4 EURO • 2013KO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO … · Gasteizko Santa Maria Katedrala Lurpeko txoko...

44
hh GAIA: EKI PROIEKTUA • ELKARRIZKETA: JOSEP MARIA ARTIGAL • PARTAIDETZA (VIII) • EUSKAL KULTURAZ ETA EUSKARAZ HAZIZ GALDEIDAZUE: JUAN INAZIO HARTSUAGA • GASTEIZKO SANTA MARIA KATEDRALA • ALBERTO LADRON ARANA 178 hik hasi 4 EURO 2013KO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 1

Transcript of 4 EURO • 2013KO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO … · Gasteizko Santa Maria Katedrala Lurpeko txoko...

hh

GAIA: EKI PROIEKTUA • ELKARRIZKETA: JOSEP MARIA ARTIGAL• PARTAIDETZA (VIII) • EUSKAL KULTURAZ ETA EUSKARAZ HAZIZ

• GALDEIDAZUE: JUAN INAZIO HARTSUAGA• GASTEIZKO SANTA MARIA KATEDRALA • ALBERTO LADRON ARANA

178hik hasi

4 EURO • 2013KO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 1

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 2

aurkibidea10gaia

EKI PROIEKTUA2008an onetsitako Euskal Curriculumaren garapenarekin “doi-tua” eta “koherentea” den ikasmateriala sortu dute Ikaselkarargitaletxeak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean DBHrako. EKI proiektuak ikaslearen irteera-profilean ardatz duen curriculuma du “ipar eta gailur” eta konpetentzietan oinarritu-tako kontzeptzio didaktikoaren aldeko hautua egiten du.

16elkarrizketa

Argitaratzailea: XANGORIN Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu eta Arantxa Urbe. Erredakzio batzordea: Nerea Agirre, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Pello Jauregi, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua. Aholkulkariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Luis Mari Elizalde, Lore Erriondo, Guillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa: Uxue Ugartemendia. Diseinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: Tema Garzia. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2013-04-19). Kopurua: 3.600 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 hizpide izan da8 hizpide izango da10 gaiaEKI PROIEKTUA Hezkuntza-paradigma berri baterako tresna

16 elkarrizketaJOSEP MARIA ARTIGAL bigarren hizkuntzen irakaskuntzan aditua

23 PARTAIDETZA (VIII)

30 esperientziakCurriculumaren ikuspegi berritzailetatik, euskal kulturaz eta euskaraz haziz. ELKAR HEZIko HezkuntzaKomunitatea

34 galdeidazueZer ekarpen egin dakioke euskal curriculumari mitologiaren alorretik? Juan Inazio Hartsuaga

40 nora joango gara?Gasteizko Santa Maria Katedrala Lurpeko txoko sakonenetik,hiriaren talaiara

42 Atzeko atetikAlberto Ladron Arana. Idazlea

www.hikhasi.com

JOSEP MARIA ARTIGALIrakasle eta editore katalanarentzat, “zenbat” hizkuntza edota“noiz” irakatsi baino garrantzitsuagoa da “nola” irakasten den.35 urte daramatza umeei ama-hizkuntzaz besteko hizkuntzakirakasten. Euskararen mundura ikastolen eskutik sartu zen,duela 21 urte.

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 3

Eman diezaiogun hezkuntzari garrantzia

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan,jardunaldietan eta argitararatzenditugun gainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du, harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 4

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 5

e d i t o r i a l ama i a t z a

Euskara, administrazioak eta herri ekimena

Euskal Herri osoan, euskarazko irakas-kuntzak aurrerapen handia egin badu ere,haren normalizazioa lortzea ez dela hain erraza izango, dirudi. Azken aldian, hori adierazten duten hainbat adierazle argitara-tu da.

Nafarroako datuak eman ditu Berria

egunkariak —Gobernuak ez baititu publi-ko egiten—, eta susmoak baieztatu ditu: Dereduak goia jo du lurralde horretan. Eta,halaber, erakusten dute lurraldea hiru hiz-kuntza-eremutan banatzeak izugarri ozto-patzen duela euskaraz ikasi ahal izatea. Ad-ministrazioak mugatu egiten ditu nafarrenhizkuntza eskubideak, eta mugatu egitendu, baita ere, euskararen beraren garapena.Hango eremu ez euskaldunean, ikastoletansoilik ikas liteke euskaraz. Gainera, admi-nistrazioaren eskoletan eskolatzeko hautuaegiten duten 1.400 ikasle beste herri bateramugitzera behartzen ditu. Hori gutxi balitz

egoeran egongo herri ekimenetik sortutakohainbat eragileren ekarpenik gabe.

Baina funtsezkoa da herri ekimena etaadministrazioen erabakiak norabide bereanjoatea. Azken urteotan ikusi dugunez, ad-ministrazioen jarrerek eta erabakiek eraginhandia dutela hizkuntzen normalizazioan.Izan ere, euskara egoera gutxiagotuan egonda, bere alde ez egitea –berariaz eta di-ruz lagundurik – bere kontra egitea da.

bezala, ingelesaren irakaskuntza euskara-ren normalizazioa oztopatzeko erabiltzenda, bide bata eta bestea kontrajarriz. Errea-litatea, ordea, beste bat da: ingelesa, euska-rarekin batera ikas daiteke, noski, hango ikastolek aspaldi erakutsia duten eran.

Iparraldeari dagokionez, Ikas-bi elkar-teak egin duen informean agertzen denarenarabera, euskaraz irakasteko traba ugari jar-tzen ditu administrazioak bere eskoletaneuskaraz ikasi ahal izateko. Administrazioa-ren aldetik, “euskara sustatzearen aurrean,aurkako jarrerak eta aihergatasunak gora egin dute”, dio txostenak. Eta, jakina da ikastolek ere ez dutela batere erraz adminis-trazioarekikoa.

Administrazioen zain egon gabe, herriekimenek eraginda, ikastola berriak sortudituzte Ziburu, Lekorne, Itsasu eta Arbero-an aurten, eta datorren urtean sortuko duteBeskoitzen. Euskara ez litzateke dagoen

Euskara ez litzateke dagoenegoeran egongo herri ekimenetiksortutako hainbat eragilerenekarpenik gabe. Administrazioenzain egon gabe, herri ekimenekeraginda, ikastola berriak sortudituzte Ziburu, Lekorne, Itsasueta Arberoan.

hik hasi komunikabideak Lander Arbelaitz Argiako kazetariak Aske-Gunean jasan zuen tratua salatu nahi du eta, Hekimeneko kide gisa, bat egiten du honako adierazpen honekin:

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak elkartasuna agertu nahi dio Lander Arbelaitz Argia aldizkariko kazetariari, Aske-Gunea hustutzeko operazioaren barruan jasotako tratua dela eta.Hekimeneko kide sortzaileetako bat da Argia aldizkaria, eta Hekimenen helburuetako bat da euskal hedabideen presentziaeta eragina handitzea gizartean. Horretarako, ezinbestekoa da gero eta informazio kalitatezkoagoa eskaintzea. Hekimenenustez, Lander Arbelaitz informazio zuzena emateko ahalegin betean ari zen Ertzaintzak, eskuan zeukan akreditazioa kon-tuan hartu gabe, lurrera bota, astindua eman eta bertatik atera zuenean.Hekimenek, gainera, guztiz ezegokitzat jotzen du Ertzaintzako buruek hartu zuten erabakia kazetariak gune itxi eta berei-zi batean zedarritzeko. Kazetarien oinarrizko eskubideetako bat da informazioa ahal bezain hurbilen eta, batez ere, nahi du-ten ikuspuntutik eman ahal izatea. Hori da kazetaritza. Hori da gure lana.

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 5

6 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

hizpide izan da

aren analisia asaldagarria da —irakur lite-ke txosteneko ondorioetan—, euskararenetorkuznari dagokionez. Familia barrukotransmisioa ez dago bermatua eta eskolakustez jokatu behar zuen eginkizuna ma-txuratuta dago”. Frantziako HezkundeNazionalak 2007az geroztik irakaskuntzapubliko elebidunaren eremuan atzera eginduela salatzen du txostenak. Eskola-insti-tuzioarekin eta haur-eskolen sektorearenez ezik, familia barruko transmisioan ereahuldadea antzematen du Ikas-bik.

Jaurlaritzako Heziketa Berezien eta Laboralen Negoziazio Mahaia ireki dezaten aldarrikatu dute

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saile-ko Heziketa Berezia eta Irakasle Labora-lak Negoziazio Mahaia ireki dadin, pro-testa-ekimena egin zuten LAB, EILAS etaSTEE-EILAS sindikatuetako ordezka-riek Lakuan. Hamar urte daramatzate lanhitzarmena berritu gabe. 2011ko apirila-ren 14an aurreakordio bat sinatu zutensindikatuek eta Jaurlaritzak, baina admi-nistrazioak sinaturikoari uko egin zion etabertan behera utzi zuen hitzarmena. Aur-tengo urtarrilean, hiru sindikatuek nego-ziazio mahaia irekitzeko eskatu zioten administrazioari, eta Jaurlaritzak adierazizuen apirilaren 18a baino lehen Negozia-zio Mahaia martxan jartzeko data emangozuela, baina hori horrela izan ez zenez, egun horretan bertan, hiru sindikatuetakonegoziazio mahaiko partaideek protestaegin zuten Lakuan, eskari argi batekin: data bat jartzea negoziazioak hasteko, etahamar urteko geldialdi bukatzeko.

Ipar Euskal Herriko irakaskuntza elebidunaren egoerari buruzko txostena egin dute, hura sortu zenetik 30 urte igaro direlarik

Duela 30 urte, 1983ko apirilean, Sa-ran, lehen aldiz atal elebidun bat sortu zenIpar Euskal Herriko Hezkuntza ZerbitzuPublikoan. Urtemuga horren kariz, ira-kaskuntza elebidunari buruzko txostenaegin du Ikas-bik. Atzera begira, Hezkun-de Nazionalaren administrazioak, irakas-le batzuek, bai eta hautetsi batzuek ereeuskaraz irakasteari ezarri dizkioten ozto-poak gogoratzen ditu txostenak, “euskarasustatzearen aurrean, aurkako jarrerak etaaihergatasunak gora egin dute”, txostena-

ren arabera: “Azterketa soziolinguistikoakerakusten duenez, 2006 eta 2011 bitarte-an, euskararen irudia narriatu egin da gi-zartean ‘euskararen sustapenari’ eta ‘garadezaten bultzatzeari’ dagokionez”. Beste-tik, oztopo horien aurrean irakasleek izanduten adorea nabarmentzen.

Txostenaren ondorio gisa EuskararenErakunde Publikoak irakaskuntza publi-koan eskumenik ez edukitzeak ondorio la-tzak dituela nabarmentzen du: “EuskalHerriko lurraldearen bilakera linguistiko-

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 6

hizpide izan da

Nafarroan D ereduan ikasten ari direnikasleen portzentaiak ez du ez atzera ez au-rrera egin azken urteotan. % 25 inguruandago egonkortuta D eredua lurralde horre-tan. Haatik, Euskararen Legeak ezartzendituen hiru eremuetako portzentaien arte-an alde handiak daude: eremu euskaldune-an, ikasleen % 88 ari dira D ereduan; eremumistoan, % 29,1; eta eredu ez euskaldunean,%5. Berria egunkariak eman ditu datuok ezagutzera, 2011-2012 ikasturteko datu ofi-zialetan oinarritutako azterketa bat iturri gi-sa baliatuz.

Eremu euskaldunean, hamar ikasleta-tik ia bederatzik ikasten dute D ereduan; % 7, 8k A ereduan ikasten dute —euskara ikasgai gisa dute—, eta erdara hutsezko G ereduak ez du lekurik. Eremu mistoan, da-tuak ezberdinak dira sare publikoko eskole-tan eta itunpeko sarekoetan. Sare publikoanD eredua da nagusi (% 42), baina itunpeko-an % 15ek baino ez du ikasten eredu horre-tan. Itunpeko sarean G eredua da nagusi (% 67), eta datu orokorrak hartuta ere, G e-redua da indartsuena (% 45,3). A ereduan%19,3 ari dira.

Eremu ez euskaldunean, gaztelania danagusi. Eskola publikoetan ez dago D ere-duaren eskaintzarik, eta euskaraz ikasi nahidutenek ikastolara jo behar dute. Ikasleen%4,6 ari dira Haur eta Lehen HezkuntzanD ereduan. Bostetik batek (% 19,3) euskaraikasgai gisa du A ereduan. Haatik, bostetikhiru (%61,7) G ereduan ari dira.

Berria-k galdekatutako hezkuntza era-gileen iritziz, badira D ereduaren geldialdiaazaltzen duten hainbat faktore. Horietakobat, ingelesa sustatzearen alde NafarroakoGobernuak egindako apustua. “Ingelesaindartzen ari da elebistasuna bultztazeko,baina, bidez batez, euskararen igoera gel-diarazteko”, adierazi du Pello MariñelarenaNafarroako Ikastolen Elkarteko lehenda-kariak. Iritzi horrekin bat dator Gari Torre-grosa Sortzen Ikasbatuazeko kideak. AitorEtxarte NIZE elkarteko ordezkariaren us-tez, euskarazko ereduaren aldeko diskur-tsoak goia jo du. “Orain 30 urteko diskur-tsoarekin ari gara eta horrek batzuentzatsoilik balio du. Arazoak ditugu diskurtsoa-ren idearioarekin identifikatzen ez direne-kin”.

D ereduko matrikulazioak goia jo du Nafarroan

Apirilaren 11n, NafarroakoParlamentuan, NafarroakoHistoriaren Curriculuma

aldatzearen aldeko mozioaaurkeztu zuten Aralar-NA-Bai eta

Bildu taldeek; alabaina, PSN,UPN eta PPN taldeen kontrakobozkekin errefusatua izan zen.

Mozio horretan eztabaidahistoriografikoak aspalditik

gainditu dituen puntuakcurriculumean aldatzea eskatzendute, hala nola,“berdinen arteko

batuketa” edota “patuunibertsala” bezalako

argumentazioak kentzeaeskatzen zuten.

Murrizketen aurrean etaWerten lege erreformarenaurrean, kalera atera ziren

guraso, ikasle eta irakasleak,apirilaren 20an, kalejiran.ELA, LAB, STEE-EILAS etaCCOO sindikatuek, Sortzen-

Ikasbatuazek eta Hik Hasik bategin zuten deiarekin.

Nafarroako historiariburuzko curriculumaaldatzea eskatu dute

LOMCEren aurka, kalejira jendetsua

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi• 7

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 7

8 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

hik hasi-k hamalaugarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak, EHUko Fi-losofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin ba-tera. Irakasle, ikasle, hezitzaile, guraso eta, oro har, heziketan interesa duen edonorengan pen-tsatutako 21 ikastarok osatutako egitarau zabala izango dute topaketek aurten, eta uztailaren3an, 4an eta 5ean egingo dira Donostian (EHUko Pedagogia fakultatean eta Ekintza ikastolan).Hala ere, ikastaroak eskaintzeko ez ezik, beste behin hainbat arlotako irakasleak elkartzeko,esperientziak trukatzeko eta hausnarketak, ideiak, proiektuak eta berrikuntzak plazaratzekogunea izateko asmoarekin antolatu ditu hik hasi-k Udako Topaketak. Askotariko gaiei buruz-ko ikastaroak izango dira: psikomotrizitatea, Pikler-Lóczy institutuko hezitzaile-eredua, etxerako lanak eskoletan, elkarrekin era sortzaile eta kritikoan pentsatzen ikasi, kultur aniz-tasunean ikasi eta irakatsi, ‘coaching’-a, haurrentzako masajea, espresio tailerra, ahotsarenerabilera egokia...

Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 31a arte, hik hasi-ren webgunean(www.hikhasi.com). Ikasle kopuru mugatuko ikastaroak direnez, izen-ematearen ordenahartuko da kontuan.

Denok bizi dugun egoera ekonomiko zail honetan ikastaroetan interesa duen edonorenparte-hartzea errazte aldera, %20 merketu du hik hasi-k ikastaroen matrikulazioa. Halaber,hik hasi eta hazi hezi aldizkarietako harpidedunek eta langabetuek prezio bereziak izango di-tuzte.

hizpide izango da

Hamalaugarren urtez, Udako Topaketak antolatuditu hik hasi-k, uztailaren 3an, 4an eta 5ean

Iruñeko Iturrama insitutuan egi-ten ari dira LOMCEri buruzko jar-dunaldiak, LAB sindikatuak antola-turik. Espainiako Gobernuak ezarrinahi duen LOMCE erreforma inda-rrean jartzeak zer ekarriko lukeen az-tertuko dute jardunaldi horietan, al-de batetik, eta, bestetik, Euskal He-rriko hezkuntza premiak zien direneta premia horiek asetzeko zer alter-natiba eraiki daitekeen hausnartukodute. Alternatiba horri lau oinarri ezarriko dizkiote: hizkuntzen tratae-ra, curriculuma eta pedagogia; partehartzea eta aukera berdintasuna

Maiatzaren 8an parte hartzeariburuz mntzatuko dira Santiago Al-varez,, Antxon Barbiera gaztelaniaz,eta Gari Torregrosa eta Unai Ekizaeuskaraz.MAiatzaren 16an pedago-gia eta curriculuma izango dituztehizpide. Lehen saioa Alfredo Ho-yuelos UPNAko irakasleak eskaini-ko du gaztelaniaz, eta bigarrena, eus-karaz, Abel Ariznabarreta EuskalHerriko Ikastolen Elkarteko Hez-kuntzako Zuzendariak. Akzen saioaNerea Agirre Huheziko irakasleakeskainiko du Aukera berdintasunariburuz.

Saio guztiak, arratsaldeko17:30etik 19:30ak arte izango dira.

LOMCEren aurrean,Euskal Herriak dituenhezkuntza beharrei buruzhausnartzeko,jardunaldiak

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 8

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 9

hizpide izango da

“Hogeita abar urte” leloarekin ospatu-ko du Herri Urrats jaiak bere 30. urteurrena.Lehen jaia Kanboko Nere Pentzea etxea erosteko egin zuen Seaskak, eta han eraiki-tzeko Xalbador kolegioa. Maiatzaren 12anospatuko da Iparraldeko ikastolen festa,ohi bezala, Senperen. Alain Boscq Herri Urratseko lehendakariaren iritziz, “aurten-go urtemuga jauzi handi bat emateko” ba-liatu behar dute, besteak beste, bide erdianagertzen zaizkien arazoen gainetik, “ikasto-la gehiago sortzeko, euskaldun gehiago he-zitzeko, gure hizkuntzak iraun dezan”. Aur-tengo urteurrena ospatzeko kantua XutikIparraldeko taldeak egin duela. AbestiakSeaska, Herri Urrats eta euskararen balioanabarmentzen du bere letretan.

