2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean....

162
301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa

Transcript of 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean....

Page 1: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

301. Zenb.2018 -1

Urtarrila - Martxoa

2018

KARM

EL1

Page 2: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KARMEL 2018-1 Urtarrila - Martxoa

301. Zenbakia

NON ZERKulturaJOSANTON ARTZEREN OMENEZ:Josanton Artze poeta usurbildarra, pentsamendu eta hitz-

jokoen zizelkaria, Luis Baraiazarra Txertudi ....................... 3Oroitzapenak, Juan Mari Arrizabalaga ................................... 36Josanton Artze: Bibliografia ................................................. 46

GizarteaGurutzea, Juan Mari Arrizabalaga .......................................... 55

ElizaEtorkinen eta errefuxiatuen munduko eguna, A. Olea ........ 73

IritziakPost-truth - egiaren ondokoa - posverdad,

J. M. Etxebarria L. .................................................................. 78Zergaitik ez?, Juan Bizente Gallastegi ...................................... 93Aske izan? Menperatua izan?, Juan Bizente Gallastegi .......... 94Edukazioa gerra unibertsal bihurtuz gero,

Roman Garmendia ................................................................ 96Literatura

Kontu-KontariGau-loreak. II. kapitulua, Francisco Javier Arrieta Idiakez .. 101Bidarraiko kabalkada-tobera, Joseba Aurkenerena .............. 104

OlerkiakArtzeren poesia batzuk ...................................................... 118

Page 3: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KARMELHiruhilabeteroko aldizkaria

Zuzendaria: Julen Urkiza (Markina)

Idazle kontseilua: Luis Baraiazarra, Ana Urkiza, Patxi Uribarren, Andoni Olea, Luis Arostegi

Helbidea: Karmeldarrak – Markina-Xemein 48270 Markina – Bizkaia (Tel. 94-616 6019) [email protected]

Harpidetza: Urteko harpidetza: 16 € (Amerika: 35 dolar)

Diruz lagundutako aldizkaria:

Aldizkariaren azala: Juan Mari Arrizabalaga

Jabe: Euskal Herriko Karmeldarrak Karmengo kalea, 5. Markina.

ISSN: 1132-2357Legezko gordailua: BI. 459/68 Inprimaketa: Itxaropena S.A. Zarautz

e

Page 4: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 3

KULTURA

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA,PENTSAMENDU ETA HITZJOKOEN ZIZELKARIA

Hutsuneak deigarriak izaten dira batzuetan; erakargarriak ere bai, arte-lanetan, mezu indartsu baterako, estetikaren bi-detzat bilatzen direnean. Jurgi Oteizarekin aurkituko ginateke bide horretan. Baina hutsuneak, oro har, mingarriak eta bete beharrekoak izan ohi dira.

Orain dela hilabete, urtarrilaren 12an, hil zen Josanton Ar-tze poeta usurbildarra. Euskal letretan haren hutsunea suma-tzen dugu orain, hutsune mingarria. Bera ez dago hemen, bai-na bai haren obra: olerki-liburuak, txalaparta-hotsak, kantak, emanaldietako bideoak… Horiek guztiek betetzen dute, nola-bait, hark gurean utzi duen hutsunea.

Bigarren pizkundea 1960ko hamarkadan1960ko hamarkadan, euskal arte eta literaturan, bigarren

pizkundea izan zela esan dezakegu. Lehenengoa gerra aurre-koa izan zen, gerra zibilak eta ondorengo diktadurak zapuztu eta isilarazi zuen mugimendu indartsua. Gero, negargarria zen egoera: isilpean, mehatxupean zen diktaduraren oposizioko guztia; gure identitatearen seinaleak ezabatuak edo ezkutuan gordeak; katakonbetako garaia zen tunel ilun eta luzea igaro

Page 5: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA4

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Page 6: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 5

arte. Dena zegoen geldi, euskal kulturaren eta literaturaren baratzea sasiak hartua, dena zen eza eta dolua gurean.

Halako batean, 1960ko hamarkadan, bizinahiak eraginda eta ikuskizun triste hari aurre egin beharrez, hainbat mugi-mendu eta talde sortu eta eratu ziren eta, beldurrez aukera hobeak noiz etorriko zain egon beharrean, plazaratzen hasi ziren ausarki gaztetasunaren indarrez.

Hor dugu Euskaltzaindia bera, berrogei bat urte lehenago sortua, urrats ausart bat ematen eta euskara zaharra garai be-rrietarako egokitzen, prestatzen, janzten. Orduan sortu zen euskara batua, lekuan lekuko hizkerez eta euskalki literarioez gain, euskaldun guztien hizkuntza ofiziala izateko jaioa; “iturri zaharretik ur berria”.

Hor ditugu ikastolak. Haiek eraikitzeko lehenengo ahalegi-netan G. Arestiren poema ospetsu hartan –Nire Aitaren Etxea izenekoan– adierazten den antzeko airea sumatzen zen: gal-tzeko arriskuan zen ondarea gorde nahia; geure espirituari itsatsia dugun kultura indarberritu eta berpiztu nahia; herria-ren aurrean eginiko promes antzekoa: arbasoengandik dator-kigun izaera sendo ezarri arte ez dugula sekula etsiko… He-rritar askoren ametsak, etorkizunerako asmoak, haien ingu-ruan bildu ziren. Kultura-abentura berri legez, erronka bizi legez, agertu zitzaien ikastola hainbat gurasori, sustraietan tinko eusteko eta bizi berria emateko aurretikoengandik jasoriko oinordetza aberatsari.

Euskal artisten aitzindaritza dugu, beste hainbat eragilere-kin batera, pizkunde berri honen oinarrian; izenik aipatuenak eta guztien gogotan daudenak hauek dira: Jurgi Oteiza, Eduar-do Txillida, Remigio Mendiburu, Nestor Basterretxea, Jose Luis Zumeta…

Negu ilun eta luzea igarota, udaberri itxaropentsu horrek dakar, Gerediaga Elkartearen eraginez, Durangoko Liburu eta Disko Azoka ere, hasieran txiki eta apal, gerora liburu eta dis-

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Page 7: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA6

koen zabalkundean ospetsu bihurtuko zena; euskaltzale, libu-ruzale eta musikazaleen urteroko bilgune nagusia.

Eta Durangoko Azoka horren estreinaldian bertan, hango bilguneaz eta zabalkundeaz baliatuz, EZ DOK AMAIRU taldearen lehenengo plazaratzea. Josanton Artze usurbildarra han zen, tal-de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere, olerkian be-rak egoki adieraziko zuenez, “iturri zaharretik ur berria”. Azal-pen labur batzuk entzun genituen Xabier Leteren ahotik, txala-parta antzina zertarako erabiltzen zuten adieraziz: hainbat ospa-kizunetara dei egiteko, gauza batzuen hots eta erritmoak imitatzeko: sagardoa egiteko sagarra jotzearena, zaldiaren tros-ta… Gauza handirik ez genuela ulertu esango nuke, baina Ar-tze anaiek zurarekin egiten zuten elkarrizketa misteriotsua eta erakargarria begitandu zitzaigun; zuraren bihotzetik haren espi-ritua hots eta erritmotan ateratzen benetako maisuak zirelako irudipena izan genuen. Antzina zaharrera begira jarri gintuen eta era berean gerora begira. Bai, goian adierazi dugunez, gure herrian pil-pil zen bizinahia. Une hartan herriari kontzientziara deiadar egiteko hotsa zen txalaparta.

EZ DOK AMAIRU taldeak (mugimenduak?) indarra, ametsa, elkarrekin hainbat gauza egiteko, gauzatzeko, mamitzeko as-moa zekarren, hitz batez, arte-kreaziorako asmoa. Gerra au-rrean, beste batzuen laguntzaz, Jose Ariztimuño “Aitzol” aitzin-dari izan zuen pizkundean, olerkia herriaren askapenerako eta abertzale-sua pizteko tresna egokitzat jo zenez, 1960ko ha-markadan kanta berria izango da piztaile indartsuenetako bat, une hartan EZ DOK AMAIRU taldearen inguruan mamitu zena. Baina kanta berria esatean ez dugu esan nahi musika soilik. Musikarekin batera ematen zen mezua, hau da, kanta haien hitzak esanguratsuak ziren oso, ongi zaindu eta landu beha-rrekoak.

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Page 8: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 7

Talde hau eskola ere izan zen, musikari eta kantariak ez eze, poeta-ezpala zutenak trebatzeko eskola. Hor trebatu zi-ren Xabier Lete eta Josanton Artze. Kanta berriak mezu be-rriak behar zituen, indartsuak, poesiaren bihotzean erneak eta estetikaren moldean ehoak. Gure bi lagun horien inspirazio poetikoa ingurumari horren atezuan sortu zela esan dezakegu. Hartara bideratu eta behartu zituen haize eta eragingarri hura izan ez balute, izango ote ziren gero izan zirenak? Beharbada bai, barne bete eta aberatsak adierazi eta loratu beharra izaten baitu, ur-korronte indartsuak nondik edo handik bidea egiten baitu. Baina ez dago esan beharrik, ingurumari hura lagunga-rri eta bultzatzaile gertatu zitzaiela.

Jurgi Oteiza eta Gabriel Arestiren ispiluan begiratuz hasi zi-ren taldeko kideak, eta apurka-apurka bidea eginez eta haziz zihoan taldea. Behin-behinekoa zirudien eta hala egin zuten aurrera, ikasiz, eskarmentua hartuz, herriak une hartan zer be-

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Barinagako Santa Marina baseliza

Page 9: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA8

har zuen usainduz, elkar suspertuz, eskolatuz, esperimentatuz. Urte batzuk elkarren babes eta arrimuan eginez, azkenik bakoitzak bere bidea hartu zuen.

Baina bidegurutzean, elkar agurtu aurretik, askotariko ikus-kizun bat eskaini nahi izan zuten: Baga Biga Higa. Talde osoaren lana izan arren, Josanton Artze izan zen Mikel Laboare-kin batera ikuskizun horren arima, eragile eta sustatzaile nagu-sia. Askotariko ikuskizuna zela esan dugu: bi zatitan eman zen eta bien artean atsedenaldia. Hasieran eta amaieran kide guztiek Baztango dantza dantzatu zuten agertokian. Beste ba-tzuen artean hauek zetozen hurrenez hurren: “Xoxoak galtzen

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Santa Marina baselizako zurezko egiturari begira

Page 10: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 9

du mokoa” (kanta herrikoia), txalaparta-hotsa, “O Pello, Pello” (kanta herrikoia), tobera-soinua, taldeko poeten errezitaldiak edo musikaturikoen kantak: “Txori txikia” (J. A. Artzeren oler-kia). Bigarren zatian, musu-gitarraren soinua, “Txoria txori” (J. A. Artzeren olerkia), “Gizona, lana eta makina” (J. A. Artzeren olerkia), eta “Baga biga higa” (kanta herrikoia).

Josanton Artzeri begiraBaina jar dezagun kameraren begia Josanton Artzerengan.

Haren biografia, bibliografia orokorra eta Karmelen argitaratua, ale honetako beste idazlan batean agertuko denez gero, ez dio-gu hemen alde horri zehazki erreparatuko. Bestalde, haren bio-grafia pertsonalaz gauza gutxi aurkitu ahal izan dugu; dagoen ia guztia beraren obra-rekin zerikusia duena da edota hortik, bide batez, ateratzen dena. Ez familiaren konturik, ez haurtzaroko oroi-tzapenik… Gaztetan Europan nazio batzue-tan zehar ibili zela esa-ten da, baina zertara joana zen ez bestelako a rg ib ide zeha tz ik eman gabe. Beharba-da, hala uste izango zuen berak, bizitza pertsonala ez zaiola inori axola. Hor daude obrak, olerkiak, kan-tak, hitzezko eskultu-rak , bakardadeko emaitzak, gero jendau-

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Page 11: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA10

rrean agertuak… Baina norbaitek ospea lortzen duenean, haren xehetasunik txikienek ere jakin-mina pizten dute. Eta halako xehetasun txiki batzuei erreparatu diet Ortzia lorez, lurra iza-rrez liburuaren azaleko barne-tolesturan. Hona hitzez hitz, bai-na ez, originalean datorren bezala, lerro txikietan:

Artze Agirre, Joxe Antonio, Usurbilen jaio eta bertan bizi da, Andatza aurrez aurre duela egiten du lan, eta Andatzak duen ardatza du ere berak ardatz burutik behera bihotzean barrena oinetaraino sartuta.

Aita Beterrikoa zuen, eta Beterrin azken muturrekoa, Usur-bilgoa; ama, Goierrikoa, eta Goierrin azken herrikoa, Ataun-goa, eta Ataunen azken auzokoa, Aiakoa. Amaren aita, Joxe, artzaina, Errondo basetxekoa, eta aitaren ama, Anttoni, ne-kazaria, Zizurkilgoa, Elizalde etxekoa.

Eskandinavian aurkitu zuen zein zen bere herria; Ingala-terran zein zen bere hizkuntza, eta Euskal Herrian, etxea; etxean, bere gela, eta gelan, galdutako ildoa.

Eskua goldeari ezarri zionetik ez du atzera begiratzen, ebakitakoan baino areago ebakitzeko duen ildoa zuzen eta sakon egitean du ipinirik arreta guztia.

Poemak, bakardadean, oroimenean gorderik ditugun senti-pen, irudipen eta esperientziak adimenaren eskuetan hartuz, era finez tolesturik eta konbinaturik, loratzen den emaitza dira, baina ez dira sortzen bakardadean ihartzeko, irakurleen eta lite-ratura zaleen gozamenerako baizik. Artzeren kasuan, gainera, poema asko musikatuak eta herriaren kanta bihurtuak izan dira batzuetan, eta beste batzuetan, autoreak berak errezitaldietan deklamatuak eta plazaratuak, agertokian ikuskizun bihurtuak. Horretan ere, poemak bakardadean ontzen ez eze, artista eta maisu izan genuen. Bere ahots gozo eta bereziaz ikuskizun edo entzunaldiei aire barnekoia ematen zekien. Horrelako hainbat emanaldi aipatzen dira. Gehienetan kantari edo musikariren bat lagun zuela, bere poemak nahiz herrikoiak eskaini zituenekoa.

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Page 12: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 11

Disko eta bideoetan geratu direnak ditugu hauek: Bere anaia Jesusekin eta Mikel Laboarekin Ikimilikiliklik saioa (1974) eta Luis de Pablorekin Zurezko Olerkia kontzertua. Txalaparta- diskoak eta bere poemak ere grabatu ditu.

Josanton Artzeren poemagintza eta euskarriakLehen begiradan ohartzen gara haren poemagintzaren be-

rritasunaz; ez dela belaunaldi zaharragoetan ohikoa zena; “olerkariak”1 zeritzen haiekin zerikusirik ez duela, ez formaz eta ez baliabidez. Haiek metrika eta errimadun ahapaldietan

1 Gaur egun “olerkaria” poeta hitzaren sinonimo legez erabiltzen bada ere, euskal literaturan, garai eta joera bateko poetak hartzen zituen bereziki. “1900. urtetik 1950.era arteko poetei ematen zaie, batez ere, izen hau euskal literaturan” (Europa Hiztegia).

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Xemeingo San Miguel baseliza ondoan

Page 13: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA12

idatzi ohi zuten. Euskara garbizale airekoa zerabilten, iturri sabindarretik edan zutena. Gaiak edo euskarriak, askotan, unibertsalak dira: izadia, urtaroak, denboraren joana, bizitza eta heriotza; baina beste batzuetan, nahiko bereziak: euska-ra, aberria, guda. Azken batean, beraiek bizi izan zutena. Ezkutuan nahiz agerian, kristau-pentsaera eta sentipena ziren guztia biltzen eta barnean hartzen zutenak. “Olerkarietan” Orixe, Lizardi, Lauaxeta aipatu ohi dira lehen mailan; Sabin Muniategi, Balendin Aurre-Apraiz, Jautarkol… haien orpoz orpo. Besteak baino hurbilagokoa zaidalako, Balendin Aurre-Apraiz olerkariaz Karmelen idatziriko zatitxo bat eka-rriko dut hona:

Bizitzari darion olerkia dala esango neuke Aurraitzena. Eguneroko bizitzaren harian dihardu bere olerkiak ontzen: Aberriaganako sentimendu minberatik; gerrateko ekaitz-giro larritik; espetxeko egonezin eta askatasun gosetik; atzerriko herriminetik; izadiaren altzo maitetik; Euskal Herriko giro aldakor eta erretik; euskara lorrintzeko edo galtzeko arris-kuak sorturiko itsaso nahasi eta saminetik... Olerkariak guztia dau olerkigai; jazoerarik hutsalenak, ezerezenak dar-dara eragiten deutse barruan. Baina, bidezko danez, ja-zoera bakoitzari jagokon hotsez, doinuz onduko ditu gero olerkiak. Harmoniaren ñabardura horreetan, aire gozoa, narea, samina, bizia, larridurazkoa, garratza agertuko da... Baina urruneko edo gain-gaineko begiradaz olerkiei adi ja-rri ezkero, tristura edo, berak sarri darabilen berbaz esateko, kadentasun-sentimenduak hartzen gaitu. Gerra aurreko olerkarien ezaugarria dala esan ete leiteke? Asko ikusita, gu-re herriaren zoriagaitik negar dagien arima samur eta leia-len tamal ezin gordezkoa.

Uste dut ongi adierazten dela lerro horietan “olerkariek” zuten ingurumaria olerkiak sortzerakoan. Josanton Artzek, he-goak ebaki gabeko txoriak bezala, askatasunez, hegan egin nahi duela dirudi bere hitz-jokoen zeruan. Horregatik, tradi-

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Page 14: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 13

ziozko ahapaldi, metrika eta hoskidetasuna alde batera utziz, lotura horiek gabe, barneratzen da hitzezko baratze ederrean. Bilatze-lana etengabekoa da; aurrera begira doa.

