14. Kiliko aldizkaria

28
1 Kaixo lagunok! Hemen gaude berriro. Gure aldizkariaren ale berri bat argitaratu du- gu, ahalegin handiz. Aldizkaria zuen gustukoa izatea espero dugu. Ondo pasa! 2. Inauteriak 4. Erakusketa: Julio Verne 6. Julio Verne eta bitxikeriak 8. Ba al zenekien…? Zientzia eta unibertsoa 12. Ba al zenekien? Landareak 14. Mineralak 15. Greziarrak 16. Esperimentua 18. Animaliak. 20. Poesia 22. Errezeta: etxeko kroketak 24. Gure iritzia: visitas eta liburuak 26. Entretenigarriak eta erantzunak Zbakia: 14

description

Liburutegiko umeek garatutako aldizkaria

Transcript of 14. Kiliko aldizkaria

Page 1: 14. Kiliko aldizkaria

1

Kaixo lagunok!

Hemen gaude berriro.

Gure aldizkariaren ale berri bat argitaratu du-

gu, ahalegin handiz.

Aldizkaria zuen gustukoa izatea espero dugu.

Ondo pasa!

2. Inauteriak

4. Erakusketa: Julio Verne

6. Julio Verne eta bitxikeriak

8. Ba al zenekien…? Zientzia eta unibertsoa

12. Ba al zenekien? Landareak

14. Mineralak

15. Greziarrak

16. Esperimentua

18. Animaliak.

20. Poesia

22. Errezeta: etxeko kroketak

24. Gure iritzia: visitas eta liburuak

26. Entretenigarriak eta erantzunak

Zbakia: 14

Page 2: 14. Kiliko aldizkaria

2

Page 3: 14. Kiliko aldizkaria

3

Page 4: 14. Kiliko aldizkaria

4

Page 5: 14. Kiliko aldizkaria

5

Page 6: 14. Kiliko aldizkaria

6

Argazkiak:

JULIO VERNE

KAIXO, JULIO VERNERI BURUZKO IN-FORMAZIOA ZABALDUKO DI-ZUET. ESPERO DUT ZUEN GUSTU-KOA IZATEA.

JULIO VERNE Nantesen jaio zen 1828ko otsailaren 8an. Saint-Stanislas ikastetxean ikasi zuen, eta, han, talentua erakutsi zuen geografian, grezieran, latinean eta kantuan. Biografo asko-ren arabera, 11urterekin etxetik ihes egin zuen, marinela izateko asmoz, baina laster harrapatu, eta etxera eraman zuten. Bere abentura laburragatik lotsatuta, irmoki egin zuen zin ez zuela be-rriro bidaiatuko imajinazioaren bidez ez bazen. Baina, egia esan, idaztearen pazioa maistra batek piztu zion, bere senar marinela-ren pasadizoak kontatzean. Poesia eta zientza interezatzen zitzaizkion. Artikulu zientifi-koak irakurtzen eta biltzen zituen, bizitza osoan iraungo zion ja-kin-min izugarria agertuz.

JULES VERNE zientziafikziozko eta abenturetako nobela modernoen AINTZINDARIA izan zen, eta bere garaiko zientzia eta teknologia ikertu zituen. Gainera, imajinazio eta logikarako gaitasun handia zuenez, aurrea hartu zion bere garaiari; izan ere, bere narrazio fantastikoetan XX. mendeko teknologia ekarri-tako zenbait aurrerapen aurreikusi zituen: helikopteroa, itsaspe-koak, espazio-ontziak, internet, suntsipen handiko armak, karrera espaziala edo 4x4 ibilgailuak. Argazkia: carwarez.com

Informazio iturria:Julio Verne.

BBK-ko koadernuxka

Egilea: Paula Garay

Page 7: 14. Kiliko aldizkaria

7

Argazkiak:

Egileak:

AGATE DEUNA,

nondik dator?

Agata Sirian bizi zen neska gazte bat zen. Oso neska jatorra eta polita zen. Egun batean, erregeak ikusi zuen eta berarekin ezkontzea nahi zuen. Agatek ezetz esan zion eta erregeak, hori entzun zionean, bu-larrak moztea agindu zuen.

