2016ko iraila Doako edizioa ... · Zestoa ezagutzen ikasle zestoarrekin Martxan jarri zen...

8
Historiaurreko kanpalekua: Historiaurreko gizakiak kobazuloetatik kanpo ere bizi izan ziren! 2016ko iraila Doako edizioa www.ekainberri.com Eusk al K ulturaren sust raiak Las ra íces de la Cultura Vasca 943 8 6 8 8 11 S arre re n s almenta | V enta de entradas www.ekainberri.com ON LIN E Zergatik Ekainberri? Arte eta historia ondarea babesteko beharra Gauzak ezagutzea da beraiek errespetatu, zaindu eta maitatzeko lehen urratsa! Ekainberriren helburua adin guztietako publikoa historiaurrera hurbiltzea da. 3 orrialdeak Historiaurreko Olinpiadak Historiaurreko Olinpiadek adiskidetasun giroan lehiatuz sari bikainak lortzeko eta Paleolitoko biziraupen teknikak barrutik bizitzeko aukera ematen dute. Ekainfesten barruan nortasun propioa lortzen ari den ekimena da. 4 orrialdea 5 orrialdea 7 orrialdea LILI JAUREGIA - Andre Madalenen gogoetak bere egoera pertsonalaren aurrean

Transcript of 2016ko iraila Doako edizioa ... · Zestoa ezagutzen ikasle zestoarrekin Martxan jarri zen...

Page 1: 2016ko iraila Doako edizioa ... · Zestoa ezagutzen ikasle zestoarrekin Martxan jarri zen momentu-tik bertatik, bere inguru hur-bilenarekiko lotura ahalik eta estuena ezartzea eta

Historiaurreko kanpalekua: Historiaurreko gizakiak kobazuloetatik kanpo ere bizi izan ziren!

2016ko iraila Doako edizioawww.ekainberri.com

Euskal K ulturaren sust raiakLas ra íces de la Cultura Vasca

943 8 6 8 8 11

S arre re n s almenta | V enta de entra das

www.ekainberri.c omO N L I N E

Zergatik Ekainberri? Arte eta historia ondarea babesteko beharraGauzak ezagutzea da beraiek errespetatu, zaindu eta maitatzeko lehen urratsa! Ekainberriren helburua adin guztietako publikoa historiaurrera hurbiltzea da. 3 orrialdeak

Historiaurreko OlinpiadakHistoriaurreko Olinpiadek adiskidetasun giroan lehiatuz sari bikainak lortzeko eta Paleolitoko biziraupen teknikak barrutik bizitzeko aukera ematen dute. Ekainfesten barruan nortasun propioa lortzen ari den ekimena da. 4 orrialdea

5 orrialdea

7 orrialdeaLILI JAUREGIA - Andre Madalenen gogoetak bere egoera pertsonalaren aurrean

Page 2: 2016ko iraila Doako edizioa ... · Zestoa ezagutzen ikasle zestoarrekin Martxan jarri zen momentu-tik bertatik, bere inguru hur-bilenarekiko lotura ahalik eta estuena ezartzea eta

2 PA

TRIMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Sastarrain errekak Historiaz eta istorioz beteriko bailara bat sortu du bere ibilbidean. Uraren mil-ioika urtetako lanak gizakiaren bizimodurako inguru ezin hobea sortu du.Historiaurretik gaur eguneraino, gizakiok Sastarrain errekako ura edan dugu, bertan arrantzan egin, ur horren indarra aprobetxatu errekak eta burdinolak lanean jartzeko, berak bustitako lurretan baratzak eta soroak landatu…Sastarrain errekaren bailarak gure lurraldearen historian murgiltze-ko aukera ematen du, bakoitzak bere erritmoan eta behar duen denbora guztia hartuz. Ibilbidea bere osotasunean egun batean bu-

rutu daiteke, edo urrats bakoitza momentu desberdinetan egin.Ibilbidea gaur egungo herri bate-an hasten da, Zestoan, bertako kaleetan paseatuz, Aro Berriko zubia eta garbilekua ezagutu eta Erdi Aroan murgiltzen da Lili Jauregiarekin. Hortik aurrera, ibil-bidea historiaurrean murgiltzen da Ekainberri eta Ekaingo haitzu-loarekin.

El arroyo de Sastarrain ha creado un valle lleno de Historia y de historias en su recorrido. El tra-bajo del agua durante millones de años ha generado un entorno inmejorable para la vida humana.Desde la Prehistoria hasta hoy, las

personas hemos bebido el agua del arroyo de Sastarrain, pescado en sus aguas, utilizado esa agua para poner en marcha molinos y ferrerías, cultivado campos rega-dos por sus aguas…En el valle del Sastarrain podem-

os sumergirnos en la Historia de nuestro territorio, cada quién a su ritmo y tomándose el tiempo necesario. El recorrido empieza en el nú-cleo urbano actual, en Zestoa, paseando por sus calles, cruza la

Edad Moderna con el puente y el lavadero y se adentra en la Edad Media con el Palacio Lili. A partir de ahí, se sumerge en la Prehisto-ria con Ekainberri y la cueva de Ekain.

