3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat,...

74
1 1 1 3 3 . . Z Z I I K K L L O O K K O O P P R R O O G G R R A A M M A A Z Z I I O O A A 1 1 . . M M A A I I L L A A 10 URTEKO HAURRAREN EZAUGARRIAK (5. MAILA) 1 10 urteko haurrak Lehen Hezkuntzako 5. maila egin behar du. Bizitzako etapa bat amaitzen ari da, haurtzaroa alegia. 10 urteko adinaren ezaugarri bereizgarriak egokitzapen egokia, segurtasun lasaia eta oreka dira. Haurtzaroaren gailurra da. Hobetzearen, eragiketa zehatzak egitearen eta orain arte lortutako funtsezko ezagutzak antolatzearen ondorio da haurraren adimen-garapen egokia. Piageten arabera, eragiketa zehatzetan lortutako hobekuntzaren ezaugarri bereizgarriak ikuspegien koordinazioa eta espazioan eta denboran ezarritako “multzo-sistema” jakin batzuk dira. 10 urteko adinean, haurraren adimen-etaparen bilakaera oso aurreratuta badago ere, arrazoibidearen alderdi batzuetan haurra egoeren ezaugarri zehatzei lotzen zaie eta, ondorioz, ez da konturatzen aplikatzen dituen legeak egitura guztietara zabal daitezkeela. Hori dela eta, hainbat eragiketa nahasten badira edo aldi berean hainbat eremu inplikatzen badira, haurra maila prelogikora itzultzen da, datu zehatzen abstrakzioa egiteko koadro orokorra falta baitzaio. Esaten ari garenaren erakusgarri, Piagetek berak proposatutako adibide bat aipatuko dugu: itsasontziak ez dira flotatzen “hori egin behar dutelako”, “oso sendoak direlako” edo “itsasoan ur asko dagoelako horiei eusteko”, aurreko etapetako haurrek erantzungo luketen bezala. 10 urteko haurra gai da ulertzeko itsasontziak beren pisuaren eta hustutako likidoaren arteko erlazioagatik flotatzen direla. Printzipio unibertsalen edo kasu guztietan aplikatzeko moduko lege orokorren kasuan, ostera, ez da gauza bera gertatzen, haurraren adimenak goragoko maila batzuetara bilakatu behar baitu oraindik. Bilakaera etikoari dagokionez ere, aurrerapena handia izaten da. Haurrak baditu, dagoeneko, bere egin dituen uste sendo moralak. Balio-eskala antolatuta dago bere pentsaeran, eta balioak, beretzat ez ezik, besteentzat ere badirela ulertzen du. Haurra, bere borondatez, mundu etikoan sartzen da. Bera da bere jardueraren gidari eta, beharbada, harrituta utz gaitzake egin behar denaren eta egin behar ez denaren zentzua edo bere erantzukizunei aurre egiteko gaitasuna zein garatuta dituen ikusteak. Ongiaz eta gaizkiaz hitz egiten du maiz, eta gorroto du iruzurra. Haurraren bilakaera etikoa argiago azaltzeko, Piageten esperientzietara joko dugu berriz ere. Oinarria eskolan oso arrunta den gai bat izango da, hots, ikasgaia galdetzen dioten edo azterketa bat egin behar duen ikaskideari “ezkutuan esatea” zuzen ala oker jokatzea den adieraztea. 7-8 urteko haurrarentzat “ezkutuan esatea” gauza txarra da, helduek horixe baitiote. 9 urte ingururekin, “ezkutuan esatea” ongi ez dagoela diote, baina gehienek noizean behin egiten dutela aitortzen dute. 10 urteko adinetik aurrera, estu dagoen ikaskide bati laguntza klandestino hori emateari buruzko iritziak oso banatuta daude, eta gaia bakoitzak bere kaxa erabaki behar duen kontzientzia-kasu bihurtzen da. Beraz, haurrak moral autonomoa duela esan dezakegu, lankidetzatik sortua eta elkarren arteko errespetuan eta elkartasunean oinarritua, hain zuzen ere.

Transcript of 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat,...

Page 1: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

111

33.. ZZIIKKLLOOKKOOPPRROOGGRRAAMMAAZZIIOOAA

11.. MMAAIILLAA

10 URTEKO HAURRAREN EZAUGARRIAK (5. MAILA)1

10 urteko haurrak Lehen Hezkuntzako 5. maila egin behar du. Bizitzako etapa bat amaitzen ari da, haurtzaroa alegia.

10 urteko adinaren ezaugarri bereizgarriak egokitzapen egokia, segurtasun lasaia eta oreka dira. Haurtzaroaren gailurra da.

Hobetzearen, eragiketa zehatzak egitearen eta orain arte lortutako funtsezko ezagutzak antolatzearen ondorio da haurraren adimen-garapen egokia.

Piageten arabera, eragiketa zehatzetan lortutako hobekuntzaren ezaugarri bereizgarriak ikuspegien koordinazioa eta espazioan eta denboran ezarritako “multzo-sistema” jakin batzuk dira. 10 urteko adinean, haurraren adimen-etaparen bilakaera oso aurreratuta badago ere, arrazoibidearen alderdi batzuetan haurra egoeren ezaugarri zehatzei lotzen zaie eta, ondorioz, ez da konturatzen aplikatzen dituen legeak egitura guztietara zabal daitezkeela. Hori dela eta, hainbat eragiketa nahasten badira edo aldi berean hainbat eremu inplikatzen badira, haurra maila prelogikora itzultzen da, datu zehatzen abstrakzioa egiteko koadro orokorra falta baitzaio.

Esaten ari garenaren erakusgarri, Piagetek berak proposatutako adibide bat aipatuko dugu: itsasontziak ez dira flotatzen “hori egin behar dutelako”, “oso sendoak direlako” edo “itsasoan ur asko dagoelako horiei eusteko”, aurreko etapetako haurrek erantzungo luketen bezala. 10 urteko haurra gai da ulertzeko itsasontziak beren pisuaren eta hustutako likidoaren arteko erlazioagatik flotatzen direla.

Printzipio unibertsalen edo kasu guztietan aplikatzeko moduko lege orokorren kasuan, ostera, ez da gauza bera gertatzen, haurraren adimenak goragoko maila batzuetara bilakatu behar baitu oraindik.

Bilakaera etikoari dagokionez ere, aurrerapena handia izaten da. Haurrak baditu, dagoeneko, bere egin dituen uste sendo moralak. Balio-eskala antolatuta dago bere pentsaeran, eta balioak, beretzat ez ezik, besteentzat ere badirela ulertzen du. Haurra, bere borondatez, mundu etikoan sartzen da. Bera da bere jardueraren gidari eta, beharbada, harrituta utz gaitzake egin behar denaren eta egin behar ez denaren zentzua edo bere erantzukizunei aurre egiteko gaitasuna zein garatuta dituen ikusteak. Ongiaz eta gaizkiaz hitz egiten du maiz, eta gorroto du iruzurra.

Haurraren bilakaera etikoa argiago azaltzeko, Piageten esperientzietara joko dugu berriz ere. Oinarria eskolan oso arrunta den gai bat izango da, hots, ikasgaia galdetzen dioten edo azterketa bat egin behar duen ikaskideari “ezkutuan esatea” zuzen ala oker jokatzea den adieraztea. 7-8 urteko haurrarentzat “ezkutuan esatea” gauza txarra da, helduek horixe baitiote. 9 urte ingururekin, “ezkutuan esatea” ongi ez dagoela diote, baina gehienek noizean behin egiten dutela aitortzen dute. 10 urteko adinetik aurrera, estu dagoen ikaskide bati laguntza klandestino hori emateari buruzko iritziak oso banatuta daude, eta gaia bakoitzak bere kaxa erabaki behar duen kontzientzia-kasu bihurtzen da. Beraz, haurrak moral autonomoa duela esan dezakegu, lankidetzatik sortua eta elkarren arteko errespetuan eta elkartasunean oinarritua, hain zuzen ere.

