TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi...

16
b b u u l l l l y y n n g g - - a a r r i i a a u u r r r r e e e e g g i i t t e e n n 2011-01 • 117. zenbakia TXIKITTO

Transcript of TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi...

Page 1: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

bbuullllyynngg--aarriiaauurrrree eeggiitteenn

2011-01 • 117. zenbakiaTXIKITTO

Page 2: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

2011KO URTARRILA2

Urte Berri on Urkiko eskolatik! Hemen gai-tuzue berriro. Hasi orduko “Kontsumo tai-lerrak” izan ditugu. 1. zikloak “Jolas etajostailuak” eta “Ontziak eta berrerabilera”landu du. 2. ziklokoek “Elikagaien elabo-razioa eta etiketak”, eta 3. ziklokoek, be-rriz, “”Energia” eta “Elikagaien artekoanalisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta:“Kontsumoa eskoletan esperientziari bu-ruzko informazio hitzaldia”. 3. zikloko ikasleak liburutegian izan diraIrudiz-irudi programan, “Maketazio taile-rra” lantzen. Zinera joateko aukera ereizan dute 1. ziklokoek, Zinema Euskarazprograman “Pepper” filma ikusteko.Jadanik burua hurrengo lanak prestatzenere badaukagu, laster baitatoz Sanblasak,Santa Ageda, Ate Irekiak… Azken hauotsailaren 5ean ospatuko dugu; beraz, gu-rekin jai hau ospatu eta eskola ezagutunahi duzuenok gonbidatuta zaudete:hemen izango gaituzue!

Urkizu eskolako 2. mailako ikasleek ige-riketa kanpaina izan dute Ipuruako kirol-degian urtarrilaren 10etik 21era. Bestetik,urtarrilaren 26an, 1go eta 2. mailako ikas-leak Coliseora joan ziren, “Pepper” filmaikustera. 5. eta 6. mailakoak, bestalde, Arotz Eneabarnetegira joan ziren urtarrilak 19, 20 eta21ean.

Urte Berri on La Salle ikastetxetik. Opo-rrak, gure moduan, ondo pasatu dituzue-lakoan gaude. Urtarrilean Pakearen Asteaospatu dugu, astean zehar ekintza ezber-dinak landuz geletan. 6. mailakoak Mu-trikun egon ziren arrantza munduaezagutzen eta, nahiz eta saiatu, oraindikez dituzte arrainak sareetan aurkitzen! 3.mailakoak nekazal mundua ere ezagu-tzeko aukera izan zuten Bergara eta An-tzuola aldera joanda; bertan, animaliaknola zaindu, nekazal tresneria etb. ikus-teko parada izan zuten. Isasi mendi taldekoak, animoso gainera,Karakatera igoera egin zuten urte berrikoindarrak gastatzen hasita.

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaMaider Aranberri, Koldo Mitxelena eta Eibarko ikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioaMaider Aranberri eta Koldo Mitxelena.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa,Maider Aranberri eta Koldo Mitxelena.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GipuzkoakoForu Aldundia

Page 3: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

2011KO URTARRILA 3

Page 4: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

2011KO URTARRILA4

Page 5: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

2011KO URTARRILA 5

Page 6: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

2011KO URTARRILA6

Ume bat negarrez eta…- Zer gertatzen zaizu, seme?- Eskolan andereñoak jo egin nau.- Andereñok jo zaituela? Eta zergatik?- Brasil non dagoen galdetu dit eta ez nekien.Hori entzun bezain laster aitak zaplastekoaematen dio, esanez:- Hurrengoan gorde hobeto gauzak.

Cindy Castro

- Ama, ama, ikastolako mutilek txikle bateman didate zuhaitz batera igotzearentruke.- Baina ez al zara konturatzen hori kuleroakikusteko egiten dutela?- Bai, badakit, baina ni azkarragoa naiz etakuleroak kendu ditut.

Aitzol Oyarzabal

Komentu batean lapur bat sartu da eta lapurreta egin du. Mojaburuak:- Gure artean gizon bat dago eta nor den jakiteko gonak altxatu eta bakoitzak bereizena esan beharko du.Lehenengoak:- Sor Matilde!- Sor Maria! –besteak.- Sor Luzia! –hurrengoak.Baina azkenaren txanda iristen denean,honek:- Sor… presaaaa!!

