#08 blai

12
Tantaz Tanta 2 Muzki Handi 3 Muzki Txiki 4 Auzolandegia 5 Aske 6 Errezeta 7 Denbora pasak 8 edukia tantaz tanta 2 errezeta 3 Elkarbizialdia hernialde 4 Txirrin txarran 5 Mini Ruta boga boga 6 Musika payola 8 Literatura cabo trafalgar 9 horoskopoa 10 Denborapasak 11 egutegia 12

description

Xirimiri Gazte Taldeko kideek osatutako BLAI aldizkariaren zortzigarren alea, 2010eko martxoan argitaratua. Octavo ejemplar de la revista BLAI realizada por miembros de Xirimiri Gazte Taldea, publicada en marzo de 2010.

Transcript of #08 blai

Page 1: #08 blai

E d u k i a

Tantaz Tanta 2

Muzki Handi 3

Muzki Txiki 4

Auzolandegia 5

Aske 6

Errezeta 7

Denbora pasak 8

ed

ukia

tantaz tanta 2

errezeta 3

Elkarbizialdia hernialde 4

Txirrin txarran 5

Mini Ruta boga boga 6

Musika payola 8

Literatura cabo trafalgar 9

horoskopoa 10

Denborapasak 11

egutegia 12

Page 2: #08 blai

Kaixo denoi!

Aste Santua hurbiltzen ari da eta hemen dator berriz ere Blai aldiz-karia, oporraldi horretako ekintzen berri emateko. Gainera, orain arte burututako hainbat ekintzen berri ere emango dizugu. Za-baldu aldizkaria eta ikusi zuk zeuk zeure begiez!!

XiRiMiRi Gazte Taldearen web orrian ikusgai dituzue ar-gazkiak!!

Iaz NAFARROra egindako MiniRutatik hasita, udan Muzki Handi’o9 eta Muzki Txiki’o9n ateratakoak, baita HERNIALDEn egindako elkarbizialdikoak ere zintzilikatu di-tugu jada gure webean.

Azken hilabetetan Muzkiko etxean egindako hobekun-tzak ere ikusgai dituzu, eta laster izango dira ere Muzkiko Auzolandegi’o9koak eta gabonetan egindako irteerakoak ere.

Ez itxaron gehiago: sartu eta ikus itzazu!!

www.xirimiri.net

8. alea marzo de 2010eko martxoa 02

tantaz tanta

[email protected] www.xirimiri.net/blai

azken argazkiak “blai berri

honetan dituzu

azken

ekintzen

kronikak eta

datozenen

azalpenak...

GOZA

DEZAZULA!!”

Page 3: #08 blai

8. alea marzo de 2010eko martxoa 03

[email protected] www.xirimiri.net/blai

errezeta

Elaborazioa:

Alde batetik, limoi azala eta kanela egosten jarri esnearekin ba-tera, eta bestetik, arroza irakiten jarri urarekin 5 bat minutuz.

Arroza uretatik atera eta esnea dagoen ontzira bota. Ordu erdiz egosten eduki, noizean behin buelta batzuk emanaz.

Egosita dagoenean 6 goilarakada azukre bota eta beste piska ba-tean egosten eduki.

Sakonera gutxiko ontzi batean bota eta hozten utzi.

Osagaiak 4 pertsonentzako:

v 1/2 arroz baso

v 1,25 litro esne

v Kanela

v Limoi azala lau zatitan

v 6 goilarakada azukre

arroz-esnea

Page 4: #08 blai

8. alea marzo de 2010eko martxoa 04

[email protected] www.xirimiri.net/blai

Elkarbizialdia azaroak 21ean hasi zen. Xirimiriko lokaletan gelditu ginen, goizeko 9:30etan, beraz jendea hamarrak laurden gutxiagotan agertzen hasi zen. Denok bildutakoan (ez zen zaila izan, guztira hamaika pertsona baikinen: zazpi gazte eta lau begirale) Borjari itxoin genion, be-randu baitzetorren. Hau iritsi eta segituan martxan jarri ginen baina, nola ez, goiza borobiltzeko trenaren ordutegiekin nahastu eta trena galdu genuen. Baina honelako gauzek ematen diote xirimiriri punttu berezi bat, ezta? Hurrengo trena hartu genuen eta Ferminek, Martinek , Jokinek , Anderrek , Manexek, Jonek eta nik (asmatu nor naizen) bidaia osoa Quentin Tarantinoren peliku-len kritikak egiten pasa genuen, eta bitartean Eiderrek Susana eta Josurekin hitz egiten zuen. Anoeta herrian jaitsi ginen trenetik eta oinez joan ginen Hernialdera.

