JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan...

20

Transcript of JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan...

Page 1: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango
Page 2: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

JAIAK

N

ABADINO SAN BLASETAN

Abctdŕñu ' n San Blasetan, A.~ŕer Buserriicn-ruku.: trutrrfaun.

Abadiño'n San BlasetanAbadiño'n San Blasetanneskazarrak bentanetanneskazarrak bentanetanmutilzarrak engañetanmutilzarrak engañetanAbadiño'n San Blasetan.

Au diño abestiak.San Blas eguna berezia da gure erri-erlejiñoan. Ja-

nari-edariak, aziak eta olakoak bedeinkatzen dira egunonetan.

Ortik aparte, feri itzala egin oi da Abadiño'n.Zezeilla zan. Bertan abere ta zalditeri ugaria biltzan

da eta jente-aldetik be ez da txarto egoten.Aurten be egon naz ni an astegun buruzuria izan

arren, makiña bat gizon eta andra batu zan Abadiño'n.Asteko, erri guztian zear postu ipiñiak egozan eta

euskal-baserritarrak egozan alde batetik, gaztaiak, in-txaurrak, ogia, eztia eta ezin aiztu leikezan San Blas-eroskiak saltzen. Ijituak edo jitanuak be ez ziran falta.An egozan erropak, lanabesak eta beste gauza asko sal-tzen. Txoznak be ez ziran falta, bertan amaiketakogozo-gozoa jan al izateko.

Ganadu-aldetik,era guztietako ganaduak ikustenziran: Pirinaikak, txarolesak, olandesak, mimosiñak,asturiarrak, turankoak eta abar. Zaldiak be, ugari ego-

zan: pottokak, poneyak, pertxeroiak eta Iasterketarakozaldi bizkorrak.

Feria ta merkatuarekin batera ba-egozan beste es-kintza batzuk be. Esaterako, goizeko amabietan bertso-lariak asi ziran batzokiko ataritik abesten: Anjel MariPeñagarikano, Mañukorta eta Jose Mari Narbaiza.

Bertsolariak amaitu baizen laster, erri-kirolak.Egun aretan Bizkaiko errekor barria austera joian

"Pato" ermuarra. 150 kiloko arri biribillagaz sei jasoal-di egin ebazan, arteragoko errekorra lau jasoalditanegoala.

Gizon-probak be izan ziran: Untzc bat egin eben 9minutu eta ogei segundotan. Arria idiak probetarakoerabilten dabena izan zan.

Erri-kirolak amaituta, omenaldia egin jaken guda-ostetik ona Abadiño'n izan diran alkate guztiai etaMikel Zarrabeitia txirrindulari goimaillakoari.

Ganadurik onena eta jenerorik onenak eukezan ba-serritarrak be sarituak izan ziran.

Abadiño'n, jaia egun osoan egoan. Arratsaldean,esaterako, idi-demak edo probak egozan egun aretan:Tio Motxo, Jabi, Kaiero eta beste askoren idi-buzta-rriak ekin eben dema edo probetan.

Eguna amaitu zan, baiña San Blas jaiari Abadiño'neutsiteko, gustu onak oindiño or dirau.

ASTER LEGARRETA'K

Page 3: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

EUSKALDUNAK

ATANASIO JAUREGI GOIRI

Pasiotarra

UDABARRIA

Udabarri, izadiarcn eta gizadiaren pozgarri. Udabarriakbere-bereak ditu eguzkiar-en berotasuna, izadiaren bizkorta-suna, eta bazter guztien edertasuna.

"Udabar-rin, lur guztia ernemiñ". Bere kolkoa mindcgijoria dogu. Bai ederra udabarr-ia bere loretan. Areago berta-tik datozen igalietan. Origaitik gure artean esan oi da:"Maiatza, urtearen giltza".

Izadia, gizadiaren maixua dala dirudi. Udabarriko beroeta lore barik ez dago udazkeneko igalirik.

Giza-semeak be badau bere udabarria: umetzaro biguneta gozoa. Mundu ontako azitegirik onena eta joriena umea-ren burua eta biotza dozuz. Umeen zer guztia adi eta zurdago azi ona zein txarra artuteko. Aurtzaroa ercin giroa da.Zelako aurtzaroa, alako uztaroa.

Udabarr-ian jaioa dogu Zelestino jauregi Goiri Larrabc-tzu'ko bascrri ederbaten. (1879, jorraillak 6.). Bere gurasoakRafael eta Katalin, kristau leial eta zintzoak, esku zabalezcreingo dabc umearen biotzean munduko azirik goragarrie-na: Kristo'rcn maitasuna eta sinismena. Baita erne eta azi beindarrik aundienaz bcre biotzean.

Gure Jaunak, gañera, Zelestino'ren biotz garbian zerutarazia ereingo dau. Eta amabi urte bete orduko Deustu'ko Pa-siotarren artean, Kalbario'ko gurutzaren arkaitzetan, sustraisendo eta sakonak err-otuko ditu. Emen izen barri bat ezarri-ko dautse: Atanasio.

Eliz ikasteak amaitu eta aziera ederra arturik, udabarrikobeste egun zoragarri baten Meza barria emongo dau (1901,jorraillak 6).

BIDE BARRIAK

Lengo urteetan nork ez ditu ezagutu Euskal Errian Pasio-tar rnixiolariak erririk erri mixio garratzak emotcn?

Oraingoz, barriz, Euskal Pasiotarai lurralde zabalagoakeskeiñiko jakez Peru'ko San Martin deritxon eskualdean.(1912) Emilio Lisson zan garai artan ango gotzaiña, etat ber-tako kristauak °artzain bako ardiak lez zebiltzan".

Zer egiñ? Nundik eta zelan eskuratu Amazonas lurraldezabal onetarako mixiolariak? Ez da, ez, gauza erreza. Onakoarazoetan oi dan lez, Lisson jauna, Erroma'ra joan da Pasio-tarren Nagusiarengana. Ango Nagusiak ezetza emon bea-rrean Deustu'ra bideratu dau, eta emen zoragarrizko baietzaemon jako.

Modu ontan Euskal Pasiotarrai bide barriak zabaltzenjakez. Eta aita Atanasio'ren ardurapean, badoaz Peru'raamabi mixiolari, Jaunaren amabi apostoluak bezelaxe.

Bilbo'ko kaian itxasontzia artu eta: "boga, boga mariñe-la, joan bear dogu urrutira, Kristo'ren Barri ona zabaltzera".

IBide barriak esan

dogu. Baña, bai al dagoan biderik? Bai batzuk,oso neketsuak, egizko gu- e ~rutz bideak. Aurrez aurrez 'ikusten dabez, edurrez eta ~lañoz estalduta, Andes - ~mendi gallurrak. Amazo- ~nas aldera joateko menditontorrak gainditu bearkodabez, mendi bitarte sako- ,.nak eta basatiak igaro,erreka apartsuak zearkatu, ~eta rnuga bako bide-sai-llak ibilli.

Kristo gurutzetuaren Aruncrsiu 3cmrrgi Gnzri. ,,or,uur j~u

eskolan ikasiak dagoz bai, siotnrro.eta gaurtik aurrera bereeskolarik gogorrenagaz jabetu bearko dira: gurutzea eta ne-kaldia. Zer dala ta? Etxe bizitza kaskar ta koskorra, janariurri bat ago txar-rekoa, erri batetik bestera joateko biderik,autorik eta zaldirik eza, eltxo biurri eta gaiztoen zizti tazazta, eguzkiaren bero kixkalgarria. Egiaz, beste mundu etabeste giro bat.

Gurc eusko semeak ez dira kikilduko eta ikaratuko.Eusko endar-cn jatortasuna, eta Jaunaren grazia lagun dabela,aspertu barik ibilliko dira erreka inguruetan bizi diran giza-seme gizajoai laguntzarik onena emoten. Erreka ondoan bizidiranai? Bai zera, bizi, ez. Arat onat ibilli eta ibilli.

"Ona etorri diran Pasiotarrak Kristo'ren maitasun biguna-gaz, etx euren bizikera maitetsuaz kutsatu dabez emengobiotz guztiak. Ez dot uste Afrika eta Asia'ko mixiolariakainbeste estu-aldi eta neke-aldi izango dabenik" (Lisson).

IZAN ETA EKIN

Sarri askotan gizonaren oore ta aintza bere ekintza gora-gar-rienctan ipiñi oi dogu. Ezta ori egoki eta zuzen. Gizona-ren aunditasuna bere izate eta izakera gunean dago. Ortiksortu bearko dira, iturburutik ura lez, egite goragarriak.

Gure Atanasio'ren aunditasuna bere barru-muiñean dago."Odolak su barik diraki". Bere odoletik sortzen da Jauna-gandik arturiko grazia, buru argitasuna eta zurtasuna, biotza-ren ontasuna eta beratasuna, eliz arazoetan gaitasun berezia,eta giza semeen onerako biotz zabaltasuna.

Au da: izan, gauza izan, eta ekin. Beretzat eta besteentzatauxe da bere elburua: "Nori berea da zuzenbidea".

Onako gizonakin, gizaldia, udabarria lez, loratu egingoda.

URIGUEN'TAR ZENON

Page 4: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

EUSKERAZALEAK

1992'KO EKINTZAKBATZAR NAGUSIKO ITZALDIA (1993-1-28)

Gabon Jaun-andreok:Ona emen, beste urtebete igarota, Batzar Nagusi

onetan "EUSKERAZALEAK" erakundeak euske-rearen alde burututako ekintzen azalpena. Urte be-reizia izan da 1992'ko urtea, zidarrezko ezteguak os-patu doguzalako, baiña oneri buruz geroago mintza-tuko naiatzue.

EUSKAL IKASTAROA

Oikoa dan lez 1992'ko ikastaroa urrilla'n asi zan,eta aurten poz baten azaldu bear dautsuet, beste ikas-taroan baiño %10 bat geiago ikasle izan dogula. Ba-dirudi azken aldiotan izandako beerakadea azkenbaten geldituta. gora egiten asi gareala.

EUSKAL ASTEA

Aste onen ospakizuna, Gabonillan barik, Bagi-lla'n egin genduan, gure zidarrezko ezteguai dizdiraandiago emotearren. Aste oneri dagokiozan gora-beera guztiak geroago azalduko dautsuedaz.

IPUIN-SARIKETA

Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitikaurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo"ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izangodira, eta oneik izan be:

1'goa 40.000 laurlekokoa - 2'gna 30.000 koa - 3gna 20.000 koa, eta 4'gna 10.000 koa.

