125 Euskararen osasuna

24
125 www.argia.com/larrun Pablo Suberbiola Xabier Mendiguren Patxi Baztarrika Carlos Vilches MAHAI-INGURUA IRITZIAK l Alberto Lopez Basaguren l Emilio Lopez Adan l Joxe Manuel Odriozola l Kike Amonarriz l Xabier Azanza Euskararen osasuna 25 urteko balorazioa Euskararen osasuna 25 urteko balorazioa

Transcript of 125 Euskararen osasuna

125

www.argia.com/larrun

Pablo Suberbiola Xabier Mendiguren Patxi Baztarrika Carlos Vilches

M A H A I - I N G U R U A

IRITZIAKl Alberto Lopez Basaguren l Emilio Lopez Adanl Joxe Manuel Odriozola l Kike Amonarriz l Xabier Azanza

Euskararen osasuna25 urteko balorazioaEuskararen osasuna25 urteko balorazioa

Ezagutzan emandako aurrerapausoa daeuskararen garapenaren harribitxia.Datuak hor dira, baina hauei buruzkoirakurketa desberdinak ere bai. Esatebaterako, euskaradun berri horienkalitateak kezka pizten du. Zein dazuen balorazioa?

PABLO SUBERBIOLA. Argazki oso orokorra hona-koa litzateke: Euskal hiztunen komunitatea hazi eginda, haurrak eta gazteak batez ere eskola bidez gehituzaizkiolako. Hauentzat euskara bigarren hizkuntza daeta duela 20 urteko gazteekin erkatuta, euskara hitzegiteko erraztasun erlatibo txikiagoa dute.

XABIER MENDIGUREN. Hazkundea hor dago. Bigauza azpimarratuko nituzke: batetik, hazkundehorretan egon den desazelerazioa eta, bestetik, hiz-kuntzaren ezagutza mugatua dela eta horrek eraginestua duela erabileran. Hizkuntza jakitea gauza bat daeta erosotasunez erabiltzea beste bat. Ingelesa erejakin dezake pertsonak, baina gero ohikoan erabili

ez. Horrek zer dakar? “Reclus” eredu famatuak zioenbezala, abiada horretan hemendik 50 urtera popula-zioaren erdia ere oraindik ez dela euskaldun izango.Azkenotan, urtez urte desazelerazioa gertatzen ari daeta azken urteko datua ikusita, hazkundea 0,7 bada,eta akats tartea ± 2koa bada, ez dakigu aurreratzenedo atzeratzen ari garen.

Euskalduntze-alfabetatzeari dagokionez ere, unebatzuetan ahul ibili da; adin nagusikoen euskaldun-tzeari ez zaio behar besteko garrantzirik eman. Azke-naldi honetan, dena den, berrindartu den esparruada. 25 urte hauetan eskolatik zetozen gazteengan utzida euskalduntzearen zama eta hor huts egin da. Ira-kaskuntzaren parez pare beste espazio batzuk ereeuskaldundu behar ziren eta hor atzera gabiltza etaindar gutxirekin.

PATXI BAZTARRIKA. Ez dut uste azken 25 urtehauetan euskararen ezagutzan emandako aurrerapau-soak arazoz, ezintasunez eta akatsez beteta aurkeztulitezkeenik. Goazen zatika. Bat, kalitatea eta naturalta-sunaren inguruan erronkak ditugu etorkizunera begi-

2 M A H A I - I N G U R U A

Kalitatea, erabilerarengako nagusia

Xabier LetonaMahai-inguruko argazkiak: Dani Blanco

Euskarari buruzko eztabaida zabalik da gizartean. Egia esan, inoiz ez da izan

erabat itxita. Guk azken 25 urteetan jorratutako ibilbidea aztertu nahi izan

dugu LARRUN honetan, atzeak aurrea nola dantzatu erakusten duelakoan.

Izango da aurrera begiratzeko astirik. Hizkuntzaren ezagutza, hezkuntzaren

lorpen eta gabeziak, erabilera esparruak, hizkuntza eskubideak, arauak eta

atxikimenduari buruzko hainbat datu eta interpretazio aurki daitezke ondoko

orrialdeetan. Sintesia: asko egin da, gehiago egin zitekeen eta asko falta da.

Xabier Mendiguren, Patxi Baztarrika, Pablo Suberbiola eta Carlos Vilches.

3E U S K A R A R E N B I L A K A E R A 2 5 U R T E A N

ra, baina ezin liteke beste modu batera izan. Hazi nahibadugu, hainbatentzat euskara bigarren hizkuntza iza-tea ezinbestekoa da. Gizarteari begira hori arazo gisaplazaratzea ez da ona. Zorionekoak gu, hazi ez baginaez baikenukeen erronka hori izango.

Bi, euskarak ez du sekula izan gaur adinako hiztu-nik. Hiru, eta hau oso positiboa da, gaur egun elebi-dunen herena euskaldun berria da. EAEn 1991n 15urtetik gorakoen %24 ziren elebidunak eta gaur egun%30,1 dira. Baina biztanleria osoa, 5 urtetik gorakoakesan nahi da, hartzen badugu, azken 25 urteotan %22izatetik %37,5 izatera pasa dira elebidunak (Eustat).Are gehiago, erdal elebakarren kopurua jaitsi egin datermino absolutu eta erlatiboetan: Euskal Herrian, 15urtetik gorakoen artean, 134.000 erdaldun elebakargutxiago dira, eta 137.200 elebidun gehiago. EAEnelebakarrak %66 izatetik %45 izatera pasa dira. Etorki-zunera begiratuz, EAEko 15 urtetik beherakoenartean duela 25 urte %20 ziren elebidunak eta gaur%75 dira, eta erdaldun elebakarrak %9 besterik ez.

Nafarroan hazkundea motelagoa da eta Iparraldeanoraindik galerak dira. Horrek erakusten du marko

legala, hizkuntza politika aktiboa eta herritarren atxiki-mendua erabakigarriak direla ezagutzaren garape-nean. Zein da, beraz, etorkizuneko erronka? Gaur eus-kaldun berri diren gurasoek beren etxeko hizkuntzaeuskara bihurtzea, horrela beren seme-alabek euskaralehen hizkuntza izango dute, eta horrek sekulako era-gin positiboa izango luke erabilera gehitzeko.

CARLOS VILCHES. Gai teknikoa da, baina gutxienezNafarroako datuen bilketari dagokionez, baditut zen-bait kezka. Nafarroako Gobernua bere galdera, lagineta teknikak erabiltzen ari da eta gero oso zaila da horibeste ikerketa batzuekin era txukun batean alderatzea.Bada garaia Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gober-nuak bat egiteko inkesta eta datuen bilketan.

Nafarroan gizartea lasaitu egin da eta euskararengarapena gehiegi utzi da hezkuntzaren eskuetan, eus-kararen gizarte mugimendua, mobilizazioa eta beharden tentsio hori bazterreratuz. Bestetik, izan den aur-kako politikarekin, dezente egin dela ere esan daite-ke. Azken 15 urteetan ezagutzari dagokionez, %1,6puntu gora egin du euskarak eta abiada horretan urte

asko behar ditugu. Etorkinena ere bereziki aztertubeharko litzatekeen fenomenoa da, etorri direnaknagusiki G ereduan –dena gaztelaniaz- sartu direlako.Unibertsitatean gertatzen denaz ere baditut kezkak,Nafarroako Unibertsitate Publikoan %38 euskaldunakdira, baina denak ez doaz dauden euskal lerroetara.Zergatik? Euskaldun inposatuen kontzeptua sortu dahor, guraso batzuek inposatu diete seme-alabei eus-karazko hezkuntza, eta ez dakigu horrek zer eraginizango duen hauek euskaldun aktibo izaterakoan.

P.B. Carlos, metodologiaz aipatu dituzunak zehaztu-ko ditut. 1996ko inkesta soziolinguistikoa, EuskoJaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekinegin zuten Nafarroari zegokionean. 2001ekoan eta2006koan, aldiz, arazo politikoengatik, NafarroakoGobernuak ez du nahi izan. Iparraldean, aldiz, Euska-raren Erakunde Publikoarekin elkarlanean egin da.Inkesta Soziolinguistikoa, azken 15 urteetan euskara-ren lurralde osoan egin da, parametro berberen ara-bera eta metodologia oinarri oso sendoekin. Beremailan egiten den bakarra da.

P.S. Gaurkoan Euskararen Inkesta Soziolinguisti-koa hartu dugu oinarri bezala, baina beste ikerketabatzuk ere badira, esate baterako 1989az geroztikegiten den Euskararen Kale Erabileraren Neurketa.

P.B. Baina Inkesta Soziolinguistikoa bakarra da egi-ten dituen ikerketa eremuetan: ezagutza, erabilera-ren azterketa esparruz esparru –formalak eta ez-for-malak–, jarrera eta familia bidezko transmisioa.

X.M. Kalitatearenera nator berriz. Nik ez dut uste kali-tate eskasa modu positiboan saldu dezakegunik,horrek erabileran ondorio handiak dituelako, Inkestanikusten den bezala. Gehien erabiltzen dutenak euskalelebidunak dira, orekatuen artean jaitsi egin da etaerdal elebidunen kasuan asko jaitsi da. Zer esan nahidu honek? Hor bat gatoz Inkestak dioenarekin, euska-ra benetan ongi dakienak erabili egiten duela propor-tzio handi batean. Nafarroako eremu euskaldunekoada horren adibide garbienetakoa. Baina aukerarik ezbadago eta kalitate maila eskasa baldin bada, ezin dagero erabiltzeko deialdia egin besterik gabe. Horrega-

4 M A H A I - I N G U R U A

Eusko Jaurlaritzako HizkuntzaPolitikarako sailburuordea Ataun (Gipuzkoa), 1958. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietanlizentziatua. Lanbidez euskara teknikaria da AndoaingoUdalean (eszedentzian da). Iragan legealdian DonostiakoEAJko zinegotzia izan zen eta 1999tik 2003ra Gipuzkoakoahaldun nagusiaren gabinete buru. EE alderdiko eta EuskalEzkerrako zuzendaritzakoa izan zen. Zeruko ARGIAnTrikuharria gisa sinatzen zuen 1971-72-73 urteetan.