Natura, kultura, aisialdia, lasaitasuna, zirrarak, tradizioa eta modernitatea lotzen dituen ingurua.

Un entorno que reúne naturaleza, cultura, ocio, tranquilidad, emociones, tradición y modernidad

Ekanberri

Istorioen bailaran

El proyecto “Zestoa en tus ma-nos” surgió de la colaboración entre Ekainberri-Palacio Lili y Zestoako Herri Eskola para que su alumnado conozca de una manera integral el patrimonio cultural-artístico y humano de su municipio. La unidad didáctica del Palacio Lili, pensada para desarrollarse en dos cursos lectivos consecu-tivos, permite conocer el patri-monio monumental de Zestoa y los personajes presentes en su callejero a través de juegos de pistas.En Ekainberri el objetivo es conocer la forma de vida y las pinturas rupestres del Paleolítico Superior, en un segundo curso se haría una aproximación al entor-no natural de la cueva de Ekain, comparando el medio ambiente actual con el que pudieron en-contrar las personas en el pale-olítico.

“Zestoa zure esku”: Zestoa ezagutzen ikasle zestoarrekinMartxan jarri zen momentu-tik bertatik, bere inguru hur-bilenarekiko lotura ahalik eta estuena ezartzea eta bisitariaren nahiak eta beharrak asetzeko malgutasuna Ekainberri proiek-tuaren bi ardatz nagusi izan dira. “Zestoa zure esku” unitate didak-tikoa 2014-2015 ikasturtean jarri zen martxan, Zestoako Herri Ikastetxeko arduradunek Ekain-berri eta Lili Jauregiko lantal-deari luzaturiko proposamen bati helduta. Euren ikasleek herriko kultur ondarearen ezagutza sako-nago bat izatea lortu nahi zuten eta horretarako ezinbestekoa zen ikasle horiek Lili Jauregia eta Ekainberri ezagutzea. Bi hezkuntza ziklotan zehar ga-ratzeko pentsatutako programa oso bat da, baina atal bakoitza modu askean burutzeko aukera ere ematen du. Hasiera batean Zestoako udale-rriko ikasleentzat pentsatu bazen ere, beste edozein ikastetxe ere baliatu daiteke bi ordutan zehar burutzen den jarduera teoriko-praktiko honetaz eta edozein adinetako ikasleen beharretara egokitu daiteke.

Lili Jauregia eta lilitarrak, Zestoa-ko ondare materiala eta bertako pertsonaia esanguratsuak eza-gutzeko aparteko aitzakia bihur-tu dira. Pista jolasen bitartez hiribilduko kaleetan gordetzen diren ondare elementuak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du Zestoak, bere kaleen izendegiko pertso-naien bidez herriaren historian zehar bidaiatu daiteke. Bukaeran, jardueran zehar erabilitako ma-teriala ikasle bakoitzarentzat edo gela bakoitzarentzat izaten da.Ekainberriko jarduerei dago-kionez, Sastarrain bailarak eral-daketa handiak bizi izan ditu denboran zehar,baina Paleolitoan murgiltzeko aukera desberdinak eskaintzen ditu.Erabiltzaileek duela 13.000 edo 14.000 urte egindako margoak ikusi, ezagutu eta aztertzeaz gain, garai hartako bizimodua bizitze-ko aukera dute arkeologia esperi-mentaleko jardueren bidez. Ekaingo haitzuloaren inguru fisikoa ere ezagutu daiteke, gaur egungo eta historiaurreko paisaia elementuen arteko konparaketa burutuz.

Un valle de historias

Page 3: 2016ko iraila Doako edizioa ... · Zestoa ezagutzen ikasle zestoarrekin Martxan jarri zen momentu-tik bertatik, bere inguru hur-bilenarekiko lotura ahalik eta estuena ezartzea eta

3PATR

IMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Ekainberri urteetako gogoeta baten emaitza izan da. 1969an Ekaingo haitzuloan labar artea aurkitu zenean, arkeologoek hasieratik jakin zuten irudiak babestekotan kobazuloa itxi egin behar zela, baina aldi berean, arte ondare hori ezagutzera emateko beharra ere sentitzen zen.

Giza presentziak kobazuloetako klima hauskorraren egonkor-tasuna eraldatzen du. Aldaketa horrek sortzen dituen kalteak haitzuloaren ezaugarriaren ara-berakoak izango dira, batzuk hobeto jasaten dituzte aldaketak eta bisitari kopuru konkretu bat har dezakete, beste batzuk ez dute horrelakorik jasaten.

