Post on 07-Aug-2020
Crescendo Plus
Programazioak
___________________________
Musika
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus1
Programazioak
1 Unitatea. Musikaren unibertsoa
Helburuak
Kutsadura akustikoa arbuiatzea eta gehiegizko zarata osasunarentzat kaltegarria dela onartzea. Musika entzuteko eta jotzeko orduan isiltasuna ezinbestekoa dela onartzea. Soinuaren parametroak ezagutu eta haien artean bereiztea gure inguruan eta musika lanetan. Musika estilo eta mota desberdinen artean bereiztea. Musika tresnak ezagutu eta interpretatzea. Musika hizkuntzaren osagai eta zeinuak erabiltzea. Ikaskideekin erlazionatzea kantu eta mugimenduzko jardueretan. Ahotsak lehen musika tresna den aldetik dituen aukerak ikastea. Musika jotzea grafia ez konbentzionalaren bidez. Proposatutako estilo eta garai desberdinetako musika entzun eta onartzea. Musikak gure munduan betetzen duen funtzioaren berri ikastea. Oinarrizko moldeak bereizi eta ezagutzea. Egungo musikak soinuak eta zaratak funtzio estetiko bat betetzeko bereganatzen dituela egiaztatzea. Musikari lanbideak historian izan duen estimu aldakorra balioestea.
Edukiak
Musika balioestea
Musika, soinua eta zarata. Soinu parametroen musika ondorioak: altuera, iraupena, tinbrea eta bizitasuna. Oinarrizko musika moldeak: ostinatoa, oihartzuna, kanona, lieda eta rondoa. Giza ahotsak entzutea. Musika tresnen artean bereiztea. Entzuketan ohitura osasungarriak eta besteenganako begirunezkoak garatzen interesa izatea.
Interpretazioa
Giza ahotsa: sailkapena eta motak. Musika tresnak: sailkapena. Ahots erregistroa ezagutzea. Do nagusizko akorde perfektuaren soinuak eta beltza, zuria eta krako figurak adierazi eta hautematea. Kantu bat kanon moldean abestea. Arnastea: motak eta denborak. Inguruneko soinuak eta gorputzak berak sortutakoak bereizi, aztertu eta manipulatzea. Perkusio tresnak. Xafla-instrumentuen teknikak. Ahotsa, gorputza eta instrumentuak ezagutu eta zaintzeko interesa izatea. Norberaren gaitasun teknikoak eta interpretazio alorrekoak (ahotsezko, instrumentuzko eta gorputzezkoak)
onartzea eta haiek hobetzeko aldez aurretiko jarrera ona, eta begirunea agertzea beste gaitasun eta adierazpideen aurrean.
Sorkuntza
Inprobisazio erritmikoa eta gorputzarena. Rap bat sortzea.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus2
Imitazioa eta gogoan hartzea. Partitura ez konbentzionalak. Musikagile baten inguruko lan monografikoa. Iruzkina: testu bat aztertzea. Inprobisazioa, moldaketak egitea eta konposizioa, musika sorkuntzarako baliabideak.
Musika kulturan eta gizartean
Musika estilo eta motak. Musika Antzinatean. Soinua, teknologia eta komunikabideak. Musika lanbidea: jotzailea, musikagilea eta zuzendaria. Mendebaldeko eta beste kultura batzuetako musika adierazpen garrantzitsuenak ezagutzea.
Oinarrizko gaitasunak
1. Komunikazio linguistikorako gaitasuna (5., 9., 10., 12. eta 14. o.).3. Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkar eragiteko gaitasuna (4., 6., 7., 8., 9. eta 12. o.).4. Informazioa tratatzea eta gaitasun digitala (12. eta 14. o.).7. Ikasten ikasteko gaitasuna (7., 11. eta 14. o.).