Kontseiluko idazkari orokorraEzkio-Itsason (Gipuzkoa) jaio zen 1945ean. Filosofia etaLetretan lizentziatua. Hizkuntza ikasketak ere baditu.Itzulpengintza eta irakaskuntza dira bere lan eremu mardu-lenetakoak. Dozenaka dira eremu hauetan plazaratu etaitzulitako liburuak. 1998az geroztik Kontseiluko idazkariorokorra da. Eskola eta unibertsitateko irakaslea, itzulpen-gintza eta literaturaren alorrean sari ugari irabazitakoa.Euskaltzain ugazlea era bada.

PATXI BAZTARRIKA XABIER MENDIGURENM a h a i k i d e a k

tik oso nekez ulertzen dut zergatik batzuk B2tik behe-ra jaitsi nahi duten ezagutza helburua.

P.B. Nik ez dut sekula esan kalitate eza positiboadenik. Baina hazkundea bada positiboa, eta hazikobagara, hazi gintezkeen moduan bakarrik izan liteke,ez nahiko genukeen moduan, gizarte honen mugenbarruan, eta ezin da kosturik gabe. Ez dugu pentsatubehar hala gaudenik zerbait gaizki egin dugulako;famili transmisioarekin bakarrik ez ginen izango ia700.000 elebidun Euskal Herrian. Duela 25 urte euska-rarik ez zen administrazioan, euskaraz jarduteko gaizen kazetari oso gutxi, hezkuntzan minoritarioa zeneta ikastolen bidez bakarrik... Aukerak ere, beraz,asko ugaldu dira. Jakina, egiteko daukaguna eginduguna baino askoz handiagoa da, baina gauzak bereperspektiban ikus ditzagun. Bai, hezkuntzarekin, irrati,telebista eta egunkariren batekin ia egina genuelapentsatzen zen, baina hori baino askoz korapilatsua-goa da kontua.

X. M. Beti joango gara aurrera zerbait gehiago eginez.Baina planifikazioak egiten direnean epe batzuk

aurreikusi behar dira eta gero bete diren ala ez azter-tu. Kuantitatiboki datuak badira eta diskurtso ofiziala-rentzat erosoa da beti aurrera goazela esatea, bainakualitatiboan hori jakitea zailagoa da. Ezin dugujarraitu “aurrera goaz” esaten, egiten diren proiekzio-ak egia baldin badira, hemendik 50 urtera erdiak ereez baikara euskaldunak izango. Arrazoizko epebatzuen barruan helburu batzuk lortu behar dira,bestela beheranzko errendimentuak sor daitezke.Orain ikusten dugun desazelerazioak kezka hori sor-tzen dit.

P.B. Hori ez da egia, hemen ez da desazeleraziorik.

X.M. Zergatik ez? Datuak hemen daude.

P.B. Datuek adierazten dute ez goazela beherantz.Lehen eman ditut ezagutzaren datuak eta berrestenditut. Gure gizartean, datu horiek are eta garrantzitsua-goak dira kontuan hartzen badugu gurea etengabezahartzen ari den gizartea dela, jaiotze tasa txikia delaeta 120.000 etorkin erroldatuak ditugula, EAEko popu-lazioaren %5 (Nafarroan %10 inguru), eta horien erdia

5E U S K A R A R E N B I L A K A E R A 2 5 U R T E A N

Soziolinguistika Klusterrekoteknikaria Lasarte-Orian (Gipuzkoa) jaio zen 1973an. Soziologianlizentziatua. Urte luzez Lasarte-Oriako Ttakun euskaraelkarteko dinamizatzaile izandakoa da. SEI soziolinguistikaelkartean ar i tu zen gero eta, 2004az gerozt ik,Soziol inguist ika Klusterreko teknikar ia da. AsmozFundazioko Hiznet ikastaroetako irakaslea ere bada.

PABLO SUBERBIOLA

Soziologoa eta NUPeko irakaslea Iruñean jaioa 1955ean. Soziologian doktorea eta Taller deSociología gabineteko zuzendaria. NUPeko irakaslea ikerketaikasgaietan. “Euskara Nafarroan zertan den” ikerketasoziolinguistikoaren egilea. Honakoa da bere tesi doktorala:“Nafarroako unibertsitarien jarreraren bilakaera euskararenaurrean. 1992-2002”. Epe laburrean “NUPeko ikasleriarenjarrera elebitasunaren aurrean” ikerketa plazaratuko da.

CARLOS VILCHES

latinamerikarra izanik gaztelaniarekin datorrela.Epeen gaia. Badira planak eta epeak, administrazio

publikoko planak, esate baterako. Baina kontuz, ezdezagun pentsatu lau epe jartzearekin hizkuntzagarapena guztiz bermatu daitekeenik. Hau ez da tor-lojuak egitea, hori baino korapilatsuagoa da hizkun-tza bilakaera soziala.

X.M. Desazelerazioaren datuak hemen dira: 6, 3, 1,7eta 0,7 dira azken datuak EAEn eta akats tartea ±2...

P. B. Ezin dira irakurketa horiek egin jaiotze-tasa urria-ren eta etorkinen testuingurua kontuan hartu gabe...

Barkatu, baina zaila da eztabaidahorrek gehiago ematea. Zuen ikuspegidesberdina argi dago eta Carlosek etaPablok datu, epe eta helburuen inguruanduten iritzia ezagutzera joko dugu.

C.V. Nafarroan argi ikusten da euskara pixka bat goradoala eta joera gisa behintzat balio du. Baina nirekezka soziologikoa honakoa da, azterketa hauek egi-tean etorkizunari begira kontuan hartu behar diragaurko gazteen baloreak. Unibertsitatean egin ditu-gun azterketetan ikusi dugunez, gazteentzat euskaragarrantzitsua da lana bilatzeko, adibidez. 70ekohamarkadako gizarte ideologikoan, kultura eta zen-bait baloreren arabera erabil eta jorra zitekeen euska-ra. Baina gaur egun, gazteek beste pentsamolde batdute eta horretara egokitu behar da. NafarroakoGobernuan ez da gauza askorik egiten horri begira.

P.S. Epeei dagokienez, nabarmentzekoa iruditzenzait hezkuntzan gertatutakoa. 1982ko Legeak jarritakohelburuan, ikasleak euskara ezagutza maila on bate-kin atera behar zuen euskarazko ereduetatik eta horiez da bete. Zer esan nahi du horrek? Zergatik gertatuda? Arrazoi ugari egon daitezke: jarritako helburuakhandiak zirelako, edo hobeto egin zitekeelako, edobaliabideak ez direlako nahikoak izan, edo boronda-terik ez delako egon... kasu askotan erantzunik gabe-ko galderak dira.

Jadanik sartuta zaudete hezkuntza etahizkuntzaren eremuan. Segi jorratzenXabier.

X.M. Ereduak finkatu ziren hasiera hartan eskari han-dia zegoen eta eskaintzarik ez. Nik ondo ikusten duthasiera hura eta iritsi gara gaurdaino, baina bideannola gindoazen ikusteko, neurketak eta ebaluaketaklehenago egin behar ziren. Argiak eta itzalak aipatubehar badira, hori itzala da, hori egiteko beldurraegon da. A ereduak ez du euskalduntzen, B-k herenbat euskalduntzen du eta D-k bi heren.

“Eskolari ezin zaio eskatu eman ezin dezakeena”esaten da gaur eta honekin kontuz ibili behar da. Beremailan, baina euskalduntzea lortu behar du. Bestekontu bat da ea hori nahikoa den gizarte bizitzan ari-tzeko. Hor daude motibazioa, bitartekoak... baldintzabatzuk behar dira, eta bitartekoak jarri –eta beti ez diraegon–, helburuak eta prozesu on bat diseinatzen ezbadira, nekez beteko dira helburu horiek.

P.B. Xabier, bitartekoetan, gure gizarteak unibertsitateaurreko hezkuntzari ematen diona Estatuko goreneta-koa da. Hori ez dago zalantzan jartzerik. Hala ere,aurrerapausoa behar dugu hezkuntzan, hori argi dago.Gizarte elebiduna nahi dugunez, ahal dena eskatubeharko genieke bitarteko guztiei, ereduak bitartekoakbesterik ez baitira eta ez helburuak. Helburu handiakjarri behar dizkiogu hezkuntzari, baina lorgarriak, bes-tela porrotari atea geuk irekiko diogulako. Dugunabiapuntua ez da porrotarena, arrakastarena baizik,argi eta garbi. Bestetik, 25 urtetako balantzeak argi diohizkuntza eredua ez dela nahiko inor euskalduntzeko.

6 M A H A I - I N G U R U A

�Kontsentsu abstraktoakbaino, edukiak izangodituzten kontsentsuak

lortzera jo behar dugu. Ezin dakontsentsu maila apal bat lortu geroezertarako balioko ez duena. Etakontsentsu hori batez ere euskarareninguruan lanean gabiltzanon arteanlortu behar dugu�XABIER MENDIGUREN

Zergatik diot arrakastarena? Bi datu besterik ez: unehonetan D ereduan haur hezkuntzan %70 matrikulatuda eta 82-83 ikasturtean %12 bakarrik matrikulatu zen.A eta X ereduetan %80 matrikulatu ziren orduan etagaur egun haur hezkuntzan A ereduan %4,7 ingurubakarrik. Orain dela hamabost urte, 16-24 adin tartean,elebidun zirenetatik %25 bakarrik zen euskaldun berriaeta gaur adin tarte horretan %60 da euskaldun berria.

Orain egin diren hizkuntza ebaluazioak kontuanhartuta, ikusi da hiru faktorek zuzen-zuzenean eragi-ten dutela hizkuntza gaitasunean: bat, eredua bera; bi,etxeko hizkuntza; hiru, ingurune soziolinguistikoa,hau da, ikaslearen harreman sarea. Derrigorrezkoheziketa amaituta, ikasleei B2 froga egin zitzaienean,D ereduko %68k gainditu zuen eta B ereduko 32,6k.Beste bi datu esanguratsu eta asko erabiltzen ez dire-nak: bat, D ereduan ibili eta etxeko hizkuntza euskaraduten ikasleen %26k ez zuen gainditu; bi, D ereduanibili baina etxeko hizkuntza euskara ez dutenen %48kbakarrik gainditu zuen B2a. Hau da, argi da eskolakbakarrik ezin duela etxeko, auzoko eta ingurunekohizkuntza gabezia konpondu. Hori Fishmanek argiroesana du. Horregatik esaten dut eskolari eman deza-keena, bai, hori eskatu behar zaiola, eta horretan bis-tan da A eredua esaterako sakon aldatu behar dela,baina ez zaio eskatu behar eman ezin dezakeena. Ezbaita egia eredu batek berez eta bakarrik euskaldun-tzen duenik; prozesu horretan eskolatik kanporadaude nolanahi gainditu ezin diren muga ugari.