Ekainberri labar artedun koba-zulo baten hirugarren erreplika da mundu mailan. Aurretik Las-caux eta Altamiraren esperientziak zeuden, garai desberdinetan egi-nak, baina arazo berdinari aurre egiteko sortuak, bakoitza bere helburu eta filosofia konkretu-arekin.Artelan bat erakusteko bere kopia bat egitea zilegi ote den eztabaida oso sakona eta luzea da. Kopia bat ez da kultur ondarea kudeatzeko eredu bakarra, baina Ekaingo haitzuloaren kasuan aurkitu den eredurik egokiena izan da.Aurten zortzi urte dira proiektu hau martxan jarri zela, urte haue-tan munduko mutur desberdi-netako jendea izan dugu ber-tan (Zeelanda Berria, Australia, Hong Kong, Japonia, Argentina, Txile, Mexiko, Estatu Batuak, Errusia…). Baina ezin da ahaztu gure hur-bilenetik datorren jendea eta, batez ere, Ekainberriko eskaintza didaktikoa beraien programetan sartu duten ikastetxe guztiak ere.Hasieratik izan dute Ekainberrik eta ikastetxeek oso lotura estua, batzuentzat derrigorrezko irteera bihurtu da historiaurrea eta le-hen gizakia ezagutzeko garaian, gero ikasle horietako asko fami-liarekin itzultzen dira.

Zergatik Ekainberri? Arte eta historia ondarea babesteko beharra

Ekanberri

¿Por qué Ekainberri? La necesidad de cuidar nuestro patrimonio

Ekainberri es el fruto de una larga reflexión sobre la difusión y la conservación del patrimo-nio artístico de la prehistoria. La necesidad de proteger el frágil microclima de la cueva impide la visita a la cueva original, pero existe un largo debate sobre la legi-timidad de copiar una obra de arte para difundirla. No hay un

mode-lo único de gestión.En ocho años de funcionamien-to, Ekainberri ha recibido visi-tantes de diferentes extremos del mundo, pero el proyecto está íntimamente ligado a los centros escolares de su entorno, que han incluido la oferta didáctica de Ekainberri en sus itinerarios.

Kaixo! Peio naiz, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa! Ni bezalako arkeologo baten lana garai bateko gizakiek edo zibilizazioek utzitako aztarna materialak aztertzea da, aztarna horiek tresnak, hezurrak, euren “zaborra”, bitxiak, lurperatzeak, eraikinak… izan daitezke, ho-rrek guztiak beste inola lortu ezin daitezkeen datuak eskuratzeko aukera ematen du.Arkeologoen lana bereziki ga-rrantzitsua da historiaurrea

ikertzeko, garai horretarako informazio idatzirik ez dagoe-lako, beraz, garai batzuetako per-tsonen bizimodua ezagutzeko modu bakarra bihurtu da.Baina gizakiek egindako gauzak ikertzeaz gain, nire lankideek eta nik gauza horien inguruan geu konturatu gabe pilatzen diren aztarnak ere aztertzen ditugu, garai konkretu bati buruzko informazioa lortzeko aukera ematen baitute. Ingurune bateko landarediak po-

lena askatzen du eta polen hori lekuetan pilatzen da, baita aztar-nategi arkeologikoetan ere, polen horren lagin bat aztertuz, inguru horretan garai jakin batean izan zen landaredia mota ezagutu daiteke eta zer klima mota zuten jakin.

Leku batean berez hil diren ani-malien hezurrak aztertuz, garai konkretu bateko fauna nolakoa zen ezagutu daiteke eta animali horiek bizi ziren ingurugiroari buruzko informazioa lortu ere bai.Aztarnategi arkeologikoetan ma-teriala azaleratzen egiten den lana, indusketa alegia, arkeo-logoen lanaren zati bat bakarrik

da. Material guzti hori garbitu, sailkatu eta markatu egin behar da, eta aztarna batzuk begi hu-tsez ez direnez ikusten, ondorioak ateratzeko analisi konplexuak egin behar izaten dira.Historiaurreko aztarnen kasuan gainera, lortutako materialari data zehatz bat jartzea ere ez da gauza erraza izaten, laborategi espezializatuetan proba kimiko eta fisiko oso konplexuak egin behar izaten dira. Aztarna sortu zen garaiaren arabera, froga mota bat edo beste bat erabili be-harko da, froga guztiek ez baitute material guztientzat edo garai guztietako materialentzat balio.Arkeologoen lana ez da, beraz, telebista edo filma batzuetan

agertzen dena bezalakoa, izu-garri interesgarria da, baina ezin dira ahaztu laborategian edo liburutegian ikertzen pasatzen ditugun ordu guztiak. Abentura hauek aulkian eserita bizitzen dira!

Lagin batetik…

Peio arkeologa

Page 4: 2016ko iraila Doako edizioa ... · Zestoa ezagutzen ikasle zestoarrekin Martxan jarri zen momentu-tik bertatik, bere inguru hur-bilenarekiko lotura ahalik eta estuena ezartzea eta

4 PA

TRIMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Zestoak historiaurreko ondare oso aberatsa gordetzen du eta zestoarrek kirolarekin lotura handia izan dute beti. Bi faktore hauek lotzeko helburuarekin sortu zen Kobaz koba Trail mendi lasterketa, Zestoako Mendi Elkar-tea eta Ekainberriren eskutik.2016ko otsailaren 14an, 16 kilo-metroko ibilbide batek eta 25eko beste batek Zestoan kokaturiko historiaurreko aztarnategi arkeo-logikoak lotu zituzten. Bota zitu-en euriak eta hotzak korrikalariak izoztaroko klima baldintzetara hurbildu zituzten goiz batez.Ibilbidean zehar, korrikalariak Erralla, Amalda, Danbolinzulo,