Ebaluazio irizpideak
Soinuaren lau parametroak sumatu eta bereiztea zaraten eta soinuen artean, musikalki tratatuak izan edo ez. Musika estimatzea, garai eta aro historiko baten fruitua den aldetik. Arnasteko gaitasunek duten garrantziaz jabetzea. Tolerantzia eta begirunez erlazionatzea ikaskideekin. Jarrera irekia erakustea proposatutako entzuketen aurrean, arruntean entzuten den musika izan edo ez izan. Gehiegizko zarata eta kutsadura akustikozko egoerak arbuiatzea. Musika entzuteko eta jotzeko orduan isiltasuna ezinbestekoa dela onartzea. Jardueretan era aktiboan parte hartzea eta proposatutako musika gozatzea.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus3
2 Unitatea. Musika notazioa
Helburuak
Musika hizkuntza balioestea, musika hedatzeko bidea den aldetik. Estilo eta testuinguru desberdinetako musika entzutea. Ikaskideekin kantuak kanon moldean abestea. Taldeari egindako ekarpen pertsonala balioestea. Musikaren bilakaeraren berri ikastea, gregoriarraren kantu lautik polifoniaraino. Musika idatziaren jatorriak ezagutzea. Erdi Aroko musikaren moldaketak ikaskideekin batera jotzea. Jarrera irekiaz entzutea Erdi Aroko musika erlijioso eta profanoko egungo grabazioak. Musika hizkuntzaren kontzeptu berriak aplikatzea. Oinarrizko musika moldeak aztertzea. Erdi Aroko musika adierazpenak errespetatu eta estimatzea testuinguru artistiko eta soziokulturalaren arabera. Testuak asmatzea erritmo jakin baterako.
Edukiak
Musika balioestea
Musika hizkuntzaren osagai grafikoak: pultsua, figurak, isiluneak, konpasa (bitarikoa, hirutarikoa eta lautarikoa), luzapen zeinuak, tempoa, ñabardurak, notak, pentagrama, muga-lerroak, lerro eta espazio gehigarriak, gakoak eta eskalak.
Musika hizkuntzaren oinarrizko osagaiak: erritmoa, melodia, moldea, harmonia eta testura. Musika monodikoa eta polifonikoa. Erdi Aroko instrumentuak entzutea. Arreta, barne-entzuketa, oroimen ulerbera eta aurrea hartzeko gaitasunak aplikatzea musika interpretatzean eta
sortzean bertan. Musika lan bat eraikitzen esku hartzen duten osagaiak (melodia, erritmoa, harmonia, tinbrea, testura, moldea,
tempoa eta dinamika), eta haiek identifikatzea musika lanak entzun eta aztertzean.
Interpretazioa
Erdi Aroko instrumentuak. Organoa. Ahots eta instrumentuetarako piezak interpretatzea. Instrumentuak eta gorputza, musikarako adierazpideak: ezaugarriak eta gaitasun tekniko zein interpretazio
alorrekoak. Zenbait soinu iturriren ahalbideak arakatzea eta gaitasun teknikoak praktikatzea interpretazioan. Talde-interpretazioan agintzen duten arauak onartu eta betetzea, eta zeregina biribiltzen laguntzen duten musika
ideiak proposatzea.
Sorkuntza
Musika notazioa. Musika irakurketa eta idazketa estimatzea. Kantu bat (erritmoa eta melodia) konposatzea testu jakin baterako. Laguntza erritmiko, melodiko eta harmoniko bat sortzea. Gorputz inprobisazioa. Iruzkina: partitura bat aztertzea. Ahozko eta instrumentuzko inprobisazioa, banaka eta taldean, zenbait estimulu musikal eta extramusikali
erantzunez.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus4
Musika kulturan eta gizartean
Erdi Aroko musika erlijiosoa eta profanoa: aurrekariak eta bilakaera. Gregoriar kantua. Musika profanoa: koplariak eta trobadorea. Musika idatziaren hastapenak. Musika instrumentala eta dantza musika. Ars nova eta Ars antiqua. Erdi Aroko musika gaur egun. Zenbait informazio iturri erabiltzea instrumentu, musikagile, jotzaile, kontzertu eta musika ekoizpen, zuzeneko
edo grabatu, ikertzeko.
Oinarrizko gaitasunak
2. Gaitasun matematikoa (17., 18., 20., 21., 22. eta 26. o.).5. Gaitasun sozial eta herritarra (18., 24. eta 26. o.).6. Kultura eta artearen esparruko gaitasuna (16., 18., 19., 21., 23., 24. eta 25. o.).8. Autonomia eta ekimen pertsonala (21., 23. eta 27. o.).