C.V. Nafarroan gaur egun ikastolek duten indarrahandia da, publikoan ordea euskarari ez zaio beharbeste indar eman, hizkuntza garapen indartsua izate-ko. Aurten eskoletan 100.000 ikasle matrikulatu diraeta horietatik A, B, eta D ereduetan %45,7. Hor argiikusten da gurasoek nahi dutela euskara mailaren bateuren seme-alabentzat, baina muga politikoak argiakdira. Orain ikusten ari da Iruñerriko lau udalerrik[Aranguren, Noain, Beriain eta Galar] eremu mistoansartzeko dituzten arazoak, nahiz eta bertako gurasoekeuskarazko ereduak nahi dituzten.

Beste bi hutsune handi daude Nafarroako Hezkun-tzan: lanbide heziketa eta unibertsitatea. Unibertsita-tean gero eta ikasle euskaldun gehiago dago –unehonetan %38– baina oso aukera gutxi euskaraz ikas-teko. Adibide bat, irakasle ikasketetan euskarazkomatrikulazioa handia da, besteak beste, gazteek ikus-ten dutelako eremu horretan lan aukerak daudela.

P.S. Euskararen inguruko eztabaidetan hezkuntzanegindakoari luparekin begiratzen zaio, eta sarri ez dakontuan hartzen hezkuntza hori bere egunerokoanhizkuntza ohituretan aldaketa orokorrik egin ez duengizarte batean aritu behar dela. Gizarte mailako bestegai askotan –berdintasuna, ingurumena...– eskatzen ezdioguna eskatzen diogu hezkuntzari euskararekiko.

Bat zatozte hezkuntzaren mugez. Besteesparru batzuk ere behar dira, noneuskarak bere tokia izango duen, mailadesberdinean bada ere. Zein garapenizan dute esparru horiek azken 25urteetan?

X.M. Espazioak euskalduntzearen alorrean hutsuneagerikoak ditugu eta arau falta nabarmena dago. Adi-bide bat aipatzeagatik, Kontsumitzaile EuskaldunenDekretua, baditu alde positiboak eta negatiboak. Honanegatiboetako batzuk: labur gelditzen da, zonifikazioa,enpresa guztiak barne ez hartzea, etiketak... Positiboenartean dekretua bera izatea, urteak pasatu dira gabebaina orain badaukagu eta erreferentzia bat badugu.Inplementazio epe zehatzak ezartzen ditu eta hau osogarrantzitsua da bestela sine die luzatzen dira gauzak.Zigorrak ere onak dira, hori da gaiari seriotasuna ema-tea, hizkuntzak bere boterea behar du, bestela denaborondatearen esku uzten da. Hedabideak, kirola, kul-

7E U S K A R A R E N B I L A K A E R A 2 5 U R T E A N

�Argiak ilunak baino askozgehiago izan dira.

Euskarak non ez duespazio gehiago irabazi? Etxeko salan edo

herriko plazan. Lehen oso euskaldunakziren lekuetara gaztelania eraman du

urbanizazio prozesuak. Hori ekidin ezinada, baina arreta jarri behar dugu, lehen

ematen ez zen bezala, nahasketa hori aldeguztietan emango delako�

PATXI BAZTARRIKA

tur eskaintza, aisialdia eta abar ongi arautuak ezdaude. Horietan berandu hasi da. Lanaren munduanzer esanik ez. Azken finean, sortu behar ditugu euska-raz bizitzea ahalbidetuko duten zirkuituak, bestela jaidaukagu. Ideia hau estrategikoa da.

Eta aipatu nahiko nuke UEMAren kasua, bere jar-dunean etengabe eraso judizialak pairatu dituelako.Zergatik? Hor hizkuntzen estatusaren eremuan sar-tzen gara, euskarak eta gaztelaniak ez dute estatusberdina, gaztelania ezagutu beharrekoa da eta euska-ra ez. Udal askotako ordenantzak atzera bota dira,euskaraz bizitzeko bidea itxiz. Espazioak euskaldun-tzen ez baditugu, hezkuntzarekin kostata lortzendiren urrats horiek ezerezean geldituko dira.

Iparraldearen kasua ere aipatu nahi dut. Orain erna-muin txiki bat badago hizkuntza politikari ekiteko,baina oso atzean daude maila guztietan. Kontseiluanaskotan transmititzen dugun larritasuna zentzu horretanulertu behar da, Euskal Herri osoari begira lan egitendugulako. Badakigu EAE askoz aurreratuago dagoela,baina euskararen egoera ez da hor bakarrik jokatzen,nahiz eta jakin branka hor dagoela eta besteetarakobidea hor finkatzen dela. Ahalegin handiagoa eginbeharko genuke Euskal Herriaren osotasuna lantzeko.

P.B. 25 urteko prozesuan argi-ilunak daude. Esparruformalen eremua hartuta, administrazioan gertatuta-koa ilunguneen espazioan kokatzen dut. Administra-zioan ikaragarrizko jauzia eman da, baina egin denabaino gehiago egin zitekeen. Hala ere, oro har, argiakilunak baino askoz gehiago izan dira. Euskarak non

ez du espazio gehiago irabazi? Etxeko salan edoherriko plazan, hor ez du irabazi, galdu ere galdu duziur aski. Lehen oso euskaldunak ziren lekuetara gaz-telania eraman du urbanizazio prozesuak. Hori ekidinezina da, baina arreta jarri behar dugu, lehen ematenez zen bezala, nahasketa hori alde guztietan emangodelako. Eta nahasketa espazio horretan, garrantzitsuaizango da euskara esparru batzuetan lehen hizkuntzaizatea. “Euskaraz eta kito”-ko euskal gizarterik ez dutirudikatzen, ez dut uste ona litzatekeenik, eta, beraz,ezta ere “castellano y punto”-ko gizarterik.

Zenbait diskurtsotan araua eta borondatea kon-trajarri egiten dira, batzuek arauari indarra ematendiotelako eta besteek borondateari. Biak diragarrantzitsuak. Zenbait esparrutan arautu daitekeeta hala egina dago gainera. Baina erregulazioaketa arauak ez badatoz bat herritarren borondateare-kin, porrota segurtatua dute. Legea eta arauakbehar dira, baina hauek benetan ahalbidetzendituena herritarren atxikimendua eta borondateada, etengabe elikatu behar dena, euskara bera era-kargarri eta baliagarri eginez.

X.M. Borondatearen izenean bakarrik arituz gero etaeskakizunik jartzen ez badira... kontuz! Bakoitzaknahi duena egin dezakeela pentsatzen badu, horrekprestigioaren galera dakarkio hizkuntzari...P. B. Baina ez da gure gizarteko kasua...

X. M. Hor daude UEMAko ordenantzei jarritako hele-giteak.

8 M A H A I - I N G U R U A

“Alderdi politikoaketa euskara” jorratuzuten 1980an Tolosanegindako mahai-inguruan. Ezker-eskuin: JosebaBarriola (LKI), JesusEgiguren (PSE),Inaxio Agirre (HB),Antton Elosegi (EMK),Ramon Etxezarreta(EE), Kike Amonarriz(moderatzailea).

9E U S K A R A R E N B I L A K A E R A 2 5 U R T E A N

�Unibertsitatean gertatzendenaz ere baditut

kezkak, NafarroakoUnibertsitate Publikoan %38

euskaldunak dira, baina denak ez doazdauden euskal lerroetara. Zergatik?

Euskaldun inposatuen kontzeptua sortuda hor, guraso batzuek inposatu diete

seme-alabei euskarazko hezkuntza, etaez dakigu horrek zer eragin izango duen

hauek euskaldun aktibo izaterakoan�CARLOS VILCHES

�Edozein hizkuntzapolitikatan etxeinguruko giroetan

eragitea gomendatzen da, berezikigarrantzitsua da eremu hori. Etadatua (Eustat) honakoa da, 1991tik2006ra etxeko erabilera ez daaldatu: 1991n euskaraz hitz egitenzuen %13k, eta euskaraz eta erdaraz%8k; 2006an euskaraz %12k egitendu eta bi hizkuntzetan %8,5ek�PABLO SUBERBIOLA

P.B. Udal askotan onartuak dituzte ordenantzakazken 25 urteetan, baina ez dira neurri handi bateanbetetzen, hori ere bada arazoa, oso adierazgarria etakezkagarria.

X. M. Baina salatu ere egin daiteke hori...

P.B. Ez nago salaketaren dinamika horretan... Bidehorretatik ez goaz inora. Sarri galdetzen digute, “aizu,zer egin behar duzue dagokien hizkuntza eskakizunaeskuratu ez duten funtzionario horiekin”. Nire eran-tzuna izaten da: “Eginbeharra izanda ezer egin ezdutenak %5 besterik ez dira. Enpresa askok nahikolukete beren kudeaketa planetan %5eko porrotarekinibiltzea. Nire kezka da ea zer egin behar dugun eus-kaldundu diren eta lana neurri handi batean euskarazegiteko gai diren milaka euskaldun horiek euskarazlan egin dezaten. Dekretuak eta legeak beharrezkoakbadira ere, ez dira behar besteko, herritarren hizkun-tza ohiturak ez dituztelako eurek aldatzen. Legeriarenmakulua behar da, baina horiei bidea ematen dienaborondatea da, eta hau elikatu egin behar da. Horigabe jai.

X.M. Diskurtso hori da etengabe entzun duguna. Bai,konforme nago, leku batzuetan estatuaren babesa

izanda ere porrot egin da eta beste batzuetan arrakas-ta lortu da. Ados, oreka bat lortu behar da, baina sis-tematikoki esatea araua ez dela inportantea...

P. B. Nik ez dut horrelakorik esan...

X.M. Bada, nik ez dut oreka hori ikusi eta gaineragehiago ikusi dut arazo horri aurpegia eman nahi ezizatea. Begira gidatze alorrean, puntukako sistemajarri denetik istripuak jaitsi egin dira...

