1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii

3
Irakasle lanetan garrantzitsuak izango zaizkigun hainbat ezagutza jasotzen hasi aurretik, urteetan atzera egin dugu. Gure Lehen Hezkuntzako esperientzietan oinarrituta, hainbat oroitzapen datozkigu burura irakasteko era eta nondik norakoak direla eta. Taldekideok bakarkako kontakizunak elkarri kontatu dizkiogu eta , galdera batzuk jarraituz, gure esanak aman komunean jarri eta honako hau lortu dugu. Horrez gain, gaur egungo egoerarekin eta gure ikuspuntuarekin alderatu ditugu duela urte batzuetako garaiak, gure buruak gogoeta txiki bat egitera bultzatuz. Hasteko, irakasteko orduan, ikus dezakegu teoriari izugarrizko garrantzia ematen ziotela, praktika alde batera utziz. Testuliburuetan eta azterketetan oinarritzen ziren, “gai bat hartu eta horri buruz txapa azaldu, eta guk amen-amen”. Hala ere, taldekide batek dioenez, irakasleen artean desberdintasunak daude, “irakaskuntzan urte asko zeramatzatenak klase magistralagoak eman ohi zituzten, metodo tradizionalak jarraituz (kopiak, diktadoak, buruz ikastea, azterketak …); gazteagoak zirenak, berriz, teknologia berrietara egokitzen saiatzen ziren eta metodo berritzaileagoak erabiltzen zituzten”. Honen aurrean, uste dugu irakaste metodoek aurrerapenak jasan dituztela eta berrikuntza ugari daudela, beraz, klaseak beste era batera planteatu beharko liratekeela. Gu klase dinamikoagoen aldekoak gara eta baita ikasleengana gehiago hurbiltzearena. Gure kasuan, talde txikietan ikasi genuen (20 ikasletik behera) eta horrek bakoitzaren beharrei hobeto erantzutea errazten zuen. Orain, berriz, hezkuntza erreformak direla eta, ratioak igo egin dira eta horrek ikasle bakoitzari atentzio

Transcript of 1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii

Page 1: 1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii

Irakasle lanetan garrantzitsuak izango zaizkigun hainbat ezagutza jasotzen hasi aurretik, urteetan atzera egin dugu. Gure Lehen Hezkuntzako esperientzietan oinarrituta, hainbat oroitzapen datozkigu burura irakasteko era eta nondik norakoak direla eta. Taldekideok bakarkako kontakizunak elkarri kontatu dizkiogu eta , galdera batzuk jarraituz, gure esanak aman komunean jarri eta honako hau lortu dugu. Horrez gain, gaur egungo egoerarekin eta gure ikuspuntuarekin alderatu ditugu duela urte batzuetako garaiak, gure buruak gogoeta txiki bat egitera bultzatuz.

Hasteko, irakasteko orduan, ikus dezakegu teoriari izugarrizko garrantzia ematen ziotela, praktika alde batera utziz. Testuliburuetan eta azterketetan oinarritzen ziren, “gai bat hartu eta horri buruz txapa azaldu, eta guk amen-amen”. Hala ere, taldekide batek dioenez, irakasleen artean desberdintasunak daude, “irakaskuntzan urte asko zeramatzatenak klase magistralagoak eman ohi zituzten, metodo tradizionalak jarraituz (kopiak, diktadoak, buruz ikastea, azterketak …); gazteagoak zirenak, berriz, teknologia berrietara egokitzen saiatzen ziren eta metodo berritzaileagoak erabiltzen zituzten”. Honen aurrean, uste dugu irakaste metodoek aurrerapenak jasan dituztela eta berrikuntza ugari daudela, beraz, klaseak beste era batera planteatu beharko liratekeela. Gu klase dinamikoagoen aldekoak gara eta baita ikasleengana gehiago hurbiltzearena.

Gure kasuan, talde txikietan ikasi genuen (20 ikasletik behera) eta horrek bakoitzaren beharrei hobeto erantzutea errazten zuen. Orain, berriz, hezkuntza erreformak direla eta, ratioak igo egin dira eta horrek ikasle bakoitzari atentzio pertsonalizatuagoa eskaintzea zailduko duelakoan gaude.

Aurrez esan dugun moduan, ebaluazio sistema azterketetan oinarritzen zen eta horiek hiruhileko amaieran egiten ziren. Zenbait kasutan, ahozko frogak ere egiten ziren egunero ikasitakoaren jarraipen bat egiteko. “Horrez gain, ikasgelako jarduerak, portaera eta bestelako alderdi batzuk ere kontuan hartzen ziren”. Ebaluazioa ez zen zenbakien bidez egiten, hau da, beste izendapen batzuk erabiltzen ziren (aurrerapen egokia, hobetu beharra…). Gure ustetan, onuragarriagoa da sistema hau, izan ere, zaila da adin horietako haurrekin irizpide zehatz batzuk jarraitzea.

Baliabide materialak direla eta, gehienbat testuliburuak erabiltzen genituen. Hala ere, “liburuak erabiltzeaz gain, bideoak ere ikusten genituen gaian murgiltzeko, eta eskulanen bitartez irudikatzen genituen (muralak, posterrak …)”. Gaur egun, ordea, teknologia aldetik behintzat, izugarrizko aurrerapenak eta erraztasunak ditugu eta hori modu on bat izan daiteke testuliburuen errutinatik irten eta … irekitzeko. Gainera, ez gatoz bat ikastetxeetako programa zehatz eta estuekin eta horiek irekiagoak izan beharko liratekeela uste dugu.

Page 2: 1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii

Espazioaren antolaketaren aldetik, taldekide batek ez zuen txokorik eta denak lerrotean arbelera begira esertzen ziren. Beste batzuk, ordea, txokotan ikasi zuten lehen urteetan eta beranduago, talde txikietan elkarri begira. Denboraren antolaketari dagokionez, berriz, ordutegiak finkoak izan genituen denok eta nekez izaten zituzten aldaketak.

Ikasi genuenaren inguruan ezer gutxi dugu esateko. Orokorrean baloreak ikasi genituen eta ikasgai bakoitzeko kontzeptu batzuk ere bai. Adibidez mojen eskolan errespetua eta antzeko baloreei garrantzi handia ematen zitzaien.

Laburbilduz, gogoeta honen bitartez gure Lehen Hezkuntzako irakasteko metodoak gaur egungo berrikuntzekin eta gure iritziarekin konparatzeko aukera izan dugu. Gure irakasle ohiek zituzten moduak eta ohiturak egokienak izan ez zirela konturatu gara eta horiek hobetzeko moduak bilatzen saiatu.