Page 2: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

222

33.. ZZIIKKLLOOKKOO PPRROOGGRRAAMMAAZZIIOOAA

11.. MMAAIILLAA

Taldea zabaldu eta koadrila bihurtzen da, eta orain arte ez zuen sendotasuna eta egonkortasuna lortzen du. Koadrilako bizitza izugarri gustatzen zaio haurrari, koadrilak jartzen dizkion arauek eta ematen dion askatasunak bere burua berresten duten heinean hain zuzen ere, nahiz eta, egiaz, pertsonak eta gauzak bere norberatasuna baino gehiago interesatu. Ezin dugu ahaztu, 9 urterekin gertatzen zitzaion bezala, orain ere introiekzio-etapa batean dagoela eta, kosta ahala kosta, bere berdinekiko elkarbizitza bilatzen duela eta bere buruari erreparatu aurretik eskaintzen zaizkion aukera guztiak kontrastatu eta aprobetxatzen dituela. Haurraren intimitateak besteengan bilatzen ditu bere kezken, jakin-minen eta iritzien erantzuna, eta bere planteamenduei egokitzen zaien erantzuna aurkitu nahi du. Horrela, beraz, haurraren soziabilitatea handitu egiten da (etapa honetan gizabanakoaren gizarte-bizitza punturik gorenera iristen dela esan dezakegu) eta, zentzugabekeria badirudi ere, intimitatea zabaltzeko aukera ematen dio horrek. Izaki sozial eta taldekoi porrokatua ez ezik, bere originaltasun propioa izan nahi duen izakia ere bada.

Lagunak eta taldea iragankorrak izan ohi dira, eta hori lagungarria da haurraren nortasuna garatzeko, pertsona mota gehiagorekin egoteko aukera baitu. Hala ere, talde batekoa, koadrila batekoa izateko beharra du. Bere parekoen, bere berdinen, artean dago hain beharrezkoa duen indarra.

Taldearen alderdirik interesgarrienetako bat helduen kontrako jarrera da. 10 urteko haurrak haurtzaroa atzean uzten ari dela sumatzen du, baina oraindik ez da nerabea. Ez du atsegin besteek bera haur moduan ikusterik, eta helduak, agertzearekin hutsarekin, haurra dela gogorarazten dio, helduaren aurrean gutxiago dela sentitzen baitu. Taldearen barruan, bere adinekoekin sentitzen da bere lekuan, ez haur ez nerabe ez den baina “norbait” baden hori: abentura-planak egiten, bihurrikeria handiagoak edo txikiagoak asmatzen, sekretu, errito eta kontsignekin…

Azpimarratu beharra dago neska taldeak eta mutil taldeak erabat bereiz daudela, bai eta ikastetxe mistoetan ere. 6-7 urteko adinera bitartean, haurrek axolagabetasun handia dute ikaskideekiko. 7-8 urteko adinean, bereizketa jokoan sortzen da (mutilak mutilekin, eta neskak neskekin), baina ez dute arazorik lanak elkarrekin egiteko. 9-12 urteko adinean, aldiz, kontrakotasuna erabatekoa da, eta haustura mugara heltzen da.

Fenomeno horren azalpen logikoa eman dezakegu. Izan ere, haurrak ez daude batere ziur beren maskulinotasunaz edo femeninotasunaz, eta ez dira ausartzen beste sexukoen aurrean probatzen. Haur bakoitzak, bere taldean jolastean, bere sexu-nortasuna finkatzen du beste sexukoekin lehen aldiz hurbiltzen saiatzen den arte.

Bestalde, adierazi beharra dago taldearen inguruko kohesio, interes eta grina hori ez dela hain handia neskengan. Soziogrametan ikus daitekeenez, nesken taldeak ez dira mutilenak bezain antolatuak.

Mutilen taldean, oro har, koadrilaren helburuak eta izaera bera ezartzen dituen lider bat izaten da buru. Nesken artean, berriz, 4 edo 5 kideko talde txikiak eta hainbat azpitaldetan banatutako lider batzuk daude, eta barneko ika-mikak eta norgehiagokak arruntak dira.

10 urtekoentzat, inguruko helduen irudiak ospea galtzen du (hala nola gurasoenak edo irakasleenak). Irakasleak, bereziki, oso une zaila pasatu behar du; egiten dituen gauza guztiak zorrotz epaitu eta neurtuko dizkiote. Gurasoekin gauza bera gertatzen bada ere, irakaslearen irudiak ez du gurasoen irudiaren karga afektiboa. Eta eskola oraindik oso interesgune garrantzitsua bada ere, haurraren harreman-bizitzaren oinarria lagun taldea eta familia dira.

Etxean errespetu-falta agertzen du, oihu egiten du eta lotsagabe erantzuten du, baina familiako bizitzari oso lotuta dago oraindik eta asmo ona erakusten du etxeko harmonian laguntzeko. Etxeko eremuan, taldearen hertsatzetik ihes egin dezake, eta taldean nagusi den indibidualismoaren kontrako jarreraz libre gera daiteke.

Freudek proposatutako bereizketaren arabera, adin honetako haurra latentzia-etapan edo “adin zoriontsuan” dago, baina, 9 urteko haurrei buruzko atalean adierazi bezala, horrek ez du esan nahi haurrak beldurrik, estualdirik, umore-aldaketa bortitzik, haserrealdirik edo depresiorik ez duenik gaindiezintzat hartzen dituen zereginen aurrean. Hortaz, zoriontasuna ez da dirudien bezain osoa.

Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak dira, bai eta haurrak gurasorik helduenak, ulerkorrenak eta hezkuntzan adituenak izanda ere. Haurrek kontraesanean eta gatazkan dauden bulkada propioek sortutako zailtasunak dituzte, eta horri guztiari aurre egitea, azken batean, garapenerako motorra da, ez oztopo.

Itxuraz, sexu-pultsioak erdi-lo ditu haurrak, ez, ordea, sexuarekiko jakin-mina. Gai horretaz duen interesa ez da geroago izango duena bezain handia, baina gogoan izan behar dugu oso garrantzitsua dela sexu-hezkuntza mailakakoa eta harmoniatsua izatea, eta hezkuntza horren iturri nagusia familiak izan behar duela. Haurrak txikitatik informazio egokia eta bidezkoa jaso badu ere (galdetzen dituen gauzen artean sexualitateari lotutako gaiak agertzen direnean ikus daiteke hori), harrituta gera gaitezke gaia zen-

Page 3: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

333

33.. ZZIIKKLLOOKKOO PPRROOGGRRAAMMAAZZIIOOAA

11.. MMAAIILLAA

bat aldiz azaldu behar zaion ikustean. Izan ere, zail egiten zaio ulertzea eta gure ustez hain ongi azaldu genuena buruan gordetzea. Haurrari beti erantzun behar zaio galdetzen duenean; horrela, sexuari buruzko galderak ez dira saihestuko. Haurtzaro osoan konfiantza eta informazioa ematen badiogu, gai horiek geroago sortuko dioten kezka eta estuasuna arinduko diogu.