Ebaluazio irizpideak
Ohituraz erabiltzea musika hizkuntzaren grafiaren oinarrizko osagaiak musika pasarte kontestualizatuetan. Musika estimatzea, garai eta aro historiko baten fruitua den aldetik. Gregoriar kantuaren ezaugarriak adieraztea. Polifonia sortu aurreko prozedurak ezagutzea.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus5
3 Unitatea. Gabon kanta garaia
Helburuak
Erritmoak eta testuak errezitatzea. Egoera kontestualizatuetan soinuaren luzapen zeinuak erabiltzea: puntua, lotura eta geldialdia. Kantuak bi ahots paraleloetara abestea. Kantuak eta entzuketak eskola instrumentuez laguntzea. Musikak Eguberrian betetzen duen funtzioa partekatzea. Hari igurtzizko instrumentuen tinbrea eta tesitura ezagutu eta bereiztea. Entzuketa batean ahots zuriak identifikatzea. Gabon kanta tradizionalak eta ez tradizionalak ikastea. Harparen berri ikastea hari instrumentuen taldearen barruan. Aukeratutako entzuketa batean rondoari antzematea. Sonata moldearen atalen artean bereiztea. Hari instrumentu bakarlari eta orkestrarako kontzertuen pasarteak entzutea. Gabon kantak publizitate-erakargarri gisa betetzen duen funtzioa kritikoki aztertzea. Norberaren eta ikaskideen ekarpenak errespetatzea. Berpizkundeko humanismoaren alorreko musika adierazpenak ezagutzea. Gabon kanten jatorriaren berri ikastea. Berpizkundeko musika jo eta dantzatzea. Berpizkundeko instrumentuen bilakaera ezagutzea. Polifonia imitaziozkoaren eta homofonikoaren artean bereiztea. Musikak Berpizkundean izandako garrantzia balioestea.
Edukiak
Musika balioestea
Testura: homofonia eta polifonia. Luzapen zeinuak: lotura, puntua eta geldialdia. Alterazioak: berariazkoak eta ustekabekoak. Berpizkundeko musika tresnak entzutea. Berpizkundeko musika pasarteak entzutea. Ahotsak eta instrumentuak entzutea garai eta estilo desberdinetako zenbait musika pasartetan. Haur ahotsak entzutea. Gorputzaren, ahotsaren edo instrumentuen baliabideak, ikus-entzunezkoak eta teknologiak, testuak, partiturak,
musikogramak eta bestelako irudikapen grafikoak erabiltzea entzundako musika ulertzeko.
Interpretazioa
Musika instrumentalaren sorrera. Berpizkundeko musika tresnak. Hari pultsatuzko instrumentuak: harpa. Eguberriko ahots musika generoak. Giza ahotsen sailkapena: haur ahotsak, edo ahots zuriak. Genero eta estilo desberdinetako gabon kantak abestea. Hari instrumentuak: sailkapena. Gabon kantak instrumentu taldean jotzea.
Sorkuntza
Bariazio bat konposatzea. Iruzkina: entzuketa baten azterketa.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus6
Gabon kanta baten musikarekin koreografia bat taldean asmatzea. Kantu eta pieza instrumentalen moldaketak egitea laguntza errazak sortuta eta musika antolakuntza moten artean
aukeratuta (sarrera, garapena, interludioak, koda, metatzea, e.a.).
Musika kulturan eta gizartean
Musika bizi-zikloetan. Eguberriko musika. Gabon kanta tradizionalak eta atzerrikoak. Egileen eta lanen inguruko informazioa bilatzea. Musika Berpizkundean: polifonia eta musika instrumentala Berpizkundeko musika tresnak. Molde instrumentalak: bariazioa, tokata, fantasia eta ricercarea. Ahozko musika profanoaren moldeak: madrigala eta gabon kanta. Ahozko molde erlijiosoak: meza eta motetea. Berpizkunde garaiko dantza moldeak. Musika kontsumoa egungo gizartean. Sentiberatasuna eta jarrera kritikoa musika kontsumo bereizi gabearen eta
soinu kutsaduraren aurrean.
Oinarrizko gaitasunak
3. Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkar eragiteko gaitasuna (28., 31.., 32., 33. eta 35. o.).5. Gaitasun sozial eta herritarra (28., 30., 31., 33., 37. eta 38. o.).6. Kultura eta artearen esparruko gaitasuna (29., 30., 31., 32., 33., 34., 35., 36., 37. eta 38. o.).8. Autonomia eta ekimen pertsonala (32., 33., 36. eta 39. o.).