Atzean utzi dituen baliabide haien ordez bere-bereak dakartza: ohiko ahapaldi eta neurrien ordez, hitzezko eskultu-rak, era askotara tolestu eta ezarriak, arte handiz eta espiritu finez konbinatuak, begien gustagarri eta sentimenduen erna-garri. Errima edo hoskidetasunaren ordez, berariaz bilaturiko aliterazio edo hots-pilatze indartsuak. Hoskidetasun bereziak eta hitzen errepikatze adierazgarriak. Adibidez, lerro txiki eta xume hauei erreparatu diet:

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Karmel aldizkariko idazleak (2008an)

Page 15: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA14

apal apalhegaka

ximeleta

epel epelloreazai.

Zure begian ximeletaapal apal

sumatzeaz bateraxabal xabal

zaizkit begiok loratu.

Hona hoskidetasun eta hotsen errepikatze berezi hori age-rian duen beste adibide bat:

Inork ez hil nahi,denek nahi zahartu,zenbatek, zuhurtu?

eta asko dira zahartzen,baina oso gutxi zuhurtzen.

Asko dira zahartzeanzahartzen eta txartzen,txartzen eta txoratzen,ez badira zuhurtzen.

Ez direlako zuhurtzenbaitirade zahartzen,

eta zahartuz, noski, hiltzen.

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Page 16: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 15

Haren poemak gardenak dira, ulerterrazak. Ez da metafora ausart eta ilunen barrunbeetan ibiltzen zalea. Horregatik, irakur-leak ez du erdi esanean utzi diren eta azpi sakonagoa iradoki-tzen duten irudietan barna abiatu beharrik. Dena dela, hau ez da beti hala gertatzen, baina joera hori du. Beste hainbat poe-tak bezala, poemei aire filosofikoa ematea du maite. Eta hori aforismo antzeko esaldiekin lortzen du; aforismo antzeko esal-diekin eta kontraste eta hitz-jokoekin: Ortzia lorez, lurra iza-rrez. Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona mun-duarentzat. Hona haren bi poema-libururen izenburuak, aurre-ko lerroetan esandakoa berresten dutenak. Haur-kanta herrikoi batzuen airea nabari zaio hainbat poematan, katean doazenak: “Behin joan nintzen merkatura”, “Xoxoak galdu burua” eta ha-lakoen motakoak. Hona adibide bat:

Ixiltasuna dantzugularik ukitzen dugu haizea,haizea ukituz ikusten sua ere,

sua ikusiz usaintzen ura,ura usainduz dastatzen lurra…

hau da, Ixiltasunaren azken oihartzuna.

Pentsamenduak eta sentipenak adierazteko maite duela aforismo edo sententzia antzeko baliabideak erabiltzea esaten genuen lehenago. Hona halako adibide bat ere:

Ametsetan ari denakez du inoiz uste

ametsa amets duenikargiak itzaltzen dion arte.

Ez da erraza haren poemagintzako euskarriak zein diren zehaztea eta gaiak sailkatzea. Izan ere, batzuk pentsamendu eta sententzia labur-laburrak dira eta askotan ez da jakiten non amaitzen den poema bat eta non hasten den hurrengoa.

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Page 17: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA16

Izenbururik ere ez dute gehienetan. Ahalegindu naiz horretan, betiere eskura ditudan haren poema-liburuak erabiliz, hau da, Artzeren bizitzako bigarren garaiari dagozkionak. Lehen ga-raikoak apurtzaileak, biziak eta txinparta gorikoak zirela esan dezakegu; bigarren garaikoak, bareagoak eta pausatuagoak, maitasun gozoagoa darienak. Orain, agerian nahiz ezkutuan, Jainkoa guztiz presente dago. Hona haren beste hainbat eus-karri edo sarri agertzen diren gaiak: izadia, kreazioa, mundua, haizea, itsasoa, olatuak, ortzia eta lurra, eguzkia eta ilargia, lo-rea, txoria, tximeleta, iturria eta ura, gizakia, euskara, jaiotza eta heriotza, ama, aita, anaiaren heriotza, maitasuna, esperan-tza, ametsak, denboraren joana… Hemen adibide batzuk:

[Kreazioa]

Barru barrengo begiaz so egitean,izadian den eta diren zera guztiei,

ororen ixilik, barnean duten pindar itzalezinadiegu sumatzen…

Izaki guztien bidez mintzo zaigu Izpiritua,diren izaki guztiakmintzo dira Hartaz.

Izpirituaren mintzoa dira izadiko izaki guztiak…baina hauek jakin gabean;

gizakia bakarrik, gizaki delako,eta izadiaz gaindiko batez ere,da jakinaren gainean mintzo.

[Jainkoa beti gurekin]

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Page 18: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 17

Ez gaitu inoiz bakarrik uzten,ez badugu guk bera ahazten;

eta ahazten badugu ere guk bera,ez berak gu.

Maite dugun arteez dugu jakiten

zenbat maite gaituenbetidanik maite gaituenak!

[Itxaropena eta iraupena]

Eutsi betikoari,betikoak euts diezagun

orain hemen eta gero han.

Eta bizi dezagun oraina,orain bizitzeko betikoa;

orain beretik bizi ahal dezagunbeti biziko dena,

inoiz hilko ez dena.

aiduru

Nola zintzakedan badanik zu maita

ez zintudan ezagutzen eta?eta nola zu ezagut

maite ez bazintudan jada?

Zure bila ibili dira urduriene begiok,

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Page 19: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA18

galdu den bildotsarenak bailiren,bila, bere amaren,urduri eta luzaz

urrutiko bazterretan,kanpoan zure bila:

Itxurak itsututa,kolorez lausoturik,

barru-barruko argiaren ikustetik,dira ene begiok ibili;

putzu zulotan zekusaten eguzkiaustez eta zelakoan egiazkoadira luzaz ibili ene begiok

azalean zure bila:

Zekusatelakoan ez ikusiz,zekitelakoan ez ikasiz,

sortzez itsu denari gertatzen zaionezargirik denik ere ez iritzirik,

ilunpeaz beste argirik ez dela aldarrikatzendira luzaz ene begiok ibili,

ametsetan eta esnairik,etzanik eta zutik, zure atzetik,beti kanpoan, beti azalean…

(…)Begietan gabe

bihotzean zintudanaspaldi handiansakonki erroturik.

Erantzunez gainezka ibili nauzu zeure etxetik urrun.

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Page 20: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 19

Galdera bakar batek dit hustu burua,bete, bihotza;

galdera bakar horrek naukaorain zure atarian deika,

o, maite!egunsentiaren atea noiz,

zabal-zabal,zabalduko didazun zai.

[Euskara]

Iturri zaharretikedaten dugu,

ur berria edaten,hitz bizia aditzen,

beti berri den hitza,betiko hizkuntza zaharretik.

(…)Isurtzen duen ura nondik

datorkion, zer daki iturriak!hala heldu zaigu,alde ezezagunetik,

alde ilunetikzaigu heldu,

ahoz aho ahora,eskuz esku eskura, euskara:

hitza eta bizia.

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Page 21: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA20

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Page 22: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 21

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Page 23: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA22

Zer dioen kritikakPamielak Isturitzetik Tolosan barru liburua berrargitara-

tzean Iratxe Retolazak Berria egunkarian idatzitako kritika dut esku artean. Zati batzuk, behintzat, aldatuko ditut hona:

“Ahozko kulturaren bitartez ezagutu nituen, lehenengoz, JosAnton Artzeren hainbat eta hainbat poema. Beranduxeago, poema horiek paperean irakurtzeko eta gozatzeko aukera izan nuen Isturitzetzetik Tolosan barru liburua eskuratu ahal izan nuenean. Harritu egin ninduen liburu horrek, euskal lite-raturako argitalpenetan ezohikoak diren forma koloretsu eta biziek betetzen zutelako, eta baita mamiz beteriko hitzak gor-detzen zituelako ere.

Isturitzetik Tolosan barru liburu honetan aniztasuna da na-gusi, formen jokoetan, erregistroen erabileran, gaien tratamen-duan, koloreen erabileran, eta abarretan. Horrekin guztiare-kin, paperaz gaindiko euskarrien aldarrikapena egiten da, hi-tzaren garrantzia hanpatzen da, baina hitzaren dimentsio guzti-guztiei garrantzia emanez.

Batetik, hitzaren espazio fisikoaren inguruko gogoetak egi-ten dira. Honela, hitzekin irudiak sortzen dira, edota hitzak eta irudiak elkarren ondoan agertzen dira, eta, gainera, hiz-kien tipografia ere erabiltzen du hitzaren espazio fisiko horri kolorea, tamaina, letrakera eta mugimendua gehituz. Bigarre-nik, hitzaren espazio akustikoak ere zentzuak sortzeko bide direla adierazten da. Hitzaren hoskidetasunekin jolas egiten du zentzu berriak sortuz, eta, gainera, hitzaren espazio akus-tiko hori are argiago agertzeko, liburuarekin batera poema zenbaitek irakurketak eskaintzen dira, hotsen bitartez ere egi-niko interpretazioak izanik.

Hirugarrenik, liburu honetan hitzak ere espazio geografiko batean kokatzen dira. Gogoan izan aurkibidea bera Euskal Herriko mapa batean irudikatu dela, eta orrialde bakoitza he-

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Page 24: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 23

rri baten izenez mugatu dela, Isturitzetik Tolosan barrena bi-daiatxo hori egiteko kartografia osatuz.

Ondorioz, liburu honetan muga arteko espazio hori alda-rrikatzen da, ahozko hitzaren eta hitz idatziaren arteko mu-gako espazio hori, irudiaren eta hizkuntzaren arteko mugako espazio hori, musikaren eta hitzaren arteko mugako espazio hori. Hitzaren taupadak, azken batean, bidegurutze horietan mamitzen dira, bidegurutze horietan bizi dira”.

Ortzia lorez, lurra izarrez liburuari buruz da hurrengo kri-tika, liburua argitaratu berri, Jon Kortazarrek idatzia (Eguna, 1987-10-01). Hona hemen hango pasarte batzuk:

“Pozarren eta irakurtzeko gogo-minez hartu dut esku ar-tean Artzek Ortzia lorez, lurra izarrez titulupean plazaratu

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Karmel aldizkariko idazleak (2009an)

Page 25: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA24

duen liburu berria. Liburuak –egia esan–, idazlearen isiltasu-narekin bukatzeaz gain, idaztankera bereziaren fruitu loratua dastatzeko aukera eskaini digu.

Lan hau ez da aipatu gabe utzi daitezkeen horietakoa; bes-te kontua da, ordea, atsegin izan ala ez. Bizirik dirute oraindik Juan Mari Lekuonak 1970. urtean idatziriko hitzok: Artze ‘Erro-tutako gizona, pentsamendu gurpil agirikoa’ eta ‘Teluriaren altzoan, herriaren zainetan’ zioten hitz haiek. Eta horrelakoxea da oraingo hau.

Baina aurrerakoekin alde handia nabari zaion lana izanik, oinarri gabekoak dira, nik uste, irakurle batzuei entzun dizkie-dan iritziak.

Artzek aldatu egin du ezizena. Lehen Hartzabal zena, lauta-suna bertikaltasun bihurtuz, Harzut azaldu zaigu. Eta Artzeren olerkigintzan nagusi ziren ildo ezagun bietatik –aforismo joera eta hots-hitzetan oinarriturikoa– errefrau kutsuzkoa nagusitu zaigu.

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Karmel aldizkariko idazleen bazkaria Markina-Xemeingo Iturretan

Page 26: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 25

Artzeren poesia, dialektika gotor batetan oinarritu da. Ho-nela, bere poesia, errealitatearen mugen aurrean, ironia he-rrikoiak eta etorkizunerako nahi lukeen zorion mugagabeen artean murgiltzen zaigu, baina pentsakizun sakon bezain ga-norazkoetan jaikia. ‘Dakienak badaki nora dijoan jakiteko / behar duela / nondik datorren jakin’ bertso saila, liburuaren laburpen bikain bihurtuko du Artzek. Bere olerkiak, ironiak idealismoari jarritako errealismo jasangaitzean aurkitzen du sehaska, eta izadiarekiko panteismo berritzailean etorkizune-rako bide. Liburuaren erdialdean –oso egitura borobila duen liburua izaki–, eskuz idatzitako poemak ere zer pentsa asko eta hainbat giltza ematen digu bere mamia hausnartzeko.

Beste aldaketarik aipatzearren, puntu bitara mugatuko du-gu solasaldia. Kanpoko zibilizazio zaharren oihartzuna garde-na da oraingoan eta euskal errefraua zein beste herrialde ba-teko esaera gizonari buruzko gai bakarra ziurtatzeko baliabide edertzat balitu bezala agertzen dira. Biek adieraziko diote Ar-tzeri nolakoa den gizon sakon eta errugabearen irudia. Beste-tik, gaurko zibilizazioari egindako kritika zeharo bortitza da. Laizismoak, kontsumo-gizarteak, eta askatasun sexualak, Ar-tzeren luma-gezi ironikoaren ziztada hartzen dute zenbait pa-sartetan.

Liburu borobila, esanahiez aberatsa; Ying-yang barrokoa, gizonaren aurpegia islatzeko saiakera indartsua”.

Beste kritika labur bat agertu zen El Correo egunkarian Ja-vier Rojok idatzita Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat liburuaz. 1999-03-10ko data du; libu-rua bera 1998koa da. Hau da handik ekarri dudana:

“Artze moda guztietatik urrun bere bidea urratzen ari da euskal poesian. Batzuek pentsa lezakete bide hori ez dela egokia, gaurko munduak bestelakorik behar duela. Baina ezin zaio ukatu bere printzipioekiko leiala dela. Bere poesia giza-kia eta unibertsoaren arteko dialektikan oinarritzen da eta bi-

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Karmel aldizkariko idazleen bazkaria Markina-Xemeingo Iturretan

Page 27: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA26

laketa bat erakusten digu. Poetaren ardura nagusia izatea bai-ta, zer den benetan izatea. Erantzunak aurkitu nahirik, para-doxa erabiltzen du maiz. Hargatik, izatea eta iruditzea kontrajartzen dira, edota izatea eta edukitzea. Izatearen oina-rrian maitasuna dago. Artzeren poesiak askotan modernitatea-ri kontra egiten diola dirudi, baina mundu modernoari berari baino, mundu moderno honek dakartzan zenbait ondoriori gehiago, nire ustez: pentsamendu bakarraren diktaduraren aurka agertzen zaigu poetaren ahotsa. Moda guztien gainetik eta pentsamendu bakarraz haraindi, eskergarria zait oso Ar-tzek erakusten duen humanismo esentziala”.

Badira, literatura-kritikaren izenean, ideologia eta fobia ba-tzuen eraginpean, Artzeren lehen garaiko ekarpena goi-goian jarri ondoren, bigarren garaikoa aurrekoaren ukapen gisa har-tu dutenak, garai honetako Artze atzerakoi eta karkatzat jotze-raino.

Josanton Artzek bere buruaz eta bere olerkiaz dioenaJuan Luis Zabala idazle eta literatura-adituak, Berria

egunkarian 2014ko urtarrilaren 18an, egin zion elkarrizketatik jasoa da Artzek bere bizitzaz eta obraz dioena.

Azken urteetan poema berriak idazteak baino buruhauste gehiago eman ez ote dion, galdetzen dio Juan Luis Zabalak, lehengoak argitaratzeko ongi eratzeak, sailkatzeak. Eta honela erantzuten du:

– Oraingo liburu hauetan, olerkiak idazteaz kanpo, poe-mak nola elkartu erabakitzea izan da lan berezia. Behin konturatu nintzen olerki bati zer olerki jartzen diozun aurrean, zer ondoren, olerkiaren zentzua bera ere alda-tu egiten dela, edo elkartze horrek olerki horren beste di-mentsio bat agertzen duela. Orduan pentsatu nuen elkartze hori zein ederra eta zein aberasgarria izan zite-keen olerkientzat.

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Page 28: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 27

Ortzia lorez, lurra izarrez duzu orain hurrengo poe-ma liburua, 1987koa. Haren eta oraingo berrien artean 26 urte pasa arren, liburu berrietan ez dira gutxi liburu ha-ren oihartzunak.

– Liburu haren jarraipena dira oraingo olerkiak. Han hasi nintzen tankera honetako poemak idazten, eta gero as-koz ere zabalago eta sakonagoa bihurtu da orduan hasi-tako bidea. Eskarmentuaren arabera, lehen erabili gabe-ko gaiak erabili ditut, baina orduan hasitakoaren gara-pena dira oraingo olerkiak.

Zure poema askotan kritika bat egiten diozu egun eta hemengo gizakiari eta gizarteari, alderdi askotatik: dirua-rekiko menpekotasuna, kontsumismoa, axalkeria, ha-rrokeria…

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Bazkalondoan musikaldia entzuten

Page 29: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA28

– Olerkietan kritika baldin bada, nire ere kritika horren barruan nago, ez naiz kanpoan gelditzen. Baina gaurko gizartean gertatzen denaz, zer esango dizut ba! Adibi-dez, asto bat ez duzu ikusiko zulo batean bi bider eror-tzen. Horretarako gizakia izan behar da. Ez bi bider bakarrik; hiru bider, zazpi, eta hamaika bider. Horren aurrean, hain negargarria iruditzen zait… Badira Ka-toitik jakin behar genituzkeen gauzak. Horiek gogoratu beharra ere!

Amak umeari dion maitasunarekiko mirespen handia igartzen da zure poema askotan.

– Amaren misterioak harrapatu egin nau. Amak zergatik egiten ditu egiten dituen gauzak? Nondik datorkio indar hori, gauza guztiak irribarre batekin jasateko egonarri hori? Amaren misterio neurrigabe horren zertxobait agertzen saiatu naiz olerkietan. Olerki batean esaten du-dan bezala, amak berak ere ez du ulertzen zer gertatzen zaion barruan. Ez dakit. Eramana naiz. Ez dut hautatu gaia, gaiak hautatu nau. Gainera, gai horrek gizatasu-naz gain dagoen zerbait adierazten digula iruditzen zait, zerbait metafisikoa.

Aitak umearekin duen harremana ere aipatzen duzu, baina ez zaizu mirespen bera igartzen.

– Aitaren rola beste tankerakoa da. Oso inportantea baita ere, noski baino noskiago, baina beste tankera batekoa. Aitez aritzea zailago egiten zait; emakumeez, errazago.