10 urteko haurrari buruzko atala amaitzeko, haurra haurtzaroa uzten ari dela, baina, nortasunari eta soziabilitateari dagokionez, egoera orekatu samarra dela esan dezakegu. Hurbil dagoen nerabezaroa iristen denean, haurrak berriz ere dena zalantzan jarriko du, eta sakon-sakonean astinduko duen krisialdi luze batean sartuko da.

1 EOS5 Psikodiagnostikoaren frogen materialetatik hartua.

Page 4: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

11.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Ikasleen harrera eta integrazioa

1.1 JARDUERA: Bisita-txartela Helburua:

Taldeko konfiantzan eta harreran pauso bat ematea, batez ere ikasle marjinatuen, barnerakoien edo baztertuen harremanak hobetzeko.

Denbora:

Ordubete inguru. Taldea handiegia bada, erantzun kopurua murriztu egin daiteke.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Ikasleei bisita-txartela betetzeko eta atal bakoitzean 3 erantzun idazteko eskatuko zaie.

1. Zein dira zure zaletasunak?; 2. Zein dira zure telebistako programarik gogokoenak?; 3. Zein hitzek definitzen dute zure nortasuna?; 4. Nora egingo zenuke gustura bidaia bat?; 5. Zein lanbide gustatuko litzaizuke edukitzea?; 6. Zuk egindako gauzen artean, zeinetaz zaude harro?

Ondoren, denak biribilean eseriko dira, eta bakoitzak bere eskuinekoari pasatuko dio bere bisita-txartela; horrek taldeari irakurriko dio. Atalez atal irakur daiteke, eta atal bakoitzean iruzkinak egin.

Komeni da tutoreak jardueran beste edozeinek bezala parte hartzea.

JARDUERA-GUNEA:

Ikasleen harrera eta integrazioa

1.1 JARDUERA: Ikaskide berria daukagu 1

Helburua:

Ikastetxera etorri berri den ikaskidea aurkeztea.

Denbora:

Ordu-laurden inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

Tutoreak taldean ikaskide berria aurkeztuko du. Nondik datorren, zergatik egin duen aldaketa eta abar azalduko du. Ondoren, ikastaldeko ume bakoitzak agurtu eta bere burua aurkeztuko du. Horretarako, “Kaixo _______________, nire izena _______________ da eta zure laguna izan nahi dut” esango dio.

Ikasle berriak zailtasun bat baldin badu (paralisia, itsutasuna, gorreria...), ikastaldeko umeei hari zer gertatzen zaion, zein behar dituen edo nolako trataera behar duen azaltzeko aprobetxa daiteke.

1 Jarduera hori oso garrantzitsua da edozein mailatan; ikastaldean ume berri bat agertzen denean egin behar da, harremanak errazteko.

Page 5: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 6: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

22.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Ikasleen harrera eta integrazioa

2.1 JARDUERA: Egun batean Helburua:

Norberaren irudia, askatasunaren zentzua eta komunikazioa bultzatzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

Ikasle bakoitzari orri bat emango diogu. 2 minututan, egun batean nahi dituzten gauza guztiak egin ditzaketela irudikatuko dute, inor haserretu gabe, inork oztopatu gabe.

Ondoren, orri batean pentsatutakoa idatziko dute eta, amaitutakoan, txandaka irakurriko diete ikaskideei. Galderak edo iruzkinak (errespetuzkoak) egin ditzakete horiek. Tutoreak moderatu baino ez du egingo, balioespenik egin gabe.

Page 7: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

33.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Ikasleen harrera eta integrazioa

3.1 JARDUERA: Nire burua balioesten dut Helburua:

Ikasleek beren buruaz duten ikuspegiaz hitz eginaraztea eta alderdirik positiboenak balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Ariketa honetan, adjektibo batzuk banatu ondoren, bakoitzak bere buruarekin gehien identifikatzen duena aukeratuko du, eta esaldi bat idatziko du egindako aukera arrazoituz. Gero, talde handian aurkeztuko dute. Autoestimu baxuko ikasleei lagundu egingo diegu.

Giroa ona baldin bada, antzezpen txiki batekin jarrai dezakegu. Kasu horretan, ikasle batek ipinitako adjektiboaren kontrakoa esango dio beste ikasle bati, eta azken horrek argudio bat erabiliko du defentsa moduan.

Adibidez: 1. Ez zara oso jatorra, edonoiz haserretzen zara eta beti zurea egin nahi duzu. 2. Hori ez da egia, lagun asko ditut, eta onak direla uste dudalako defendatzen

ditut nire ideiak.

Page 8: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 9: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

44.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

4.1 JARDUERA: Lanen arduradunak aukeratzen ditugu Helburua:

Ikasleen erantzukizunak eta horiek hartzeko txandak definitzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxak.

Garapena:

Taldearen funtzionamendu onerako lanen arduradunek duten garrantzia adieraziko zaie ikasleei.

Guztien artean, ikasleen erantzukizunak zein izango diren erabaki dezakete. Hona hemen adibide batzuk:

• Pertsianak ireki eta ixtea • Materiala eta liburuak banatzea • Arbela ezabatzea • Animaliak eta landareak zaintzea • Atea irekitzea • Gelako liburutegiaz arduratzea • Ikasgelaz ikasgela joatean ilarak kontrolatzea • Ikasleen eguneroko asistentzia idaztea • Data arbelean idaztea • Irakaslea kanpoan dagoenean ordena kontrolatzea • “Hitz itsusiak” kontrolatzea

Ondoren, erantzukizunen ebaluazio-orria eta txandak erakutsiko zaizkie.

Azkenik, “Arduradun izateak ongi sentiarazten nau” orria margotu eta etxera eramango dute.

Page 10: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 11: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 12: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

55.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

5.1 JARDUERA: Arauak egiten ditugu Helburua:

Taldearen funtzionamendu onerako arauak egin edo aukeratzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Gelako arau-zerrenda eta elkarrizketa onaren arauak.

Garapena:

Taldeari arauen garrantzia azalduko diogu. Arau-zerrenda denen artean gelako arauak egiteko eta adosteko eredu gisa erabil daiteke.

1. Bakarka

• Zer esan nahi du guretzat “arau” hitzak, eta zergatik dira garrantzitsuak arauak ikastaldean?

• Adierazi ikastaldeak ongi funtzionatzeko oinarrizko hiru arau.

2. Talde txikian

Talde bakoitzean, bakoitzaren proposamenak hartu eta garrantziaren arabera ordenatuko dituzte. Honako gai hauek kontuan hartuta sailka ditzakete proposamenak:

• Elkarrizketa • Elkarbizitza • Puntualtasuna • Garbitasuna eta ordena • Ikasketak

3. Talde handian

Talde txikian atera diren proposamenak eta arauak hartuko dituzte. Sailkatu ahal izateko, ezberdintasunak eta antzekotasunak egiaztatuko dituzte. Onartu aurretik, alde onei eta txarrei buruz eztabaidatuko dute. Oso garrantzitsua da arau horiek betetzeko ikastaldea nola antolatuko den eztabaidatzea eta adostea.

OHARRA: komeni da irakasleak arau-zerrenda bat eskura izatea, ikasleei oinarrizko arauren bat ahazten zaien egiaztatzeko. Saio batzuk pasatu ondoren, arauak eta antolamendua berrikusiko ditugu.

Page 13: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 14: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 15: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

66.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Lan-ohiturak eta norberaren zaintzari lotutakoak eskuratzea eta hobetzea.

6.1 JARDUERA: Agenda eta etxeko lanak Helburua:

Eskola-agendak etxeko lanak apuntatzeko eta familiarekin komunikatzeko duen garrantzia balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Agenda baten eredua (koaderno txiki bat izan daiteke) eta etxeko lanen kontrol orria.

