte, eta larrua, estali gabe. Arrainak uretan bizi dira, zakatzak eta hegalak dituzte, eta larrua, ezkataz estalita. Bi-biak obi-paroak dira.

1 Azaldu zertan diren berdinak eta zertan desberdinak anfibioak eta arrainak. Taula batean edo marrazkien bidez egin dezakezu.

JARDUERAK

Obiparoak dira.

15

Page 16: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Ornogabeak. Belakiak, marmokak eta harrak

Lurrean dauden animalia gehien-gehienak ornogabeak dira. Ani-malia ornogabeak honako talde hauetan sailkatzen dira: bela-kiak, marmokak, harrak, moluskuak, ekinodermoak eta artro-podoak.

BelakiakBelakiak dira ornogabeetan soilenak. Hauek dira haien ezaugarri nagusiak:

MarmokakMarmokek ezaugarri hauek dituzte:

Zaku itxurako gorputza dute poroz beteta, ura sar dadin. Elikagaia lortzeko, ura iragazten dute poro horietatik, eta uretan dauden elikagai zatitxoak hartzen dituzte.

Euritako formako gorputz gelatinakara duten ornogabeak dira.

Garroak dituzte, eta haietan, eztenak. Zerbaitek ukituz gero, pozoia askatzen dute.

Uretakoak dira. Uretan mugitzen dira, itsaslasterrekin batera.

Belakiak uretako animaliak dira eta harrien gainean itsatsita bizi dira.

16

Page 17: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1

Belakiak uretakoak dira, zaku forma dute, eta harriei itsatsita bizi dira. Marmokak ere uretakoak dira, baina gorputz gelatinakara dute, euritako formakoa, eta garroak dituz-te. Harrak bigunak eta luzangak dira, eta ez dute hankarik.

HarrakHarren taldean, animalia desberdin asko sartzen dira. Hala ere, denak dira ornogabeak, gorputz biguna eta luzanga dute, eta ez dute hankarik.

1 Zertan dira desberdinak belakiak eta marmokak?

2 Har guztiak lehorrean bizi direla esaten badugu, zuzen al gabiltza? Azaldu erantzuna.

JARDUERAK

Har batzuk lurrean bizi dira, hala nola zizareak.

Beste batzuk, hala nola heste-zizareak, zenbait ornodunen gorputzaren barruan bizi dira, eta gaixotasunak eragiten dizkiete.

Badaude uretan bizi diren harrak; adibidez, suzko harra itsasoan bizi da.

• Deskribatu suzko harra, animalia hori ezagutzen ez duen norbaiti nolakoa den azaltzeko. Ondoren, asmatu azalpen bat, har horrek izen hori zergatik daukan justifikatzeko.

• Zer antzekotasun eta zer desberdintasun hautematen dituzu heste-zizarearen eta lur-zizarearen artean? Egin txosten labur bat, ikusten duzuna azaltzeko.

BEHATU ETA AURKITU

17

Page 18: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Moluskuak eta ekinodermoak

MoluskuakEra askotako moluskuak daude. Batzuk lehorrekoak dira, baina gehienak uretakoak dira. Den-denek dituzte honako ezaugarri hauek:

Ia denek maskor bat edo bi dituzte, gorputza babesteko.

Gorputz biguneko animalia ornogabeak dira.

txirla

Obiparoak dira. Haien arrautzetatik larbak irteten dira. Batzuetan, helduen oso desberdinak dira.

Lehorreko eta uretako barraskiloek maskor bat dute. Gorputza haren barruan kiribiltzen dute, eta babestuta egoten dira.

Batzuek ez dute maskorrik; esaterako, bareek.

Herrestan ibiltzen dira.

Molusku bibalbioek bi maskorrekin babesten dute gorputza. Denak uretakoak dira.

Gehienak, hala nola bieira, itsasoan bizi dira, baina batzuk ur gezakoak dira; adibidez, ibai-muskuiluak.

Olagarroek, txipiroiek eta txibiek bentosadun garroak dituzte, elikagaiak harrapatzeko.

Olagarroek ez dute maskorrik, eta txipiroiek eta txibiek, berriz, gorputzaren barruan dute.

