2014 Eskolarteko Bertso Lehiaketa - Aner Perez Manterola, Txapelduna

download 2014 Eskolarteko Bertso Lehiaketa -  Aner Perez Manterola, Txapelduna

of 3

description

2014 Gipuzako Eskolarteko Bertso Txapelketan, Bertsopaperetan Txapeldunaren bertsoak. OROKIETA Herri Esdkolako Ikaslea den Aner Perez Manterolarena hain zuzen ere.

Transcript of 2014 Eskolarteko Bertso Lehiaketa - Aner Perez Manterola, Txapelduna

IDATZIZKO BERTSOAK

IDATZIZKO BERTSOAK

Gaia: Inauteriak dira eta ez dakizu mozorroa non utzi duzun.Doinua: HabaneraInauteri eguna data elurra mara-mara,gaurkoan hau gertatzeaoso harrigarria da,mozorroa hartzera joankaxoian ez dago, hara!gero lasterka joan naizbilatzera logelara.Kendu dut oheko mantata baita ere izara,ez ote nun sukaldekomahaiaren gainean laga?Orain beherantza jarri zaitpozez gorantz neukan malda,ezin dut inon aurkitumozorro non sartu zara?

Itxaropen handiakinnuen mozorroa jaso,baina azkenean emanzizkidan hamaika arazo,jaso nuenean zeuzkanoso politak bi lazo,gogoratu beharra dutnon utzi ote nuen atzo?Orain egin behar diotnire buruari kaso,ez ote da ba egongoate ondoan akaso?Azkenean aurkitu dutbaina egin diot pasomozorrorik gabe erebanaiz ni nahiko pailazo.BAPATEKO AGURREKO BERTSOAOharra: Azkenean aldatu egin behar izan dut ez baitut amaieran kantatu, gazteek amaitutakoan baizikDoinua: Habanera Bertsolaritxo gazteeksena barrutik dakarte,eta bertso-irudimenizugarria daukate,egia esan behar badutguztiz liluratu naute,eta orain datozenakibiliko dira aparte.Norbaitek pentsatuko dumutiko isildu zaite,ez baduzue entzun nahihori zuentzako kalte,bukatu beharra daukatagur bertsozale maite,eskerrik asko entzuleeta hurrengo bat arte.