2. dekretuaren sintesia

12
OINARRIZKO CURRICULUM DEKRETUA XEDAPEN OROKORRAK 1. XEDEA: Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma ezartzen du dekretu honek, eta hura ezartzeko modua xedatzen. 2. APLIKAZIO EREMUA: Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da, baldin eta Lehen Hezkuntzako eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten badute. 3. PRINTZIPIO OROKORRAK: Pertsona guztiek izan beharreko oinarrizko gaitasunak lantzeko xedea du, norberaren errealizazioa eta garapena lortzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta enplegua lortzeko. Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloek eta irakasgaiek beren barnean hartuko dituzte hezkuntza- gaitasun orokorrak. Irakasle guztiak batera eta modu koordinatuan esku hartu behar dute dagokien hezkuntza-etapan eta curriculum-arloan. Horrez gain, familiekin eta gizarteko beste eragile batzuekin lan egin beharko dute. Ikastetxeetako bizikidetza egokia izan dadin, bake positiborako, giza eskubideetarako, justiziarako, elkartasunerako eta inklusiorako heziketa eman behar dute ikastetxeek. 4. ANTOLAMENDU-PRINTZIPIOAK: Oinarrizko Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da. Lehen Hezkuntza bi urteko ziklotan dago egituratuta. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasturtetan eta irakasgaitan. Oinarrizko Hezkuntzarako bidea erraztuko zaie hezkuntza-sistema titulaziorik eskuratu gabe utzi duten gazte eta helduei. 5. OINARRIZKO HEZKUNTZAREN XEDEAK Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko Ikasleek kulturizatzea eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea

Transcript of 2. dekretuaren sintesia

Page 1: 2. dekretuaren sintesia

OINARRIZKO CURRICULUM DEKRETUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. XEDEA: Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma ezartzen du dekretu honek, eta hura ezartzeko modua xedatzen.

2. APLIKAZIO EREMUA: Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da, baldin eta Lehen Hezkuntzako eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten badute.

3. PRINTZIPIO OROKORRAK: Pertsona guztiek izan beharreko oinarrizko gaitasunak lantzeko xedea du,

norberaren errealizazioa eta garapena lortzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta enplegua lortzeko.

Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloek eta irakasgaiek beren barnean hartuko dituzte hezkuntza-gaitasun orokorrak.

Irakasle guztiak batera eta modu koordinatuan esku hartu behar dute dagokien hezkuntza-etapan eta curriculum-arloan. Horrez gain, familiekin eta gizarteko beste eragile batzuekin lan egin beharko dute.

Ikastetxeetako bizikidetza egokia izan dadin, bake positiborako, giza eskubideetarako, justiziarako, elkartasunerako eta inklusiorako heziketa eman behar dute ikastetxeek.

4. ANTOLAMENDU-PRINTZIPIOAK: Oinarrizko Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da. Lehen Hezkuntza bi urteko ziklotan dago egituratuta. Derrigorrezko Bigarren

Hezkuntza ikasturtetan eta irakasgaitan. Oinarrizko Hezkuntzarako bidea erraztuko zaie hezkuntza-sistema titulaziorik

eskuratu gabe utzi duten gazte eta helduei.5. OINARRIZKO HEZKUNTZAREN XEDEAK

Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko Ikasleek kulturizatzea eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean

hasteko prestatzea Ikasleak gaitzea bizitzan zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen.

6. OINARRIZKO GAITASUNAKa) Zientzia-, teknologia-, eta osasun-kulturarako gaitasunab) Ikasten ikasteko gaitasunac) Matematikarako gaitasunad) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunae) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunaf) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasunag) Giza eta arte-kulturarako gaitasunah) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

7. OINARRIZKO HEZKUNTZAREN HELBURUAK Arduraz bizitzen ikastea Ikasten eta pentsatzen ikastea Komunikatzen ikastea Elkarrekin bizitzen ikastea

Page 2: 2. dekretuaren sintesia

Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea Egiten eta ekiten ikastea

LEHEN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA

Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak eta ordutegia arlo horietara moldatzeak arlo horiek lantzeko behar den denbora mugatzea dakar, eta ez du alde batera utzi nahi hezkuntza-etaparen izaera orokorra eta integratzailea.