P. B. Baina jendeak hori onartu egiten du, istripuenizateko arrazoi nagusiekiko kontzientzia maila batbaduelako. Erretzearekin berdin gertatzen da. Fun-tsean arrazoia ematen ari zara eta lege horiek orainduela 20 urte jarri ez baziren, herritarren kontzientziahorretarako prestatua ez zegoelako da. Horregatik da“araua eta borondatea” eta ez “araua edo boronda-tea”. Araua eta borondatea biak elkarrekin.

Biok ikusten duzue oreka behar dela,baina egindakoari buruz ikuspegi des-berdinak dituzue. Ez dut uste eztabai-da horretan gehiago luzatzea mereziduenik. Pablo eta Carlos, zerbaitgehitu nahi al duzue gai honi buruz?

10 M A H A I - I N G U R U A

P.S. Euskal Herrian hizkuntzen arteko dinamikabotere kontua ere bada. Edozein eratan, dekretua jar-tzen bada baina sozialki ez badago arau hori indartu-ko den sentsaziorik, horrek bide motza izango du.Bere garaian hezkuntza mundura euskalduntze pla-nak-eta iritsi zirenean, irakasle batzuk poztu egingoziren eta beste batzuk ez, baina lehenago edo geroa-go egin beharrekoen artean kokatuko zituzten. Horibai, batzuek pentsatuko zuten inposaketa bat zela.

P. B. Oso adibide ona da. Gurasoak euskalduntzeprozesu horrekin ados egon ez balira, askoz zailagoalitzateke irakasleria euskalduntzeko eman diren pau-soak ematea.

Borondateaz ari garela, azken 20urteetan herritarrengan izan al dahizkuntza politikaren aurkako boronda-terik? Euskararen Aholku Batzordeakeztabaidarako landu duen txosteneanesaten da ezin dela aurreratu gizar-teak mugak jartzen dituelako.

P.B. EAEn hizkuntza araudia eta bere garapen zabalguztia herritarren eskakizunaren aurretik dago. Galtzabete lan daukagu zenbait esparrutan araututakoa bete-tzeko. EAEn, hizkuntza kontuan, daukagun legediakez du oztopatzen gauden tokitik aurrerago joaterik.

X. M. Eta hizkuntza eskubideak? Leku askotan hiz-kuntza eskubide mordo bat urratzen da egunero,salatzen dira eta erantzuna da ezin dela ezer egin.

P.B. Hizkuntza eskubideak aitortuta daude. Askoerrespetatu egiten dira, eta beste batzuk ez, zailtasu-nak daude leku eta une guztietan zenbait eskubidebaliatzeko.

C.V. Egindako azterketei begiratuz gero, herritarrekez dute arazorik euskararen presentzia handitzeko etahoni lege babesa emateko. Jakina, Nafarroan legeakez du laguntzen, eta Nafarroako Gobernuak gaineradagoen legedi laburra ere ez du betetzen. Legediarenikuspegitik, gizarte mugimendutik helegiteak-eta egindirenean gehienetan irabazi da. Europatik ere Gober-nuari zenbait aldiz esan zaio euskaldunen eskubi-deak ez direla betetzen. Nafarroan beharrezkoa da

dugun lege markoa gainditzea. Eremu pribatuan etapertsonalean aukera asko daude euskaraz bizitzeko:komunikabideak, telebistak, liburuak... Eremu publi-koan, aldiz, lan handia dago, euskararen presentziaurria da eta biziko dugun hizkuntza aniztasun horre-tan euskarak espazioak irabazi behar ditu.

X. M. Iparraldean gertatzen dena ere harrigarria da,kutxazain automatiko askotan bospasei hizkuntza ager-tzen dira eta euskararik ez. Zer egin dezakezu hor?Konstituzioarentzat euskara ez bada existitu ere egiten...Borondatearen zain egon? Diskurtso horrekin jai dugu.

P.B. Arian-arian egin beharko da aurrera, progresiboki.Euskararen Legeak berak aitortzen ditu eskubideak,baina hauek progresiboki bermatu behar direla dio.Lehen aipatu duzun Merkataritzaren Dekretua aztertu-ko dut, adibide gisa. Lehenik etorri zen Kontsumitzai-leen Legea eta hor barruan kapitulu bat euskararenpresentzia garatzeko landu zen, merkataritzaren zatibati eragiten diona. Nire etxe ondoko okindegia, jaki-na, ez du hartzen. Baina kontuz, argi utzi nahi dut ezdagoela zonifikaziorik, Kontseilutik zabaldu izanduzuen bezala, Nafarroako zonifikazioarekin pareka-tuz. Ez dakit ez diren gauzak esanda zer lortu nahi den.

Dekretuan honakoak sartzen dira: 250 langile bainogehiago edukita, urtean 50 milioi euro edo gehiagokonegozio bolumena duten enpresak, publikoarekikoharremanetarako 15 lagun baino gehiago dituztenakbaita ere, eta publikoarentzako 400 m2-ko azaleraduten establezimenduak, hauek bakarrik %33tik gora-ko elebidun kopurua duten herrietan edo hiriburuetan.Jakina, azken kasuan, egoera soziolinguistikoaren ara-berako helburuak eta bideak zehazten ditugu; adminis-trazioko hizkuntz eskakizunekin ere berdin egiten da,eta hor ez zaigu zonifikazio salaketarik egiten.

X.M. Politikoki zilegi izan liteke, une batean “hemenbai-hemen ez” esateko. Baina Kontseilua ez dagoados. Uste dugu eskubideak eskubide direla munduguztiarentzako eta gero bai, gero sar gaitezke epeakaztertzen, prozesu bat osatzen... Baina aldez aurretikjende bat kolokan uzten hasten bagara, abiapuntueskasa jarriko da.

P.B. Eskubideak aitortu eta gero epeak jarri, diozu.Horixe egiten da.

11E U S K A R A R E N B I L A K A E R A 2 5 U R T E A N

X.M. Bai, baina oso argi esanez helburuak bete egin-go direla...

P.B. Iritsiko da, jakina...

C.V. Arauak ezinbestekoak dira, bestela nola defen-datuko dira hizkuntza eskubideak? Hori bai, progresi-boki bete behar dira, iritzi publikoa irabaziz. Tira-biraasko izan ditugu euskara medio eta zaindu behardugu honen zabaltzea.

P.B. EAEn euskarak araua behar duela esatea Kantau-ri Itsasoak ura baduela esatea bezala da, arauak baibaitauzkagu. Corpus juridiko oso zabala daukagu...

X. M. Bai, baina eskubideak urratzen direnean zeraentzuten da: “Ez dago hori babesten duen araurik”...

Bakoitzaren posizioak argi daude.Pablo edo Carlosen txanda da.

P.S. Eremu formalaz ari zarete, baina eremu ez forma-leko datu bat azpimarratzea interesatzen zait. Euskal-duntze prozesu honen hastapenean, ezagutzak erabi-lera ekarriko zuela pentsatzen zen eta datu honekinhori zalantzan jartzen da. Edozein hizkuntza politika-tan etxe inguruko giroetan eragitea gomendatzen da,bereziki garrantzitsua da eremu hori. Eta datua (Eustat)

honakoa da, EAEn 1991tik 2006ra etxeko erabilera ezda aldatu: 1991n euskaraz hitz egiten zuen %13k, etaeuskaraz eta erdaraz %8k; 2006an euskaraz %13k egi-ten du eta bi hizkuntzetan %8,5ek.

P. B. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, 1991tik2006ra euskararen erabilerak gora egin du esparruguztietan, baina etxean gutxien. Gora egin da elebidu-nen kopurua asko hazi delako: nola 137.000 elebidungehiago dauden eta mutuak ez diren, erabilerak goraegin du. Eta gora egin du nagusiki gazteen eremuan,euskaldundu diren gehienak gazteak dira eta. Bainagizarte osoa hartu ordez, elebidunen esparrua hartuzgero, elebidunek ez dute euskara duela 15 urte bainogehiago erabiltzen, eta zenbait esparrutan gutxiago.

Faktore demolinguistikoek eragina dute horre-tan, gutxieneko hizkuntza gaitasun maila bat behardelako eta erabilera esparruak ere bai. Gaurko ele-bidun gazte gehienek gaztelania dute lehen hizkun-tza, eta gune erdaldunetan bizi dira. Erraztasun han-diagoa dute gaztelaniaz euskaraz baino. Lehenguztiz alderantziz zen hori. Baina horrez gain, atxi-kimendua dago, eta horren arabera norberarenesparru pribatuan gehiago edo gutxiago erabilikoda. Etxean, adibidez, elebidunen arteko harremane-tan erabilerak behera egin du, baina seme-alabeki-ko harremanetan gora. Horrek esan nahi du biko-teak erdaraz hitz egiten duela eta seme-alabekin

12 M A H A I - I N G U R U A

�25 urte hauetan eskolatikzetozen gazteengan

utzi da euskalduntzearen zama eta horhuts egin da. Irakaskuntzaren parez

pare beste espazio batzuk ereeuskaldundu behar ziren eta hor

atzera gabiltza eta indar gutxirekin�XABIER MENDIGUREN

euskaraz. Beraz, hor badira arauekin zerikusirik ezduten faktoreak eta arreta handia eskatzen dutenak.Euskararen erabilera esparru formaletan gehitu dagehien, askoz gutxiago esparru pertsonal eta ez for-maletan. Arauekin zerikusia duten esparruetanareagotu da gehien erabilera, eta norberaren eraba-kiarekin zerikusia duten esparruetan gutxien.Arauak eta politika baino zer edo zer gehiagobeharko da, beraz, erabilera gehitzeko.

C.V. Euskararen etorkizuna azken urteotan gehiegiutzi da eskola eta administrazioaren eskuetan, etagizarteak eta pertsonek protagonismo handiagoahartu behar dute euskararen garapenean. Lehengoeuskaldunek, oro har, beste koherentzia maila batzuten euskararekin, gaur egungo gazteak pragmati-koagoak dira. Unibertsitatean adibidez, euskaraz arigara klasean, bukatzen da hau eta kanpoan gehienekegiten dute erdaraz.

P.B. Hori ikasle, irakasle eta beste askoren artean eregertatzen da. Beste fenomeno bat da euskaraz ari-tzean hitzekin, esamoldeekin, esaldiekin... gaztelania-ri ematen zaion tartea handia.