Molusku motak

lehorreko barraskiloa bieira olagarroa

18

Page 19: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1EkinodermoakAnimalia ornogabeak dira. Haien artean, zenbait ezaugarri berdin dituzten bi talde handi daude:

• Larruaren azpian, xafla gogorrez osatutako eskeletoa dute.

• Itsas hondoan bizi dira, eta arantzak izaten dituzte.

1 Behatu argazkiei, eta erantzun galderei.

• Zer ornogabe taldetakoa da irudietako animalia bakoitza?

• Nolako gorputza dute?

• Bizirik al daude bi animaliak? Arrazoitu erantzuna.

• Zure ustez, zer dira goiko argazkiko bola zuriak? Haien gainean dagoen animalia heldua da ala larba bat da? Azaldu zergatik.

JARDUERAK

Itsas izarrek bost beso dituzte.

Itsas trikuek forma biribila dute.

Besoen azpialdean, oin txiki asko dituzte, itsas hondoan leku batetik bestera joan ahal izateko.

Animalia horiek arantza asko dituzte gorputzean. Babesteko eta mugitzeko erabiltzen dituzte.

Moluskuek gorputz biguna dute, normalean maskor baten edo biren bidez babestua. Ekinodermoek xafla gogorrez osa-tutako eskeletoa dute, eta askok arantzak dituzte.

A

B

19

Page 20: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Artropodoak dira animalia talde ugariena, eta honako ezaugarri hauek dituzte:

Zenbait artropodo talde daude: intsektuak, araknidoak, krusta-zeoak eta miriapodoak.

IntsektuakArtropodo talde ugariena osatzen dute intsektuek. Besteak bes-te, matxinsaltoak, kakalardoak, euliak, eltxoak, erleak, liztorrak eta burruntziak intsektuak dira. Ia guztiak lehorrekoak badira ere, intsektu batzuk uretakoak dira.

Intsektuak obiparoak dira. Intsektu askoren arrautzetatik larba edo beldar bat irteten da. Metamorfosiaren prozesuaren ondo-ren, intsektu heldu bihurtzen dira.

Intsektuen gorputzak hiru atal ditu: burua, toraxa eta abdomena.

Oskol gogor batez, kanpo-eskeletoaz, estalita daude. Giltzaduraz lotutako zenbait piezak osatzen dute eskeleto hori.

Hankak dituzte, eta horiek ere artikulatuta daude.

ALDERATU ETA EGIAZTATU

Begiratu argazkiko ibai-karramarroari, eta alderatu beheko tximeletarekin.

Gorputzaren zer atal dituzte antzekoak, eta zein dituzte desberdinak? Azaldu.

PEN

TSAMENDUA

Artropodoak

Buruan, ahoa, begiak eta bi antenak daude. Antenek ukimen-funtzioa dute.

Toraxetik sei hanka eta hegoak irteten dira. Intsektu gehienek lau hego dituzte.

Abdomena intsektuen gorputzaren azken atala da, eta segmentutan zatituta dago.

Tximeleta-larba bat, arrautzatik irteten.

20

Page 21: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1

Artropodoen taldean, intsektuak, araknidoak, krustazeoak eta miriapodoak daude.

AraknidoakZortzi hanka dituzten eta antenarik ez duten artropodoak dira araknidoak. Ia guztiak lehorrekoak dira. Talde horretan, armiarma eta eskorpioi guztiak daude.

KrustazeoakOskol gogor samarra duten artropodoak dira. Antenak dituzte, eta haietako askok, hamar hanka.

Krustazeo gehienak itsasoan bizi dira, baina batzuk ur gezan eta lehorrean bizi dira. Krustazeo asko daude; esate baterako, karra-marroak, zigalak, ganbak, izkirak eta kukurutxak krustazeoak dira.

MiriapodoakMiriapodo guztiak lehorrekoak dira. Talde horretan, ehunzan-goak eta milazangoak daude.

Armiarma askok zeta sortzen dute. Zetarekin, sareak egiten dituzte, harrapakinak harrapatzeko.

1 Zertan dira berdinak eta zertan desberdinak artropodo hauek?

• Armiarma eta eskorpioia.

• Ehunzangoa eta milazangoa.