Sortzen Ikasbatuazen aurtengo jai na-zionala bi egunekoa izango da. Maiatzaren18an, larunbata, Txantrean ospatuko dutejaia, eta bertan urte hauetan guztietan eginduten ibilbidearen errepasoa egin eta ospa-tuko dute. Hurrengo egunean Takoneran egingo dute jaia; ikasturte osoko gogoeta

prozesuaren ispilu izango da. Aurrera begi-ra dituzten erronka berrien lanketa irudika-tzen hasteko eguna izango da.

Hurrengo asteburuan Ibilaldia ospatu-ko da Portugaleten, “Aldapa leunduz” izen-burupean. Bizkaiko ikastolen jaia ospatzeazgain, Astileku ikastolak bere 50. urteurrenaospatuko du jai horren bidez.

Euskal Eskola Publikoaren jaia ekaina-ren 2an ospatuko dute Murgia-Zuian (Ara-ba), “Haziak indartu” lelopean. Aurtengofestaren bidez, landa-eremuko ikastetxeen errealitatea erakutsi nahi dute bereziki.

Jarraian, ekainaren 9an, GipuzkoakoEskola Txikien Festa izango da Olaberrian.Eskola txikien adierazgarri den hezkuntzaeredu ezberdinaren aldarrikapena egingodute festa-egunean, eta jaia bitartean egingodituzten ekitaldi ugarietan.

Ikasturte honetako azken jaia Amu-rrion ospatuko da, han izango baita ArabaEuskaraz, ekainaren 16an. Aresketa ikasto-lak antolatuko du festa.

Herri Urratsek 30 urte beteko ditu maiatzaren 12an

Datorren ikasturtean,irailarekin, 0-3 urte bitarteko

hezitzaileentzako prestakuntzaberria eskainiko du hik hasi-k. Biikasturteko formakuntza izango

da, 200 ordutik gorakoa.Hiru oinarri nagusi izangoditu hezitzaileei eskainiriko

prestakuntzak: hasteko, EmmiPiklerren eta mugimendu

askearen pedagogian sakondukoda, Juanjo Quintelak

koordinaturiko saioetan. AlfredoHoyuelos NUPeko irakasleak

Loris Malaguzziri buruzko atalakoordinatuko du. Hirugarren

zutabea formakuntza pertsonalakosatuko du, Alvaro Beñaranek

koordinaturikoa. Ikaslerrobakoitzean, gaian aditua denEuskal Herriko nahiz kanpokohezitzaileek eskainiko dute

ikastaroa. Formazioa presentziala

izango da, nagusiki, Donostian.Informazio osoa eta izena

emateko aukera ekainean izangoda hik hasi-ren webgunean:

www.hikhasi.com

0-3 urte bitarteko formazioa eskainiko du

hik hasi-k datorrenikasturtean

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 9

G A I A

10 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

EKI proiektua Hezkuntza-paradigma berri baterako tresna

EKI proiektua hezkuntzako profesional, agintari eta adituei aurkeztu zieten apirilean, Gasteizko Europa Jauregian.

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 10

G

2008an onetsitako Euskal Curri-culumaren garapenarekin “doitua”eta “koherentea” den ikasmaterialberria sortu dute Ikaselkar argitale-txeak eta Ikastolen Elkarteak elkar-lanean DBHrako. EKI proiektuak ikaslearen irteera-profilean ardatzduen curriculuma du “ipar eta gai-lur”, konpetentzietan oinarritutakokontzeptzio didaktikoaren aldekohautua egiten du, euskal curriculu-meko eta curriculum ofizialetakokultur edukiak uztartzen ditu, pro-zedura diziplinar eta metadiziplina-rren lanketa proposatzen du eta hiz-kuntzen curriculum integratua sus-tatzen du. Oinarrizko konpetentziengarapenaren bidez ikasleak bizitza-ko egoera eta eremu guztietan era-ginkortasunez jarduteko prestatzeada EKI proiektuaren helburua.

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 11

Datorren ikasturtean hasiko dira Derri-gorrezko Bigarren Hezkuntzarako EKIproiektuak sortutako ikasmaterialak erabil-tzen hala eskatzen duten ikastetxeetan.Tresna berriaren inplementazioari begira, irakasleentzako prestakuntza saioak anto-latuko ditu Ikaselkar argitaletxeak datozenhilabeteetan, eta aholkularitza eta laguntzaeskainiko die ikastetxeei. Horren aurretik, ikasmaterialak hezkuntzako profesional, agintari, espezialista eta adituei aurkezteko,lau egunez agerraldiak egin dituzte Ikasel-kar argitaletxeak eta Ikastolen ElkarteakGasteizen. EKI proiektuaren bereizgarrinagusiak eta oraingoz berau osatzen dutensei ikas-arloetako (Matematika, LenguaCastellana y Literatura, Euskara eta literatu-ra, English, Gizarte zientziak eta Naturarenzientziak) materialen xehetasunak azalduzituzten Xabier Garagorri eta Mikele Alda-soro egitasmoaren zuzendariek EuropaJauregian.

47 hezkuntza-profesionalek sortu eta23 ikastetxetako 226 irakaslek, aldez aurre-tik egin duten esperimentazioaren bidez,balioztatu dute EKI proiektua. 2008 eta2009n Euskal Herriko ikastetxe gehienekelkarrekin eraiki eta onetsitako Derrigo-rrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma-ren harira sortutako egitasmoa da EKI, etahezkuntza-proiektu baten zerbitzura dago,Xabier Garagorrik Gasteizko aurkezpene-an azpimarratu zuenez. “Ikasmaterialak ezdira neutroak, hezkuntza paradigma bat du-te atzean”. EKI proiektua hezkuntza-para-digma berri baterako tresna “doitu eta ko-herentea” dela esan zuen. “Lehen ere Eus-kal Curriculuma lantzen genuen ikasmate-rialetan, baina EKI proiektuaren bidez erasistematikoan eta hezkuntza eragileekin adostu dugu zer dugun eta zer eduki nahidugun elkarrekin Euskal Herrian bizi gare-nok, bi estatu eta hiru administraziotan ba-naturik egon arren”.

EKIk dakarren berritasunaren garran-tzia eta erronka nabarmendu zituen Gara-gorrik. “Hezkuntza-eredu berri batez ari

gara, eta berrikuntzak ez dira batere errazak izaten. Aldaketak egiteko lehen baldintzaborondatea da. Hemen badago. Konpeten-tziei buruzko hitzak maiz entzuten ditugu,musika polita da, baina horiek gauzatzea ezda hain erraza; diskurtso teoriko asko dago,baina gauzatze praktiko zehatzik ez hain-beste. Gurea saiakera bat da bide horretan,eta erronka bat dugu. Borondateaz gain, ahalmena ere behar da, eta ahalmena gara-tzeko, denbora. Guk ikasmaterialak eskain-tzen ditugu, eta nire esperientziatik esan de-zaket zerbait baldin badago aldaketarako eta berrikuntzarako egingarria, hori ikas-materialak direla”.

Garagorrik uste du EKIk planteatzenduen irteera-profilean oinarritutako curri-culumaren bideak aurrera egiten badu, an-tolaketan aldaketa handiak ekarriko dituelaikastetxeetan. “Oinarrizko Hezkuntza oso-tasun bezala ikusi beharko dugu, ez une ho-netan ikusten dugun bezala: DBH-LH-HH. Ekimen guztiak gailur horretara bide-ratzeko ahaleginean jarri beharko dira, etahorrek barneko antolaketan, barneko egi-tura guztian eragina izango duela sinestendut”.

Oinarrizko gaitasunak, ipar eta gailurBost dira Euskal Curriculumaren eta

EKI proiektuaren hezkuntza-eredu berria-ren bereizgarri nagusiak.

Batetik, ikaslearen irteera-profilean oi-narritutako curriculuma jartzen du helburugisa, eta horretarako oinarrizko konpeten-tziak hartzen ditu “ipar eta gailur” modura.Bizitzarako ezinbestekoak diren eta bizitza-ko egoera guztietarako baliagarriak direnkonpetentzia orokorrak edo metadiziplina-rrak zehazten ditu, oinarrizko hezkuntza osoko irteera-profilaren giltzarri gisa. Ho-nako hauek dira oinarrizko gaitasun horiek:ikasten eta pentsatzen ikasi; komunikatzenikasi; elkarbizitzen ikasi; norbera izaten ika-si; egiten eta ekiten ikasi. Oinarrizko konpe-tentzia horiek “ezberdinak dira, baina bate-ra doaz”, azaldu zuen Garagorrik.

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 11

12 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

EKI proiektua

Halaber, oinarrizko gaitasun horiezgain, badira ikas-arloekin lotutako bestekonpetentzia batzuk: hizkuntza eta literatu-ra; musika eta dantza; plastika eta ikus adie-razpena; gorputz hezkuntza; matematika;teknologia; naturaren zientziak; eta gizartezientziak. “Oinarrizko konpetentzia hauekez dute izaera propiorik, ezin dira ebaluatubaldin eta ez badira lantzen arloen bidez.Oinarrizko konpetentzia orokorrak arloguztietan uztarturik garatzen dira, eta alde-rantziz, oinarrizko konpetentzia espezifi-koak garatzeko gaitasun orokorrekin uztar-tu behar dira. Prozesu horren bidez lortzenda Europak oinarrizko konpetentzietan es-katzen duena betetzea”, azaldu zuen Gara-gorrik.

Bigarrenik, Euskal Curriculumarenkultur ibilbidean oinarrituta dago EKIproiektua. Hortaz, ikasmaterialetan dimen-tsio ezberdinak uztartzen ditu: dimentsioeuropar eta unibertsala (ikasleak EuskalHerrian eta munduan bizitzeko prestatubehar ditu); curriculum ofiziala, derrigo-rrezkoa; berariazko Euskal Curriculum oi-narrizko eta komuna (EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria kontuan hartzen ditue-na); eta lekuan lekukoa.

Zertarako (hezkuntza eredua) eta zer(Euskal Curriculuma) irakatsi ez ezik, nola irakatsi ere garrantzitsua da. Integrazioarenpedagogiaren aldeko hautua egin du EKIk.“Oinarrizko konpetentziak praktikara era-mateko saiakera handia egin dugu lehen al-diz. Edukiak baliabide gisa eta funtzionalta-sun batekin landuko ditu ikasleak, bizitzanerabiltzeko. Hori oso urrats handia da”, Ga-ragorriren hitzetan. Ikaslea bizitzako egoe-ra eta eremu guztietan (pertsonalean, sozia-lean, lanekoan, akademikoan…) eraginkor-tasunez jarduteko prestatzea da helburua.Horretarako, ikasleak ezagutzak (kontzep-tuzkoak zein prozedurazkoak) barneratzeabeharrezkoa da, baina ikuspegi akademikoaez da nahikoa EKI proiektuaren pedagogo-

Mikele Aldasoro eta Xabier Garagorri, EKI proiektuaren zuzendariak.

en iritziz. Halaber, ikaslea bere ikaskuntzaprozesuaren eragile nagusia izatea eta eraaktiboan jardutea eskatzen du, ikuspegi eraikitzailea barneratzen du, baina hori ereez da nahikoa. Konpetentzietan oinarritu-tako curriculumaren ikuspegitik, ikasleakdituen ezagutza akademikoak eta ikastekoprozedurak modu integratu batean eta eraguztietako egoeretan mobilizatzea etatransferitzen ikastea da EKI proiektuarenbereizgarri nagusia. “Integrazioaren peda-gogian, ikuspegi sozio-eraikitzailea lehe-nesten da”, azaldu zuen Garagorrik: “Ikas-kuntzaren dimentsio soziala barneratzendu (ikasleak lankidetzan ikasten du), ikas-kuntzaren dimentsio eraikitzailea (ikasleakezagutzen duenetik abiatuz, ezagutza be-rriak eraikitzen ditu), eta ikaskuntzaren di-mentsio interaktiboa (ikasleak testuingurueta bizitza eremu jakin bateko egoeretan jar-dunez ikasten du). Hirugarren dimentsiohorretan dago EKIren ekarpen berritzaile-etako bat”.

Prozedura metadiziplinarrak arlo guz-tietan integratzen dituen curriculuma da EKI proiektuaren laugarren bereizgarri na-

gusia. “Gure hautu pedagogikoa konpeten-tzietan oinarritutako hezkuntza denez, ‘egi-ten eta ekiten ikastea’ jarri dugu gure proze-dura metadiziplinarren proposamenarenerdigunean. Egiten eta ekiten jakiteko, jaki-na, ikasten eta pentsatzen jakin behar da, in-formazioa jasotzen, ulertzen eta baloratzenjakin behar da, ideiak sortzen jakin behar da,baina baita elkarrekin bizitzen eta norbera izaten ere”. Hortaz, EKI proiektuko ikas-materialetan, oinarrizko gaitasun bakoitza-ren urratsak eta etekinak zehaztu dituzte, eta ikas-arlo guztietan uztartu dituzte. “Osoekarpen interesgarria iruditzen zaigu, oina-rrizko konpetentzia metadiziplinarrak uz-tartzeko prozedura metadiziplinarrak tres-na oso garrantzitsuak dira”.

Azkenik, euskara ardatz hartuta, elea-niztasuna bideratu eta IKT konpetentziaarlo guztietan integratzen duen curriculu-ma bultzatzen du EKIk. “Komunikazioa oso esparru berezia da, eta oso inportantea.Komunikazioaren bidez adierazten ditugubeste elementu guztiak: pentsatzen dakigu-la, elkarrekin bizitzen dakigula, arloetako ezagutza…. Baina aldi berean, horiek bide-

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 12

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 13

G A I A EKI proiektua

Hezkuntza-paradigma berri baterako tresna

ratzeko bidea ere komunikazioa da. Azkenbatean, ibaiak ura darama baina ubide batdauka. Ubide hori da komunikazioa. Proze-dura metadiziplinarretan ez dugu komuni-kaziorako atal bat sortu, baizik eta oinarriz-ko konpetentzia bakoitzean txertatuta dagomodu transbertsalean.

Elementu guztiak uztartzen ditu, eus-

kara ardatz duela: komunikazio digitala,hizkuntzen curriculum integratua…”. Hiz-kuntzak eta literatura arloko oinarrizkokonpetentziak eta arloko konpetentziak hi-ru eletarako (euskara, gaztelania, ingelesa)komunak dira, eta hirurak modu osagarriandihardute. Eta bestetik, konpetentzia lin-guistikoaren eta konpetentzia digitalen ga-

rapena ikas-arlo guztietan integratzen da,beste oinarrizko konpetentzia orokorrakbezala. “Lehen aldia da IKTko konpeten-tzia arlo bakoitzaren konpetentziaren zer-bitzura jartzen dela, eta aldi berean, arloarenlanketak IKTko gaitasunari ere ekarpena e-giten dio”, nabarmendu zuen Xabier Gara-gorrik.

“LOMCEk dioena jasotzendu, eta gehiago ere bai”

EKI proiektua Espainiako Gobernuak LOMCEren bidez ezarri nahi duen hezkuntza erreformaren espirituarekin nola uztartzen den galdetu zioten Xabier Garagorriri, Gasteiz-ko Europa Jauregian egindako aurkezpenean. Bien arteko ezberdintasunak “begibistakoak”direla erantzun zuen, baina hala ere, EKIk LOMCEren ideia nagusiak jasotzen dituela zehaztu zuen. “Ikaslearen irteera-profilari dagokionez, LOMCEk ez du LOEko plantea-mendua aldatzen. Elkarbizitzari ematen diote garrantzi handiena, baina LOMCEn irteera-profila oinarrizko hezkuntzaren funtzio nagusi batean zentratzen da: lan mundurako presta-tzea. Gure planteamenduan ez dugu esaten ezezkorik, hori ere badago gurean, baina baita elkarrekin bizitzeko eta bizitzaren egoera pertsonal eta sozialari aurre egiteko gaitasuna ere.LOMCEren planteamendua izugarri murriztailea iruditzen zaigu; guk hori jasotzen dugu, etagehiago ere bai”.

Euskal Curriculumaren kultur ibilbidean oinarrituta egoteak ere ez luke arazorik sortubehar. “ Jakin badakigu hezkuntzaren funtzioa gizarteratzea eta elementu komunak sortzeadela. Curriculumaren funtzioa hori da. Haiek euren lekutik ikusten dute, eta guk guretik.Noizbait hasiko balira esaten zein den Espainiako curriculum berariazkoa, eskertuko nuke, aze lasaitasuna hartuko luketen beraiek eta guk!”, esan zuen Garagorrik. “Gai honek ere badubere mamia Extremaduran, Andaluzian edota Murtzian, han ere badituzte berariazko cirri-cuculumak. Hortaz, lasaituko nintzateke noizbait iritsiko balira behetik gorako planteamen-du batera: komunitate bakoitzak esan dezala curriculumari dagokionez zeintzuk diren bera-riazkoak, eta beharbada behetik gorako ibilbide horretan aurkituko ginateke; azken batean,curriculumaren portzentaia handi-handi bat komuna da, unibertsala delako”.

Bestalde, oinarrizko konpetentzien alorrean “kontraesan handia” ikusten du LOMCEn.“Oinarrizko konpetentzia tronkalak eta espezifikoak bereizten dituzte. Batzuk lehen maila-koak eta besteak bigarren mailakoak al dira? Batzuk besteak baino inportanteagoak al dira?Niretzat, ikaragarrizko kontraesana da, oinarrizko konpetentzia guztiak direlako bizitzarakoezinbestekoak”.

Azkenik, LOMCEren hautu pedagogikoarekin inguruko zalantzak agertu zituen XabierGaragorrik. “Beldur naiz hartuko duten hautu pedagogikoa ez dela izango konpetentzietaneta integrazioan oinarritutakoa, estandarretan oinarritutakoa baizik, helburu operatiboetaneta abar”.

Ikasmateriala, paperean eta digitalean

Ikaslearen liburu inprimatua.

Unitate didaktikoak jasotzendituen ikasmateriala. Jarduera-fitxak. Unitate didakti-koetako jarduerek eskatzen dituz-ten adierazpenak eta ariketak egite-ko euskarria. Portafolioa. Ikasleak unitatedidaktiko bakoitzean egingo dituenfitxak eta lanak jasotzeko baliabi-dea. Lan-koadernoak. Ariketa siste-matikoen multzoa eskaintzen duenikasmateriala. EKIgunea. Proiektuaren webgu-nea: audioak, bideoak, animazioak,irudiak, jarduera osagarriak, kon-petentzia digitala lantzeko fitxak,informazio-testua. Irakaslearen gidaliburua.