ZIDARREZKO EZTEGUAK

Ona emen, guretzat izan dan ospakizun andiene-tariko bat. Gure erakundea sortu zanetik etenbarikeuskerearen alde egiñez, 25 urtez iraun dauala gogo-ratzen dogunean, arrotasunez beterik oartzen gara.Asiera baten batez be, sostor andiak aurkeztu yake-zan erakundearen sortzailleai, baiña banan-banan ga-

raitu izan ziran, euskerarentzat giro txarreko garaiareitan.

Uste izan genduan, eztegu orreik bear dan lez os-patzeko, oso egokia izango litzakela, Gabonilla'natontzen oi genduan Euskal Astea, Bagilla'ra aurre-ratzea, eta augaitik, Bilbao'ko Eskolapiotarren la-guntzaz, Euskal Aste bereizia atondu genduan oneta-raxe:

Bagilla'ren 15'gnean Aita Santi Onaindia izangenduan izlari, Ziarsolo'tar Manu ta onen lanak gai-tzat artuta. Oso jakingarria izan zan Aita Santi'k ga-ratu eban gaia, eta "Abeletxe"k merezi eban goratza-rrea be. Onen nortasuna ezagutzera emoteko, au da,zelakoa zan Ziarsolo'tar Manu, gizon, ipuinlari, an-tzerkigille ta olerkaritzat, agiri jarri eban izlariak.

Urrengo egunean (16'gnean) Berrojalbiz'tar Juli-ta'k jardun eban, "Euskerea Bilbao'n" gaitzat artuta.Ondo be ondo ezgutzen dau andra onek euskereare-kiko garai illun areitan, berak eta eskukada anderei-ñoek gure izkuntzaren alde egin ebena. Euskereakzor andia dautse izan be, Julita'ri ta bere lankideai.

Eguastenean (17'gnean) Olazar'tar Martiñ'ekberba egin euskun "Euskerazaleak" alkartearen argi-talpenak aipatuz eta zeaztuz. Xabier Peña'ren "ikas-bidea", "Iniciacion" Peña'k eta J.A. Montiano'k ida-tzia. "Nora Zoaz" Goikoetxea'tar Iñaki'k atonduta.Montiano-Urkijo'ren "IKAS" iztegia. Imanol Rotae-txe'ren "Alkarrizketa". Aita Goikoetxea'ren "Giza-Soiña". "Aurtxoa" ingurraztiak, "Irakurgai Errazak"etab etab, Olazar'tar Martiñ'ek dauan ezaguerazbanan-banan orrein zertzelada ugariak emon eusku-zan.

Egubenean (18'gnean) Zubikarai'tar Augustiñ'ek"Euskal Egutegiai" buruz maisuki jardun eban, ager-tu diran euskal egutegi guztien jakingarriak emonez,lenengoa sortu zanetik gaurdaiño. Izan be, arritutageratu gintzazan entzuleok, ainbeste ta ainbeste zer-tzelada zudugarriak entzutean. Ordubete bat irauneban itzaldiak, geuri, entzuleai, amar miñutuko ber-baldia iruditu yakun.

Barikuan, (19'gnean) Euskal Asteari amaia emo-nez, Zubiri'tar Iñaki erakundearen gaurko lendaka-riak, "Euskerazaleak" ogei ta bost urteotan egiñikoekintzen azalpena egin euskun, lenengo batzorde-

2

Page 5: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

EUSKERAZALEAK

koen izenak eta gaurkoenak emonez. Gero, urtetik-urte izandako ikasleen kopurua, baita irakasleen ze-rrendea be. Ekintza jakingarritzat, "ZER" aldizkaria,"Egutegia" "Ipuin sariketa" "Euskal Astea" aipatuebazan, baita euskalzale ospetsuai egiñiko goratza-rreak be. Eta amaitzeko gomutapenak izan ebazan,Xabier Peña, Karmelo Etxenagusia, J.A. Montiano,eta alkartearen Ienengo lendakaria izan zan JesusOleaga'rentzat.

Urrengo egunean, Bagilla'ren 20'gnean, Larunba-tean, eguberdiko ordu batetan, gure erakundearen il-dako bazkideen alde meza bat ospatu zan San Antoneleizan, meza-emoillea Olazar'tar Martin izanik.Onen ostean, Urkia jatetxean anaiarteko bazkaribatez gure erakundearen 25'gneko urteko adiña os-patu genduan. 60 bat bazkalkide izanik. Bazkalos-tean, gomuta-agiri bana emon yaken erakundearensortzailleai. Gero, Bizkai'ko Foru Aldundiaren or-dezkaritzat maipuru genduan Legarreta'tar Manu'kzidarrezko gomuta-idazkun bat eskiñi euskun, eta"Agur Jaunak" abestiaz ospakizun gogoangarriaamaitu zan.

EGUTEG1A

Aspalditik oi dogun lez, aurtengo egutegia atondugenduan, argitaldia Bizkaia Bilbao Kutxak ordaindu-ta. Gure irakurleai baita enparauai be, dalako egute-gia atsegin dakiela, eskatzen dogun sari bakarra da.Aurten be, Jaungoikoak lagun, datorren urtekoaatonduko dogu.

"ZER" ALDIZKARIA

Ona emen pozez beteten gaituan ekintza garran-tzitsua, gure alkartekideekin arremonak izateko bideonuragaria, baiña ain aiztu ta apaldua izaten jarrai-tzen dauan Bizkai'ko euskereari aal dogun aize ar-nasgarria emoteko batez be. Betiko oitura negarga-rriari jarraituz, euskeraz jabetu diranek, bizkaiereariogia ta gatza ukatuz irauten dbe. Burua bere lekuandaben euskaldunek itxartuko ba'litzaz,beste kukubatek joko leusku, baiña euskaldun geienen zabarke-riak eta arduraezak, gure bizkaierea gaurko ateka la-rrira eroan dabe. Beste erri baten olakorik ez litzakejazoko, baiña Euzkadi'n gaur euskotarrek ez daroeeuskerea biotzean, eta augaitik, euskereaz jabetu dantalde batek, izkuntzaren alorrean kalte izugarria egi-ten darrai. Itxartu gaitezan...!

Eta azkenean. zuen idazlanen bidez "ZER" eri ar-nasa emon dagiozuela eskatzen dautsuet ereti onetanbe.

LIBURU-AZOKA

Urtero Gabonilla'n Gerediaga alkarteak Duran-go'n ospatzen dauan Liburu-azokan tartekoak izangara. Aurten igaz baiño zeozer geiago saldu dogu,baiña esan bearrean gara. ainbeste saltzaille ta eros-leentzat batez be, orain arteko lekua oso txiki ta au-kerabakoa geratu dala. Dirudianez, akats oneri buruzeratzailleak oartu dira, eta uste dogu, beraz, aureran-tzean toki egokiago baten ospatuko dala, ikerleekleku eroso, argi ta zabala izan dagien.

LAGUNTZAK

Zuen laguntza barik, irakurle ta bazkideok, gureerakundearen bizitzak jarraitzerik ez, eta barriro beemonkorrak iraun dagizuen eskatzen dautsuet biotz-biotzez.

Ezin, baiña, aipamen barik itzi Bizkai'ko ForuAldundiaren laguntza garrantzitsua, baita BBK'reneta Bilbao'ko udalarena be. Olan jarraitzekotanburua atarateko gai izango gara gure euskerearenonerako.

Besterik ez, Jaun-Andreok.

ZUBIRI'TAR IÑAKI

Zornotza'ko Karmelo ikastetxean

Etsai gogorrak alde danetanditu gure erlejiñoak.Beraren aurka itz eiten dabegaur sasi-abogaduak.Goi-maitasuna guzurtau nairik,sinistu nairik bekuak.Ai! oneik dira lege barrikoDoipuru-Aita Santuak.Erromak baiño geiau dakienfariseo jakintsuak,baiña begiak argi zoliakdaukaz gure Jaungoikuakikusi eta ezagutzekoardi-nan-udun otsoak.Egipenetan ezautzen dira.egizko katolikuak.

Sain Enbeita Goiria

3

Page 6: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

ARAZOAK

USTELKERIA INGURUAN

GAURKO EGOERA

Politikariak, alderdi politikoak eta gobernuak, egu-notan batez bere, gure begien aurrean basatzan murgil-duta dakusguz.

Batzuei eta besteei entzutean, au danau kakaztutadagola diñoskue. Izan bere, gizarteak bere iparra gal-duta gero, itxas-lapurrak nagusitu-ta ontzia ur andieta-ia eroateko al-egiñetan dabiz an ezkutuan bera ondatunaiez, itxas-gizon zintzoak narru gorritan itxiaz.

Askok deadar eta oiu egiten badakigu, geu errudu-nak izan giñakela konhuatu barik. Esaterako, autes-kunde-aroan botoa emotera joaten ez diranak geiegi-txoak dirala esan bearko da, euren iritxiz, autagaiak ezdabelako merezi astia alperrik galtzerik, salbuespenaksalbuespen, danak ganadu bardiñak diralako. Jokabideorreri alperkeri utsa ta atsa dario.

Guk or-konpon badiñogu, inguruan dabiltzan pira-tak eta pirañak nagusitu leikez, eta orduan ez dagonegar egiterik, geuk daukagun erruari leenengo begira-da bat emon barik.

ELEIZEAREN KONDAIRA

Nik neure burua politikaritzat ez daukadanez, arloon-etan osabiderik ezin dot eskeiñi. Baiña, naiko ondoezagutzen dodan gure eleizearen kondaira kontuanartuz, politika-munduak bere zer-ikusi eta ikasi dabela-koan zer-edo-zer esatera ausartzen naz.

Gure kristiñau-alkartean, eta batez bere berton agin-taritzan dagozaneri Eleizama deitzea Qogoko jat. Amakseme-alaben ardura apartekoa erakusten dahe beti,eurek bide okerretik a ez daitezan eta bide zuze-nean iraunazoteko. ~

Ardura ori bear-bearrezkotzat daukogu. Baiña, amata seme-alaben arteko ar-emonak estuegiak eta luza-roegiak gerta daitekez. Amak seme-alabak bere magal-pean jarraitzea nai leuke, baiña oneik euren nortasunaeta askatasuna murriztuta sentitzen dabenez, oraineuren buruak iñoren azpian, naita amarena izan, egote-ko asmorik ez dabe erakusten. Ortik datoz familietanainbeste tira-bira ta aitu-ezin.

Nortasuna ezin mugatu leiken zertasuna da. Aldebatetik, ondo ezitzen ez bada nortasuna, berekoia biur-tzen da, eta besteen eskubideari begirune eskasa ager-tzen daki. naita bestc ori ama izan.