Garapena:

Eskola-agenda nola erabili behar den, zertarako balio duen eta erabilera nola kontrolatu behar den azalduko zaie ikasleei.

Ondoren, etxeko lanen kontrol-orria nola erabili behar duten azalduko die tutoreak.

Page 16: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 17: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

77.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

7.1 JARDUERA: Taldeko lema daukagu Helburua:

Taldeko kohesioa bultzatzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Arbela.

Garapena:

Taldeko lema egiteak guztien artean taldearen definizioa ematea eskatzen du, ezaugarri positiboak adierazita.

Joan den ikasturtean lema edo maskota aukeratu bazuten, berarekin jarraitu nahi duten ala ez balioetsi dezakete.

Page 18: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

88.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Lan-ohiturak eta norberaren zaintzari lotutakoak eskuratzea eta hobetzea

8.1 JARDUERA: Gure astialdia antolatzen dugu Helburua:

Eskolaz kanpoko ordutegia ezagutzea eta horren antolamenduaren garrantzia ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Eskolaz kanpoko ordutegia.

Garapena:

Eskolaz kanpoko ordutegiari buruz hitz egingo dute ikasleek. Ordutegia ongi antolatuta badago, etxeko lanak, kirolak, eskolaz kanpoko jarduerak eta abar egiteko, telebista ikusteko edo jolasteko astia izango dute.

Aurreko egun batean, orriak banatuko dizkiegu, bete ditzaten. Ondoren, tutoretza-orduan aztertuko dugu eta denon artean ordutegien balioespena egingo dugu (ea orekatua edo errealista den...).

Page 19: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 20: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

99.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

9.1 JARDUERA: Nire gogoko indargarriak Helburua:

Ikasleentzako indargarririk onenak ezagutzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Zerrenda banatuko zaie, bete dezaten.

Page 21: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 22: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

1100.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

10.1 JARDUERA: Kritiken aurrean erantzun Helburua:

Besteen kritiken aurrean erantzunik egokiena ematen ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

Bikote bat irtengo da, eta erantzunik egokiena aukeratuko dute. Geroxeago, erantzun batzuk zergatik diren egokiak eta beste batzuk ez adieraziko die tutoreak.

1. Antzezpena Ikasle batek beste bati: ”Bai itsusia dela zure marrazkia!” Erantzun posibleak:

a) Bai, egia da, trakeskeria hutsa da, ezabatu egingo dut (GAIZKI) b) Nire marrazkia da, eta niri gustatu egiten zait (ONGI) c) Zuri ez zaizu axola! Utzi bakean! (GAIZKI) d) Begiratu nire marrazkiari, baina zure iritzia eman gabe (ONGI) e) Bai, badakit ez naizela Picasso (ONGI)

2. Antzezpena Ikasle batek beste bati: “Nire konfiantza kenduko dizut, beti dena ahazten duzu eta”. Erantzun posibleak:

a) Ez da egia, gaur baino ez zait ahaztu (ONGI) b) Inork ez du nirekin fidatu nahi (GAIZKI) c) Nik zure laguna izan nahi dut, eta beste egun batean saiatuko naiz ez ahazten (ONGI) d) Utzi bakean, ez dizut entzun ere egin nahi (GAIZKI)

3. Antzezpena Ikasle batek beste bati: “Oso berekoia zara, jostailu guztiak zuretzat nahi dituzu eta ez didazu ezer uzten” Erantzun posibleak:

a) Zuretzat kalte, hartu zure jostailuak (GAIZKI) b) Niri zurekin jolastea gustatuko litzaidake, baina, mesedez, zaindu jostailuak (ONGI) c) Ni ez naiz neba txarra; gertatzen dena da noizbait jostailu bat apurtu didazula, eta hori ez zait gustatzen (ONGI) d) Zu bai zu, berekoia!, beti nire jostailuak eskatzen! (GAIZKI)

Galderei buruz hitz egingo dute. OHARRA: Erantzun motak:

• Erantzun negatiboak honako hauek dira: bere buruari edo beste pertsona bati min egiten diotenak (autoebaluazio negatiboak, mehatxuak, gaitzespenak,...), eta egoerari ihes egiten diotenak.

• Erantzun positiboak honako hauek dira: arrazoiak azaltzen dituztenak edo ezberdina izateko eskubidea defendatzen dutenak.

Kritika motak:

• Kritika eraikitzailea: maite gaituztenek gu hobetzeko edo gure akatsak ikusteko egiten diguten kritika. Kritika horiek onartu behar ditugu hobetzeko.

• Kritika suntsitzailea: kritika hau makurki egiten da, gure morala edo animua jaisten digu eta ez digu inolako ekarpenik egiten. Kritika horien aurrean, hobe da kasurik ez egitea edo txantxetan hartzea, AITORPENAREN TEKNIKAREKIN, adibidez (umore onez aurkariarekin ados agertzea, bai eta neurriz kanpo erantzutea ere).

Page 23: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

1111.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

11.1 JARDUERA: Berdinen arteko tratu txarrak1

Helburua:

Ikasleek beren ekintzek ikaskideengan sentimenduak eragiten dituztela kontuan hartzea.

Denbora:

Beharbada, saio bat baino gehiago erabiliko da.

Beharrezko baliabideak:

Papera eta arkatza.

Garapena:

1. Bakarka:

Ikasle bakoitzak gidoi bat idatziko du berdinen arteko tratu txarren eszena batekin: gizarte-isolamendua, lapurretak, isekak, izengoitiak, eraso fisikoak…

2. Talde txikian: Taldekide bakoitzak bere gidoia irakurriko du, eta guztien artean antzerki-lan txiki bat prestatuko dute, gelan antzezteko, pertsonaiak nola sentitzen diren adierazita.

3. Talde handian: Talde bakoitzak bere gidoia antzeztuko du; antzerki-lana egin eta gero, tratu txarren zerrenda egingo dute denon artean.

1 Honako honetatik hartua: ORTEGA RUIZ, Rosario, eta beste zenbait: La Convivencia Escolar: qué es y como abordarla, Andaluziako Junta.

Page 24: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

1122.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

12.1 JARDUERA: Jon Anderren kasua1

Helburua:

Berdinen arteko abusuen ondorioak ikustea..

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Jon Anderren istorioa

Garapena:

Aurretik, adieraziko zaie besteen lekuan jartzea oso garrantzitsua dela gure jarduerek eragindako sentimenduak ikusteko. 1. Bakarka:

Ikasle bakoitzak “Jon Anderren istorioa” irakurriko du. Ondoren, paper batean testuaren irakurketak eragin dizkion sentimenduak idatziko ditu, eta erasotzailearen, biktimaren eta ikusleen sentimenduak bereiziko ditu.

2. Talde txikian: Bakoitzak bere sentimendu-zerrenda irakurriko dio taldeari. Ondoren, zerrenda bateratu batean ordenatu eta azpimarratuko dituzte sentimendurik arruntenak. Zer egin daitekeen iradokiko zaie.

3. Talde handian: Ondoren, talde bakoitzak bere zerrenda irakurriko du, eta irakasleak erasotzailearen, biktimaren eta ikusleen sentimenduak sailkatuko ditu. Gaiari buruz hitz egingo dute.

1 Honako honetatik hartua: ORTEGA RUIZ, Rosario, eta beste zenbait: La Convivencia Escolar: qué es y como abordarla, Andaluziako Junta.