Egilea: Javier Zabala

Inauteriak ospatzen diren herrialdeetako hizkuntza gehienetan izendatzeko gehien erabiltzen den izena karnabala da. Euskal Herrian, berriz, inauteriak, inauteak, ihoteak eta aratusteak deitzen zaie jai horiei. Bestelako izen bereziak erabili izan dira, hala nola Lapurdin eta Nafarroan zanpantzarrak eta Gipuzkoan asteartinak.

Margolaria; Zurbarán

Argazkia; elalmaalaire2. blogspot.com

INAUTERIAK Inauteriak bereziki Euro-

pan eta Ameriketako hiri eta herrietan neguaren bukaera al-dera jendeak mozorrzturik os-patzen dituen jaiak dira, desfi-leak eginez edota besterik ga-be jai-giroan murgilduz, kan-tuz, dantzan eta zarata eginez. Argazkia eta informazio iturria: Wikipedia

Egilea: Mariana Ralde

Page 8: 14. Kiliko aldizkaria

8

ZIENTZIA ETA

UNIBERTSOA

MATERIA

Dena dago materiaz egina. Edozein objetu,

substantzia, gai kimiko zein material materia da.

Gauzak nabarmenak ez ezik, esaterako, orri honeta-

ko papera edo hitzak zein marrazkiak osatzen di-

tuen tinta, beste hainbat gauza ere biltzen ditu: iku-

si ere ezin daitekeen hauts izpiak, etxe eta autoak,

zuhaitzak eta gure gorputza bezalako bizidunak, Lu-

rreko harkaitzak, zeruko hodeiak eta inguratzen gai-

tuen aire ikusezina. Gainera, Lurraz kanpoko subs-

tantzia ere materiaz osatuta daude. Espazio sakone-

ko planeta eta izar guztiek materia dute. Beraz, Uni-

bertso osoan dena dago materiaz eginda. Eta mate-

ria atomo izeneko kubo txiki-txikiez osatuta dago.

ATOMOAK

Elementu kimiko bakoitzeko atomoek partikula

kopuru desberdina dauka. Bakunena hidrogenoa da;

gas hori oso arina da eta Eguzkiaren osagai nagusia

da. Neona koloredun fluoreszentetan erabiltzen den

gasa da. Arrautza gorringoek sulfuro asko dute.

Kaltzioa hezurrentzat osasungarria da oso. Zilarra

balio handiko metal distiratsua da. Berunak,

partikula asko dituenez, oso astuna da. Pisuak eta

perdigoiak egiteko erabiltzen da.

Page 9: 14. Kiliko aldizkaria

9

SATELITE BEREZI BAT

Gugandik 129.000 km ingurura dagoen Ura-

noren globo urdin-berdea, haren satelitetako ba-

tetik (Miranda) ikusita. Mirandan amildegi, kainoi

eta kraterrak ikus daitezke, hainbat paisaia des-

berdinen zatiak bertara bildu bailiran “Ildoez” osa-

tutako V itxurako zonaldea ere nabarmentzen da.

Amildegi handi batek 20 km ditu, Lurreko mendi-

tik garaiena den Everest baino askoz handiagoa

izanik.

Egilea: Mariana Ralde

Informazio iturria: Zientzia eta Unibertsoa. Ttarttalo. Argazkia: begobe.wordpress.com

Page 10: 14. Kiliko aldizkaria

10

Zulo beltzak erabat ikustezinak eta unibert-

so osoko objeturik bitxienak dira. Zulo beltzak,

neutroi izarrak bezala, supernobek eragiten di-

tuzte; beraz, izarrak lehertu ondoren geratutako

arrastoak dira.

Espazioan dauden gorputz guztiek grabita-

tearen eragina jasaten dute eta indar horrek el-

karrengana erakartzen ditu. Grabitateak hainbat

eragin ditu: izarrak elkartzea, planetak Eguzkia-

ren inguruan orbitan iraunaraztea eta Lurrean

objetuak eroraraztea, besteak beste.

ZULO BELTZAK

Egilea:

Christian Garay

Informazio iturria:

Errekorren liburua.

Ttarttalo.

Argazkia: 6bzuhaizki

Page 11: 14. Kiliko aldizkaria

11

Gizakiak egindako makinen abiadurarik azka-

rrenak espazioan lortu izan dira, objektua frena-

razteko airerik ez dagoen lekuetan. Lurraren ingu-

ruan birak ematen dituzten sateliteen abiadura

hegaskinik askarrenarena baino bi aldiz handiagoa

da.