Lehen zikloko ordutegia egokitzeko aukera izango dute ikastetxeek; betiere, hezkuntza-etapako ordutegia errespetatzen bada eta dekretu honetako IV. eranskinean jasotako helburuak betetzen badira.

LEHEN HEZKUNTZAKO ARLOAK

NATURA, GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUERA

Arlo honek darabilen ingurune kontzeptuak, giza existentziaren testuingurua osatzen duten fenomeno multzoa ez ezik, gizakiek fenomeno-multzo horrekin duten harremana ere adierazten du.

Curriculumaren marko honetan, ingurunea ezagutza-objektu izateaz gain, elementu motibatzailea, jardute-esparrua eta ikaskuntzarako baliabide indartzaile eta integratzailea ere bada.

Arlo honetako curriculumaren izaera diziplinartekoa da nabarmen; ikaskuntzek elkarri lagundu diezaiotela lortu nahi duten loturak ezartzen ditu, eta ikaskuntza adierazgarriaren alde egiten du.

Arlo honetan, bereziki aztertu behar da haurrek, egunero, bai teknologiazko zein ikus-entzunezko baliabideen eskutik, bai eta bestelako gizarte eragileetatik ere jasotzen duten informazioak zer-nolako garrantzia duen.

Edukiak hautatzeko , hortaz, hainbat irizpide du kontuan. Hasteko, Lehen Hezkuntzaren helburu orokorrak lortzeko eta oinarrizko gaitasunak garatzeko lagungarriak diren edukiei eman zaie lehentasuna. Bigarrenik, munduari buruzko informazio askotarikoa sortzeaz gain, jakintza-arlo honek informazio horiek ulertzeko eta interpretatzeko gai izateko tresnak eman nahi dizkie haurrei. Edukiak eduki multzotan antolatu dira eta honako hau dute helburu: beren hurbileko inguruarekin harremanean aritzeko gai diren eta, halaber, kontzientzia kritikoz jardungo duten pertsonak heztea. Ondorengoak dira eduki multzoak:

1. Ingurunea eta hura iraunaraztea2. Izaki bizidunen aniztasuna3. Osasuna eta garapen pertsonala4. Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza5. Denboran zehar izandako aldaketak6. Materia eta energia7. Objektuak, makinak eta teknologia

Page 3: 2. dekretuaren sintesia

Dagokigun arlo honetan esperimentazioaren, ikerketaren, landa-lanen, irteeren, bisiten, behaketa zuzenaren eta abarren inguruko edukiak integratu beharko dira, bai eta informazio- eta komunikazio-teknologien erabilera ere. Hortaz gain, komeni da ikasgelak lan-taldetan antolatzea.

ARTE HEZKUNTZA

Etapa honetan, musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira. Mota guztietako erreferentzia estetikoek iragazten dute gure gizartea,eta erreferentzia horiek daude gizarteratze-prozesuetan, nortasuna eraikitzeko prozesuetan, bai eta bizi garen munduari buruz ditugun ideiak egiteko prozesuetan ere.

Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio- eta mugimendu garapena, sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena...

Arte mota guztiak ideien, sentimenduen, sinesmenen eta pertsonen jarreren adierazpenak direla jabetu behar dute ikasleek, eta, horrez gainera, pertsonen edo taldeen nortasunaren adierazgarri ez ezik, nortasunaren eratzaile ere badirela ohartu behar dute.

Beste zenbait irakasgaik ez bezala, irudiek eta musikak ikasleen bizitzako alderdi guztietan dute eragina, baita oso alderdi garrantzitsuetan ere; besteak beste, emozioetan, nortasunean eta sozializazioan.