Page 25: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 26: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

1133.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

13.1 JARDUERA: Gure jarrerak kontrolatzen ikasten dugu 1

Helburua:

Norberaren jarrerak kontrolatzen ikastea eta besteenak balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Egoera gatazkatsuren bat irudikatuko duen eszena bat.

Garapena:

Egoera erreal edo hipotetiko baten aurrean honako eskema hau erabiltzen irakatsiko diegu ikasleei.

1. ARAZOAREN IDENTIFIKAZIOA: zer gertatu da? 2. KAUSAK: zergatik gertatu da? 3. ONDORIOAK: zer gertatuko ote da? 4. IRTENBIDEAK: zer egi daiteke? zertan lagun dezakegu? Alternatibak proposatu. 5. NORBERAREN JARRERA BEHATZEA: zer egiten dugu guk? 6. GURE JARRERA KONTROLATZEN: egiten edo pentsatzen.

1 OHARRA: jarduera egoera erreal edo hipotetiko batekin erabil daiteke. Prozedura bera izango da. Aurretik egoera hipotetiko batekin lan egitea lagungarria izango da benetako arazo bati aurre egiteko. Honako liburu honetatik hartua: VALLÉS ARÁNDIGA, A (1995): Autocontrol. Entrenamiento en actitudes, valores y normas. Educación para la convivencia escolar (3º), Alcoy, Marfil.

Page 27: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 28: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

1144.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

14.1 JARDUERA: Soziograma Helburua:

Ikasleen arteko harremanak, ikastaldeko azpitaldeak, taldearen kohesio-maila eta isolatuta dauden umeak ezagutzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Soziogramaren orria.

Garapena:

Orria betetzerakoan zintzoak izatea oso garrantzitsua dela eta hortik aterako den informazioa taldeari laguntzeko erabiliko dela adieraziko zaie ikasleei.

Egiteko baldintza: giroa positiboa eta abegikorra izatea.

Prozedura: ikaskideen izenen zerrenda bat emango zaio ikasle bakoitzari. Bakoitzak balioespen bat ipini behar du ikaskide bakoitzaren aurretik, “_______________zure gogokoa da?” galderaren aurrean (5=oso gogokoa, 4=gogoko samarra, 3=hala-holakoa, 2=ez oso gogokoa, 1=batere gogokoa ez).

Page 29: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 30: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 31: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

1155.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

15.1 JARDUERA: Tutoretza balioesten dugu Helburua:

Tutoretza-saioak balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Tutoretza-saioei buruz hitz egingo da, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

• Tutoretza-saioetan, zer da gehien gustatu zaiena? • Zer ikasi dute? • Zer da gutxien gustatu zaiena? • Zein gaitan sentitu dira gustura? • Zein gai edo jarduera landuko lukete gustura?

Page 32: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 33: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

1166.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

16.1 JARDUERA: Maitegrama Helburua:

Ikasle bakoitza beste ikaskide bati gauzak positiboak esateko gauza izatea.

Denbora:

Egunero tartetxo bat, aste batean.

Beharrezko baliabideak:

Ikasleek apaindutako gutunazalak horma-irudian ipintzeko. Lagun sekretuaren mezuak jasotzeko erabiliko dira.

Garapena:

Asteko lehenengo egunean (taldea finkatu samar dagoenean egitea komeni da, lehen hiruhilekoaren erdialdera edo bigarren hiruhilekoan), jardueraren helburua azalduko zaie, eta gutunazal bana emango zaie izena ipintzeko eta apaintzeko.

Gutunazal guztiak kortxoan ipiniko dira, eta zozketa sekretu batean aterako da lagun sekretua. Oso garrantzitsua da sekretu hau errespetatzea (idazkera alda dezakete inork ez ezagutzeko).

Zozketan tokatu zaionari mezu positiboak idatziko dizkio bakoitzak. Mezuak aste osoan eta gutxienez bat egunero utziko dira. Mezuak hartzailearen izena eramango du, baina sinatu gabe.

Page 34: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

1177.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

17.1 JARDUERA: Besteei irribarre egiten diegu1

Helburua:

Besteekiko harremanetan irribarreak duen garrantzia ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

1. Tutoreak zerbait eskatuko dio ikasle bati, lehenengo serio, eta gero irribarre batekin.

2. Ondoren, binaka gauza bera egiteko eskatuko diegu. Hitz egin.

3. Paper batean, gauzaren bat irribarrez eskatzeko 4 egoera idatziko dituzte ikasleek.

4. Irribarreari buruzko kartel bat egin dezakete.

5. Konpromiso pertsonal bat idatziko dute lagunekin, etxean, eskolan eta abar egiteko.

1 Honako liburu honetatik ateratako jardueretan oinarritua: MARTINEZ LÓPEZ, Mercedes: Las habilidades sociales en la escuela, Edit. Promolibro, Valentzia, 1998.

Page 35: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

1188.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

18.1 JARDUERA: Nora doa begirada? Helburua:

Besteekin hitz egiterakoan begiradari eusten ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

1. Hiru ikasle jarriko dira gelaren erdian. Batek zerbait galdetuko dio beste ikaskideari, baina ez du

haren izena esango, eta ez dio begiratuko. Norengana zuzentzen den asmatzen duena hasiko da galderak egiten. Galderak oso orokorrak izango dira; adibidez: “Zer ikusi zenuen atzo telebistan?” edo “Zein da gehien gustatzen zaizun irakasgaia? Ondoren, galderak zuzenean begiratzen egingo dituzte.

2. Hiruei nola sentitu diren, eta begiratzaileei zein ondorio atera dituzten galdetuko zaie. Gelan ikasle itsuren bat badago, une egokia izan daiteke besteek nola tratatu behar duten, nola hitz egin eta nola lagundu behar dioten eta abar azaltzeko.

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

18.1 JARDUERA: Agurrari buruz hitz egiten dugu Helburua:

Besteekiko harremanetan agurrek duten garrantzia ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

Definizioa:

agur: Norbaiti egindako begirunezko edo mendetasunezko adierazpen edo keinua (hitzez, belaunikatuz, makurtuz eta abar). Bi pertsona agur egiten marraztuko dituzte. Agur motei eta horien keinuei buruz hitz egin dezakegu (besarkadak, eskuekin...). Hona hemen elkarrizketa animatzeko hainbat galdera:

- Gure agurra berdina al da lagunentzat, gurasoentzat edo lehenengo aldiz ezagutzen dugun pertsona batentzat?

- Kalean goazenean, edonor agurtu behar al dugu? - Nola sentitzen gara pertsona ezagun batekin topo egin eta agurtzen ez gaituenean? - Agurtzen gaituzten arte zain egon behar al dugu beti guk agurtzeko?

Page 36: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

1199.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

19.1 JARDUERA: Mesedeak eskatzen ditugu Helburua:

Mesedeak argi eta garbi eskatzen eta ematen ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

Definizioa:

Mesede: norbaiti zure ordez zerbait egin edo esan dezan eskatzea da mesede bat eskatzea. Halaber, beste batengatik zerbait esatea edo egitea da mesede bat egitea.

1. Ikasle bakoitzak ikaskide bati zerbait eskatuko dio.

2. Zein motatako faboreak eskatu dituzten, nola eskatu dituzten eta abar balioetsiko da. Hona hemen hausnartzeko galderak:

• Mesedeak maitekiro eskatu behar ditugu beti? Zergatik? • Zer egingo zenuke inork ezer aginduta eskatuko balizu? Adibidez: Eman pilota! • Nola sentitzen zara mesede bat egin ondoren? • Eskatzen diguten arte itxaron behar al dugu mesede bat egiteko? • Ikaskide batek azterketa batean erantzuna esateko eskatzen dizu. Hori

mesedea al da? Zer egin behar duzu horrelako kasuetan? Zergatik?