Elurra ere oso sarri agertzen da. Liburuetako poema askotan aipatzen da elurraren zuritasuna eta isiltasuna, orri zuriaren pareko.

– Zuria zikintzea soilik da zilegi, idazten duzuna zuria baino zuriagoa baldin bada. Baina olerkiak idazteko be-zala beste edozein lanetarako balio duen metafora bat da

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Page 30: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 29

hori: okinarentzat, zurarekin lanean ari denarentzat, etxeko bazkaria prestatzen duenarentzat… Lanbide guztiak dira arte, maitasunarekin eta trebetasunarekin egiten badira. Horrez gain, elurraren zuritasun hori era-bili dut, liburu hauetan, atalak banatzeko.

Askotan eskuz idatziak dira elurrari buruzko poema horiek.

– Eskuz idazteak espresio berezia ematen dio olerkiari. Eta baita grisaren erabilerak ere, txurira hurbiltzeko, edo, al-derantziz, beltzago idazteak… Letraren neurriak ere al-datu egiten dira batzuetan…

Erabaki horiek –letra beltzagoz edo txuriagoz inprima-tu, zer neurritako letrak erabili, eskuz edo makinaz ida-tzita eman…–, zeren arabera hartzen dituzu?

– Gaiaren arabera, eta olerkiak esaten didanaren arabera. Intimitate gehiago eman nahi badiozu olerkiari, letra txi-kixeagoa jartzen diozu; arreta hara bideratzea nahi badu-zu, ohiko letra tipoa erabili beharrean beste bat erabiltzen duzu, edo beltzagoa, edo eskuz idatzitakoa… Horrekin jokatzen dut. Olerkiak begientzako beste musikaltasun bat izan dezan. Olerkien lerroen kokapena ere pentsatua da-go, barruko errima grafiko modukoa dauka horrela. Hori lehenbiziko liburutik egin dut horrela.

Irazalea ere, Atta, Jainkoa… maiz agertzen da. Balite-ke, ordea, zure poemen irakurleetako askok harenga-nako fede handirik ez izatea. Zer esango zenieke horiei?

– Fedegabeari, eta fededunari ere, esango nioke geurez ga-renak izan behar dugula. Sinestunon artean ere gehiegi-txotan gertatzen zaigu garenak ez izatea. Uste baitugu, horrela, jaiotzeagatik bakarrik, beste gogoeta eta inongo ahaleginik egin gabe, garenak garela. Garenak izatea bi-zitza guztiko borroka latz eta taigabea dugu gizaku-

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Page 31: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA30

meok. (…) Bestalde, ez dut uste fedegabea izan daitekee-nik inor, ezinezkoa da. Bai, oso erraza da “Jainkorik ez da” eta horrelakoak esatea. Horiek buruz esaten ditugu ordea, baina gure bihotzak ez du horrelakorik esaten. (…) Ez dut uste ateo betea izan daitekeenik inor, ezere-zean amildu gabe.

Zure kasuan, noiz eta nola aldatu zenuen zuk zeure ikuspuntua?

– Ni sinesmenetatik eta erlijiotik kanpo bizi izan nintzen garai batean. Besterik ez duzunean, oso normala da ikusten duzun mundua absolututzat edukitzea. Mugaga-

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Bazkalondoan Patxi Juaristiren ondoan

Page 32: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 31

bea dela iruditzen zaizu, azkengabea, baztergabea, be-tikoa… Baina 39 urte inguru nituela ilunpe ikaragarri bat etorri zitzaidan, jabetu nintzenean mugagabetzat neukan mundu hura mundu hura mugatua zela. Bola-da luze bat pasa nuen, oso iluna. Eta halako batean ba-rruan zerbait urtuko balitzait bezala sentitu nuen, gauza txiki-txiki bat, oso xamurra, baina nintzen guztia ina-rrosi zidana. Horren eskutik baztergabearen, betikotasu-naren zentzua heldu zitzaidan, eta hori bizitzen hasi nintzen. Horrekin batera, poliki-poliki beste zerbait etorri zitzaidan: lehenago gauzetan ikusten zena bakarrik ikusten nuen bezala, gauza guztietan ikusten ez zena ere ikusten hasi nintzen. Denean: harri koxkor batean, zu-haitzetan, errekan, pertsonengan zer esanik ez… Horrek ziurtasun berezi bat sentiarazten dit. Ez da ziurtasun

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Ekintza berean Gotzon Garate sinatzen

Page 33: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA32

arrazionala. Ez dakizu, baina jakin gabe dakizu. Horre-lako zerbait. Horrek eraman nau ingurua ere askoz ge-hiago gozatzera, bizitzera, mirestera, maitatzera.

Zure poesian ere eragin handia izan zuen aldaketa ho-rrek, jakina.

– Bide bazterrean hi eta ni kantari-tik Ortzia lorez, lurra iza-rrez-era aldaketa handia dago bai.

Zertan dira diferente zure aldaketa horren ondorengo poemak?

– Nik uste dut oraingo poemak biziagoak direla, eta beste arnasa bat dutela, beste goxotasun bat. Beste egiatasun bat. Maitetsuagoak dira. Maitasun gehiago dago, samur-tasun gehiago. Sendoagoak. Maitetsuagoak izateak ez baitu esan nahi ahulagoak direnik.

Ikuspegi aldaketaren ondorioz, bigarren bertsioa egin zenion Ama hil zaigu poemari. Ez zinen konforme, be-raz, lehen esandako guztiarekin.

– Hasier Etxeberriak esan zuen artikulu batean Ama hil zai-gu olerki progresista zela, eta nik gerora egin nion ber-tsioarekin olerki atzerakoia bihurtu nuela. Baina ez da atzerakoia ez aurrerakoia. 26 urte nituela ausarkeria handiz bezain ezagutza txikiz idatzi nuen Ama hil zaigu, eta bigarren bertsioa, besterik ikusi dudalako geroztik, ikuspegi sakonago eta osoago batetik idatzitakoa da.

Baina ez diozu uko egiten zure lehenengo liburuetako poesiari, ezta?

– Bihotzberritu nintzenean, saldu gabe geratzen zitzaizki-dan liburu guztiak erre egin nituen, ez zitzaidalako zin-tzoa iruditzen ordutik gehiago ados ez nengoen zenbait testu jendartean zabaltzea, nahiz eta jakin hori eginik dirua irabazteko aukera galduko nuela, garai hartan Gi-puzkoako Foru Aldundiak, beste editoreei bezala, liburu

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Page 34: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 33

bakoitzetik ehun ale erosi behar baitzizkidan, liburute-giak hornitzeko. Ez naiz damutzen orduan hori egin iza-naz, baina gaur beste patxada bat daukat, haiek or-dukoak direla eta haietan oker esanak zuzentzen eta er-dipurdikoak osatzen ahalegindu naizenez geroztikako lanetan. Horrela, Isturitzetik Tolosan barru berrargitaratu du duela gutxi Pamielak. Orain laino guztien azpitik… eta sasi guztien gainetik… berrargitaratzeko asmotan dabiltza lagun batzuk.

Azken begirada Karmelen begiratokitikAspaldiko urteetan Karmelen esku-hartze nahiko garran-

tzitsua izan zuen, haren bibliografian agertzen denez. Beraz, gure aldizkari honen azken orrialdeak –literaturari, olerkiari eta bertsoei eskainiak– haren hainbat poemaz jantzi izan dira, eta urteroko bileran ere, gaixotu zen arte, hementxe, Markina-Xemeinen, izaten genuen. Pozik, irribarretsu; harremanetan atsegina eta samurra zen, guztiak gozo hartzen zituena. Ia beti bere autoan etorri ohi zen, baina lehenengoetako batean Juan Mari Arrizabalagarekin, honen autoan, egin zuen joan-etorria. Badakit, itzulerakoan, gure monumentu txiki interesgarriak bi-sitatu zituztela; hauen artean, zurezko egitura zuten bi baseli-za: Iturretako San Joan eta San Kristobal eta Barinagako Santa Marina (Santamañe); izan ere, antzinako gure santutegi apal hauek benetan miresten zituen berak. Uste dut Barinagako Ibarguen garaia ere ikusi zutela, bide batez.

Gogoan dut Karmelek Zornotzako Larreatik Markina- Xemeinera egoitza aldatu zuenean, Goiko Portaleko plazan eta Karmengo eliza ondoan batzen ginela, eta gure goiko ga-lerian oharren batzuk egin eta idazleei, ezer oparitzekorik ba-zen, oparitu eta berehala abiatzen ginela Iturretarantz bazkal-tzera. Josanton Artzek, bigarrenez etorri zenean-edo, aurreko zeremonia hari pobre iritzirik, nonbait, ekintza akademiko

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Page 35: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA34

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Barinagako Santa Marina Baselizan

Page 36: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 35

antzekoa edo zerbait jantziagoa proposatu zuen; eta harrezke-ro, urtero-urtero halaxe egiten da.

Bazkalorduan eta bazkalondoan giro gozo eta alaia izaten genuen eta euskal kanta asko kantatzen ziren; haien artean hu-tsik egin gabe, Txoria txori (Hegoak ebaki banizkion). Bide ba-tez esan dezadan, askotan entzun dudala irratiz kanta polit ho-ri, eta beti esaten zutela Mikel Laboarena zela, eta bai, musika harena da, baina letra Artzerena. Maite ditut maite gure bazte-rrak eta beste batzuk ere Mikel Laboak musikatu eta kantatuak dira, baina letra Josanton Artzerena. Hau hil denean, hasi dira esaten honen poemak direla. Horrela gertatzen da askotan, hil arte ez zaizkiela batzuei beren merezimenduak aitortzen.

Karmelen begiratokitik agur goxo bat. Esan ohi denez, bai-na bihotz-bihotzez, egun handira arte.

Luis Baraiazarra Txertudi

JOSANTON ARTZE POETA USURBILDARRA, PENTSAMENDU ETA HITZ JOKOEN ZIZELKARIA

Page 37: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA36

OROITZAPENAK

Adiskide bat hiltzen denean, berarekin bizi izandako oroi-tzapen eta bizipenik hunkigarrienak pilatzen dira norberaren baitan.

Orain, Josean Artze joan zaigunean, bera haragiz urrundu denean, hurbilago eta handiago sumatzen dugu, haren norta-suna sakonago, haren poesia ere ederrago, esanguratsuago.

Ba une honetan etorri zaizkit burura eta bihotzera berare-kin bizi izandako une horietako batzuk.

Eta aukera hau aprobetxatu nahi dut bizipen horietako ba-tzuk oroitzeko eta aurkezteko, bide nabarrez bere eskuetatik jasotzeko suertea izan nuen pare bat poesia argitaratzeko.

Lehenengoa bazkalondoko berriketaldi batekoa da, opari batekin burutu zenekoa.

Karmel aldizkariko 2008ko idazleen bilera ondorengo baz-karian gertatu zen.

Ba, Joxean Artzekin hizketan ari ginela, “Usurbilko elizaren hormak” poesi abestiaz esan nion bukaerako gogoeta oso in-dartsua zela. Berak esan zuen orain ez dagoela gogoeta horre-kin ados.

Horren harira kontatu zigun bere poesia batzuei birmol-daketa batzuk egiten ari zela.

Orduan nik:

-Eta “Txoria txori”?

Page 38: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 37

OROITZAPENAK

Josanton Artze "Txoria txori" poemaren gehigarria deklamatzen

Page 39: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA38

Berak:

-Ez! Horri ez! Hori jada ez dek nerea. Hori jada herriarena dek!. Baina poesia horri eranskin bat egin diot.

Nik:

-Joxean, entzun dezakegu eranskin hori?

Jaiki, beribilera joan eta paperak ekarri zituen eta zutik eranskin hori deklamatzen hasi zen. Grabagailua aktibatu eta deklamazioa grabatu nuen. Gainera deklamatzen ari zela argaz ki batzuk egin nituen.

Gero galdetu nion ea paper horiei argazkia atera al nie-zaiokeen. Baietz. Eta argazkiak atera eta argazkitik paperera berak idatzi bezala pasatu (Artzeren poesien plastikotasuna paperean ikusita ez al dute eskultura batzuk irudikatzen?).

Eta orain uste dut irakurleekin poesia hau partekatzeko aukera ona dela.

JUAN MARI ARRIZABALAGA

Josanton Artze Juan Mari Arrizabalagarekin hitz egiten

Page 40: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 39

hegoak ebaki banizkionirea izango zen,

ez zuen aldegingo;baina honela

ez zen gehiago txoria izango,eta nik…

txoria nuen maite.

aiei, maite dudalako,nahi ez dudana nahi behar! :

urruntzen ikusi;

urruntzen, ezin hurbilago behar dudana,maite dudalako.

urruntzen ikustearen saminakni poztu behar…

txoria txori dudalako maite.

03-X-6

OROITZAPENAK

Page 41: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA40

amari hain bere duen,areago, hain bera den haurraz erditzea,

bereizi beharra,jasanezina litzaioke

saminaren saminez erhotu gabe,baldin haurrak

sabela hustu dueneko,aurrean izaki berria ikusteak,

beteko ez balio bihotza…

maite dugun txoriabihotzean bagenu,

balitz,maite dugunaren bihotzean bageunde,

bagina,nora aldegin behar liguke?

JUAN MARI ARRIZABALAGA

Page 42: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 41

maitea urrunduz gero,

nola, ordea, bizi ahalni hura gabe,

hura izan eta,maite dudana izan eta bizi nauena?

bai, gogorra da biziki!…halere,

txoria txori dudalako maite

nahi ez dudana nahi ukan dudanean

maite dudalako,horra miraria gertatu:

nahi ez dudana beranahi dudana zait bihurtu,

urruntzea bera hurbiltzea…!

maite dudanagan urruna baino urrunagorik,

hurbila baino hurbilagorik maite,maite dudalako izan da doaike…

OROITZAPENAK

Page 43: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA42

xoriak belarriei bezin ozenkililiak degie begiei kantu…

xoriak dioena kantuzhan urrundik,

liliak dio kolorezhor hurbildik…

lurrinezeta leuntasunez,

hemen hurbilagotik.

hemen zenuelarik maiteñoa,hurbil-hurbildik ari zitzaizunean,

ezin urrunagokorik ere zioskun aldi berean:

heriotzak urrundu dizunean,ezin hurbilagokorik ere ez al dizu esaten orain

hor barrenean,hurbilenean?

* * *

JUAN MARI ARRIZABALAGA

Page 44: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 43

Behin batean etorri zitzaidan liburu bat oparitu nahi zidala eta. Eta nik eskatu gabe, liburua dedikatzeko luma hartu eta galdetu zidan:

-Hire emaztearen izena?

Eta nik:

-Baina, Josean, badakik nere emaztea orain dela pare bat urte hil zela.

Eta berak:

-Bai, baina hura han (behatza zerurantz zuzenduta) eta hi hemen, oraindik bat zerate.

Eta liburua bioi dedikatu zigun.

Handik lasterrera etorri zitzaidan JosAnton Artze, eta erdi lotsati esan zidan gutxi gorabehera:

-Begira, bazekiat ze pasatzen ariko haizen. Eta barruan sentitzen dituan sentimendu horiek eta agian kanporatzea zail egiten zaizkian pentsamendu horiek adierazi nahi izan dizkiat. Hiri laguntzeko asmoz ematen diat hau. (Gutxi gorabehera oi-nean jartzen duen oharreko ideiak).

Eta poesia hau eman zidan.

Benetan hitz sakonak, bihotzetik idatziak eta ederrak, hun-kigarriak, oroigarri ezin ahaztuzkoa.

Juan Mari Arrizabalaga

OROITZAPENAK

Page 45: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA44

JUAN MARI ARRIZABALAGA

Page 46: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 45

OROITZAPENAK

Page 47: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA46

JOSANTON ARTZE: BIBLIOGRAFIA

Artze, JosAnton, Hartzabal, hartzut

Usurbilen jaio zen (1939) eta bertan bizi izan da batez ere, nahiz eta atzerrian ere bizi izan zen gazte garaian, Parisen, Londresen nahiz Portugalen.

Beste zenbait kantari eta poetarekin batera Ez dok Amairu (1965) taldearen sortzaileetariko eta ideologo bat izateaz gai-nera, Baga, Biga, Higa sentikariaren eragile nagusienetako eta suspertzaile sutsu izan zen.

Bere anaia Jesus Marirekin batera, antzinako «Txalaparta» berpiztu, bere erabilera modernoa sustatu, doinu eta erritmo ahaztuak gaurkotu zituen.

Literatur eztabaidetatik ihes, mundutik aldenduta bizi den poesia plazaratu zuen.

Poesia lanetan abangoardista, hainbat olerki-liburu idatzi ditu.

Jorge Oteizaren pentsamoldeak garrantzi erabakigarria izan zuen. Poesia plazara, agertokira eraman duen lehen poeta izan da eta ikus-entzunezkoak ere prestatu ditu: Mikel La-boarekin Ikimilikiliklik saioa (1974) eta Luis de Pablorekin Zu-rezko Olerkia kontzertua. Txalaparta-diskoak eta bere poe-mak ere grabatu ditu. 1977an Agustin Gonzalez Azilu musika-riak J.A. Artzeren Arrano beltza poeman oinarritutako kantata konposatu zuen.

Page 48: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 47

Bere lanen oinarrizko kezka gizakiaren duintasuna dela esan daiteke, nahiz eta humanismo horrek hainbat gai be-sarkatzen dituen; askatasunaren aldeko jarrera edo inguruare-kiko harmonia bilatzea, esaterako.

2018 - urtarrilak 12an hil zen 78 urte zituela.

Bibliografia - Isturitzetik Tolosan barru... Joxe Ant. Arze argitaratzai-lea, 1969.

- Laino guzien azpitik... Zumetarekin lankidetzan argita-ratuta. ja arze argitaratzailea, 1973.

- Eta sasi guztien gainetik... J.A. Arze argitaratzailea, 1973.

- Bide bazterrean hi eta ni kantari... ja artze “hartzabal” argitaratzailea, 1979.

- Ortzia lorez lurra izarrez. Elkar, 1987.

- Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona. 1988, Elkar.

- Le monde est un grand homme et l’homme un petit monde. Iratze, 1994.

- Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona mun-duarentzat. Zubi Zurubi, 1998.

- Oihana auhenka 2001, Jazzle.

- Zurezko olerkia. 2007 (¿).

- Txalaparta diskoak (1968, 1975) (¿).

- XX. mendeko poesia kaierak - J.A. Artze (2000, Susa): Koldo Izagirreren edizioa.

- Isturitzetik Tolosan barru (berrargitalpena). Pamiela 2007.

JOSANTON ARTZE: BIBLIOGRAFIA

Page 49: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA48

- Bizitzaren atea dukegu heriotza. Elkar, 2013.

- Heriotzaren ataria dugu bizitza. Elkar, 2013.

Bibliografia – Karmel (Olerkiak) - Jesus Mari Artze oroituz etxekoek eskainitako olerki-sorta, Karmel 2002-3, 112-121.

- Olerkiak, Karmel 2002-2, 106-111).

- Maite dugu…, Karmel 2002-3, 91-95.

- Oraindik orain entzuten hasiak gara, Karmel 2004-3, 117-118.

- Zer nahi eta hura eman, Karmel 2004-3, 115.

- Argi gazteok, Karmel 2004-3, 119.

- Belloketik Lazkaora, Lazkaotik Estibalitzera, Estibali-tzetik Bellokera. “Gurutze” Sainduak fruitu, Karmel 2007-3, 107-109.

- Haurrak berdin nahi, Karmel 2004-3, 116.

- Ikasleek ez dute ikastea maite, Karmel 2004-3, 120.

- Eskerrak Jaunari aita Urkiza…, Karmel 2008-2, 304-307.

Antologia - XX. mendeko poesia kaierak. 2000, Susa.

Aipamenak - «XX. mendeko poesia kaierak», Koldo Izagirre.

- «Euskal literatura alfabetatzeko», Enrike Zabala.

- «Euskal literaturaren historia», Ibon Sarasola.

- «Euskal literaturaren antologia», X. Mendiguren / K. Izagirre.

- «Harluxet hiztegi entziklopedikoa».

ARTZE - ARRIZABALAGA

Page 50: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 49

JOSANTON ARTZE: BIBLIOGRAFIA

Page 51: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA50

DiskografiaJ. A. Artzeren poemak bere ahotsean:

- Harzabal, 1968 / No ta To / ZZZetaren Maitasun Kan-tua / Denboraren taupadak gelditu zaizkion bihotzari / Nere amari / Gure herriko neskatoa / Leloak / Kea ta Kedarra / Leloak / Zerua zikinduaz herrien gain... / Nere ama hil zait.

- Haundia da mundua eta mundu ttikia gizona. ARTZE, José Antonio, 1995 / Dakienak ba daki / Barrutik kan-pora, kanpotik barrura / Ene maitea zabaltzen denean / Androginoa 1. amaren bero-gose, aitaren argi-egarri / Iturri zaharretik 2 / Ahoz aho eta eskuz esku, euskara / Gaur ez da katez esklaburik lotzen / Inoiz izan ote aldi bihurriagorik? / Gernika 1987 / Galipotakumeak 1 / Antzina, basabereek / Itzarririk, ametsetan, lo sako-nean, areago / Gizon haundia da mundua, eta mun-du ttikia gizona / Lau hostoko arrosa gorria bideguru-tzean / Jaiotz-heriotzen arteko bizian.

- Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona mun-duarentzat. Artze, José Antonio, 1998 / 1ngo hegaldia: Izan, ez da den inor / Bakarrik sartzen gara mundura / Mundua gizonarentzat egina da / Bidari, bai, ba da-go biderik / Bakarrik gaude, bakarrik gabiltza / Maite dugun arte / Negar egiten zioagu / Txoriak kanpoan / Ez da den inor / Eta zergatik, baina zergatik / Ez ote zekien gure amak / Ez gaituzte ezagutzen / Da-goenean dagoenak daki 2gn hegaldia: Ezerezkoiak / Ba daukak, ba dauzkak / Nik ezer ez dakit, baina / Orain ulertzen dut, orain / Hemen ez da inor zoritxa-rrekoa / Zer nahi, eta hura eman / Ez naiz txisterik bi-zi / Kali Yuga 2 / Eutsi goiari, goiari eutsi 3ngo hegal-dia: Ipar haize hotz zuriak / Bat gara guztiok bihotzez

ARTZE - ARRIZABALAGA

Page 52: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 51

/ Ez da den inor / Denek ikusiko / Maite dugu / Oi, Maitasun! / Maite ez duena / O, adiskideok, entzun.

- Oihana auhenka (2001, Jazzle): Disko liburu kolektiboa.

Ikusentzunezkoak:

- Ez Dok Amairu taldearekin “Baga biga higa” sentikaria.

- Mikel Laboarekin »Ikimilikiliklik» saioa (1974) .

- Luis de Pablorekin »Zurezko Olerkia» kontzertua (1976).

- Hitzez eta hotsez... 1978.

- Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona. 1983.

- Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona mun-duarentzat. 1994.

- Munduarentzat. 1994.

- Goñiko zalduna, Jean Schwarz, Beñat Axiari eta Jesus Artze anaiarekin. 1994.

- Harria, Mixel Etxekopar, Beñat Axiari, Iñaki eta Inazio Perurenarekin. 1997.

- Oihana auhenka, Beñat Axiari, Mixel Etxekopar, anaia Jesus eta Jose Bikondoa eta Alfontso Gorosterazu aiz-kolarien laguntzaz. 1999.

Poema musikatuak:

- Lekeitio 4. Mikel Laboa, 1972. / Gernika.

- Bat. Laboa, Mikel, 1974 / Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak / Ama hil zaigu / Baztan / Nere juaneteak / Geure bazterrak / Txoria txori / Zaude lasai.

JOSANTON ARTZE: BIBLIOGRAFIA

Page 53: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA52

- Oro laño mee batek estalia. Lertxundi, Benito, 1974 / Zure askatasunagatik borrokatzen banaiz / Txori tti-kia.

- Antton valverde. Valverde, Antton, 1975 /Pisako Dorrea.

- Sakonki (maite zaitut euskal herria). Urko, 1976 /Usur-bilgo Eliza.

- Euskadi’ko musika. Agustin Gonzalez Azilu, 1977 / Arrano Beltza.

- Nire herria bezala. Iokin eta Iosu, 1977 / Gure uso xuria.

- Jon bergaretxe. Bergaretxe, Jon, 1978 / Amaren sabela / Apala haiz / Barka ama / Beste bat / K.K.ren edestia / Itxuraldatze.

- Lauburu. Lauburu, 1978 / Ama il zaigu.

- Euskara eta txakolina. Oskarbi, 1979 / Herriagatik.

- Jo ezan. Imanol / Klabelin Komik, 1980 / Mutiko atze-ratua.

- Nuklearrik ez, eskerrik asko, 1980 / Han urrutian.

- Lau–bost. Laboa, Mikel, 1984 w Nahiz eta heriotza / Besterik ezagutu ez eta / Martxa baten lehen notak.

- Egunen batean. Mendibil, Gontzal, 1988 / Ez zara aske.

- Diamonds and rust in the bullring. Baez, Joan, 1989 / Txoria txori.

- Gaur ere goizegi. Bergaretxe, Jon, 1990 / Hotzari iheska.

- Txerokee, mikel laboaren kantak. 1990 / Gogo eta gor-putzaren zilbor-hesteak (Bap) / Zaude lasai (M-ak) / Ama hil zaigu (Bukaera) / Txoria txori (Angel G. Kata-rain) / Baztan (Delirium Tremens).

- Olerkarien oihartzun. Martikorena, Erramun, 1993 / He-goak.

ARTZE - ARRIZABALAGA

Page 54: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA 53

- Borreroak baditu milaka aurpegi. Negu Gorriak, 1993 / Arrano Beltza. - Euskal herriko musika, 1995 / Txoria txori. - Oilarrak. Oilarrak, 1995 /Hegoak. - Zurartean. Artola, Txomin, 1995 / Iragana eta Geroan. - Gerra zikina. Etsaiak, 1995 / Txoria txori. - Errobi-kanta. Errobi-Kanta, 1997 / Txoria txori. - Larogeitamazazpi. Valverde, Antton, 1997 /Sir Charles. - Ur gardenak. Akauzazte, 1998 / Antzina, basabereek. - Baionan kantuz, 1999 / Txoria txori / Hegoak. - Euskal herria gogoan. Coro Donosti Ereski, 1999 / Ne-rea izango zen. - Ezpela, 1999 / Hegoak. - Sorterrira. Trepi eta Arawak, 1999 / Galipotakumeak. - Ura. Oskorri, 2000 / Iturri zaharretik. - Sen. Sen, 2000 / Zer nahi eta hura eman / Erdibiderik ez / Ezertarako astirik gabe / Begi bat.

Kritika - Bizitzaren atea dukegu heriotza, X. Mendiguren Elize-gi, Deia, 2014-09-13.

- Bizitzaren atea dukegu heriotza, P. Iparragirre, Gazte-zulo, 2014-03.

- Bizitzaren atea dukegu heriotza, I. Estankona, Argia, 2014-01-26.

- Heriotzaren ataria dugu bizitza, H. Rekondo, Berria, 2014-01-03.

- Heriotzaren ataria dugu bizitza, H. Rekondo, Berria, 2013-12-08.

JOSANTON ARTZE: BIBLIOGRAFIA

Page 55: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

KULTURA54

- Heriotzaren ataria dugu bizitza, I. Estankona, Deia, 2013-12-07.

- Isturitzetik Tolosan barru, A. Galarraga, Argia, 2012-02-19.

- Isturitzetik Tolosan barru, J. Kortazar, El País, 2007-07-02.

- Isturitzetik Tolosan barru, I. Retolaza, Berria, 2007-07-01.

- Isturitzetik Tolosan barru, G. Landabaso, Radio Euska-di, 2007-06-17.

- Oihana auhenka, F. Rodriguez, Gara, 2002-03-02.

- XX. mendeko poesia kaierak, A. Etxebarria, Idatz & Mintz, 2001-11.

- XX. mendeko poesia kalerak, A. Etxebarria, Idatz & Mintz, 2001-10.

- Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat, J. Rojo, El Correo, 1999-03-10.

- Ortzia lorez, lurra izarrez, M. Mendizabal, Argia, 1987-10-04.

- Ortzia lorez, lurra izarrez, J. Kortazar, Eguna, 1987-10-01.

- Bide bazterrean hi eta ni kantari, I. Zabaleta, Egin, 1979-01-01.

- Laino guztiek azpitik... ...eta sasi guztien gainetik, E. Kortadi, Zeruko Argia, 1974-03-03.

- Isturitzetik Tolosan barru, J. Mari Lekuona, Zeruko Ar-gia, 1970-11-22JosAnton Artze: «Egitan zarena zarenean betikotasuna bizitzen duzu», Estitxu Eizagirre, Argia, 2004-05-16.

(Bibliografía: Artzek egina, eta Juan Mari Arrizabalagak osatua)

ARTZE - ARRIZABALAGA

Page 56: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZARTEA 55

GIZARTEA

GURUTZEA

Gurutzea kultura eta erlijio askoren ikurra da. Besteak bes-te kristautasunarena. Sortu zenetik oro har antzinako lau ele-mentuak, lau elementu kardinalak, edo munduaren eta jainko-tasunaren ideiak irudikatu ditu.

Erlijioan erabili da batik bat. Eta arlo honetan gurutzea era-bili duten horietako batzuk hauek dira:

- Hinduismoa: Esbastika

- Euskal mitologia: Lauburua

- Kristautasuna: Gurutze latindarra, gurutze greziarra

- Egiptoar mitologia: Ankh

- Zeltiar kultura: Gurutze zeltiarra

Baina beste arlo batzuetan ere erabili da:

- Lurralde, herrialde eta udalerrien banderatan,

- zaldun ordenetan,

- garai bateko belaontzi batzuetako oihaletan,

- artista, eskultore, margolarien artean…

Euskal Herrian, gure ondare kulturalaren baitan dauden elementu higigarrien artean gurutzeak atal berezi bat merezi du. Sakralizazio helburu bat baitu. Euskal Herrian toki askotan agertzen da erlijiozko elementu hau:

Page 57: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZARTEA56

- mendietan,

- finkak mugatzeko,

- pareta eta kaleetan,

- herrietako sarreretako muga-gurutzeetan,

- ateburu eta portaletan

- oroipen historikoetan,

- hildakoen kokalekuetan,

- umilategietan eta santutxuetan,

- Donejakue bideko bidegurutzeetan,

- pikotetan gurutze terminal legez,

- etab.

Hona hemen aipaturiko arlo batzuetan Euskal Herrian aur-kitzen ditugun zenbait ale.

Juan Mari Arrizabalaga

JUAN MARI ARRIZABALAGA

Page 58: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

57

1. Lauburua.

GU

RUTZ

EA

Page 59: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

58

2. Lauburua. Harrian zizelkatutako lauburua. Santakarako hilarri baten bi aldeak: tetraskele eta gurutze kristaua.

JUA

N M

ARI A

RRIZAB

ALA

GA

Page 60: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

59

3. Aiako kalbarioa. Gurutze santutxoa. Harri landuzko gurutze barrokoa du erdian.

GU

RUTZ

EA

Page 61: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

60

4. Etxearen babesa. Gurutzea, eguzki-lorea eta erramua.

JUA

N M

ARI A

RRIZAB

ALA

GA

Page 62: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

61 5. Jorge Oteiza. Langile gurutzea.

GU

RUTZ

EA

Page 63: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

62

6. Aramendiako gurutzagunea. Onura Kulturaleko Ondare kategoria duena.

JUA

N M

ARI A

RRIZAB

ALA

GA

Page 64: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

63 7. Usurbil. Kalezaharreko Gurutze-tokia. Gurutze-toki soil eta bere soiltasunean hunkigarri bat.

GU

RUTZ

EA

Page 65: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

64

8. Elorrio. Kurutziaga. 1522. Dekorazio gotiko aberatsa.

JUA

N M

ARI A

RRIZAB

ALA

GA

Page 66: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

65 9. Lesakako bide-gurutzea.

GU

RUTZ

EA

Page 67: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

66

10. Chillida. Gurutzeak.

JUA

N M

ARI A

RRIZAB

ALA

GA

Page 68: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

67 11. Anunzibaiko zubia - Laudio (Araba) - Orozko (Bizkaia). 1741. urtea. “Zorioneko helburura iristeko lehoiekin borrokatu, bizitzako ibaia igaro eta guruzpeko arkutik pasa behar da”.

GU

RUTZ

EA

Page 69: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

68

12. Vera Cruz Gurutze-tokia (Abadino). Gurutze-tokien lehen izateko arrazoia, gurutzearen aurrean apalkuntza (errendia) egitea zen. Horrela ez mairu ez judu ez zela adierazten zuen.

JUA

N M

ARI A

RRIZAB

ALA

GA

Page 70: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

69

13. Durango. Gurutziaga. Barrokismo gotikoa. Fratricelloen heresiaren aurkako prozesuan ehun kidetik gora su emanez kondenatu zituzteneko oroigarria.

GU

RUTZ

EA

Page 71: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

70

14. Zarautz, Getaria: Bide-gurutzeak.

JUA

N M

ARI A

RRIZAB

ALA

GA

Page 72: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

71 15. Donostiako Poliklinika. Josetxo Santos Oderiz: “Oreka”.

GU

RUTZ

EA

Page 73: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

GIZ

ARTEA

72

16. Azkoitia. Aingeru-guardako kanpai-horma.

JUA

N M

ARI A

RRIZAB

ALA

GA

Page 74: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

ELIZA 73

ELIZA

ETORKINEN ETA ERREFUXIATUEN MUNDUKO EGUNA

Urtarrilaren 14an, ospatu izan dogu aurtengo Etorkinen eta Errefuxiatuen Eguna. Gitxi izango dira munduan zehar, etorki-nen eta errefuxiatuen alde, Frantzisko Aita Santua beste ardura-tu diranak. Edozer aukeraz baliatzen da arazo larri horretaz jen-dea kontzientziatzeko. Bai kristauak eta bai borondate oneko pertsonak eta baita gobernuak ere.

Aita Santu izendatu geroztik, ez da isildu ere egin! Etorkinen eta errefuxiatuen sastada mingarria bihotz barnean sartuta da-roala, dirudi. Besteak beste, itzelezko bi arazo garratzez kezka-tuta agertzen jaku Frantzisko Aita Santua. Bata, gerra mundiala-ren arrisku bildurgarriaz eta bestea, etorkinen eta errefuxiatuen amaibako zoritxarraz.

“Hirugarren gerra mundialean, zatika izanda ere, sartuta gagoz, gerra nuklearraren arriskua hortxe dago. Arazo honeek ez dira lagunekin kartetan esaten diran bromak. Benetan la-rritzen nau munduko aberastasun guztiaren %80a gitxi ba-tzuen eskuetan egoteak. Gaurko sistema ekonomikoaren bi-hotzean ez dago dirua eta dirua besterik. Ez gizakirik, ez per-tsonarik ez Jaungoikorik. Dirua eta dirua eta dirua. Holan doa sortzen gizartean ‘baztertze kultura’ bildurgarria” (ikus. Kar-mel, 298. Zenb. 2017-2).

Page 75: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

ELIZA74

Mediterranio itsasoa hilerri bihurtzen doa

Aita Santuaren beste arazo larrienetarikoa etorkinen eta erre-fuxiatuen zoritxarra da. Nor ez da ikaratu, Frantzisko Aita San-tuak Lampedusan euren seme-alabak galdu ebezan gurasoei zuzendutako hitzaldiaz edo Sardinian munduko finantza-siste-ma salatu ondoren edo Filipinetan umeen esplotazio lotsagarria garbi akusatu ebanean?