Ebaluazio irizpideak
Musika hizkuntzako ezagupenak zabaltzea: luzapen zeinuak eta alterazioak. Kantuak abestea era aktiboan eta elkarlanean parte hartuta, eta zuzendariaren zein ikaskideen argibideak
errespetatzea. Musika publizitate-erakargarri erabiltzeaz gogoeta egitea. Kantu eta entzuketak eskolako instrumentuez laguntzea. Zenbait estilotako gabon kantak abestu eta gogoan hartzea. Norberaren interpretazioak ikaskideenekin koordinatzea. Musika hizkuntza aplikatzea musika pasarte kontestualizatuetan. Musika estimatzea, garai eta aro historiko baten fruitua den aldetik. Musika-Berpizkundearen ezaugarriak adieraztea. Berpizkundeko musika moldeen artean bereiztea.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus7
4 Unitatea. Abestu, eta gaitzak uxatu
Helburuak
Soinu alteratuak dituen musika jotzea. Musika hizkuntzako ezagupenak zabaltzea: errepikapen puntuak. Testuren (homofinikoa, monofonikoa, polifonikoa...) eta musika moldeen artean bereiztea. Melodia baten fraseak aztertzea. Ahots erregistroak eta abesbatzak aztertzea. Garai eta estilo desberdinetako kantuak abestea. Opera eta zarzuela pasarteak entzutea. Hari pultsatuzko instrumentu bat ezagutu eta entzutea: klabea. Musika estilo desberdinak balioestea musikaren funtzio desberdinen arabera. Musika irakurketa errazei alterazioak aplikatzea. Musika barrokoaren eta Berpizkunde musikaren ezaugarrien artean bereiztea. Musikagile handien lanak entzutea, hala nola Vivaldi, Haendel eta Bach. Ahotsezko pasarte polifonikoak interpretatzea (kanonean eta bi ahotsetara). Moldatutako piezak instrumentu taldeekin interpretatzea. Musikariak monarkiaren eta erlijioaren zerbitzuan betetzen zuen funtzioa balioestea. Historiako lehen opera ezagutzea. Estilo kontzertantea ezagutzea. Barroko garaiko musika moldeak estimatzea.
Edukiak
Musika balioestea
Erromantzea. Kantua. Melodia. Frasea. Testura: monodia lagundua. Baxu jarraitua. Zenbait ahots talde entzutea. Barroko garaiko musika lanak entzutea. Zenbait musika estilo, genero, joera eta kulturetako ahots eta instrumenturako lanak entzun, oinarrizko azterketa
egin eta kritikoki balioestea, ikasgelan egindako interpretazioak eta konposizioak barne.
Interpretazioa
Kantua. Giza ahotsa: ahotsen eta erregistroen sailkapena. Abesbatzak. Kantu bateko fraseoa aztertzea. Garai eta estilo desberdinetako kantuak abestea. Klabea. Kantuak instrumentuz laguntzea. Antzerki lirikoa: opera eta zarzuela. Ahotsa eta hitza, musika adierazpideak: ezaugarriak eta gaitasun tekniko zein interpretazio alorrekoak. Ahotsaren ahalbideak, musika adierazpidea den aldetik, bilatu eta aurkitzea, eta erlaxazioa, arnastea, ahoskera,
durundatzea eta entonazioa praktikatzea.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus8
Sorkuntza
Instrumentuzko laguntza. Norberaren ekoizpenak grabatzea. Melodia baterako testua sortzea. Ahots inprobisazioa. Iruzkina: partitura baten azterketa. Banaka edo taldeka osatzea kantuak edo pieza instrumentalak talde desberdinentzat, gelan egiten diren jardueren
testuinguruan aurkeztutako osagaien eta baliabideen konbinaziotik abiatuta.
