2.Ebaluazioa-2.kontrola -2.DBH-13-14.Soluzioak.docx

6
NATURA ZIENTZIAK 2.DBH Ebaluazioa:2 Kontrola: 2 Data: 14/02/14 Izen-abizenak: Nota: 1.Azaldu zertan diren desberdinak meteorizazio kimikoa eta mekanikoa (1p) Meteorizazio mekanikoa Harria indarraren edo presioaren ondorioz apurtzen denean gertatzen da. Ohikoa da tenperatura aldaketa handiak dituzten lekuetan, esate baterako, basamortuetan. Meteorizazio kimikoa Harriak osatzen dituzten mineralak zenbait erreakzio kimikoren eraginez aldatzen dira, eta horren eraginez, harriak zatikatu egiten dira.Ohikoa da leku hezeetan, adibidez, oihanetan. 2.Azaldu zer adierazten duen ondoko grafikoak eta eman prozesuaren izena. (0,5 p) Gelifrakzioak (ura izozteak) harriak hausten ditu. Ura harrien arrakaletan sartzen da, gero ura izoztean presio handiak sortzen dira harrien barruan eta hautsi egiten dira. 3. Definitu higadura, garraioa eta sedimentazioa. (1,5 p) Higadura. Meteorizazioaren ondorioz sortutako harri zatiak jatorrizko lekutik kentzea da. Garraioa. Higaduraren ondorioz beren jatorrizko lekutik kendutako klastoak lekualdatzea da.

Transcript of 2.Ebaluazioa-2.kontrola -2.DBH-13-14.Soluzioak.docx

Page 1: 2.Ebaluazioa-2.kontrola -2.DBH-13-14.Soluzioak.docx

NATURA ZIENTZIAK 2.DBH

Ebaluazioa:2 Kontrola: 2 Data: 14/02/14

Izen-abizenak: Nota:

1.Azaldu zertan diren desberdinak meteorizazio kimikoa eta mekanikoa (1p)

Meteorizazio mekanikoa

Harria indarraren edo presioaren ondorioz apurtzen denean gertatzen da. Ohikoa da tenperatura aldaketa handiak dituzten lekuetan, esate baterako, basamortuetan.

Meteorizazio kimikoa

Harriak osatzen dituzten mineralak zenbait erreakzio kimikoren eraginez aldatzen dira, eta horren eraginez, harriak zatikatu egiten dira.Ohikoa da leku hezeetan, adibidez, oihanetan.

2.Azaldu zer adierazten duen ondoko grafikoak eta eman prozesuaren izena. (0,5 p)Gelifrakzioak (ura izozteak) harriak hausten ditu. Ura harrien arrakaletan sartzen da, gero ura izoztean presio handiak sortzen dira harrien barruan eta hautsi egiten dira.

3. Definitu higadura, garraioa eta sedimentazioa. (1,5 p)

• Higadura. Meteorizazioaren ondorioz sortutako harri zatiak jatorrizko lekutik kentzea da.

• Garraioa. Higaduraren ondorioz beren jatorrizko lekutik kendutako klastoak lekualdatzea da.

• Sedimentazioa.Klastoak leku batean behin betiko uztean gertatzen da.

Page 2: 2.Ebaluazioa-2.kontrola -2.DBH-13-14.Soluzioak.docx

4. Esan zer erliebe den irudiko hau eta bete hutsuneak. Aipatu zer agente geologikok modelatu duen.(1 p)

Irudiko erliebea glaziar baten jardueraren ondorioz eratutako erliebe malkartsua da. Glaziarrak elurra pilatzen den lekuetatik izotza urtzen den lekuetaraino mugitzen diren izotz-masak dira.

5. Eman ondoko definizioak: (1p)

a) Ur biziak: Klima lehorretan eta landaredi urriko lekuetan euria barra-barra egiten duenean sortzen diren eta ibilgu finkorik ez duten urak dira.

b) Akuiferoak: lurpeko uren metaketak, putzuen bidez ustia dezakegu.

c) Ibaiak: Ur gezako ur-lasterrak dira, ibilgu finkoa eta emari etengabea dutenak.

d) Haitzuloak: Harriak disolbatzean lurpean sortzen diren zulo handiak.

6. Azaldu ondoko irudiak zer prozesu adierazten duen.Esan higadura-prozesua ala sedimentu-prozesua den eta zer-nolako ondorioa duen.(1p).

Urradura eolikoa: Haizeak harea alerik handienak altuera txikiagoan eramatenditu, eta horrenbestez, harriaren behealdean gertatzen da higadurarik handiena

Perretxikoen itxurako egiturak. Higadurako prozesua da.

Zirkua

Mihia

Morrena zentrala

Albo morrena

Aurreko morrena

Page 3: 2.Ebaluazioa-2.kontrola -2.DBH-13-14.Soluzioak.docx

7. Esan adibide bakoitza ibaiko zer prozesuri dagokion; hots, higadurari, garraioari alasedimentazioari dagokion.(1p)

Ibai baten bokalean,partikulak metatu egiten dira, eta horren ondorioz,delta bat sortzen da •

Basamortu bateko harea-partikulak airean esekita lekualdatzen dira • • Higadura

Harea itsasertzean metatzen da, itsasoaren eraginez, eta hondartza bat sortzen da • • Garraioa

Ur gainean dauden materialak • • Sedimentazioa

Arroila edo haitzartea •

8.Adierazi ondoko esaldiak zuzenak edo okerrak diren. Okerrak direnak zuzendu (1p)

Meteorizazioa agente geologikoek eragindako prozesu multzoa da

atmosferikoek

Haizeak hondartzetan eta basamortuetan higadura txikia eragiten du

handia

Glaziarren mihiek hondo lauko harana eratzen dute

U itxurako harana

Karkabak malda txikiko lekuetan sortzen diren ildaska oso sakonak dira

handiko

Meteorizazio kimikoa giro lehorretan eta hotzetan gertatzen da

mekanikoa

9. Bete ondoko taula:(2p)

Page 4: 2.Ebaluazioa-2.kontrola -2.DBH-13-14.Soluzioak.docx

ERLIEBE BEREZIAREN

IZENA

ERLIEBEA MODELATZEN

DUEN PROZESUA

AGENTE GEOLOGIK

OA

DEFINIZIOA EDO

AZALPENA

Dunak eta erg Sedimentazioa Haizea Dunak: Hareen metaketak

Erg: Hareazko basamortua

Modelaketa karstikoa

Higadura, garraioa eta sedimentazioa

Lurpeko ura Harri bigunez, hala nola kareharriz, osatutakolekuetan gertatzen da, harriak disolbatu egiten baitira uraren eraginez.

Maitagarri-tximiniak

Higadura Ur biziak Higadura isolatutako dorreak dira. Higadura beste harriek baino hobeto jasaten duten harri gogorrak dira.

V itxurako harana

Higadura Ibaia Ibaiak alboetako paretak higatzean modelatu du.

Itsaslabarra Higadura Itsasoa Ia bertikalki moztutako itsasertza, kareharriz, arroka bolkanikoz edo granitoz osatua.