Astigarraga, Erlaitz eta Ekaingo kobazuloen inguru hurbiletik igaro ziren, baita Harluzeko me-galitoaren ondotik eta Irikaitz aire zabaleko aztarnategi garrantzitsu-aren ingurutik ere.Lehenengo edizio honetarako 400 parte hartzaileren muga jarri zen eta proba baino bi aste lehenago dortsal guztiak hartuta zeuden.Proba arrakastatsuaren irabaz-leek sari bikainak lortu zituz-ten, distantzia bakoitzeko lehen emakume eta gizonezko zesto-arrek ere saria izan zuten. 16 kilo-metroko probaren garaileak Uxoa Irigoien eta Xabier Plazaola izan ziren, 25 kilometroko probarenak

berriz, Eva Gonzalez eta Iñaki Mihura.Lasterketan egindako lan itze-laren ondoren, korrikalariek eta Zestoako plazara hurbildu zirenek euskal produktu bikainak dastatzeko aukera ere izan zuten. Indarrak berritzeko modu pa-regabea!

2016an Ekainfest jaialdiaren VII.en ekitaldia ospatu zen Zestoan eta Historiaurreko Olinpiaden III. edizioa.Horrelako jaialdien helburua ondarea modu praktiko batean gizarteratzea da, kasu honetan historiaurrearen gaiari buruz aparteko interesik ez duten pert-sonak errealitate horren parte bi-hurtu eta beraiengan gaiarekiko interesa sortzea.Ekainfest Zestoako jai egute-gian finkatu den ekimena da, UNESCOk Ekain haitzuloa Gi-zateriaren Ondare izendatu zuela ospatzeko, egun batez herria his-toriaurrera itzultzen da.Historiaurreko Olinpiadak egita-rauan nortasun propioa hartzen doaz Ekainfesten egitarauaren barruan.III. edizioak ekarritako aldaketa nabarmenena parte hartzaileak taldean lehiatzetik bakarka lehia-tzera igaro izana da, modalitate honek bakoitzaren biziraupen gaitasunak hobeto ezagutzeko aukera ematen du eta frogaren ikusgarritasuna eta emozioa

handitu.Aurreko bi edizioetan, lehiakide-ak bost edo sei kidek osaturiko taldeetan ahalegintzen ziren sua egiten, labar margolanak sortzen, ehizan egiten eta ehizatutakoa kobazulora eramaten. Lehen gizaki haien itxura ahalik eta ongien irudikatzea ere kontutan hartzen da. Hirugarren aldi honetan ordea, norbanakoak izan ziren protago-nista, kobazulora eraman beha-rreko animalia ehizatua ordez-katzen duen harritzarra denen artean mugitzeko talde lana egin behar izan zuten arren.Gure artean lana eta kirola oso lotuta dauden bi errealitate dira, kiroletik erronka eta apustura pa-satzea ez da batere arraroa izan, Historiaurreko Olinpiadek fak-tore guzti hauek lotzen dituzte.Beste Olinpiar Jokoak lau urtetik behin ospatzen dira, Ekainfest Historiaurreko Olinpiadak ber-riz, urtero. Hilabete batzuk badi-ra oraindik 2017ko ediziorako entrenatzeko!

Historiaurreko Olinpiadak: lehen gizakiaren antzera lehian

Zestoa guarda un inmenso pa-trimonio prehistórico y sus habitantes siempre han estado estrechamente vinculados/as al deporte. La carrera de montaña Kobaz koba Trail surgió para au-nar estos dos elementos.

El 14 de febrero, un recorrido de 16 kilómetros y otro de 25 unie-ron los diferentes yacimientos arqueológicos del municipio y pudieron vivir las condiciones climáticas de la glaciación du-rante una mañana.

Las Olimpiadas Prehistóricas son un evento que van adquiriendo personalidad propia dentro de la celebración de Ekainfest y que pretende unir de una forma lúdica y para un público general la difusión de las técnicas pre-históricas.

Tras las dos primeras ediciones en las que se competía en grupo, en la tercera las pruebas han sido individuales, ganando así espec-tacularidad y emoción. ¡Todavía estamos a tiempo para entrenar-nos para la edición del 2017!

Kobaz koba Trail: patrimonio y deporte

Olimpiadas Prehistóricas de Zestoa

Kobaz koba Trail: ondarea eta kirola uztartzen

Ekainfest > Kobaz koba

Page 5: 2016ko iraila Doako edizioa ... · Zestoa ezagutzen ikasle zestoarrekin Martxan jarri zen momentu-tik bertatik, bere inguru hur-bilenarekiko lotura ahalik eta estuena ezartzea eta

5PATR

IMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Historiaurrea kobazuloekin lotu izan da beti, hein handi batean garai horretarako aurkitu diren aztarnategi arkeologiko gehienak kobazuloetan aurkitzen direlako, hauek oso inguru babestuak baiti-ra. Horregatik pentsatu izan da Paleolitoko gizakiak “kobazuloe-tako gizakiak” zirela.Ikuspegi partzial honentzat bi azalpen nagusi daude: batetik, aire zabalean aztarnategiak aurkitzea oso zaila da eta aurkitu direnak kasualitatez edo obra publikoen testuinguruan aurkitu izan dira; bestetik, Goi Paleolitoko klima hotzak aire zabaleko kanpale-kuetako bizimodua zaildu egingo zuen.