Musika kulturan eta gizartean
Musika barrokoa Berpizkundekoaren aurrean. Harmonia barrokoa eta baxu jarraitua. Barrokoko instrumentuak: hari igurtziaren eta klabearen erresuma. Musika erlijiosoa eta musika profanoa. Molde instrumentalak: bakarlariarentzako kontzertua, suite eta kontzertu grossoa (nagusiak); tokata, preludioa,
sonata eta fuga (txikiak). Ahots musikaren moldeak: opera, oratorioa, pasioa (nagusiak); kantata eta korala (txikiak). Barrokoko dantza moldeak. Talde koral eta instrumentala. Musikagile barroko nagusiak: Vivaldi, Haendel eta Bach. Musika erlijioaren eta monarkiaren zerbitzura.
Oinarrizko gaitasunak
4. Informazioa tratatzea eta gaitasun digitala ( 44., 46. eta 50. o.).5. Gaitasun sozial eta herritarra (40., 44. eta 48. o.).6. Kultura eta artearen esparruko gaitasuna (41., 42., 43., 44., 45., 46., 49. eta 50. o.).8. Autonomia eta ekimen pertsonala (45., 47., 48. eta 50. o.).
Ebaluazio irizpideak
Ahots espresioaren zenbait adierazpen ezagutu eta balioestea. Talde kantuan parte hartzea eta norberaren interpretazioa taldearen espresio eta entonaziora moldatzea. Norberaren gaitasunak eta besteenak errespetatzea mugimendu jardueretan. Klabea ezagutzeko interesa agertzea. Norberaren gustukoak ez diren musika estiloak errespetatzea. Musika hizkuntzaren ezagupenak ohituraz erabiltzea, musika hobeto ulertzeko bidea diren aldetik. Garai, estilo eta genero desberdinetako ahots lanak entzun eta abestea. Ikasgelan landutako kantu eta pieza instrumentalei musika hizkuntza aplikatzea. Kantu, dantza eta instrumentu jardueretan elkarlanean jardutea. Barroko garaiko musikaren ezaugarriak adieraztea. Barroko garaiko ahots eta instrumenturako musika moldeen artean bereiztea. Musika estimatzea garai eta aro historiko baten fruitua den aldetik.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus9
5 Unitatea. Orkestraren sorrera
Helburuak
Herrialde eta estilo desberdinetako inauteri garaiko kantuak abestea. Instrumentuen eta instrumentu taldeen bilakaera historikoa ezagutzea. Inauterian eta garizuman inspiratutako musika lanak entzutea. Zenbait tokitako musika adierazpen tradizionalak balioestea. Inauteri doinu baten moldaketa dantzatzea. Melodia ezagunetarako testuak asmatzea. Pieza instrumentalak jotzea eta instrumentu, kantu eta dantzez laguntzea. «Musika klasikoa» behar bezala izendatzea. Barrokotik Erromantizismorako musikaren bilakaeraren berri ikastea. Sonataren eta sinfoniaren sorrera ezagutzea. Ikaskideekin batera musika klasikoaren moldaketak jotzea. Haydn, Mozart eta Beethovenen musikaren gaur egungo grabazioak entzutea. Musika hizkuntzaren aplikazioa eta musika entzuteko gaitasuna hobetzea. Klasizismoaren musika adierazpenak errespetatu eta balioestea. Musikagile handien lanak entzutea, hala nola Mozart, Haydn eta Beethovenenak. Ahotsezko pasarte polifonikoak interpretatzea (kanonean eta bi ahotsetara). Instrumentu talderako moldatutako piezak jotzea. Musikariak burgesiaren eta aristokrazia berriaren artista den aldetik duen papera ezagutzea. Opera barrokoak ezagutzea.
Edukiak
Musika balioestea
Musika hizkuntzaren alorreko ezagupenak ohituraz aplikatzea. Sonata moldea. Instrumentuen eta instrumentu taldeen artean bereiztea. Klasizismoko musika moldeak ezagutzea. Pieza klasikoen zenbait pasarte entzun eta aztertzea. Ahots eta instrumentu motak eta ahots eta instrumentu taldeak sailkatu eta entzumenaz bereiztea.
Interpretazioa
Orkestra sinfonikoen eta orkestra taldeen instrumentuak. Instrumentu herrikoiak. Ahots eta instrumentu taldeak interpretatzea. Ahotsa hezteko teknikak: ahoskatzea, bokalizatzea eta inpostazioa. Garai eta herrialde desberdinetako kantuak abestea. Instrumentuak: sailkapena familiatan eta historia. Orkestra sinfonikoa eta bestelako taldeak (ganbera, banda, hirukotea, laukotea eta boskotea). Instrumentuak eta gorputza, musika adierazpideak: ezaugarriak eta gaitasun tekniko zein interpretazio
alorrekoak. Soinu iturri desberdinen ahalbideak arakatzea eta interpretaziorako gaitasun teknikoak praktikatzea.