Malen Txurruka

Gizon bat medikuarengana doa eta esatendio:- Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik.- Hori ezin da izan. Ea, bota bat.- Prrrrrr!!- Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.- Ipurdian?- Ez, ez, sudurrean.

Irene Rodriguez

Behin batean, maisuak galdetu zion Jaimitori:- Zer da kanibal bat?- Ez dakit –erantzun zion Jaimitok.Maisuak, errazteko asmoz, galdetu zion:- Zure gurasoak jaten badituzu, zer zara zu?- Bada, umezurtza.

Lorena Etxaluze

Page 7: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

2011KO URTARRILA 7

Gizon bat farmazia batera sartu eta galdetudu:- Ba al duzue azido azetil salizilikoa?- Aspirina esan nahi duzu?- A!! Kontxo, izena ahaztuta neukan.

Ane Arranz

Pepito bere etxera doa eta esaten dio amari:- Ama, hemen dituzu nire notak.- Zeeerr?? Nota hauek zaplasteko bat merezidute!- Egia da, ama, goazen, nik badakit-eta andereñoa non bizi den.

Paula Blas

Maisuak Jaimitori:- Ia, Jaimito, zeintzuk dira ikasleek gehienerabiltzen dituzten bi hitzak?- Ez dakit.- Oso ondo, Jaimito. Ondo egin duzu.

Ainhoa Beorlegi

- Amaaaa, amaaa, eskolan “asteburu” deitzen didate!- Zaude isilik, Domingo.

Leire Ayala

- Aita, aita! Handia naizenean zu bezalakoaizan nahi dut.- Ni bezain inportantea?- Ez, ni bezalako seme bat izateko.

Malen Vicente

- Jaimito, zenbat da 2 bider 2?- Berdina.- Eta zenbat da 2 bider 1?- Eskaintza.

Iker Aldalur

Page 8: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

2011KO URTARRILA8

Urte berriarekin batera ailegatu da zinemetara “Zi-gortzaileak” pelikula, bullyng-aren gaia jorratzenduen pelikula. Portugaleten errodatutako euska-

razko filman hamaika umek dihardute, izen handikoaktoreekin batera. Marrazki bizidunezkoa ez den etahemen egindako umeentzako lehenengo pelikula da.

“Zigortzaileak” umeei zuzendutako abenturazkofilma da. Euskaraz egina, umeak protagonistak direlaEuskal Herrian egin den lehenengo pelikula da. Filmhonek hainbat ikasleren abenturak kontatzen ditu: es-kola bateko hiru ganberro menderatzaileren jazarpenapairatzen duen neskatxa baten (Ainara) arazoekin has-ten da filma. Egoera jasan ezinik, Ainarak eskolaz al-datzea pentsatzen du eta bere laguna den Leirek,

nekearen nekeaz, menderatzaileei aurre egitea eraba-kitzen du. Horretarako Zigortzaileak deituko den super-heroi taldea osatuko du, Sandra eta Leo lagunekinbatera. Talde honek eskarmentua eman nahi izango dieAnjel eta bere hiru lagun menderatzaileei. Bullyng-arengaia arantzatsua bada ere, Zigortzaileen mozorroek,egindako zenbait hutsegitek eta gaztetxoek duten ima-jinazio handiak pelikula umorez zipriztinduko dute.Film honetan argi ikusten da nola bat eginda askoz ho-beto egiten zaien aurre arazoei.

Casting jendetsuaNork ez du inoiz buruan izan pelikula batean parte

hartzeko desioa? Eszenatoki zoragarriak, erropa des-

“Zigortzaileak”,bullyng-aren kontrako super heroiak

Page 9: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

2011KO URTARRILA 9

berdinak, besteren baten paperean jardutea, umoreaeragitea, edo negarra… Ba hori pentsatuko zuten, ziurasko, “Zigortzaileak” pelikulan parte hartzeko antolatuzuten proba edo casting-ean parte hartu zuten ehun-daka gaztetxok. Filmeko paper nagusiak zineman de-buta egiten duen neska eta mutil gazte talde batekbetetzen ditu. Hain zuzen ere, Bizkaiko leku askotanzein Ipar Euskal Herrian casting prozesu zurrunbilotsuaegin zen horretarako, eta probetara 1.200dik gora umeaurkeztu zen. Umeen paper horiek betetzen dituztenakAmaia Aberasturi, Nikola Zalduegi, Andoni Delavigne,Estibaliz Sarasola, Martin Gandiaga, Pello Madariagaeta Asier Vegas dira. Horiekin batera dihardute izen han-diko hainbat aktore ere: Anne Igartiburu, Carlos Sobera,Loli Astoreka, Gurutze Beitia, Alfonso Torregrosa eta Ra-fael Amargo dantzaria.