Beste aldetik, nortasuna zapaltzen bada, seme-ala-bak eskeiñi leikezan aurerakuntzak eta obekuntzak gal-

tzen dira. Ez da ez erreza, bide erditik jotea eta zaarreneta gazteen eskubideak ondo orekatutea. Ez gara betijokaera batekoak izaten: gazteak gareanean askatasungeurekoiaren alde jokatzeko prest gagoz une guztietan,baiña adin eldura gatozanean, geure agintaritza taseme-alaben menpekotasuna doguz begien aurrean, etajokabidean.

ELEIZAMA ETA ONDORENGOAK

Gure Eleiza Katolikuan bere, antzeko zer-edo-zerjazo izan da bere kondairan zear azkenengo urteokarte.

"Eleizama" gure alkarteari deitzeaz, deitura orrekgainbegira geiegiren susmoa dakar. Bakoitza wne-egoerara mugatzen dauan amakeria. Aultasun orrek,zati baten beintzat, zergaitik irudi ori ez dala gaur egu-nean asko erabilten erakusten dausku; alan da guztibere, ez dabe aurkitu jakitunak beste benetako deituraegokirik.

Orra ba, bere akatsak eta guzti, "Eleizama " deiturakoraindiño alako zirrara sortzen dau eleiztarren artean.Zergaitik? Naita sarritan ainak bere egin-bearretikkanpo jokatu, seme-alaben maitasunik ez dau galtzen.

Eleiza Kristok maite daben gorputza da. Kristokaren alde bere burrua emon eban. Eta Kristoren jarrai-tzailleak euren buruak Eleizaren alde emoteko prestbadagoz, Eleizak bizirik iraungo dau. Kristiñau erriak,eta kristiñauak ez diranak bere, instituziñoak ez ditue-lako maite, gitxitan emongo dabe euren burua insituzi-ñoen alde; erriaren maitasuna lortzeko euren jokabi-dean erriaren alde ekin bear dabe leenago.

Eleizak aikarrenganako ar-emonetan maitekiro jo-katzen badaki, mendez mende eleiztarren esku-zabalta-suna bereganatu izan dau.

JAUSPIDEAK

Dirua ta agintza diranez balio nagusienak munduonetan, inguruko erakundeakaz estu-estu lotuta egondiran eleiz-erakundeak, ez litzake arritzekoa izan bearbalio orreik eureganatzeko zirikaldian jaustea.

Eleiztar pekatarien jauspideak eleizaren bizi-izateaarriskuan jartzen dabe. Kredoaren atal batek diñoanez:"Siñisten dot eleiza santu ta katoliku•a". Erriak siñisme-na daben giñoan, eleizak iraungo dau, naita bere agin-tariak eragin-bakoak izan.

4

Page 7: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

ARAZOAK

Baiña, eleizaren santutasun puztua makaltasun biur-tu leike, bere egiazko akatsak estaltzen badira.

Batzutan eleizaren pekatuak eta auleriak, agintarie-nak batez bere, ezagunak izango balitzaz eskandaloasortuko litzakela-ta, kristiñau erriari ezkutatzera eragindau.

Senarrak edo emazteak bere ezkon-lagunaren oke-rrak ez dauz mundu zabalera jaurtiko, maite badaubeintzat. Sendiaren maitasunaz jazoten dan lez, Kristokmaite dauan eleizea bere emaztea dalako, pekatuak-eta,onen irudia zikindu egiten dabe. Baiña pekatu orren az-pian sufritzen dagozan kristiñaueri, ixiltasunak kaltealuzatu egin leikie. Oraintsuarte eleizan, batez be erlijio-soen eta abadeen utsuneak, ixillean lagaten izan dira.

Orain, barriz, gure etxe-barruko arazoak-eta egune-roko orrialdietan aizatzen dira. Eta txarragoa dana,eleiz-arerioak aopeko naskagarrienak ezaguterazikadabizan unean, -egia esan, geiegikeriz beteak- katolikoaskok ezin izan dabe iruntsi kanpotik datorkiguzan, etaoraindiño barrutik kritikatuak ikusi ez dabezan eleiz-gizonen diru-zalekeri, arrokeri eta beste olako peka-riiak.

GURE ERANTZUNA

Eleizaren makaltasunak ez dira zoritxarrez gaurkoakain zuzen bere. bere baitan olakoak asierako aroanikusi ziran. Arriskuak: legekeria, agintekeria eta kleri-kalkeria. Jesusen eta Espiritu Deunaren eragin barik,eleizako agintari barriak judeguen legelariak eta pari-saitarrak lez, galbidean aurkitu leikezan.

Alkarte organizatuetan euren agintaritza gaiñez egi-tea daitekena da, baiña ez gero agintaritza berari ukoegitea. Sarritan parkatzea auzian sartzen danean eleizaarduratsu da, nasai jokatuten dabillala salatua izan ezdadin.

Alan bere, eleiza parkatzen urria izan dalako beralaga daben kristiñauak asko ta asko izan badira, ez olaneleiza parkatzen errezegia dalako; berari agur egin dau-tsoenak gitxiagoak izan dira arrazoi orregaitik lagatekourratsa artu dabenak.

Pablo Deunak Titori esandakoa gu bere geure joka-bidetzat onartu bearrean gagoz, bai eleizbarruko ar-emonetan, bai gizarte zabalean:

"Gogoratu danei, buruzagien eta agintarien men-pean egon bear dabela eta euren esanak egin, egintzaon guztirako prest egon daitezala. Ez dagiela iñorenga-tik gaizto esan, ez dagiezala liskartsu izan, maitaga-rriak baiño, gazteentzat biotzberak agertuz " (Tit. 3,1).

ZUBIKARAI'TAR JOSEBA

BERTSOAK: (8-ko andian) Gaia: EUSKERIA

Gure arbasoek utzi euskuenaltxor bezala euskera,arreta andiz eskatu euskuenez usteko bertan bera.Erdera nagusituarrenbeartuta ez gauz ustera.Gure izkuntza maite bear dogueuskaldun onak bagera.

Egoera kaxkar baten dagogaur egunez euskeria,kontutan artu bear dogu auez da batez uskeria.Euskera Euskadin egin ezkerojasoko dogu saria.Gure izkuntza maitatu bear dabera bait dogu geuria.

Ene lagunok goratu daigunorain gure izkuntza zaarra.Denok baturik eukiko dogubera suspertzeko indarra.Erderak eiten deutson kalteada berarentzako txarra.Euskera nola dagon ikusizdatorkit niri negarra.

ASIER LEGARRETA

5

Page 8: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

IDAZLEAK

ADISKIDE EZ ETE?

AITA AKESOLO TA NI

Ibilli al zara egundoren baten, Gorbea puntan, ipa-rrera begira dagoan urtu-eziña dan edurtza galant-ede-rrean, edur-bolak egin eta andik beera, gero ta aundia-go egiñik, andik kilometro batzutan dagoan troka sako-nean lertzen dala begira? Ni bai, eta ez gitxitan, negualdera atan be.

Ba, orrelaxe jazoten jatzu barritsu batek, jakin ezzelako asmoz, sortu oi dauan. guzur biribil bategaz be.Eta gaur, diñoenez, naikoa zabal dabilkigu oitura na-barmen ori: bai, orrelaxe da, bizi-bizi kaltekor jakunarren. urte txar baten muski bedarra soloan lez naska-garri agertzen da gizartean.

Zergaitik diñot au? Gugandik asko ez dala urrunduzan A. Akesolo eta ni adiskide ez giñala, lengoan en-tzun nebalako. Arrigarritzat jo neban entzuna. Alan beolan dala etxekoak baiño geiago jakiten dabe auzo-koak. Alkar joten lez eleiz-karrera denboran amairu baturte alkarregaz batera egin genduzan, eta gerra osteanbeste iru jokatu benduzan espetxean.

Aita Lino ni baiño aste bete lenago eldu zanLarre'ra; ondoren karrera osoa bete genduan alkarre-gaz. Ez erderarik. ez latiñik jakin barik asi giñala belaster azpiratu genduzan izkuntzak dakazan eragozpe-nak: ez genduan iñoiz be urterik barritatu bearrik izan,euki genduzan irakasle -Gregorio Anaia, eta Aita Er-menejildo, Markoz, Migel, Anjelo, Plazido, Anjel etaabarri begirunezko eta maitezko esker beroak.

Alkarren leian biok egindako gure euskal-lanen len-lorratzak be ementxe ta Markiña ' n agertzen dira. Gubion lanak, garai artan egiñak, Donostiko "Euskal Es-nalea"n datoz; lan bat osotu gendun alkarren arteanlez, eta saria eskuratu, eta orduko gure irakasle AitaAnjelo Jauregi 'k, gero, eguna pasa, ibillaldi eder bateskiñi euskun; Durango'tik Legutiano ' ra autobusez,andik Aramaio'ra oiñez, an A. Anjelo'ren etxean baz-kaldu. Santa Ageda ikusi eta Arrasate'tik. Eibar'tik tre-nez Larrea'ra; beti gogotan darabilgun egun zoragarria.

Nobiziadu garaian asi nintzan ni, nagusien baimena-rekin, Lixieux'ko Teresatxo Deunaren bizitza, berberakidatzitakoa, euskeraz jarten; ementxe asi eta apurka-apurka geure ikastaroko opor-aldietan egin genduanitzulpen ori, nik euskeraztu eta arek utsak aztertu:gerra sortu zaneko dana geunkan amaiturik, baiñanaste eta ariñeketakaz or geratu zan lan ori amaiturik,baiña ostendurik edo-ta erreta. Dana dala, nik mereziebala-ta, barriro euskeraztuak izan ziran eta argitara-

tuak: onetan ez neutson ezer adierazi, eta bear badaonek ez ete zerbait aren sentikortasuna aldatu? Ba lei-teke. Batzutan edozein iztxinkerik gure barruari eragi-ten.

Beti ez arren, nik laguntza eskatzen neutsonean, abeti neukom gertu bear nebanaren argitasuna eskintze-ko, orretan poza sentitzen ebala, nik uste. Olan osotugenduzan lan batzuk. Kepa Enbeita 'ren olerkiak, adibi-dez, alkarren gogoz eta arnasez burutu gendun. Bizkai-ko Aldundiko irakur-aretoan alkartzen giñan goiz etaarratsaldez orduetan, arek "Euzkadi"-n etozanak aurki-tu eta nik eskuz idatzi, orduan ez bait zan tresna ortara-ko berezirik. Taiu orretan burutua dozu millaka olerkidaukazan liburu mardula, Buenos Aires 'en argitaraekarria: oraintxe ostera argitarau naiez gabiltzana.