Sorkuntza
Musika notazio konbentzionala duen erregistroa. Laguntza: metatzea eta des-metatzea. Iruzkina: testu baten azterketa.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus10
Musika sorkariak gorde eta hedatzeko baliabideak. Norberaren konposizioen erregistroa notazio molde eta grabazio teknika desberdin erabilita.
Musika sortzeko prozesuetan baliabide informatikoak eta bestelako gailu elektronikoak erabiltzea.
Musika kulturan eta gizartean
Musika klasikoaren ezaugarri nagusiak, barrokoarenekin alderatuta. Orkestra instrumentuak Klasizismoan. Musika erlijiosoa eta musika profanoa. Molde instrumentalak: bakarlariarentzako kontzertua, sonata eta sinfonia. Ahots musika moldeak: opera. Klasizismoko dantza moldeak. Abesbatza eta instrumentu taldea. Musika eta musikariak Klasizismotik Erromantizismora. Musika beste hizkuntza batzuen zerbitzura: gorputzarena, antzerkiarena, zinematografikoa, irratiarena eta
publizitatearena.
Oinarrizko gaitasunak
1. Komunikazio linguistikorako gaitasuna (55., 56., 58., 59., 60. eta 62. o.).4. Informazioa tratatzea eta gaitasun digitala (56. o.).6. Kultura eta artearen esparruko gaitasuna (52., 53., 54., 55., 56., 57., 58., 59., 60. eta 61. o.).7. Ikasten ikasteko gaitasuna (54., 56., 59., 61., 62. eta 63. o.).
Ebaluazio irizpideak
Figura erritmiko ezagunen eta berrien interpretazioa praktikatzea. Musika idatzi eta irakurtzean alterazio berariazkoak eta ustekabekoak ohituraz aplikatzea. Inauteri eta garizuma garaia musikarien inspirazio eta gure kultur tradizioaren parte moduan ezagutzea. Musika tresnak dagozkien familien arabera sailkatzea. Aurkeztu diren musika estiloak (herrikoia, klasikoa eta modernoa) errespetatzea. Kantuak eta dantzak perkusio tresnez laguntzea. Ikasgelan landutako kantu eta pieza instrumentalei musika hizkuntza aplikatzea. Kantu, dantza eta instrumentu jardueretan elkarlanean aritzea. Musika Klasizismoaren ezaugarriak adieraztea. Klasizismoko ahots eta instrumentu musika moldeak izendatzea. Musika estimatzea, garai eta aro historiko baten fruitua den aldetik. Proposatutako entzuketan sonata moldearen sekzioei antzematea. Rondo, sonata eta kontzertu musika formen artean bereiztea.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus11
6 Unitatea. Dantzarako musika
Helburuak
Dantza mota eta estilo desberdinen berri ikastea. Mota eta estilo desberdinetako dantzen koreografiak dantzatzea. Koreografia bat taldean asmatzea. Entzuketa aktibozko prozeduren bidez ballet pasarteak entzutea. Dantzak operan eta zarzuelan duen funtzioa ulertzea. Eskala moten artean bereiztea. Akordeak egitea. Musika erromantikoaren ezaugarriak ezagutzea. Operaren Urrezko Mendea eta haren desberdintasun nazionalen berri ikastea. Pianoaren erreinaldia eta haren musika moldeak ezagutzea. XIX. mendeko musikaren moldaketa errazak interpretatzea. Lan erromantiko handien pasarteak entzutea. Musika hizkuntzako ezagupenak eta musika entzuteko gaitasuna hobetzea. Erromantizismoko musika adierazpenak errespetatu eta balioestea. Pieza moldatuak instrumentu taldetan interpretatzea. Musikagile erromantikoaren eta aurreko garaietakoen paperen artean bereiztea.
Edukiak
Musika balioestea
Akordeak. Eskala diatonikoko mailak. Genero eta estilo desberdinetako dantzetako musika pasarteak entzutea. Erromantizismoko musika lanak entzutea. Zuzeneko musika: kontzertuak eta bestelako musika adierazpenak. Ezaugarri desberdinetako musikak ezagutzeko eta norberaren musika lehentasunak zabaldu eta ugaritzeko
interesa agertzea.