Goi Paleolitoko talde ehiztari eta biltzaileak ibiltariak ziren eta, baldintzak egokiak zirenean, ziu-rrenik aire libreko kanpalekuak ere eraikiko zituzten. Kontserbazio baldintza oso bere-ziak dituzten zenbait lekutan aire libreko kanpalekuen aztarnak ere aurkitu dira. Egurrez, larruz eta beste zenbait material galkorrez eginiko egiturak izango ziren.2016ko udan zehar Ekainbe-rriko historiaurreko kanpalekua martxan jarri da, Ekain abentura arkeologia esperimentaleko jar-duera tailer gelatik atera eta ho-rretarako egin den historiaurreko etxolara aldatu da, publikoaren al-detik onarpen maila oso onarekin.

Etxola epel mantentzeko sua egin ondoren, Ekainberriko bisitariak kobazuloko hormak margotu ahal izaten ditu eta bazkaria edo afaria lortzeko ehiza estrategiak garatu. Azkenik, ehiza saio arrakastatsu baten emaitza naturala dator, ehi-zatutakoa jatea, eta aurtengo udan Ekain abenturan parte hartu du-tenek txingarretan erretako hara-gia dastatzeko aukera izan dute.Aire zabaleko kanpalekuak paleo-litoko bizimoduaren oinarrizko elementua dira, baina beraiei bu-ruz oso datu gutxi ditugu, Ekain-berriko kanpalekuak errealitate horretan murgiltzeko aukera es-kaintzen du.

Historiaurreko kanpalekua: lehen gizakien bizimodura hurbiltzen

El campamento prehistorico

Aunque el Paleolítico siempre ha estado muy ligado a la vida en las cuevas, en gran medida por el frío extremo del clima de la gla-ciación, estas personas también construían campamentos al aire libre.Este tipo de refugio al aire libre estaría construido con materiales perecederos como piel o made-ra, por lo que sus vestigios solo pueden encontrarse en condi-

ciones muy concretas de conser-vación.Durante el verano de 2016 se ha puesto en marcha el campamento prehistórico de Ekainberri. Las actividades de arqueología expe-rimental que engloba la Aventura Ekain han salido de la sala de ta-lleres para trasladarse a la cabaña prehistórica, con un gran nivel de aceptación por parte del público.

Ekanberri

Page 6: 2016ko iraila Doako edizioa ... · Zestoa ezagutzen ikasle zestoarrekin Martxan jarri zen momentu-tik bertatik, bere inguru hur-bilenarekiko lotura ahalik eta estuena ezartzea eta

6 PA

TRIMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Ice Age Europe: indarrak batuta Europako izoztaroa ezagutzera emateko

Badira hiru urte Ekainberri Ice Age Europe Izoztaroko aztar-nategi arkeologiko eta museoen sarearen kide bihurtu zela. Ekain-berriren hasierako helburuetako bat hori bazen ere, denbora ho-netan Izotz aroko giroa ahalik eta ongien erreproduzitzeko kon-promisoa indartu egin da.

Testuinguru horretan, biga-rren urtez jarraian, zenbait hi-labetez benetako oreinak ditugu Ekainberriko belardian. Iaz hiru emerekin izandako esperien-tziaren ondoren, aurten urtebete inguruko lau eme eta ar bat izan dira gure artean.Goi Paleolitoko gizakiak Ekain ingurura oreinak ehizatzera etortzen ziren, belardian beraien presentziarekin Ekainberriko bisitarien eta gizaki haien arteko lotura estutu nahi izan da.Oreina ezinbesteko animalia izan zen Europako Paleolitoan, bai gizatalde ehiztari eta biltzaile askorentzat lehengaiak (larrua, haragia, hezur eta adarrak, ten-doiak…) lortzeko oinarrizko

iturria izan zelako, baita beraien mundu sinbolikoan lehen maila-ko lekua betetzen zuelako ere.

Cervidae familiako ugaztun hausnarkari hau Europan, Asian, Amerikan, Afrika iparraldean edo Artikoko eremu batzuetan aurkitu daiteke modu naturalean. Espezie gehienak eme baten in-guruan antolaturiko taldeetan bizi dira.Ingurugiro oso desberdinetara egokitzeko gai direnez, Pale-olitoko Europa ia osoan asko ehizatua izan zen animalia mota bat da. Horren lekuko dira Ekain, Santimamiñe edo Altamirako haitzuloak. Ekaingo ehiztari tal-dea adibidez, oreinkumeak eta

erditu berri zeuden emeak ehi-zatzen espezializatu zen milaka urtetan zehar.Aldi berean, oreina da Europan Paleolitoko labar artean gehien marraztua izan den animalietako bat, bisontea eta zaldiaren ondo-ren eta basahuntzarekin pareka-tuta. Arrazoiren batengatik, oreinak pertsona haien mundu sinbo-likoan ohorezko lekua zuela diru-di, baina maila hori ehiza erritual soil bat baino gehiago izan zela dirudi, oreinak ehizatzen zituz-ten kobazuloetako labar artean ez baitira orein asko agertzen ma-rraztuta.