Diseinu kurrikularraren ezauga-rriak eta curriculumaren garapene-ko hiru zehaztapen-mailak jaso-tzen dituen liburua. Liburu digitala. Unitate didakti-koak jasotzen dituen ikasmateriala(zoom eta web bertsioak): audioak,bideoak, animazioak, irudiak,informazio-testuak, jarduera osagarriak, konpetentzia digitalalantzeko fitxak, jarduera-fitxak, irakaslearen gidaliburua.

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 13

EKI proiektua

14 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA / EUSKARA ETA LITERATURA / ENGLISHOinarrizko konpetentzia: konpetentzia komunikatiboa. Ikaslea gai da, bere bizitzako hainbat eremutan, egoera bakoitzakeskatzen duen ahozko zein idatzizko hizkuntzaren erabilera egokia eta eraginkorra egiteko: euskaraz (B2) beste hizkuntza ofiziale-an (gaztelania edo frantsesa) (B2) eta nazioarteko komunikaziorako hirugarren hizkuntza batean (B1). Era berean, badu kulturaliterarioa, Euskal Herrikoa nahiz unibertsala, inguratzen duen mundua eta bere burua hobeto ulertzen lagunduko diona.Arloaren konpetentziak (Eduki-multzoekiko erlazioa)

1. Ikasleak hainbat bizitza-eremutako testuak (idatzizko, ahozko nahiz ikus-entzunezko testuak) eraginkortasunez ulertzen, balo-ratzen, jasotzen eta erabiltzen ditu, bai helburu pertsonalei erantzuteko, bai bere ezagutzak garatzeko zein gizartean parte hartze-ko. (Ahozko komunikazioa / Idatzizko komunikazioa)2. Ikasleak bizitzako hainbat eremutan komunikazio-egoeraren ezaugarrien baitan dituen helburuen lorpena bideratzen duten tes-tuak sortzen ditu (idatzizko, ahozko nahiz ikus-entzunezko testuak), bakarka zein elkarlanean, argi, jariotasunez eta modu eragin-korrean, hizkuntzaren bidez ekitea eskatzen duten egoeretan hizkuntza-tresna eragingarri gisa erabiltzeko. (Ahozko komunikazioa/ Idatzizko komunikazioa)3. Ikaslea hizkuntzari buruzko hausnarketaz baliatzen da, hizkuntza-sistemako osagaien arteko hartu-emanez jabetuz, ulermenarieta ekoizpenari dagokionean erabilera hobetzeko eta hizkuntzari buruz hitz egiteko metahizkuntzaren jabe izateko. (Hizkuntzariburuzko hausnarketa)4. Ikasleak inguruko errealitate soziolinguistikoa kritikoki interpretatzen du, hizkuntzaren bizitza eta garapena baldintzatzenduten faktoreak eta haien arteko harremanak ezagutuz, euskararen erabileraren eta normalizazioaren aldeko konpromiso aktiboagaratzeko, beste hizkuntzekiko errespetu- eta balorazio-jarrerekin batera. (Hizkuntzaren dimentsio soziala)5. Ikasleak bere bizitzako eremuetan hizkuntza literarioa erabiltzen du, eta literatur erreferenteak interpretatzen eta balioestenditu, hizkuntza literarioaren dimentsio estetikoaz jabetuz, literatur-lanen esanahia elkarren artean eraikiz eta partekatuz. Horrekin,norberaren nortasun soziokulturala eraikitzeko, bizitzako errealitateari buruzko norberaren ikuspegia, ideiak eta sentimenduaksormenez adierazteko eta edertasunez gozatzeko. (Literatura)

GIZARTE ZIENTZIAKOinarrizko konpetentzia: Gizarte-gizabide konpetentzia. Ikaslea gai da, bizitzako hainbat egoeratan, bere burua, kide dentaldea eta bizi deneko mundua ulertzeko, gizarte-zientzietako ezagutzen menderatze eta interpretazio kritikoa eginez eta arloarenberezko metodologiak eta prozedurak erabiliz; horrekin guztiarekin, munduko hiritar euskaldun arduratsu moduan gizarte demo-kratiko eta anitz baten alde aritzeko.Arloaren konpetentziak (Eduki-multzoekiko erlazioa)

1. Ikasleak ingurunearen eta izaera ekonomikoa, soziala, politikoa zein zuzenbidekoa duten giza jarueren elkarreraginak intepreta-tzen eta baloratzen ditu, hainbat iturritako informazioa aztertuz, elkarreragin horien kausa-ondorio erlazioen esanahiak elkarrenartean eraikiz, eguneroko bizitza-eremuetan norberaren eta taldearen jarduna hobetze aldera proposamenak egiteko. (Egungogizartea / Ingurune naturala)2. Ikasleak, bakarka zein elkarlanean, iraganeko eta egungo errealitate sozialei buruz egoki justifikatutako analisi kritiko eta arra-zoituak egiten ditu, autonomiaz eta zuzentasunez, iturri anitzetako informazioaren trataera kritikoan oinarritutako indagazioakburutuz eta ondorioak argi eta zuzen adieraziz, bizitzea tokatu zaion mundua ulertzeko eta egungo gizartearen arazoen eta lorpe-nen zergatiei buruzko interpretazio pertsonalak egiteko. (Bilakaera historikoa / Egungo gizartea)3. Ikasleak partaide den komunitateak dituen beharrei, arazo eta gatazkei buruzko arrazoi sendoz justifikatutako erabakiak har-tzen ditu, modu aktiboan eta arduratsuan adostasunera iristera bideratutako elkarrizketetan parte hartuz, besteen ikuspuntuak ain-tzat hartuz eta baloratuz, komunitateko kide sentitzeko, eta munduko herritar euskaldun arduratsu gisa bizitzeko/aritzeko.(Bilakaera historikoa / Egungo gizartea / Bizikidetza)4. Ikasleak jarrera kritikoa garatzen du partaide den talde eta erakundeekiko, haien antolamentu-egiturak, bilakaera historikoa etafuntzionamendua aztertuz, bertan dauden jarrera eta egoera diskriminatzaileak eta bidegabekoak salatuz, gaur egungo hainbategoeraren zergatiak ulertzeko, bere euskal identitate sozialaren sustraiez jabetzeko, eta bera kide den taldeetan era kontziente,arduratsu, kritiko eta sortzailez parte hartzeko. (Bilakaera historikoa / Egungo gizartea / Bizikidetza)

EKI PROIEKTUAREN SEI IKAS-ARLOETAKO OINARRIZKO KONPETENTZIAK

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 14

G A I A EKI proiektua

Hezkuntza-paradigma berri baterako tresna

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 15

MATEMATIKAOinarrizko konpetentzia: konpetentzia matematikoa. Ikaslea gai da, herritar arduratsu gisa, matematikak gizartean duen fun-tzioa identifikatzeko, ulertzeko eta ezagutza matematikoa erabiltzeko, oinarri sendoko arrazoiketak eraikiz eta matematikarenberariazko pentsamendu eta adierazpen moldeak erabiliz, bizitzako beharrei erantzun eta arazoei irtenbidea eman ahal izateko.Arloaren konpetentziak (Eduki-multzoekiko erlazioa)

1. Ikasleak oinarri sendoko argudiaketa matematikoak egiten ditu, matemarikaren adar ezberdinetako pentsamenduaren eta arra-zoiketaren moldeak baliatuz, ideiak aztertuz, argudioak ebaluatuz eta inferentziak eginaz, norberak lortutako ondorioak justifika-tzeko, beste batzuek egindako interpretazioak baloratzeko, frogen bidez ezagutza matematikoa balioztatzeko eta, horren bidez,diziplinaren etengabeko garapena bideratzeko. 2. Ikasleak adierazpen matematikoen erregistroak sortzen eta erabiltzen ditu, haiek bereiziz eta interpretatuz, egoeraren eta helbu-ruaren arabera egokiena hautatuz eta aplikatuz, adierazpenak erlazionatuz eta haien arteko transferentziak eginaz, fenomeno fisi-koak, sozialak eta matematikoak deskribatzeko, interpretatzeko eta modelizatzeko, norberaren ideia matematikoak antolatzeko etaideia horiek ahoz zein idatziz komunikatzeko, besteen ahozko zein idatzizko adierazpenak ulertzeko eta matematikak gizarteanduen funtzioaz ohartzeko.3. Ikasleak hainbat prozedura algoritmiko erabiltzen eta alderatzen ditu, kalkuluak eginaz, hainbat jarraibide betez, behar izanezgero, kalkulagailuak, ordenagailuak eta bestelako tresnak erabiliz, adierazpen matematikoak eraldatuz eta neurketak eginaz, berejarduna trebea, autonomoa, estrategikoa, eraginkorra, azkarra eta zehatza izateko.4. Ikasleak hainbat prozedura heuristiko aukeratzen eta erabiltzen ditu, egoera baten aurrean arazo matematikoa indetifikatuz etabaldintzak ulertuz, ekintza-plan bat eraikiz, exekutatuz eta ebaluatuz eta lortutako emaitzen onargarritasuna balioetsiz, arazoarenaurrean ebazpen-prozesya egoki planifikatzeko (Zenbakiak eta Aljebra / Geometria eta Neurria / Funtzioak eta Grafikoak /Estatistika / Probabilitatea)

NATURAREN ZIENTZIAKOinarrizko konpetentzia: konpetentzia zientifikoa. Ikaslea gai da, ezagutza eta metodologia zientifikoa erabiliz, bere buruaeta natura ulertzeko, eta horrekin guztiarekin giza jokabide orok norberarengan eta mundu naturalean duen eraginaz ohartzea,bere bizitzako eremuaren egoeretan erabaki arduratsuak hartzeko.Arloaren konpetentziak (Eduki-multzoekiko erlazioa)

1. Ikasleak, bizitzaren hainbat eremutako egoeratan, bakarka nahiz elkarlanean, zientifikoki argudiatzen du, egin dituen esperi-mentazio eta ikerketa txikien bidez lortutako datu propioak zein besterenak erabiliz eta izaera zientifikoa duten mezuak sortuz,norberaren pentsamendu kritikoa garatzeko eta norbanakoentzat eta gizartearentzat interesa duten benetako erabakiak ardurazhartu ahal izateko. (Materiaren egitura, propietateak eta aldaketak / Izaki bizidunak: egitura, aniztasuna eta funtzioa / Gizakia etaosotasuna / Gizakia eta ingurumena)2. Ikasleak, bizitzaren hainbat eremutako egoeratan, fenomeno fisiko, kimiko, biologiko edota geologiko nagusiak zein horiekikoiturri ezberdinetako mezuak interpretatzen eta esplikatzen ditu, baita gizarteko garapen eta aplikazio zientifiko eta teknologikogarrantzitsuenak kritikoki baloratzen ere, kontzeptu, printzipio, balio, jarrera eta hizkuntza zientifikoa egoki eta zuzen erabiliz,fenomeno naturalei zentzua emateko eta giza kulturaren eboluzioan, zientzia bera kreatibitatearen eskutik, eraikiz doazn ezagutza-ren garrantzia ere modu kritikoan aztertzeko. /Lurra eta Unibertsoa / Materia: egitura, propietateak eta aldaketak / Izaki bizidu-nak: egitura, aniztasuna eta funtzioa)3. Ikasleak, bizitzaren hainbat eremutako egoeratan, giza organismoari buruzko ezagutza zientifikoa erabiltzen du, giza gorputza-ren funtzionamendua (maila mikroskopikoan zein makroskopikoan; aldaketa fisikoak, kimikoak...) eta haren osasuna nola zaindubehar den azalduz, zainketa eta arreta ohiturak garatzeko eta ongizate pertsonala zein ingurukoena handitzeko (Gizakia eta osasu-na / Gizakia eta ingurumena)4. Ikasleak, bizitzaren hainbat eremutako egoeratan, ekosistemen funtzionamenduari buruzko ezagutza zientifikoa erabiltzen du,zer elkarreragin sortzen diren eta oreka ekologikoa zer den eta zer faktorek hura eteten duten azalduz, natura balioesteko, naturazgozatzeko eta hori zaintzen eta hobetzen parte hartzeko (Materia: egitura, propietateak eta aldaketak / Gizakia eta ingurumena).

EKI PROIEKTUAREN SEI IKAS-ARLOETAKO OINARRIZKO KONPETENTZIAK

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 15

EKI proiektua

Unitate didaktikoaren azalpena egiteaegokitu zitzaion, Gasteizko aurkezpenean,Mikele Aldasorori.

Hiru zehaztapen-maila bereizten dituEKI proiektuak. Batetik, ikaslearen irteera-profil orokorra: oinarrizko hezkuntza amaitzean ikasleak lortzea espero diren gai-tasunak; bestetik, ikaslearen irteera-profilespezifikoa: ikuspegia eta metodologiare-kin batera, arlo bakoitzaren berariazko kon-petentziak zehazten dira, oinarrizko kon-pententzia metadiziplinarrak txertatzen di-ra, eta, lehenengo aldiz, egiten zaio errefe-rentzia eduki-multzoari. Irteera-profilarenatal hori oinarrizko hezkuntza osorako izango da. Halaber, ikasmaila bakoitzeko ir-teera-profila dago, ikasleak ikasmaila bakoi-tzean lortu beharrekoa. Sei ikas-arloetakobakoitzak amaierako konpetentzia bat izan-go du ikasmaila bakoitzean, hizkuntzek izan ezik (euskarak, gaztelaniak eta ingele-sak arloko oinarrizko konpetentzia komu-na izango dute; “eleaniztasuna bideratzeko,ezinbestekoa da hizkuntzen curriculum in-tegratua egitea”, azaldu zuen Aldasorok).Arlo bakoitzaren amaierako konpetentzia-marko hori hiru konpetentziatan desglosa-tzen da, eta horietako bakoitzari unitate di-daktiko bana dagokio. Hain zuzen, hiruga-rren zehaztapen mailan, unitate didaktiko-an, hiru konpetentzia horiek landuko dituz-te ikasleek.

Integrazio-pedagogiaren azpian dago-en ideia azpimarratu zuen Mikele Aldaso-rok: “Bikote banaezina osatzen dute kon-petentziak eta ikasleari konpetentzia horibizitzaren eremu ezberdinetan baliagarria izango zaion egoeraren identifikazioak. Bizitzako zein egoerarako balio dio konpe-tentzia honek ikasleari?”.

Egoerei aurre egiteko ezinbestekoakdira arloko edukiak, baina ikaskuntza-ira-kaskuntza prozesua ez da hor amaitzen, EKI proiektuaren egileen arabera. “Kon-petente izateak urrats bat gehiago eskatzendu, ikasitako hori beste egoera batzuetara

Konpetenteak izateko, urrats bat gehiagotransferitzeko gai izatea. Planteamendu ho-rrek eraman gaitu konpetentzia bakoitza hi-ru egoerarekin uztartzera, egoera-familiabatekin lotzera. Egoera hauek ez dira aliri-tzira hautatu. Konpetentziari lotzen zaiz-kion egoera hauek badituzte ezaugarri ko-munak, eta ikasleak hiru egoera hauei aurreegiteko antzeko edukiak mobilizatu behar-ko ditu”. Egoerei aurre egiteko ahalmena erakusteak frogatuko luke ikaslea konpe-tentea dela. Ahalmen horrek planifikatzea,garatzea eta gauzatzea eskatzen du. Hortaz,“pertsona bat konpetentea izatea eta ekin-tzaile izatea, guretzat gauza bera da”, adiera-zi zuen Aldasorok. Ikaslea konpetente iza-ten edota oinarrizko konpetentzia metadi-ziplinarretan egiten eta ekiten ikasteko ar-datza, Euskal Curriculumaren garapenera-ko sortu duten unitate didaktikoa da.

Unitate didaktikoak hainbat fase ditu, eta bakoitzak bere funtzioa eta bere jardue-ra tipologia ditu. Ebaluazioak ere bere fun-tzioa betetzen du fase bakoitzean. Unitatedidaktikoak konpetentzia jakin baten lor-pena bideratzen du. Unitatearen hasierakofaseak, ikaslea konpetentziarekin erlaziona-tutako egoerarekiko kokatzea eta haren es-kakizunei erantzuteko lan-plangintza egiteadu helburu. Fase honetako jarduera-tipolo-giak hauek dira: kokatze-, arakatze- eta pla-nifikazio-jarduera. “Ikasleari plangintza irudikatzen erakusten zaio lehen maila ho-netan, eta horretarako irakaslearen bidera-kuntza behar du. Ikasleak ikasiko du, egoe-ra baten aurrean, zer egin behar den, noren-tzat, zergatik, zertarako, nork egin beharduen, zer egiten jakin behar duen, taldea no-la antolatu behar duen… Elementu horiekguztiak irudikatu egiten ditu. Miatzen etadeskubritzen laguntzen dio ikasleari”.

Garapen faseak bi atal ditu. Lehenen-goan, ikasleak konpetentziarekin erlaziona-turiko eduki-baliabideak eta bestelako ba-liabideak bereganatuko ditu. Edukiak esku-ratzeko baliabide nagusia “egoera” izangoda, baina ez bakarra. Administrazio ezber-

dinetako curriculum ofizialak ere kontuanhartu dituzte edukiak osatzerakoan. Uler-tze- edota miatze-jarduerak (aurreikusitakokonpetentziaren osagaiek eskatzen dituz-ten eduki-baliabideak bereganatzeko, in-formazioa eskuratzea, ulertzea, baloratzeaeta sortzea), aplikazio-jarduerak (ikaskun-tza berriak eskema mentaletan integratzeneta finkatzen laguntzea), egituratze-jardue-rak (aurretiko ezagutzen eskema mentalenbaitan, ikaskuntza berriak berrantolatzea eta kokatzea) eta autorregulazio-jarduerakdagozkio garapen fasearen lehen atalari. Eduki-baliabideen ebaluazio-jarduerak gi-da batean eskura izango dituzte irakasleek.

Bigarren atalean, ikasleak eduki-balia-bideak mobilizatzen eta integratzen ikasikodu. Integrazio-jarduera sinpleak (egoerasinpleak proposatuko zaizkio ikasleari,konpetentziak eskatzen dituen edukien zatibaten erabilera inplikatzen dutenak, eta ikasleari eduki horiek mobilizatzen lagun-tzen diotenak), integrazio-jarduera konple-xua (hasierako egoera konplexua berresku-ratu eta hari irtenbide egokia ematea, horre-tarako beharrezkoak diren baliabideak mo-du integratuan mobilizatzen ikasiz) eta au-torregulazio-jarduera aurreikusten ditu ga-rapen fasearen bigarren atalak.

