31. zenbakia - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/UOE3108.pdf · bezpera, Gaueko...
Transcript of 31. zenbakia - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/UOE3108.pdf · bezpera, Gaueko...
1.
1. AZALA: Gabonetan bildutako dirua 2. INKESTA: Gabonetako oporrak 3. AMARA BERRI SAREAN: Amorebietako Larrea
eskolakoen lana 4. 3. ZIKLOKOEN LANAK: Sentsazio zirraraga-
rriak 5. EGURALDIA 6. 2. ZIKLOKOEN LANAK: Gurutzegrama
Joan den abenduaren 24ean, urtero bezala, eskolako guztiok kan-tatzen atera ginen herrian zehar. Goi-zeko 11etan Lukusin plazatik abiatu ginen denok batera eta handik beste toki ba-tzuetara joan ginen
gabonetako kantak abestera: Hator hator, Eguarri bezpera, Gaueko izar, Olentzero eta Oilarra kanta kantari, ... Domingo Unanue plazan bukatu genuen 12ak aldera. Gurekin, ohitura bezala, Olentzero ge-neraman aulkian eserita. Denok dakigun bezala, Olentzero Euskal Herriko Gabonetako pertsonai na-gusia da. Mendian bizi da eta abenduaren 24ean opariak banatzen ditu, baina gaizki portatzen direnei ikatza ekartzen die. Aurten guztira 244€ lortu ditugu abesten eta, beti bezala, dirua ONG bati emango diogu behar dutenei
laguntzeko. Ondo pasa eta urte berri on!
Berriemaileak: Naroa eta Uxue (3. Ziklo)
EDITORIALA
Kaixo, lagunok!!! Gaur Naroa, Aritz, Ser-gio eta Uxue gaituzue aurtengo lehenengo egunkaria egiten, ikas-turteko 31. alea hain zuzen ere. Asko saiatzen ari gara zuen gustuko egunka-ria egiten. Ohitura be-zala, gauza asko ditugu zuek ikusteko: albis-teak, inkestak, ziklo-koen lanak ... Agur eta ondo pasa !!
ERREDAKTOREAK
Aritz, Sergio, Naroa eta Uxue
2009/01/07
www.urdanetaikastetxea.org 31. zenbakia
FM 108.0
Hauxe da gure Olentzero.
Dagoeneko gabonetako oporrak bukatu dira eta gaur gure lehenengo eskola eguna denez, gure lagunei inkesta hau egin diegu.
1. Non pasa dituzu oporrak? 2. Olentzerok oparirik ekarri al dizu?
2.
Unai K.
1. Ordizian. 2. Bai, BMXa mobila.
Oier
1. Kandantxun, Donostian eta Ordizian.
2. Bai, Tauko jertsea eta Tauko trajea.
Jone eta Olatz
1. Ordizian, Lazkaon, Ma-drilen eskiatzen.
2. Bai, erlojua eta poltsa.
Iker
1. Informatika. 2. Argazkilaritza. 3. Argazkiak egiten dire-
lako.
Saioa C.
1. Ordizian. 2. Bai, erlojua eta liburu
bat .
Ane, Amaia eta Oihane
1. Ordizian. 2. Bai, Wiia eta eskula-
rruak.
Jon eta Rubén
1. Ordizian eta Beasainen. 2. Bai, Wiia eta jokoa eta
PSPko jokoa.
Nerea eta Andrea
1. Ordizian. 2. Bai, patinak eta arropa.
Andoni eta Joseba
1. Ordizian. 2. Bai, erlojua.
Olentzero
3.
Hemen dugu Larrea eskolako ikasleek bidalitako deskribapen bat. Bertan ti-
greari buruz hitz egiten digute. 2. Zikloko Melania, Angela, Ane, Daniel Chis-
nenko, Sergio eta Daniel Vedea ikasleek egin dute lan hau. Denak Laranja tal-
dekoak dira.
Mila esker zuen lanagatik, oso polita da!
Maketazio lana: Naroa eta Uxue
Egilea: Irene Guerra (4. maila/ Urdin taldekoa) Maketazio-lana: Sergio eta Aritz
4. Irene Guerra
5.
OINEZ ETORRI ESKOLARA!
Momentu honetako tenperatura: 0º Atzoko tenperaturarik beroena: 2º Gau honetako tenperaturarik hotzena: -3º
Zerua: Lainoturik dago. Lurra: Elurra dago.
Haizea Haize-mota: Barea dago.
Haizearen norabidea: H-Etik dator.
Euria Euri-mota: Ateri dago. Jasotako euri kantitatea: 375 litro m2ko
Hurrengo orduetarako aurrikuspena: Elurra egingo duela uste dugu.
Esaera zaharra: Elur urte, gari urte.
Allenen urtebetetzea
Gaur, urtarrilak 7, Allen Bachiller ikaslearen urte-betetzea da. Berak 11 urte bete ditu, beraz, 1998an jaio zen. Allen 5. Mailan dago eta Berde taldekoa da. Zorionak, Allen, eta ondo pasa eguna !!!
Allen Lehenengo eskola eguna
Gaur lehenengo eskola-eguna dugu eta, beraz, lehe-nengo prentsa-eguna. Eguberriak pasa ondoren, berriz hemen gaude urte berriari hasiera ona eta bukaera hobea emateko. Urte berriak, ordea, elurra ekarri digu. Urte berri on!
Berriemaileak: Sergio eta Aritz Gu prentsa lanean
6.
Egilea: Gorka Etxeberria (6. Maila /Hori taldekoa) Maketazio-lana: Naroa eta Uxue Gorka Etxeberria