Hace ya tres años que Ekainberri se unió a la asociación de museos y yacimientos arqueológicos de la Edad de Hielo Ice Age Europe. Uno de los objetivos iniciales de Ekainberri ya era precisamente recrear lo mejor posible el am-biente de la Edad de Hielo, con esta alianza ese compromiso se ha reforzado. El grupo de ciervos que ha vivido temporalmente en el prado de Ekainberri permite acercarse a estos animales que eran la prin-cipal fuente de sustento del grupo humano de la cueva de Ekain en el Paleolítico.

La Edad de Hielo en Europa:Una red de museos

2013an, Izotz Aroko aztarna arkeologikoak dituzten hainbat lekuk Ice Age Europe lan-sarea sortu zuten.

Ice Age Europe | Basque

BASQUE

Izotz Aroak Euskal Herriaren historia luzean utzi zuen aztarna garrantzitsua da. Isturitz, Ekain eta Santimamiñeko museoak horren lekuko dira. Hiruren artean ondare baliotsua gordetzen dute, bakoitza bere ezaugarri propioekin. Bizkaiko Golkoaren erpin honetatik plan bat iradokitzen dizugu, milaka urtetan gorderik egon den edertasunaz goza dezazun.Hiru kontzeptu. Ondarea ezagutzeko hiru aukera: - Isturitz: Gizakiak eginiko lehenengo artelanak ezagutu itzazu benetako kobazulo batetan. - Ekainberri: Benetako kobazuloaren faksimile/erreplika zehatz baten magia senti ezazu. - Santimamiñe: Kobazulo honen detalle guztiak ezagutuko dituzu 3D aurkezpen baten bitartez.

Page 7: 2016ko iraila Doako edizioa ... · Zestoa ezagutzen ikasle zestoarrekin Martxan jarri zen momentu-tik bertatik, bere inguru hur-bilenarekiko lotura ahalik eta estuena ezartzea eta

7PATR

IMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Gure Jaunaren 1678. urtea da. Egunak dira Lili Jauregiko leiho-ateak itxita direla eta leihoetatik argirik ikusten ez dela. Magda-lena Amilibia eta Elkaraeta, An-dre Madalen, aspaldi ez da he-rrira hurbildu. Zerbait gertatu da jauregian. Lehen argitasuna eta alaitasuna zen lekuan, orain deso-horearen, lotsaren eta tristuraren laino beltzak dira nagusi. Andre Madalenen bizitza guztiz aldatu duen gertaera batek etxeko eta burdinoletako erritmo bizia guz-tiz puskatu du. Euskal emakume honek bere ba-rruan gordeta dituen indarra eta adorea ateratzeko momentua iri-tsi da. Senarrarekin, Sebastian Li-likoarekin, izandako gorabeherak ahaztu gabe, Jauregiko negozio-ak bizi berritzera eta Lilitarren ohore zikindua garbitzera dator.

Bueltan zara Andre Madalen. Non ibili zara, bada?Han eta hemen! Gure ama adinean aurrera doa, bere etxean zerbitzuarekin bakarrik geratzen da, ahizparen senarrak asko bi-

daiatzen du eta laguntza behar izaten du… Baina bueltan naiz etxe madarikatu honen ohorea defendatu eta bertako negozioak behar diren bezala eramateko.

Eta zu kanpoan ibili zaren bi-tartean, nork eraman ditu jau-regiko negozioak?Beti etxeko kontuen jakinaren gainean izan naiz. Nire adminis-trari zintzoa den Balentinek in-formazio zehatza ematen dit gau-zak nola doazen, berak antolatzen ditu burdinolako egunerokoak, betiere niri galdetuta, noski. Olagizonak euren lana ezagutzen dute eta ez daukate egunero agin-dupean bizi beharrik. Momen-tuan etxean zerbitzurik ez dauka-danez, beraiek gobernatzen lanik ere ez!

Orduan berriro ere zu egingo al zara negozioen kargu?Nork hartuko du ba lan hori bestela? Norbaitek jarri beharko du ordena etxe santu honetan! Lehen ere, nire senarra, Sebastian Lilikoa, bidaian zen aldi askotan

ere, neuk eramaten nituen nego-zioak, haren baitan egon bagina, aspaldi geundeke kale gorrian!