X.M. Atzoko Jardunaldietan [Hizkuntza GutxituenErronkak Globalizazioaren Aroan, Bilbon urriaren 9aneta 10ean egindakoa] Saint-Etienneko unibertsitateko(Frantzia) Marielle Rispail-ek hibridazio eta mestizaiafenomenoak ohikoak direla zioen, etorkizunean area-gotu egingo zirela eta horietara ohitu behar dugula.

P.B. Gaitasunarena oso eremu irristakorra da. Gukezin dugu egin, hezkuntza munduan esaterako,edo B2a maila dago edo ez dago euskalduntasu-nik. Kontuz! Okerra da ikusmolde hori. Norbaiteuskararen hizkuntza komunitateko kide sentitze-ko ezin gara halako hizkuntza gaitasun maila exigi-tzen hasi. Gaur elebidunen erdia eremu erdaldune-tan bizi da, eta horietako familia erdaldunetakoseme-alabak, D ereduan aritu arren, oro har, ezdira iritsiko Azpeitian B ereduan dabilenaren eus-kara mailara. Horregatik, ordea, ezin dugu pentsa-tu euskal hiztunen komunitatekoak ez direnik, bes-tela euskaratik uxatzen ari gara. Horrez gain,elebidun hartzaileak [euskaraz egin ez baina uler-tzen dutenak], orain arte baino askoz gehiago balo-ratu behar ditugu aurrerantzean, horiek guregana-tzen ditugun neurrian euskaraz bizitzeko aukerakhandituko ditugulako.

X.M. Bai, ados nago horrekin. Baina euskaldunok,horrekin batera, gune indartsu bat osatu behardugu, halakorik ez badago datozkigunak ezingoditugulako blaitu. Horretarako adostasuna eta kon-tsentsua landu behar ditugu, politikari, agintari etagizartean gabiltzanon artean. Indarrak bildu eginbehar ditugu eta ez sakabanatu, bestela, azukrekoxkorra uretan bezala, disolbatu egingo gara.

P.B. Erronka gisa, hizkuntza komunitatea hazteabezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa da euskalhiztunek euskara bere hizkuntza bihurtzea hainbat

13E U S K A R A R E N B I L A K A E R A 2 5 U R T E A N

�Konfrontazio etaenfrentamendu giro batean

ezin da aurrera egin. Hizkuntzapolitikan aurrera egiteko, ezin garaoinarritu bakarrik hizkuntzaeskubideetan; gizartean eskubide askodaude, absolutuak oso gutxi, eta guztienuztardura bilatu behar da�PATXI BAZTARRIKA

erabilera esparrutan, eta batez ere esparru ez for-maletan. Alde horretatik, euskaraz erdaraz bainopattalago ari diren bikote euskaldun horien erantzu-kizuna oso handia da datozen hamarkadei begira;horiek gai baldin badira euskara etxeko hizkuntzabihurtzeko, aurrera pauso handia emango dugu,horrela euren seme-alaben lehen hizkuntza euskaraizatea lortuko luketelako, gaurko gazte elebidungehienen kasuan ez bezala, gaur lehen hizkuntzagaztelania baitute. Hori guraso horien esku dago, ezarau edo legeen esku, eta erabakigarria izango litza-teke euskararen etorkizunerako.

Xabierrek kontsentsuari egin dioerreferentzia. Gaur egun 1982ko kontsentsua kolokan dagoela aipatuizan da.

X.M. Kontsentsua zabaltzeko ahalegina egin beharda, baina batzuekin zaila da. Kontsentsu abstrak-tuak baino, edukiak izango dituzten kontsentsuaklortzera jo behar dugu. Ezin da kontsentsu mailaapal bat lortu gero ezertarako balioko ez duena. Etakontsentsu hori batez ere euskararen inguruanlanean gabiltzanon artean lortu behar dugu.

P.B. Gai korapilatsua da. Euskarak aurrera egingobadu, gaur duguna baino kontsentsu handiagoabehar dugu, bai kuantitatiboki bai kualitatiboki. Alorhonetan zenbait gauzetan atzera egin da, baina ez dakontsentsua apurtu. Guk horregatik bultzatu dugu

Jaurlaritzatik Euskara 21 izeneko eztabaida prozesuzabal hori, orain artean bikaina izaten ari dena. Kon-frontazio eta enfrentamendu giro batean ezin daaurrera egin. Hizkuntza politikan aurrera egiteko,ezin gara oinarritu bakarrik hizkuntza eskubideetan;gizartean eskubide asko daude, absolutuak osogutxi, eta guztien uztardura bilatu behar da. Hizkun-tza eskubideak izatea funtsezkoa da edozein gizartedemokratikotan, baina horien ondoan beharrezkoadugu asmatzea euskararentzat zer den komenigarria,eta hor topatu behar dira adostasunak. Erdal eleba-kartasuna defendatzen dutenak bakarrik dira euska-raren etsaiak.

C.V. Nafarroan bada sozialki akordio maila bat aurre-ra egiteko, baina marko legala eta zenbait alderdienjarrera oztopoa da. Arlo formalean nahiko gaizki ibili-ko gara Legebiltzarrean eta indar politikoetan aldake-tarik ematen ez den bitartean. Ikusi besterik ez dago,lau herri txiki zonalde mistoan sartzeko Legebiltza-rrean izan diren tira-bira guztiak, eta azkenean ez dalortu. Abertzaleak gobernuan sartzen ez badira etaalor hori bultzatu, Vascuencearen Legea harri bat daeuskararen garapenerako.

P.S. Kaleko pertzepzioari helduta, ez dirudi egungokontsentsu maila 1982koa baino handiagoa denik.Eremu pribatuko esparruetan kontsentsuan aurreraegitea zailagoa da, baina hizkuntza eskubideetanaurrera egiteko esparru batzuk ezinbestekoak dira etahorietan bai behar da kontsentsu maila bat. n

14 I R I T Z I A K

Hizkuntza politikaren inguruko eztabaidaindartsu samar plazaratu da berriro. Euska-raren Aholku Batzordearen partaide gisa

“XXI mende hasierako hizkuntza politikaren Oina-rriak” eztabaidan parte hartzeko egokiera izandudanez, bertan kaleratu diren txosten eta ekarpe-netako eztabaidagairik interesgarrienak nabarmen-du nahi nituzke LARRUN honetan. Hausnarketarakofuntsezkoak iruditzen zaizkidan galderak aipatukoditut beraz. Eta norbaitek interesik balu nire iritziapaletan, “Euskara 21” gunean dagoen txosteneanirakur ditzake.

Lehenik eta behin aipatu behar da eztabaida pla-zaratzeak berak iritzi desberdinak sortu dituela.Batzuek, egokitzat jo dugu eztabaida gizarteratzea;hizkuntza normalizazio prozesuari eta hizkuntzapolitika osoari bultzada berria emateko, eta atxiki-mendu eta partaidetza soziala sendotzeko. Bainaegon badaude, eztabaidak prozesu honi kalte bes-terik ez diola ekarriko uste dutenak, euskararenaurkako indar mediatiko-politikoak aukera horietazbaliatu ohi direlako, kontrako posizioen bozgorailu

lana eginez eta aurkako dinamikak bultzatuz. Egiabaita gaur egungo indar koerlazioak medio, ezta-baidak ondorio negatiboak ere eragin ditzakeela.

Hausnarketa sakona egin beharko genuke beraz,gure argudioen egokitasunaz eta argudio horiekgizarteratzeko ditugun ahalmenen inguruan.

Oinarrizko kontzeptu soziolinguistikoen ingu-ruan dugun “nahastea” eta argitasun falta ere age-rian geratu dira eztabaidan. Globalizazioaren etateknologia berrien hedaduraren eraginez, mundukoeta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoak aldatuegin dira, “elebakartasuna” eta “elebitasuna” bezala-ko kontzeptuak motz geratu zaizkigularik errealita-tearen edo mende amaierara begirako helburuakdeskribatzeko: eleaniztasuna, herritarren hizkuntzaeskubideak, hizkuntza normalizazioa, elebitasunasimetrikoa edo diglosia kontzeptuak maiz azaldudira eztabaidan osagarriak balira bezala. Baina halaal dira benetan? “Elebitasun orekatua” sozialki bide-ra ezina dela ia aho batez onarturik, zeintzuk dirahorren konplexuak diren gure errealitatea eta nor-malizazio-prozesua deskribatzeko erabilgarriak

Hizkuntza politikarenoinarriak eztabaidagai

“Baina egon badaude, zabaldu den eztabaidak prozesu honikalte besterik ez diola ekarriko uste dutenak, euskararenaurkako indar mediatiko-politikoak aukera horietazbaliatu ohi direlako, kontrako posizioen bozgorailu lanaeginez eta aurkako dinamikak bultzatuz”

KikeAmonarriz*

15I R I T Z I A K

zaizkigun kontzeptuak? Zeintzuk dira, errealitatekonplexu eta aldakor honetan, belaunaldi batenhodeiertzean marka ditzakegun helburuak, ameske-rietatik eta utzikerietatik kanpo?

Mikel Zalbidek diglosiaren inguruan zabalduduen debateak eragin sakonak eduki beharko lituz-ke soziolinguistikaren eremuan mugitzen eta haus-nartzen ari garenon artean. Iruditzen zait artikuluhori irakurri eta gero, ezin izango dugula diglosiariburuz orain arte bezala hitz egin. Eta zeintzuk diraeta nola berreskura ditzake euskarak ekarpenhorretan ezinbestekotzat jotzen diren erabileraeremu propioak?

Hizkuntza politika hizkuntza eskubideen ingu-ruan ardaztu behar den ala ez, ur sakonetako ezta-baida da. Lortu al liteke Euskal Herria eleanitzabaina sozialki ahalik eta euskaldunena izatea, politi-ka hori hizkuntza eskubideen inguruan ardaztuz?Eskubideak bermatzera bideratutako politikak alaerabilera praktikoak bultzatzera bideratutakoaklehenetsi behar dira? –muturrak bakarrik aipatzea-rren–.

Kontsentsua eta adostasuna zabaldu edo indartunahi dira. “Euskara denona” da diogu denok, bainaposible al da hizkuntza politikaren inguruko ados-tasunik, adostasun politiko zabalagorik gabe? Hel-buru eta bitartekoen inguruko adostasunik gabe?

