01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago....

16
21 LEHEN HEZKUNTZA

Transcript of 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago....

Page 1: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al

21

LEHENHEZKUNTZA

Page 2: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al
Page 3: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al

23

SARRERA

Lehen Hezkuntza bina urteko hiru ziklotan antolatuta dago.Derrigorrezko hezkuntzarako lehen etapa da eta sei urtetik hamabi urterabitarteko neska-mutilak batzen ditu. Etapa erabakigarria da pertsonarenheziketan. Izan ere, oinarrizko trebetasunak ondo ikasteko oinarriakjartzen dira, balioak bereganatzen dira eta jarrerak garatzen dira.

Lehen Hezkuntza osoan, garrantzi handikoa da familiaren eta eskolarenarteko lotura kontuan hartzea, hezkuntza-irizpideak bateratzeko etajarduerak koordinatzeko. Lehen zikloko neska-mutilek hurbilekoerrealitatetik ikasten dute, eta jakin-min handia dute apurka-apurkaezagutzen ari diren mundu berriarekin. Momentu honetan duteningurunerik hurbilena Etxebarri herria da, eta hau da garairik egokiena bereinguruko ezaugarriez jabetzeko.

8 eta 10 urte bitartean, ikasleek aurreko urteetan landu dituztenbaliabide intelektualak finkatzen dituzte eta errealitatea logikoki ulertzekogaitasuna dute. Objektuen iraunkortasunaz, ezaugarriez eta aldaketezohartzen dira, eta haien kontzientzia hartzen dute.

237/1992 Dekretuak1, abuztuaren 11koak dioenetik nabarmenditzakegun puntuak hauexek dira:

Norberaren hurbileko inguru naturaleko eta sozialeko gertaeren etafenomenoen arteko harremanik soilenak ezagutzea.

Denboraren joanaz ohartzea, eta denboran eta espazioan kokatzekokontzeptuak erabiltzea.

Ingurumena defendatzeko eta errespetatzeko jarrera izatea.

Inguruko kultura-ondareko elementu nagusiak ezagutzea, balioesteaeta gozatzea.

Kultura ondareko elementuak zaintzeko jarrera izatea.

1 HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA (1992), Oinarrizko curriculum diseinua. Lehen Hezkuntza,Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Page 4: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al

Etxebarriko armarria

Herri eta hiri guztiek dute beren ezaugarriakirudikatzen dituen ezkutu modukoa. Hori daarmarria. Herri guztietan bezala, Etxebarrin erebadaukagu geurea.

Urdinean haritza dago zelai berdean, eta bi otsoikus ditzakegu zuhaitzera igota, zutik. Haritzarenadaburuan gurutze gorri bat dago.

Etxebarriko bandera

Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, bainaezagutzen al dugu gure herriko bandera?

Herri eta hiri bakoitzak, armarriarekin gertatzenden bezala, bere bandera dauka. Hau bakarra da,hau da, ez da egongo berdin-berdina beste inon.

Etxebarriko bandera errektangularra da, karmin kolorekoa, eta erdianherriko armarria dauka.

Herri bakoitzeko bandera Udaletxeko balkoitik dago zintzilik. Bertan,herriko bandera eta ikurriña ikusiko dituzu.

Etxebarri herria

Mapa honetan Etxebarriren koka penaikus daiteke. Herriaren inguruan Gal -dakao, Basauri, eta Bilbo daude. Herrihonetan 7.300 pertsona bizi dira, etabatez ere, herri industriala da, hau da,Etxebarriko biztanlerik gehienek indus -trietan lan egiten dute.

24

Hurbildu Etxebarrira

Page 5: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al

Etxebarriko auzoak

Gaur eguneko Etxebarriko auzoak honela ezagutzen ditugu:Ametzola, Legizamon, Uribarri eta Kukullaga. Baina garai batean ez zirenorain deitzen diren bezala izendatzen.

Ametzola auzoa izendatzeko, hiru izen erabili dira: Egetiaga, Santa Ana etaAmetzola. Egetiaga esaten zioten, auzoaren erdigunea Egetiaga baserrikolurretan eraiki zelako, eta Santa Ana esaten zioten, bertan Santa Ana ermitazegoelako eraikita. Eta denbora luzez horrela deitu izan zaio auzoari,baina orain erabiltzen den izen ofiziala Ametzola da.

Biztanle gehienek Kukullaga auzoa San Antonio izenez ezagutzen dute.Auzo honek aldaketa garrantzitsuak izan zituen XX. mendearen bigarrenerdian.

Legizamonek beste auzune garrantzitsu batzuk izan ditu historian zehar,besteak beste, Zubialde, Bokete eta Pedro San Martin.

Eta azkenik, Uribarri auzoa da hegoalderengo dagoena. Uribarribekoaauzunean 50eko hamarkadara arte baserriak baino ez zeuden. Harrezkero,industria ezarri da eta zeuden baserri eta ortu guztiak desagertu egin dira.Goiko alderdian, aldiz, etxebizitzak dira nagusi.

