· 2017-07-07 · Sari banaketa topaketarako unea da; parte hartu duten ikasle eta kolektiboak...

12
www.lasotrasmiradasfestival.com

Transcript of  · 2017-07-07 · Sari banaketa topaketarako unea da; parte hartu duten ikasle eta kolektiboak...

Zinema amateurreko zinemaldi hau izan da lehena profesionalak ez diren pertsona eta taldeen ikus-entzunezko lanei leku egiten.

Zinemaldi honen III. edizioak sektoreko profesionalez eta aitortutako desgaitasunen bat duten pertsonez osatutako lantaldea eskatzen du, bai Zinemaldiko jardueren eta lanaldien antolakuntza eta kudeaketarako eta baita Zinemaldiaren prestaketarako ere.

“Las Otras Miradas / Begiradak” Zinemaldiak lagundu nahi du zinemaren bidez mundua ulertzen eta aditzera ematen

AURREKARIAK2015eko jaialdiaren lehen edizioan 800 pertsona baino gehiagok parte hartu zuen, bi egunetan, Aquariumeko proiekzioetan; 49 film labur aukeratu ziren, eta 9 filmek eskuratu zuten saria. 2016ko edizioan, jardunaldi kopuruak eta publikoaren parte hartzeak gora egin zuen; 1000 pertsonatik gora Zinemaldiaz gozatu ahal izan zuten. Lehen nahiz bigarren hezkuntzako eta batxilergo ikasle, aitortutako desgaitasunen bat duten pertsonen kolektibo, irakasle eta zinemako profesionalek aurkeztutako lanei buruzko topaketa eta eztabai-darako uneaz gozatu zuten.

2016 urtean, Zinemaldiko I. Zinema eta Hezkuntza Foroa antolatu zen; hiru ordu baino gehiagoko iraupena izan zuen, eta ikasle, irakasle nahiz zinemako profesionalek parte hartu zuten. Topaketa horren helburua eztabaida sortzea da, horren bidez proposamen ze-hatzak egiteko, alegia, ikasgeletan ikus-entzunezko hezkuntza eta hezkuntza zinematografikoa sustatuko duen ibilbide-orria egiteko.

Bigarren edizio honetako sari-banaketako ekitaldia talde-lanaren bidez egin zen; lan-prozesu guztian aitortutako desgaitasunen bat duten pertsonek parte hartu zuten, bai antolakuntzan eta baita ekitaldiko aurkezpen eta emanaldietan ere. Aquariumeko auditorioko jarleku-kopurua gainditu egin zen, beraz, kalkulatu dugu 180 pertsona baino gehiagok parte hartu zuela.

2015 800 pertsona 2016 +1.000 pertsona

EGITASMOAREN XEDEAProiekzio-pantaila bat eskaini nahi du hainbat ikastetxe eta kolektibok ikasgelan egindako film labur eta esperientzia zinematografikoak partekatzeko.

Aitortutako desgaitasunen bat duten pertsonez eta sektoreko profesionalez osatutako taldearekin Zinemaldi honek gizarte sentsibilizazioa eta ikuspegi positiboak sortzen eta harremanak normalizatzen lagundu nahi du.

NOR GARAIKERTZE 1985. urtetik ari da hezkuntza-programak egiten arte plastiko, zinema, filosofia eta kulturaren bidez. Ideia plastikoak lantzen hasi ginen, eta, denboraren poderioz, beste lengoaia artistiko eta beste tresna batzuk txertatu ditugu hezkuntzaren gaia lantzeko.

Zinema Blanca Zaragüetaren eskutik etorri zen; erakutsi zigun film labur bat egiteko prozesuan bertan hainbat gaitasun lan daitezkeela, adibidez, elkar entzutea, enpatia eta egitasmoan lankide diren pertsonak ezagutzea.

Duela 10 urte jarri genuen martxan “Zinema ikasgelan” programa; guztira 55 film labur egin ditugu.

Film labur horiek hainbat lantalderekin egin dira: bigarren hezkuntza nahiz batxilergo ikasleekin eta baita aitortutako desgaitasunen bat duten pertsonekin ere. Arte-lengoaia orotan bezala, zineman, ez dago “erantzun zuzenik” edo aurreikusitako helbururik. Ideia hori abiapuntu, egin ditugun zinema-lantegiak ikaskuntza partekatuan eta sortzailean oinarritutako proposamen didaktikoak izan dira.

Prozesuaren maila gorena eta lantzen diren baloreen aitortzarako une funtsezkoa zinema komertzialetan, publikoaren aurrean, egiten den proiekzioa da. Kolektibo ez profesionalek egindako lan horiek guztiak pantailaratzeko, 2015ean jaio zen zinema amateurraren nazioarteko honako zinemaldi hau: Festival Internacional de cine amateur “LAS OTRAS MIRADAS / BEGIRADAK”.

Honako hau da lan-planteamendua: Zinemaldiaren antolakuntzako sail bakoitzean, hau da, jardueren koordinazioan, ikus-entzunezko materialen koordinazioan, komunikazioan, idazkaritzan eta halakoetan aurretik esperientzia edo prestakuntza duten aitortutako desgaitasunen bat duten pertsonek parte hartzea.