Historiako abiadura errekorra tripulaziorik ga-

be Eguzkira bidalitako Helios espazio zundak Portu

zuen; 252.800 km /h-ko abiadura. Abiadura horre-

tan espaziontzi batek ordu eta erdian egingo luke

Lurretik Ilargira bitarteko bidaia.

tripulazioa izan da historian zehar azkarren bidaiatu due-

na. 1969ko maiatzaren 26an Ilargitik Lurrera bueltatu zi-renean hautsi zuten errekorra.

GIZAKIAK EGINDAKO MAKINAK

Gidatutako ibil-

gailuen errekorra-

ri dagokionez, be-

rriz, Apolo X-ek du.

Thomas Staf-

ford, Eugene Cernan

eta Jhon Young as-

tronauta amerika-

rrek osatutako

Egilea: Unai Artaza Informazio iturria: Errekorren liburua. Ttarttalo. Argazkia: enfermeroenfrancia.blogspot.com

Page 12: 14. Kiliko aldizkaria

12

GIBEL BELARRAGIBEL BELARRAGIBEL BELARRAGIBEL BELARRA

Deskribapena: landare txikia, 15cm arte haz daitekeena

eta berdinak diren hiru lobuludun hosto iraunkor eta larruka-rak dituena. Lore bakartiak ditu zurtoinaren amaieran, zuriak, urdinak, bio-letak edo arrosak izan daitezkeenak.

Hostoak: hiru gingilekoak, oinaldetik bihotz-formakoak, batzutan azpitik gorrizkak.

Loreak: 2,5 cm-rainoko luzeerakoak dira. Hosto freskoak bronkitisa eta faringearen gaitzen kontrako tintura bat egiteko erabili daitezke.

Loraldia: martxotik maiatzera loratzen da.

Habitata: basoak eta itzaletan dauden kareharrizko har-

kaiztiak. Oharrak: gibel-belarra, lehen gibeleko gaitzen tratamen-

duan erabiltzen zen. Dituzten substantzia toxikoak desagertu egiten dira hostoak lehortzerakoan, baso-anemonearekin ger-tatzen den bezala, espezie hau geziak pozointzeko, kurare gisa, erabiltzen zen freskoa zenean.

Egileak: Maialen Cossio eta June Masa

Informazio iturria: Euskal herriko landare dikotiledoneoak

Argitaletxea: A.D.E.V.E. Argazkiaren iturria: www.maldaerrekanatural.com

Page 13: 14. Kiliko aldizkaria

13

NENUFAR ZURIANENUFAR ZURIANENUFAR ZURIANENUFAR ZURIA

DESKRIBAPENA: 30cm. izaten dituzten hosto biribilen ar-tean, azpimarragarriak dira lore haundiak, oso usaintsuak eta mo-du deigarrian zuriak, petaloek argia isladatzen duten besikula as-ko dituzte eta. Polinizazioa kolepteroek, loreetan elikagaia bilatzen duten gutxi espezializaturiko intsetuek, egiten dute. Intsektu hauek lore txikiak jasango ez lituzketen kalteak eragiten dituzte. Ugalketaren ondoren, mucilago asko duen fruitu harroa osatzen da. Mucilago hau umeltasun asko hartu dezakeen subs-tantzia da, gero kapsula apurtu arte handituz haziek irten deza-ten. Bere izen generikoak, Nynphaea, ninfak aipatzen ditu, ure-tako izaki dibinoak hain zuzen.

LORALDIA: ekainetik abuztura loratzen da. HABITATA: ibaiak. BANAKETA: nenufar zuria aurkitzeko, Arabako zenbait ur dultzeko gune oso lokalizatuetara joan beharko dugu.

Egileak: Irati Cossio eta Izaro Masa

Informazio iturria: Euskal Herriko landare dikotiledoneak. A.D.E.V.E. Argazkia: gaztea.euskonews

Page 14: 14. Kiliko aldizkaria

14

ANHIDRITA

ANKERITA

mineralespana.es

Dolomitaren pro-pietate fisiko berberak ditu, metodo optikoen bidez bereizkaitzak iza-nik, analisi kimikoa era-bili behar delarik. Mine-ral arrunta da tenpera-tura baxuko zainpilato-kietan, eta hor kristal ezarri modura agertzen da, zaborrak osatuz.

foro-minerales.com

Meatzeetan igelt-su eta beste sulfato eta kloruroekin batera aurkitzen da. Bere dentsitate handiagoa eta 4 gogortasunagatik ondokotik bereiz daite-ke, bere kristal arra-roen simetria erronbi-ko, 3 norabide perpen-dikularretako xaflaketa eta ohizko nabardura urdinxka.