JARDUERAK

Eskorpioien isatsaren muturrean, pozoidun ezten bat dago, harrapakinak paralizatzeko. Haien ziztada pozoitsua da.

milazangoa

ehunzangoa

Antenak dituzte.

Itsas karramarroa itsasoan bizi den krustazeo bat da.

Gorputza segmentutan zatituta daukate. Segmentu horietatik hanka asko irteten dira.

21

Page 22: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

IRAKURTZEKO GOGOZ

1 IKT. Testuan elefantea eta lehoia agertzen dira. Bilatu informazioa Interneten eta erantzun galderei:

• Ornodunak edo ornogabeak dira? Zer familiatan sailkatuko zenituzke?

• Ugaztunak izatekotan, nola sailkatuko zenituzke?

2 BALIOAK. Zuen ustez, zoologikoak beharrezkoak dira? Zer alde on eta zer alde txar dituzte?

ZoologikoanHankazikinen aita zoologikoko zuzendaria da. Hankazikin eta bere laguna, Begiklik, zoolo-gikora joan dira zaindariari laguntzera.

Hankazikin: Zuri laguntzeko esan digu ai-tak. Handitan elefante-gidaria izan nahi dut eta ohitura hartu behar dut.

zaindaria: Elefante-gidaria...? Hau zorake-ria!

Begiklik: Horretaz aparte, nire laguna tipo normala da, ez pentsa!

zaindaria: Ondo da! Ohitura hartu nahi? Bada, begira, begira hemen. Ikusten kaka-mokordo horiek? Elefanteek eginak dira. Ohitura horixe dute haiek, kaka egitekoa. Eta «ohitura» horiek jaso egin behar dira dena garbi egoteko, ulertzen?

Hankazikin: Jakina! Zelako nazka bestela!

zaindaria: Pozten naiz ados egoteaz, or-duan hartu hori. Batak pala hartu eta bes-teak garbiontzia. Eta, tira, has zaitezte la-nean!

Hankazikin: Ez, baina benetako ohiturak esan nahi nuen nik...

zaindaria: Horiek baino benetakoagorik...

Begiklik: Ikusten? Zergatik ez zara isildu, kokolo hori! Begira orain!

Protestaka baina lanean hasten dira. Bat-ba-tean, grauggg...! Lehoi baten orro ozena entzu-ten da.

zaindaria: Lehoi baten orroa da hori. Go-seak daude horiek. Hesi horren bestaldean daude.

Begiklik: Lehoiak ikusi nahi ditut. Hesira igo eta argazki bat egin nahi diet.

zaindaria: Zoratuta al zaude? Lehoiek jan egingo zaituzte barrura erortzen bazara. Tira, zoazte eta jarraitu elefanteen kaka gar-bitzen!

Begiklik: Ez, mesedez!

Hankazikin: Begiklik, utzi kexatzeari eta goazen!

Umeak garbitzera joan eta zaindariak pol-tsikotik ateratzen du irratitxo bat eta musika entzuten hasten da. Dantzatzeari ekiten dio gogotsu!

Pablo barrio

Hankazikin. Begiko (moldatua).

22

Page 23: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

EGITEN JAKIN 1

Prozesu bat adieraziko dutBegiratu zer aldaketa gertatzen diren zeta-tximeleta baten bizitzan, metamorfosiaren prozesuan.

1 Zer adierazten dute geziek?

2 Zer adierazten du argazki bakoitzaren azpian dagoen testuak? Eta gezien ondoan dagoenak?

3 Zertarako jartzen ditugu argazkiak? Garrantzitsuak al dira prozesua adierazteko?

4 Aukeratu zuk beste prozesu bat, eta adierazi. Animaliekin lotuta egon daiteke, edo ez.

Zeta-tximeletaren metamorfosia

Tximeletek arrautzak jartzen dituzte.

Larbek kusku bat egiten dute, eta krisalida bihurtzen dira.

Krisalidak tximeleta bihurtzen dira.

Arrautzetatik larbak (beldarrak) irteten dira.

Larbak elikatu eta hazi egiten dira.

Arrautzak Beldarrak, arrautzetatik irten berriak.