Geroago be, ia bardin egin genduan Lauaxeta zana-ren lanakaz. Bion arteko lana zan, pozik egiña. Langi-lle porrokatua zan Aita Lino, eta olakoetan edozeiñi la-guntzeko beti gertu egoana: maite eban euskera, etaorobat euskera lanari ekiona. Niri beiñik bein ez eustaniñoiz be ezetzik esan. Ez eustan betondo illunik beegundo erakutsi.

Eta zuk diñozu ba-ekiala iñoizka arpegi illuna jar-ten? Egia! Aren lanak irakurri ezkero, ori errez jatzunabari. Asko ekienen lanetan, euskal lanetan ezin ebanokerrik ikusi; ezta neuri be ez eustan parkatzen; asko-tan ez, baiña noizik bein sartzen zan neugaz be, gauzanimiñoetan sarri. Ez jakon eder arrokeri putzetan ibillieta ondoren olako utsak egitea. Etzan gizon jakitunarenjasa. Giza-semeak bada beti jokatu bear dau ganorea-ren mende.

Biok ez gara iñoiz be, esan garaietatik kanpo, alka-rrekin bizi izan, komentu bestelakoetan baiño alan be,maiz alkartu oi gintzazan. Giltzapetik urten ondoren al-karrekin egon giñan urte batean lez, Hoz Aro'ko ba-kartadean, a gero andik urriñago, ni Gasteiz ' en eta Lo-groño ' n. Bein an nengoala, Teresatxo Deunaren jaiakziran Zaragoza'n. Deitu neban eta mañu-errian emongenduzan biok amabi egun. Ori egin genduan geiago-tan be.

Beste bein Palenzia'ko Goterkitik deia, joateko biokara. Guk biok, kartzelan gengozala, ia urte bete egingenduan espetxean Venta de Baños'en, Trapatarrenkonbentuan. Manuel Gonzalez zan ango gotzaiña. Gi-zaseme ona zan, baiña batzuk, ango goterkikoak done-tu nai izan ebenean, trabak jarri ebezan: Gotzain au,aurreko urteetan, Malaga ' ko Gotzai zala Elorrio ' ra eto-rri eta antxe bertan espetxeratuta aurkitzen zan Elo-

6

Page 9: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

IDAZLEAK

rrio'n parroku izandako Izurratgi jauna, alegin aundiakeginda be, antxe kartzelan il zana, (san Ander eguneanil zan), eta urteaz Qeroago Elorrio'ra ekarri ziran gor-puzkiñak. Danak ez eben gorabera ori begi onez ikus-ten. Orixe zala-ta eroan ginduezan Qu. Iru egun anemonik. Burgos'tik, Bilbao'tik etxera. ~

Orrez gaiñera, esan dagiket biok izan genduzalaumetatik zaletasun bardiñak, euskal-zaletasun bizi-bizia; orretan, arrokeri barik, uste dot neu izan nintzalaaurrelari: nik zerbait egiten ba 'neban. or etorren berta-tik Aita Akesolo. Giltzapean giñala izketak ikastekogriña sortu jakun. nik Dueso ' tik nenkarren gogo beroaizkuntzetarako, ta espetxean izan naban aukera izan ezbai neu. ez nituan ikasiko ikasi nebazan beste.

Duezo ' n asi nintzan izkuntzak ikasten Ipar-ameri-kan ibillitako itxastar batekin. olan jarraiturik geure es-petxe-garai guztian. Ni edo nire lagunak asten giñanaurrenik, eta gero etorren ondoren ni arrapatzen AitaLino. Amar bat gintzazan frantsez, ingles. aleman etaolakoak ikasten genbiltzanak. Gu asi ta gero kontura-tzen zan Lino, eta jarraian egin oi zan gure saillera.Aleman ikasteko. Julian Besteiro zan ;ure irakaslea.Besteak beste ainbat itzulpen burutu zitun Linok doizeratik espaiñerara. Olan, naiko ariñagoa zan gure gil-tzape-bizitza.

DAUST ALA DEUST

Auzi au iñoiz leporatu dauskue. Alan be egundogeure bion artean erabilli bakoa. Ez, ez genduan sekulageure artean eztabaidatu. Alkarrekin egin oi genduzanlanak. azken-igwrtzia emonda joiazan, ezta-baida barik.lñoiz egia, esan eban Linok ori ez doa nik idatzi lez,baiña beste tautik bere ez, bat gentozan heti.

"Daust" idazten genduan garai atan, Azkue jaunak.Aranatarrak. Eguzkitzak, Manterolak, Ibargutxik, erre-bistak, "Jaungoiko-Zale "k, "Karmengo ARGIA"k, etagarai artako besteak (baita Euskaltzaindiak be) olanidazten ebelako. Aldizkari onetan, Azkue zanarenaginduz antza danez. Orixe ' k enkuesta bat egin zuenbein, eta geiago ziran "daust" idazten ebenak.

Markiña aldean "daust" geiago darabilgula; alan be,idazkeran "deust" erabilten zan geienik. ikusi Mogel-darrak, Prai Bartolome eta besteak. Gizaldi ontan. bai-ña "daust " idatzi izan dogu beti, Azkue buru zala, Ori-xegaitik nik. batasuna be ona dala-ta, "daust" idatziizan dot beti liburuetan.

Orain pizkat arteztu gura-ta dabilkiguzan batu-za-leak dana barriztu bear zalako eritxiari askatu geiegi-txo emonik, egin ziran olako laprastada batzuk. Barriz-tatzailleak beti dakaz geikeriak berarekin, emen berebai eta okerrok zuzendu bear. Okerrokaz konturatu etazuzentzea bai dozula bikain!

Ez diñot txarto ala ondo eginda dagoan, baiña garaiatan artu ziran beste barrikeri batzuk be, bizkaierariburuz diñot,. ari ta oni itaunka ibilli barik, jakiña, lz-kuntzan aldakuntzak sartutzeko eskurik ba ete dau!Urte batzuk dirala urtendako Irakurgai barriakaz gen-biltzan izketan lengo baten lagun bat eta ni, eta zerbateri eldurik, ori neuri eta Aita Lino'ri egokigun zerikusia zala, esan eustan. Dimostarra gogor agertu zalaberetarren alde. Eta gaur, lengo bizkaitar idazle guztiaimuzin egiñik, "deust" daukagu irakurgaien asieratikazkeneraiño.

Olako zer nimiño batzuk kendu ezkero, zentzunaundiz osotuak dira irakurgaiak beraz, goralpenak me-rezi dabez orretan saiatu diranak. Olan au be, arrokeribarik esanda, nik beiñola, I942 ' an asitako Meza libu-ruen itzulpena ederto buruturik geratu da.

Aita Akesolo'k orretan be jarri eban bere garaua,nik "Fitxak" egitean lagundu eustan aplu bat beintzat.Eta onek adierazo nai dau edozein momentutan nebalalagungarri.

Dimostar argiak ba-zitun bere akatsak -eta nok ez?-,Ainbat urtez berarekin bizi izanik, ba-dot nik orrenbarri, baiña eurok izan beitez bion artekoak zugatzbiren gaiñean emoniko birigarro-kantak abeslari hionartean diran legetxe, edo-ta lats-bera urak daroezan orriigar hiren mosuak iduri, misterioz beteak. Orrela ez aldira eurok askoz duiñago.

Aita Lino nire urratsez ihilten zan geienez, ez jataniñoiz etorri lan au egin bear dogu, liburu au itzuli, iz-kuntza au ikasi esaten: Karmona'n gu aleman ikastenasiak giñala, bera be itsatsi jakun... Ixillean egin oi zi-tuan enkarguz emandako lan batzuk (bein Donostian,ango eleiz-itzulpenetan ziarduala, bere langelan sartzenez eustan itxi); sostenez erakutsi gura ebazan, antza,bere lanak.

Ipar-aldeko euskalkiak maite ebazan; bitxi-zale zaneta olakoetarako oi zuen beti. Orreik guztiok jasoz, in-gurrazti asko eukazan idatzita. eta bere idatzietan beaskotan erabilli oi ebazan euskal-bitxiok bere lanakederresteko: gazte-gaztetatik genduan apunte-zaleamorratua. Egiazko euskal idazle izan nai dauanaren-tzat ezta amorru ergela.

Labu7° Dimostarraren griñak eta nireak, gaztetxotikizan ziran, bultziren gurpillak lez, azpian aurrez jarrita-ko hurdin-ari autatuzkoak. Gure burdia etzan egundobe itzufi, alkarri sendo-sendo oraturik gurpil orreingain jokatu gendun bizitza guztian. Egurretan edo ire-tan dabiltzan idi-buztarriak he noizik-bein izaten dabezalkar-zauskada batzuk. baita guk bere; baiña beti aurre-ra, atzean etorren akuluaren zauriari jaramonik egiteke.Orain. a betiko zoriontegian eta ni emen, euskal bara-tzean nabillela, sentitzen dot sarri aren eza.

AITA ONAINDIA

7

Page 10: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

IPUIN-SARIKETA

PADURA(1° SARIA: 40.000 PTA.)

Gaua da... Gau illuna...Bizkaiko zeru ganean ez da illargirik agiri,ez izarrik...Dana illunpean dago: mendi, zelai, uri eta baserri.Dana bake gozoan lotan dago, ixilik...

Eguneko nekeak Qaueko atsedena eskatzen dau,eta etxeko jauna, bere basetxean etzunda dago,iñarrezko oean, emaztearen ondoan.

Ez daki zergatik. baina urduri, ezin dau loak artu.Kezkaz josirik, ezin egonik,oetik jagi, eta etxeko atarira doa,eguraztera, ipar aizea arturik, hurua garbitzera.

Eta, ara!Gorbei mendi gaillurrean, gau illunean,sugar bizi bat ikusten dau.Zer da au?Oitz. Soillube, Ganekogorta, Golitza tontorrak bere,sugarretan dagoz.

***

Ea. bizkaitarrok, itxartu!Itxi oeak. Jagi bizkor.Jo gudurako adarrak.Artu ezpatak, uztai-geziak.Zorroztu aizkorak.Zut!Bizkaia arriskuan dago...

Itxi alde batera gure arteko asarreak.Danok alkartu, bat egin, eta al dan arinen,Padurako zelaian bildu gaitezen.

Urduñako atxetatik beera arrotzak datoz,Nerbioi ibarretik aurrera, Bizkaiko biotzera,guri alkartasuna lapurtzera.

Bi milla zaldizko,eta ezin konta ala oiñezko,euren burdin-jantziekin,euren kasko, babeski eta ezpata zorrotzakin.

Ordoño. Leongo erregea dator buruzagi,zaldi zurian, kapa gorri.Arroki. jaungoiko aaltsua dirudi.