Egilea: Ekaitz De Blas

Informazio iturria: Mineralogi atlasa. Marfil

Page 15: 14. Kiliko aldizkaria

15

NORTZUK IZAN ZIREN LEHEN GRE-

ZIARRAK?

GREKOZ mintzatu zi-ren lehenak mizenastarrak izan ziren. Greziako hegoal-dean ziren nagusi, K.a. 1.600.-1.200. urteen artean. Mizenas zen haien hiri garrantzitsuena. Mizenasta-rrak gerlari sutsuak ziren baina, baita eraikitzaile bi-kainak ere.

JOATEN ZIREN ESKOLARA GREZIAR

HAURRAK?

Bakarrik MUTILAK joaten ziren eskolara. Ikasgai nagusiak irakurketa, idazketa eta musika ziren. Ikas-leek argizarizko tauletan idazten zuten: hartara, taula leundu eta berriro idazteko aukera izaten zuten.

Argazkia: kalipedia.com

Egilea: Eneko Dos Santos

Informazio iturria: 1.001 galdera eta erantzun . Ezagutzaren munduan. Ttarttalo.

Page 16: 14. Kiliko aldizkaria

16

MINGAINAK ZAPOREENTZAT DI-TUEN TXOKOAK

Jaten ditugun elikagaien zaporea ahoan

hautematen dugu; mingainean, hain zuzen

ere. Ez dut uste hori gauza berria denik ino-

rentzat. Baina ohartu zara zapore gozoa eta

gazia, adibidez, ez dituzula mingainaren alde

berean hautematen? Egin dezagun esperi-

mentu bat hori frogatzeko.

Behar dituzu

- Kotoia

- Limoi-zukua

- Edalontzi bat ur

- Azukrea

- Gatza

- Kafe hutsa

Zer egin

1. Bolatxo bat egin kotoi-puska batez,

sartu limoi-zukutan eta igurtzi mingain osoan.

Page 17: 14. Kiliko aldizkaria

17

2. Ondoan, mingainaren marrazki bat du-

zu. Marraztu irudi horretan zer aldetan haute-

man duzun limoiaren zapore garratza.

3. Hartu beste kotoi-puska bat, busti ure-

tan, eta sartu azukretan. Ondoren, mingain

osoan igurtzi, eta, aurrekoan bezala, adierazi

mingainaren zein aldek hautematen duen za-

pore gozoa.

4. Behar dituzun kotoi-puska guztiak era-

bili gatzaren zapore gazia, kafearen zapore

mingotsa eta bururatzen zaizkizun beste hain-

bat gauzaren zaporeak mingainaren zein alde-

tan hautematen dituzun ikusteko.

Zer gertatu da?

Mingainean, zaporea hautemateaz ardu-

ratzen diren milaka dastamen-papila daude,

eta mingainaren eremu bakoitzekoek zapore-

mota batekin bakarrik erreakzionatzen dute.

Zergatik uste duzu, bestela, almendrak edo

pipak jaten ari zarenean, irentsi arte ez duzu-

la sumatzen mingotsa zegoena? Mingainaren

atze-atzean dagoelako zapore hori hautema-

ten duen eremua!

Egilea; Irati Cossio

Informazio iturria eta argazkia; ARMIX max-mix 1 Zz. ELHUYAR

Page 18: 14. Kiliko aldizkaria

18

Otsoa taldeetan ibili ohi da.Taldeko buruzagia ar handi eta

indartsuena izaten da; ondoren, gainerako arrak datoz, gero ar buruzagiaren emea eta honen atzetik beste emeak, eta azkenik otsokumeak, horiek ere indarraren arabera sailkatuak.

Otsoa miopea da; ez lituzke bere kideak ezagutuko 50 cm-ko distantziara. Gauez, halere, eguargiz baino zehaztasun han-diagoz ikusten du, eta orduan irteten da ehizara.