Bertara hamaikak eta lau minutuan iritsi ginen eta hamaiketakoa jan genuen etxe parean.

Ondoren denbora libre apur bat utzi ziguten begiraleek eta herriko frontoian palan aritu ginen. Azkenean eguerdi aldera ekintzekin hasi ginen. Lehen ekintzan paper batzuk bilatu behar geni-tuen etxe guztian zehar. Denak aurkitu genituenean Txilibisti munstroaren istorioa argitu genuen.

Antzina, basoa moztu zuten eta ondorioz urtero Txilibisti mendeku bila irteten zen, kasualita-

tez azaroaren 21 eta 22 egunetan. Eta nola ez, aurre egin genion, gatza, arrautza eta konjuru baten laguntzarekin. Berri hau jakinik bazkaldu egin genuen eta arratsaldean Txilibisti geldiaraz-teko gauzak lortzeari ekin genion. Mendalf aztiak gidaturik Amazonoei aurre egin genien gatza lortzeko, harrizko zaldunei konjurua lortzeko eta arrautza zuhaitz berezi batetik hartu genuen.

Ekintzek oso nekatuta utzi gintuzten arren, hauek bukatutakoan palan jolastu ginen berriro

ere( bueno Jon Agirianok fisika ikasi zuen eta ondorioz hamar atera zuen azterketan, baina hori beste istorio bat da, eta beste une batean kontatuko da). Afaldu ondoren Txilibistiri aurre egiteko prestatu ginen. Hau gaualdera agertu zen, etxearen azpiko pisuan eta ikusi zuen lehen gaztea-rengana joan zen: Fermin. Honen eta Txilibistiren harteko borrokaren xehetasunek, bihotza ahul duten pertsonei kalte egin diezaieke beraz, azkenean Txilibisti garaitua izan zela esango dut, ga-tza, arrautza gorringoa eta konjurua erabiliz. Ekintza on hau egin ondoren lasai joan ginen ohera, Txilibisti betiko garaiturik.

Hurrengo goizean eskumuturrekoak egin genituen, Xirimirik guretzako duen esanahia irudi-

katzeko. Aipatu beharra dago Fermin eta Mikelen burugogortasuna ( animo Fermin!) pultserak egiteko unean. Hau egin ondoren palan jokatu genuen ( ze originala ezta?) eta bazkaldu egin genuen. Arratsaldean Hernialde uzteko prestatu ginen, kontakizun onez beterik. Anoetan trena harturik seiak inguruan Donostiara iritsi ginen, elkarbizialdia amaituz. Amaitu aurretik aipamen be-rezi bat begiraleei lan handia egin zutelako, eta gutxi izan arren oso ongi pasatzea lortu zutelako.

elkarbizialdia hernialden

Page 5: #08 blai

Udaberria badatorren garai honetan, MiniRuta ez da izango hurbil dugun ekintza bakarra! Urtero moduan, Txirrin Txarran festa ere antolatzen ari baikara apirilaren 24 eta 25erako BAT Bizi Alai Taldeak federazioa osatzen dugun taldeetako begiraleak.

Urteroko zita dugun hau, Gipuzkoako herri ezberdinetan ospatu ohi dugu. Asko izan dira festa hartu duten herriak, aurtengoan BERGARA izango da eta BLAIren aurreko alean elkarrizke-tatu genuen ASKE taldeak egingo du anfitrioi lana. Aurtengo leloa Aldatuz burua, aldatu mun-dua izango da eta aldaketa klimatikoa izango du ardatz. Bailaraka kolore ezberdin bateko kami-seta eramango dugu soinean: gurea urdina (ura), berdea (lurra), gorria (sua) eta txuria (haizea).

Azken urteetan bezala, bezperatik egitarau berezi bat izango da taldeetako helduenentzako. Iritsitakoan prestaketetan lagundu eta ondoren lau gunetan alda-keta klimatikoari buruzko dinamika ezberdinak egingo dira. Eta afal ondoren karaokea!