Beldar handia

Krisalida kuskuan

Tximeleta heldua

23

Page 24: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1 Lotu eskemako letrak (A, B, C, D, E, F eta G) hitz hauekin:

2 Begiratu argazkiari, eta erantzun galderei.

Ornodunen zer taldetakoa da animalia hori? Idatzi talde horretako beste animalia batzuen adibideak.

Hori zehazteko, zer ezaugarriri erreparatu diezu?

Ornodunen talde horren zer beste ezaugarri ezagutzen dituzu?

3 Animalia askok larrua beste geruza batez estalita daukate larrua. Deskribatu zer hiru geruza mota ezagutzen dituzun, eta zer taldek dituzten geruza horiek.

krustazeoak olagarroakzakatzak bibiparoak obiparoak marmokakitsas izarrak

A

B

E

F

G

D

C

ANIMALIEN TALDEAK

birikak

zakatzak

ORNODUNAK

belakiak

ORNOGABEAK

itsas trikuak

hega

ztia

k

miriapodoak

ugaztunak

itsas

okoa

k

araknidoak

birikak

intsektuak

parasitoak

obiparoak

obiparoak

obiparoak

birikak

ekinodermoak

barraskiloak

biba

lbio

ak

lehorrekoak

birik

akar

rainak

narrastiakanfibioak

artropodoak

harrak

moluskuak

NIRE AURRERAPENA

24

Page 25: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

14 Begiratu argazki hauei, eta erantzun galderei.

Zer animalia mota dira eta zer taldetakoak dira?

Deskribatu haien antzekotasun eta desberdintasun nagusiak.

Zure ustez, zer eskeleto mota dute, hezurrezkoa ala kartilaginosoa? Azaldu erantzuna.

5 Hemen dituzu zenbait animaliaren deskribapenak. Idatzi zure koadernoan ornodunen zer taldetan egongo den bakoitza. Eman adibide bana.

Biriketatik arnasten dute eta ez dute hankarik.

Ilea dute eta bibiparoak dira.

Ezkataz estalita daude eta hegalak dituzte.

Obiparoak dira eta kumeak zaintzen dituzte.

Ez dute ez ilerik, ez lumarik, ez ezkatarik.

6 Zuzena al da «marmoka batek ziztatu nau» esatea? Zergatik nabaritzen dugu mina, marmoka bat ukitzen dugunean?

7 Azaldu zer har mota ezagutzen dituzun. Nolakoa da haien gorputza, eta non bizi dira?

8 Ornogabeen zer talderi dagokio esaldi bakoitza? Kopiatu esaldiak zure koadernoan, eta lotu animalia talde bakoitza bere ezaugarriekin.

belakiak gorputz biguna, eta maskor bat edo bi

marmokak zaku forma, eta poroz beteta

harrak xafla gogorrez osatutako eskeletoa

moluskuak gorputz biguna eta luzanga, hankarik gabea

ekinodermoak kanpo-eskeletoa

artropodoak gorputz gelatinakara, euritako formakoa

9 Adierazi ezagutzen dituzun moluskuen taldeen izenak, eta idatzi haien ezaugarri nagusiak.

A B

1

25

Page 26: 4 LEHEN Natura Zientziak - Santillana...Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

COMPRUEBO MI PROGRESO

AUTOEBALUAZIOA. Erantzun zure koadernoan.

Bereizten al ditut ornodunak eta ornogabeak?

Ezagutzen al ditut ornodunen eta ornogabeen talde bakoitzaren ezaugarriak?

Ba al dakit animalia ornodunak eta ornogabeak deskribatzen?

Jarri nota unitate honetan egin duzun lanari.

10 Azaldu zer den metamorfosia.

Zer bi animalia motak izaten dute prozesu hori?

Zertan dira desberdinak bi metamorfosiak?

11 Egin intsektu baten modeloa hiru dimentsiotan. Erabili nahi dituzun materialak. Ahalik eta antz handiena izan behar du benetako intsektuarekin.

12 IDAZTEKO GOGOZ. Deskribatu argazki hauek. Gogoratu haietan ageri diren animaliei buruz ikasi duzun guztia.

A

D

B

E

C

F

NIRE AURRERAPENA

26