Arte Hezkuntzaren azterketa-gaia:

- Kultura-ondare tradizionalaren eta garaikidearen musika eta ikusizko arteak.- Ikusizko kultura-ekoizpena eta musika-ekoizpena, herri-artea eta musika, diseinua,

komunikabideen eta informazio bitartekoen ikusizko erreferente estetikoak eta musika erreferenteak, moda...

- Ekoizpen-alderdia: irudien, musikaren, mugimenduaren... bitartez, adieraztea, sortzea, komunikatzea...

- -Alderdi erreflexiboa edo kritikoa, produktu estetikoen erabiltzaile garenez: artearen eremutzat hartzen den inguruneko edo ingurune horretatik kanpoko ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren produktuak ikustea, entzutea, aztertzea, interpretatzea, probatzea, gozatzea, sentitzea, ulertzea...

Alor horretan garatuko diren edukien helburua eremu hauei erantzutea izango da:

- Arteen, ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren adierazpen-, komunikazio- eta narrazio-erabileren edukiak.

- Musika-hizkuntzaren, hizkuntza plastikoaren eta ikusizko hizkuntzaren baliabideei eta arauei buruzko edukiak.

- Artearen,ikusizkokulturarenetamusika-kulturarensorkuntza-prozedurak eta teknikak aztertzen dituzten edukiak.

Page 4: 2. dekretuaren sintesia

- Arteak, ikusizko kultura eta musika-kultura sortzen dituen gizartean arteek, ikusizko kulturak eta musika-kulturak dituzten funtzioen eta artikulazioaren edukiak.

- Gertuko eta urrutiko eremuetako ikusizko arte-sorkuntzen eta musika sorkuntzen edukiak, ekoizpen-testuinguruak kontuan hartuta.

Hala ere, Musikarekin eta Ikusizkoen Hezkuntzarekin lanean gabiltzanez, edukiak eraginkortasunez antolatu behar ditugu, eta, antolaketa horren bitartez, irakasgai bakoitzaren nortasuna eta biek dituzten toki komunak islatzeko aukera izan behar dugu. Horretarako, pertsonek arte-gertaerei heltzeko ditugun bi moduak erabiliko ditugu, bai erabileraren, bai ekoizpenaren eremuan ere, eta alor bakoitzaren eduki-multzoak egituratzeko ardatz gisa hartuko ditugu.

Horrela, eduki multzo hauek ezartzen dira Lehen Hezkuntzarako:

1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea.2. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta – sorkuntza.3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta

interpretazioa.4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.

Arte Hezkuntzak esperimentazioari eta praktikari tarte zabala utziko dioten metodologia-proposamenak irakatsi behar ditu, eta arte-hizkuntzen baliabide teknikoak eta adierazpen-baliabideak erabili.

GORPUTZ HEZKUNTZA

Eremu honetako hezkuntza-ekintzaren oinarrizko elementuak gorputza eta giza mugimena dira, eta mugimen-jarduerarekin eta gorputz-kulturako elementuak barneratzearekin lotutako ahalmenak garatzea du helburu nagusi.

Gorputz hezkuntza pertsona bakoitzaren garapena lortzen eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du. Horrez gain, mugimen-jarrerak eskuratzea eta perfekzionatzea , norberaren ongizatea lortzera bideratzen duten eta bizitza osasungarri bat sustatzen duten premiei egunerokotasunera transferitzeko baliagarria izatea da asmoa.

Hori guztia gorputzaren portaera motorraren eta jolasen bitartez garatzen da. Horrela, ikasleen adimen motorra, komunikatzeko eta harremanak egiteko ahalmena, emozioak adierazteko eta kontrolatzeko ahalmena, eta norberaren ekintzak behar bezala bideratzeko gaitasunak garatzen dira. Gainera, jarduera fisikoaren inguruan sortzen diren pertsonen arteko harremanek hainbat balio barneratzen eragiten dute; besteak beste, errespetua, onarpena edo lankidetza, eta ondorioz, berdintasuna sustatu eta beste pertsonekin harreman eraikitzaileak sortu.