Amaierako fasean, ikasleak eduki-ba-liabideak transferitzen ikasiko du. Horreta-rako, “konpetentziari lotutako bigarren egoera emango zaio ikasleari, eta egoera ho-rrekin lotutako hiru zeregin ere”. Integra-zio-jarduera konplexuaren bidez, “ikasita-ko baliabideak modu integratuan mobiliza-tzen eta transferitzen ikastea” da helburua.Aurreko faseetan bezala, autorregulazio-jarduera ere izango du ikasleak.

Azkenean, konpetentzia zertifikatzekofasean, familia bereko egoera berri bat aur-keztuko zaio ikasleari, eta harekin lotutakohiru zeregin. Hiru zereginetatik bat irakas-leak hautatuko du, eta ikasleak beste bat. Bizereginekin frogatutzat emango da gaita -suna.

16 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 16

0 - 3 urte bitarteko hezitzaileentzako prestakuntza

- Emmi Pikler (koordinatzailea: Juanjo QUINTELA)

- Loris MALAGUZZI (koordinatzilea: Alfredo HOYUELOS)

- Formakuntza pertsonala (koordinatzailea: Alvaro BEÑARAN)

Informazio osoa eta izena emateko aukera, ekainean,

www.hikhasi.com helbidean

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakondu asmoz, 200 ordutik gorako bi urteko prestakuntza eskainiko du datorren ikasturtean hik hasi-k. Hiru oinarri nagusi izango ditu formazio horrek:

Ikaslerro bakoitzean, gaian adituak diren Euskal Herriko nahiz kanpoko hezaitzaileek eman-go dute prestakuntza.

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 17

“Ikasleei gauzak azaltzen jakitea ezezik, entzuten jakitea ere irakasleeneginkizuna da

EDITOREA ETA BIGARREN HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAN ADITUA

josep maria artigal

ELKARR I ZKETAArgazkiak: Txema Garzia

18 • hik hasi • 178.zenbakia. 2013ko maiatza

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 18

josep maria artigalJosep Maria Artigal irakasle eta

editore katalanarentzat, “zenbat” hizkuntza edota “noiz” irakatsi bainogarrantzitsuagoa da “nola” irakastenden. 35 urte daramatza umeei ama-hizkuntzaz besteko hizkuntzak irakas-ten. Euskararen mundura ikastolen eskutik sartu zen, duela 21 urte, etaEuskal Herriko esperientziak egin dioekarpenik handiena bere irakaskun-tza-metodoari. Haurra, hastapenetatik,protagonista eta hizkuntza berriaren erabiltzaile bilakatzen du haren meto-doak. Ikastolen Elkarteak antolatutakoXX. Jardunaldi Pedagogikoetara etorrida Gasteizera, eta orduan elkarrizketa-tu du hik hasi-k.

30 urtetik gora daramatzazu ipuinen

bidez bigarren edo hirugarren hizkuntza

irakasten. Baina nola hasi zinen horre-

tan?

Maisu gisa, 1978an hasi nintzen, HaurHezkuntzan, etxean katalanez hitz egiten ezzuten haurrei katalana irakasten. Garai har-tan, bazeuden Lehen Hezkuntzako ikasleeikatalana irakasteko materialak, baina ez ze-goen Haur Hezkuntzako haurrentzako ezer. Hainbat kideren laguntzarekin, HaurHezkuntzarako egokiak ziren jarduera ba-tzuk proposatu nituen. Jarduera haien bi-dez, haurrek hizkuntza ikasteko gogoa izanzezaten lortu genuen, baina, hala eta guztiz,nik katalanez hitz egiten banien ere eta haiekulertzen bazidaten ere, ia inoiz ez zuten era-biltzen irakasten ari nintzaien hizkuntza.Neuk hitz egiten nuen, hitz egin eta hitz egineta hitz egin, eta haiek ulertzen zidaten, bai-na ez zuten deus egiten katalanez. Hasieran,normala zen, teoria estandarrek dioten pro-zesua betetzen ari baikinen (Krashe, Terrel,Asher): lehenik eta behin, input ulergarriajasotzea; gero, isilaldia, behar-beharrezkoa;eta, azkenik, outputa. Baina, denborak au-rrera egin arren, ez zen aldatu elebitasun asi-metriko hura. Prozesu horrek beti horrelaizan behar ote zuen galdetzen nion neureburuari: “Ulertzea eta sortzea: ezinbeste-koa al da prozesu horiek ondoz ondo gerta-tzea? Aldi berean gerta daitezke? Ikasleeihasiera-hasieratik hitz eginaraziko dietenirakaskuntza-metodoak egin ditzakegu?”.

Horrela iritsi zinen ipuinetara, ipuinak

antzeztuz bigarren hizkuntza

irakastera?

Erratuz, hanka sartuz eta gauza askoprobatu ondoren iritsi ginen ipuinak horre-

la taularatzera. 1979tik 1980ra bitartean, lanegiteko beste modu bat jorratu nuen, ikasle-ei katalana hasiera-hasieratik erabiltzekoaukera ematen zien bide bat: ipuinena. Ipui-nak antzezten genituen, irudirik gabe eta ianarratzailearen esku-hartzerik gabe. Ipuin horietan, haurrek eta nik, denok bate-ra, hitzez adierazten genituen pertsonaiaguztien ahotsak. Horrela, hasieratik, ikasle-ak eurak ziren protagonista: batera egiten eta esaten genuenak bide ematen zien uler-tzeko eta hitz egiteko.

80ko hamarkadaren hasieran, Katalu-niako Generalitateko Katalanaren Irakas-kuntza Zerbitzuarekin hasi nintzen lanki-detzan, eta, zerbitzu horri esker, 1.500 ira-kaslek baino gehiagok eskuratu zituzten ipuin horiek. Ikasgeletan erabiltzen zituz-ten irakasleek, eta, gero, lantalde txikietan,elkarri jakinarazten zioten zer ez zen ondoatera eta zer zen baliagarria eta interesgarria.Praktikak erakutsi zigun haurrei bigarrenhizkuntza irakasteko orduan zer den balia-garria, eta zer ez.

Kataluniako esperientzia hori han-

dik kanpo zabaldu zenuen berehala,

Euskal Herrian, Finlandian, Frantzian,

Alemanian, Okzitanian... Haur Hezkun-

tzako haurrei bigarren hizkuntza irakas-

teko prozesuan, gauza berak balio al du

toki guztietan?

Prozesua, ikasteko eta erabiltzeko pro-zesu hori, nahiko antzekoa da leku guztie-tan. Leku horietako hizkuntza-irakasleek ipuinak erabili zituzten, beren jardunbideeiburuz hausnartu zuten...

Baina alde handia dago kulturaren ikus-pegitik, eta, horregatik, ipuina aldatu eginbehar da: erritmoak, pertsonaiak... Ama ita-liar bat eta ama finlandiar bat ez dira gauzabera; egoera soziolinguistikoak ere ez diraberdinak; eta gauzak aldatu egiten dira, le-hen hizkuntza eta bigarrena antzekoak dire-nean (gaztelania eta katalana) edo ez direne-an ere (gaztelania eta euskara).

Parte hartu duten haurren kopurua etairakasleekin eginiko hausnarketa kontuanhartuta, Euskal Herrikoa izan da esperien-tziarik garrantzitsuena, zalantzarik gabe.Duela 21 urte hasi nintzen ikastolekin lane-an, eta haiekin ikasi dut gehien. Inon bainoikasgela gehiagotan sartzeko aukera izan

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 19

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 19

20 • hik hasi • 178.zenbakia. 2013ko maiatza

josep mariaartigal

E

“Haurrak ahotsaeta ikusgarritasuna izan

behar lituzkeikastetxean. Haurrak

beti entzuten ari badira,ez daukate ez ahotsik,

ez ikusgarritasunik

dut, eta, ikastoletako andereñoen ekarpena-ri esker, proposamena asko aberastu da.

Zertan aldatu da metodoa, nagusiki,

35 urteko ibilbide horretan?

Irakaskuntzan hasi nintzenean, ustenuen maisu gisa nire egitekoa kontatzen ja-kitea zela; eta ikasleena, berriz, entzuten ja-kitea. Orain, gauzak bestela ikusten ditut: ezda aski jakitea; kontatzen jakitea da benetangarrantzia duena. Hori da maisu-maistrenlana: ikasleek kontatzeko gaitasuna garatubehar dute, eta, horretarako, entzungo die-ten solaskideak bilatu behar ditu andereño-ak.

Urte hauetan guztietan, berrikuntza na-barmenena ildo horretatik etorri da, ikus-pegi praktikotik: haurrek irakaslearen au-rrean esaten dutena, gero, irakaslea ez dago-enean, besteei esaten dietela, beste ikasturtebatzuetako kideei, ikastetxeko sukaldariari,gurasoei, neba-arrebei edota aitona-amo-nei. Esperientziak irakatsi digu haurrekgehiago ikasten dutela eginez eta besteeikontatuz, irakasleei begiratuz eta entzunezbaino, nahiz eta irakasleek ipuina oso ondokontatu eta hizkuntza-maila aparta izan.

Irakasleek gutxiago hitz egin behar-

ko lukete eskoletan, eta haurrek gehia-

go?

Haurrei entzun diezaieten, praktikak eta jarduerak proposatu beharko lituzke ira-kasleak. Haurrak ahotsa eta ikusgarritasunaizan behar lituzke ikastetxean. Haurrak betientzuten ari badira, ez daukate ez ahotsik, ezikusgarritasunik. Ikasleek kontatzeko etahitz egiteko aukera izan dezaten bultzatubehar dugu.

Hizkuntzekin bezala gertatzen da mu-sikarekin, kirolarekin eta abarrekin ere. Zu-re ikasleek biolina, txirula... ikas dezatennahi baduzu, presta iezaiezu kontzertu bat15 egunean behin, nahi duzun aitzakiare-kin. Hala egiten dute Europan, kontzertuakemanez ikasten baitute benetan musika jo-tzen. Entrenamenduekin ere, gauza beragertatzen da: partidetan ikasten dugu fut-bolean jokatzen, besteak begira ditugune-an.

Haurrak ikastetxean jaso duena bestebati kontatzen dionean eta besteak entzu-ten dionean, ahotsa du, eta ikusgarritasuna.

Praktikarekin batera, zure metodoa

teoriaz janzten joan zara, ezta?

Praktikatik abiatzen naiz ni, eta horre-xegatik ulertzen dut, gero, teoria. Ibilbidehorretan, hizkuntzalaritzan, psikolinguisti-kan, hizkuntzaren didaktikan, soziologianeta filosofian bilatu behar izan dut informa-zioa.

Hogeita hamabost urte igaro dira, etahonela laburbil ditzakegu gaur egungo au-rreiritzi teorikoak: haurrek hizkuntzak ika-siko badituzte, beharrezkoa da haur horiekhizkuntzak erabiltzea; are gehiago, bestenorbaitekin erabiltzea, eta haurrek eta bestenorbait horrek elkarri ahotsa eta agerikota-suna ematea. Ikaskuntza-prozesuaren ha-sieran, ahots eta agerikotasun horiek bide ematen diete oraindik ez dakiten hizkuntzaerabiltzeko eta, erabiliaren erabiliaz, ikaste-ko. Ikasleei gauzak azaltzen jakitea ez ezik,entzuten jakitea ere bada hizkuntza-irakas-leen eginkizuna eta, oro har, irakasleena.

Zure praktika oso lotua dago

Chomskyren 0 gramatika edo gramatika

unibertsalaren teoriarekin. Gutako edo-

nor gai da inoiz entzun ez dituen edo

inork inoiz entzun ez dituen esaldiak

ulertzeko eta esateko, eta honela arra-

zoitzen du hori Chomskyk: espazio men-

tal bat da hizkuntza, eta gizakiok beti

gaude orientatuta espazio horretan; ho-

rregatik gara gai, hain zuzen ere, esaldi

infinitu ulertzeko eta sortzeko eta, be-

raz, gaitasun hori eskuratzeko.

Chomskyk dio haurra hizkuntzarenmaparekin jaiotzen dela; bestela, ezin dela azaldu inoiz entzun ez dituen esaldiak uler-tzea. Chomskyren arabera, mapa hori jaio-tzetikoa da, eta erabat linguistikoa. Hau da,ez dugu eraiki beharrik.

1975ean, Chomskyren argudio nagusiaonartu zuen Brunerrek —hizkuntza espa-zio mental bat da, eta gizakiok badakigu es-pazio horretan orientatzen—, baina zen-bait zalantza mahai gainera atera zituen:“Jaiotzetikoa al da gaitasun hori?”, zioen,besteak beste. 1975etik 1990era bitartean,haurtxoen eta haien zaintzaileen arteko el-karreragina aztertu zuen Brunerrek. Horriesker, hizkuntza komunikazio-tresna nagu-si bilakatu aurretik haurrak ekintzak elka-rrekin kudeatzeko gai direla jakin zuen, eta

“Garrantzitsuada irakasleek haurrekin

mapak eraikitzea,haurrek horiek ezagutu

eta berorietan partehartu ahal izateko. Hitzegiten dugun bitartean,egiten ari garen horrenmapa eraiki behar dugu

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 20

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 21

baita, hein handi batean, elkarrekintza ho-riek behar bezala gertatuko direla berma-tzeko gai direla ere. Brunerrek uste zuenhaurrak eta haien zaintzaileak gai direla ko-munikazio-mikrokosmos egonkorrak eta i-gar daitezkeenak eraikitzeko, hertsiki lin-guistikoa den gaitasun bat —Chomskyk ai-patzen duena —erabili eta garatu aurretik.Eguneroko ekintzetan agertzen dira horrenadibideak: haurrak bainatzen ditugunean,jaten ematen diegunean, ipuinak kontatzendizkiegunean eta lotara eramaten ditugune-an. Agertzen dira irakasleok Haur Hezkun-tzako ikasleekin eraikitzen ditugun ohiture-tan ere, denborarekin eta espazioarekin lo-tuta, betiere. Mapa pragmatikoak dira ho-riek: amak, zaintzaileak edo andereñoakhaurrarekin egiten duten horri buruz eraiki-tzen duen mapa, erritualen mapa, beste hel-du batek ikusiko ez lukeen mapa. Mapa ho-rretara ohituta dauden umeak erraz iristendira Chomskyren mapa morfosintaktikora.

Haurrak hizkuntza bat ikasten ari dire-nean egiten duguna ikustea da gure lana.Ekintzen mapa daukagu, hizkuntza ikaste-ko egiten dugunaren mapa —ipuina hemenkontatzen dugu, erritmo honetan, gero txo-kora goaz...—, eta hortik iritsiko gara mapalinguistikora. Amek umeekin egiten dute-naren mapa (bainua, ipuina gero, loa ondo-ren...) eraikitzen dutenean, ume horiek ho-

beto hitz egiten dute.Batetik, hitz egiten dugunean egiten du-

gun horren mapa daukagu, ekintzen mapa;eta, bestetik, mapa emozionala. Eta bi mapahoriei esker iritsiko gara Chomskyren mapalinguistikora.

Azal dezakezu zer den mapa emozio-

nala?

Ekintzen mapak —eta mapa horretanparte hartzeko aukerak— eta mapa emo-zionalak ematen diote haurrari ahotsa eta ikusgarritasuna.

Urtebeteko haur bat inor ezagutzen ezduen gela batean sartzen baduzu, negarrezhasiko da bigarren minuturako. Aldiz, gelahorretan ama-ahotsa duen norbait baldinbadago, edo aita-ahotsa, aitona-ahotsa, ne-ba-ahotsa duen norbait, haur hori bere ma-pa emozionalean ahotsak kokatuz doa. Ba-daki mapa horretan seme gisa entzuna izan-go dela, edo biloba gisa, edo arreba gisa...Gure ingurukoak “norbait” izateari utzidionean eta ama, aita, lagun, andereño...bihurtu denean, mapa emozional bat dau-kagu, eta, seme, anaia, ikasle edo lagun gisabarruan sentitzen direnean ulertuko dutemapa hori. Besteen begirada behar dugu,nor izateko. Ez daukazu ahotsik hitz egitenduzunean, ahotsa besteek entzuten dizute-nean daukazu. Eta hori beharrezkoa da,

hizkuntza bat ikasten duzunean.Nik proposatzen dudana zera da: hiz-

kuntza bat irakasten hasten garenean, hau-rrei ikasten lagunduko dien programaziobat prestatzen dugunean, ez diezaiogun erreparatu mapa linguistikoari, utz dezagunalbora hitz zailak edo esaldi luzeak erabil-tzen dituzten; beraiek mapa emozionaleaneta ekintzen mapan ondo kokatuta daudenhartu behar dugu kontuan. Horrela, arina-go iritsiko gara mapa linguistikora. Garran-tzitsua da irakasleek haurrekin mapak erai-kitzea, haurrek horiek ezagutzeko eta bero-rietan parte hartu ahal izateko. Hitz egitendugun bitartean, egiten ari garen horrenmapa eraiki behar dugu. Nire andereñoakdenbora eta espazioa antolatzen baldin ba-dizkit eta denbora-espazio horretan nondiknora eta nola mugituko garen antolatzenbadu nirekin, mapa bat eraikitzen ari gara, eta nik, umeak, badakit mapa horretan nolamugitu. Ez naiz galduko, eta, era horretan,Chomskyren mapa linguistikora iritsikonaiz.

Mapen eraikuntza horretan, zer ga-

rrantzi dauka 0-6 etapak hizkuntzaz ja-

betzeko orduan?

Nik 3-7 etapan lan egin dut, ez dut 0-2 etapa landu. Baina argi dago 3-7 etapa osogarrantzitsua dela, eta hala erakusten dute

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 21

22 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

josep mariaartigal

Eikerketek ere.

Dena den, garrantzitsua ez da 3-7 etapa;benetan garrantzia duena ez da “noiz”,“nola” baizik. “Nola” hori 3-7 etaparako, ezbaita berdina 3 urterekin eta 14 urterekin.Horixe da benetan garrantzitsua. Galderaez da haurrek zenbat hizkuntza ikas ditza-ten nahi dugun, “nola” ikas ditzaten nahidugun baizik. Hizkuntzak ikasteko propo-satzen diegun bidea desegokia baldin bada,agian bizitza nahasiko diegu; aldiz, beste bi-de bat, beste “nola” bat, aukeratzen badugu,bigarren edo hirugarren hizkuntza ikasteazgain, lehenengoa ere indartzen ariko gara.Horregatik, “nola” da garrantzitsua. “No-la” horren ardura dauka irakasleak; ez dasoilik nola hitz egiten dudan, hitz egiten du-danean zer egiten dudan eta hitz egiten du-dan hori nola antolatzen dudan baizik.