Noren eta zeintzuen artean egituratu behar da ados-tasun hori? 1982an Euskararen Legeak izan zuenadostasun maila norantz zabaldu behar da? Ikuspe-gi oso desberdinak azaldu dira honen inguruan. Etaeztabaidaren erdian administrazioaren eta euskal-gintza antolatuaren arteko harremanak. Batzu-batzuk behin baino gehiagotan aldarrikatu izandugu ezinbestekotzat elkarlan hori normalizazio-prozesua bizkortzeko. Nola uztartu ordea, adminis-trazioaren gidaritza eta euskalgintzaren autonomia?

Erabilitako erritmoen eta markatutako (edo mar-katu gabeko) epeen inguruko eztabaida ere mami-tsua da. Txostena orain arte egin denarekiko kriti-koegi dela uste dutenen aldean, neronekkritikoagoa izan zedin ere eskatuko nuen: “Askoegin da. Gehiago egin zitekeen”. Eta honekin lotu-ta, egoeraren diagnostikoaren inguruan dauden ira-kurketa desberdinak edo kontrajarriak aipatubeharko genituzke.

Aspektu hauek guztiak eta beste batzuk zintzota-sunez eta sakontasunez hausnartzeko, eztabaidatze-ko eta ahal den kasuetan adosteko gai izango bagi-na, beste oilar batek egingo liguke kukurruku,euskalgintzaren oilotegian.

* Soziolinguista eta umoregilea

“Mikel Zalbidekdiglosiaz zabaldu duendebateak eragin sakonakeduki beharko lituzkesoziolinguistikareneremuan mugitzen eta

hausnartzen ari garenonartean. Iruditzen zaitartikulu hori irakurrieta gero, ezin izango

dugula diglosiari buruzorain arte bezala hitz

egin”

16 I r i t z i a k

EEuskaltzaindiak egin berria du Iruñean “Piri-nioetako hizkuntzak: lehena eta oraina” ize-neko Biltzarra. Euskarabideko zuzendari

kudeatzaile modura txosten bat aurkeztu nuen,Nafarroako Parlamentuak Euskarari buruzko ForuLegea 1986an onetsi zuenez geroztik euskarakNafarroan izan duen bilakaerari buruzkoa. Aurkez-turiko datuetako batek ondorioztatzen zuen “euska-ra ulertu, hitz egin, irakurri eta idazten zuten” biurteko eta bi urtetik goitiko nafarrak %5 zirela1986an eta hamabost urte geroago, %10,5. Orobat,hizkuntza gaitasun horiek “zailtasunez” dituztenak1986an %4,6 ziren eta 2003an, aldiz, %9,7. Horrenondorioz, “euskara ez dakitenak” %90,4 izatetik%78 izatera iragan dira. Datuak argiak dira: Euska-rari buruzko Foru Legea onetsi zenetik euskararenezagutza bikoiztu egin da Nafarroan.

Komeni da azpimarratzea Nafarroako eremu eus-kaldunean euskararen irakaskuntza derrigorrezkoadela, ikasleek, oinarrizko eskolatze aldia bukatutako-an, euskarazko gaitasun maila nahikoa egiaztatudezaten. Eremu mistoan eta eremu ez-euskalduneaneuskararen edo euskarazko irakaskuntza borondatez-

koa da. Euskara hartzen duten hizkuntza ereduetakomatrikulazioaren bilakaera positiboa da eta 1986.urteaz geroztik D ereduan ikasten dutenen kopuruabikoiztu da (%13tik %26ra) eta A ereduan hasieran%5,5 ziren eta gaur egun, aldiz, %25 dira. Datu horiekbilakaera positiboa erakusten duten arren, errealitateada nafar ikasleetako ia %50ek oraindik ez dutela ino-lako harremanik euskararekin eta bakarrik %25 matri-kulaturik dagoela D ereduan, egun Nafarroako berez-ko bi hizkuntzatan ikasle elebidun edo eleaniztunakbermatzen dituen eredu bakarrean.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamen-tuak badu hizkuntzak ezagutzearen arloan erronkabat: hizkuntzak (Nafarroan ditugun berezko bi hiz-kuntzak zein ingelesa) integratuko dituen hizkuntzaeredu bat gizarteari eskaintzeko gai izatea. Lortzenbadugu eredu berriak bi hizkuntza horietan gaitasu-na bermatzea halako moldez non denek, bai euska-raz, bai ingelesez, gutxieneko B1 maila eskuratukoduten eta non, eremuen eta aukeratutako hautuenarabera, B2 edo C1 maila eskuratzea ahalbidetukoden, lortuko dugu euskararen ezagutzaren ehune-koak nafar gizartean areagotzen jarraitzea.

Xabier Azanza*

Euskararen ezagutzabikoiztu da Nafarroan,euskarari buruzkolegea onetsi zenetik

“Ezinbestekoa da hizkuntza monopolizatzeko saio orodesagertzea, bai eta inolako nazionalismorekin lotzekosaioa ere, bereziki nazionalismo erradikalarekinlotzekoa, horrek izugarrizko kaltea eragin baitio etagizartearengan euskararekiko arbuio itzela sortu baitu”

17I R I T Z I A K

Biltzarrean bertan, Patxi Baztarrika Eusko Jaurla-ritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak IV.Inkesta Soziolinguistikoa (2006) argitalpenarenemaitzak aurkeztu zituen. Azken atalean, Nafarroaridagokionean, ondorioen barnean aipatzen du eus-kara sustatzearen alde daudenak (%37,7) eta horrenaurka daudenak (%34,2) nahiko bertsuak direla.Duela hamabost urte, aurkako jarrera zutenak(%51,8) askoz gehiago ziren aldeko jarrera zutenakbaino (%21,6). Alabaina, oraindik ere nafar gizartea-ren heren bat euskararen aurka dago.

Datu hauen ildoari jarraikiz, uste dut duela bos-tehun urte baino gehiago Bernard Etxeparek kantua-ren bitartez erakusten zuen izpiritua berreskuratubehar dugula: “Lengoajetan ohi inzan/estimatze guti-tan;/ orai aldiz hik behar duk/ohoria orotan”. Beha-rrezkoa dugu euskarak Nafarroan bere ospe eta oho-rea berreskuratzea eta horretarako ezinbestekoa dugudenok batera ahalegintzea. Nafarroako Gobernuak,besteak beste, nafar guztien kultura ondare den alde-tik, errespetu eta babes berezia behar dituen euskarasustatuz eta urratsak emanez, hizkuntza horrek pre-sentzia handiagoa izan dezan, errotulazioan, adibi-dez. Gizarteak, hizkuntza ezagutu ala ez, euskara

berezko bi hizkuntzatako bat dela harro bere gainhartuz. Eta horretarako ezinbestekoa da hizkuntzamonopolizatzeko saio oro desagertzea, bai eta inola-ko nazionalismorekin lotzeko saioa ere, berezikinazionalismo erradikalarekin lotzekoa, horrek izuga-rrizko kaltea eragin baitio eta gizartearengan euskara-rekiko arbuio itzela sortu baitu.

Nafarroak bi lorpen erdietsi nahi du:

1.- Hizkuntza eredu eleaniztun bat, oro har hiruhizkuntzen (gaztelaniaren, euskararen eta ingelesa-ren) ezagutza bermatuko duena eta haiek jakiteaahalbidetuko duena.

2.- Euskara ezein hautu politikorekin ez lotzeaeta nafar guztien kultura ondaretzat hartzea.

Erdiesten ditugunean, euskara goraka egiten ariden joeran aurrera egitea lortugo dugu. Denon lanada eta denon artean lortu behar dugu euskarakEtxeparek nahi zuen maila eskuratu nahi badugu:“orai aldiz hik behar duk ohoria orotan”.

* Nafarroako Euskararen Institutuko zuzendaria

“1986. urteaz geroztik Dereduan ikasten dutenen

kopurua bikoiztu da(%13tik %26ra) eta A

ereduan hasieran %5,5ziren eta gaur egun,

aldiz, %25 dira. Datuhoriek bilakaera positiboa

erakusten duten arren,errealitatea da nafarikasleetako ia %50ek

oraindik ez dutela inolakoharremanik euskararekin

eta bakarrik %25matrikulaturik dagoela D

ereduan”

“IV. InkestaSoziolinguistikoaren azkenatalean, Nafarroaridagokionean, ondorioenbarnean aipatzen du euskarasustatzearen alde daudenak(%37,7) eta horren aurkadaudenak (%34,2) nahikobertsuak direla. Duelahamabost urte, aurkakojarrera zutenak (%51,8)askoz gehiago ziren aldekojarrera zutenak baino(%21,6). Alabaina, oraindikere nafar gizartearen herenbat euskararen aurka dago”

(Oharra: "euskaldunak" terminoa bere esanahi lin-guistiko mugatuan erabiliko dut: euskaraz dakite-nak)

Berrikitan argitaratu da azken inkesta sozio-linguistikoa, eta etengabeko gainbeheraerakusten duela ondorioztatu dute gehie-

nek. Bada puntu baikor bat: gaztetxoen artean,euskaraz zerbait dakitenen kopurua emeki emen-datu dela. Datu horren gainean baten batzuek fin-katu dute ikuspegi optimista bat, minoritarioa,erraiteko euskararen irakaskuntzaren fruituakugarituko direla eta, agian, 2050. urterako IparEuskal Herriko gazteen %55 euskalduna izanendela. Botere publikoen politika linguistikoaklehentasun osoa eman dio haur eta gazteen eus-karazko irakaskuntzari, eta ikuspegi horrek justifi-kazio aire bat ekartzen dio.

Inkestaren emaitzak eta haien interpretazioakkontutan harturik, hiru ohar egin nahi nituzke.

1./ Interpretazio baikorra desegokia da. Euskaraz dakiten gazteen artean, ezagutza mailak osoezberdinak dira. Familia euskaldun batean sortu,etxean ikasi eta, gainera, eskolan ere irakaskuntza ele-bidun orekatua izan dutenak ezin konpara daitezkefamilia erdaldunetan hazi eta irakaskuntza desorekatuaizan dutenekin. Ez dute gaitasun bera, inondik ere.

Berriz, hiltzen ari diren euskaldunen konpeten-tzia linguistikoa oso handia zen. Haiek utzi zuloaez dute emari eskaseko gazteek beteko. Erabilpe-naren emaitzak hor dira, eta norberaren esperien-tzia ere bai: eskolan zerbait ikasi duten gazteenartean, euskaraz bizitzeko gaitasun eta grina atxiki-ko dutenak gutti dira.