Igande goizean harrera udaletxeko plazan egin on-doren, 3 gunetan banatuko gara adinaren arabera: 8-12, 12-15 eta 15-18 urte bitartekoentzako. Tailer ezberdi-nak egingo dira gune bakoitzean. Eukaristia Sta. Marinan ospatuko dugu.

Arratsaldean jaialdia izango dugu, FACTOR X mo-duko bat taldeetako helduenek dinamizatu eta gazteek eginiko sketx ezberdinez osatua. LASTER EGINGO DUGU IZEN EMATEA! ADI!

8. alea marzo de 2010eko martxoa 05

txirrin txarran

Iritsi zaigu aurten apirila, guretzat hilabete borobila.

Anima zaitez neska ta mutila! Zatoz gurekin pozaren bila!

GOAZEN DENOK TXIRRIN TXARRANERA TALDE GUZTIOK ONDO PASATZERA

ELKAR JOLAS KANTA EGITERA EGUN ALAITSUA OSPATZERA!

Luza eskua zure lagunari,

egin lekua ezezagunari. Kanta iezaiozu alai biziari,

eman maitasuna hurkoari.

2002 AZPEITIA 2003 BEASAIN

2004 ZARAUTZ 2005 DONOSTIA

2006 ITZIAR 2007 TOLOSA

2008 TRINTXERPE 2009 DONOSTIA

2010 BERGARA

[email protected] www.xirimiri.net/blai

Page 6: #08 blai

.

8. alea marzo de 2010eko martxoa 06

Badator Aste Santua, eta berarekin batera Mini Ruta!! Badakizu zer den ezta? Xirimirik Pazko astean antolatzen duen ekintza da, lau egunetako irteera Euskal Herrian zehar eta baita kan-poan ere, begirale eta gazte elkarrekin. Hainbat dira trenez, autobusez eta oinez jadanik bisitatu ditugun herrialdeak... ondo pasatzeko aukera ezin hobea da!

1999 BERA (Nafarroa) 2000 USTARITZE (Lapurdi) 2001 EGINO (Araba) 2002 BIZKAIA MAITE (Bizkaia) 2003 DONOSTIA-DEBA (Gipuzkoa) 2004 BARRIA (Araba) 2005 BERA-DONEZTEBE (Nafarroa) 2006 MADRIL 2007 7AK BATMAN (Lapurdi) 2008 ASTURIAS 2009 NAFARROA 2010 BOGA BOGA (Bizkaia)

Aurten, apirilaren 6an aterako gara Donostiatik eta Bizkaiko kostaldea bisitatuko dugu!! Gernikak biltzen duen bakearen gaia eta ingurugiroa izango ditu ardatz. Taldekide guztiek har dezakete parte eta aurten, 6. mailan egonik Muzki Txiki’o9n parte hartu zuten gazteak ere etor daitezke!!

Bertan parte hartu nahi? Izena ematera anitzen zaituztegu! MARTXOAK 25ean 18:30tatik

19:30tara jasoko ditugu honako agiriak: • izen emate orria (sinatua) • osasun fitxa (sinatua) • osasun txartelaren fotokopia • ordain agiria Ordainketa egiteko kopurua, ku-

ota ordaindu zenutenok 60€ eta bes-tela 80€. Hauek dira kontuak:

2101 0004 56 0010848711 3035 0075 48 0750048486 Irteera ordua apirilaren 6an 8etan

parrokian edo 8:30tan Easo plazan izango da. Iritsiera berriz apirilaren 9an 19:00tan parrokian.

mini ruta 2010: boga boga

[email protected] www.xirimiri.net/blai

Page 7: #08 blai

8. alea marzo de 2010eko martxoa 07

Apirilaren 9an Kortezubitik Gernikara egingo dugu ordube-tean eta goiza bertan igaroko dugu hainbat ekin-

tza eta bisita egiten. Bazkaldu eta buelta egingo dugu trenez.

igaroko ditugun herriak

lotarako herriak

Apirilaren 6an irtengo gara eta Easo plazako geltokian trena hartuta abiatuko gara Deba aldera. Bertatik ekingo diogu bideari. Mutriku eta Ondarroa pasata, Mendexatik behera Lekeiti-ora abiatuko gara. Herriko gaztegunean afaldu eta egingo dugu lo.

