11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan

2
ZER DA BERRIKUNTZA HEZKUNTZA ESPARRUAN? Gure aurreiritzietatik abiatuz Berrikuntza terminoaren DEFINIZIOA sortuko dugu Gure aurreiritzietatik abiatuta, uste dugu berrikuntza bat momentuan dagoena hobetzeko asmoz egiten den aldaketa bat dela. Hala ere, izan ditzakeen ondorioak positiboak hala negatiboak izan daitezke. Zein aspektu dira garrantzitsuak hezkuntza esparruan berrikuntza bat emateko asmoz? Aspektu ekonomikoa oso garrantzitsua da, izan ere, baliabide teknologikoak aldatzeko edo erosteko diru- laguntzak beharrezkoak dira. Horrez gain, Irakasleek etengabeko prestakuntza jasotzea garrantzitsua da, horrela egoera berrietan egoki erantzun ahal izateko. Hezkuntza esparruaren zein elementutan eman daiteke berrikuntza? Esparru oso zabala har dezake, hala ere, gehienak curriculumean biltzen dira; Hala nola, antolamendua (gelakoa, ikastetxekoa), ordutegiak, metodologiak, ebaluazioa, baliabideak, curriculum ezkutua… Berrikuntzak hobekuntza suposatzen du beti? Ez, gure ustez, nahiz eta berrikuntza hobe beharrez egin, ondorioak ez dira beti onak; Izan ere, prozesu esperimental bat da, eta aurrera eraman arte ez da jakiten zein izango den ondorioa. Berrikuntza, erreforma, aldaketa kontzeptuak berdinak al dira?

Transcript of 11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan

Page 1: 11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan

ZER DA BERRIKUNTZA HEZKUNTZA ESPARRUAN?

Gure aurreiritzietatik abiatuz Berrikuntza terminoaren DEFINIZIOA sortuko dugu

Gure aurreiritzietatik abiatuta, uste dugu berrikuntza bat momentuan dagoena hobetzeko asmoz egiten den aldaketa bat dela. Hala ere, izan ditzakeen ondorioak positiboak hala negatiboak izan daitezke.

Zein aspektu dira garrantzitsuak hezkuntza esparruan berrikuntza bat emateko asmoz?

Aspektu ekonomikoa oso garrantzitsua da, izan ere, baliabide teknologikoak aldatzeko edo erosteko diru-laguntzak beharrezkoak dira. Horrez gain, Irakasleek etengabeko prestakuntza jasotzea garrantzitsua da, horrela egoera berrietan egoki erantzun ahal izateko.

Hezkuntza esparruaren zein elementutan eman daiteke berrikuntza?

Esparru oso zabala har dezake, hala ere, gehienak curriculumean biltzen dira; Hala nola, antolamendua (gelakoa, ikastetxekoa), ordutegiak, metodologiak, ebaluazioa, baliabideak, curriculum ezkutua…

Berrikuntzak hobekuntza suposatzen du beti?

Ez, gure ustez, nahiz eta berrikuntza hobe beharrez egin, ondorioak ez dira beti onak; Izan ere, prozesu esperimental bat da, eta aurrera eraman arte ez da jakiten zein izango den ondorioa.

Berrikuntza, erreforma, aldaketa kontzeptuak berdinak al dira?

Ez, gure ustetan, hitz hauek dira kontzeptu berdina. Hori arrazoitzeko emango ditugu jarraian horietako bakoitzaren definizioak:

- Berrikuntza: orokorrean, ideia eta gertaera berri (eta horren ekonomikoki dakarrena) bezala ulertzen da, baina oso zehatza izan gabe. Definizio zorrotza ematerako orduan, ordea, ideia horietatik produktu, zerbitzu edo prozedura berrikuntzak etorriko direla esaten da. Gainera, arrakastatsua izatea espero da, hau da, hobekuntzarako.

- Erreforma: alde politikotik begiratuta, erreforma egoera bat aldatzeko, oinarrizko ezaugarri batzuk aldatzea eragin gabe, erregimen, orden edota helburuetan ematen den moldaketa bat izango litzateke. Ezarritako erreferentzia batean errestauraziorako, konponketarako, ordena ezartzeko,

Page 2: 11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan

berrikuntzarako edo hobekuntzarako erabili ohi da. Dena den, ezarritako orden sozial eta politikoa aldatzen edo aztoratzen ez duen aldaketa bat da. Beraz, oker dauden egoera partzialak zuzentzeko joera du.

- Aldaketa: egoera batetik besterako trantsizioa gertatzeari egiten dio erreferentzia