Deadarka datoz garaille,baserriak erre, abereak ostu,dana ondatu, kiskaldu eta txikitu...

:,,

Gureak Padura ondoko baso itsuetan ostendu dira...Pago bakotxaren ostean, arri bakotxaren babesean,bizkaitar gudari bat dago, gordeta ixilik,burruka noiz asiko, barruko asarreari ezin eutsirik.

Emen dagoz!Bizkaiko semeok,artu aizkorak, ezpata eta azkonak.Egin irrintzi. Jo adarrak!Dardaraka jarri bediz atxak, ikaratu atzerritarrak.

Asi da burruka, gogorra, latza,otsokumeak leoi arroaren aurka.

Eusko gudariak,katamixar arinak,saltoka, ikotika,belau arin, garri bigun,makur eta zutun,arerioen artera sartzen dira.Aizkorakin, ezpatakin,bear bada ukabil eta agiñakin,jo ta ke diardue, azken arnasa emon arte.

Euskal semeok!,gure aberriarengatik,gure ume eta emazteengatik,aurrera beti, jo gogor, il edo bizi.

Baina atzerritarren burdin-jantziak nork apurtu?Areen koraza gogorrak nork zulatu?Gure mutillen aizkorak,atzerritarren burdin-jantzietan alpeirik jo eta jo,guztiz dira amuztu.

Padura zelaiko mendi-lorak,euskal gaztediaren odolaz dira gorritu.

8

Page 11: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

IPUIN-SARIKETA

Ama batek bere iru seme ikusi dituatzerritarren ezpatapean jausten...Seme baten aizkora artu,eta aizea baino ariñago,tximista baino biziago,begiak sugarretan,arerio guztien erditik bide eginik,Ordoño erregearengana zuzen zuzenean doa.Eta bere umeak ostu deutsoezan utso emearen antzera,jauzi egiten dau erregearen zaldi ganera,eta aizkorakada bataz, buruko kaskoa erdibi egiten

deutso.

Leondarrak, euren erregea Iurrean ilda ikusita,adorea galdurik, armak lurrera jaurti dituez,eta zaldi eta gizonak naastekaturik,itsu-itxuan alkar zapaldurik,igesian doaz, zoraturik.

*W *

A, bai, triskantza gorria! A, bai, sarraski ikaragarria!"Jo Qogor", diñoe gureak,"ez itxi bat bere bizirik!".Jarraitu atzetik Bizkaiko mugaraiño,Malato aretxeraiño.

Bizkaiko seme leialuk.josi zuen aizkora eta ezpatakMalato zugaitzaren enborrean,eta bular betean egin irrintzi!Garaipen irrintzi luzea!,Bizkaiko ibar-mendietan entzutekoa,milla gizaldietan gogoratzekoa.

Eta orain, goazen burruka lekura,gure ildakoen gorpuai lur emotera.Asko dira... Zelaiko arriak gorritzeraiño...Eta zuretzat bere, errege Orduño.bego an goian lekurik...Jaungoikoaren altzoan ez da gorrotorik.

IÑAKI GOIKOETXEA S.J.(Basarte)

ENBEITIA TA GOIRIA'tar Sabin 1908'an jaio zanUzparitxa jauregi-baserrian. Aitarengandik artu eban ber-tso-zaletasuna.

Erriz-erri ibillia da bertsotan.1936'ra arte Bilbao'ko "Campos Eliseos antzokian,

Gernika'n, Zeanuri'n... aita Urretxindorragaz Foru'n,Busturi'n eta Bizkai'ko erririk geienetan ibilli zan.

***

Elgezabal'tar Oskar'eribere Bilbao'ko garaitzagaitikzorionak.

Apurtu dozak Timonen BolesEspaña'ko txapeldunak,ospe aundiaz etorri arrenzapaldutzen euskaldunak,alperrikoak izan dituezein dabezan alegiñak,alperrikoak izan dituezein dabezan alegiñak,orixegaitik emoten noiabiotzetik zorionak.

***

Baruetabeña'tar Gregorio'riMuxika'tik Ameriketara biotz-biotzez.

Alde batetik okolo etabestien askari mendia.Bien erdian Beko Errota,Barrueta'ren kabia,zori oneko errekartia.Zu jaio ziñan tokia,zeuri begira gau ta egunantxe daukazu sendia.

***

Martitegi'tar Boni emazteari zorionak.

Lau seme-alaba ta zortzi illobadaukazuz ludi onetan,suin eta erren beste lau diraalkarturik sendi onetan.Danak biotzez maite zaitue,au diñotbene-benetanartu egizu nere biotzaune zoragarrietan.

Sabin Enbeitia Goiria'k.

9

Page 12: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

IPUIN-SARIKETA

AITONA SINISGOGORRA(2n. SARIA: 30.000 PTA.)

Emeretzigarren mendearen erdi aldera, Europa'kolaterri batzuetan. asmatu berria zan lurrin-indarrezibiltzen ziran su-gurdiak jarri zituztelarik, andik urtegutxitara gure lurraldera ere iritxi zan aurrerapen ori,eta, asmaketa orren ondoren, zearo aldatu zan bate-tik-bestera ibiltzeko era.

Emengo biztanleak kezkaturik eta ezin ulerturikzeuden nolakoak ote ziran berak bakarrik, zaldirikedo mandorik gabe ibiltzen ziran gurdiak. Aietakobat, urtez ongi ornitua zegoan aitona Pello Mari zan.Oso sinisgorra zalarik, ezin zitzaion buruan sartuesaten zuten eran, berak bakarrik, iñoren laguantza-rik gabe, ibilli zitezkeenik, eta, berekiko, ziur ze-goan, ezkutuko zerbait izango zutela iñork ikusigabe ibiltzen laguntzen zietena.

Noizbait asi ziran tren-bidea egiteko lekuak auke-ratzen; soro, zelai eta mendi egaletan iraulketak egi-ten, eta baita, errekak, ibaiak eta bideak gaiñetikzearkatzeko arrizko naiz burnizko zubiak non eginbear ziran markatzen, eta, era berean, bidea errezte-ko rnendien azpikaldetik igarotzeko lurpeko-bideakedo timelak nundik-nora zulatu bear ziran erabaki-tzen. Ekintza auek naiko izpideak sortu zituzten,ikusirik baten soroaren erditik igaroko zala, bestearisagastia ondatuko ziola eta era ortako berriketak,baiña, azkenean, gizartearen onerako izango zala-ta,onartu bearren aurkitu ziran gertaera au.

Tren-bidea eraikitzen asi ziranean kanpotar askoeldu ziran gure lurraldera, bada, garai artako lan-tresneria kontuan izanik, eskulanerako langille asko-ren bearra gertatu bai-zan, eta, lanak amaitu zira-nean, bat baiño geiago bertako egin ziran, emenaoneskatillen batekin ezkonduta. Aurrerapen oneksortu zuan atzerritarren etorrera gure lurraldera, ge-roago. urtetan zear ain ugaria gertatu dana, azken ba-tean gure izkuntzaren kalterako izan dana.

Polliki-polliki, burni-bidea bere itxura artzen zi-joan arabera, geltokietako etxeak eta beste biltokiedo almazenak ere egiten asi ziran, eta bein batean,aietako biltoki baten ingurutik igarotzerakoan, aitonaPello Mari'ri burutapen au bururatu zitzaion; alegia,zaldiak edo mandoak gordetzeko lekuak izango zira-la, eta, lenez gain, bere irudimenaren susmoak indar-

tu egin zitzaizkion, trenak ibiltzeko bearko zituztenabereentzako izango zirala-ta.

Tren-bidea egiten ari ziranean, jakiña!, trenarenarazoa izaten zan izpide burni-bidearen inguruanbizi ziranen artean, baiña, Pello Mari'k berean ja-rraitzen zuan, eta gero ta gero, sendoago, batez erealmazena ikusi zuan ezkeroztik. Ez, ta ez!, ezin zite-keela iñolako moduz bera bakarik ibilli orrenbesteaipatzen zan trena, eta era ontan argudiatzen zuan:` jendea naiz zamak batetik bestera eramateko, nai tanaiez, zal-gurdiak eta mando-gurdiak ibiltzeko ongimantendutako zaldi edo mando indartsuak bear-bea-rrezkoak zirala eta gaiñontzeko argudioak iñozoke-riak besterik ez zirala".

Noizbait iritxi zan. gauza guziekin gertatzen danantzera, trenaren asierako eguna, eta, goiz artan.burni-bide inguruetako jendea urduri zegoan zer ikusibearko zuten zai. Alako batean, iraQarria zegoanordua baiño ordu bete beranduago, an azaldu zan,urrutian, tzipi-tzapa, tzipi-tzapa, kea zerurantz zeriolaeta zarata aundia sortuz, trena. Gure aitona, bere ba-serriko atarian zai zegoan, eta azken urteetan begietanganduak sortu zitzaiskiolako, urrutira ez zuan ongiikusten baiña entzumena oso ongi zeukan, eta trenakateratzen zuan otsa garbi-garbi entzuten zuan. Ainzuzen, bera aurkitzen zan lekuaren parean tren-bidea-ren malda baten asiera zegolarik, trenaren abiaduramoteltzen asi zan eta, malda gero ta gogorragoa ger-tatzen ari zitzaion trenari. Tzipi-tzapa soiñua ere lu-zeago entzuten zan, eziñean ba-lijoa bezala, eta ikusi-rik makiñaren alboetatik lurrin zuria itzultzen zitzaio-la, trenari tiraka zijoazen abereek botatzen zuten ar-nasa zala iruditen zitzaion gure aitonari.

Andik aurrera, egunero ikusten zuten trena maldagora zijoanean, tzipi-tzapa soiñua larritzen joaten zi-tzaiola trenari eta, aitona, onela mintzatzen zan:"Noski, malda goraigotzen dijoan bezala abereak ne-katzen dijoaz eta orregatik abiadura moteltzen zaiotrenari". Bere etxekoek, alperrik zala eta ez ziotenjaramonik egiten, baiña, aitonak, berriz ere lengoanjarraituz onela mintzatzen zitzaien, "bai. bai, zuekjarrai orrela, baiña egunen batean konturatuko zeratenolako ziria sartu zizuten. Ez neri, ordea!".