Lehen Hezkuntza

25

Page 6: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al

26

ARIKETAK1. Begiratu Etxebarriko mapa. Zeintzuk dira Etxebarritik hurbilen daudenherriak? Aipa itzazu pare bat edo bi.

_________________________________________________________

_________________________________________________________

2. Zein da Etxebarritik hurbilen dagoen herri edo hiririk garrantzitsuena?Zergatik da garrantzitsuena? Zer dago bertan?

_________________________________________________________

_________________________________________________________

3. Zeintzuk dira Etxebarriko banderaren koloreak? Marraz ezazu.

4. Ezagutzen duzu beste herriren bateko banderarik? Aukeratu ingurukobi herritako banderak eta marraz itzazu.

5. Zertarako balio du armarriak? Zergatik dago armarria herri eta uriguztietan?

_________________________________________________________

_________________________________________________________

Page 7: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al

6. Zeintzuk dira armarrian agertzen diren irudiak? Zer adierazten dute?

_________________________________________________________

_________________________________________________________

7. Zenbat biztanle dago Etxebarrin?

_________________________________________________________

_________________________________________________________

8. Non egiten dute lan Etxebarriko biztanle gehienek?

_________________________________________________________

_________________________________________________________

9. Aztertu ondo gurutzegrama hau, eta bila itzazu Etxebarriko auzoenizenak.

Pareka ezazu izen bakoitza berarekin identifikatzen duzun hitzarekin.

Lehen Hezkuntza

27

A G A L L U K U K

I M M O E U N R A

R E E T G F I F L

R A A T I V K R I

A G F D Z A R A G

B J A X A O E F A

I A Z S M A L O M

R O A T O I P A E

U I A K N A R A K

Haritza 1 A Legizamon

Gurutze gorria 2 B Armarria

Karmin kolorea 3 C Egetiaga

Kukullaga 4 D Bandera

Ametzola 5 E San Antonio

Bokete 6 F Armarria

A- B- C- D- E- F-

Page 8: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al

28

Hurbildu Etxebarrira

2 Iturria: TANGUIANE, S. eta PEREVEDENTSEV, V. (1997), Actividades de educación ambiental para la enseñanzaprimaria, Bilbao, Los libros de la catarata.

Errotak

Ikusi duzu inoiz errota bat? Ba, Etxebarrin aspaldi errota bat bainogehiago egon ziren, bi Kukullaga auzotik gertu, errekatik behera.

Baina zuk badakizu nola dabilen ur-errota? Errota ibiltzeko era batbaino gehiago dago. Guk hemen bat ikusiko dugu2. Egizu zuk zeuk,irakasleak lagunduta, ur-errota bat.

Materialak

Plastikozko arrautzontziaArtaziakKartulina plastifikatuaTamaina desberdinetako klipakGrapak edo kolaBurdin hari gogorra

Konpasa

Pausuz pausuJarrai itzazu pausu hauek:

1. Moztu arrauntzontziko kopak.

2. Kartulinaz bi borobil berdin egin.

Page 9: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al

3. Kopak kolatzen hasi, Banan-banan.

4. Biribilen erdian zulotxo bat egin, eta hortik burdin haria pasatu.

Utzi lehortzen.

5. Ipin ezazu noria txorrota baten azpian. Ura erortzean zure errota mugitu egingo da.

BESTE AUKERA BAT

Kortxo bat eta plastiko zati bat behar dituzu.

Kokatu marrazkian dagoen moduan, eta gero sar ezazu edalontzihandi baten barruan, orratz pare batetik zintzilikatuz.

Hau da errotak ibiltzeko dagoen modu bat. Ba, horren antzeko zerbaitda Etxebarriko errotek egiten zutena. Horrela zebiltzan. Baina, zertarakoegiten zuten hori? Etxebarriko biztanleak errotara joaten ziren artoaehotzera, gero arto horrekin elikagai desberdinak egiteko.

Lehen Hezkuntza

29

Page 10: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al

Zubiondo errota

Etxebarrin zutik dagoen errota bakarra Legizamon auzoan dagoenZubiondo errota da. Baina 1982ko uholdeak direla eta, gaur egun ez dabil.Errotak, kanpoaldean, gurpila du.

Iturrikoerrota Kukullaga auzoan zegoen. Baina hau ez da izendatzekoerabiltzen zen modu bakarra. Batzuek Jagakoerrota edo Jaga izenezezagutzen zuten.

30

Hurbildu Etxebarrira

14

15

Page 11: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al

Elizak eta ermitak

Paduako San Antonio eliza Kukullaga auzoan dago. 1962. urtean inauguratuzen Zintuduri izeneko zelaigunean. San Esteban eliza Kukullaga auzoanzegoen, eta gaur egun Ametzolan dago. Elizaren aurrez aurre kanposantuazegoen, bere aldamenean Eleizondo eta Eleizakoetxea baserriak zeudelarik.Eleizondo baserria benta, ospitale eta eskola izan zen, eta Eleizakoetxeabaserria, abadetxea. XIX. mendean elizak zeukan egoera tamalgarria zen, etahorregatik lekuz aldatzea erabaki zuten. Eliza berria Bilbotik Durangorakotrenbidetik hurbil eraiki zen eta 1895. urtean inauguratu zen.