Positiboa bada euskararen irakaskuntza zabal-tzea, edozeinek daki politika linguistiko eraginkor

18 I R I T Z I A K

Emilio Lopez Adan*

Euskaldunen mugak IparEuskal Herrian

“Zer egin behar? Hiru puntu, hiru erantzun: Boterepublikoei buruzko politika ofentsiboa, irakaskuntzan,bizi sozialean eta administrazioan euskaldunen eskubideaksegurtatu arte. Euskaldunen alorrak azkartu, hedatu etabiderkatu, kudeatzaile estatalen eskuetan utzi gabe. Etaeuskalduntasun modernoan hemengo bertako euskalkiak etakultura biziarazteko sormena izan”

19I R I T Z I A K

batek beste adar asko behar dituela: ez dira, etahaien sortzeko borondaterik ere ez.

2./ Euskaldun motibatuen lorpenak gelditzenari dira.Azken hogeita hamar urteotan, belaunaldi oso mili-tante batek bazterrak mugitu ditu eta aitzinamen-duak ekarri: irakaskuntzan, euskararen presentziapublikoan eta euskararen balorazio sozialean, emai-tza baikorrak izan ditu. Alta, botere publikoek era-baki dute elkarte eta militanteen emaitzen gaineanjarri eta haien kudeatzea (horiek baitira EuskararenErakunde Publikoaren helburuak): geroztik, badiru-di herri mugimendua geldi dela, orain arte lortumugak gainditzeko ezintasunean. Elkarte bakoitza-ren beharrak EEPrekin negoziatzen dira, eskasakdira iniziatiba berriak eta oldartzerik ez da. Aitzin-dariek lortu zutena kudeatzen da administrazioarenbegi (eta diru) pean.

Inmobilismo horren baitan ez da soilik boterepublikoen eragina ikusi behar. Finean, euskaldunenmugiarazteko ezintasuna dugu huts nagusia. Trans-misioaren gainbeherak argi erakusten du euskaldungehienen utzikeria: beharbada, aitzindarien oldartzeahasi zenean jadanik sobera sakonak ziren politikaglotozidaren ondorioak, eta euskararen aldeko mili-tantzia ez da aski erakargarria izan frantsesteko ten-dentzia nagusia uzkailtzeko. Hots, urrunegi ginen,erdiesten ahal zena erdietsi dugu, eta hemendikaurrera miseria kudeatzeko gaitasuna besterik ezdugu ukanen.

3./ Esperantzak mugaz gaineko modernitatea-rekin lotuak.Gauza nabaria da (eta aitzinetik errana) euskarakLapurdi-kostan eta Lapurdi-barnealdean eustenduela, eta beheiti ari dela Baxe Nafarroan eta Xibe-roan. Bizimodu eta balore tradizionalei atxikiakziren euskaldunak ez dira gauza izan frantsestasu-nari aurre egiteko; berriz, modernitateari eta HegoEuskal Herriko eragin hurbilari lotu direnak, bai.

Ikuspegi honek arazoak eta esperantzak sor-tzen ditu. Mugaz gaineko euskalduntasun moder-noari atxikia den belaunaldi berria euskararenalorrean biziko da, nahiz eta Ipar Euskal Herrikojendartea sakonki erdaldundu: horra esperan-tza.Gero, bertako euskalkiekin eta kultura tradi-

zionalarekin harremanak nola moldatuko diren,hori bai dela arazoa.

Egoera larria da, euskaldunen eskubideak egokikudeatzeko politika linguistikorik ez delako, eta ezdirudi laster izanen denik. Egoera larria ere, euskal-dun motibatuek zuten oldarra bere mugetarainoheldu delako, eta guttiengoaren lorpenak kudeake-tan gelditua da. Egoera itxaropentsua, guttiengohorrek bereganatu baititu mugaz gaineko euskal-duntasun orokor baten gaitasunak, eta horrek etor-kizuna segurtatuko dio.

Zer egin behar? Hiru puntu, hiru erantzun: Bote-re publikoei buruzko politika ofentsiboa, irakas-kuntzan, bizi sozialean eta administrazioan euskal-dunen eskubideak segurtatu arte. Euskaldunenalorrak azkartu, hedatu eta biderkatu, kudeatzaileestatalen eskuetan utzi gabe. Eta euskalduntasunmodernoan hemengo bertako euskalkiak eta kultu-ra biziarazteko sormena izan.

* Medikua eta idazlea

20 I R I T Z I A K

Euskara bizirik dago XXI. mendearen hasta-penetan. Hizkuntza bizia da euskaldunekhala nahi izan dutelako. Baina ez nahi

hutsalarekin. Euskaldunek lortu dute euskara izandadin, oraindik ere, haien arteko harremanakbideratzeko egiazki darabilten mintzabide egokia.

Izan ere, gurari hutsak ez du izaten ondoriorik,askok, gure artean, sarri, kontrakoa uste badu ere.Euskaldunek, belaunaldietan zehar, asmatu dute,hiztun erkidego gisa, historiak ezarritako ataketa-tik egoki ateratzen. Eta ez dirudi egokitutakoirtenbideak guztiz makurrak izan direnik.

Galerak eta aldaketa sakonak izan omen dituguibilbide historikoan. Ez dakit galerak ezinbestekozirenik; ez dakit jasandako aldaketak galgarri edoonuragarri izan ditugunik ere. Nolanahi ere, egun-go errealitatea da kontuan hartu behar duguna,hau baita, gogoko izan edo ez, aurrerako ibilbi-dearen abiapuntu; nahitaez.

Joseph Roth, sortaldeko idazle judu zorigaizto-koak, Judu herratuak saiakeran haren herriarennorabideaz hausnarketa egiten duenean, bidaria

hartzen du adibide. Bidariari, esaten du, ez diotegaldetzen nora doan, nondik datorren baizik; ala-baina, ohartarazten digu idazle austriarrak, bida-riari helburua da ardura diona, ez abiaburua. Guere helburuak arduratu behar gaitu.

Helburua gogoan duenak bide egokia aurkitubehar du harantz bideratzeko. Bide okerra saihetsibehar du; askotan, gogokoen duen bideari ukoeginez, zuzenen irizten dion bidea gaitzetsiz.Ausardia baino gehiago, zorroztasuna eskatzendio horrek bidariari. Ondo ezagutu behar ditu,zuzen aztertuta, egoeraren ezaugarriak: bidaiara-ko eskura dituen baliabideak, bere indarrak, nola-ko bidaideak dituen –eta nahi dituen– aldean,bidearen zertzeladak, nondik-norakoak…

Aurrekoek asmatu dute, nola edo hala, honai-noko bidean; asmatuko dugu guk hemendikaurrera egin beharrekoan?

Euskara loratua da, hizkuntza gisa, aspaldi ezbezala. Euskal hiztunen erkidegoak eskura dituinoiz izan ez dituen adinako baliabideak. Baina,ez dut uste gauzak ondo egiten ari garenik. Ibilbi-

Alberto Lopez*

Nahiak, premiak etaahalbideak

“Hiztunen kopurua gehitzea erkidegoa sendotzearenondorio izan behar zuen, ez, alderantziz, hura honenoinarri. Galduta gaude uste badugu euskararenetorkizunak ezinbestez eskatzen duela euskara guregizarteko gehienen hizkuntza bihurtzea”

21I R I T Z I A K

dea arriskutsu bihur dezakegu, gauzak egokineurtzen ez baditugu.

Euskal hiztunen erkidegoa txikia da, baita guregizartean, euskal gizartean, ere. Eta ez dut ustekontuan hartu dugunik, egoki, horrek ekartzendituen ondorioak, horrek ezartzen dituen mugaketa baldintzak. Egonezina sortzen du euskaldun–eta, bereziki, abertzale– askorengan halakoerrealitatea mahai gainean ipintzeak. Eta ipintzendenean, askotan, helburu bakarrarekin egiten da:halako egoera aldatzeko helburuarekin. Euskal-dun gutxi bagara ipin ditzagun ume gehienak eus-karaz ikasten eta asko izango gara etorkizunean,pentsatu izan dute askok. Baina halako pentsa-mendua amets hutsa bihurtu da, neurri handibatean. Zoritxarrez –edo zorionez– gizarteetangauzak ez dira hain era errazean gertatzen; gizar-teek bilakabide menderakaitzak izaten ohi dituzte,eta nahiko gaizki barneratzen dituzte saioak. Hiz-kuntza baten hiztunen kopurua handitzeko bila-kabideak eskakizun ugari eta, askotan, ezkutuakditu.

Badakit euskaltzale askok ez duela bateregogoko halako gauzak entzutea, baina uste dutabertzaletasunaren nagusitasun politikoak itsutugaituela, sinetsaraziz eskura genuela gure nahiakgauzatzea, helburuak edonolakoak izanda ere.Euskaldunen kopuruaren gehitzea onuragarri da,zalantzarik gabe. Baina, nire ustez, ez da ezinbes-tekoa euskal hiztunen erkidegoa osasun bideanipintzeko; ez dut uste gure lehen helburua izanbehar duenik; eta ez dut uste, lortu ezinean, gal-bidetik abiatuko garenik. Bide okerra hartu dugu,nire ustetan, bide horretatik hizkuntzaren baliabi-de preziatuenak, hiztunak, alferrik xahutu ditugu-lako helburu hanpatsuen bila. Hiztunen kopuruagehitzea erkidegoa sendotzearen ondorio izanbehar zuen, ez, alderantziz, hura honen oinarri.Galduta gaude uste badugu euskararen etorkizu-nak ezinbestez eskatzen duela euskara gure gizar-teko gehienen hizkuntza bihurtzea. Aldiz, helbu-rutzat hartu beharko genuke bermatzea euskarakbizirik dirauela gutxi batzuen hizkuntza izatenjarraitzen badu ere.

Ezinbesteko dugu gure artean hain sarri nahas-ten diren nahiak, premiak eta ahalak egoki bereiz-tea, bakoitzari berea emanez. Nahiak –gehiene-

tan, nahi politikoak direnak– ez ditugu nahasibehar euskal hiztunen erkidegoak dituen premie-kin. Eta premiak ahalen arabera egokitu beharkoditugu aurrean dugun bidea jorratzen asmatu nahibadugu. Ahaztu gabe ahalbideak zorrotz mugatu-ta daudela gizarte demokratiko batean. Aukeraokerrak egiten baditugu, hiritarrek ihesbideakaurkituko dituzte, ez izan dudarik.