Oraintsu, migrazinoetarako pastoraltzako europar ardu-radunekaz batzartu zanean, Aita Santuak argi berba egin eban: “Anai-arreba maiteok ez deutsuet Europako hainbat lurraldetan hedatuta dagozan intolerantzia, bazterketa eta xenofobiazko ezaugarriak eragiten deusten ardura ezkutatu gura. Sarritan, bestearenganako, desberdinarenganako, atzerritarrarenganako mesfidantza eta bildurrak eragindako ezaugarriak dira. Eta gehiago kezkatzen nau oraindik Euro-pako gure alkarte katolikoetara begiratu eta holako jarrerak aurkitzea, jatorrizko kultura erlijiosoa gordeteko ‘betebehar moralaren’ atxakiaz. Eleiza, kultura guztietako gizon eta emakumeentzat dan Jesukristoren salbamen-mezuaren uni-bertsaltasunean sinisten eben misiolarien ‘migrazinoari’ es-ker zabaldu da kontinente guztietara. Eleizaren historian, beti izan dira esklusibismoa eta norbere kultura gordetea lako tentazinoak, baina Espiritu Santuak beti lagundu deus-ku gainditzen, bestearenganako eten bako irekitzea ziurta-tuz eta irekitze hori hazteko eta aberasteko aukeratzat har-tuz. Espirituak, seguru nago, gaur be laguntzen deusku konfiantzaz betetako zabaltze-jarrerari eusten, holan, edo-zein hesi gainditu eta edozein hormaren gainetik salto egin ahal izateko”.

Eskandaluzko datuak ditu bistan Aita Santuak. Goseteen edo gerra gatazken edo klima-aldaketaren eraginez, 280 mi-lioi lagun jatorrizko herrialdetik kanpo bizi dira, tartean 60 milioi errefuxiatu eta asilo-eskatzaile. Errukarrizko egoera

A. OLEA

Page 76: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

ELIZA 75

hau adierazteko esaldi oso gogorrak erabili izan ditu Aita Santuak. Batzuk lotsaren lotsaz gorrituta izten gaituenak. Esaterako, bat hauxe: “Mediterranio itsasoa etorkinen hilerri bihurtzen doa”.

Etorkinek eta errefuxiatuek onartzea

Etorkinek eta errefuxiatuak onartzea ez da nahikoa pare bat hilabetean ostatu emotea edo. Askotaz gehiago eskatzen dau Aita Santuak: “Bertako bat bezala, zuetako bat balitz lez, hartuko dozue etorkina eta zeuen burua lez maitatuko, etor-kin izan zineen zeuok be Egipton (Lb 19, 34). Gure atea joten dauan kanpotar bakotxa historiako edozein sasoitan atzerritar onartu edo baztertuagaz bat egiten dauan Jesukristogaz bat egiteko aukera da. Jaunak Eleizaren ama-maitasunaren ardura-pean izten dau etorkizun hobearen bila bere herria derrigo-rrez itzi behar dauan gizon-emakume bakotxa. Ardura hau es-perientzia migratzailearen aldi guztietan zehaztuko da: urtee-ra, bidaia, iritsiera eta itzulera. Eleizak sinistedun guztiakaz eta borondate oneko gizon eta emakumeakaz konpartitu gura dauan erantzukizun handia da, gaur egungo migrazinoek au-rrez aurre jarten deuskuezan askotariko erronkei eskuzabalta-sunez, prestasunez, jakituriaz eta irekitasunez, bakotxak bere ahalmenen arabera, erantzutea dagokigu eta. Hau dala eta, gure erantzuna lau aditzen inguruan: hartu, babestu, sustatu eta gizarteratu artikulatu daitekela berretsi gura dot”. (cf. Ec-clesia, 3.916 Zenb, 2017, 27-29 orr.).

Frantzisko Aita Santuak lau aditz honeek darabiltza gure erantzuna zelakoa izan behar dauan adierazteko.

1. Hartu, hau da, “aukera gehiago eskaini etorkin eta errefuxiatuak modu seguru eta legezkoan sartu daite-zan doazen herrialdeetan”. Eta ez errukiagaitik, “gizon eta emakume bakotxaren funtsezko duintasunaren ize-nean baino”. “Arrotzaganako txera onez, ez ahaztu:

ETORKINEN ETA ERREFUXIATUEN MUNDUKO EGUNA

Page 77: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

ELIZA76

abegi honi eskerrak, batzuek, ezer jakiteke, etxean aingeruak hartu ebezan eta” (Hb 13, 2).

2. Babestu, jatorrian, bidaian eta helmugan. Eta batez be umeak, ahulenak. “Jaunak gordeten ditu bidez doa-zenak, umezurtza eta alarguna janaritzen ditu (Sal 146, 9).

3. Sustatu, hau da, “etorkin eta errefuxiatu guztiei Sortzai-leak gura dauan gizatasuna osatzen daben alderdi guztietan, besteak beste, alderdi erlijiosoan, osotasuna jadesteko aukera emon”. “Umezurtzei eta alargunei zu-zentasuna egiten deutse eta arrotza maite egiten dau, hari ogia eta jantzia emonik. Arrotza maite izango do-zue, ba, zeuok ere Ejipton arrotzak izan zinien eta” (Dt 10, 18-19).

4. Gizarteratu, hau da, integratu, bertakotu, “bat egitea-ren kultura ahalbideratu. Besteaganako hartu-emonak beragan jadesteko aukera emon”. “Ez zaree arrotz eta etorri barri, santuen herri-lagun eta Jaungoikoaren etxeko baino” (Ef 2, 19).

Aita Santuaren ikuspegitik etorkinek eta errefuxiatuek in-tegratzen lan gehien eta ondoen egiten ari dan nazioa Sue-dia dogu. Bederatzi milioi biztanle ditu. Eta horreetatik, 890.000 etorkinen seme-alabak dira. Suediako gobernuaren arazo larriena ez da atzerritarrak onartzea edo ez onartzea, kanpotarrak zelan gizarteratu baino. Bestela getoak sortzen diralako.

Aita Santuarentzat, Eleiza gaur be sinisgarri izango bada, harreragile, babesgile, sustatzaile eta gizarteratzaile izan be-harko dau. Batez be txikienentzat, makalentzat, zeresan gitxi daukeenentzat, kanpotik datozanentzat, etorkin eta errefuxia-tuentzat.

A. OLEA

Page 78: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

ELIZA 77

“Gainera etorkinak eta errefuxiatuak, ez datoz esku hu-tsik. Euren ausardiaren indarra, euren gaitasunak, euren ar-nasa barria eta zer esanik ez, euren kulturaren altxorrak dakarrez. Honela, etorkinak eta errefuxiatuak onartzen da-bezan nazioak ere aberastu egiten dira. Danok egiten dogu Jaungoikoaren seme-alaben familia bakarra. Eta munduaren aberastasunak danontzat emoten deuskuz Jaungoikoak” (cf. ibid. Ecclesia, 28 orr.).

A. Olea

ETORKINEN ETA ERREFUXIATUEN MUNDUKO EGUNA

Page 79: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK78

IRITZIAK

POSTTRUTH EGIAREN ONDOKOA POSVERDAD

Hitz hau 2016. urteko hitza bezala izendatu zuen Oxford-eko hiztegiak. Izen honek duen edukia zuzen ulertzeko adieraz lea eta adierazia kontuan hartu behar dira. Ingelesez izenburuko forma du. Gazteleraz kazetariek horrela itzuli zuten. Eta euskaraz nik horko itzulpena egiten dut.

Hitz honek adierazi nahi duena, egiaren zatitxo bat da, alde batera utzita egia den ekintzaren inguruan gertatu diren inguru-ne guztiak. Egiaren ondoko garaia deitzen hasi dira kazetari as-ko, Trump jaunak EEBBetako buruzagitza hartu duenetik. Nik 'egiaren ondokoa' itzuli dut, egia badagoelako ematen den be-rrian, baina ez egia osoa adierazteko. Egiak ezagutarazten digu gertakizun bat, edo errealitate bat, baina ondokoak ez badira ematen, gertakizun baten erdia edo laurdena kontatzen zaigu, ez egia osoa. Eta murrizketa hori kontatzaileak egiten du, ez gertakizunak berak, edo errealitateak. Horregatik emaitza hori ez da egiaren ondorengoa, egiaren ondokoa baino, kontalariak ezabatu duelako berari interesatzen zaion helbururako errealita-te horren zati bat: Gehienetan irakurlea bere bidera eramateko, ez egia bere osotasunean ezagutzeko.

Alex Grijelmo jauna aditua da kazetaritzan, bai egin zituen ikasketengatik eta bai jaso dituen sariengatik. Eta bai azken ur-

Page 80: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK 79

teotan 'El País' enpresan duen arduragatik: 'Prisa Noticias' erakundean, nazio arteko garapenerako duen sailaren zuzenda-ri da. Hitz honen adierazia Alex Grijelmo jaunak 'El País' egunkarian nahikoa argi zehaztu zuen. Bere hitzak aitatu behar ditut: 'Ya no importa la verdad demostrable, ni la noticia cierta, sino la activación de emociones y reacciones inmediatas, para lo cual se aprovecha la abundancia de canales que carecen de verificadores. Como escribió en un magnífico artículo la direc-tora de 'The Guardian', Katharine Viner, “la nueva medida de valor para demasiados medios es la viralidad, en vez de la ver-dad o la calidad”. El objetivo de muchos de ellos consiste en satisfacer los impulsos más primarios de los lectores aun a cos-ta de abdicar de los principios éticos'. Eta Grijelmo jaunak ho-nela amaitzen du bere artikulua: 'El engaño siempre existió, sí, pero antes todos decían luchar contra él. Ahora, por el contra-rio, se empieza a cultivar como una buena técnica profesional el revoltijo de trampas de lenguaje basadas en el sensacionalis-mo, los sobrentendidos, la insinuación, la alusión, la presuposi-ción, los eufemismo. Y si se trata de definir ese paquete, lo de “posverdad” suena realmente a broma. Porque puede que este-mos llamando “era de la posverdad” a la “era de la manipula-ción'. (El País, Ideas, 24-12-2016).

Hitz hau 'post-truth' estatu batuar teatrogile batek asmatu zuen 1992an. Steve Tesich drama idazleak, eta asmatu zuen 'pa-ra denunciar que el concepto verdad carece de importancia o es irrelevante [...] sobre el escándalo Irangate en la venta de ar-mas, con Ronald Reagan en la Casa Blanca. En abril de 2010 re-surgió el término en un artículo de David Roberts sobre la pos-verdad referido a los políticos que negaban el cambio climáti-co'. (Gabriel Mª Otalora, Deia, 21-02-2017) Hor bertan gogoratzen du egiaren ordez, guzurra adierazi nahi duela. 'El escritor Ricardo Menéndez Salmón define con precisión: “Lo-grar que el lenguaje diga lo que la realidad niega”. Gertakizu-nak kontatzerakoan, sentipenak ere sartzen dira.

POST-TRUTH - EGIAREN ONDOKOA - POSVERDAD

Page 81: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK80

Oxford-eko hiztegiak honelako adierazi bat ematen dio hitz horri: gertakizun objetibo batek baino eragin gehiago dute hiri-tarren iritzietan, hauen emozio, siniskera pertsonalak, eta ingu-ruan dauden eraskinak'. J. Ramón Blazquez, komunikazio ahol-kulariak hori jaso eta beste hau idazten du: 'No importa el fra-caso del sistema tradicional de libertades. El deterioro de la democracia, sus corruptelas, su ineficacia y su lejanía de la so-ciedad no tiene ninguna responsabilidad. ¡No, señor! Las emo-ciones son las malhechoras, porque de ellas deviene la irracio-nalidad. Esta identificación esconde el blanqueo de la inacaba-ble historia de fracasos del modelo tradicional de representación que apenas se ha reformado en cincuenta años a pesar de los cambios que han acontecido en la humanidad, ni siquiera cuando llegó la crisis económica sobre cuyos es-combros malviven millones de personas'. […] Me desagrada in-telectualmente la definición del problema que plantea la pos-verdad como un choque entre verdad y emociones, entre co-nocimiento e ignorancia, entre lo objetivo y lo subjetivo, una primacía castesiana. No existe tal oposición. Lo que hay es un claro deterioro del crédito político y otros liderazgos en la opi-nión pública. Y no por enfado o pataleo infantil, sino por indis-pensable necesidad de limpieza mental en este momento de la historia. A esta respuesta, más o menos desorganizada, le lla-man ahora, despectivamente populismo'. [... ] Que las socieda-des estén enfadadas (y decimos que se enfadan con razón) no implica que hayan renunciado a sus criterios y se muevan solo por sentimientos. La indignación es un estado tanto racional como emocional, como consecuencia del analisis de los hechos acaecidos y valoración'. […] La inteligencia emocional tiene más vigencia que nunca. La gente no ha enloquecido. Ha sido la política, y la economía, y en general los líderes, los que nos han llevado a esta situación'. (Deia, 5-01-2017).

Zoritxarrez gertakizun objetiboak estaltzeko ohitura ez dago bakarrik 'lehenengo munduan'. Hirugarren munduan ere adie-

J.L. ETXEBARRIA

Page 82: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK 81

razten dute kazetari batzuek. 'Mundo negro' aldizkarian Josean Villalabeitiak lantxo baten honelako esperientzia bat kontatzen du. Izenburua 'La tentadora posverdad', eta amaieran hau idaz-ten du: “Esta chabola está demasiado limpia; no nos interesa; necesitamos algo mucho más pobre confesaba decepcionado el fotógrafo de una ONG a un religioso africano que lo acompa-ñaba por un poblado. “Si el precio de vuestro dinero es tratar-nos como pretendes, preferimos que no nos ayudéis” le res-pondió” mi hermano con suprema dignidad'. (Mundo negro, 09-2017, 66 orrial.). Gainera idazle honi Kapuscinski-ren lanak zalantza handiak sortu dizkio, susmoa hartu duelako kazetari ezagun horrek, bere lanetan ez ote duen gertakizunen inguru-giroa txukundu. Hau jakin arte ez zuela zalantza hori aitortzen du hortxe bertan.

Gatozan hurbilago 'egiaren ondoko' bidea jarraitzen duten beste lantxo batzuk aitatzeko. 'El Diario Vasco' egunkarian jaun batek 2017-01-28an lantxo bat idatzi zuen 'La democracia cultural'. Gehienetan hemen ataratzen diren lanak 'El Correo Español' egunkarian agertzen dira, jabea 'Vocento' taldea de-lako. Lantxoaren muina Miguel Zugaza jaunaren izendapena Bilboko Arte Ederretako Museoaren zuzendaritzarako da. So-ziologo bezala aurkezten du bere burua idazleak, José Luis Gómez jaunak. 'Zugaza, sin cuestionar su valía, regresa a la dirección del Museo de Bellas Artes de Bilbao sin que medie concurso'. Ez du ezer esaten Zugaza jaunaren ibilbideari buruz, eta hori ez dakien irakurleak pentsa dezake, Arte Ede-rretan zerikusirik ez daukan arrazoiren batengatik eman diote-la lan hori. Munduko sei museo onenetako baten zuzendari izan da. Ez da nahikoa idaztea 'sin cuestionar su valía' zalan-tzan jartzen duelako bere egokitasuna lan horretarako. Burua duen edozeinek ezin du pentsatu 'El Prado' museoaren zuzen-dari izendatu zutela Durangon jaio zelako. Bazuen prestakun-tza Arte Ederretan eta administrari bezala. Hainbat urtetan egon da hor eta hainbat egitasmo onartu dizkio Madrileko go-

POST-TRUTH - EGIAREN ONDOKOA - POSVERDAD

Page 83: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK82

bernuaren administrazioak. Gainera museo honek sotoetan di-tuen hainbat margo berriztatzea burutu du eta erakusketa des-berdinak antolatu.

Konparaketa bat egin daiteke Zugazaren lanpostua Bilbon ulertzeko. Nobel saria irabazten duen bat Espainiako uni-bertsitate batera ekarri nahi balukete irakasle bezala, le-hiaketa irekira joan beharko luke? Baina egiaren alderdi guztiak jarri behar dira, bestela gertakizun bat herren geldi-tzen da. Eta ingurugiroa ezagutzen ez duenak, irentsi dezake egiaren atal bat dena, egia osoaren ordez, inguruko egiak al-de batera utzita.

Beste adibideren batzuk aipatu behar ditut. Joseba Arregi, Andoaingo seme ezagunak sarri samar idazten du egunkari berdinean. 'Egiaren ondokoa' den bidea hartzen duenak lehe-nengo urrats hau ematen du: gaiaren edo gertakizunaren txin-gotea edo txingote antzeko bat egiten du. Hori egiteko aurre-tik erabakia hartuta du, eta idatzi edo esan aurretik hartu duen erabakia egia dela adierazten saiatzen da. Horretarako logikak ontzat ematen ez duen sofisma erabiltzen du. Eta ba-tzuetan guzur biribilak ere bai. Baina antzinako printzipioa da: 'contra factum no valet argumentum'. Arregik 'Preguntas incorrectas' idatzi zuen 'El Diario Vasco' egunkarian 2017-12-16an. Gaia 'Ekonomi kontzertua' eta Euskadik ordaindu behar dion dirua estaduari. Arregi ez zen egon kontzertua izenpetu zenean, eta inork ere ez du jartzen jaun hau gai honetan adi-tuen artean. Baina orojakilearena egiten du. Negoziatzen Pe-dro Luis Uriarte ibili zen eta gero liburu mardul bat idatzi du interneten dagoena, hitzaldiak hemen eta Madrilen, eta eska-tzen dioten tokietan, azalpen garbiak eta argiak ematen ditu entzun eta jakin nahi duenarentzat. Komunikazio sarean idatzi du beste lan bat gai honi buruz. Tokia hau da: 'comuni-daddelconcierto.com'. Arregik ez du irakurri eta ez du ematen irakurriko duenik ere, baina kontzertuaren kontra idazten du. 'La solidaridad se ejerce en España por los fondos estableci-

J.L. ETXEBARRIA

Page 84: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK 83

dos en la LOFCA. Como Euskadi y Navarra no participan en la LOFCA no aportan nada a la solidaridad. Ni un céntimo'. Hau guzur biribila da. Gero Euskadiko datu onak aipatzen di-tuzten egunkariak honela laburbiltzen ditu: 'están diariamente llenos de bravuconadas al estilo de “somos los mejores en”, 'estamos por encima de la media en” […] y nos enorgullece-mos de haber conseguido que las tres estaciones del AVE sean soterradas, mientras Extremadura no cuenta ni con un kilómetro de red ferroviaria electrificada'. Antza denez Euska-dik dauka hango hutsen errua. Madrileko gobernuak ez dauka zerikusirik holako arazoekin antza. Eta lapurretekin ere ez. Jaun honek Frankfurten egin zituen unibertsitate ikasketak baina hemen adierazten duenez, ez ditu bereizten estatistikek ematen dituzten datoak eta taberna baten norbaitek botatzen dituen 'bravuconadas' horiek. Euskadin agintaritza dutenak kontuz mintzatzen dira. Ez dakigu han ikasi ete zituen horre-lako gauzak.