10

Page 13: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

IPUIN-SARIKETA

Egun batez, peritik etxera tren-bide inguruko bi-detik zijoala, zama-tren batek aurrea artu zion, etabesteetan baiño astunagoa zalako zeraman zama edobagoi geiago zeramazkielako, oso motel zijoan lee-nago aipatutako maldan gora, eziñean bezala, tamaldaren erdi aldera iritxi zanean, txistu luze bat jozuan gidariak eta trena gelditu egin zan, makiñarenalboetatik lurriña zeriola. Gure aitona atzetik zeto-rren eta pixka bat ausartago zegoelako, noski, bes-teetan baiño bazkari obea egiña zalako, bere baitanonela zion: "Orain dut egokiera ederra benetan tra-mankulu au nola ibiltzen dan jakiteko", eta burni-bi-dera igo eta azkena zegoan bagoitik asi-ta, banaka,banaka, ate zirrikuetatik begiratzen asi zan, baiña ezzuan ezer ikusten ateak ongi itxiak zeuzkatelako.Alako batean. or ikusten du bagoi iriki bat, orretara-ko erabiltzen dituzten oial edo toldo aundi batekinestalita, lasto-pardoak eta pentsu zakuak zeralnaz-kiela. Ikuskizun onek ernai-erazi zuan aitona. etaurrengo hagoira urbiltzen ari zanean, anka soiñuakentzuten asi zan, eta bertaratutakoan, barrenen zeu-denak arnasa artu zezaten ateak tarte bat zeukalarik,or ikusten ditu dozena bat zaldi, erdiak alde baterabegira eta beste erdiak beste aldera, tartekatuta zeu-dela.

"Esaten nuan nik, tranpa nunbait egongo zala etaorra nik orain argi ta garbi ikusi! Ai, gizajoak nolaengiñatzen dituzten, ez ni, ordea! Aspaldi esan nuan,oraindik ez dala sortu ta ez dala sortuko ere, bera ba-karrik ibilli daiteken tresnarik!".

Bereala tren-bidetik jetxi bidera eta etxeratu zane-rako bere sendikoak apaltzen ari ziran, eta, ez bat etaez bi, onela mintzatu zitzaien: "Zuek gizajo batzukzerate. Esaten dizuten guzia siñisten duzute eta neriparra egiten didazute, baiña azkenean zaarrak arra-zoi. Orain ikusi aal izan dut nere begiekin, trena zal-diak ibiltzen dutela eta iñork ez ikusteko tranpa ori,bagoi batean gordeta daramazkite, noizik bein, tirakadijoazen zaldiak nekatzen diranean aldatzeko abe-reak, eta beste bagoi batean pentsua eta lastoa abereijaten emateko".

Danak, bat-batean, aitonari begiratu ondorenberen baitan onela zioten, "gaur aitonak bapo baz-kaldu dik eta ongi busti jandakoa, eta betaurrekorikgabe ere, guk ikusteko aalmenik ez duguna ikusidik".

Orrela bukatu zan aitonaren sermoia. eta oeratueta esnatu gabe lo gozoa egin zuan gau osoan.

KORTAJARENA'tar ANDONI

Enbeita'tar Imanol'eri, MuxiKa'tik Ameriketara,bere jaiotz-urteurrenian, zorionak

Millaka aneurkin egonagaitikemendik Ameriketara,itxas-ontziak eta egazkiñak,beingoan eltzen dira orra;idazkiak be tximista batendabiltz orra ta ona,esango neuke baiña, idaztekonagikeria dodala,edo idazkortza ugerrak janda,zegaz idatzi ez dodala.

Nagikeria alde bateraitxita noia idazten.Zu jaio ziñan basetxe onetanbeti zaitut gogoratzen,idazti gitxi egiñagaitikzu etzara asarratzenbiotz-barruko maitasun-garradozulako ezagutzen,anai-biotzak egun danetandiralako besarkatzen.

Urte danetan dagonillarenogei ta amaikagarrenazar eta gazte, sendi guztiakpozik ospatu doguna,geruago ta aundiaua daegun onen maitasuna,beti gomutan daukagulakoImanol, zure eguna.Artuixu ba-da, anai Sabin'enbiotzetiko zoruna.

Usparitxa'ko baserritxuagomutan dozuna sarri,oin iru urte agur gozo bategin zeuntzana berari,maitasunezko besarkada batemonik zeure amari,negar malkotan agur bero batbeste sendi guztiari,Ordutik ona begira nagoneure anai txikiari.

Sabin Enbeita Goiria

11

Page 14: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

IPUIN-SARIKETA

SOLLUBEKO BI EZKURRAK(3n. SARIA: 20.000 PTA.)

Soillube'tik ikuskizuna: itsaso zabala alde bate-tik, Gernikako ibaia, Mungia eta txori-erria, Uda-laitz eta Anboto, Gorbeia... eta oiñ azpian, Ber-mio.

Gernikan erne nintzan, muiño batean, Santima-miñetik ez aiñ urrun. Areitz eder bat egin nintzaneta bizkaitarrak nere babesean, nere itzalpean, egi-ten zituzten euren batzarrak...

Bi karlistada ezagutu dodaz, joandan mendeaneta Gernika kiskaltzen ere bai mende onetakoguda madarikatuan... Iparagirrek abestu eban le-nengoz, eta Madrid'en, bere "Gernikako Arbola"bigarren karlistadaren ondoren...

Joan dan mendeko bi gerrak Euskalerria utzieben galduta, pobrezian eta tristuran.

Mendian bezela, itsasoan ere... Kaietan batel-txoak, traiñeruak eta atunetako txalopa-andiak...1912'ko udarako galerna itzalak ekarri eban erio-tza eta negarra... Sota'ren "Goizeko-Izarra"k jasoebazan gizonak udetatik; baiña, famili askoek ezeben orrelako suerterik izan, semeak eta gurasoakalkarrekin joan ziran ondora...

Bilbo aldera begiratu ezkero, berriz, burni-mea-tzetara erdaldunak eldu dira baztar guztiak zapal-tzen. Euskadi galduta. Ez da arritzeko Sabiñek oiuegiten ba dau:

"I1 naiago det/ikusi baiño/aberriaren amaia...Zure basotik atzo igoten zaneskari ona zeruragaur erdaldunak sartutaaixea be birauz bete da.Nolan ondiño il ez zara?".

Tostartekoak beti makal eta pobre... Baserritarranekez... Lantegiak erbestekoez beteak... Baporaksortu dira eta txalupa-andiak galdu... Piñu baltzakjan dituz gaztain eta areitz-basoak... Galdu garabetirako...'?

Burua jasotzen ekin dogu eta bere onera ekarribaiño lenago, Franco'ren zapalketa eta Gernikarentriskantza.

Euskadik, ordea, dirau eta Gernikako areitzaere bai:

"Areitz bat Bizkaian dazar, sendo, zindo bera ta bereLagia lakua..."

Nere aizpa Gernikan, baiña neu Soillube gai-ñean sorturiko areitzaren ondorena naiz. Erori nin-tzan lurrera eta bertan sortu eta azi areitz sendo-ederra egin arte... Bermiotik etorri ziran gizonakaizkoraren ago ankerra neure gerrian ipiñiz etaebagi ninduen, arbola luze-lerdena nintzan au. Ze-ruu-aiñokoa nintzan.

Bermioko kaian egiten ari ziran iru mastako on-tzian, masta-erdiko ipiñi ninduen, laukiko iru oialaundieri eusteko... Irureun toneladako ontzia, ba-leetarako egiña: bost txalupa barruan. Aietatik laubaleari segitzeko. Bosgarrena gordeta, bateren batonduratuko balitz errespetorako...

Balea gure kaietatik urrundu zan eta Terranoba-ko udetara joan bear, Labrador partera, bale-billa.Lau txalopa arrantzarako eta lau patroi: kapitana,pillotua, maixua eta kontramaixua, bakoitza be-rean...

Masta-muturreko mutillak, balea!, deitzean, ka-pitanak bale-ontzia aruntz zuzentzen dau, bi mille-tara eldu arte eta orduan txalupak udetara botau,eta, aizea popatik ba'da, oialez eta bestela, arrau-nez balearengana jo. Gertuen dagoen txalupak bo-taten dautso lenengo arpoia eta bigarrena al ba'da.Geroago beste arpoi bat sartun ezkero, oba dabalea urpera joaten lagatzea... Irtetan dabenian,sangraderekin zauritu, "odol aundietan" oba."Odol txikiak" diranean, nekez iltzen da balea...

Azken arnasa emoten dabenian, orduan atoianedo erremulkan ontzira gerturatu, indioekin gerrakdiranean. Pake garaian, berriz, legorrera eramanbertan eraikitako txabolara, an zatituteko eta, txin-garrak egiñez, koipeak atara eta barriketan immi-

12

Page 15: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

IPUIN-SARIKETA

ñi... bodega guztiak bete artean. A zer poza udaz-keneko aize epelakin etxeruntz abiatzen gera-nean... !

Labradoreko eskimalek euskaldunekin zearoasarratu dira joan dan udazkenean, bale-ontzi ba-teko mutilek buruzagiari emaztea arrapatu ziotela-ko... Aurten udaberrian agertu geranean, sekulakoeriotzak egin dituzte txaboletako gizonen arteaneta urtutze-lanak barruan egin bear izan ditugu,ontzia erretzeko arrisku aundiarekin... Labradore-ko parte onetan ez degu aurrerantz pakerik izango,gorroto bizian bait daude gure aurka. Ez dute arra-zoirik palta.

Neguak bere sudurra agertzen asi danean, etxe-runtz jo dogu, oial guztiak zabalik. Illebeteko des-kansua daukagu bidean, ames egiteko denboraluzea... Eskimalak ez diran indioekin ondo alkar-tzen gara eta agur egin diegu datorren udaberrira-te:

Euskaldunak. etorri berriro gureQana. Ekarri sa-gardoa, ogia, burnizko aizkorak eta lanabesak gurekastor-larruekin trukatzeko...

Zenbait neskatillen begietatik malko epelakerortzen ikusi dodazen. Gorputzaren azal-koloreakez dio maitasunari esirik ipintzen: baiña, gure mu-tillek euren biotzak Euskalerrira begira dabez...An urrutian Bermioko kaleak ikusten dituzte. Kalezoragarriak. Zein illebete luzea Terranobatik Ber-miora bitartekoa...!

Zer istilluak eta zer algarak ontzi-muturra, Ma-txitxakotik aurrera, abiatzen danean kaira sartze-ko... Zazpi illebete zure kalerik ikusi barik... Neukbe antxe ikusten dot Soillubeko tontorreko neuresor-lekua. andik atera ninduen bale-ontzi onetakoerdiko masta izateko...

Zer zoriona etorri diranentzako eta berton zai-zai eta arduraz beterik, egon diranentzako. AlTis-kuak, nekeak eta izardiak koipe biurtu diraz eta,koipe oneri eskerrak, orain negua etxeko epeletanigaroko dogu, udaberriak lur osoa berpiztuko duenarte...