3. Abusuen eta mesedeen arteko ezberdintasuna bilatuko dute: • Ikastaldearen erdiak mesede-zerrenda bat egingo du. • Beste erdiak gehiegizko eskaeren (abusuen) zerrenda egingo du.

Page 37: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

2200.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

20.1 JARDUERA: Besteak indartzen ditugu Helburua:

Kilimusiak une egokietan jaso eta ematearen garrantzia balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

KILIMUSI: norbaiti zerbait positiboa esatea.

1. Kutxa batean ikastaldeko umeen izen guztiak sartuko ditugu. Ikasle bakoitzak paper bat hartuko du, eta kilimusi bat pentsatuko du tokatu zaion ikaskideari esateko. Guztiak pasatu ondoren, egoera nola bizi izan duten aipatuko dute.

2. Gaur egun oso kilimusi gutxi egiten dira; norbaiti gauza polit bat esaten badiozu, besteak zerbait eskatuko diozula pentsatzen du. Horri buruzko gogoeta egingo dute ikasleek.

3. Halaber, kilimusien horma-irudi bat egingo dute.

Page 38: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

2211.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

21.1 JARDUERA: Konparti dezagun Helburua:

Bakoitzaren trebetasunak, ezagutzak, denbora, jostailuak... besteekin konpartitzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

1. ”Konpartitu” kontzeptua guztien artean definituko dute, hasieran bakarka, eta gero taldean. Tutoreak ideia guztiak idatziko ditu arbelean.

2. Fitxa banatuko diegu ikasleei eta, bete ondoren, helburuak finkatuko ditugu.

3. Taulan agertzen diren datuekin, “Ikasgelako orri horiak” egingo ditugu, kortxoan ipintzeko.

Page 39: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 40: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

2222.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

22.1 JARDUERA: Sentimenduak adierazten Helburua:

Dauzkagun sentimendu motak eta horiek adierazteko modua ezagutzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

1. Ikasleek pertsonekiko zein motatako sentimenduak dituzten adieraziko dute (maitasun-

sentimenduak, gorroto-sentimenduak…).

2. Gizartean neskei eta mutilei buruz dauden estereotipoak aztertuko dituzte: “Mutilek ez dute negarrik egiten”, “Neskak maitekorragoak dira, sentiberagoak, erromantikoagoak”.

3. Horretaz elkarrizketa txiki bat egingo dute, hitz egiteko arauak errespetatuta. Esaguzu nola adierazten dizkiezun sentimenduak zure inguruko pertsona maiteei (ahoz, keinuz...):

• Aitari • Amari • Anai-arrebei • Mutilen arteko lagunik onenari • Nesken arteko lagunik onenari • Aitona-amonei • Osaba-izebei • Beste batzuei

Page 41: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

2233.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

23.1 JARDUERA: Asertiboak gara Helburua:

Bakoitzaren trebetasunak, ezagutzak, denbora, jostailuak... besteekin konpartitzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Egoera mehatxagarrietan ondorio kaltegarririk ez jasateko eta gogoko ez duten gauzarik ez egiteko erreakzionatzen ikasi behar dutela adieraziko zaie ikasleei.

Honako erantzun hauek egokitzat har ditzakegu: • Asertiboa izatea: besteari ezetz esatea kalte egin gabe, baina gure eskubideak

defendatuta. • Konfiantzazko norbaitengana jotzea. • Egoeratik lehenbailehen irtetea.

Ondoren, fitxan agertzen diren egoerak irakurriko dituzte, eta nola erreakzionatuko luketen pentsatuko dute.

Taldea prest badago, agertu diren egoerekin antzezpen bat egin daiteke, ikasitako erantzunak aplikatuta.

Page 42: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 43: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

111

2244.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

24.1 JARDUERA: Amets gidatua1 Helburua:

Erlaxatzen ikastea eta irudimena garatzea.

Denbora:

Ordubete inguru.

Beharrezko baliabideak:

Psikomotrizitate-gela, koltxonetan eta musika leuna.

Garapena:

ERLAXAZIO-SAIO BAT

(MUSIKA LEUNA) Sabelarekin arnasa hartzen.

Hasteko, sudurretik arnasa hartu, eta astiro-astiro botako dute ahotik. Sabelean puxika bat dutela pentsatuko dute, eta arnasa hartzerakoan puxika hori handitu eta botatzerakoan hustu egiten dela. Hori egiaztatzeko, eskua sabel gainean jar dezakete. Tutoreak ea guztiek ondo ulertu duten begiratuko du, eta minutu batzuk utziko ditu praktikatzeko.

Ondoren, gorputza nola duten begiratu behar dute ikasleek: • Eskuineko behatzak mugitu, oin hori pixka bat altxatu, eta lasaitzen utziko dugu. • Ezkerreko behatzak mugitu, oin hori pixka bat altxatu, eta lasaitzen utziko dugu. • Eskuineko hanka tente ipini, eta gero lasaitzen utziko dugu. • Ezkerreko hanka tente ipini, eta gero lasaitzen utziko dugu. • Ipurdia estutu, eta lasaitzen utziko dugu. • Eskuineko hatzak mugitu, eta ukabila indar handiz itxiko dugu. Orain lasaitu egingo dugu. • Ezkerreko hatzak mugitu, eta ukabila indar handiz itxiko dugu. Orain lasaitu egingo dugu. • Gure eskuineko besoari indarrez tira egin, eta gero lasaitzen utziko dugu. • Gure ezkerreko besoari indarrez tira egin, eta gero lasaitzen utziko dugu. • Ahoa indarrez ireki –aharrausika bezala–, eta lasaitzen utziko dugu. • Hortzak indarrez estutu, eta orain lasaitzen utziko dugu. • Begiak indarrez itxi, eta orain lasaitzen utziko ditugu. • Orain gure gorputz osoa batera tente ipiniko dugu: behatzak, hankak, hatzak, ukabilak, besoak, ipurdia, hortzak, begiak,

ahoa… Ondoren, lasaitzen utziko dugu. Mezu lasaigarriak ematen jarraituko dugu, hurrengo amets gidatuan sartzeko. AMETS GIDATUA: "Aukeratutako gauza gara" Arnasa lasai hartuko dugu. Sudurretik hartu... ahotik bota. Arnasa astiro..., lasai eta sakon hartuko dugu... Betazalak nabarituko ditugu...

Begiak itxita ditugula, erlaxazio gero eta sakonago batera helduko gara... Espazioarekin bat egiten hasi garela nabarituko dugu...

IMAJINA DEZAGUN hirian barrena goazela... Euria ari du... Ondo jantzita eta babestuta goaz...

1 Ideia hori Marian Bilbatuarena eta Begoñarena da.

Page 44: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

222

2244.. ssaaiiooaa

Kale batzuetatik sartu eta dena behatzen dugu... begiratzen dugu... ikusten dugu.

Ibili eta ibili, alde batean kale oso estua ikusten dugu. Bertan sartuko gara, astiro-astiro, beldur apur batekin... Beldurtuta gaude. Kale-amaieran, oso zaharra den denda bati erreparatu diogu. Kristalak lohituta daude. Erakusleihoaren beiraren zati bat eskuarekin garbituko dugu... eta barruan zer dagoen ikusi... Erakusleihoan gauza asko dago... asko... Imajinatzen genituenak baino gehiago, berriak... zaharrak... Dendako atea zabaldu da eta bertatik agure zahar bat irten da; sartzeko gonbidapena egiten digu. Denda arrunta ez dela azaldu digu, bertan munduan dagoen guztia baitauka.