Errodajea2009. urteko udan filmatu zen pelikula. Portu-

galeteko Zunzunegi Institutuan egin zen sekuentziagehienen filmaketa, eta Santurtzin, Getxon eta Be-rangon beste guztiena. EITBren parte-hartzea etaEusko Jaurlaritzaren laguntza ere izan du “Zigort-zaileak” pelikulak.

Guzti honen ondoren telebistarako serie bat egi-teko aukera ez dute baztertu pelikularen ardura-dunek, eta badaezpada amaiera nahiko irekia lagadute. Dena dela, zinema aretoetan duen harrerarenaraberako erabakia izango dela ere azpimarratudute egileek.

Hor duzue, bada, ondo pasatu eta gai garran-tzitsu baten inguruan pentsatzeko aukera ezinho-bea, Euskal Herriko zineetan.

Page 10: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

HIRU MOZORRO ERRAZIa-ia konturatu barik aratosteak gainera etorriko zaizkigu, eta zeinmozorro aukeratzea zaila egiten bazaizue, hona hemen hiru aukeraerraz-errazak. Gauza gutxirekin mozorro politak egin ditzakezue.

MAHATS MOZORROAMATERIALA: Globo moreak edo berdeak.Leggins beltza eta kamiseta more edo berdea.Puztu globoak eta josi itzazu kamisetara.

etxekoartistak

1 2 3

2011KO URTARRILA10

TXIMELETA MOZORROAMATERIALA:Oihal zati bi.Pintura akriliko beltza, laranja eta horia.Praka beltza eta kamiseta laranja.Moztu oihala tximeletaren hegoaren formarekin eta margotu bi aldeetatik.Josi hegoak kamisetara eta besoak irekitzerakoan hegoak agertuko dira.

ROBOT MOZORROAMATERIALA:Kartoizko kaxa bat.Aldizkari-papera.Aluminiozko papera.Kaskoa egiteko forratu aluminiozko paperarekinkatilu edo bol bat.Kartoizko kaxarekin, itsasgarriarekin eta aldizkari-paperarekingauza elektrikoen itxurazko diseinua egin eta zuloak egin burua eta besoak ateratzeko.Mahukak edo mangak egiteko egin biribilkiak aluminiozko paperarekin.Eskularru gorriak ere erabili daitezke.

MAHATSA TXIMELETA ROBOTA

Page 11: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

Bazen behin familia zoriontsu bat:senar-emazteak eta ume jaio berria. Auzoko guz-tiek miresten zuten familia hura: “Ah ze bikote ederra, eta semea zer esanik ez!”.

Behin batean emaztea zuhaitz baten itzalpean zegoen hartxoa magalean hartuta.Atso itsusi bat hurbildu eta…

“Kaixo politori. Ilea orrazten utziko didazu?”“Ez, eskerrik asko, ez daukat orrazteko premiarik”“Nik uste komeni zaizula. Utzidazu, utzidazu!”“Tira, komenigarria baderitzozu… orraztu ba”Eta orrazten hasi zen. Baina atso temati hura sorgina zen, sorgin maltzurra,

eta orratz beltz bat sartu zion buruan. Orratza sartu eta emakumea uso bihurtuzen. Usoa, bai: hegoak zabaldu eta, pla-pla-pla. Alde egin zuen! Atsoak, berehala,emakumearen tokia hartu zuen: zuhaitzaren itzalean eseri zen haurtxoa magaleanjarrita.