Apirilaren 7an Lekeitiotik abiatu eta Bedaronatik sartuko gara Eara eta bertan bazkalduko dugu. Arratsaldean, Ibarrangelutik Elantxobera jaitsiko gara. Bertako aterpetxean dutxatu eta afaltzerik izango dugu. Hantxe egingo dugu lo.

Apirilak 8an Elantxobetik irten eta Urdaibai paretik Gautegiz Arteagatik barrena Kortezubira iritsiko gara. Bertan kokatzen dira Santimamiñeko kobak eta Omako basoa. Herriko XVIII. men-deko elizan egingo dugu lo.

[email protected] www.xirimiri.net/blai

Page 8: #08 blai

8. alea marzo de 2010eko martxoa 08

Payola izena du Berri Txarrak musika taldearen lan berriak. Hamabost urtez euskal rocka jo-tzen daraman banda honek seigarren diskoa aurkeztu zuen Irailaren 9an Donostian. "Zuzena, gordina, amorruz betea eta, batez ere, zintzoa" dela aipatu zuen Gotzon Barandiaranek, Euskal Herrian diskoa ezagutarazteko arduradunak. Diskoaren singlea den Maravillas "Nafarroako La-rraga herrian Gerra Zibilan gertatutako pasadizo lazgarri baten inguruan egindako kantua da", zioen Gorka Urbizu abeslariak. Maravillas Lamberto garai hartan Guardia Zibila hil zuen 14 urteko ume bat izan zen. "Omenaldi txiki bat egin nahi izan diegu ahaztutako guztiei", gehitu zuen.

Jaio. Musika. Hil diskoaren arrakastak ekarri zuen birak eta Zertarako amestu dokumentalak, lau urtez lanpetuta eduki ditu musikariak. 2005. urtean egin zuten azken estudio lana eta "zerbait berria aurkezteko garaia" zela aitortu zuen Gorka Urbizuk. "Aldaketa garaiak bizi izan ditugu az-ken urte hauetan, hirukote bihurtu ginen eta erronka bati aurre egiteko momentua iritsi zen. Den-borak esan digu Jaio. Musika. Hil lana oso garrantzitsua dela gure ibilbidean, batez ere, ekarri zuen biragatik. Zoritxarrez, gehiegi luzatu zen bira hura eta agian, talde bezala, nahiko nekatuta bukatu genuen", erantsi zuen.

Orain, indarberrituta bueltatu den talde nafarrak aro berritzat hartzen du Payola diskoa. 2008. urteko irailetik hasi eta zazpi hilabetez egon dira buru belarri lanean eta azkenean, Chica-gon grabatu dute Steve Albini produktorearekin astebete laburrean. Diskoa era analogikoan egin dute, hau da, ordenagailurik gabe eta 16 pista soilik erabilita. "Duela 40 urte, 70. hamarka-dako talde askok sistema berbera erabili zuten. Guri erronka handia eta, era berean, oso interes-garria iruditu zaigu", aipatu zuen Aitor Goikoetxea bateriajoleak.

Soinua eta letrak gordinak dira, "zikinak". Musikari begira jarrera punka du Payolak. Kantuak ere zuzenak dira, "diskoan fikzio gutxi" dagoela uste du Urbizuk. "Hausnarketa bultzatzen saiatu gara. Kritika eta autokri-tika egiten ere ahalegindu gara, oso modan ez dagoen hitza den arren", aitortu zuen Urbizuk. Payola izenburu bitxi honek esanahi adierazgarria du. "Irrati esatari bati eskupekoa ematea zure musika bes-teen gainetik jartzeko, hori egitea eta ez aitortzea da", aipatu zuen Urbizuk. Beti bezala, Berri Txarrak taldeak bizi-tzaren aurrean dagoen jarreraren inguruan gogoeta proposatzen du.

musika: berri txarrak

[email protected] www.xirimiri.net/blai

Page 9: #08 blai

8. alea marzo de 2010eko martxoa 09

[email protected] www.xirimiri.net/blai

“Hijos de la gran puta”. Honela hasten du Arturo Pérez-Revertek bere liburu hau. Hasiera ho-nekin eta orrialdeko hamar tako-ko proportzio harrigarriarekin Revertek 1805.urtera garamatza, urriak 21-era zehazki. Egun hartan frantses eta espainiar itsas-armadek borroka gogorra izan zu-ten Nelson almirantearen itsas-armada britainiarraren aurka, Trafalgar lurmuturraren parean. Ho-nela esanda nahiko liburu serioa dirudi, baina, Revertek modu berezian idatzi du, azkar eta erraz irakurtzeko moduan. Hizkuntzaren erabilera bikainarekin Revertek historikoki oso zehatza den libu-rua lortu du , zehaztasun hori eramangarri egin duelarik (nahi duzuena izan daiteke, baina niri nola idazten duen gustatzen zait).