Haur Hezkuntzako hizkuntza-irakasle-on helburuak ez dira hertsiki linguistikoak;helburu horiek identitatearen eta pragmati-

karen arlokoak dira batez ere. Helburuonbitartez, hauxe bermatu behar dugu: bate-tik, hizkuntza berria erabiltzean, ahotsa etaagerikotasuna ematea ikasleei; eta, bestetik,hizkuntza zer ekintzatan erabiltzen den ain-tzat hartuta, ekintza horiek eraginkorrak eta bideragarriak izatea.

Nola aplikatzen dituzu jarduera di-

daktikoetan hiru mapa horiek, hiru gai-

tasun horiek?

Ipuinen bidez.

Zer ezaugarri dituzte ipuin horiek?

Ipuinak lantzen ditugunean, lehenik etabehin, eszenaratze kolektibo bat egiten du-gu. Zirkuluerdi batean jarriko ditugu ikasle-ak, eta pertsonaien ahotsak esango dituztehaur guztiek. Ahal dela, narratzailea kenduegingo dugu, ez dauka ahotsik; eta, gainera,morfosintaktikoki oso konplexua denez,haurrak ez dira horretara iristen (estilo zu-zena, iragan denbora eta esaldi luzeak era-biltzen ditu; aldiz, pertsonaien estiloa zuze-na da, eta orainaldia eta askoz esaldi laburra-goak erabiltzen dira). Pertsonaia gutxiko ipuina eszenaratuko dugu; bestela, ezin izango dituzte kokatu pertsonaiak mapan.Irudiak saihestea gomendatuko nioke an-dereñoari. Gero, konta dezala haurrak ipuinhori etxean, eta entzun diezaiotela: haurrakeginez eta besteei kontatuz ikasten du hiz-kuntza bat. Haurrek beraiek kontatzeak, azalpenak emateak eta beraiek irakasteakberebiziko garrantzia du.

“Benetangarrantzia duena ez da“noiz”, “nola” baizik.Hizkuntzak ikastekoproposatzen diegun

bidea desegokia baldinbada, agian bizitza

nahasiko diegu

”“Konta dezalahaurrak ipuin horietxean, eta entzun

diezaiotela: haurrakeginez eta besteei

kontatuz ikasten duhizkuntza bat

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 22

PARTAIDETZA:gurekin bada, izango da (VIII)

Marije APODAKA,Gotzon QUINTANA eta Bea UGARTE

II.3 tresna. Nork lagundu didate erabakiak hartzen?

Erabaki bat hartu behar izan dudan nire bizitzako zenbait une garrantzitsu aukeratuko ditut, eta aztertu egingo ditut, honako taulahonen laguntzaz. Aukera desberdinak balioesteko ingurukoen laguntza izan arren erabaki bat hartu behar izan dudan beste egoerabatean pentsatuko dut (laugarrena). Interesgarria izan daiteke nire biografiako une horiekin lotutako zenbait argazki bilatzea eta,horrela, halako collage edo album bat egitea lau egoera horiekin, ezagutzen dugun baliabide digitalen bat erabiliz horretarako (adi-bidez: http://picasa.google.com/intl/es/ )

Egoera hartu beharreko erabakia Adierazleak (aukeratu dagokizuna honako bi mutur hauen artean)ni 0-1-2-3-4-5-6-7-8-9-10 beste batzuk

autonomiaerantzukizuna

1 txikia 0-1-2-3-4-5-6-7-8-9-10 handiaaskatasuna

gogobetetasuna

Nortzuk nituen inguruan une horretan?

Aintzat hartu zuten nire iritzia? Zergatik?

Erabaki hau hartu dut:

Aukera hauek nituen:

4 Honekin hitz egin dut horretaz:

Pertsona hauek lagundu didate gehien:

Zer sentitzen da erabaki beharra eta erabakitzeko aukera dugunean?

BATERATZE-LANA

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 23

24 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

II.4 zk. Internet: intimitaterako mundua?

− Biribilean jarrita egingo den jolas honetan, inork ez duela minik hartuko, guztiak dibertituko direla eta helburua betetzen dela berma-tu nahi da. Hala gertatzen ez bada, gogoeta egingo dugu, horrela zergatik ez den izan eta “porrotera” zer jokabidek eraman gaituztenaztertzeko.− Une egokia izan daiteke gazteen arteko bikote-harremanetan mutil askok nesken gain izaten duten kontrolaz hitz egiteko eta gaihorretan sakontzeko.

Deskribapena Jarduera honetan, partaidetzarako gune gisa teknologia berriek duten erabilera aztertukodugu; baina, aldi berean, norberak eta ez “besteek” kontrolatu beharreko mundu bat delaikusi behar dugu. Harreman eta bizikidetza positiborako sare eta foroak sortzeko gune gisaInternetek zer balio duen aztertzea da kontua.

Teknika Jolasa: “kontrolik gabe”Talde handian: debatea

Materialak Ordenagailuak eta Internet

Funtsezko alderdiak

− “Kontrolik gabe” deritzon jolas honetarako, 5/6 laguneko taldeak osatuko dira. Parte-hartzaile guztiek biribil bat osatuko dute, etabat biribilaren barrualdean kokatuko da. Azken horrek borondaterik gabe utziko du bere burua, eta alderik alde ibiliko dute biribileanbatetik bestera. Biribilean daudenek beraiei bururatzen zaien keinuren bat egiteko ere eska diezaiokete. Txandaka, rolak alda ditzakete.− Jarduera egin ondoren, gogoeta egingo da talde handian:

a. Nola sentitu dira biribilaren barruan?b. Zer dira botere pertsonala eta autokontrola?c. Nola sentituko da botere pertsonalik erabili ezin duen pertsona bat?d. Nola sentitu dira biribilaren erdian beren burua borondaterik gabe utzi duten pertsonak?e. Nagusitasun/mendetasun eskemaren barnean, zer-nolako harremanak ezartzen dira pertsonen artean?f. Gure bizitzako zer unetan gerta daiteke horrelakorik? Gerta al daiteke Interneten? Nola?

− Azterketa hori egin ondoren, ezagutzen dituzten sare birtual guztiak (messenger, tuenti, facebook, myspace…) aipa ditzakete berriroere taldean (eta sare horiek bisita ditzakete gelan, horretarako aukerarik izanez gero); eta partaidetzarako, botere pertsonalerako etaautokontrolerako lagungarri nahiz kaltegarri izan daitezkeen alderdiak azpimarra ditzakete:

a. Nork parte hartzen dute horrelako sareetan?b. Zer harreman mota ezartzen da sare horietan?c. Kontrolik ba al dago? Nork kontrolatzen du nor? d. Nola kontrola dezakegu, kontrola ez gaitzan?e. Nola kontrola dezakegu ondo kontrolatzen ari garela?

Garapena

Cantera, Itziar; Estébanez, Ianire; Vázquez, Norma (2009). Violencia contra las mujeres jóvenes: la violencia psicológica en las relacio-nes de noviazgo. Deustu-San Ignazioko Arreta Psikosozialeko Moduluko Emakume Zerbitzua.Cantera, Itziar; Estébanez, Ianire; Vázquez, Norma (2009) Revista Desconecta del maltrato. Guía para jóvenes. http://minoviomecon-trola.blogspot.com“Kontuz Datos”: http://www.avpd.euskadi.net/s04-kontuz00/eu/contenidos/informacion/udcd/eu_udcd/decides.html“Pantallas amigas”: http://www.pantallasamigas.net/

Sakontzeko

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 24

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 25

II.5 zk. Ikasgelako batzarra

− Jardueraren izaera kooperatiboa nabarmendu nahi dugu, eta, beraz, horregatik azpimarratu dugu proposatutako metodologia.

Deskribapena Lankidetzan oinarritutako dinamika honek ikasgelako batzarra elkarrizketarako eta lankide-tzarako estrategia gisa egokia den ebaluatzen lagunduko digu, ikastetxearen antolamendu etaegituran ezarri edo indartu dezakegun estrategia baita.Internetek zer balio duen aztertzea dakontua.

Helburuak 1. Ikasgelako batzarraren aukerak eta izan ditzakeen erabilerak ebaluatzea.2. Berroren ezagutza eta erabilera sustatzea, partaidetzarako estrategia den neurrian.3. Batzarraren eraginkortasuna eta arrakasta bultzatzen lagunduko duten mekanismoak indar-tzea.4. Batzarrak eraginkortasunez funtziona dezan beharrezkoak diren arauak eta karguak ados-tea.

Lorpenen adierazleak − Antolamenduaren eta zereginen banaketaren ikuspegitik, ardurak eta konpromisoak hartudira, ikasgelan batzarrak egiteko.− Ikasgelaren dinamikan batzarrak parte-hartzea eta inplikazioa sustatzeko duen ahalmenariburuzko arrazoiak ematen ditu.− Taldeak bere buruari ezarritako arauak eta konpromisoak errespetatzen dira.− Parte hartzen du taldean planteatutako talde-lanetan.

Funtsezko alderdiak

− Dinamizatzaileak II.5 tresna jasotzen duen orria emango dio talde bakoitzari; orri horretan, taldekideak adina galdera izango dira(kasu honetan, lau). Parte-hartzaile bakoitza galdera baten erantzunaz arduratuko da: ozen irakurriko du, gainerako taldekideek infor-mazioa ematen dutela ziurtatuko du, eta adostutako erantzuna guztiek ulertzen duten egiaztatuko du.− Hizketan ari direla eta taldeko erantzuna adosten duten bitartean, arkatzak mahaiaren erdian kokatuko dira. Talde osoak gauzak argidituenean (galdera horren ardura duen pertsonak erantzuna guztiek dakitela ziurtatu behar du), bakoitzak bere arkatza hartuko du, etaadostutako erantzuna idatziko du fitxan. Jada ezin da hitz egin une horretan, idatzi baino ez dute egin behar.− Horrelaxe jarraituko dute galderaz galdera, jarduera osatu arte.

Garapena

Zenbat denbora beharko den 50´

Teknika Arkatzak erdira (egokitua: Pere Pujolas, José Ramón Lago, Vic-eko Unibertsitatea)1

Materialak Elkarrekin lan egiteko fitxak (II.5 tresna)

1 http://www.cife-ei-caac.com

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 25

26 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

II.5 tresna. Ikasgelako batzarra

Aldarrikapenetik taldeko konpromisora:

Proposamenetatik akordioetara, eta akordioetatik arduretara: proiektu eta erabakien jarraipena.

Talde handian, gai hauei buruz hitz egingo dugu: - Zer ekarpen egiten dio akordioak taldearen funtzionamenduari?- Zergatik izaten da zaila akordioak betetzea?- Guztiok gaude behartuta batzarraren erabakia betetzera?- Akordioak eta konpromisoak suntsi ditzake pertsonaren ekimena eta askatasuna?

Zer ikuspegi dugu batzarrei buruz? Zuen iritziz, nola balioesten dituzte irakasleek? Eta nola balioesten ditugu guk?

Egin esaldi honen balorazioa: antolatutako toki eta denbora tarte sistematizatu bat izateak elkarrizketa, lankidetza eta sormenasustatzen ditu, eta horixe da partaidetzarako oinarrizko estrategietako bat.

Idatzi esaldi batean batzar bat egiteko izan daitezkeen zailtasunak, eta balioetsi batzarrak oso modu negatiboan.

Adostu batzar bat ondo joan dadin zuen iritziz beharrezkoa den arau bat, eta pentsatu batzarrak ondo funtziona dezan beharrez-koa den kargu edo ardura bat.

Talde handian, gai hauei buruz hitz egingo dugu: - Zer ekarpen egiten dio akordioak taldearen funtzionamenduari?- Zergatik izaten da zaila akordioak betetzea?- Guztiok gaude behartuta batzarraren erabakia betetzera?- Akordioak eta konpromisoak suntsi ditzake pertsonaren ekimena eta askatasuna?

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 26

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 27

II.6 zk. Mundu hobe baten aldeko manifestua

− Kolektibo horiei buruz informazioa biltzeko auzo-elkarteetara edota gizarte-izaerako elkarte eta zerbitzuetara bisitak egin nahi badi-ra, aurrez prestatu beharko dira: nola hurbilduko diren, nola azalduko dieten zer lan egiten ari diren, zer galdetu, informazioa nolabildu, edota jaso duten erantzunagatik eskerrak nola eman.− Definizioak idatziko ditugu.

Deskribapena Gizarte-egoera ahulean dagoen kolektibo baten eskubideetan aurrera egiteko, hainbat hobe-kuntza aldarrikatzen dituen manifestu bat diseinatuko dugu, eta, horrela, guztiok izan behargenituzkeen oinarrizko eskubideak aztertuko ditugu.

Teknika Talde txikitan: ikerketa, eta manifestua lantzea.

Materialak - Ordenagailuak eta Internet.- Manifestua egiteko kartelak: kartoi mehea, arkatz markatzaileak, guraizeak…- Bilatu aztertuko den kolektiboarekin lotutako giza eskubide bat, Giza EskubideenAdierazpen Unibertsalekoa:http://www.ohchr.org/en/udhr/pages/language.aspx?langid=bsq

Funtsezko alderdiak

− 4/5 laguneko taldeak osatuko dira, eta jarduera egiteko prozesua azalduko zaie. Oinarrizko eskubideen funtsezko agiri gisa, GizaEskubideen Adierazpena emango zaie.− Hasteko, beraien ustez gure auzo eta herrietan gizarte-egoera ahulenean bizi diren kolektiboak identifikatu behar dituzte (gizon etaemakume etorkinen artean, emagalduen artean, homosexualen artean, mugikortasuna murriztuta duten pertsonen artean, lanik edoetxerik ez duten gazteen artean, ijitoen artean, familian ardurak dituzten pertsonen artean…). Kolektibo batzuek aukera gutxiago zerga-tik dituzten azalduko zaie, edo zerk eragozten dien beste kolektibo batzuek dituzten eskubideez edo egoerez gozatzea.− Kolektibo horiek apur bat ezagutu ondoren, bat aukeratuko dugu, taldean kolektibo horren ezaugarrietan sakontzeko. Interneten,inguruko elkarteetan, gizarte-zerbitzuetan eta abarretan bilduko dute informazioa.− Aukeratutako kolektibo hori ondo ezagutzen dutenean, “gizarte-egoera ahul” hori gainditzeko zer zailtasun dituzten ikertuko dute,eta kolektibo horretako kideen egoera hobetzeko egin daitezkeen ekintzak bilduko dituzte zerrenda batean. Bisita ditzaketen elkarte etaforoetan, argibide ugari aurkituko dituzte.− Zerrenda horrekin, manifestu bat prestatuko dute, eta ikastetxeko iragarki taulan, blogean, erakusketa batean, jolastokiko mitin bate-an, ikasgeletara egiten dituzten bisitetan eta abarretan erakuts dezakete.

Garapena

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 27

28 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

II.7 zk. Nik egin dezaket...

- Xume eta argi azaldu behar diegu zer den ahalduntzea, subjektibotasunetik, taldearen jarduerak eta ahalmena aztertzeko.- Gure bizi-esparruetan besteek duten eragina hainbat modutara azal daiteke: zer mailatakoa den esanez (eragin handia, ertaina edo txi-kia), erabakiak nola hartze diren ikusiz (nire ordez erabakitzen dute, elkarrekin erabakitzen dugu, erabakitzeko orduan ez diot inori gal-detzen), nola komunikatzen garen aztertuz (gertatzen zaizkigun gauzez egunero hitz egiten dugu, soilik gertatzen zaizkien gauzez hitzegiten dugu, soilik niri gertatzen zaizkidanez hitz egiten dugu), afektu-harremanen arabera (txera, adiskidetasuna, maitasuna erakustendiogu elkarri; ez diogu elkarri inoiz afektuzko edo maitasunezko hitzik esaten, ez dugu inoiz erakusten gure afektibitatea), edo burura-tzen zaizkigun beste hainbat itemen bidez.

Deskribapena “Nik egin dezaket...” jarduerak norberaren bizi-proiektuan eta norberaren ahalmenean pentsadezagun bultzatu nahi du, subjektibotasunaren ikuspegitik eraiki dezagun hori guztia, betierekontuan hartuta besteekiko nahiz inguru hurbilarekiko interdependentzia.

Teknika - Talde txikietan: puzzle bat osatzea- Banakako lana: barne-behaketa- Talde handian: eztabaida

Materialak - II.7 tresna- II.7 baliabidea: ahalduntzea- Puzzleak (proposamen honekin hasi behar bada)

Funtsezko alderdiak

- Saioa hasteko, irakasleak galdetuko die ea zer den puzzle bat beren ustez: zer ezaugarri ditu puzzleak? (Unitate bat da, eta hainbatazpiunitatek osatzen dute; beren izatea dute zati horiek, baina, zerbait logikoa osatzeko, besteen beharra dute. Batasun edo unitate horiere azpiunitate horien mende dago, “osatu” ahal izateko guztiak baititu beharrezko). Puzzleak eman diezazkiekegu, taldeka egin ditza-ten eta jarduera jolas moduan has dezaten.- Jarduera honetako tresnekin lanean hasi aurretik, norberaren ahalmena edo ahalduntzea zer den azaldu beharko diegu.- Ikasle bakoitzak puzzle bat izango du, II.7 tresnan ageri dena bezalakoa. Puzzleak bezala, gure bizitzak ere piezak dituela esangodiegu. Badirudi pieza bakoitza askea dela besteekiko, baina norberaren zati dira guztiak. Ariketan, horietako bakoitzean pentsatu behardugu, eta horietako bakoitzak norberarengan (osotasuna) eta besteetan (azpiunitateen arteko interdependentzia) nola eragiten duenaztertu behar dugu.- Tresnari dagokion fitxan, zati horietako bakoitza norberak nola ikusten duen idatzi behar dute, eta beste zer piezarekin lotzen den(puzzlean bertan geziak eginez azal dezakete, edo maila zehaztuz, adibideak emanez....).- Amaitzeko, galdera hauxe egingo zaie: zuen ustez, zer piezatan dauka zuetako bakoitzak ahalmen handiena? Zeinetan sentitzen zarete“askeago” zuen erabakiak hartzeko orduan edo erabakietan eragiterakoan? Pribatutasunari eusteko, orokorrean erantzungo da.

Garapena

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 28

II.6 zk. Mundu hobe baten aldeko manifestua

− Kolektibo horiei buruz informazioa biltzeko auzo-elkarteetara edota gizarte-izaerako elkarte eta zerbitzuetara bisitak egin nahi badi-ra, aurrez prestatu beharko dira: nola hurbilduko diren, nola azalduko dieten zer lan egiten ari diren, zer galdetu, informazioa nolabildu, edota jaso duten erantzunagatik eskerrak nola eman.− Definizioak idatziko ditugu.