Auzokoak, haurra atso ezezagun itsusi haren eskuetan ikusita, harritu egin ziren:“Aizu, nor zara zu?”Eta sorginak gezurra.“Ume honen ama! Nor izango naiz ba! Itxuraldatuta nago, bai, lehen emakume

ederra nintzen, baina sorgin gaizto batek itxura hau eman zidan”Hasieran inork ez zion sinetsi, baina hainbestetan esaten zuenez gauza bera, az-

kenerako denek ziria irentsi. Baita senarrak ere. Sorginak emakumea ordezkatzeaeta etxe zoriontsu hartan sartzea lortu zuen.

Etxeak lorategi polit bat zeukan eta egun hartatik aurrera egunero uso zuri bathurbiltzen zen bertara. Senarrari uso hura asko gustatu eta harrapatzen saiatzenzen. Sorginak, berriz:

“Zertarako nahi duzu uso nazkagarri hori! Ala! Goazen barrura!”Baina behin, zorionez,

senarrak usoa harra-patu zuen. Gizonakburua laztandu zionean,arraroa zen zerbaitaurkitu zion. Horixearraroa! Orratz beltzazeukan buruan sartuta.Gizonak orratza ateraeta usoa emakume ederbihurtu zen! Bereemaztea zen!

Emakumeak gertatu-takoaren berri emanzuenean, herritarreksorgina atxilotu zuten.Enparantzan epaitu etaherritik bota eginzuten.

2011KO URTARRILA 11

SORGINA ETA USOA

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

Page 12: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

2011KO URTARRILA12

- Patatak (1/2 kg)- 8 arrautz- Tipula handi bat - Gatza- Tomate frijitua (4 goilarakada)- Urtzen den gazta- York urdaiazpikoa, atuna, ganba,antxoak, txanpiñoiak, olibak…

Pizzotortila

“caprichi”

OSAGAIAK:

PAUSOAK:1.- Patata-tortila normalean egitendugun moduan egin. Patata etaarrautzari gehitu txip patatak, tortilagoxoagoa gelditu dadin.2.- Nahastu dena ondo eta pasatu irabiagailutik, masa bat lortu arte.Zartaginean egin tortila txiki batzuk.3.- Labea aurrez berotu 200 gradutanhamar minutuz gutxienez. 4.- Behin tortilak egin eta gero, tomate frijitua bota gainera, gero urtzeko gaztaia eta ondoren, nahi ditugun osagaiak.5.- Labean sartu eta aukera ematenbadu, grill eran jarri. Labean 5 minutuz eduki, gaztaia gainontzekoosagaiekin nahasteko adina denbora,tortila barrutik larregi sikatu ez dadin.

Ziur asko, zuetako askorigustatuko zaizue bai patata-tortila eta baita pizza ere. Ba errezeta honen bitartez, bi gauzak nahasturik, jaki gozo-gozoa egingo duzue.

Page 13: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

2011KO URTARRILA 13

www.aquariumss.comWeb orri honetan itsasoa, bertan bizi diren animaliak, itsasogintza… eta abarezagutu ahal izango dituzue. Bertara joatea erabakitzen baduzue,informazioa atalean argibide guztiak topatuko dituzue; nola iritsi, ordutegiak, tarifak… Gainera, eskolako lagunekin joanez gero, hezkuntzaipintzen duen atalean klik eginez gero, abantaila mordoa daudela ikusiko duzue.Baina joaterik ez baduzu edota lehenengo zer topatuko duzuen jakitea nahibaduzu, onena bisita birtuala dioen lekua klikatzea da, aldez aurretik zerdagoen ikusteko modurik onena. Beste sekretutxo bat ere badu web orri honek. Izan ere, pantailaren behekaldeanbisita tenperaturak dioten atalak topatuko dituzue. Bertan, momentukoitsasoaren egoeraren berri jasoko duzue; uraren temperatura, olatuen altuera… Aukera ezinhobea da, gure itsasoa ezagutzeko!

www.kutxaespacio.esMatematikak, astronomia, fisika… izen arraro eta aspergarriak direla uste duzu?Ba bisita ezazu Miramongo Teknologi Parkean dagoen museo hau eta ziur iritzizaldatuko duzula. Web orrian, bertara nola heldu, ordutegiak, tarifak… eta abartopatu ahalko dituzue. Baina, joan aurretik, zer ikusteko aukera dagoen jakiteanahiago baduzue, Museoko Guneak dioen atalean klik egiten baduzue,bertan ikusgai dagoen guztia ezagutu ahal izango duzue; behatoki astronomikoaeta planetariuma (izarrak eta planetak ondo baino hobeto ezagutzeko), energiaeta natura hobeto ulertzeko aukerak, simulagailuak… Bisita birtuala egiteko aukera ere badago, horrela bertara joan barik bisita txiki bat egin ahal izangoduzue. Zientzia eta teknologia ikutu eta gozatzeko gaiak direla konturatuko zarete!