Belarria , ordea, oso zolia du; dena den, zentzu-men guztien artean otsoarentzat baliagarri eta fidagarriena usai-mena da: aise aditzen du 2 km-ko distatziara dagoen harrapakin baten usaina. Talde guztiak jazartzen du, harrapakinak leher eginda amaitzen duen arte. Otsoa azkar egiten du lasterka, eta zaratarik atera gabe, apatx puntuetan ibiltzen delako.

Egilea: Gaizka

Cuevas

Informazio iturria:

“Animaliak”, Ttarttalo argita-

letxea.

Argazkia: basakaitz5eta6mai-

lak.blogspot.com

Page 19: 14. Kiliko aldizkaria

19

Euskal Herriko animalia bat aurkeztuko dizuet; Trikua. Gure mendietan eta basoetan aurki ditzakegu animalia hau. Bizimolde eta ohitura bitxiak ditu gainera.

Trikua, kirikinoa edo sagorria ere deitua, arantzez estalita dauka bere gorputz biribila. Arra baino handiagoa da emea, eta, gainera, garatuagoak ditu trikuaren ezaugarriak; kolorea, esaterako. Mendietan eta lautadetan bizi ohi da, sastraka itxietan. Egunez lo egiten du, eta gauez agertzen da. Udan prestatutako habiatan lotan pasatzen du negua. Xomorroak, fruituak, ugaztun txikiak eta txoritxoak jaten ditu. Zenbat aldiz ikusi dugu trikuren bat? Zenbatetan bizirik? Gehienetan bide bazterrean ibilgailuren batek zapalduta. . . Zapaldu ez ditugunak garai batekoak baino uzkurrago eta izutiago bilakatu zaizkigu gure bizimodu azkar hau ezin ulertuta. Trikuari KIRIKIÑOA esaten diogu Bizkaian. Bizkaiko mendebaldean KIRIKIÑOLATZA esaten zaio, bere arantzen latzagatik. Aurrerantzean ere latzak pasatu beharko ditu gure artean bizirauteko.

Egilea: Haizea Etxegarai

Informazio iturria: Carramarro aldizkaria 35.zk. Argazkia: www.petclic.es

Page 20: 14. Kiliko aldizkaria

20

Hemen dauzkazun olerkiak gure

gustukoak dira.

Juan Kruz Igerabideren

64 kanta eta olerki umeentzat

liburuan topatu ditugu.

KAKARRAKA

(haur txiki kakatiaren leloa)

Kakarraka!

Zer harrapa?

Arropa bete kaka.

Zeinen arropa? Arrebatxoaren arropa.

Zeren kaka?

Porru-patataren kaka.

Kaka zaharra!

Ez, berri-berria.

A,a.a

A,a,a

arto gorri koxkorra

oilarraren gandorra

gorritzen da bizkorra

a,a,a

arto gorri koxkorra.

Page 21: 14. Kiliko aldizkaria

21

E,e,e

nik artoa dut maite

ahoan du bibote

arta bixarrez bete

e,e,e ,

nik artoa dut maite.

I,i,i

artirina nahi dut nik

egiteko talotxin

gazta gozoz beterik

i,i,i

artirina nahi dut nik.

O,o,o

arto goxo potolo

hosto azpian lolo

begi gorri poxpolo

o,o,o

arto goxo potolo.

U,u,u

artaputzak pin-pan-pun

zartaginetik joan nahi du

jausi eta istilu

u,u,u

artaputzak pin-pan-pun. Haizea Etxegarai Haizea Etxegarai Haizea Etxegarai Haizea Etxegarai

eta Paula Garayeta Paula Garayeta Paula Garayeta Paula Garay

Page 22: 14. Kiliko aldizkaria

22

OSAGAIAK

Irina ( 250 g) Gurina ( 125 g) Esnea ( 1.500 ml) Gatz pixka bat Urdaiazpikoa (200 g, pus-katan) Arrautza egosia (sardexkaz puska txikiak egin) Oiloa ( frigitzeko )

NOLA EGIN?

1.Lehendabizi, berotu es-nea lapiko batean. 2. Ondoren, urtu gurina beste lapiko batean eta bota irina pix-kanaka, bueltak emanez. 3. Jarraian, esnea pixkanaka botatzen joan. 4. Gero, bota gatza, eta segi bueltak ematen. 5. Ordu laurden batera, bota urdaiazpikoa, eta segi bueltak ematen. 6. Bost minutu falta direnean, bota arrautza, eta segi bueltak ematen. 7. Ordu erdia bueltaka ibili eta gero, atera bol batera. Ordu erdian bueltaka ibiltzea oso garrantzitsua da, kroketak guriago gelditzen baitira.