Horretaz gain, liburu osoa garaiko Espainiari zuzenduriko kritika gordina da (orrialdeko hamar tako horietako zortzi politikariei eta erregeari zuzenduta daude) Liburua erraz irakurtzen bada ere, 12-13 urtetik aurrerakoentzat go-mendatuko nuke, hiztegi nahiko aberatsa erabiltzen baitu Revertek, eta uler-men maila jakin bat eskatzen duelako. Hala ere liburuaren lehen orrialdeetan

hiztegi txiki bat dago, XVIII. mendeko itsasontzi baten atal guztiekin. Beraz, liburu entretenigarri bat irakurtzeko gogoa baduzue, eta ikastolak bidalitako liburua irakurtzen bukatu baduzue, bila ezazue liburutegi edo liburu-dendaren batean.

“La lectura es el viaje de los que no pueden tomar el tren.” Francis de Croisset

L iteratura: cabo trafalgar

Page 10: #08 blai

8. alea marzo de 2010eko martxoa 10

[email protected] www.xirimiri.net/blai

ARIES

Amodioa: ez da zure iragana gogoraraz-teko momenturik onena. Osasuna: ez jan horrenbeste gozoki, kalte egingo dizu bes-tela. Dirua: litxarkerietan diru gehiegi gasta-tzen duzu, eta gero ez duzu beste gauzeta-rako dirurik izango.

TAURO

Amodioa: mutil/neska horrekin arazoak gainditzeko momentu egokienean zaude. Osasuna: kirol gehiago egin beharko ze-nuke. Aprobetxatu zure denbora librea. Di-rua: txin-txin txin-txin diruaren hotsa. Itsulapi-koa beteta duzu!zertan xahutuko duzu?

GEMINIS

Amodioa: maite duzun jendeari adierazteko momentua iritsi da. Osasuna: estresa eta mala letxea baretu beharko zenuke. Dirua: norbaiti opari bat egiteko aurrezten ari zara ala?diru dezente daukazu zure itsulapikoan!

CANCER

Amodioa: iraganeko zauriak sendatzeko une egokia da, barkatzen ikasi. Osasuna: kontuz hego haizearekin, eztarriko mina eta konjuntibitisa eragingo dizu eta. Dirua: es-pero ez duzun gasturen batek, presupues-toa pikutara bidaliko dizu.

LEO

Amodioa: zure aurpegi polit horrekin ez duzu ligatzeko arazorik izango. Fiu fiu. Osasuna: kirola egiteak on egiten dizu, baina ez izan horren zorrotza zure buruarekin, obsesioa ez baita ona. Dirua: ez izan horren xuhurra, lagunek be-har duzunean uzten dizute dirua, beraz, egin zuk beraiengatik berdina.

VIRGO

Amodioa: behingoz argitasuna ekarriko dizu Cupidok eta erabaki zuzen bat hartzen lagun-duko dizu. Osasuna: Gripeak ahultasuna dakar, ez ahaztu berokia etxean. Zaindu zaitez! Dirua: zure lagunei diru gehiegi zor diezu, echa el freno madaleno!bestela haserretu egingo zaiz-kizu eta.

LIBRA

Amodioa: lasai, egunen batean lortuko duzu maite duzun horren bihotza. Osasuna: igeriketa egiteak birikak zabaltzen ditu eta oso kirol ona da soberan dituzun kilotxo horiek galtzeko. Di-rua: ez utzi amesteari, 500€-ko billeteak ere existitzen direla.

ESCORPIO

Amodioa: eskorpioiaren ziztada horrekin zure besoetan erortzea lortuko duzu. Osasuna: uda-berri hasierarekin kontuz ibili, katarroak har-tzeko garai ezin hobea baita. Dirua: kontuz zer egiten duzun, quita y no pon, se acaba el monton.

horoskopoa

Page 11: #08 blai

8. alea marzo de 2010eko martxoa 11

[email protected] www.xirimiri.net/blai

EZKER ESKUIN

1.– Zerbait ematen duena.