Neguan, oraindiño ere, baleak agertzen diragure kostaldean: banan-banan, ama danak parteartzen dabe; baita alboetako kaietako ontziak be...Zenbat burruka sortzen dan kaien artean arrantzaonetan... Zergaitik? Lenengo arpoiak kalea bere

portura eruaten dabelako. Eta, bale batek aberasta-sun aundiak ekartzen ditu errira... Alegindu eginbear lenengo arpoia sartzen...!

Eldu da berriro udaberria eta berriro oial zuriakmasteetan zintzilik...

"Boga, boga, mariñelajoan bear degu urrutira...bai Indietara''.

San Lorenzo ibaiaren kolkoan baleak sardan:nai dan beste koipe dogu barriketan sarturik. Bo-degan oraindik leku apurtxo bat badago libre etauraxe bete nai... Antzarrak nortetik egoalderuntzabiatu ziran joan dan astean, baiña kapitanak bestedozena bat barrika gura ditu guztien partillakobeatzeko... Bat-batean egoaldia aldatu da. Ifaral-deko aizeak jotzen dai.i indartsu eta oialak arriabear arin. Aizearekin batera otzaren madarikazioa.Diru-goseak galduko gaitu... Itsasoa izozten asida. Izotzak arrapatu gaitu eta ontzia ondoratu da.Agur koipeak, agur diruak, agur ametsak, agurBermio...

"Ez det, nik ikusikozure kai ederra..."

; * *

Soillubeko areitz ederra Labradoreko ur izoz-tuetan gelditu da betirako, etorkizunean andikiñork ataratzen ez ba'dau.

ARRINDA'tar ANES1992

Sardui'tar Deunoro'ri zorionak

Urtien asierannegu illunianmendi-gaillurrak zuribixi ziranianotzen bildurrik gabeagertu ziñian.Zorionak Deunorojaiotz-egunian.

Sabin Enbeita Goiria

13

Page 16: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

IPUIN-SARIKETA

ALAIN, EIZTARIA(4n. SARIA: 10.000 PTA.)

Azkura gogaikarria bere amesen gaiñetik nabar-mentzen joan zan, esnaerazi arte. Astindu eban bela-rria bere lo goxora itzultzen aalginduz, baiña alpe-rrik zan; baekian loak ezin izango ebala artu beinitzarturik. Marmarka eta oindiño jarkiz, pitika pitikabegi bat zabaltzen asi zan. Leiorantza begiratu guraeban, baiña egiterakoan ez zan orrekin topatu, orriillun batzuegaz baiño. Arrituta. samea luzatu eban,obeto ikusteko gogokizunez, amesetan erraiolakoan,baiña orripean egoala egiaztatu eban barriro.

"Ze demontre eiten dabe sasi oneek nire benta-nien". Ezuste ederrena leiorik ez egoala ikustea izanzan. Izan be, baso erdian zetzan, aretxen artean aztenziran sasiak aterpe lez artuta. Alan be, nagiak ateraondoren, eta ezer ulertu barik, etxerako bidea aurki-tzea erabagi eban. Zerura begiratu eban, erantzuna-ren zain, baiña ikusten zan gauza bakarra aretxenadarrak eta orriak zirala, besarkaturik, beste zeru or-legi bat eginda, ezkurrak ortik eta emendik izarrenlekuan.

"Ezkurrak, baiña benetan bururatu jat ezkurrakjaten astea?". Bere bear bako umoreari birao botaondoren. bideari ekin eutson. Ba ekian, edo ori usteeban, zein basotan egoan, eta ortik etxera eltzekoiparrera jo bear eban. Zorionez, odoldiak esan eu-tson nondik joan, aretxen alde bakar baten ernetenzan eta.

Zizpuratzen ebillan, zer ez leuken emongo izpillubaten truke... Zikina eta saskela sentitzen zan, garbi-tzeko urik barik, eta bere arpegi uletsua eta bizarkendubakoa ikusi gura ebazan. Arin mugitu bearzan, bere emaztea eta anaiak arduratu aurretik eldugura ba eban. Gainera, gose zan (eta bere buruak ez-kurretara egaz egin eban barriro, bere urdaila geiagozirikatzeko), eta ez ekian noztik egoan jan barik.

"Non ete nago?, eztut eze be gogoratzen. Segu-ruenik arrapakin baten zain egongo nintzan eta loakeroan ete nau. Baiña orduan, non itxi dot fusilla, ba?Eztot inondik ikusi eta... Ta noztik egon nazlotan...". Baiña alperrik zan, ezin gogoratu eikeangertatutakoa. Ezer burura ekarri orduko, dana birakaasten zan, ia zorabiatu arte.

Bere aalegiñak aaztea erabagi eban. Buruaneukan gauza bakarra etxera leenbaileen eltzea zan,eta oiñak azkarrago mugitzen asi zan. Ez eukan gal-tzeko astirik, eta are gitxiago euri tanta bat sur gai-

nean somatu ebanean. Ordurarte ez zan oartu, are-txek aterpe lez egiten baiteben, baiña orain orriakeuritan blai egozan, eta tantak izurtzen ebezan basoosotik.

Orain bai, Alain, eiztaria, eriñeketan ebillan. Ezjakon gustaten eguraldiaren arpegia, eta gaiñera, fu-sillik barik biluzik lez sentitzen zan. Otsoak eta beraez ziran oso lagun onak, eta aize otza joten asten za-nean, inguruko mendietatik jaisten ziran, babesa etajanariaren billa. lzerdi eta euri naasketa batetan blai,urduri eta dardartsu otoitz egiteari emon eutson, las-terketari itxi barik. Orain gogoan eukan gauza baka-rrar bere emaztearen irudi maitatua zan, zutunik, ba-setxe aurrean, senarraren zain.

Bapatean zerbaitek geldierazi eban. Asieran ezekian zer izan zan, oiñak burua baiño azkarrago ibilibaitziran, baiña bereala oartu zan zergatiaz. Lurrean,basatza biurtutako lurrean, tanta okre batzuk ikustenziran eta astiroago aztertu ondoren ekusana odolazala jabetu zan. Otzikarak astindu eutson soiñ osoa,andik aldenduteko aolkatuz, baiña ezin. Zergatiajakin barik, lorratzaren atzetik abiatu zan.

Odolak bide argi bat egiten eban, arestiaren bio-tzerantza. Zauritutako abere edo gizaki bat piztibatek narraz eroan izana zala emoten eban, eta Alainatzetik joian sorginduta balego lez.

Zugaitz baten esku odoltsu baten irudia gizaki batzala baieztutera etorri zan. Alainek beko ezpanarikoska egin eutson, bildurti, baiña alan be, zerbaitekjarraitzera bultzatzen eban.

Orduan bai, ikusi be, ikusi egin eban. Itzelezkopagotzar baten azpian inoiz gizon mardula izana ze-tzan, odoletan blai eta oindiño geratzen jakozan odoltantak eriozala.

Iñoz baiño dardartsuago, urreratu zan. Begiakikusteari eusten aal-egintzen ziran, baiña azkenean,izuak eta odolak itxuraeztuta, bere arpegia ezagutueban. Guztiz ikaratuta, ixtitu zan paroxysmoaren er-tzeraiño.

Zentzua berreskuratu ondoren, azalpen baten bilaasi zan: "Guzti au ames gaizto bat, besterik ezta.Bazter ezezagun baten iratzartu naz, eta orain neuregorpua aurkitzen dot... Ez, eztako zentzurik... Biziriknago, orretaz ziur naz. Gose ta otz naz, somatzendot, ta ildakoek eztabe ezer... Zelan esan daiket ori?Ez naz iñoz ilda egon. Ez, zoratuko naz azkenean".

14

Page 17: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

IPUIN-SARIKETA

Baiña garrasi batzuk bere pentsamenduak moztu-tera etorri jakozan. Adi itxadon ondoren, abots eza-gunak entzun ebazan. "Neure anaieak dira, nire billaei dabilza". Itxaropen argia biztu zan bere gogoan."Ilotza topau aurretik aurkitu bear dodaz. bizirikikusi bear nabe".

Korrika urtetean pozu baten sartu eban anka.Gura barik uretara begiratu eban, uinak gelditu arte,eta ikusitakoak irudiz bete eban burua. Orduan bai,gogoratu egin eban gertaturiko guztia.

Eta an, ura baizen garbi, bere burua agertu zanirudimenean. Sasipetan egoan, fusilla eskuetan, afa-riaren zain. Aretx sendo baten ondoren, berak imiñi-tako arrapagailu bat, arrapagailu bat beste askorenartean. Orduan, beste baterantza joatea erabagi eba-nean, zerbait mugitu zan oianpean. Adi egoan. geldigeldirik. Altxatu eban fusilla eta itxadon egin eban.

Bapatean basurdekumea agertu zan, alaiatsu etaaxolabako. Bereala itxi eban fusilla eta piztitxoa al-dentzera abiatu zan, baina gixajoa artean jauzi zan.Errukiturik, askatutera joan zan, bestela basurdeku-meak berak anka ebagiko leuskio bere buruari, agin-ka. Arin ibili gura izan eban, eta egin be egingo ei-kean, aren ama agertu ez balitz.

Ezustean arrapatuta, ez eban bere burua babeste-ko astirik euki. Sumindutako basurdea bere gainerajauzi zan, orzka eta aginka. Ia, ia jasandako minabizi eiken... Baiña zorionez, gitxi iraun eban, etadana illuntasun biurtu zan.

Orain, ez ekian zelan, baiña argi ekusan: pozuanagertutako irudiak ez eban guzurrik esaten: bera zanbasurdea. Pizti ak arima be iruntsi eutson, eta orainaren barruan bizirik zirauan.

Basurdea -entzun eban, errealitatera itzuliz-, ba-surde madarikatua izan da! -bai. bere anaia zan. Ilo-tza aurkitu eben.

Zin dagit eztodala atsedenik artuko bere burualortu arte! -esan eban besteak, aserre bizian. abotsanegarrak apurtuta.

Etsituta, Alainek egin eban aal eban gauza baka-rra. arrapaladan oianpean desagertzea, bere urdezkobegi illun eta goibelei malko gezamiñak eriezalarik,betirako ala anaiek aurkitu arte.

LUZARRAGA'tar ASEL( IDITTU' k)

IMANOL NEURE ANAI KUTUNARI

Zaukat beti biotzianbasetxe baten jaio giñan-da.Gero aldendu giñianzeure txokotik atzerrirantza.Egazka joan ziñian,baiña biotzak alkar josirik,naizta soñez urriñian,maitasun orrek iraun daielabizi garian artian.