Eta zure senarra? Zertan dabil Sebastian Lilikoa?Tira, ez nizuke hau kontatu be-har! Gure familiaren izen ona kolokan jarri du eta ez dakit nik gehiago bururik jasoko dugun! Ene Sebastian maiteak pozoituta-ko sagarrari hozka egin zion, bere burua galbidera eraman zuen eta beste guztiok berarekin! Jainkoak barka diezaiola, nik ez diot be-rehalakoan barkatuko eta! Gure konfesoreak sekulakoak eta bi esan dizkit gai hau dela eta, maki-na bat penitentzia ere egin behar izan dugu…

Nola liteke etxe guzti honen zama zu bezalako emakume baten bizkarrean egotea?Ez dakit zein emakume kla-serekin tratatuko duzun zuk nor-malean, baina nik bizi guztian aginduak ematen dituzten ema-kumeak ikusi ditut! Ene amak, dozenaka zerbitzari zeuzkan bere kargura eta kaiko negozioetan ere ibiltzen zen aitaren izenean. Hari ez zion sekula inork ezetzik esan! Gure inguruan agintzen dugun emakumeok munduko gauzarik normalena gara. Ez gara gizonak ohetik altxa edo ehizatik etorri zain egongo gauzak erabakitzeko! Gu gara geure buruen eta geure diru-zorroen jabe!

Egia da, Gorteko ekitaldietara edo joan izan garenean, Erreinuko zenbait lekutako damak izugarri harritzen direla etxeko negozio-etan nik ere sinadura daukadala jakitean. Gurean, herriko emaku-meek ezkondu arte etxeko zerbi-tzuan edo lana egiten dute eta gero senarraren lurretan lan egi-tera pasatzen dira, baina posizio oneko neskok gurasoen oinorde-tza jaso eta kudeatzen dugu!Baina nola da posible urtean zor-tzi edo hamar hilabete etxetik kanpora pasatzen dituzten gi-zonek negozioak etxean baleude bezala zuzentzea? Hori da ata-rramendua aterako dutena! Eta biltegian sute bat gertatzen bada? Noizko jakingo du gizonak eta noizko eman arazoa konpontzeko agindua?

Zein da momentu honetan zuen negozioen egoera? Sebastianen lizunkeriei esker gure ohorea eta izen ona pikutara joan dira eta horrek gure negozioetan izan du eragina. Hala ere, baditu-gu gurekin urteak daramatzaten bezero batzuk, guretzat Lili abize-na duten beste batzuk baino askoz hurbilagoak izan direnak eta leial-tasunez aurrera egiten lagundu digutenak.

Zuk ez duzu ondorengorik, Se-bastian agertzen ez bada, nork jarraituko du “Lilitarren oho-rea” defendatzen?Ene txikiak oso umetan hil zi-tzaizkidan eta ez dut oinorde-korik utziko Lili familiarentzat, horrexek erdibitzen dit niri bi-hotza beste ezerk baino gehiago! Neroni izango naiz nire azken hatseraino leinu honen onerako borrokan egingo duena, kosta ala

kosta! Sebastianek honetatik ongi irteten badu, berak hartu beharko du berriro ere negozioaren kon-trola. Bestela, ni falta naizenean, eta Jainkoak nahi dezala hori lu-zaroan ez gertatzea, Sebastianen iloba alprojaren baten esku ge-ratuko da mendeetan eraikitako guztia.

Andre Madalenekin berriketan Lili Jauregian

Lili Jauregia

Un acontecimiento muy trágico ocurrido en el Palacio Lili en la segunda mitad del siglo XVII ha marcado la vida posterior de todos/as los/as habitantes del Palacio. Magdalena de Amilibia y Elcaraeta, Andre Madalen, la se-ñora de Lili, desgrana los hechos que han truncado su felicidad y sus ilusiones.

Page 8: 2016ko iraila Doako edizioa ... · Zestoa ezagutzen ikasle zestoarrekin Martxan jarri zen momentu-tik bertatik, bere inguru hur-bilenarekiko lotura ahalik eta estuena ezartzea eta

Ekainberriko bisitak beti gi-datuak izaten dira eta bisi-taren norabidea erritmoa

pasabidearen ertzetan pizten diren argi batzuk markatzen dute. Bai-na gauza benetan ikusgarriak ez daude lurrean, hormetan baizik. Agian inguruak sortzen duen zirraragatik, agian margoen bila erabat kontzentratuta zebilelako, izan da aurkako norabidean eta erabat ilunpetan metro batzuk aurrera egin dituen bisitaririk.

• Ekainberriko bisitari askok au-rretik beste kobazulo asko eza-gutzen dituzte historiaurrearen gaia asko interesatzen zaielako, batzuk frontal eta guzti ere iristen dira kobazuloa ikertzeko amo-rratzen. Baina abuztuko egun batean lagun gazte bat kobazu-loko biztanlez jantzita agertu zi-tzaigun, eskuetan porra eta guzti!

• Gizakion irudimenak ez du mugarik eta kobazulo bateko testuinguruak irudimen bizi hori indartu egiten duela dirudi. Harkaitzaren formetan gauzak

ikusi eta irudiak osatzeko forma horiek erabiltzea oso ohikoa zen paleolitoko labar artean, gure bisitariak labar artistak balira, beste hainbat animalia espezie ere izango genituzke marraztuta. Ekainberriko margoen artean herensugeak, basahuntzak, itsas txakurrak, arrainak, jirafak, saltxitxa-txakurrak, adarbaka-rrak eta beste hainbat animalia ikusi baitira.