(MUSIKA-ALDAKETA)

Agureak denda erakutsiko digu. Gauza asko dago… asko... imajina genezakeena baino gehiago... Kanpotik ikusita txikia ematen bazuen ere, dendak gela asko ditu. Ezin dugu erosi. Gauza bat har dezakegula esan digu gizonak: dendan sartzen diren guztiek har dezakete eramateko gauzaren bat. Begiratzen dugu..., behatzen dugu..., gauzaren bat aukeratzen saiatzen gara... bat: bakarra...

Zer eraman nahi dugun aukeratu ondoren, arretaz begiratu, eskuekin ukitu, usaindu... eta horren soinua entzungo dugu...

Bagoaz dendatik... begiradarekin gauza bat aukeratu dugu.

Ongi begiratzen dugu. Gehien gustatzen zaiguna dela baieztatuko dugu... Nahi duguna dela egiaztatuko dugu. Atearen ondoan dagoen gizon zaharrarengana hurbildu eta hartutako gauza erakutsiko diogu... Berak gauza hartu eta guri begira gelditu da, barregurak jo du, eta honako hau esan du: "Ez, hartu, zuentzat da, baina emadazue zer edo zer trukean; edozer gauza, baina emadazue zer edo zer trukean".

Aguretxoari zer emango diogun pentsatu eta erabakia hartuko dugu...

Eskerrak emanez, dendatik irten gara.

Hiria aldatu egin da.. Poliki, gure gauzarekin gela honetaraino itzuliko gara...

Gauza hori bihurtuko gara..., izango gara, eta horrek sentitzen duena sentituko dugu guk ere.

Orain, gu gara... Hartu dugun gauza ikusten dugu gelan... Begiak zabaldu gabe... arnasa hartuko dugu... Isilik eta lasai, dendan aukeratu dugun gauza irudikatuko/marraztuko dugu. Marrazkia taldekoei aurkeztuko diegu; hura izango bagina bezala. Horren istorioa/nirea… kontatu...

"NEU NAIZ ETA HAUXE DA NIRE SOINUA..." AUKERATUTAKO GAUZA IRUDIKATU ETA AURKEZTU Marrazkia amaitu ondoren, lauko taldetan elkartuko dira, behatzaile batekin, eta bakoitzak honako hauek kontatuko dizkio taldeari:

• Nola sentitu diren erlaxazio-saioan. • Nola sentitu diren kaleetan, dendan eta gauza hartzean. • Zein gauza hartu duten eta horren truk aguretxoari zer eman dioten.

Behatzaileak taldearen informazioak bateratuko ditu, eta talde handiari azalduko dio emaitza.

Page 45: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

2255.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

25.1 JARDUERA: Martxoaren 8a Helburua:

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Egunaren arrazoia ezagutzea.

Denbora:

Ordu-laurden inguru.

Beharrezko baliabideak:

Historia.

Garapena:

Historia aztertu eta iruzkinak egingo dituzte.

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

25.2 JARDUERA: Hitzekin jolasean Helburua:

Neskentzako eta mutilentzako lanak bilatzen jolastea.

Denbora:

Ordu-laurden inguru.

Beharrezko baliabideak:

Zazpi gehi bat.

Garapena:

“Zazpi gehi bat” jokoa egingo dute, eta horri buruz hitz egin.

Soluzioa: Pilotua, Medikua, Gidaria, Zurgina. Izena: Naia

Page 46: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 47: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 48: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

2266.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

26.1 JARDUERA: Mundua alderantziz Helburua:

Orain arte lan-munduaren inguruan izan den eta emakumeak lanbide gehienetatik baztertzen zituen gizarte-banaketaren bidegabekeriaz jabetzea. Gauzak aldatzeko lehenengo urratsa bidegabekeria horretaz jabetzea izan daiteke.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

“Mundua alderantziz” istorioa.

Garapena:

Testua irakurri eta honako galdera hauei erantzungo diete:

• Zer da harritu zaituena? • Zerk eragin dizu irribarrea? • Zer dago lekuz kanpo?

Gogoeta batzuk irakurriko dira. Denon artean, honako galdera hauei erantzungo diegu:

• Zein dira jokoan dauden elementuak Otxoa jauna kontratatzeko? • Zergatik ez dute hartzen? • Horrela funtzionatzen al dute gauzek? • Zein neurri hartuko zenituzke hori ez gertatzeko?

Page 49: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 50: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

2277.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

27.1 JARDUERA: Jolas-garaia Helburua:

Jolas-garaian zer egiten den, eta neskak eta mutilak non egoten diren aztertzea eta gogoeta egitea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Patioko planoa.

Garapena:

Patioa edo jolastokia marraztuko dute.

Neskak eta mutilak non daude eta zer egiten duten adierazi.

Page 51: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 52: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

2288.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

28.1 JARDUERA: Tutoretza balioesten dugu Helburua:

Tutoretza-saioak balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Tutoretza-saioei buruz hitz egingo da, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

• Tutoretza-saioetan, zer da gehien gustatu zaiena? • Zer ikasi dute? • Zer da gutxien gustatu zaiena? • Zein gaitan sentitu dira gustura? • Zein gai edo jarduera landuko lukete gustura?

Page 53: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

2299.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

29.1 JARDUERA: Zuloen jokoa Helburua:

Denen artean jolastea, ukitzeko beldurrik gabe.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Psikomotrizitate-gela

Garapena:

ZULOEN JOKOA

(Musika alaia)

Astiro ibiltzen eta erritmoa aldatzen hasiko gara, gero eta arinago, korrika amaitu arte. Ondoren, jendea espazio osoa betetzen hasiko da, askatasunez ibiltzen. Tutoreak seinale bat egiten duenean, bakoitzak beste bat ukitzen saiatu behar du, besteek norbera ez ukitzeko ahaleginak egiten dituen bitartean.

Norbait ukitzen denean, pertsona horrek zulo bat daukala irudikatuko du, eta bere eskuarekin estaliko du, baina geldi geratu gabe. Hiru aldiz ukitzen dutenean, geldi geratuko da, estatua bat bezala.

Jokoa korapilatu egin dezakegu, ikasleei gorputz atal zehatz bat ukitzeko esaten badiegu (adibidez, zuloak eskuineko hatz erakuslearekin, ezkerreko eskuarekin edota lepoan, izterretan, orkatilan, sorbaldan... bakarrik egitea eskatzen badiegu).

Page 54: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

3300.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

30.1 JARDUERA: Pubertaroko aldaketak Helburua:

Pubertaroan agertzen diren gorputz-aldaketei buruzko gogoeta egitea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Bi fitxa.

Garapena:

Fitxak banatuko dira, eta binaka beteko dituzte ikasleek. Ahal bada, 2 mutileko edo 2 neskako bikoteak egingo dituzte.

Amaitu ondoren, zalantzak talde handian aurkez daitezke; horrela, gaiaz hitz egiten hasteko aprobetxatuko dugu.

SOLUZIOAK: Mutilak

• Gorputza handitu egiten da, tamainan eta muskulazioan. • Aurpegian ilea agertzen da. Zenbaitetan, pikorrak ere bai. • Ahotsa grabeago bihurtzen da. • Sorbaldak zabaldu egiten dira. • Besapean, besoetan, bularrean eta bizkarrean ilea agertzen da. • Zakilaren eta barrabil-zorroaren inguruan ilea agertzen da. • Barrabilak eta zakila handitu egiten dira. • Hankak gihartsuago bihurtzen dira. Izerdia ugaritu egiten da. • Lehen erekzioak eta gaueko poluzioak agertzen dira.