Deskribapena Gizarte-egoera ahulean dagoen kolektibo baten eskubideetan aurrera egiteko, hainbat hobe-kuntza aldarrikatzen dituen manifestu bat diseinatuko dugu, eta, horrela, guztiok izan behargenituzkeen oinarrizko eskubideak aztertuko ditugu.

Teknika Talde txikitan: ikerketa, eta manifestua lantzea.

Materialak - Ordenagailuak eta Internet.- Manifestua egiteko kartelak: kartoi mehea, arkatz markatzaileak, guraizeak…- Bilatu aztertuko den kolektiboarekin lotutako giza eskubide bat, Giza EskubideenAdierazpen Unibertsalekoa:http://www.ohchr.org/en/udhr/pages/language.aspx?langid=bsq

Funtsezko alderdiak

− 4/5 laguneko taldeak osatuko dira, eta jarduera egiteko prozesua azalduko zaie. Oinarrizko eskubideen funtsezko agiri gisa, GizaEskubideen Adierazpena emango zaie.− Hasteko, beraien ustez gure auzo eta herrietan gizarte-egoera ahulenean bizi diren kolektiboak identifikatu behar dituzte (gizon etaemakume etorkinen artean, emagalduen artean, homosexualen artean, mugikortasuna murriztuta duten pertsonen artean, lanik edoetxerik ez duten gazteen artean, ijitoen artean, familian ardurak dituzten pertsonen artean…). Kolektibo batzuek aukera gutxiago zerga-tik dituzten azalduko zaie, edo zerk eragozten dien beste kolektibo batzuek dituzten eskubideez edo egoerez gozatzea.− Kolektibo horiek apur bat ezagutu ondoren, bat aukeratuko dugu, taldean kolektibo horren ezaugarrietan sakontzeko. Interneten,inguruko elkarteetan, gizarte-zerbitzuetan eta abarretan bilduko dute informazioa.− Aukeratutako kolektibo hori ondo ezagutzen dutenean, “gizarte-egoera ahul” hori gainditzeko zer zailtasun dituzten ikertuko dute,eta kolektibo horretako kideen egoera hobetzeko egin daitezkeen ekintzak bilduko dituzte zerrenda batean. Bisita ditzaketen elkarte etaforoetan, argibide ugari aurkituko dituzte.− Zerrenda horrekin, manifestu bat prestatuko dute, eta ikastetxeko iragarki taulan, blogean, erakusketa batean, jolastokiko mitin bate-an, ikasgeletara egiten dituzten bisitetan eta abarretan erakuts dezakete.

Garapena

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 29

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 29

30 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

e s p e r i e n t z i a k

aketa kanpoko eragile batek nola baloratzenduen jakitea. Horregatik, erabaki genuen2011-2012 ikasturtean Euskalitek eta Jaur-laritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politi-karako Sailburuordetzak sustatu eta kudea-tzen zuten BIKAIN izeneko kanpo-eba-luazioan parte hartzea, eta Hizkuntza Pla-nean txertatu genuen. Gure helburuetakobat, jakina, hizkuntza-kudeaketan arituakdirenen eskutik hobetzeko aukerak identifi-katzea eta ideiak jasotzea zen, eta baita, zer-gatik ez, egindako ibilbide osoaren perspek-

OÑATIKO ELKAR HEZI IKASTETXEKOHEZKUNTZA KOMUNITATEA

Badira urteak gure Hezkuntza Proiek-tuaren ardatzetarikoa den Euskararen etaEuskal Kulturaren arloan, ekimen ugari ga-ratuz dihardugula, beti ere ikuspuntu berri-tzaile eta dinamiko batetik, eta eskolaz kan-poko eragileekin batera arituz. Haietarikoaskotan, zuzendaritzaren onespen eta ba-besaz zein lankideen elkarlanez, Andoni Sa-lamero izan dugu arima eta hats bizia. Haie-tako batzuk gainera, hik hasi aldizkariak ar-gitara eman ditu; hala nola, olerkigintzaz(http://www.hikhasi.com/artikulua/736); ira-kurzaletasunaz (http://www.hikhasi.com/ar-

tikulua/886); Oñatiko Euskalkiaz (http://

www.hikhasi.com /artikulua/1014) edota Ezdok Amairuren inguruan (http:// www.hik-

hasi.com/artikulua/1508) . Oraingo honetan ere huraxe izan da

aurkeztuko dugun proiektuaren bideratzai-le eta koordinatzaile nagusia.

Hainbat urtetan lan egin ostean, irudituzitzaigun ondo legokeela, batez ere euska-raren alorrean (baina hein batean baita eus-kal kulturarenean), ikastetxean ditugun pre-sentzia eta erabilera zein egiten dugun kude-

Curriculumaren ikuspegi berritzailetatik, euskal kulturaz eta euskaraz haziz

tiba hartzearekin batera, egindako ahalegi-nak eta erdietsitako lorpenak elkarri aitor-tzea ere, hortik abiatuta, orain eta gero ere elikatzeko.

Ebaluazio prozesua 2012-13 ikasturte-ko lehen hiruhilabetean burutu genuen, eta,emaitza oso pozgarria eta pizgarria izateazgain, oso aberasgarria izan zen bukaeran eta, bereziki, prozesuan bertan. Orduan,Hizkuntza Batzordearen bilera batean, ho-nako sentsazio edo ideia hau bururatu zi-tzaigun: guk, orain arte, euskararen bidea egin dugu, bai, baina ezinbesteko bidaideakizan ditugu beti gure alboan; ez al dute ho-riek ere, gure aldetik, halako aitortza edotaezagutza publikoa merezi, euskararen etaeuskal kulturaren alde egin duten eta egitenduten lanagatik? Izan ere, guk geuk gure mi-krokosmos horretan elkarri eskerrak eta in-darra ematen ez badizkiogu, zeinek egingo

‘Euskeria ixuketan’ sarien banaketa ekitaldia. Argazkia: Xabi Rezabal, Elkar Heziko gurasoa

Guk geuk, euskal kulturaren eta euskararenbaitako bidaideok, gure mikrokosmos horretan,elkarri eskerrak eta indarra ematen ezbadizkiogu, zeinek egingo du bada?

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 30

du? Orduan, ekitaldi bat antolatu behar ge-nuela pentsatu eta erabaki genuen. Zer-no-lakoa, ordea? Nork antolatua? …

Ikuspegia eta ezaugarriakLuze hitz egin eta eztabaidatu ostean,

hasierako ikuspegia zehaztu genuen, markoorokor gisa irizpide estetiko, pedagogiko eta soziolinguistikoak erabiliz. Funtsean, ezaugarri hauek izan zitzan nahi genuen:

–Dinamikoa.–Harridura sortzen duena, originala.– Euskara kulturako beste esparru ba-

tzuekin lotzen duena (ingurumena, musika,literatura, antzeztea, kirola, bertsoak, zine-ma, umorea, marrazketa, artea …).

–Prestakuntzan edota garapenean hez-kuntza-komunitateko kide guztiek partehartzeko modukoa: Hizkuntza Normal-kuntza Batzordea, ikasleak, familiak, irakas-leok, herriko eragileak, herritik kanpokoeragi leak…

– Giro ez-akademikoan elkarrekin bil-tzea, komunikatzea eta jendarteko elkarre-ragina ahalbidetuko zuena.

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 31

hura lantzen jardun zuten, eta, mahai-ingu-rua baino areago, sormenean eta lankide-tzan burutu zuten. Mahai-inguruan, prota-gonistak ikasleak eta Euskal Herrian euska-raz kultura lanetan eragile diren hiru pertso-na izan ziren: Jon Maia bertsolaria, Gatibutaldeko ahotsa, Alex Sardui, eta Peio Ospi-tal, Pantxoa eta Peio bikote famatuko kidea.

Mahai-ingurua prestatzeko prozesuagauzatzeko, ikasleak lantaldetan antolatu zi-ren; bakoitzak bere ardurak hartu zituen ho-rrela, baina talde guztien arteko koordina-zioa bermatu egin zen. Honakook izan zi-ren lan-talde desberdinak:

1. Protokolo-taldea: gonbidatuenganajo, harrera egin, haiekin egon, zer behar zu-ten galdetu, aurkezpenak egin, ekitaldi oste-ko mokadu edo otamenaz arduratu, proto-kolo arauak aztertu …

2. Komunikabide-taldea: komunikabi-deei, hots, egunkari, aldizkari, irrati zein te-lebistari, ikuskizunaren berri eman, pren-tsaurrekoa egin, zer, nola, nori esan kontuanhartuta...

3. Multimedia-taldea: prozesua gauza-

– Emaitzak emaitza, egindako lana eta ibilbidea baten norbaiti eta norbaitzuei aitortzea eta errekonozitzea.

EkinaEkiteko ordua heldu zenean, galdera

hau sortu zenean: nork bideratu du dena?Andoniren erantzuna, berriz, hauxe izanzen: gaitasunen araberako curriculumare-kin eta euskarakoarekin bikain lotzen de-nez, egokia izan zitekeen Batxilergoko 2.mailako ikasleei proposatzea, proiektu gisalantzeko; hortaz, haiek ardura zitezkeen an-tolakuntzaren egituraz, antolakuntzaz, ga-rapenaz eta ebaluazioaz, alderdi guzti-guz-tietatik begiratuta. Laguntza eskatzen zigu-tenerako, prest egon behar genuen gainera-kook. Ekimena aurkeztu zuen Andonik, etahaiek onartu egin zuten. Euskarako irakas-leak koordinatuko zuen dena.

Otsailaren 8an, Oñatiko Santa Ana An-tzokian lehenengo, eta Pago Uso elkarteangero, beraien jardunaren emaitzaz gozatu ahal izan zuten, Oñatiko eta kanpoko herri-tarren aurrean. Hiru hilabetean, proiektu

Jon Maiak, Alex Sarduik eta Peio Ospitalek hartu zuten parte ikasleek prestatutako mahai-inguruan. Argazkia: Xabi Rezabal, Elkar Heziko gurasoa

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 31

32 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

tzen zen heinean, ikaskideen lan-prozesua-ren inguruko argazkiak eta irudiak hartu, ekitaldian atera beharreko irudiak atera...

4. Aurkezpen-taldea: hiru mahaikide,hiru aurkezle, eta musika edota bideoa jarri-ko zuen laugarren ikaskide bat, soinu-tekni-kariarekin lanean. Gaia mamitu, gidoia lan-du, prestatu, galderak egin, mahai-inguruagidatu, bideoak eta irudiak hautatu, parte-hartzaileen jarduna koordinatu...

5. Finantziazio-taldea: ekitaldia aurreraeramateko, enpresa zein erakundeekin ha-rremanetan jartzeko bidea urratu, gutunakbidaliz, telefonoz harremanetan jarriz, bile-rak adostuz, gauzatuz…

6. Sormen artistikoko taldea: mahai-in-gurua eta sariak emateko ekitaldia egoki ga-ratzeko oholtza atondu, ukitu bereziekinjantzi, bestelako ekarpenak egin (galderakera originalean egin, ezusteko bitxiak sor-tu…), eta abar.

Galdera-sorta bat edota hausnartzekogai-sorta bat atondu zuten, batez ere, ardatzhonen inguruan: euskara sustatzeko ga-raian, badirudi larregi tematu garela eskolan(arlo akademikoan), skholè edo aisialdia ahaztuta agian, eta, apika, eskolaren eta sk-holè edo aisialdi horren arteko elkarreragi-nean egon liteke gakoa. Hauek izan zirengaldera-ildoak:

–Erabilera-maila.– Kalitatea (egokitasuna + zuzentasu-

na).– Euskalkia eta batua (harremana, ten-

tsioa).-- Hiru horiek nola uztartzen di-

tuzten, zer erabaki hartu duten, zergatik etazertarako.

-- Desberdin jokatu beharko ge-nukeen adinaren arabera.

-- Haien ustez, zeri eman beharkogeniokeen lehentasuna eskolan.

–Zergatik eta noiz erabaki euskaraz ari-tzea (bizitza-lanbidea)?

– Berariazkoa eta kontzientea izan zeneuskaraz aritzeko erabakia? Hau da, euskarasustatzea helburu zenuten, bere horretan?

– Estres linguistikorik sentitu duzue?Bideo txikia.

–Zein da zuen erdara nagusia? Zer sen-timendu duzue harekiko, zer bizi-esperien-tziarekin lotzen duzue? Hizkuntzen ekolo-giaz zer?

–Gure inguruan, bi kodeak nahasten o-men dira (“euskañola”); zer iruditzen zai-zue hori gertatzea? Eragin hori sistematiko-ki gertatzea izan daiteke arazorik handiena,hau da, euskararen berezko baliabideak ezerabiltzea?

–“Euskañola” saihestu behar dugu? Ezda gauza bera Oñatin bizi den euskalduna e-do Barakaldokoa.

– Euskañola (“aber zer gertatzen zai-gun”), euskalglisha (“neska horrekin feelingona dut”): gainbehera doan euskara kaskarbaten aurrean gaudela iruditzen zaizue? Iparraldean bada antzeko ezer?

– Euskararen aurrean bolaluma gorrigehiegi erabili izan da, zuen ustez?

– Gerta daiteke norbaitzuek boteredu-nen euskaratzat hartzea euskara batua.Gazteek beren hizkuntza erabili nahi dutelairuditzen zaizue, alegia, hain akademikoa ezden hori?

–Nola indartu genezake sozialki euska-ra? Gai horretaz mintzatu behar dugula iru-ditzen zaizue? Jendea animatu behar dugu?

–“Aditza gaizki erabiltzen duzu”, “De-klinabidea ez duzu ondo erabiltzen" eta ho-rrelako esaldiez zer iritzi duzue?

–Nahiz eskolan euskaraz ikasi, gazteen% 52ren ama hizkuntza euskara ez bada, zerbide edo estrategia erabili ahalko genuke,haiengan euskararekiko atxikimendu biziasortzeko?

– Garbizalekeriak hizkuntza heriotzaraeraman dezake?

– Eta nola jokatu behar genuke etorki-nekin? Esperientziarik?

Gero, saioaren garapenean aurreikusi

gabeko beste adar asko sortu ziren, jakina,eta halako diskurtso oso bat harilkatu zen.

Lantalde bakoitzak beren jardunari bu-ruzko txostena prestatu behar izan du, eta,jardun horretan, zenbait aldi bereizi dira; le-henengoa, ekitaldi aurrekoa, alegia, nagusi-ki urtarrilean egindako lanari dagokio: ikas-leek gogoan izan dituzte otsaileko ekintzagauzatu ahal izateko beren lantaldeetan au-rreikusi dituzten behar guztiak; bigarrene-an, ekitaldiaren egunean, ikasleek ikasitakoaeta aurrez egituratutakoa in situ probatu etaentseatu dute. Hirugarren aldian, ekitaldiaamaitu ondorengoan, talde bakoitzak on-dorioak atera ditu bere txostenean, eta eki-taldiaren eta prozesuaren inguruko haus-narketa egin du.

Ikasleek, eskolan IKTen esparruko ko-laborazio-tresnak erabiliz (Google Apps, e-ta abar), unean uneko arazoei aurre egin die-te, batzuetan, ezagutzen ez zuten eremu ba-tean esku-hutsik hasiz baina beren taldekoikaskideekin, beste taldeetako ikasleekinzein irakaslearekin arazoaren inguruanmintzatuz, elkarlanean proiektu bateratubat nola bidera zitekeen pentsatuz, arazoakebatziz... Eskolan aurrez aurre aritzeko au-kerarik ez zegoenean, eskolaz kanpo ikaski-deen artean edo ikasleen eta irakasleen arte-an lanean aurrera egiteko aukera eman dutetresna horiek, besteak beste: behatzea, ja-rraipena egitea, doitzea… Eta alderdirikahulenak sendotzeko parada bermatu diehorrek.

Era berean, ikasleez eta irakasleaz gain,Elkar Hezi ikastetxeko Hizkuntza Normal-

Ikasleak lan-taldetan aritu dira. Argazkia: Elkar Heziko ikasleen multimedia -taldea

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 32

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 33

kuntza Batzordeko taldeak ekarpen zuze-nik ere egin du: irakaslearen eta batzordekokideen artean, euskararen inguruko ekimenhau aurrera eramateko bilerak egin dira, zerbehar izan daitezkeen ikusiz eta, beren ba-besa eskaintzeaz gain, hainbat lanetan la-gunduz. Aurrekoaz gain, ezinbestekoa izanzen Lehen Hezkuntzako ikasleen partaide-tza; izan ere, musikako irakaslearen gidari-tzapean, ekitaldian kantatzeko abestiakprestatu zituzten, eta, unea iritsi zenean,haiek gonbidatuta bertara joan ziren guztieieskaini zitzaizkien.

Ekitaldian ikusle eta entzule gisa partehartzeaz gain, zenbait gurasok eta irakaslekbilkura eta ekitaldi osteko mokadua presta-tu zuten, talde arduradunaren esanetara, etajatorduan zehar trikitixa jo zuten ikasleenardura ere hartu zuten.

Omendu eta sarituak alde batera utzitaeta kanpoko eragileei dagokienez, azpima-rratzekoa da Aiora Zulaika Pirritx-ek izanzuen parte-hartzea ere, bertaratzerik izan ezbazuen ere, bideo txiki bezain zoragarri bat

grabatu eta bidali baitzigun; horrez gain,Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa izeneko taldeurretxuarra ere nabarmendu behar da, txa-laparta saio hunkigarria eskaini baitzigun ekitaldia hasi baino lehen.

Bukaeran, “Euskeria ixuketan” sariak(Oñatiko euskalkian, euskara pizten, bizi-berritzen, esan nahi du) banatu zitzaizkienOñatin zein beste herrietan euskararen aldesuspertze- eta bultzatze-lanetan dihardutentalde zein pertsonei, eta horiei guztiei eskerona agertzeko ere balio izan zuen ekitaldiak.Hauek nabarmendu ziren bertan: OñatikoBedita Larrakoetxea Euskaltegia, JuanitoZelaia Upain (Oñatiko euskara eta euskalkulturaren sustatzailea), Marokotik etorri e-ta oñatiar bihurtu den Michichou sendia,Senpereko Hatsa elkarteko Auxtin Zamo-ra, Oñatiko Natur Eskola, Peio Ospital, JonMaia, Alex Sardui, Ruper Ordorika (ez zenekitaldian izan, grabazio-lanetan Azkaratenzegoelako), Gerardo Elortza (Oñatiko eus-kaltzale sutsu eta konprometitua), eta Josu-ne Alberdi (Deba bailarako Berritzeguneko

Euskara Teknikaria).