7.– Behar den unean.

8.– Iridioaren sinboloa.

9.– Erdi hitz-elkarketan (alderantziz)

10.– Zaletasun atzizkia.

12.– Izan ezik, salbu.

13.– Erorka.

15.– Zikinkeriak dituena.

GOITIK BEHERA

1.– Egintzaz.

2.– Bizkaiko herria.

3.– Argonaren sinboloa.

4.– Pausaldi (alderantziz)

5.– Pinpirin, galai.

6.– Ezezkoa.

11.– Musika taldea.

14.– Nori atzizkia.

SAGITARIO

Amodioa: oparitxoak noizbehinka ez datoz gaizki. Osasuna: kontuz txokolatearekin lo-ditu egingo zara bestela. Dirua: gehiegi gas-tatzen duzu! Aurreztu ezazu pixka bat!

CAPRICORNIO

Amodioa: esaiozu neska/mutil horri sentitzen duzun guztia, ez zara damutuko! Osasuna: ez zaitez kexatu edozein minengatik. Dirua: kri-sia ez da batere nabari zure poltsikoetan.

ACUARIO

Amodioa: mutil/neska horrek txora-txora eginda zaitu, joan beregana zerbait esatera! Osasuna: utzi gailetak jateari eta segi aerobic pixka bat egitera!Dirua: belarrietatik ateratzen zaizkizu txanponak!

PISCIS

Amodioa: hainbeste itxoiten baduzu, joan egingo zaizu horrenbeste gustuko duzun hori. Osasuna: azkenaldian tripako minarekin zabil-tzala? bada medikura joateko garaia! Dirua: orain oporrak datozela eta, erosi kapritxitoren bat. Merezi duzu.

denborapasak

SUDOKU

GUR

UTZE

GRA

MA

Page 12: #08 blai

8. alea marzo de 2010eko martxoa 12

[email protected] www.xirimiri.net/blai

egutegia URTARRILA OTSAILA MARTXOA

Al Ar Az Os Or Lr Ig Al Ar Az Os Or Lr Ig Al Ar Az Os Or Lr Ig

1 2 3 1 2 3 4 5 6 7 1 2 3 4 5 6 7

4 5 6 7 8 9 10 8 9 10 11 12 13 14 8 9 10 11 12 13 14

11 12 13 14 15 16 17 15 16 17 18 19 20 21 15 16 17 18 19 20 21

18 19 20 21 22 23 24 22 23 24 25 26 27 28 22 23 24 25 26 27 28

25 26 27 28 29 30 31 29 30 31

APIRILA MAIATZA EKAINA Al Ar Az Os Or Lr Ig Al Ar Az Os Or Lr Ig Al Ar Az Os Or Lr Ig

1 2 3 4 1 2 1 2 3 4 5 6

5 6 7 8 9 10 11 3 4 5 6 7 8 9 7 8 9 10 11 12 13

12 13 14 15 16 17 18 10 11 12 13 14 15 16 14 15 16 17 18 19 20

19 20 21 22 23 24 25 17 18 19 20 21 22 23 21 22 23 24 25 26 27

26 27 28 29 30 24/31 25 26 27 28 29 30 28 29 30

UZTAILA

Al Ar Az Os Or Lr Ig

1 2 3

5 6 7 8 9 10 11

12 13 14 15 16 17 18

19 20 21 22 23 24 25

26 27 28 29 30 31

Guraso Taldeko bilerak Familia Eukaristiak apirilak 6-9: MiniRuta apirilak 24, 25: Txirrin Txarran maiatzak 28: ikasturte amaiera uztailak 7-18: Muzki Handi uztailak 19-25: Muzki Txiki uztailak 26 - abuztuak 1: Auzolandegia

Literaturaz, musikaz, kirolaz… zerbaiten berri emateko aukera duzu!! Baita interesgarri zaizun gairen bati buruz zure iritzia emateko ere. Edo besterik gabe zure barnean duzun idazleari boligrafoa utzi eta ipuin nahiz idazlan bidal dezakezu. ANIMA ZAITEZ!!

[email protected]

ZURE AUKERA!!