Lan hau adibide bikaina da 'egiaren ondokoa' zer eta no-lakoa den ikusteko eta ulertzeko. Beste aipamen asko daude hori egiaztatzen dutenak. Eta jakina, Arregi jaunak ez du begi-ratu P. Luis Uriarteren azalpen bat bera ere. Bere tesia guzu-rrean oinarrituta, egia da. Beste adibide bat. 'El Correo' egunkarian kazetari batek, 2010-04-04an idazki bat aurkezten du: 'Crónicas de Bilbao y Vizcaya. El pueblo elegido. Los mi-tos sobre los orígenes de los vascos nacieron de una interpre-tación muy particular e interesada de la historia para la defen-sa de sus fueros y privilegios'. Foruak ohituraz euskal herrita-rrek, eta beste toki batzuetako biztanleek ere betetzen zituzten erabakiak ziren. Herritarrek onartuta zeuden eta his-toriaren une baten erakunde batek idatziz jarri zituen. Toki as-kotan bertan behera utzi zituzten, baina Euskalerrian ez. Es-painiako konstituzioa baino gizaldi batzuk lehenago demokra-zia mota bat zen. Eta nahiko sakona garai haietarako, adierazten zuten. Geroago joan ziren mito eta legendetara, oi-

POST-TRUTH - EGIAREN ONDOKOA - POSVERDAD

Page 85: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK84

narri historiko bat jartzeko legedi honi. Eta Madrileko gobernu desberdinek eta ingurukoek, foruen kontra idazten zutelako, ezagunak ziren historilari edo antzekoak aitatu behar zituzten. Gaur Europako nazioak diren guztiek dituzte horrelako legen-dak Espaniatik hasita.

Badago beste jaun bat 'egiaren ondokoa' den bidetik sa-rritan jarraitzen duena. J. M. Ruiz Soroa da, eta 'El Correo', bere Donostiko lehengusua den 'El Diario Vasco' eta 'El País' egunkarian ere idazten duena. Jaun hau itxaso eta ontzi eta portuen lege kontuetan aditua da. Bere lan bi aipatu behar ditut. Biak 'El Diario Vasco' egunkarian daude. Seguruenik 'El Correo...' egunkarian ere atarako zituzten. Bat 'La intra-historia de la guerra civil', 2016-12-24 egunean. 'A partir de 1937, los soldados republicanos capturados eran reciclados de acuerdo al siguiente plan del Estado Mayor: los que se juzgaban como “adictos al Movimiento Nacional” con una A, mientras los considerados “netamente adversarios del mis-mo” lo eran con una B y los sospechosos de delitos con C o D. Pues bien, lo asombroso es que alrededor del 50% de to-dos los prisioneros -más aún en el frente Norte- fueron clasi-ficados A de inmediato por los servicios militares franquistas (como adictos al Movimiento¡) y, en consecuencia, fueron incorporados directamente y sin transición a las filas del ejército “nacional” y enviados a combatir en frentes tranqui-los y mezclados con otros reclutas. Sólo un 30% de los cap-turados fueron destinados a batallones de trabajadores de carácter punitivo'. Jaun honentzat Ebroko gudaldia, antza 'frente tranquilo' izan zen.

Eta Genebako nazioarteko itunaren arabera, preso harrapa-tutako gudariak ezin dira frontera bialdu. Orain 16 urte, 2003an Javier Rodrigo jaunak liburu bat argitaratu zuen: 'Los campos de concentración franquistas' Madrilen. Santoñan itun entzute-tsuaren ondoren italiarren esku egon behar zutenak, frankota-rren menpean jarri zituen Francok eta bere jeneralek, eta

J.L. ETXEBARRIA

Page 86: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK 85

Ebroko gudaldira hainbat eta hainbat bidali zituzten. Nik ezagu-tu nuen bat hortxe bertan tifusa harrapatu eta konortea galduta bazter baten bertan behera utzi zutena. Bere lagun bik bazeki-ten han inguruetan euren beste lagun bat, Azpiazu kapitaina zebilela. Deitu zioten, etorri zen eta sendagile baten esku utzi zuen eta bizirik atara zen. Beste bat Santoñatik hara bidali zu-ten. Zaragozako frontean ofizialak deitu zion eta paper bat erakutsi zion: X X Murua zuen izena, eta heriotz zigorra bera-rentzat jartzen zuen. Frankotar ofizialak bere aurrean papera txikitu zuen. Gerra ondoren jaiotako bere semeak kontatu zi-dan orain dela gutxi.

Baina abokatu eta kazetari honek, neurri guztiak hautsi zi-tuen beste lantxo baten. 2018-01-4an `'Diario V.' horretan da-go. 'Hay una cripta en Bilbao' da izenburua. 'Cabo Quilates' eta 'Altuna Mendi' ontzietan preso zeuden frankotar batzuk, apaiz eta praile batzuekin batera, sarraskia egin zuen 'el bata-llón de milicianos socialistas número 7 de la UGT (el batallón Asturias) enviados allí para proteger a los encarcelados, pero que se sumó con entusiasmo a la matanza y al pillaje'. 1936ko irailaren 25an frankotarren abioiek Bilbo eraso zuten. CNT sindikatokoak ere baziren Bilbon. Hauek denak kontrolatzea ez zen lan erraza, batez ere bonbardaketa baten ondoren. Eta horixe gertatu zen. Bonbardaketak beldur ikaragarria sortzen zuen, eta armaren bat zutenen artean, mendekua hartzera bultzatzen zituen. Eta sindakato horietako kideek bazituzten armak. Munduko bigarren gerran egin ziren sarraskien saioak Espainiako gerran frogatu ziren. Coventry bonbardatu zuten naziek eta Bretainia.

A. Monterok, geroago gotzain izan zenak honela kontatzen du hau bere doktore tesia izan zen liburuan: 'El 25 de sep-tiembre la aviación nacional había realizado una incursión so-bre Bilbao, que sembró el pánico y provocó las iras entre las turbas más incontroladas'. Bonbardaketa bat uskeria baten pa-rean jartzen du. (Historia de la persecución religiosa en Espa-

POST-TRUTH - EGIAREN ONDOKOA - POSVERDAD

Page 87: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK86

ña, 1936-1939, 357. orrial.). Frankismoaren garaian idatzi zuen tesi hau, eta Euskalerriari buruz, datu garrantzitsuak 'ahaztuta' utzi zituen. Adibidez frankotarrek afusilatu zituzten euskal apaizak, eta Donostian hil zuten Aldanondo apaiza ere, anar-kistek hil zutena eta tatarrez gorpua eraman Trintxerpeko ka-leetan). Ruiz Soroa jaunak 1937-01-4an gertatu zen erasoaldia 'El Carmelo' eta Larrinagako kartzeletan ere, kripta horren ba-rruan sartzen du. Derioko kripta horretan errespetuz ekintza basati hauetan erailduak hobiratuta daude. Ez dakit denak ala gehienak, baina bai era errespetagarri baten. Eta ez errepide ertzetan edo kanposantu bazterretan edo palatuetan, Nafa-rroan gertatu zen bezala.

Hori ez du inon aitatzen Ruiz Soroa jaunak. Ezta Badajozko zezen plazan frankotarren mutilek burututakoa. Zezen plazan sartu ala banan banan errepublikar presoak, metrailetaz hil-tzen zituzten. Jarlekuetan jarrita zegoen, eta 1.500etik 4.000ra izan zen kopurua. Yagüe generalak azken kopurua eman zion estatubatuar kazetari bati. Gero kamioietan jaurti gorpuak eta lur ireki batera eraman hobiratzeko. Bilboko bi ontzietara itzulita eta kartzela bietara, ingurugiroa 'ahaztu' egin zaio. Eta hemen ere bete betean 'egiaren ondoko' bidea jarraitzen du. Ez du esaten inondik inora Bilbon frankotarren abioien bonbardaketa bat egon zela herritar xumeak erailtzeko. Eta ez du aitatzen ezertarako Euskadi Buru Batzarrean Ajuriagerrak sortu zuen iskanbila bere adostasun eza iragarriz, eta Monzo-nen jokabidea gaitzetsiz. Utzi EBBa eta frontera joateko meha-txua jarri zuen mahai gainean, dena bertan behera utzita. Or-duan gertakizun hauen ikuspuntua aldatzen da. Inolaz ere ez dute onartzen orduko E. Jaurlaritzako arduradunek ekintza hori. Eta agirian huts horren ardura bere gain hartu zuen Agi-rrek. Eta Urkulluk ere agirian esan zuen gizaki horiek ere bi-degabekeriz hil zituztela eta errespetuzko oroimena merezi dutela. Puntu bi hauek aipatzen ditu idazki horretan Ruiz So-roa jaunak. Ez bonbardaketarik ez beste ezer. Gertatu zena

J.L. ETXEBARRIA

Page 88: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK 87

izan zen E. Jaurlaritzak ez zuela inolako tresnarik basatikeri horiek ekiditzeko. Jaun honek ez du irakurri George L. Steer kazetariaren liburua 'El árbol de Guernica', 8. kapitulua. Eta are gutxiago, Miguel Pelay Orozkoren 'Juan Ajuriaguerra. Su vida, su obra su muerte', 1987an argitaratuta dagoen kapitulu bat, iturri desberdinak erabiliz:.'El asalto a las cárceles'. Hau ere 8. da. Hor agertzen dira bertan lekuko izan zirenen testi-gantza. Horietan bietan bai, badagola egia osoa, eta ez zori-txarrez Ruiz Soroaren idazkian. Horrek agirian uzten duena da Ruiz Soroak beste helburu batzuk zituela kripta hori aitatzean, ez errespetuzko oroimen bat gogoratzea.

Euskal Herriko kazetariren bat edo bestek ere laprastada-ren bat izan dute. Esaterako Lídice (Liditxe) oroitu izan dute. Eta beharrezkoa da oroimen hori han nazien gobernuko poli-ziak, ez SSkoek kasu honetan behintzat, burutu zuten basa-tikeria ez errepikatzeko inoiz eta inon. Naziek Heydrich jarri zuten Txekian gobernu buru euren babespean jarritako lurral-dean. Bertako gerrilari batzuk prestatu Bretaina Handian eta jauzigailuen bitartez bota zituzten Txekian, Heydrich hori gar-bitzeko. Horrela sartu Txekian eta bortxakeri erasoa burutu zuten. Heydrich zauritu zuten, baina ez zen hil kotxean. Septi-zemiak hil zuen handik zortzi egunera. Erasotzaile bat edo bi herri horretakoa ziren eta alemaniar poliziak inguratu herri hori, tiroka erasotu, eta gero sua eman zioten. Antzeko zerbait egin zuten SS taldekoek Frantziako Oradour-sur-Glane he-rrian. Hau dena egia da eta gertatu zen. Baina Errusia eta Txe-kiako gudariek ere antzekoak egin zituzten alemaniarrekin, eta ez dira aitatzen.

Gerra amaitu eta atoan Benes (Benex) presidenteak sude-teak Txekiatik kanpora jaurti zituen, goian zerua, eta behean lurra zutela. Sudete hauek alemaniarrak ziren, eta Txekiako Bohemia eta Moravian bizi ziren gizaldi batzuk lehenago joan da hara etorkin bezala. Prerau herrian sarraski ikaragarri bat egin zuten ihesi zijoazen sudeteen artean. Multzo bat ige-

POST-TRUTH - EGIAREN ONDOKOA - POSVERDAD

Page 89: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK88

rileku baten sartu eta metrailetaz hil zuten. Beste batzuk ha-rrapatu eta argi posteetan urkatu zituzten adibidez. Austriara bidean ere hainbat hil zituzten. Badaude 'Brunner Todes-marsch' historilariek deitzen dutena, 'Massaker von Aussig', 'Massaker von Glaserhau' eta 'Massaker von Postelberg'. Hor-tik sortu ziren Alemaniak jarri zituen oztopoak Txekiak Euro-pako Merkatu Batuan sartzea eskatu zuenean. Naziek Coven-try bonbardatu zuten su zirien bitartez. Ez zen armagintzako hiria edo gudaroste kokapena. Baina Bretainia Handiko almi-rante batek gudaren azken urtean Dresde bonbardatzea era-baki zuen. Hor ere ez zegoen arma fabrikarik ez gudaroste kokapenik. Emaitza 30.000 hildako izan ziren. Mendeku sus-mo handia ematen diote alde bietako historilariek. Estatuba-tuar gudarosteak My Lai, Vietnamgo herrian egin zuena hauen antzeko bonbardaketa izan zen. Baina ez ditu inork eraman nazioarteko tribunalera.

Grijelmo jaunak kazetari eta hizkuntzalari denak, gazteleraz-ko 'posverdad' hitzaren arlo semantikoa ere zehazten du: 'Post- o pos- pueden preceder a un sustantivo “posguerra”, a un adje-tivo “posbélico”, o a un verbo “posponer” […] Gazteleran adie-razi pixka bat desberdinak ematen ditu pos- horrek. 'Sin embargo, “verdad” no es una acción, ni un tiempo histórico, ni un movimiento cultural'. […] Pero además de esa duda gramati-cal, podemos preguntarnos sobre todo si “posverdad” no for-mará parte de lo que la propia palabra denuncia, si no estará desplazando a vocablos más indignantes, como “mentira”, “es-tafa”, “bulo”, “falsedad”...El engaño siempre existió, sí, pero an-tes todos decían luchar contra él. Ahora, por el contrario, se empieza a cultivar como una buena técnica profesional el re-voltijo de trampas de lenguaje basadas en el sensacionalismo, los sobrentendidos, la insinuación, la alusión, la presuposición, los eufemismos. Y si se trata de definir ese paquete de “posver-dad” suena realmente a broma. Porque puede que estemos lla-

J.L. ETXEBARRIA

Page 90: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK 89

mando “era de la posverdad” a la era de la manipulación'. (El País, Ideas 24-12-2016).

Azken baten jokabide honek lortu nahi duena da, pertso-nak, eta gizarte kopuru handi bat manejatzea, agintaritza edo indar ekonomiko edo bestelako indar batek nahi duenaren al-dera eramanez.

Metodo hau erabili zuten batzuk EEBBetako azken hau-teskundeetan. 'Quién puede criticar a 62 millones de nortea-mericanos por haber votado a Donald Trump, si el Papa pi-dió a los católicos que lo hicieran para que “América sea fuerte...”. David Alandete jaunak 'El País' egunkarian konta-tzen eta argitzen duen bezala guzur hutsak dira hori eta za-baldu zituzten beste guzur batzuk. Baina EEBBtan Facebook tresnaren bitartez zabaldu ziren. 'Son todos bulos, pero a mi-llones de personas les llegaron con apariencia de hechos a través de Facebook, una plataforma que el 60% de nortea-mericanos empleó para informarse durante la campaña, se-gún el 'Pew Research Center'. Nola jokatu guzurren ereintza honen aurrean?. 'En los primeros momentos de estupor tras la victoria de Trump, el 8 de noviembre, muchos dedos apuntaron a Facebook, donde la jerarquía informativa no la dicta un editor, con estudios y trayectoria periodística, sino un algoritmo que ante todo premia la interacción del lector. Y como ha quedado claro en estas elecciones, a muchos lec-tores les da igual que una información sea verdadera o falsa para leerla, valorarla y, sobre todo, compartirla, convirtién-dola en un fenómenos viral'.[...] Alarmados, varios directivos preguntaron en la noche electoral si la automatización com-pleta de selección de noticias le había dado la presidencia a Trump. Fue en pequeñas localidades de Florida, Ohio o Pensilvania donde el republicano logró ganar, no en grandes ciudades como Nueva York o Los Ángeles, donde las cade-nas de televisión y las portadas de los diarios aún ayudan a discernir qué es cierto y qué no'. (El País, Ideas, 27-11-

POST-TRUTH - EGIAREN ONDOKOA - POSVERDAD

Page 91: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK90

2016). Kazetari profesional batek baino gehiago balio du al-goritmo batek! Algoritmoa, informatika programa bat da. Ezartzen da buru den ordenagailu baten, eta jartzen zaizkio hitz batzuk berriak aukeratzeko. Programa horien arabera aukeratzen ditu berriak, ez benetan duten garrantziaren ara-bera. Eta gero zabaldu egiten ditu.

Iruzur honetan ez erortzeko Ramón Zallo jaunak 'Deia' egunkarian lantxo interesgarri bat idatzi zuen. Amaieran hitz ar-gi hauek jarri zituen: 'Como corolario, cabe apuntar que achicar el campo de la posverdad requiere, por un lado ensanchar el campo del saber, de la educación y de la maduración de la opi-nión pública; y por otro, poner el sistema de comunicación y su calidad en el corazón de la gestión de las sociedades posin-dustriales'. (Deia, 2017-03-02).

Hemen iturri desberdinak aitatu ditut. Baina badago prin-tzipio bat justiziak eskatzen duena, eta arrazoidun gizakiak bete behar duena: bakoitzari berea, beti. Sinestedunek, Jainkoaren legea, eransten dute. 'El País' egunkariak batzuetan Jainkoa gurtzen du eta beste askotan, deabrua. Ez da inolaz ere Jainkoaren hitza idazten duena. Eta era bikainean adieraz-ten du, batez ere azken urteotan, Josep Pla idazlearen luman jartzen diren hitzak: 'Eskubiko espainiar abertzale baten antzik gehiena duena, ezkerreko espainiar abertzale bat da'. Biak desberdinaren arbuiatzaileak dira. Biek konstituzioa euren bentajarako erabili dute; eta komeni izan zaienean, beste lege batzuekin bardin egin dute. Besteei ezartzen dien arrazista kutsua, eurek bai badute. Biak ustelkerietan zikinduta daude, biek justizia euren zerbitzuan erabiltzen dute. Eta biek ez dute arazorik guzurrak gizarteari adierazteko, arpegia aldatu gabe. Joko horretan ez dira sartzen herritar xumeak, gizartearen go-ragoko mailan daudenak baino.