PedagogiaAlderdi pedagogikotik aztertuta, ageri-

koa da ikasteko eta irakasteko metodologia akti-boak erabili direla etengabe; horrek aukeraeman du, ia salbuespenik gabe, curriculu-mean zehaztutako oinarrizko gaitasun guz-tiak uneren batean lantzeko. Berdintsu, H.Gardnerren adimenei dagokienez: ohikomatematika/logo zentrismokeriaz harago,gainerako adimen guztiak erabili behar izandira proiektuan (Norberaren gorputza menpe-ratzeko adimena edo adimen kinesikoa, Pertsonenarteko harremanetarako adimena, Giza hizkun-tzetarako adimena, Adimen logiko-matematikoa,Norberaren burua ezagutzeko eta kudeatzeko adi-mena, Espazioa ikusteko adimena, Musikarakoadimena, eta, landare bizien edertasuna go-goetsiz eta oholtza apaintzeko erabiliz, bai-ta Naturarekiko adimena ere); horrela, zen-bait ikasleri aukera eman zaie beraien beste-lako dohain, gustu eta gaitasun ezkutuakaurkitzeko eta gozatzeko.

Olerkia

‘EUSKERIA IXUKETAN’

Askok badakite euskara dakitela.

Askok badakite euskara jakiteagatik jakitun direla.

Askok badakite dakitena dakitelako, jakinbide direla ezjakinentzako.

Askok badakite jakin-minduen jakin-nahia aiseago dela asetzen hizkuntza mintzatuz,

euskara dantzatuz.

Askok badakite sortzez, maitatzeko eman zaiena ukatuz,

haien burua dutela urkatzen.

Askok badakite gaur ez bada etzi, etzi ez bada etzidamu,

haien euskarak mintzatu ezean,

ezerezean dituela utziko.

Askok badakite,

badakite hori guztia,

horregatik, lanari ekinez, haiek dagite dakitena:

euskara hitz egin,

euskara elekatu,

euskaraz elikatu,

euskaraz zaletu,

euskaraz ase,

euskal hitzez,

euskal elez

egin ohi duten legez:

euskaltzaleek.

Andoni Salamero Alberdi

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 33

34 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

Zer ekarpen egin dakiokeeuskal curriculumarimitologiaren alorretik

Euskal mitologia zertarako? Bi arrazoieman daitezke euskal mitologia curriculu-mean sartzeko. Labur esanda, haren ingu-ruan gizartean dagoen atzerapen egoera ulertezinari amaiera emateko, eta gure bu-rua definitzeko, mitologia, herri-nortasunaeraikitzen duen eredu sorta delako, ipuinharrigarri bilduma soilaz haratago.

Atzerapen egoeraEuskal mitologiaren ikerketan aurrera-

pauso nabarmenak izan badira ere, haien gi-zarteratzea hutsaren hurrena izan da, beste-ak beste, seguru asko, Unibertsitatean inoizez duelako leku bat merezi izan. Era grafi-koan esanda: hizkuntzalaritzan Koldo Mi-txelenaren aroan bizi bagara ere, mitolo-gian Manuel Larramendiren garaian gaudeoraindik. Ez da erraz ulertzen nola egongaitezkeen honelako kinka tristean, baina egon ere, honelaxe gaude. Cerquand-ek etaBarandiaranek euskal mitologia biltzen egindako lan eskergak ondoren izan duenazterketa eta interpretazio lana ez da bateregizarteratu. Duela ia ehun urte bezala gau-de. Eta hori bakarrik, besterik gabe, nahikolarria dela esango nuke.

Hurrengo orrialdeko irudian, induske-ta batean azaleratutako burnizko pieza ba-tzuk ditugu, atera bezala bere horretan ez-kerrean, eta trataera kimiko sofistikatu ba-ten ondoren, jatorrizko itxura berreskura-tuta, eskubian. Mila hitzek baino hobeki erakusten du adierazi nahi dudana. Gaur egun, batez besteko euskaldunak euskal mi-tologiari buruz dakiena, ezkerreko irudia-ren pareko da: kontu zahar herdoildu ba-tzuk, zahartasunaren lilura pizten dutenak,

zer diren edo zertarako ziren oso ondo jakingabe. Herdoilaren miresmenean bizi gara,horren azpian edozer irudikatzea zilegi de-larik, benetan zer den ez dakigulako. Her-doil zolda horrek dirauen artean, euskal mi-tologiak denetarako balio du idazle, sortzai-le eta artisten eskuetan. Harrigarritasuna,misterio kutsua eta norberaren gustuko bu-rutazioak (mitologia berriak) dira euskalmitologiak transmititzen digun guztia.

Aitzitik, euskal mitologia eskubiko iru-diaren pareko adieraz daiteke: jaso den ego-eran zituen herdoilak garbituta, pieza ba-koitza zer den zehaztuta, zertarako baliozuen argituta, non eta noiz sortu zen, zeri lo-tzen zitzaion eta nondik eta nola iritsi zengure artera azalduta. Izan ere, euskal mitolo-gia ez da eusko-labela, gehienetan moduhorretan ulertzen bada ere. Ez da izate mo-nolitikoa, ez da jatorri bakarrekoa. Hainbatjatorri, hainbat eragin, hainbat mezu, zen-baitetan kontraesankorrak, ditu bere bai-tan, azterketaren ondoren baino ikus ezindaitezkeenak. Euskaldunentzat kultura orokorreko izan behar litzatekeen hainbatgauza, bizpahiru adituk baino ez dakite. Esate baterako, laminak denek ezagunak

galdeidazue

?Juan Inazio HARTSUAGA

ANTROPOLOGOA

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:14 Página 34

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 35

Herdoilaren miresmeneanbizi gara, horren azpianedozer irudikatzea zilegidelarik, benetanzer den ez daki-gulako. Herdoilzolda horrekdirauen artean,euskal mitologiak denetarako balio du

?

izan arren, ia inork ez daki lamia, sorginhitza-ren sinonimo moduan erabili zela Erdi Aroosoan, eta horren ondorioz, “paganoa” zenoro izendatu ohi zuela, eta ondorioz, izenhorren azpian elkarren artean zer ikusirik ezduten lau edo bost izaki mitologiko diferen-te biltzen direla, eta boston ezaugarriak na-hasirik gauza bakarra bailiran deskribatzendirela behin eta berriz. Mariren hainbat le-genda, halaber, jatorrizko Mariren nortasu-narekin kontraesanean daude eta geroztika-ko garapenak dira, baina, agian deigarrienakdirelako, gehien aipatu eta nabarmentzendirenak dira. Edo nork daki Kixmi ospe-tsua, jentilen akaberaren mito jatorrean pa-rasito moduan duela 400 urte inguru sartuzela eta geroztik arreta guztia bere gain era-kartzea lortu duela, bere ostalari zahar ga-rrantzitsua erabat itzalpean utziz?

Hiru adibide baino ez dira, baina bikainerakusten dute zenbateraino euskaldun ika-siak zeharo ezjakin diren euren mitologiaridagokionez. Horregatik besterik ez bada ere, merezi du euskal mitologia curriculu-mean sartzea. XXI mendean onartezina de-lako gure kulturaren arlo bat sozialki Larra-mendiren aroan egotea oraindik. XXI men-deko bataz besteko euskaldunak jakin be-harko luke euskal mitologiaren ziklo nagu-siak zein diren, bertan zer den garrantzitsueta zer den anekdota, zer den jaki eta zer denperrexil. Ziklo eta pertsonaiok non eta noizsortu ziren, zein garaiko aztarna diren eta,beraz, zein kulturkidetzetan sartuta ibili zi-ren gure aurreko euskaldunak.

Herri nortasuna eta munduan

kokatzeaAurrekoak bakarrik badira nahikoa

arrazoi euskal mitologia, behar bezala egu-neratuta, eskolan ikasgai jartzeko. Baina ba-dira beste motako arrazoiak ere, eta askozindartsuagoak gainera, aukera horren aldeegiteko. Izan ere, mitologia ipuin harrigarribilduma soila baino askoz gehiago baita:mitologia eredu sorta bat da, natura eta gi-zarte bizitza ulerbideratzeko erabili ohi de-na, eta hein horretan, herri-nortasuna mol-datzeko tresna nagusia. Geografia edo His-toria gure burua munduan kokatzeko tres-na diren hein berean, mitologiak ere kokatuegiten gaitu herri-nortasunen mapan: non-dik gatozen esaten digu, nola bizi garen, zer

den guretzat garrantzitsu, non dauden gurenortasun-senideak, nolako izan nahi du-gun... Mitologiak balioak transmititzen di-tu, eta gaur egun bizi dugun “aukeren gizar-tean”, eginkizun dugun herri-nortasun be-rritua diseinatzeko behar ditugun gakoakeskaintzen dizkigu. Herri-gogoaren GPSada, mapan kokatzen gaituena, nor garen etazer garen esaten diguna.

Konparazio bat eginez, esan liteke His-toria Mineralogiari lotzen zaiola MitologiaKimikari bezala. Mineral batek beti dituhainbat elementu kimiko bere baitan. Be-raz, nekez esan daiteke ezer mineral batenpropietateei buruz, bere baitako elementubakoitzak bereak dituelako. Ezin dugu hitzegin bere gogortasunaz, bere urtze tenpera-turaz, bere osakera atomikoaz. Berdin ger-tatzen da herri-nortasuna Historiaren alo-rrean aztertzen saiatzen garenean. Historiagertakarien alorra da, eta alor hau aleatorio-egia izan ohi da eztabaidaezineko emaitza-rik lortzeko. Horregatik, ez dago adostasunbiderik “euskal berdintasunaz” debatitzendiharduten historialarien artean, esate bate-rako. Mitologia berriz, ereduen alorra da, ezgertakariena. Eta denboraren eta Historia-ren poderioz ereduen mailan kontraesanapurrik ager badaiteke ere, hutsaren hurre-na izan ohi da, eta argi eta garbi bereiz daite-ke ereduak zer erakusten duen. Eredua ele-mentu kimikoaren parekoa da. Purua da,bere abstraktutasunean homogeneoa, az-tertu egin daiteke eta eztabaidarik gabeko adostasunak lor daitezke bere propietate eta ezaugarrien inguruan. Esate baterako,

Historian oinarrituta nekez esan daitekeeuskaldunak nolakoak diren, baina eredumitologikoari begiratuta errazago esan dai-teke euskaldunek nolakoak izan nahi duten,zein eredu jartzen dioten beren buruari.

Herri-nortasuna aipatzeak tabu kutsuaizaten jarraitzen du, joan den mendekovolksgeist kontzeptua ulertzeko era traketsa-ren eraginez: modu arrazista, literal eta oro-korrean ulertzen zen orduan, hots, alema-niarrak besteak baino bizkorragoak eta lan-gilegoak dira (alemaniar arioak), judutarrakgaiztoak eta zikoitzak (judutar guztiak), es-painiarrak eta italiarrak alferrak eta festaza-leak (guzti-guztiak). Horren aurkako erre-akzioz, orain ofizialki denak gara berdinak,eta ez dago herri nortasunik ezta herrien ar-teko diferentziarik ere. Baina errealitateakgezurtatu egiten digu behin eta berriz dog-

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:15 Página 35

36 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

ma berria: ustelkeria, elkartasuna, berdinta-suna, ekimen-gaitasuna, ez dira neurri bere-an gertatzen leku guztietan, eta faktore so-zio-ekonomikoek bakarrik ezin dute ulerta-razi diferentzia horiek zergatik agertzen di-ren. Hor sartzen gara ereduen eta balioen erresuman, mitologiaren esparruan.

Hildako baten beilara bazoaz Azpei-tian, zeinen gizon umila eta zeinen langile fi-na zen entzungo duzu zendu berriaz. Sevi-llan berriz, zenbat diru zuen eta zer arteazuen kantari edo pasadizoak kontatzen na-barmenduko dizute. Eta horrek ez du adie-razi nahi sevillarra azpeitiarra baino alferra-goa zenik (gerta liteke aurkakoa izatea).Kultura bakoitzean eredutasuna non ipin-tzen den adierazten du, besterik gabe. Lan-gile izatea ohorezko aipamena ohi da eus-kaldunen artean, baina desohorezko izandaiteke Sevillan, ergeltasunaren pareko.Euskaldun asko egongo dira sevillar askobaino alferragoak zalantzarik gabe, bainalangile izatea ia lotsagarri den kulturan, esta-tistikoki sarriago gertatuko dira ustelkeriakasuak, langile izatea ohoregarri den kultu-retan baino. Arrazismo izpirik gabe, ere-duen mailan, estatistikoki formulaturiko he-

rri-nortasuna edozein hezkuntza sistemakaintzat hartu beharreko aldagaia da.

Ez dut uste exajerazio bat denik esateagure herri-nortasunaren inguruan konfusiohandia dugula une honetan. Azken lau ha-markadetan gertatutako aldaketa kulturalazkar eta indartsuek, noranahiko eredu si-kulusaltsa eragin dute bazter guztietan. Ho-rri eransten badiogu gure herriak nozitu di-

tuen egoera bereziak, ez da harrigarria gureartean suma daitekeen noraeza. Premiaz-koa da nora jo nahi dugun erabakitzea, etahorrelakoetan bereziki lagungarri izan ohida nondik gatozen jakitea.

Euskal mitologia zer den ongi ulertzendenean, ikusten dugu, adibidez, euskal nor-tasunak eztanda nola egin duen eta horrenpuxkak han eta hemen non dabiltzan ba-rreiatuta eredu arrotzen artean. Ingurua ulertzen laguntzeko tresna zorrotza da, gi-zarte mailako jarrera eta joeren artean, zernondik datorren antzemateko paregabea.Alderdi politiko bateko buruzagitzatik en-presa oligopolista bateko buruzagitzara on-dorio sozial larririk gabe jauzi egin daitekee-la egiaztatzea, edo beste alderdi politiko ba-tek iraultza bolivarianoa eredutzat proposa-tzen digula ikustea, noraeza horren bi adibi-de baino ez dira. Krisi beraren adibideak li-rateke bideak zaintzeko bolondres faltanhainbat txirrindulari-lasterketa bertan be-hera geratzea, diru-ordainik gabeko laneanoinarrituriko hainbat ekimenen desager-tzea, edo frontoiei pilotarien izenak jartzenhastea. Orotariko anitz ereduren erresul-tantea da gaurko gizartea, eta zer nondik da-torren ongi bereiztea arrunt lagungarria da,nork bere jarrerak eta erabakiak hartzekogaraian.

Euskal mitologia interpretatuaren ira-kurketak badu zer erakutsia kinka honetan.Esate baterako, lehen lekzioa da ez dugula eredu baten menpe, esklabu egon behar.Euskal mitologia ez da eusko-labela, ares-tian esan bezala, ez da monolitikoa eta alda-

ezina, ez da jatorri bakarrekoa, eta hein han-di batean ez da euskaldunena bakarrik. His-toria luze bat erakusten digu, hango eta he-mengo ereduek eragindako historia. Hain-bat kulturkidetza zabal erakusten digun his-toria. Nortasun berritu bat asmatzea, disei-natzea, zilegi egiten duen mitologia da nola-bait, eta horrek asko pozten nau ni behinikbehin, tradizioaren zama arintzea ahalbide-tzen duen heinean.

Gure Mari gaur egungo Turkiako Ana-toliatik datorrela jakiteak, esate baterako, di-mentsio berri bat ematen dio euskal izatea-ri, gaur egungo munduak eskatzen duen ire-kitasunari bikain egokitzen zaiona. Asko-rentzat euskaltasunaren paradigma dena,Turkiatik etorri zen gure artean bizitzera.Zoragarria gure artean kanpotar senti daite-keen edonorentzat, eta zoragarria euskal-dun izateko paleolitoari loturik egotea de-rrigorrezko ez dela sinetsi nahi dugunon-tzat.

Mariren jatorria askorentzat harrigarrigertatuko bada ere, hori ez da euskal mito-logiak gorderik duen ustekabe bakarra. He-rri baten nortasuna ez da berdin manten-tzen batere aldaketarik gabe denbora luze-an. Aspektu batzuek iraun egiten dute, bai-na beste batzuk aldatu egiten dira. Esate ba-terako, azken mendeotako euskal paradig-maren hainbat ezaugarriren espainiar jato-rria maisuki deskribatu zigun Joxe Azur-mendik Espainolak eta euskaldunak liburuan.Hein honetan, euskal baserritar elizkoien ahotik bildutako mitologian, jainkozkorikgabeko mundu “errenazentista” baten

Euskal mitologia interpre-tatua curriculumean

sartzea urratsnagusia da herri-nortasunberritua, gaurkomunduan bizi-

tzeko egokitua, iraganal-diaren mirabe izango ezdena, eraikitzen hasteko

?

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:15 Página 36

arrastoak gorde direla jakitea, Mariren jato-rria bezain harrigarri gerta daiteke horrenberri ez duenarentzat. Mariren munduan ezdago gizakiak menpean hartzen dituen jain-korik, eta gizakiak askatasun ontologiko osoan bizi dira, euren patuaren jabe.

Askatasun horren baitan, euskal mito-logiaren ereduen azterketa kritikoa egin de-zakegu guk ere. Bertan ageri diren balio as-ko goresgarriak dira, baina beste batzuk ezhainbeste, egungo ikuspuntutik. Gaurko gi-zartean garrantzitsuak diren hainbat etahainbat aspekturen inguruan gogoeta egite-ko bidea ematen digu. Gogoeta librea, herrinortasun berritua osatzeko, onesgarri ikus-ten duguna hartu eta gaitzesgarri iriztendioguna baztertzeko. Norbanakoaren iza-tea eta talde-izateari buruzko gogoeta, eki-menaren inguruko gogoeta, lanaren ingu-ruko gogoeta, askatasunaren ingurukoa,zintzotasunaren ingurukoa, ekologiaren in-gurukoa, zorionaren ingurukoa... Haueiguztiei buruzko argibideak aurki ditzakegumitologian, izan ere, honelako gogoetatiksortua baita mitologia bera.

Mitologiaren azterketak erakustenduen beste irakaspen interesgarria zera da,eredu-emaile izateko, garaile, erreferente izan behar zarela lehendabizi. Hori ez da,

berez, gaurko kontua, aspaldikoa baizik. Al-ferrik da eredu onak transmititu nahi izatea,eredu horien erakuslea entzulegoa liluratze-ko gauza ez bada lehenik eta behin. Hits etaulertezin irizten bazaio ere, egitasmo gores-garri baten aldeko diru bilketa egin behardenean, ez dira horretan diharduten gizakieredugarriak agertzen, saltsa guztien perre-xila diren hainbat ospeskila baizik. Eta haueiesker biltzen da diru gehiago, gainera. Esanbezala, aspaldiko kontua da.