Page 5: 2. dekretuaren sintesia

Era berean, gorputzak eta mugimen-jarduerek dituzten adierazpen-aukerek gorputz-hizkuntzen sormena eta erabilera indartzen dute; zehazki, pertsonen arteko harremanak leuntzen dituzten sentimenduak eta emozioak transmititzeko.

Edukiak egituratzeak agerian uzten du Lehen Hezkuntzako gorputz-hezkuntzari zentzua ematen dioten ardatzetako bakoitza: mugimenarekin lotutako ahalmen kognitiboen, fisikoen, emozionalen eta harreman ahalmenen garapena; mugimenaren gizarte eta kultura-ereduen barneratzea; eta balio-hezkuntza eta osasunerako hezkuntza. Proposamen hori oinarri hartuta, eremu hau lau eduki multzotan banatu da:

1. eduki multzoan norberaren ezagutza eta kontrola lantzen da, 2. eduki multzoan Gorputz-adierazpena eta komunikazioa, 3. eduki multzoan Jarduera fisikoa eta osasuna, eta azkenik, 4. eduki-multzoan mugimen-kultura: aisialdia eta denbora librerako hezkuntzan zentratzen dena.

Horrez gain, gorputz-hezkuntzako edukietan lehentasuna ezartzeko, prozedura edukien eta jarrera-edukien arteko polarizazio bikoitza errespetatu behar dela azpimarratu behar da. Lehenengoen bidez, haurrek aukera izango dute sistema motorraren arloan gai sentitzeko. Bigarrenek, berriz, etikaren ikuspegitik jarduera fisikoaren eta kirol-jardueraren inguruan dauden hainbat egoera konplexuri aurre egiten lagunduko diete, bai eta gorputz-kulturari dagozkion egoerei ere.

Prozesu horretan, edonolako diskriminazioak saihestu behar dira (hau da, sexuaren, gizarte-mailaren, arrazaren, pertsonen arteko desberdintasunen edo gaitasunen araberakoak), eta, horretarako, indarrean dauden gizarte-estereotipoak eta jarrera xenofoboak hautsi behar dira. Etapa honetako metodologia-ikuspegia ludikoa da. Garapen motorraren eta kognitiboaren arteko lotura garrantzitsua da; izan ere, espazioari, denborari eta gorputzari buruzko lehenengo nozioak hainbat mugimendu-egoeratan gertatzen diren harreman logikoei esker ezartzen dira. Etapa hau luzea eta era askotakoa denez, beharrezkoa da aldiak bereiztea. Lehenengo aldia, 6-8 urte bitartean, haurrak arreta galtzearen eta, pixkanaka, nia baieztatzearen fasean sartzen hasten dira. Beraz, gorputz-hezkuntzak lagundu egin behar die, beren izate orokorra errespetatuz eta mugimen-premiak asez. Adin eta 8tik 12 urtera arte, haurrek bilakaerarekin jarraituko dute, osotasunetik aniztasunera. Gorputz-hezkuntzak aktiboki lagundu beharko luke niaren pixkanakako baieztatze-prozesu horretan. Era berean, esparru egoki bat eskaini beharko luke norberaren ikuspuntuan arreta galduz joateko; horrela, batez ere jolasetan eta kiroletan oinarrituz, aurrera egingo du beste pertsonak edo taldeak ulertzeko prozesuan.

HIZKUNTZAK

Pertsona era integralean eta harmoniatsuan garatzeko, bai alderdi intelektualean eta bai afektiboan eta sozialean, ezinbestekoa da jarduera sozial eta indibidual bakoitzean hizkuntza erabiltzeko ahalmena lantzea, eta literatura-testu adierazkorrak zentzuz irakurtzeko trebetasunak eskuratzea.