Azken adibidea Zoido jaunarena da: parlamentuan denen aurrean esan du, hauteskunde saioan egon ziren zaurituak eta

J.L. ETXEBARRIA

Page 92: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK 91

estaduko poliziaren egurketak, katalandarren errua izan zela eta poliziak neurriz jokatu zuela. Eta urtarrilaren azken hamar egunetan idea hau zabaldu dute: 'inmunidad no significa im-punidad'. Lege gizon zindoen iritziz, 155. konstituzio artiku-lua, legea urratuz erabili dute. Puigdemonentzar dira hitz hauek matxinada bat antolatu duela ezarriz bere gain. 'Impu-nidad' edo zigorgabetasun horrek beste batzuk babesten ditu, egunkariek kontatzen dutenaren arabera. Espainia osoak, Eu-ropak eta mundu osoak ikusi zituen irudiak telebistetan eta han egurra nork banatu zuen, eta sendagileek, egon ziren zaurituen kopurua egiaztatu. 'El Diario Vasco' egunkariak idazten du 893 zauritu egon zirela. Eta gazte batek begi bat galdu zuela pelota batek jota. Zoido jaunak agintzen zituen indar horiek. Eta aurpegia izan zuen Madrileko parlamentuan esateko: 'han actuado con “respeto escrupuloso, profesionali-dad exquisita y proporcionalidad”. (D. Vasco, 11-10-2017). Gainera 22-01-2018an gaueko 10'30tan EITB bat kateak eman zuen 'Catalunya: 1-O' programa. Eta beste telebista batzuk ere emango zuten programa hori. Hor agertzen diren irudi eta tes-tigantzak argi eta garbi daude. Espainiako poliziaren bor-txakeria ikusi eta entzun egiten da. Beraz ministroak eta ka-zetari batzuk kontatu dutena ez da egiaren ondokoa. guzur biribila baino, eta era berean gizarte osoa lelotzat hartzea da. Gauza bakoitzak bere izena du, eta izen horrekin deitu behar zaio.

'Egiaren ondoko' landare hau baztar askotara zabaldu da bermio bedarra bezala. Euskal Herrian ere behar baino ge-hiago zabaldu da. Orain dela urte asko herri baten 'Cervan-tes' plazaren izena aldatu zuten, 'Orixe' izena jartzeko. Oso aurrerakoia ei zen ekintza hori. Oraintsu Durangoko udalean 'Fray Jaun de Zumárraga' izena kale eta institutuari kentzea erabaki dute. PSEko zinegotziak aurkezpen hau egin zuen. Arrazoia, guzurra den aurkezpen bat: 'un inquisidor activo en la caza de brujas, una denominación que se suele utilizar

POST-TRUTH - EGIAREN ONDOKOA - POSVERDAD

Page 93: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK92

para aquellas mujeres sabias y liberadas que se atreven a de-safiar a las convenciones'. Eta guzurra biribiltzeko hau erans-ten du: 'un acto de desagravio necesario y obligado hacia las mujeres perseguidas en todas épocas'. Onarpena eman zio-ten hurrengo alderdiek: EAJ, EH Bildu, Herriaren Eskubidea (SQ-2D), eta PSEk. Nire harridurarako PPk abstenzioa eraba-ki zuen. (Deia, 2018-01-18). Zinegotzi horiek historia eta J. de Zumárragaren biografia berri bat asmatu dute, baina ber-din da. Baditugu komunikabide desberdinetan kulturaren eta euskal kulturaren ezagupidearen adibide argiak. Sarritan en-tzun eta irakurri izan dugu, 'echar en falta' euskaraz 'faltan bota' dela. Azkue ez zen aurrerakoia, beste batzuk bezala, baina OEHan datorren arabera, eta A. Irigoyenek argitaratu zuenetik HAUTETSI da euskal hitza: 'conocer lo que a uno le falta. Echar en falta' (III tomoa, 456. orrial.) Horregatik guztiz harira datoz gorago aitatutako R. Zalloren hitzak.

J. M. Etxebarria L.

J.L. ETXEBARRIA

Page 94: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK 93

ZERGAITIK EZ?

Badagozala, uste dot, egoera, jarrera… asko, itxuraz edo gure ondo oinarritu bako ustez, lotu ezinak diranak baina be-rez, edo borondate onez, lotugarriak diranak.

Milaka adibide jarri daitekez:

Fede ezbardinak dabezanak, edo fededuna eta fede bakoa adiskide handi izatea. Zergaitik ez?

Politika ezbardinak dabezanak alkarrekin ibiltzea. Zer da-la-eta ez?

Herri batekoak eta bestekoak, enda ezbardinetakoak, lagu-narteko izatea. Zerk galerazoten dau?

Inoiz hasarre izan diranak, arerio handi izatera heldu dira-nak… adiskide minak izatea. Zergaitik izango da ezina?

Jokera bateko eta besteko, jokera kontrajarriak dabezanak, batera kokatzea. Zerk galerazo leike?

Alkar ulertu ezina izan dabenak lagun handi izatera bihur-tzea. Ameseta hutsa ete da?

Beste adibide asko eta asko gehitu geinkez. Ziur nago zuk, irakurle, beste adibide asko jarri daikezuzala eta nik jarri-takoak baino egokiagoak.

Lotu ezinak dirudien horreek eta beste asko lotzea ez ete litzateke guztion onerako? Orduan, zergaitik ez?

Juan Bizente Gallastegi

Page 95: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK94

ASKE IZAN? MENPERATUA IZAN?

Gaurko bizitzak hona, hara eta bestera garamatza, eten ga-be, hausnartzeko astirik ematen ez digula eta, ondorenez, gu-re bizitzari, patxadazko bide egoki bat jartzeko aukerarik utzi gabe.

Zer hausnartu asko dugu denok. Gai mordoa dago berari buruzko hausnarketa asko eta sakonak eskatzen dituena.

Beraietako bat izan liteke gure askatasun edo menperata-sun arloa.

Ezerk benetako emakume edo gizon osoak eta jatorrak egiten bagaitu, aske izateak da, hau edo bestea aukeratzeko ahalmena izateak. Jainkoak berak, kristautasunak erakusten digunez, azkengabeko begirune osoa dio gure askatasunari eta gure aukeratzeko ahalmenari. Gai garrantzitsua, bada, gu-re askatasunarena edo gure menpetasunarena, aske izatean edo menperatua izatean jokatzen baita gure gizatasuna.

Beraz, ez litzateke txarto egongo guri aske izateko eta aukeratzeko ahalmen hori guri zerk ken diezagukeen edo gu zerk menpera gaitzakeen aztertzea eta jakitea, hori gerta ez dakigun bideak jartzeko.

Ariketa zaila baina onuragarria izango litzateke zerk men-pera gaitzakeen igartzea. Dakizkigun zer askok ken diezaguke aukeratzeko ahalmen hori.

Page 96: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK 95

Baina gehiago izango dira, agian, guk igarri gabe, gu men-pera gaitzaketenak, igarri gabe izan gaitezkeelako menpera-tuak, ala igarrita.

Milaka gauza izan daitezke gure menperatzaile eta milaka gure askatzaile.

Aztertu, hausnartu, aukeratu, egin behar.

Bat edo beste izendatuko ditut, nire uste apalez, menpera edo aska gaitzaketenak. Ariketa polita eta onuragarria duzu, irakurle, zerorrek osoago eta egokiago aukera ditzazun.

Fede bat edo beste edo federik eza; politika bat edo beste; komunikazio tresnak edo erak; lagunak eta adiskideak; bakoitzaren gaitasunak…

Horiek guztiok, batera edo taldeka edo banan-banan, zer eragiten dute gugan? Askatu? Menperatu?

Izatez, badakigu gure zerbitzurako direla guztiok eta jar ge-nitzakeen beste horrenbeste.

Baina, gure askatasunerako erabiltzen ote ditugu? Ala, menperatu egiten ote gaituzte?

Badugu zeregina eta aukeratu beharra zerk edo zertzuk egiten duten gu aske izatea, menperatu beharrean.

Edozerk eta edonork aske egiten nauen edo nire askatasu-nari begirune dion neurrian, gizaki osoago egiten nau. Men-peratzen nauen edo askatasuna kentzen didan neurrian, or-dea...

Juan Bizente Gallastegi

ASKE IZAN? MENPERATUA IZAN?

Page 97: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK96

EDUKAZIOA GERRA UNIBERTSAL BIHURTUZ GERO

Ni, lehen liburutik, ondorio honetara iritsia naiz: gerra, kultura orientala bezala non sortua den, partikularitate exis-tentziala da, ez da unibertsala, egiazki existitzen dena (batez ere kultura zorioneko horretan), baina ez da fenomeno uni-bertsala. Hori hamaika bider errepikatua dut, eta uste dut, ignoratua eta isildua naizenez ez dakit seguru, uste dut jende askoren jakinean dagoela nire ondorio hori (Kristau-ikasbide katoliko berria egin zutenek, kritiken artean izan bazen ere, argiro ere argiro utzi zuten idatzita nola kasuren batean bazi-tekeela gerra justifikatzea, kasuren batean, baina ez norma-lean, eta niretzat asmatu egin zuten (katolikook ez gara de-kadenteak).

Halaxe, lehengo egunean tabernan eztabaida bat eduki nuen bi euskaldunekin, bata EAJren ingurukoa eta bestea Bil-duren orbitakoa, eta nazioen independentziaz eztabaidatu ge-nuen. Eurek zioten beti dela nazioen historia gerrena eta gerraz erabakitzen dela dena, eta biek deiadarka, oihu biziz, erraten zidaten hori, bata nire ezkerrean eta bestean nire eskuman, eta esplikatu ere dena esplikatzen omen da holaxe. Nik erraten nien salbuespenak bazirela, eta ahotsa altxatuz (ez daukat ohi-turarik, baina derrigortua nengoen, zerbitzaria ere han zegoen adi), erraten nien nola joan zen mendearen hasieran Norvegia independizatu zen Suediatik, demokratikoki, gerra barik. Eta baita kontatu nien Finlandiako kasua Errusiatik, garai berean, gutxi gorabehera, nola independizatu zen, autodeterminazio printzipioa erabiliz. Eta honantzago etorriz Letonia, Lituania eta Estonia, horiek ere era baketsuan, aro sovietikoa amaitze-

Page 98: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK 97

rakoan. Eta Txekoeslobakiaren kasua ere aitatu nien, elkarri es-kuak emanda separatu zirelarik. Baina haien deiadarrak eta oi-huak ez ziren geratu eztabaida iraun zuen bitartean. Nolabait arrazoia edukiko balu zarata gehien ateratzen duenak. Nik argi laga nien nire teoria taberna zorioneko hartan.

Atzo bertan iritsi zen gure etxera Soraluzeko Pil pilean hila-betekaria, euskalduna. Eta portada nahikoa adierazgarria zen: Bilduko militante aurreko bat jarrita zegoen harri baten gai-nean eta lurrean, haren alboan, bi goante boxeokoak. Niretzat apropos jarrita. Baliteke ere nire begitazioa izatea.

Ematen du denek gerra unibertsal bihurtzen dutela. Bil-dukoak marxistak direlako (eta marxismoa kultura orientaleko produktu filosofiko bat da, joera iraultzailea) eta EAJkoak kul-tura orientalaren aldekoak direlako, "kontserbadoreak" (oso borrokazale amorratuak ezagutu izan ditut EAJren ingu-rukoak). Hor gaude eta oso usua da gerra unibertsal bihurtzea kultura zorioneko horretan.

Hala ere nik uste dut haiek niri kontra egitearren zihardu-tela, nolabait ezin admitituz desekilibratu bat beraiek baino gehiago izatea. Egia ere bada kultura orientalean oso usua de-la gerra unibertsal bihurtzearena, eta lehena gerra unibertsal bihurtzen Heraklito izan omen zen (Guthrie).

Baina ematen badugu gerra unibertsala dela (eta hori diru-di dela ideologia dominantea), nola izan beharko litzateke edukazioa?. Koherenteak izan gaitezen. Edukazioa izan be-harko litzateke belizista. Nik hori ez nioke ukatuko nire se-meari, ez nuke engainatuko. Prestatu egingo nuke gerrarako irabazle gerta dadin. Eta Arkilokoren poema labur hau ere erakutsiko nioke:

Lantzan dut garagar ogia,lantzan Ismaroko ardoa,eta edaten dut lantzan apoiatua.

EDUKAZIOA GERRA UNIBERTSAL BIHURTUZ GERO

Page 99: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK98

Edo Homeroren pasarte hau, nik aukeratua eta itzulia eus-kara batura (euskal Akademiari egiten diodan proposamen le-xikologikoarekin, hau da, euskara garbia izateko ulergarria izan behar da euskaldunentzat):

"-BOSGARREN RAPSODIA.- Diomederen prinzipalia

Orduan Palas Ateneak infunditu zizkion Diomederi indarra eta ausardia, argibotarretan distira zedin eta irits zezan gloria inmensoa, eta egin zuen haren kaskotik eta haren ezkututik atera zedin sugar etengabe bat, negu aurrean argitzen den as-troa bezalakoa eta distiratzen du Ozeanoan bainatu ostean. Halako argitasuna isurtzen zuten heroiaren buruak eta sorbal-dek, Ateneak eroan zuenean batailaren erdira, hara non han-diagoa zen gudarien numeroa zeintzuek trumilka agitatzen baitziren.

Izan zen Troian baroi bat aberatsa eta akats gabea, He-phestoren sazerdotea, Dares zeritzana; eta haren seme ziren Phegeo eta Ideo, konbate mota guztietan trebatuak. Hauek gurdi berean zihoazen; eta euretarrengandik bananduz, Dio-mederekin itxi ziren, zeina zain zegokien lur gainean zutik. Aurrez aurre aurkitu zirelarik , Phegeok bota zuen lehenik lantza luzea, zeina igaro baitzen Tideidaren ezkerreko sorbal-da gainetik zauritu barik; jaurtiki zuen honek berea eta ez zen alperrik izan, ezen iltzatu zion hari bularrean, titien artean, eta lurrera bota zuen. Ideok jauzi egin zuen lurrera, gurdi magni-fikoa desanparatuz, bere anaiaren hilotza defendatzen atrebitu barik -ez zen libratuko heriotza beltzetik-, eta Hephestok atera zuen bizirik, laino astunean estaliz, aita zaharra nahigabetu ez zedin larregi. Tideo magnanimoaren semea corcelez apodera-tu zen eta bere kideei entregatu zizkien ontzi biribiletara era-man zitzaten. Teukro altiboek ikusi zutenean Daresen seme bat ihesi zetorrela eta bestea gurdien artean hilik geratzen ze-

ROMAN GARMENDIA

Page 100: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK 99

la, denei ukitu zitzaien bihotza. Eta Ateneak, hontz begiduna, eskutik hartu zuen Ares sumindua eta hitz egin zion esanaz:

Atenea.- Ares, Ares, hiltzaile zorigaiztokoa, hilketaz zikin-dua, harresien suntsitzailea¡. Ez ote dugu utziko teukrotarrak eta akeotarrak bakarrik peleatu daitezen- izan daitezela hauek edo horiek Zeusek gloria eman nahi dienak- eta erretiratuko gara, Zeusen koleratik libra gaitezen?.

Hau esanik atera zuen borrokatik Ares sumindua eta Esca-mandroaren ertz belartsuan eserarazi zuen. Danaotarrek ihe-sean ipini zituzten teukrotarrak, eta euren buruzagietatik bakoitzak gizon bana hil zuen. Agamenon gizonen erregeak hasi zuen gurditik botaz Odio handia, halizonen buruzagia; ihes egiteko itzuli zelarik, sartu zion pika bizkarrean, sorbal-den artean, eta muturra bularretik atera zen. Jausi zen gudaria zalapartaz eta beraren armak durundi egin zuten.

Idomeneok bizia kendu zion Festori, Boro meoniarraren semea, Tarne emankorretik iritsia zena, zeina zauritu baitzuen lantza zorrotzez eskumako sorbaldan, gurdira igotzen zelarik: lurra jo zuen Festok, ilunpe ikaragarriek inguratu zuten eta Idomeneoren zerbitzariek armadura kendu zioten."

Iliadaren pasarte laburra ematen dut, baina nik edukazio basikoan hori, liburu hori, estudiatzea gomendatuko nuke, eta ez bakarrik behin irakurriz baizik eta hamaika bider ere, buruz ikasi arte. Eta borroka eta gerra mota guztietan entrena-tuko nituzke umeak, soldadu unibertsalak izan daitezen (pe-likulan bezala).

Koherenteak bagara zer gutxiago!. Eta edukazio tragikoa emango nioke neure semeari, Nietsche gazteak esango zuen moduan.

Nietsche gaixotuak edukazio prusianoa ere proposatuko zuen, pentsatzen dut nik. Eta edukazio mota hau, nik kritika-tzen dudana argiro, faxistek ere oso inportantetzat dutela erra-

EDUKAZIOA GERRA UNIBERTSAL BIHURTUZ GERO

Page 101: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

IRITZIAK100

nen nuke. Erlijioa ere holakoa izanen litzateke (hemen kris-tautasunetik aldendu egingo lirateke eta gure etsai izango lira-teke).

Erlijio kristauaren doktrinak, nik uste, ez luke edukiko po-sibilitate minimorik ere errealitatean jartzeko, bekatariak garen arren, gerra unibertsala balitz egiazki. Eta gerra unibertsal bi-hurtze horiek ongiaren ukazioa ere badira, eta ongiaren uka-zioa onartezina da, bistan dagoenez.

Eta unibertsal bihurtzen dituztenak gerra eta borroka mota guztiak nik, adibide honekin, absurdoan uzten ditut.

Nola nahi ere oso interesgarria deritzot halako debateak euskaldunen artean zabaltzeari, eta baita mundu zabalean ere. Baina ez taberna zuloetan, non deus onik ez den ateratzen.