Neskak

• Gorputza handitu egiten da tamainan, eta biribildu egiten da. • Batzuetan pikorrak agertzen dira aurpegian. • Besapean ilea agertzen da. • Titiburuak garatu egiten dira. • Besoak luzatu egiten dira. • Aldakak handitu eta biribildu egiten dira. • Pubisean ilea agertzen da. • Ipurmamiak zabaldu egiten dira. • Izterrak handitu egiten dira. • Lehen obulazioa eta hilekoa agertzen dira.

Page 55: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 56: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 57: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

3311.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

31.1 JARDUERA: Pubertaroari buruzko bideoa Helburua:

Pubertaroan sartzean gertatzen diren gorputz-aldaketak aztertzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Jose Luis Garciaren Pubertaroko gauza horiek bideoa.

Garapena:

Bideoa ikusi eta iruzkinak egingo dituzte.

Page 58: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

3322.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

32.1 JARDUERA: Zer dakigu? Helburua:

Sexualitateari buruzko aurretiko ideiak eta aurreiritziak aztertzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Jose Luis Garciaren Pubertaroko gauza horiek bideoa.

Garapena:

Galdera sorta bakarka beteko dute. Ondoren, talde handian, erantzunak eta zalantzak aipatuko dira.

Elkarrizketa hori antisorgailuen gaiarekin hasteko aprobetxa daiteke. • Zer da antisorgailu bat? • Zein antisorgailu mota ezagutzen dituzu? • Zer dira sexu bidez transmititutako gaixotasunak (STG)?

Page 59: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 60: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

3333.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

33.1 JARDUERA: Antisorgailuak Helburua:

Antisorgailu motak eta horien ezaugarriak ezagutzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Hainbat antisorgailu mota.

Garapena:

Honako taula hau aurkeztuko zaie, eta antisorgailu mota batzuk erakutsiko zaizkie.

Page 61: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 62: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

3344.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

34.1 JARDUERA: Antisorgailuak (2. zatia) Helburua:

Antisorgailuen gaia berrikustea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Letra-zopa eta galdera sorta.

Garapena:

Letra-zopa eta galdera sorta banatuko zaie binaka eta taldeka egiteko; horrela, elkarrizketa erraztuko dugu.

SOLUZIOA: • Kondoia • DIUa • Basektomia • Pilula • Ez sartzea • Tronpa-lotura • Diafragma

Page 63: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 64: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 65: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

3355.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

35.1 JARDUERA: Antzinako jokoak berreskuratzen ditugu Helburua:

Aurreko belaunaldietako jokoak balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Ikasleek elkarrizketa bat egingo diete aitona-amonei eta gurasoei, haiek 9-11 urterekin egiten zituzten jokoei buruz, hain zuzen ere.

Antzinako jokoekin zerrenda bat egingo dute, eta egungoekin konparatuko dituzte.

Inor prest badago, ikasgelara gonbida dezakegu, joko horiek azal ditzan.

Beste egun batean, jolas-garaian egin ditzakegu joko horiek.

Page 66: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 67: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

3366.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

36.1 JARDUERA: Nire familia eta ni Helburua:

Ikasleak beren familiekin zein egoeratan egoten diren ongi eta gustura aztertzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Beren familiaren zein alderdirekin dauden harro adieraziko dute ikasleek, bai eta zergatik ere.

Page 68: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 69: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

3377.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

37.1 JARDUERA: Telebista ikusten ikasten dugu (1. zatia)1

Helburua:

Telebistaren aurrean kritikoak izaten eta telebista ikusten ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Papera eta arkatza.

Garapena:

1. Bakarka

Ikasleek etxeko telebista apurtuta dagoela pentsatu behar dute, eta zein jarduera alternatibo egingo lituzketen adierazi.

2.Talde txikian

Jarduera alternatiboak bateratu egingo dira, eta horien artean bi aukeratuko dituzte, telebista ikusi ordez egiteko (nahiz eta konponduta egon).

1 Honako honetatik hartua: Orientación y tutoría. Educación Primaria Tercer Ciclo, Lan-koadernoa, Andaluziako Junta, Consejería de Educación y Ciencia, Kordoba, 1997.

Page 70: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

3388.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

38.1 JARDUERA: Telebista ikusten ikasten dugu (2. zatia)1

Helburua:

Telebistaren aurrean kritikoak izaten eta telebista ikusten ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Hasteko, “Telebista eta osasuna” fitxa irakurriko dute.

Ondoren, telebista ikusteko era hobetzeko konpromiso pertsonalak beteko dituzte.

Aldatuko dituzten jarrerak adieraziko dituzte, nola egingo duten azalduta.

Astirik badago, Madrilgo “Instituto de la Mujer”-ek kaleratutako “Decide tus juegos” bideoa ikus dezakete (20´). Bideo horretan, publizitate sexistak umeen aukeretan duen eragina ikusiko dute.

1 Honako honetatik hartua: Orientación y tutoría. Educación Primaria Tercer Ciclo, Lan-koadernoa, Andaluziako Junta, Consejería de Educación y Ciencia, Kordoba, 1997.

Page 71: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak
Page 72: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

3399.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

39.1 JARDUERA: Tutoretza balioesten dugu Helburua:

Tutoretza-saioak balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Tutoretza-saioei buruz hitz egingo da, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

• Tutoretza-saioetan, zer da gehien gustatu zaiena? • Zer ikasi dute? • Zer da gutxien gustatu zaiena? • Zein gaitan sentitu dira gustura? • Zein gai edo jarduera landuko lukete gustura?

Page 73: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak

4400.. ssaaiiooaa

111

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

40.1 JARDUERA: Izeia Helburua:

Autoestimua (autoestimazioa). Bakoitzak dituen balioak aitortu edo onartu, besteen balioekin konparatzen ibili beharrik gabe.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Izei baten marrazkia, errotuladoreak, kartulinak.

Garapena:

Zenbat ikasle diren, horrenbeste izei prestatuko dira, eta izeiaren puntan karteltxo bat jarriko da ikasle bakoitzaren izenarekin. Gero, kolore ezberdinetako launa txarteltxo banatuko zaizkie, baita koloretako errotuladoreak ere. Tutoreak taldeak egingo ditu, bost haurrez osatuak. Haur bakoitzak adjektibo positibo bana idatziko du txarteltxo bakoitzean -marrazki polit bat ere egin dezake-, gainerako 4 taldekideei buruz; horrela, bukaeran, haur bakoitzak 4 opari zintzilikatu ahal izango ditu bere izeian.

Zailtasunak badituzte eta ez badakite zer jarri, adjektibo positiboen zerrenda bat osa daiteke guztien artean, eta arbelean jarri, argitze aldera.

Inportantea da adieraztea zintzo jokatu behar dutela, eta haur bakoitzari ondoen egokitzen zaizkion adjektiboak aukeratu behar dituztela.

Haur-kopurua 5en multiploa ez bada, tutoreak ere har dezake parte, “bere oparia” eginez. Era berean, talde bakoitzari eska diezaioke adjektibo bana idatz diezaiola, berak ere oparia etxera eramateko.

Page 74: 3. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA · Nortasun-azterketa horiek oso kezkagarriak dira gurasoentzat, baina aurreikusitako mugak gainditzen ez diren heinean, tirabira horiek ezinbestekoak