ARIESAries maitea, zer duzu, baina, buru horretan? Erditontotuta zabiltza, burua beste nonbaiten duzu eta ezdiozu inori jaramonik egiten. Maiteminduta otezaude? Hori ematen du behintzat.TAURUSErlojuari begiratzen al diozu? Ezetz ematen du, betiberandu iristen zarelako leku guztietara. Zuri ez litzaizuke itxaroten egotea gustatuko, ezta? Ba pentsatu gehiago besteengan.GEMINISPoz-pozik dituzu etxekoak. Zure portaera ezinhobeada eta horrela jarraitu beharko zenuke, barrabaskeria askorik egin gabe. Horrek fruitua ekarriko du-eta.CANCEROndo pentsatuz gero, jakingo duzu arrazoia zureadela eta lagun hori oker dagoela. Hala ere, lasai,bera ere konturatuko da denborarekin. LEODen-dena ezin duzu lortu. Ez al zaude konforme daukazun guztiarekin? Gehiago baloratu beharko zenuke daukazuna, ez da gutxi-eta.VIRGOKirolari fina eginda zaude. Kalean ere beti korrika.Pentsatu al duzu etorkizunean Joko Olinpikoetanparte hartzea? Ez zenuke gaizki egingo. LIBRABatzuetan aspergarriak badira ere, nagusiek kontatzen dizkizuten istorioak baliagarriak izan daitezke etorkizunerako. Asko ikasi dezakezu. SCORPIUSKurtsoa hasi zenuela hilabete batzuk pasa dira, etakonturatzerako hemen daude Aste Santuko oporrak!Animo, hilabete batzuk besterik ez dira-eta. Gainera,ezustekoa jasoko duzu opor horietan!SAGITARIUSErraz kikiltzen diren horietakoa zara, baina zure ausardia erakutsiko duzu laster, eta besteak harritutautziko dituzu. Heroi baten antzera sentituko zara.Baina oinak beti lurrean, entzun?CAPRICORNIUSDatozen egunotan ezingo duzu geldirik egon etadantzatzeko gogoa izango duzu: arin-arina, funky-a,rap-a, tangoa… berdin zaizu zer, gorputza mugitzeaizango da kontua. Ba ez zaitez moztu!ACUARIUSOtsaila hilabete polita izango da Acuarius-entzat.6 zenbakiak zortea ekarriko dizue, baita kolore urdinak ere, eta ligatzeko aukera izango duzu. Halaere, kontuz etxeko-lanekin, ez zaitez erlaxatu.PISCISBesteak iritzi ezberdina badauka ere, errespetua dagarrantzitsuena. Ulertu behar duzu denok ez dugulaberdin pentsatzen. Eta gogoratu, altuago berba egiteak ez duela arrazoia ematen.

Page 14: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

2011KO URTARRILA14

Nagusien eta umeen artean desberdintasun handiak izatendirela pentsatzen dugu, bainazer gertatuko litzateke galderaberdina egiten badiegu nagusiari eta haurrari? Horrenbesteko aldea egongo ote da?

Egitten al dozu Sanblasik? Zer moduz

urtetzen jatzuz?

Maria Teresa Carmona 81 urteUrte asko daroiat sanblas opillak egitten. Kanpotiketorri nintzanetik, izango dira 55 bat urte. Egixaesan oso onak urtetzen jataz, etxekuak behintzat pozarren hartzen dittue. Alabakin batera egitten dittut, eta illobak be inguruan ibiltzen dira, laguntzen.

Naroa Martin 7 urteEgitten dittut, bai. Amamak erakutsi zestan sanblasopillak egitten. Eta eskolan be egin dittugu, eta osoondo pasau dogu egitten. Gehixago gustatzen jatajatia egittia baiño. Nere amamak oso gozuak egittendittu, baiña nere amatxonak ez dira hain onak.