Roman Garmendia

ROMAN GARMENDIA

Page 102: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 101

LITERATURA

KONTU-KONTARI

GAULOREAK

III. KAPITULUA

Nork esan du loreek ez dutela sentimendurik? Nork ukatu die iragana, oraina eta etorkizuna? Gau-loreei begiratzea bes-terik ez dago haien sentimenduak ulertzeko. Lore ibiltariak, Ameriketatik etorriak, badute iragana. Gure lekuko diren hei-nean, oraina dira. Sustrai sendoek ahalbidetuko diete etorki-zuna. Begira diezaiegun arretaz, senti ditzagun gure baitan, iragana, oraina eta etorkizuna.

-I-

Zer ezkutatzen duten gure kale eta kantoiekjakin badakite gau-loreek,

aspaldiko berriak nahiz gaur egunekoakisil-gordean baitituzte barneratuak.

Egun argitan ikus ezin daitekeenagauaren ilunean nabarmentzen dakite

euren liluraz jantzitaapal badira ere.

Page 103: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA102

-II-

Gaur, atzo bezala,bila eta bila gabiltza.

Bagabiltzazerbaiten esperoan.

Ezin jakin zerk bultzatuta:Ametsen desirak edo errealitatearen benazko izaerak.

Halakoa omen da bizitza.

-III-

Elkar errespetatuko bagenu,desberdintasunean berdin ginateke.

Urtaroek egin antzera,paisaia berbera koloreztatuko genuke beti,

ardurarik izan gabeneguak biluztuko gaituen ala udaberriak jantzi

hostoak bizi dauden ala iharturik.

-IV-

Langile pobretu bat doa maldan gora.lana izan eta pobre iraun,

horixe bere egoera.Zaratatik ihesi doa

isiltasuna entzun nahian.Gizarte hobea agindu zioten arrenoraindik ez du halakorik ezagutu

ez behintzat malda behean.

FRANCISCO JAVIER ARRIETA

Page 104: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 103

-V-

Olgetan dabiltza umeak moilan,uretara saltoka.

Bazter utzi dituzte eskuko telefonoak,arrainek ez dutelako hitzik egiten

ezta whatsappik idazten ere.Eta umeak gai izan dira

elkarren artean berba egiteko aurrez aurre, ur azpian egoniko denboran ez bestean.Bien bitartean, kainaberadun arrantzaleak

arraina dakar gora amuan ondo lotua.

(JARRAITUKO DU)

Francisco Javier Arrieta Idiakez

GAU-LOREAK

Page 105: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA104

BIDARRAIKO KABALKADATOBERA

Kabalkadak, toberak, zintzarrotsak, karrikaldiak, ikusga-rriak… Iparralde osoan zehar zabaltzen ari dira. Berpizte ba-ten seinale. Euskaldunok euskaldun izaten jarraitu nahi du-gu, eta horretarako euskara eta euskal kultura ezinbestekoak zaizkigu. Horixe da berpizte honen arrazoia, arrazoi guztiz identitarioa. Aurten Baxenabarreko Bidarrai herriak antolatu, prestatu eta eman du kabalkada-tobera airosa eta ederra. Bi-darrain bada Otxaldetarrak izeneko elkartea, euskara eta euskal kultura begiratzen, sostengatzen eta zabaltzen ditue-na. Duela bi urte, elkartekoek kabalkada-tobera prestatzea deliberatu zuten.

Bidarrain kabalkadak eta toberak izan dira aspaldian. 1923an tobera famatuak izan ziren, auzo-herri guztietan oi-hartzun nabarmena utzi zutenak. 1946an etxe-sartze moduko kabalkada ospetsua izan zen. Hauxe izan zen, xiur aski, An-gulematik Lapurdira etorritako eta gure artean famatua egin-dako Pablo Tillac margolariak bere margolan batean irudikatu zuena. 2002an izan zen kabalkada ederra, baina toberarik ez. Beraz, 1923tik hona, hauek dira egiazki Bidarrain antolatu di-ren lehen kabalkada-toberak.

Joanes Otxalde bidarraitar bertsolariaren izena duen Otxal-detarrak elkartea izan da, arestian aipatu dudan bezala, anto-lamendua bere gain hartu duena. Horretaz gain, ehun eta lau-rogei herritar inguruk hartu dute parte, gauza batean edo bes-tean. Kattalin Salaberri eta Peio Jorajuria izan dira

Page 106: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 105

tobera-idazleak, Bixente Ziaurriz eta Jokin Irungarai dantza eta antzerki gidariak, Bernadette Urrutia-Etxeberri eta Battitt Etxart dantzako laguntzaileak eta Erramun Intxaurgarat, Battitt Garat eta Ximun Garat musika eramaileak. Ez ditzagun jantzi-egileak, teknikariak, musikariak, bertsolariak, eta gainerakoak ahantzi.

Bi saio antolatu zituzten. Lehena irailaren 24rako eta bi-garrena urriaren 1erako, biak igandez, eta arratsaldeko 3,30etan hastekoak. Ni lehenera joan nintzen. Ordu bieta-rako Bidarraiko plazan nengoen. Eguzki ederrak Bidarraiko bazterrak argitzen zituen, herria jendez gainezkoa zegoen, sarrerak jadanik bukatuak ziren, eta herritarrak eta bertara joandakoak hizketa alegeran ari ziren herriko ostatuetan. Hiruak eta erditan, erran bezala, hasi zen. Ordurako mila eta hirurehun pertsona ziren pilota-plazan jarritako harmai-lak betetzen. Pittaka-pittaka 130 jokalari sartu ziren pilota-plazara. Hasieran sei zaldizko, zaldi-orga ondoren, gero ohiko oilarrak, zapurrak, bolantak, makilariak, andere xu-riak, herritarrak, ikurrina eta nafar bandera airoski astintzen zituzten banderariak…, eta bukaera aldean, Jaun Jujea, An-dere Abokata, Jaun Usiera eta auzi-idazkaria. Toberaren doinu pean, bi itzuliño egin zuten pilota-plazan eta gero de-nek batera, Ortzaiztarrak izeneko dantza-jauzia eman zu-ten. Ondoren, Gillen Hiribarren eta Patxi Iriart bertsolariek harrerako saio ederra eskaini ziguten bertan bilduta ginen guztioi.

BIDARRAIKO KABALKADA-TOBERA

Page 107: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA106

Kabalkada pilota-plazara sartzen

Jaun Jujearen etorrera

JOSEBA AURKENERENA

Page 108: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 107

Pablo Tillac – Bidarraiko kabalkada – 1946koa?

Bidarraiko kabalkadaren afixa

BIDARRAIKO KABALKADA-TOBERA

Page 109: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA108

Hedexuriak edo jendarmak

Bolantak

JOSEBA AURKENERENA

Page 110: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 109

Herri Kontseilua plazan bilduta

BIDARRAIKO KABALKADA-TOBERA

Page 111: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA110

JOSEBA AURKENERENA

Bolantak Makilarien jokoa

Page 112: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 111

Salaberri eta Jorajuria idazleek tobera lau agerralditan ba-natu dute, ohikoa den bezala. Ikus ditzagun banan-banan:

Lehen agerraldian, Harpeko Saindua eraman zuten auzira. Honek arrangura handia erakutsi zuen, bisitariek eta turistek ez baitute bakean bizitzen uzten. Amaiera aldean, hiru OHE (Objektu Hegalari Ezezagun) agertu ziren plazan. Egoera ko-rapilatu zen gero, basurde baten gibeletik zetorren ehiztari bat azaldu zelarik, eta zirtzilak ohiko ergelkeriak egiten hasi zire-larik. Agerraldiaren bukaeran kadrilak dantzatu zituzten.

Bigarren agerraldian, Lukinka Jaun Auzapeza eraman zuten auzira. Honi itsuskeria handiak leporatzen zizkioten. Gero mahaiak eta kadirak jarri, eta Herriko Kontseilu osoa azaldu

BIDARRAIKO KABALKADA-TOBERA

Zapurrak eta bolantak Zaldizkoak eta zaldi-orga

Page 113: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA112

zen bilkura bat egiteko prest. Han bilduta zirela, Siziliako ma-fioso bat azaldu zen lurrak erosi eta negozio ilunak egin na-hian. Segidan bere helburu zehatza azaldu zuen: kasino edo joko-etxe bat nahi zuen Bidarrain zabaldu. Kontseilari batzuk alde ziren, besteak berriz kontra. Hor ibili ziren eztabaida luze eta umoretsuan. Azken urte hauetan Bidarrain izan diren kon-tu ezagun batzuk zekarzkiguten gogora. Promotoreen hainbat proiekturen salaketa izan zen. Gero bertsolarien txanda iritsi zen eta hauek bazterrak inarrosi zituztelarik, neska talde han-di batek fandango ederra dantzatu zuen. Sorkuntza omen. Agerraldia bukatzeko hogeita lau bolantez eta lau andere xu-riz osaturiko taldeak Euskaldunak eta Sorginak airoski dantza-tu zituzten.

Hirugarren agerraldian, Extefana izeneko emazte bat era-man zuten auzira. Honi bekatu handia leporatzen zioten. Hiru seme-alaben ama omen zen, eta hiruak Ortzaizeko ikastolan matrikulatu zituen euskaraz ikas zezaten. Eskola publikoko errientsa erdalzalea hor azaldu zen Extefanaren jarrera salatuz. Ama honen erruz, ikasle taldea ezin osatuz ibili omen ziren herriko eskola publikoan eta horregatik hainbat oren galdu. Eta gainera, zertarako ikasi euskaraz? erraiten zuen inolako ahalkerik gabe. Euskara pixka bat jakitea ez dago gaizki, aita-txi eta amatxirekin egiteko, baina gehiago ez, eta eskolan gu-txiago!

Gero bigarren lekuko bat azaldu zen, Pito Jauna izenekoa. Honek gogor egin zuen euskararen, ikastolaren, Olentzeroren eta Otxaldetarrak elkartearen kontra. Euskara zertarako? Egin dezagun guziok frantses ederraz!

Geroxeago, hirugarren lekuko bat sartu zen auzira. Joanes Otxalde bertsolari zaharra zen. Euskararen aldeko bertso ede-rrak bota zituen, eta horretaz gain, rap soinuaz eta gazte mo-dernoz lagundurik, beste hainbat bertso. Jaun Usiera, ez zen bat ere pozik Otxalderekin eta oroitu zion Ameriketan utziak

JOSEBA AURKENERENA

Page 114: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 113

zituela emaztea eta hamaika seme-alaba. Otxalde ez zen ho-rrekin kikildu eta bi bertso bota zituen Extefanari eta ikastolari sostengua emanez. Horrek izugarri haserretu zuen errientsa eta hor ibili zen ikastolako andereño batekin etengabeko lis-karretan. Hortxe azaldu zen orduan, bakea egin nahian apez beltza, Bidarrain eta auzo-herrietan aritzen den egiazko apeza irudikatzen zuena. Gero bertsolariek hirugarren saioa eman zuten bazterrak piztuz eta nahasiz, eta bukatzeko bolanteek Gabota eta soka-dantza eder bat eman zituzten.

Laugarren agerraldian, bertsolariek agurra eman zuten, jen-dearen aldetik txaloaldi luzea jasoz, eta gero bi makilari gaz-teak hor ibili ziren makila dantzatzen eta airera jaurtitzen. Bet-betan, lehen agerraldiko ehiztaria sartu zen basurdearen bila, eta tiro erratu batez epai-mahaiko idazkaria kolpatu zuen. Hi-ru neska erizain sartu ziren hura artatzera. Egiazki hiru mutil neskaz jantzita ziren. Hor ibili ziren ipurdia eta zangoak erakutsiz. Apez beltza ere sartu zen eta aztikeria bat eginez, saiatu zen idazkaria arrapizten. Baina, hau ere alferrik! Azke-nean Harpeko Saindua azaldu zen eta pixontzi baten barruan zena idazkariaren gainera isuriz, arrapiztu zuen. Sekulako ha-serrealdia izan zen orduan, hor sartu ziren zirtzilak, eta ibili ziren denak liskar eta kalapitetan Jaun Jujeak igorritako jen-darmak plazan sartu eta denak makiladaz igorri zituzten arte.

Orduan izan zen deliberoen tenorea. Lehen deliberoarekin, arrazoia eman zioten Harpeko Sainduari eta herriko auzapeza-ri eskatu zioten turisten eta bisitarien ibilerak murrizteko. Bi-garren deliberoan, Herri Kontseiluari eskatu zioten promoto-reen proiektu horiek bertan behera uzteko; eta hirugarren de-liberoan, arrazoia eman zioten Extefana andereari. Ber denboran, Bidarrain ikastola bat jartzeko zuten agindu, eta baita urtero kabalkada-tobera bat egin dezaten ere. Delibe-roak eman ondoren, Jaun Jujeak pilota-plaza mukuru betetzen zuen publikoa urrup eta klik egitera gomitatu zituenbazter batean ezarririk zuten kantinara. Epaileak ostatura joatean,

BIDARRAIKO KABALKADA-TOBERA

Page 115: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA114

parte-hartzaile guztiak plazara sartu ziren eta Mutxikoak ize-neko dantza-jauzia emanez bukatu zuten. Gero kabalkada ederrean, zaldizkoak aitzinetik, eta gainerako guztiak gibele-tik, plazan bi itzuliño egin eta alde egin zuten.

5,30etarako bukatua zen bi orenez luzatu zen tobera ede-rra. Jendea, harmailetatik jaitsiz, hortik hurbil ezarritako kanti-nara hurbildu zen, eta hor ibili ginen denok, taloa eta xingarra janez, eztarria bustiz edota solas aspertuan, ikusitakoaz era guztietako iruzkinak eginez. Orohar, publikoa biziki kontent zen ikusitako toberarekin, baten batek kantuen falta aipatu bazuen ere.

JOSEBA AURKENERENA

Page 116: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 115

BIDARRAIKO KABALKADA-TOBERA

Page 117: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA116

Azken itzuliñoa

Bidarraiko eliza ederra

JOSEBA AURKENERENA

Page 118: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 117

Ene irudikoz, kabalkada-tobera ederra izan zen Bidarrain eskaini zigutena, auzolanean egindako ikusgarri baliosa. Ziur naiz tobera eder honek gehiago ekarriko dituela, bai Bidarrain eta bai Iparraldeko gainerako herrietan ere; eta euskararen su-garra bizirik iraunarazteko arras baliagarria izanen dela. Nire zorion beroenak Otxaldetarrak elkartekoei, eta modu batean edo bestean, ikusgarri eder honetan parte hartu duten guzti-guztiei. Gaur, bihar eta etzi, Bidarrain eta Euskal Herri osoan, haize berriek euskararen alde ufatuko dutelakoan nago.

Joseba Aurkenerena BarandiaranUrruñan, 2017ko irailaren 27an

BIDARRAIKO KABALKADA-TOBERA

Page 119: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA118

OLERKIAK

ARTZEREN POESIA BATZUK

Page 120: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 119

POESIAK

Page 121: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA120

JOSANTON ARTZE

Page 122: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 121

POESIAK

Page 123: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA122

JOSANTON ARTZE

Page 124: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 123

POESIAK

Page 125: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA124

JOSANTON ARTZE

Page 126: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 125

POESIAK

Page 127: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA126

JOSANTON ARTZE

Page 128: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 127

POESIAK

Page 129: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA128

JOSANTON ARTZE

Page 130: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 129

POESIAK

Page 131: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA130

JOSANTON ARTZE

Page 132: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 131

POESIAK

Page 133: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA132

JOSANTON ARTZE

Page 134: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 133

POESIAK

Page 135: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA134

JOSANTON ARTZE

Page 136: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 135

POESIAK

Page 137: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA136

JOSANTON ARTZE

Page 138: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 137

POESIAK

Page 139: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA138

JOSANTON ARTZE

Page 140: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 139

POESIAK

Page 141: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA140

JOSANTON ARTZE

Page 142: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 141

POESIAK

Page 143: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA142

JOSANTON ARTZE

Page 144: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 143

POESIAK

Page 145: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA144

JOSANTON ARTZE

Page 146: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 145

POESIAK

Page 147: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA146

JOSANTON ARTZE

Page 148: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 147

POESIAK

Page 149: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA148

JOSANTON ARTZE

Page 150: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 149

POESIAK

Page 151: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA150

JOSANTON ARTZE

Page 152: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 151

POESIAK

Page 153: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA152

JOSANTON ARTZE

Page 154: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 153

POESIAK

Page 155: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA154

JOSANTON ARTZE

Page 156: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 155

POESIAK

Page 157: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA156

JOSANTON ARTZE

Page 158: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 157

POESIAK

Page 159: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA158

JOSANTON ARTZE

Page 160: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

LITERATURA 159

Maite ditut maite

gure bazterrak, lanbroak

izkutatzen dizkidanean

zer izkutatzen duen

ez didanean

ikusten uzten.

Orduan hasten bainaiz

izkutukoa…

Nire baitan pizten diren

bazter miresgarriak

ikusten.

POESIAK

Page 161: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

egin zazu lagun bat KARMEL aldizkariaren harpidedun…!(urteko harpidetza: bakarrik 16 €).

OrdainketaBanku edo Aurrezki Kutxa - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -Kontu korrontea/libreta _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Entitatea Sukurtsala K.D. Kontu-zenbakia

* * * * * *Aldizkariaren helbidea:

KARMEL - Zuzendaritza Karmengo kalea, 5 48270 Markina (Bizkaia)(Tel. 946 166 019)www.karmelaldizkaria.com/karmel

Izena-deiturak - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - Kalea - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - Zbkia. - - - - - Solairua - - - - - - - - - - - Herria - - - - - - - - - - - - - - - - - - - Tfnoa. - - - - - Postakoadea - - - - - - - - - Herrialdea - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Page 162: 2018 301. Zenb. 2018 -1 Urtarrila - Martxoa - … 2018-1... · de honen sortzaileen artean. Antzinakoen hotsa zekarren garai berrietara bere anaia Jesus lagun zuela; berriro ere,

301. Zenb.2018 -1

Urtarrila - Martxoa

2018

KARM

EL1