Page 23: 14. Kiliko aldizkaria

23

NOLA BILDU KROKETAK

Oreak hotz egon behar du, kroketak biltzeko (bi lagunen ar-tean biltzen badira, askoz hobeto eta arinago egingo da).

Osagaiak

Irina

Arrautzak 3 edo...irabiatuta

Ogi birrindua

Kroketak askoz hobeak ateratzen dira ogi birrindua etxean egiten bada. Nola egiten da? Oso erraza da!: ogi puska za-harrak labean xigortu eta, gero, birringailu batekin pazientziaz birrindu. Nola bildu: Hartu ore pixka bat, pasa irinean, eman biribil forma arraut-zan eta, azkenik, ogi birrinduan. Erabili dugun osagai kopuruaz kroketa mordoa ateratzen da, baina izozgailuan sar daitezke eta, komeni denean, hor dauz-kagu prest. Kroketak prestatu ditugunean, heldu baten laguntzaz, olio kantitate erruz frijitu ditugu. Frijituta daudenean, sukaldeko paper xurgatzailea duen pla-terera aterako ditugu, eta prest ditugu munduko kroketarikik onenak! Iraupena:45 minutu inguru.

Egilea: Izaro Masa

Argazkia eta nformazio iturria:

Carramarro aldizkaria 35.zk

Page 24: 14. Kiliko aldizkaria

24

GU BIZI GAREN BIZITZA

Gu animaliei esker eta landareei esker bizi ahal gara. Oxigenoa ere beha-rrezkoa da bizitze-ko. Ez balira anima-liak, landareak eta oxigenoa existituko, ezin izango ginateke bizi. Animaliak beharrezkoak dira jateko eta landare eta zuhaitz batzuek medizina bezala balio dute. Aurrekoei esker, bizi ahal gara baina gauza gehiago ere behar dira. Gu bizi gara, batez ere, oxi-genoari eta elikagaiei esker. Baina, baita hau ere; etxea. Etxea ez bagenu izango ezingo ginateke bizi, pertsona batzuk, oso ausartak direnak, etxe barik bizi diren arren. Eta dirua ere behar da bizitzeko. Dirua beha-rrezkoa da janaria jateko eta gauza gehiago eroste-ko. Gutako batzuk oso aberatsak dira. Horiek ez dute arazorik gauzak erosteko. Adibidez: jatekoa,

Page 25: 14. Kiliko aldizkaria

25

LIBURUAK

Munduan liburu asko daude. Abenturazkoak, tris-teak, barregarriak, interesgarriak...izan ahal dira.

Liburu batzuk, bildumetan sailkatuta daude, adibi-dez: Geronimo Stilton, Bat Pat, Gizajo baten egunka-ria...

Beti izenburu bat eta portada bat eduki behar du-te. Laburrak edo luzeak izan ahal dira. Askotan, ataletan banatuta daude.

Egileak: Haritza eta Javier Zabala

Argazkia:bitacorademislecturas.blogspot.com

edateko gauzak, gorputza garbigarriak, eta abar...baina, aldiz, pobreek ezin dute batzuetan erosi aberatsek dutena. Horretarako, dirua gorde behar da. Agur.

Egilea: Paula Garay

Page 26: 14. Kiliko aldizkaria

26

LOTU EUROPAKO HIRIBURUAK

DAGOZKIEN HERRIALDEEI

1- ALEMANIA

2– NORVEGIA

3– MAZEDONIA

4– IRLANDA

5– FRANTZIA

6– ERRUMANIA

A- Paris

B- Oslo

C- Dublin

D- Bukarest

E- Berlin

F- Skopje

Egileak: June Masa eta Maialen Cossio

Argazkia: elgoibarren.net

Page 27: 14. Kiliko aldizkaria

27

Zer ote da? Zer ote da?. Lotu zenbakiak eta jakingo duzu

zer animalia agertuko zaizun!

Aurkitu iru-

dian lau

animalia.

Egileak;

Carlos eta

Manu Caste-

llanos

Page 28: 14. Kiliko aldizkaria

28

Ausartuko ote zara irudia kopiatzera?

Herriak eta herrialdeak

1-E

2-B

3-F

4-C

5-A

6-D

Egilea: Eneko Dos Santos