Page 6: 2. dekretuaren sintesia

Giza garapenerako funtsezko eragilea da hizkuntza, bai indibidualki (pentsatzeko, jakintzak egokitzeko…), bai eta sozialki (giza taldeak eratzeko eta garatzeko…). Hau da, hizkuntzari eskera sortu, sendotu eta zabaltzen da kultura.

Oinarrizko Hezkuntzan arlo hauek irakastearen helburua bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna garatzea da. Literatura-hezkuntza, etapa honetan, adierazpen xumeenetara hurbiltzen da, eta esperientzia atseginak sustatzen dira, literatura-testuak irakurriz eta birsortuz.

Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daude –euskara eta gaztelania-, eta eskolaren helburu nagusia da ikasle guztiek bi hizkuntza jakitea, eta, beraz, euskara erabiltzeari eta ikasteari lehentasuna ematea. Hizkuntzak erabiltzeak esan nahi du hizkuntza ofizial biak egoki eta eraginkortasunez erabiltzea makina bat komunikazio-egoeratan, testuinguru desberdinetan, gero eta maila formalagoan eta konplexuagoan.

Bestalde, mundu honetan, nahitaezkoa da hizkuntza ofizialez gainera hizkuntza global esaten zaienetako bat edo batzuk ikastea, era horretan errazagoa izan dadin jendeak elkar ezagutzea, ideiak trukatzea eta kulturek elkar ulertzea.

Hizkuntzak ikastearen ardura ez dagokie hizkuntzen irakasleei soilik: eskola oso dago inplikatua prozesu horretan.

Lehen Hezkuntzaren zeregina hitz egiteko eta komunikatzeko gaitasun hori zabaltzea da, Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan moldatu ahal izan daitezen biziko diren esparru sozial guztietan.

Gizarteko jardueren esparru esanguratsutan hitz egin, idatzi, entzun eta irakurri ahal izateko trebetasunak eta estrategiak dira curriculumaren ardatza. Trebetasun horiek hiru multzotan ikasten dira: 1. “Ahozko komunikazioa: hitz egitea, entzutea eta elkarrizketan aritzea”; 2. “Komunikazio idatzia: irakurtzea eta idaztea”; eta 3. “Literatura-hezkuntza”. Multzo horiekin lotuta, 4. Multzoak (“Hizkuntzari eta haren erabilerei buruzko hausnarketa”) eta 5. Multzoak (“Hizkuntzaren dimentsio soziala”) hizkuntzek sistema gisa duten funtzionamendua, hizkuntzen erabilera-arauak, hizkuntzen arteko erlazioak eta hizkuntzen eta hiztunen artekoak aztertzen dituzte. Eduki multzoetan era analitikoan azaltzen dira hizkuntza eta literatura irakasteko edukiak, eta ziklo bakoitzean zer mailatara iritsi behar den agertzen da.

Nabarmendu behar da hizkuntza hitz egitea, entzutea, irakurtzea eta idaztea elkarri loturiko jarduerak direla, eta, beraz, komeni dela hizkuntzak ikasteko ariketen artean sartzea hizkuntza-erabilpenaren bi alderdiak: hizkuntzaren ulermena eta sormena.

Hizkuntzen curriculuma integraturik egoteko, eta ikasleak bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko batean komunikatu ahal izateko, ildo hauei jarraitu behar zaie:

Hizkuntzen irakaskuntzak inklusiboa izan behar du Hizkuntzen irakaskuntzak erabileran oinarritu behar du Hizkuntzen irakaskuntzak alderdi komunikatiboa izan behar du oinarrian Hizkuntzen irakaskuntzak hizkuntzekiko eta hiztunekiko jarrera ona lantzen lagundu

behar du

Page 7: 2. dekretuaren sintesia

MATEMATIKA

Matematika jakitea ezinbestekoa da gure kulturaren parte baita.Erabilgarria ere bada.

Honetaz gain, pentsamendu arrazionala sortzeko funtsezkoa da, izan eren, arrazoibideak garatzeko aukera onenak dituen ezagutza arloa da.