SARDUY TA ENBEITIA'TARELITXU'RI

BERE LENENGO JAUNARTZEEGUNEAN

Zubipunteko loba gaztenabesoetako kutuna,guraso onen alabatxua,lora polit usaintsualenengo aldiz zure barruansartu da Jesus Aurtxua.Gi,►ra genduke zu izatiaJesus'en lagun zintzoa.Bide ontatik lortuko dozubetiko zorun osoa.

Orain dirala sei-zazpi urteagertu ziñan ludian,gotzon zerutar egotxuduna,polita bene-benetan.Ordutik ona soin eta gogozuririk egun danetan,maitasunezko irri-parriadozularik ezpeñetan.gura genduke beti aingeruikusi ludi onetan.

Sabin Enbeitia Goiria

15

Page 18: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

EUSKALERRIA

LAURAK BAT

Ez dakizue noz sortu zan alkargo baten izen au?Bear ba'da, ez zeatz eta ondo. Orregaitik orain auxe

da nire asmoa: Argi ta garbi orren kondaira edo edestiazein dan zabal argitzea.

Ego-Ameriketan, lurrez benetan aundia dan Arjenti-ña laterrian, sortu zan 1877'an. Zioa ta garaia, Foruenkentzeagatitik erantzun sendoa emotea zan.

Argentiña'ko uriburu dan Buenos Aires'en 13 eus-kotar bizi ziran eta 1876'ko garagarrillaren 21'ean"Laurak Bat " bazkunari biziaa eta izena emon eutsoen,euren arteko euskaldunik zarrena buru eta nagusi zala.

Zein zan artezkari orren izena? Zein zan euren elbu-rua? Zeintzuk euren asmoak?

Urtero antolatu edo eratu, Lege Zarra edo Foruakkentzeak zelako atzerapaena ekarri eban Euskalerria-rentzat, erri au etorkizunerako itxartu, Argentina'negozan euskaldun beartsuai laguntza emon, erlejiñoarita euskal-jakintzari indarra emon, Europa'ra barriroetorri-bearrean egozanai lagundu, ekanduzko jai-aldiakospatu, eurai arnasea emon eta bizkortu, eta ez baka-rrik euskaldunai, onein senar naiz emazteai be bai...

Sortu eta urtebetera, 425 bazkide eukazan bazkunaketa 1930n. urtean 1.000'ra eldu zan.

Lenago, 1880'an Eusko-kirolak indartzeko, pelota-leku bat egin eben "Plaza Euskera" eritxona. Zorrak Ar/enriña'n euskul giroa sornt eban 'Zuuruk Bal"ek.garbitzeko eta kontuak bideratzeko eta batzokia eraiki-tzeko ortik atera eben dirua. "Coro euskaro' edo eus-kal-abestalde bat be sortu eben eta euskaldunen jakin-tza ta eusko-ekanduak asko indaru ziran.

Talde ta bazkide guzti onei eusteko ta iraun-azote-ko, Belgrado kalean aurkitzen zan "Laurak Bat" ek ar-tzen eban ardurea eta onein jokabidea onartuz, 1929 ' aneuskalzalerik geienak batu jakezan, benetako erriki-deak.

XIX gizaldiaren azkenetan, Buenos Aires ' en irugiza-moltso euskaldun egozan eta Arjentiña'ko probin-tzian zear urtero alkartzen ziran txapelketak edo kiro-lak egiteko.

1940'ko jorraillaren 24'an Errekaborde'tar MartinZuzendari Sule ' tarrak alegiñak egin ebazan, eritxi ez-bardiñak bat egiten eta guztien laguntzaz EUSKAL-ETXEA sortu eban. Erakunde onen onurea ondo eza-gutua da Ameriketan eta euskotarren garrantzia askougaritu dau.

Batzokiak bere ondoren on eta aundia artu eban. asko beteteko iraspenak sortuta.Beronek, illero, arpidedunen diru-laguntzaz baliatuz,euskotar umezurtzen eta babes-bakoen ardurea artu LETONA'k

eban, Landeretxe umezurtztegia eta beste eginbear

16

Page 19: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

KIROLAK

SASKI-BALOIA: KIROL IKUSGARRIA

Gaur egun, kirol ugari doguzala uka-eziña da. Muetaaskotakoak eta bakotxa bere berezitasunakaz. Batzuk esa-tekotan oneixek gendukez: futbola, tenisa, esku-baloia,pilota, saskibaloia... besteak beste. Baiña euren arteankirol ikusgarri bat baldin bada ori saski-baloia da zalantzabarik eta herari huruz zeozer esango dogu gaur.

JATORRIA

Kirol onek Laterri Batuetan (U.S.A.) izan eban bereasiera orain dirala eun eta bi urte. 1891ean ain zuzen, etabere sortzaillea Naismish jauna zan, Massachussets-ekoSpringfield deritxon errian.

ZELAN?

Len aitatutako Nasmish jauna Springfield-eko ikaste-txe haten soinketa-irakaslea zan eta I S91 'ngo Gabonilla-ren goiz batean, aldi aretan egiten eban otz aundia ken-tzearren, bere ikasleai jolas bat irakatsi eutsen.

Onelan izan zan: Saski batzuk artu eta soinketa-leku(gimnasio) bateko ormetan ipiñi zituan. Baloi bat emoneutsen ikasleai eta jarrarian arau batzuk sortu ebazan.

Ona emen batzuk: balioa erabilteko eskuak bakar-ba-karrik erabilliko ziran, balioa alde batetik bestera eroate-ko jo bear zan lurrean, saskietara jaurti, eta abar.

Modu edo era bitxi orretan jaio jakun saski-baloia.Ortik aurrera. apurka-apurka, zabalduz joan zan, bai Late-rri Batuetan eta bai beste Errialde batzutan be.

Guzti ori izango doQu idazteko gai, labur-labur izangoba'da be.

SASKI-BALOIA LATERRI BATUETAN

Gaur egun. bertako saski-baloia aitatukeran, danakpentsaten dogu N.B.A.tzaz, txapelketa orretan mundukojokalaririk onenak jokatzen dahelako.

Bidezkoa da, izan be, gogoeta ori, baiña orrez gain ba-dagoz heste gauza aitagarri batzuk be.

Saski-baloiak jaio zanetik orain arte aldaketa askojasan dauz eta atal edo faseak be bai gaurko arrakasta edoondore ona lortu al izateko.

Asikeran oztopo asko zan kirol au zabaltzeko: ezeza-guna zan, oitura edo tradi-r.iño barik... Alan be, gauzak al-datuz joan ziran. Egitura eta eraketa on bat lortu zan etaori dala-ta aurrerapen aundia ezagutu eban kirol onek.

Egiturak aitatzean mailla batzuk bereiztu geinkez:Alde batetik. "play-ground" deritxenak aurkitzen doguz.Au da. Laterri Batuetako kale guztietan, etxeeetako atze-

kaldeetan, edonun ipiñi ziran saskiak gazteak jokatuegien eta zaletasuna aunditzeko, bide batez. Eta olan,errialde aundi orren zear ikusten doguz gazte asko ta askosaski-baloiari ekiten.

Beste mailla batean, ikastokiak doguz. Euretan, joka-lari gazteak, euren eziketa aberastutzeaz gain, euren tre-betasuna obetu leikie, ango entrenatzaille edo gertularienlaguntzagaz. Eta onek garrantzi aundia dau gazteentzako.

Orren ostean, lkastetxe Nagusia edo Unibersidadea.Emen jokalariak ba-doaz euren eldutasuna lortzen eta aldiberean euren goi-maillako jokoa agertzen be bai. Gaiñera,ba dauke txapelketa aundi bat: "N.C.A.A.", au da Uni-bersidadeen arteko leia edo txapelketa.

Au 1939'garren urtean ibilten asi zan eta ordutik ona,eten barik jarraitu dau. Emendik urten dira, geroago joka-lari ospetsu ta aintzagarri izan diran Wilt Chamberlain,Bill Russell, Jerry West, Elgin Baylor, Michael Jordan,eta "Magic" Johnson, esaterako.

Eta azkenez, goi-goien dagoan N.B.A. ospetsua dogu.Au da amerikatar jokalari gazte guztien ametsa. LaterriBatuetako txapelketa aundia.

Onek 1946'garren urtean emon zituan bere lenengourratsak eta ia, ia 50 urte betetzekotan dagoala, bere aldi-rik onenean dagola esan lei.

Gaur nork ez dauz ezagutzen Larry Bird, Karl Malone,Charles Barkley, David Robinson eta abar, eta abar?

Emen bai saski-baloi zoragarria egiten daben birrinke-tak edo "mateak", iru puntutako saskiratzeak, trebetasunaundiko jokaldiak... eta abar.

Orri ezker saski-baloiak entzute aundia dauka, BEREIKUSKIZUNAGAITIK, itz baten esanda. Orren bitartezdiru-iturri bat biurtu jaku eta luzerako doala esango neukenik.

Eta Laterri Batuetako saski-baloia aitatu ondoren,ikusten dogu zelan beste errialdetan be, saski-baloiakindar aundia artu dauan, Europan, batez be.

Emen, txapelketa indartsuak he aurkitzen doguz. Orra,España eta italia'koak, ori bai, Yugoslabia zarreko tal-deak aztuteke, ezta Sobiet Batasuna izandakoak be.

Baita beste lurraldeetara be zabaldu da: Ego-Amerike-tan, Asia'n eta Afrikan be ba dakie kirol au jokatzen.

Guzti onen ondorioa au izan leiteke: Saski-baloia in-dartsu dogula eta etorkizuna be naiko baikorra.

Orra, asikeran jolas lez sortutako kirola, noraiño eldujakun. Arrigarria, benetan.

1993'ngo Zezeillaren 3an.

MALAX-ETXEBARRIA'tar JON

Page 20: JAIAK · 2017-02-09 · IPUIN-SARIKETA Urte onetan zeozer atzeraku yaku, eta augaitik aurkeztu izan diran ipuiñen sariketea, urrengo "ZER"en jakiñerazoko dautsuegu. Lau sari izango

EUSKERAZALEAK Golda de LarredteQui, 14 - 1.° dcha. BILBAO-i

IZKU\TZA BATBERA DAUKAGU

;=

Auxe dozu zure betiko

Kutxa. Bere berbea bete

eta zure bear-izanak

ulertzen dauzan Kutxa.

Etorkizunera zabalik dagoan

Erakundea, etenbako

gora-gogoagaz

bere erriko jenteari

laguntza-gai osoak

eskintzen dautsozana.

Beti dago zugandik ur

izkuntza bakar baten

alkar ulertu daikegun.

BBKBilbao BizkaiaBizkaiaBilbao Kutxa

150 PEZETA