Interpretazioa
Erromantizismoko musika tresnak: orkestra sinfonikoa, ganberakoa, eta pianoa. Orkestra erromantikoa. Entzuketa bateko instrumentuak ezagutu eta aztertzea. Dantza urratsak eta koreografiak interpretatzea. Entzuketa bati gorputzaz laguntzea. Dantza interpretazioaren funtzioa bizitza sozialean, eta haren hedapena komunikabideetan. Mugimenduaren eta dantzen teknikak esperimentatu eta praktikatzea, musika edukiak gorputzaz eta
mugimenduaz adieraztea, eta dantza errepertorio zabal bat interpretatzea.
Sorkuntza
Dantza musika batentzako koreografia sortzea. Erritmoarekin eta gorputzarekin inprobisatzea. Dantza eta teknologia berriak. Iruzkina: testu baten azterketa. Akordeak sortzea. Antzezpen dramatikoei, gorputz adierazpen eta dantza jarduerei eta ikus-entzunezko ekoizpenetako irudi finko
zein mugituei soinua jartzea.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus12
Musika kulturan eta gizartean
Ballet klasikoa: teknika, konpositoreak eta lanak. Dantza operan eta zarzuelan. Dantza herrikoia Euskal Herrian. Molde instrumental txikiak: preludioa, bagatela, inpromptua, estudioa, e.a. Molde instrumental nagusiak: kontzertua, sinfonia eta poema sinfonikoa. Ahots molde erromantikoak: lieda, opera eta zarzuela. Instrumentu taldeak eta abesbatzak. Musikagilea eta haren lana. Musika antzerkia Klasizismotik Erromantizismora. Soinua eta musika ikus-entzunezkoetan eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan. Baliabide
teknologikoak balioestea, musika ezagutu eta gozatzeko tresnak diren aldetik. Musika beste hizkuntza batzuen zerbitzura: gorputzarena, antzerkiarena, zinematografikoa, irratiarena eta
publizitatearena. Ikuskizun eta ikus-entzunezko ekoizpen mota desberdinetan erabilitako musika aztertzea.
Oinarrizko gaitasunak
3. Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkar eragiteko gaitasuna (64., 65., 68., 70., 71. eta 74. o.).4. Informazioa tratatzea eta gaitasun digitala (67., 72. eta 75. o.).5. Gaitasun sozial eta herritarra (65., 66., 68., 69., 70., 71., 73. eta 74. o.).8. Autonomia eta ekimen pertsonala (67. eta 72. o.).
Ebaluazio irizpideak
Dantzen artean bereizi eta balioestea haien funtzio eta estiloaren arabera. Dantza tradizionalen koreografietan parte hartzea. Taldean koreografia bat elkarlanean sortzea. Ballet, opera eta zarzuela ikuskarietan dantza balioestea. Zenbait eskala mota ezagutzea. Ikasgelan landutako kantu eta pieza instrumentalei musika hizkuntza aplikatzea. Elkarlanean aritzea talde jardueretan. Musika Erromantizismoaren ezaugarriak adieraztea. Erromantizismoko ahots eta instrumentuetarako musika moldeak izendatzea. Musika balioestea, ideiak eta sentimenduak adierazteko bidea den aldetik.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus13
7 Unitatea. Gaurko, atzoko eta betiko doinuak
Helburuak
Musika folklorikoa ezagutu eta balioestea, kultur ondarearen partea den aldetik. Kantu eta dantza tradizionalak eskola taldetan interpretatzea. Zenbait euskal musika tresna ezagutzea. Nazionalismo musikaleko zenbait lan eta musikagile ezagutzea. Musika jasoko musikagileak folklorean inspiratu direla egiaztatzea. Beste herri eta kulturetako musika adierazpenak errespetatzea. Ingurune geografiko desberdinetako musika jasoak entzutea. Musika hizkuntzaren alorreko ezagupenak aplikatzen hobetzea. Taldean koordinatzea instrumentu taldeak interpretatzeko. Ikasgelan musika jotzen gozatzea.