Bestalde, matematikaren zeregina ez da bakarrik instrumentala edo aplikatzekoa, baizik eta hezitzailea ere bada.

Matematika Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara egokitzeko komenigarria da zenbait ezaugarri interesgarri adieraztea:

Matematika-jarduera guztietan, eduki berri bat agertzean egin beharreko lehen urratsa abstrakzio- eta formalizazio-prozesuak abian jartzea da, baina intuizioari ere eutsiz, matematika-zehaztasunera iritsi gabe.

Ikasleen esperientziak erabiltzea. l Kalkulagailu zientifikoa eta berariazko softwarea (matematika-morroiak) arrazoiz erabiltzea. l Talde-lanarekin jarraitzea, ikaskuntzarako oinarri hartuta. l Problemen ebazpenak areagotzea, hizkuntza aljebraikoa erabiliz. l Hizkuntza argia eta egokia erabiltzeko beharra bultzatzea, ideiak, arrazoibideak, argudioak... komunikatzeko. l Lehenengo mailatik garatzea eduki multzo guztiak.

Puntu horiez gain, aldagaien arteko erlazioak zein diren ikastea eta haiek taulen,grafikoen eta eredu matematikoen bitartez adieraztea oso baliagarria da ikasleentzat, izan ere hala ekonomiaren ,gizartearekin edo naturarekin zerikusia duten fenomenoak deskribatu,interpretatu,aurreikusi eta azaldu ahal izango dituzte.

Irakasgaiaren ekarpenak, oinarrizko gaitasunak eskuratzeko

Pentsamendu matematikoa garatzeak zientzia,teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna lantzen laguntzen du.

Bestalde, bisualizazioa garatuta,planoan zein espazioan irudiak mentalki eraikitzeko eta haiek erabiltzeko ahalmena hobetuko dute eta ahalmen hori erabilgarri egingo zaie mapak erabiltzeko, ibilbideak planifikatzeko, planoak diseinatzeko,marrazkiak egiteko…

Azkenik, neurrien bidez, errealitatea hobeto hautematea lortzen da.

HERRITARTASUNERAKO ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZKUNTZA

“Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzari” dagokionez, gaitasun orokorrak zehaztasunez islatzea da helburuen eta ebaluazio-irizpideen xedea. Aldaketa adierazgarria da hori: irakatsi behar denari baino areago, ikasi behar denari ematen dio garrantzi handiagoa

Hala, “Herritartasunerako Hezkuntzaren” garrantzia nabarmendu egiten da, bere gain hartzen baitu gizarte-garapen konplexu baten eskakizunei aurre egingo dieten herritarrak trebatzeko ardura

Page 8: 2. dekretuaren sintesia

Herritartasuna gauzatzeko, gutxienez, hiru alderdi osagarritan bizikidetza erraztuko duten balioetara eta jokaeretara jo behar da. Alde batetik, hurbilketa teoriko bat behar da, ikasleei pentsamendu zorrotz bat izateko nahitaezkoak diren elementuak menderatzeko trebetasuna emango diena. Beste alde batetik, , beharrezkoa da horiek ingurune hurbilean gauzatzea gizabidezko ekintzetan, hau da, ikastetxean. Eta azkenik, herritar-ekintzei lehentasuna eman behar zaie ikastetxearen ingurunean. Izan ere herritar-jokaera gehienak familia-ingurunean eta ingurune sozialean gertatzen dira, eta horiek hezkuntza-jardueraren testuingurua zehazten dute, horren eskura ez badaude ere.

Honako hauek dira gizabidezko jokaera horietako batzuk: elkarrizketan eta arrazoizko eztabaidan jardutea, ikaskideekiko begirunea izatea, erabakiak hartzen parte hartzea, adostutako jokaera-kodeak betetzea, etab.

“Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza”; ikastetxeko bizikidetzaren ardatza da. Bizikidetza horrek gizabidezko gaitasunak dituzten herritarrak prestatzea du helburu, bai eta gizarte demokratikoan parte hartzetik sortzen diren erantzukizunak hartzeko prest dauden herritarrak sortzea ere. Ekintza horietan, arauak eta protokoloak lantzen dira, eta bizikidetza edo garapen iraunkorrari buruzko erabakiak hartzen. Horien bidez, honako hauek sustatzen dira: ideiak adieraztea, entzutea, erabakiak hartzea kontseilua edo ikastetxeko kontseilua, edo Agenda 21eko batzordeak …

ikasleei hitz egiteko aukera emateaz gainera, familiei eta hezkuntza-komunitateko gainerako estamentuei ere eman beharko zaie aukera hori. Horretarako, ikastetxe osoan, segurtasun eta maitasun-giroa sortu behar da, eta egitura demokratikoez eta parte hartzeko bideez baliatu. Legeak ezarritakoez gainera -Eskola Kontseilua, esaterako-, badaude beste aukera batzuk ere; adibidez, ikaslez osatutako gelako Parte hartzeko aukera ematen duen eta, halaber, justiziarekin, solidaritatearekin eta desberdintasunak gainditzearekin konprometituta dagoen demokrazia bat eraikitzeko, nahitaezkoa da pertsonaren alderdi soziala errespetuan eta Giza Eskubideetan oinarrituta garatzea.

Eremu pribatuaren eta publikoaren arteko oreka egokia izango da herritartasuna interpretatzeko gakoetako bat.

Batzuetan, Giza Eskubideak abstrakzio handiz lantzen dira. Hori ekiditeko, kasu konkretu eta egiazkoetatik aritzea da asmoa. Beraz, arreta berezia jarri beharko da ikasketa-egoera aproposak sortzeko orduan, metodologia eta teknika egokiak erabiliz, pertsona orok honako hauek egin ahal ditzan: bere nortasuna edo nortasun askotarikoak aukeratu eta eraiki eta lotura sozialak jorratu; gizarte demokratikoetan elkarrekin bizitzen ikasi, elkarrizketan jarduten, gainerako pertsonekin egoten …

Herritartasuna gauzatzea honela ulertzen da :gizartea osatzen duten gizarte-, kultura-, ekonomia-, politika eta bizikidetza-eremuen inguruko gaietan era aktiboan parte hartzea, gizartea inklusio-eremutzat hartuz.

Helburuek, edukiek eta ebaluazio-irizpideek herritartasun-proiektu hau zenbait gizarte-eremutara zabaltzen dute: bizikidetza, parte-hartzea, aniztasuna, generoa, demokrazia.

Page 9: 2. dekretuaren sintesia

Edukiak hiru eduki multzotan banatzen dira ( horietan, kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak ikuspegi integratu batetik jorratuko dira):

1. “Gizabanakoak eta pertsona arteko harremanak eta harreman sozialak” .Honako alderdi pertsonal hauek lantzen ditu: autonomia, pribatutasuna eta nortasuna, eta norberaren eta gainerako pertsonen emozioak onartzea.

2. “Komunitatean bizitzea” : ingurunearekiko harremanetan elkarrekin bizitzea; gizarte demokratikoaren oinarri diren gizabidezko balioak (errespetua, tolerantzia, solidaritatea … ) lantzen ditu, besteak beste.

3. “Gizartean bizitzea” : herritarren gizabideari buruzko planteamendu bat proposatzen du, eta eremu publikoan elkarrekin bizitzea ahalbidetzen duen guztia barnean hartzen du.

Ikasleei, beren kideekin elkarreraginean ari direla, beren aukera berezi eta pertsonalak sortzeko ahalmena ematen dien metodologia oso baliagarria da; baina, ezinbestekoa da, halaber, jarduera komun hori arrazoizko debate eta eztabaiden bidez gogoeta pertsonalarekin osatzea eta ikuspuntuak trukatzea.

Irakasgai horretan ere, ebaluazioak garrantzizko papera hartzen du, curriculumeko gainerako osagaietatik bereizi ezin dena.