• Urtean hainbeste bisitari ja-sotzen dituen leku batetan gau-za asko galdu daitezke: arropa, betaurrekoen zorroak, argazki kamerak, aterkiak, erlojuren bat, txupeteak, panpina eta jostailu-ak… Horietako objekturen baten bila hasten direnean erreplikako txokoetan aurkitu izan dituzten gauzek Ekainberriko gidak aho-zabalik utzi izan dituzte. Besteak beste arropa zintzilikatzeko pintzak edo belarriak garbitzeko bastoitxoak aurkitu izan dituzte-lako. Nola iritsi ote dira bertara?

Las visitas a Ekainberri siempre son guiadas y el ritmo y la dirección de la

visita la marcan unas luces que se encienden en los bordes de los pasillos. Pero las cosas real-mente espectaculares no están en el suelo, sino en las paredes. Tal vez por la emoción que ge-nera el entorno, tal vez por estar totalmente concentrado/a en la búsqueda de las pinturas, hay quién ha avanzado varios me-tros en dirección contraria y to-talmente a oscuras.

• Muchos/as visitantes de Ekainberri han estado previa-mente en otras muchas cuevas por estar muy interesados/as en el tema de la prehistoria. Algu-nos/as vienen incluso con fron-tal, deseosos/as de investigar la cueva. Pero un día de agosto un joven amigo llegó vestido de cavernícola, ¡incluso con una porra en las manos!

• La imaginación humana no conoce límites y parece que el contexto de una cueva forta-

lece esa viva imaginación. Ver y utilizar las formas de las rocas para completar las figuras era muy común en el arte rupestre del paleolítico. Si nuestros/as visitantes fueran artistas pale-olíticos/as, tendríamos muchas más especies animales repre-sentadas en la cueva. Entre los dibujos de Ekainberri tenemos dragones, cabras montesas, fo-cas, peces, jirafas, perros salchi-cha, unicornios y otros muchos animales.

• Se pueden perder muchas co-sas en un lugar que recibe tan-tos visitantes al año: ropa, fun-das de gafas, cámaras de fotos, paraguas, algún reloj, chupetes, muñecos y juguetes… Los ob-jetos que han encontrado en la réplica los/as guías de Ekain-berri al entrar a recuperar esos objetos perdidos los/as han de-jado con la boca abierta, puesto que han encontrado pinzas para tender la ropa o bastoncillos para los oídos. ¿Cómo habrán llegado hasta ahí?

Ekainberrin gertatu da... Ocurrió en Ekainberri...

Frantzi aFranci a

Gastei zVi tori a

Donosti aSan Sebastian

Madri lMadrid

Iruñ aPamplona

Zestoa

Zaraut zA8

943 86 88 11*Gomendagarria da aldez aurretik erreserba egitea telefono zenbaki honetara deitzen:

*Es recomendable hacer una reserva previa llamando a este número de teléfono:

Portale kalea 1

20740 Zestoa [Gipuzkoa]

Salmenta puntuaPunto de venta www.ekainberri.com

[email protected]@lilijauregia.com

Ekainberri Ekaingo Kobaren Erreplika Lili Jauregia-Palacio Lili

@ekainberri @AndreMadalen

Ekainberritik...Ekainberrik zortzi urte bete-tzen ditu, kultur proiektu bezala oraindik haurrak gara, beste batzuetarako esperientzia luzea pilatu duen lantalde heldua, hasierako ilusio berdinarekin lana egiten dugun pertsonak, proiektuarekin batera hazten eta indartzen doan jendea, eta batez

ere, bisitariaren beharrak ase nahirik ibilbide arrakastatsua burutzen ari garenak.Urte hauetan momentu bikainak eta une ez hain onak izan ditugu, barre ugari, une larriren batzuk eta malkoren bat edo beste (ez beti tristeziazkoak). Pertsonak gara eta guk ere egun onak eta

txarrak izaten ditugu, nahiz eta bisitaria bigarrenez ohar ez da-din ahalegintzen garen. Baina familia bat bihurtu gara eta gure bisitariak ere familia honetako kide sentitzea da gure helburua. Zortzi urte hauetan boste-ko batekin edo bi musurekin agurtzen gaituzten eta ditugun

bisitari leialak lortu ditugu, es-kaintza ia bertako hezitzaileok bezain ondo ezagutzen duten irakasleak lekuko! Mila esker urte hauetan hazten lagundu diguzuelako eta orain arte bezala lanean jarraitzeko in-darra eta konfiantza eskaintzen diguzuelako!

Badakigu oraindik gehiago haz-teko gaitasuna dugula, Ekain-berri etengabe garatzen ari den proiektu bizia delako. Hazkunde horretan gure publikoa ezin-bestekoa da. Zuek zarete gure la-naren oinarria eta helmuga!

Ekainberriko hezitzaileak

Ekain Fundazioko kideakMiembros de la Fundación Ekain

Ekainberri eta Lili Jauregiko kudeaketaGestión de Ekainberri y el Palacio Lili

ZESTOAKO UDALAideiakborobiltzen

arazi PA

TRIMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Argitaratzailea: Arazi IKT S.L. | www.arazi.eus | [email protected] | 943 833 641