2016an, “Aquí es posible, Comunicación S.L. Hacemos cine” egitasmoa egin genuen: film labur bat formatu profesionalean egitea. Errodajean zinemako profesionalek eta aurretik zinemaren arlo tekniko edo artistikoan esperientziaren bat izan duten aitortutako desgaitasunen bat duten pertsonek parte hartu dute.

Film laburra berak, lan-prozesuari buruzko Makin off-ak eta Unitate Didaktikoak osatzen dute egitasmoa. Proiektu artistiko eta profesional hau gizarteratze eta laneratzearen erakusleihoa da, eta beste arlo sozial eta profesional batzuekin partekatu dugu.

Lantaldea; profesionaltasuna eta pedagogia % 100

Donostiako Aquariuma eta Antzoki Zaharra sari-banaketa ekitaldirako

2017KO ZINEMALDIAREN PROGRAMA

www.lasotrasmiradasfestival.com

Azaroaren 21etik 25era

21-24 azaroa

Filmen proiekzioa eta profesionalekin

solasaldiak

24 azaroa

Zinema eta Hezkuntza Foroa

25 azaroa

Sari-banaketa ekitaldia

FILMEN PROIEKZIOA ETA PROFESIONALEKIN SOLASALDIAKHainbat kolektibo eta ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute. Zinemako profesionalekin batera aurkeztutako lan batzuei buruzko gogoeta egiteko aukera izango dute, eta haiekin partekatu ahal izango dituzte zinemari buruzko jakin-minak eta sormen-prozesuak oro har.

Zinemaldiaren III. edizioan topaketa horiei protagonismo handiagoa eman nahi diegu; horretarako, batetik, ikastetxeen parte hartzea areagotu nahi dugu eta, bestetik, IKASGELAN ZINEMA EGITEN DUTEN IKASLEEN I. TOPAKETA antolatu. Katalunia, Galizia, Madril eta Euskal Herriko ikasleek parte hartuko dute zinemako profesionalekin egindako proiekzioen solasaldi nahiz Foroetan.

Proiekzioak topagune izatea nahi dugu, ikuspegi zinematografikoa ez ezik ikuspegi didaktikoa eta berritzailea ekar dezatela, ikastetxeetako hezkuntza indartzen lagunduko duena.

ZINEMA ETA HEZKUNTZA FOROAZinema eta hezkuntzari buruz eztabaidatzeko espazioa sortzea da Foro honen xedea. Ikus-entzunezko hezkuntzak egun hezkuntza sisteman duen egoerari buruzko gogoetarako eta eztabaidarako gune egokia izan nahi du; aurretik esan bezala, ikuspegi zinematografikoa ez ezik ikuspegi didaktiko eta berritzailea eskaini dezala, ikastetxeetako hezkuntza indartuz.

2016ko edizioan honako hauek parte hartu zuten: zinemako zuzendari zein gidoigileek, institutuko irakasleek, hezitzaileek, ikus-entzunezko egitasmoetan parte hartu duten desgaitasunen bat duten pertsonek eta Ikertze taldeak.

SARI BANAKETA EKITALDIAGala profesional bat egin nahi dugu, bai maila artistikoari dagokionez eta baita lan mekanikari dagokionez ere. Aurten, ekitaldi horretan sektoreko profesionalek parte hartuko dute.

Sari banaketa topaketarako unea da; parte hartu duten ikasle eta kolektiboak jabetuko dira beren lanak balio duela, eta, aldi berean, hainbat emanaldi eta adierazpen artistikoz gozatu ahal izango dute.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere sari banaketa ekitaldian aitortutako desgaitasunen bat duten pertsonek parte hartzea nahi dugu, bai ikuskizuna kudeatzeko garaian eta baita bertan parte hartzeko garaian ere.

KOMUNIKAZIO PLANA

Helburu pedagogikorako eta gizartea hobetzeko tresna izateko egitasmo gisa, “Las Otras Miradas / Begiradak” zinemaldiak publiko

desberdina du, proposatutako jardueretan elkarrekin parte

hartzen baitute

ERABILITAKO BALIABIDEAK

Egitasmoaren azalpenendossiereta liburuxka

Ikertzerengizartesareak

Parte hartzen duten enpresen webguneetan agertzea

Zinemaldienhedabideak

Aurkezpenprentsaurrekoa

KomunikabideakIkertzerenwebgunea

IKASTETXEETAKO IKASLEAK ETA ZINEMA ADIERAZPIDE GISA ERABILTZEN DUEN PERTSONA ORO.

AITORTUTAKO DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONEN GIZARTERATZEAREKIN ETA LANERATZEAREKIN SENTSIBILIZATUTAKO PERTSONAK.

KOMUNIKAZIO ESTRATEGIAK

Egitasmoa sustatu ikastetxe eta kolektibo partaideen erakusgai zinematografiko gisa, eta aurkeztutako lanei buruzko interes eta aniztasunari buruzko jakin-mina piztu.

1 Ohiko jarduera-markoa zabaldu Zinemaldi batean ohikoak ez diren gizarte- eta kultura-sektore batzuetara iritsi ahal izateko.

2 Komunikabideek egitasmoan ahalik eta inplikazio eta parte hartze handiena izatea, kultur jarduera baita eta gizarteratzea sustatzen baitu.

3

Txalupagillene 2 bajo 20008 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 310 461 [email protected]

www.lasotrasmiradasfestival.com