Neolitikoko mitologian ere gauza beraaurki dezakegu jentilen legendetan. Lan go-gor eskerga eguneroko ogi zuten gizakihaientzat, ezer ez zitekeen liluragarriago,nekerik gabe eta erdi jolasean zuhaitzak es-ku bakarrez erauzi eta harritzarrak mendizmendi jaurtitzen zituzten izaki harrigarrihaiek baino. Aurrena lilura sortu eta hurre-na eredu ona erakutsi. Horrela izan da betieta horrela izango da aurrerantzean ere.

Euskal mitologian agertzen diren eredu onak, erreferente arrakastatsuekin lotuta erakutsi behar dira. Jentilek ez dute gaur egun iraganean izan ohi zuten liluratzekogaitasuna, eta horregatik, haiek erakustenduten elkartasun eta zintzotasun eredua,gaur egungo erreferentzia arrakastatsuekinlotuta adierazi behar da: jentilen mitologia

gorde den herrietan (Europa Atlantikoan),zintzotasun eta elkartasun ereduak inonbaino zabalduago daude, eta herri aurreratueta aberatsenak dira, elkarlana eta konfian-tza arrakasta ekonomikoaren oinarria dire-lako. Euren mitologietan boterea eta mal-tzurkeriaren gorazarrea duten herrietan be-rriz, maizago aurkitzen ahal da gizarte mai-lakatze nabarmenagoa, aberats kopuru txi-kia, jende txiro eta ezjakin ugariagoa, eta oro har, gizarte pobreago eta atzeratuagoa.

Euskal mitologia interpretatua curricu-lumean sartzea, herri-nortasun berritua eraikitzen hasteko urrats nagusia da. Herri-nortasun berritua, gaurko munduan bizi-tzeko egokitua, gogoeta zabal baten emai-tza izango dena eta iraganaldiaren mirabe izango ez dena. Iraganaldia ere ez delako ba-karra, anitza baizik. Sudango atsotitz batekdioen bezala, sustraiak eta hegoak, biak izango dituena.

Herri-nortasuna apurtu eta desegitenhasten denean, oraintxe bertan gertatzen ari zaigun moduan, herri bezala desagertze-aren ataria dela esan daiteke. Lehentasun la-rriko kontua da gure garaiari eta gure gizar-teari dagokion herri-nortasun berritua osa-tzea, euskal mitologia interpretatuaren la-guntzarekin.

Parte hartu, partekatuHezitzaileon ekarpenak sustatu nahi ditu hik hasi-k.

Zure esperientziaren berri emateko bidal iezazkiguzu ondokoak:

--Testua, bere izenburu eta sarrerarekin, eta azalpen teoriko eta ondorioekin.--Esperientziaren hiruzpalau argazki (baimenarekin).

[email protected] helbidera bidali

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 37

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:15 Página 37

Maiatzaren 10ean:

Heziketa ardatz duen HERRIA

Maiatzaren 10ean eta 11n Donostian. Gonbidatu gisa, Francesco TONUCCI pedagogoaeta “Haurren hiria” egitasmoaren sortzaile italiarraizango da bi egunetan. Euskal Herriko hainbat eskolatako eta herritakoesperientziak aurkeztuko dira.

- Euskal Herriko testuingurua: Lorea AGIRRE. - Haurren hiria: Francesco TONUCCI. “Haurrenhiria” proiektuaren sortzailea.- Euskal Herriko hainbat herritan egiten ari direnesperientzien aurkezpenak.

- Hiri-ereduak hezkuntzan duen eragina: KoldoTELLERIA (Hiria kolektiboa).- Guztientzako eskola: Francesco TONUCCI- Euskal Herriko hainbat eskolatan egiten aridiren esperientzien aurkezpenak.

Maiatzaren 11n:

Herrira begiratzen duen ESKOLA

Nori zuzendua: irakasleei, hezitzaileei, Udaletako zinegotziei eta teknikariei(berdintasuna, euskara, lurralde antolamendua...) gurasoei, arkitektuei etaheziketan interesa duen edonori zuzendutako jardunaldiak dira.

Informazioa eta izena emateko aukera zabalik dago

www.hikhasi.com helbidean

BANOA ESKOLARA

Herri hezitzailea, eskola herritarrajardunaldiak

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:15 Página 38

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 39

argitalpenak

Lata baten gorabeherak

Begoña Ibarrola / Teresa Novoa

ELKAR

Lata baten gorabeherak kontatzen dira

ipuin honetan. Hasieran, tomate-lata bat

zen, baina gero, pilota, itsulapikoa, potoa

eta abar bihurtu zen. Lata hura jabez jabe e-

ta etxez etxe ibiltzen zen, pozik beti. Ilusio-

ari buruzko ipuin bat da Begoña Ibarrolak i-

datzi eta Miren Agur Meabek itzulitakoa.•

Lauviaren giltzaIvan Landa

EREINAski litzateke haur baten irudimenadenon artean mundu hobea eraikitzeko,baina Lurreko jakintsu guztiak ere ez diranahikoa gizadi honen zelatan daudengaitz guztiei aurre egiteko. Nola lortuirudimenaren mundu sinestezin horienatea zabaltzen duen giltza? Sar zaitezAdarekin batera abentura zoragarrihonetan, haren irudimenaren munduoparo eta berezian murgilduz.•

Agerian utzitako ikastetxe-zuzendariaren kasua

Joachim FriedrichGILTZA

Txarlik ametsetan jarraitzen du: kasuhandi bat argitu nahi du beredetektibe-agentziarekin, benetangarrantzitsua izango den kasu bat.Baina, azkenaldi honetan, bestezerbaitekin ere egiten du amets…etabere arrebaren lagun ezin ederragoakdu horren errua.•

Altxor bat aurkituko duguJanosch

PAMIELA / KALANDRAKAAnimalia gizatiartuak protagonista dituten

istorio honetan adiskidetasunaren balioa

goraipatzen du Janoschek. Hartzak eta

tigreak ikasiko dute bizitzako egiazko altxo-

rrak ez daudela beti diruan, ez eta gauza

materialetan ere. Haur-estiloko ilustrazio

alai eta koloretsu, klasiko eta lauen bidez,

Janoschen kontakizun honi umorea dario.•

Sufrearen lurrin finaPierre BotteroIBAIZABAL

Ombek narkotrafiko-kontuetan dabi-len gizotso talde baten aurka borrokatu be-har du. Taldea aurkitzen duenean, gizotsobaten bizitza salbatzen du, eta harekin mai-temintzen da. Bien artean, taldea legez kon-trako negozioetan sartu duen gizotsoari li-dergoa kentzen ahaleginduko dira. Garaituegiten dute, baina gizotsoak ez du Ombegehiago ikusi nahi. •

Oihaneko epaileaJ. M. Olaizola ‘Txiliku’ / Aitziber Alonso

ELKAR

Gaurdaino iritsi diren istorio hauei es-

ker, ezagutuko dugu basoko zuhaitzek nola

hitz egiten zieten goroldioari eta iratzeari,

animaliek nola galdu zuten mintzatzeko

ahalmena eta baita ere nola iritsi zen uretako

bufaloa oihaneko animalia guztien epaile

izatera.•

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:15 Página 39

40 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

edukia berrikusi eta asimilatzeko modu erraz eta dibertigarrian. Ismael GarciaEHUko Historia-doktoreak egin ditu ilus-trazioak. Liburua Bisitariak Hartzeko Zen-troan eros daiteke 18 eurotan, eta www.ca-tedralvitoria.com helbidetik jaitsi daitekedoan.

Santa Maria katedralaren garrantzi his-toriko eta artistikoa haurrengana gertura-tzeko, Fundazioak antolatutako ekimene-tako bat da Katu bazen behin... Gasteizen libu-ru didaktikoa. Horrez gain, Didaktikatedralaegitarauan bisita gidatuak antolatzen ditu ikasleentzat, Gasteizko Udaleko Hezkun-tza Sailarekin lankidetzan. Mailaren arabera–Lehen Hezkuntzako lehen mailatik seiga-

rren mailara– eta gaika banatutako bisitakdira (elizpea, beirateak, Gasteizko etxolak,harresiak, errondabidea, merkataritza-hi-ria, katedrala...), eta bukaeran, bisitarekinlotutako zenbait lantegi egiten dira. Gai ba-koitza lantzeko, ikus-entzunezko materialaerabiltzen dute: power point programaz egin-dako aurkezpenak, DVDak...

Bestalde, haurrei eskainitako bisita gi-datuak antolatzen ditu Fundazioak larun-bat-arratsaldeetan (16:15ean hasten dira).Kasu horretan, helduen ibilbide berbera egiten dute umeek katedralean zehar, bainaazalpen teknikoak baztertu eta haurren gai-tasunera egokitutako hizkuntza erabiltzendute gidariek, txikiek ere arazorik gabe uler

... nora joangogara?

GASTEIZKO SANTA MARIA KATEDRALALurpeko txoko sakonenetik, hiriaren talaiara

Gasteiz hiriaren jatorria eta historiahobeto ezagutzeko eta ulertzeko giltza-rria da Santa Maria katedrala. XIV. men-dean eraikia, 2000. urtean tenpluarenzaharberritze lanari ekin zioten, bainakatedraleko ateak irekita utzi zituzten, obrak egin ahala herritarren bisitak ja-sotzeko. Geroztik, milioi bat bisitari bai-no gehiago hartu ditu katedralak. Hau-rrek ere eraikin gotikoaren sekretuak ezagutu ditzakete, bisita didaktikoen bidez zein berriki kaleratu duten liburubaten bidez.

Katu: bazen behin... Gasteizen izenburuadu Santa Maria Katedrala Fundazioak mar-txoan aurkeztu zuen liburuak. Ainhoa Go-mezek, Gasteizko Irakasle-eskolako irakas-leak, haurrentzat idatzitako liburu sail batenlehen alea da, katedralaren sekretuak gazte-enei erakusteko sortua. Katu izeneko katuurdin batek bizitako abenturen bidez, ten-pluaren historia, eraikitzea, arazoak eta za-harberritzea ezagutuko ditu haurrak. Hala-ber, katedralarekin loturiko beste hainbatalderdi erakutsiko ditu liburu-bilduma ho-rrek: XVIII. mendeko gasteiztarren bizi-modua, herrixkak izandako bilakaera, ErdiAroko defentsa-sistemak, arkeologiaren eta zaharberritzearen funtsak... Azalpenak irakurtzeaz gain, testuan txertatutako hain-bat ariketa egin ahal izango dituzte haurrek,

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:15 Página 40

178. zenbakia. 2013ko maiatza • hik hasi • 41

i

SANTA MARIA KATEDRALAAiztogile , 95

01001 Gasteiz

Tel.: 945 25 51 35

Erreserbak egiteko: v is it as@catedralv ito ria . com

www.catedralvitoria.com

eta goza dezaten bisita.Bisita horiek katedral gotikoaren erai-

kuntzari buruzko ezagutza sakontzeko ba-lio dute. Ibilaldi horretan, Santa Maria Ka-tedralaren eraikuntza-faseak, mendeetan izan dituen arazoak, egin diren ikerketa-lanarkeologikoak eta arkitektonikoak eta etor-kizuneko proiektuak ezagutzen ditu bisita-riak. Besteak beste, zimenduak indartzekoeta katedralaren zoru berria eraikitzeko era-bilitako hargintza-lanen bilakaera jarrai de-zake; kanpoko harresiaren erronda-pasabi-dea eta triforioa bisita ditzake; eta katedrala-ren elizpean egindako zaharberritzea ikusdezake. Halaber, induskatutako eremuengainean eraikitako zoru berria zapaldu etarococo estiloko sakristia bertatik bertara ikusteko aukera ere badu bisitariak. Kate-dralaz gain, dorrearen bisita eginez gero, eraikina oso-osorik ikus dezake, lurpekotxoko sakonenetatik hiriaren talaiara arte. Izan ere, Gasteizko lekurik garaienean ko-katuta dago katedrala, eta, bere dorretik –60metroko luzera du–, alde zaharraren, hiri-gunearen eta Arabako Lautadaren bistarikonenaz goza dezake bisitariak.

Katedralaren gune ikusgarrienetakobat Argiaren Elizpea da. Paterninako Kape-ra atrioaren aurrealdean kokatuta dago, etabideo digitaleko proiekzio-sistema sofisti-katuari esker, XVI. eta XX. mendeen artekopolikromiaren bilakaera erakusten du. Ar-giz eta kolorez beteriko ikuskizuna da, Eu-ropan bakarra.

Katedralaz gain, XI. mendean Gasteiz-ko herrixka inguratu zuen harresia ere bisitadaiteke. Urte luzez lur azpian edo kale es-tuen artean gordeta egon da harresia; jato-rrizkoak 900 metroko perimetroa zuen, bai-na, gaur egun, 450 baino ez daude zutik. Ka-tedralaren zein harresiaren bisita egitekobeharrezkoa da hitzordua eskatzea. ¥

BISITEN EGITARAUAKatedrala: Ordubeteko iraupena. Eskola-taldeak (gehienez 20 lagun): 70€ Haur bisitak: Ordubeteko iraupena. Eskola-taldeak (gehienez 20 lagun): 70€ Santa Maria 1813:75 minutuko iraupena. Bisitak 12:45ean eta 17:30ean hasten dira. Eskola-taldeak (gehienez 20 lagun): 85€Harresia: Ordubeteko iraupena. Eskola-taldeak (gehienez 20 lagun): 40€Katedrala + Dorrea: 75 minuruko iraupena. Eskola-taldeak (gehienez 20 lagun): 85€Katedrala + Harresia: 90 minutuko iraupena. Eskola-taldeak (gehienez 20 lagun): 75€

Sorkuntzarako gogoa pizten duen katedralaEzustez beteriko prozesu bizi eta irekia izan da Gasteizko Santa Maria katedra-

laren zaharberritzea. Lanen barruan egindako indusketa arkeologikoek Gasteizenhistoriari eta Erdi Aroko hiriguneari buruzko hainbat datu berri ezagutzea ahalbi-detu dute, eta hainbat teoria aldarazi dituzte. Esaterako, jakin da uste baino 400 urtezaharragoa dela hiria. Izan ere, katedrala eraikita dagoen muinoan herrixka bat ze-goen VIII. mendean, Gasteiz herrixka, eta haren gainean fundatu zuen NafarroakoAntso Jakitunak, 1181. urtean, Nova Victoria hiria. Halaber, katedrala lehengora-tzeko lanak hasi eta berehala, hiriko harresiaren aztarnak aurkitu zituzten lur azpian,eta horri esker, jakin ahal izan da XI. mendean eraikia izan zela, uste baino ehun ur-te lehenago. Katedrala zaharberritzeko lanen ereduak arkeologo, arkitektu eta his-torialari askoren goraipamena jaso du, eta turistak erakartzeko amu bilakatu da. Ha-laber, katedrala bisitatu ostean, hainbat idazlek hari buruz idaztea erabaki dute; ho-rien artean, Toti Martinez de Lezea eta Paulo Coelho daude. Baina, batez ere, KenFollett-en kasua da ezaguna. Gasteizko katedralean oinarritu zen The World WithoutEnd liburua idazteko, eta hirian bertan aurkeztu zuen.

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:15 Página 41

42 • hik hasi • 178. zenbakia. 2013ko maiatza

atzeko atetik

* “Ekoizle eta kontsumitzaile izateko hezten gaituzte, ez pertsona aske izateko”

Jose Luis Sampedro

Sistemak huts

Txikitatik atsegin izan dut irakur-tzea. Aitari nobelak lapurtu, irakurri, etagehienetan birrindu egiten nituen. Ezgaldetu azken urrats horretaz, nik ere ezbaitakit zergatik egiten nuen. Beharba-da 70eko hamarkadako liburuak ez zi-ren nik uste bezain sendoak.

Eskolan ez zuten gure irakurzaleta-suna bultzatzeko ahaleginik txikiena ereegin. Irakasleek nahiko lan zuten bizi-

Alberto LADRON ARANAIdazlea

rauteko orduko Eskola Nazionalaren anabasan. Hala ere, nire ikasgelakogehienok zer edo zer irakurtzen genuen.Komikiak gehienbat –Asterix, Morta-delo, Tintin eta abar–, baita garaiko best-

seller-ak ere: Sandokan, Ben Hur, EnidBlytoren nobelak… Hori guztia, inongo bultzadarik gabe sistemaren al-detik.

Francoren hezkuntza sisteman hezininduten. “Una, grande y libre” eta horiguztia. Hala ere, gutako gehienekin ezzuten emaitza handirik lortu. Nafarroa-ko belaunaldirik abertzaleena, sinesga-beena eta antimilitaristena izan ginen.

Sistemak huts egin zuen.

Geroago, institutuan eta karreran,klasiko espainiarrak irakurrarazten ziz-kiguten. Badakizue, Lope, Calderón etaenparauak. Irakurketa behartua amai-tzen nuenean, S. King eta Tolkienen no-beletan murgiltzen nintzen, plazer han-diz murgildu ere. Sekula ez naiz berrizhurbildu ustezko klasiko haiengana.

Berriz ere, sistemak ez zuen funtzio-natu... egun funtzionatzen ez duen be-zala.

Ikusten duzuenez, ez dut fede han-dirik hezkuntza sisteman. Badakit hauerratea ez dela oso txukuna hezkuntzaaldizkari batean, baina, zer nahi duzue,zerbaitek huts egin zuen nire heziketan.

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:15 Página 42

atzeko atetik4. Hazi Hezi kalean da: urtea egin du.

Zurekin eta zuri esker jarraituko du.

Egin zaitez harpidedun!Hazi Hezi etxerako heziketa aldizkariaren lau zenbaki

etxean jaso ditzakezu, 20 euroren truke*

943 371 408 www.hikhasi.com*hik hasi-ren harpidedunek prezio berezia daukate

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:15 Página 43

hhXIV. HIK HASI Udako Topaketak

Donostia. Uztailak 3, 4 eta 5

Matrikulatzeko azken eguna: maiatzaren 31

Psikomotrizitatea w Pikler-Lóczyko hezitzailea w Ametsak eta entrenamendumentala w Etxerako lanak w Elkarrekin pentsatu, sentitu eta bizi w Besteak

sendatzeko ahalmena w Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan wHezitzaileon erronka: ikasleen heziketa w Kultur aniztasunean ikastea eta

irakastea w Eskolako bizipenak, hizkuntza-ideologia eta jarreren eraldatzailew Nafarroa-Euskal Herriko historia w ‘Coaching’ w Bideoa: editatzen ikasi w‘Kamishibai’ tailerra w Haurrentzako masajea w Krisialdirako plastika tailerraw Espresio tailerra: sortuz sentitu, sentituz sortuw Ahotsaren erabilera egokia

w Txantxarien jolasak w Biodantza

Informazioa: www.hikhasi.com edo 943 371 408

2013

Hikhasi178-ona.qxd:119. alea ANTZA 26/04/13 16:15 Página 44