Bi eliza eta bi ermita egon ziren Etxebarrin garai batean.

San Pedro ermita Bilbotik Basaurirako errepidearen ondoan zegoen,Legizamon auzoan. Gerra zibila amaitu zenean bota egin zuten.

Santa Ana ermita XVIII. mendean eraiki zen. Txikia zen, baina hala etaguztiz ere, Etxebarriko gune nagusia bilakatu zen. Beranduago, gainera,San Esteban eliza eraiki zuten bere inguruan, eta horrek garrantzitsuagoegin zuen herriaren erdigunea.

Lehen Hezkuntza

31

San Antonio Parrokia San Esteban Parrokia

16 17

Santa Ana ermita lehen Santa Ana ermita orain

18 19

Page 12: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al

Jauregiak

Jauregia eraikin handia eta bikaina da, lehen errege, printze eta goimailakoerlijioso eta handikien bizileku izan ohi zena. Gaur egun, erakunde nahizegoitza handia eta dotorea da. Etxebarrin baditugu horietariko bi, Ametzolajauregia eta Legizamon jauregia.

Ametzola jauregia

1905. urtean eraiki zen Manuel Maria Smith arkitektoaren gidaritzapean.

Legizamon jauregia

XVIII. mendekoa.

Gaur egun jatetxe dotorea da.

32

Hurbildu Etxebarrira

20

21

Page 13: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al

Etxebarriko berezitasunak

Kurubiolanda

Hemen duzun hau Kurubiolanda mugarria da. Mugarri honek Bilbo,Zamudio, Etxebarri eta Galdakao herriak banatzen ditu. Informanteekdiotenez, Kurubiolandan dagoen mugarri hau hogeigarren hamarkadanipini zen, baina hau egon aurretik beste bat egon zen.

Aretxiturri

Aretxiturri deritzon iturri hau Galdakaoko lurretan dago. Baina azpiazpiandoan bidea, izen berekoa, Etxebarriko lurretan dago. Hortik datorkio,beraz, izena Etxebarriko Aretxiturri bideari.

Lehen Hezkuntza

33

22

23

Page 14: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al

34

ARIKETAK

1. Etxebarrin egon da inoiz errotarik? Non?

_________________________________________________________

_________________________________________________________

2. Zertarako balio dute errotek? Zertara joaten ziren hara etxebarritarrak?

_________________________________________________________

_________________________________________________________

3. Zelan dabil errota bat? Zer da ezinbestekoa ibil dadin?

_________________________________________________________

_________________________________________________________

4. Zubiondo baserrian Lezama-Legizamon ur-errota dago. Har ezazuatsedentxoa eta eskatu irakasleari txangoa egiteko hara.

5. Esan egia ala gezurra diren hurrengo esaldiak.

Paduako San Antonio eliza Ametzolan dago.

San Esteban eliza Kukullagan dago.

Garai batean Eleizondo baserria ospitalea izan zen.

Garai batean Eleizakoetxe baserria eskola izan zen.

Santa Ana ermita duela gutxi eraikita dago.

Santa Ana ermitaren inguruan San Esteban eliza eraiki zuten.

6. Orain zuzen itzazu gezurrak direnak, eta esan zein den egia.

_________________________________________________________

_________________________________________________________

_________________________________________________________

_________________________________________________________

_________________________________________________________

E/G

Page 15: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al

7. Zer da jauregi bat? Nor bizi zen jauregietan?

_________________________________________________________

_________________________________________________________

8. Zeintzuk dira Etxebarri herrian dauden jauregiak?

_________________________________________________________

_________________________________________________________

9. Ezagutzen duzu zubi hau? Zubi hau Legizamongo zubia da. Hauantzinako erretratua da. Zer ikusten duzu desberdin orain dagoenmoduarekin konparatuta? Esan irakasleari txangoa egiteko hara, etakomentatu ikaskideen artean zertan aldatu den.

10. Bila itzazu hizki-saltsa honetan Etxebarrin dauden eraikin, auzo,berezitasun... batzuen izenak. Guztira, bost daude.

Lehen Hezkuntza

35

J A H U A S F A U O X S

A T O R R E O K A G A J

J O I P E R T A J G S H

A G N O T F D I A T U E

P D O P X F S G F E J H

E V T A I W F E B K V R

I J N D T E B R L S O R

U G A T U J C U G X D U

A L N S R N X A R I T P

P A A P R D E J G P E T

S G S H I A H W Y A U F

I T F Z O K U G O T J B

24

Page 16: 01 Etxebarri OK:Maquetación 1 Barandiaran... · 2011-01-26 · adaburuan gurutze gorri bat dago. Etxebarriko bandera Euskadiko ikurriña guztiok ezagutzen dugu, baina ezagutzen al