Bestalde, euskal munduak erakargarriago izanbeharko luke, zabaldu, handitu nahi badu. Euska-ra, askotan, 'zatikatzaile diren indarrekin' lotzenjarraitzen du euskaltzale frankok, Luis Villasantekegindako oharra erdeinatuta. Zilegi da bakarrikpentsamolde batekoentzat euskal ekimenak sor-tzea; baina ez dezatela esan halakoak euskararenizenean egiten dituztela, hizkuntzari lehentasunaematen diotela. Euskara amu gisa erabil dezakete,baina gero eta urriago izango dira hala harrapatu-ko dituzten euskaltzaleak. Asko izango dira, aldiz,ur haietatik urrunduko direnak.

Gauzak hala izanda, Axularrengana itzuli behar-ko genuke, berriro ere. Eta haren hitzak hartu etor-kizuneko goiburutzat: “Aitcinerat hobequi nahidutgovernatu”. Guztion mesederako izan dadila.

* EHUko zuzenbide konstituzionaleko katedra-duna eta Eskualdeetako edo

Gutxiengoen Hizkuntzen Europako KartakoAdituen Komiteko kide espainiarra

“Zilegi da bakarrikpentsamolde

batekoentzat euskalekimenak sortzea; baina

ez dezatela esanhalakoak euskararen

izenean egitendituztela, hizkuntzari

lehentasuna ematendiotela”

22 I R I T Z I A K

Euskadi deritzan lurraldean gauzatu den eus-kararen aldeko hizkuntza politika hobekienezaugarritzen duen irudi-ideia honako hau

izan daiteke: gaixo kronikoen zoriak hartua daukaeuskara eta herri euskalduna. Eri kronikoen aldekohizkuntza politikak ez du esan nahi noski gaixorikdagoen hizkuntzaren alde ezer egin ez denik, zabar-keriaz jokatu denik, inor arduratu ez denik. Ez, eztagutxiago ere. Hizkuntza gaixoaren aldeko gauzaasko egin dira, neurri batzuk aipagarriak izan dira,aurrerapenaren zantzuak ere sentitu ditugu, hobe-kuntzaren sintomak hauteman ditugu. Eta, hala etaguztiz ere, egin den guztia eginda ere, ez gara gaiizan herri euskalduna gaixo kronikoen unitatetikateratzeko.

Iparraldean herri euskaldunaren egoera azkenarnasetan dagoela jakinda, eta Nafarroakoari etnozi-dioaren usaina dariola ikusirik, beha dezagun Euska-diko lurraldean zertan den gaixotasun kronikoak jotadagoen euskararen aldeko hizkuntza politika.

Diagnostikoaren lehenengo ezaugarria honelatsuadieraz dezakegu: gaixoa ez da hilko oraingoz,beharbada ezta luzaroan ere. Luzaroko bizitza izandezake euskarak seguruenik: hain zuzen, ez al zuenbada Ibarretxe lehendakariak esan hemendik milaurtera ere hemen euskaraz hitz egiten duen herri batbiziko zela? Bistakoa da beraz indarrean jarri duteneuskararen aldeko hizkuntza politikaren emaitzakoparoak izango direla batzuen ustez. Baikortasunadarie lehendakariaren hitzei.

Lortuko ote dute ordea euskara hain luzaz bizia-raztea? Agian bai, baina nolako baldintzetan? Hordago gakoa. Zeren eta euskara gaixo dago, euskal-tzaleok bat gatoz horretan, eri kronikoen unita-tean baitago, nolabaiteko zaintzapean alegia, bainaez da berehala hilko, esan dugunez. Gaur egundauden baliabide teknologikoak tarteko, bizitzarenluzapena esku-eskura daukagu. Zer egin behardugu hori lortzeko zehazki? Zer-nolako baliabi-deak behar ditu euskarak azken arnasarik ez ema-

Jose ManuelOdriozola*

Gaixo kronikoenunitatean

“Euskararen jabekuntzan nazio-kultura euskaldunareniraultzak semantikarena ekarri beharko luke, eta horrekezarian-ezarian ikasleen euskal identitatea garatu etabermatu belaunaldi berriak euskaldun ere senti daitezen.Euskaldun izatearen duintasuna bizi eta senti dezaten.Euskalduntasunarekin ere identifika daitezen. Oraingoeuskalduntze-lanak ez baitu antzeko helbururik lortzen”

23I R I T Z I A K

teko? Azken hamarkada hauetan garatu dituguntramankulu eta hodi-sistema batzuk konektatzeanahikoa izan liteke, nire ustez, herri euskaldunarenbegiak erabat ez itzaltzeko.

Diagnostikoaren bigarren ezaugarria: tratamen-duan dago azken hamarkada hauetan eta nahikoondo erreakzionatu du eriak. Ez dirudi atzera egin-go duenik. Eskolaren eta irakaskuntzaren hodi-sis-temarekin konektatuta dago eta gaixoak bizitzara-ko zantzuak erakusten ditu: inoiz nabarmen, inoizzalantzagarriago. Nolanahi ere, ez du biziberritzeeta kemen sendorik erakusten, ez du garai batekoeuskal hiztunen euskal senik erakusten ahozkobizitza soziolinguistikoan, baina, tira, idazten etairakurtzen badaki gaixoak. Moldatuko da berazhalako edo holako hizkuntza-premia formal batzukasetzeko, Hizkuntza Eskakizunei (HE) gain har-tzeko eta.

Ondo dakigunez, espainieraz bizi da gaurkoeuskalduna, eskolatik datozkion sendabideak ezbaitira gai eri kronikoen unitatea utzi eta euskaraz-ko bizitza normala egiteko. Hala ere, aurreratubezala, ez da erabat hilko: hots, elebiduna izango

da, ele batek bestea jaten eta itotzen badio ere.Oker ez bagaude, hori ez zaie gehiegi axola hiz-kuntza politikaren arduradunei: ele biko izandabizitza osasuntsua izango duela esaten baitioteeriari. Hori dela sendabidea eta biziberritzea. Ezdagoela azpilanik eta herio-lanik gaurko elebita-sun-ereduan.

Gorago esan dugun moduan, ez da batere mer-kea eri kronikoen unitatean dagoen hizkuntzagaixo bat artatzea. Diru dezente gastatu behar dahorretarako ere. Nola edo hala bizirik mantentze-ko, inbertsio batzuk egin behar dira, proiektubatzuk abian jarri: hala nola hezkuntza-sistema,hedabideak, administrazioa, eta abar. Eta hori guz-tia egiten dute, hobeto edo okerrago, gehiago edogutxiago, Jaurlaritzaren hizkuntza-politikak etaeuskalgintzak. Gainera, Mendebaldeko hizkuntzatxikituen eta gutxituen artean egiten den hizkuntzapolitiken artean gurea omen da erreferente bat,atera kontuak. Guri begira baldin badaude, eredubagaituzte, atera kontuak. Kritikak kritika, zerbaitegingo du ongi Jaurlaritzak. Zer esanik ez euskal-gintzak. Nik ez dut ukatuko hori. Baina, guztiare-

AEK-k 1989an egindako kanpaina bateko afixak.

kin ere, ez dit inork ukatuko gure nazio-hizkuntzanon dagoen: alegia, gaixo kronikoen unitateanbizi dela –bizi?, nolako bizi-kalitatea ote daukaherri euskaldunaren biziak hizkuntza normaldubatekin erkatuko bagenu?–.

Bizitza soziala, ekonomikoa eta kulturala taxuzeratzeko eta egiteko behar genukeen hizkuntza-egoeraz ari naiz, ezin baikara bizi hizkuntzarikgabe, bizitza bera baita hizkuntzazkoa. Hizkuntzabaita bizitza. Beraz, konforme: gauza asko eginditugu, baina gauza horiek guztiek ez dute balioizan gaixoa sendabidean jartzeko eta herri euskal-dunak egin behar lukeen bizimodu normala egite-ko. Gezurra badirudi ere, eta eginak ukatu gabe,tratamendua jarri aurreko egoera bertsuan gaudelaematen du: hau da, euskaldun gisa bizitzeko bal-dintza soziolinguistikoetatik argi-urtetara bizi garaoraindik. Eta okerrena ez da hori, okerrena bestehau baita: ez dago herri euskaldunak euskarazbizitzeko modurik eta baldintzarik izan lezakeelairadokitzen digun oinarrizko zantzu eta joera enpi-riko bakar bat ere, ez epe motzera eta ez epe luze-ra begira jarrita. Hezkuntza-sistemari esker nola

edo hala euskaldundu daitezkeen belaunaldiberrientzat, salbuespenak salbuespen, atzerrikohizkuntzaren izaerako mintzaira da euskara –ale-gia, ikaslearen kultura-identitatearekin zer ikusirikez daukana–, eta halaxe izango da aurrerantzeanere gauzak errotik irauli ezean.

Nire iritzian, euskararen jabekuntzan nazio-kul-tura euskaldunaren iraultzak semantikarena ekarribeharko luke, eta horrek ezarian-ezarian ikasleeneuskal identitatea garatu eta bermatu belaunaldiberriak euskaldun ere senti daitezen. Euskaldunizatearen duintasuna bizi eta senti dezaten. Eus-kalduntasunarekin ere identifika daitezen. Oraingoeuskalduntze-lanak ez baitu antzeko helbururiklortzen.

* Euskara irakaslea

24 I R I T Z I A K

LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daZuzendaria: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

(ARGIAko 2.156. zenbakiarekin banatua, 2008ko urriaren 26an)

“Okerrena beste hau da:ez dago herri euskaldunak

euskaraz bizitzekomodurik eta baldintzarik

izan lezakeelairadokitzen digun

oinarrizko zantzu etajoera enpiriko bakar batere, ez epe motzera eta

ez epe luzera begirajarrita”

“Lortuko ote dute ordeaeuskara hain luzazbiziaraztea? Agian bai,baina nolakobaldintzetan? Hor dagogakoa. Zeren eta euskaragaixo dago, euskaltzaleokbat gatoz horretan, erikronikoen unitateanbaitago, nolabaitekozaintzapean alegia, bainaez da berehala hilko,esan dugunez. Gaur egundauden baliabideteknologikoak tarteko,bizitzaren luzapena esku-eskura daukagu”