Lisbeth Fuentes 35 urteEgixa esan ez dakit egitten. Oin dala urtebete sukaldaritza ikastaro bat egin neban eta beste gauzabatzuen artian sanblasak egitten erakutsi zeskuen,baiña egixa esan ez dot iñoiz praktikara eruan. Erosi egitten dittut.

Salma Losada 7 urteBadakitt egitten; eskolan be egin dittugu eta masiaondo urten bajakun be, etxeko labian amari pixkatxo bat erre egin jakon. Gogorra geldittu zaneta hagin bat be jausi egin jatan! Neri gehixago gustatzen jata sanblasak egittia jatia baiño.

Page 15: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

2011KO URTARRILA 15

Ariketa fisikoa.- 6 urtetik aurreraMunstroa eta Igela lagun handiak dira. Igelak uste du gauza guztietan aditua dela, eta Munstroakankailu gizajo bat da. Biek ala biek bizitzako zailtasunei aurre egiten diete irudimenez etaausardiaz. Oraingo honetan, Igelak uste du Munstroa polotoa dagoela eta ariketak egitekoaholkatzen dio. Munstroa saiatzen da, baina gaizki egiten du. Baina zerbait Igelak baino hobetoegiten du!

Medellingo lokatza (Espainiako sari nazionala, 2009).- 10 urtetik aurreraCamilok eta Andresek egunak kalez kale gora eta behera ibiliz ematen dituzte Medellingo berenauzoan, hau da, munduko lekurik onenean. Camilok argi ikusten du, handiak direnean, lapur taldebat zuzenduko dutela. Baina Andresek ez du lapurra izan nahi. Hori bai, beti egongo diraelkarrekin. Ez dakitena da liburutegian halabeharrez sartzeak beharbada bizitza aldatuko diela.

Tinta-bihotz.- 12 urtetik aurreraAntzinako liburuak zaharberritzen ditu Mok, eta liburuei dien maitasuna bere alaba Meggie-riirakatsi dio. Maggie irakurle amorratua da. Gau batean, gizon misteriotsu bat agertuko da haienetxeko leiho atzean eta, handik aurrera, abenturaz beteriko bidaiari ekingo diote aita-alabek liburuberezi baten bila. Bidaian zehar, bere bizitzako misteriorik handiena argituko du Meggiek: bereamaren desagertzea.

Nora eta laugarren Errege Magoa (5 urtetik aurrera)Joan den urtean, Norak bost jostailu eskatu zizkien Errege Magoei, baina hiru baino ez zizkiotenekarri. Aurten, horren arrazoia galdetzeko, esna geratuko da neskatila. Baina Errege Magoak etorrieta eskatutako guztia utziko diote. Aho zabalik geratuko da, ordea, etxeko balkoitik laugarrenErrege Mago bat sartzen ikustean…

Margolin (8 urtetik aurrera)Parisko kaleetan bizi den eskale baten ahotik etorri zaigu Margolin tximeletaren istorioa. Haurbatek bere etxeko lorategian harrapatuko du. Baina tximeleta hori oso ausarta da. Horregatikegingo ditu ahalegin guztiak askatasuna lortzeko eta berriro lagunekin elkartzeko.

Ezekiel (Gazte-literatura)Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta arrebarekin bizi da, emakumez inguratuta.Hamalau urteko mutil gehienek bezala, bizitza bi partetan banatuta dauka; alde batetik etxekoistiluak daude, eta bestetik kanpoko giroa: eskola, lagunak, koadrilaren lokala eta… neskak.Neskek buruhausteak ematen dizkiote, etxe barruan eta kanpoan. Ezekielen koadrilako inork ez diooraindik musurik eman neska bati. Eta denak amorratzen daude. Izan ere, abentura handia dalehenengo musua ematea.

JUAN

SAN

MART

IN LI

BURU

TEGIAN

EIBAR

KO LI

BURU

DEND

ETAN

Page 16: TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/... · 2015. 11. 23. · analisi konparatiboak”. Gurasoentzako hi-tzaldia ere izan dugu honekin lotuta: “Kontsumoa eskoletan

Tkomikiakomikiakomikia

komi

kia

kom

komikia