Edukiak
Musika balioestea
Orkestrarako partitura. Musika hizkuntza partitura bat ulertzeko aplikatzea. Zuzeneko musika: kontzertuak eta bestelako musika adierazpenak. Ezaugarri desberdinetako musikak ezagutzeko eta norberaren musika lehentasunak zabaldu eta ugaritzeko
interesa agertzea. Entzuketa estimatzea,komunikatzeko bide eta kultura arteko ezagutza eta aberaste iturria den aldetik.
Interpretazioa
Kantua. Bi ahots paraleloetara abestea. Kantu motak bizi zikloaren arabera: erronda kantua. Euskal kantu herrikoiak. Giza ahotsak entzutea. Euskal musika tresna herrikoiak. Flauta eta perkusio tresnetako instrumentu multzo bat interpretatzea. Eskusoinua eta trikitixa. Imitazioz eta notazio forma desberdinak dituzten partituren irakurketatik ikasitako ahozko eta
instrumentuetarako piezak praktikatu, gogoan hartu eta interpretatzea. Ahots eta instrumentu taldeak genero, estilo eta kultura desberdinetako musikan. Interpretazioa banaka eta
taldean.
Sorkuntza
Ikus-entzunezko muntaia: musika batentzako irudiak sortzea. Baliabide informatikoak eta bestelako gailu elektronikoak erabiltzea musika sortze prozesuetan.
Antzezpen dramatikoei, gorputz adierazpen eta dantza jarduerei eta ikus-entzunezko ekoizpenetako irudi finko zein mugituei soinua jartzea.
Erritmoaz eta gorputzaz inprobisatzea. Iruzkina: partitura bat aztertzea. Musika proposamen berrien aurrean sentiberatasun estetikoa agertzea eta haien osagai kreatibo eta berritzaileak
balioestea. Musika irakurri eta idaztea, eta soinua grabatzeko bitartekoak balioestea, musika lan bat gorde eta hedatzeko
baliabideak diren aldetik.
Musika kulturan eta gizartean
Folklorea: dantzak, instrumentuak, melodiak eta erritmoak.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus14
Musika jasoaren eta musika herrikoiaren artean bereiztea. Gure inguruko eta beste kultura batzuetako musika tradizionala. Mundu osoan musika gustuen homogeneizazioa eta komunikabideen eta teknologia berrien eragina aztertzea. Musikagilea eta haren lana. Erromantizismoa eta nazionalismo musikala: ezaugarriak eta ordezkari nagusiak. Mendebaldeko eta beste kultura batzuetako ondareko musika adierazpen garrantzitsuenak ezagutzea.
Oinarrizko gaitasunak
1. Komunikazio linguistikorako gaitasuna (77., 79., 81., 82., 84., 85. eta 86. o.).2. Gaitasun matematikoa (79., 80., 81. eta 85. o.).7. Ikasten ikasteko gaitasuna (76., 78., 82., 83. eta 87. o.).
Ebaluazio irizpideak
Musika folklorikoa estimatzea, kultur ondarearen parte bat den aldetik. Ikaskide taldearekin kantu eta dantza tradizionalak interpretatzea. Musika jasoko musikagileak folklorean inspiratu direla egiaztatzea. Beste kultura batzuetako musika adierazpenak balioetsi eta errespetatzea. Euskal Herriko eta beste herri batzuetako zenbait musika tresna tradizional ezagutzea. Musika irakurtzean eta idaztean ikasitakoak aplikatzea. Ikasgelan landutako kantu eta pieza instrumentalei musika hizkuntza aplikatzea. Herri desberdinetako musika tradizioak errespetatu eta balioestea. Talde jardueretan elkarlanean aritzea. Ikus-entzunezko muntaia bat egiten parte hartzea, diaporama teknika erabilita. Herri nazionalista guztietako musikek komunean duten ezaugarriak adieraztea. Nazionalismoaren ahots eta instrumentuetarako musika moldeak izendatzea. Musika balioestea, ideiak eta sentimenduak adierazteko bidea den aldetik.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus15
8 Unitatea. XX. mendeko musika
Helburuak
Musika herrikoi modernoaren ezaugarrien berri ikastea. XX. mendeko musika landuaren abangoardiak ezagutzea. Kantu eta pieza instrumentalak taldean interpretatzea. Ikaskideekin batera koreografia bat taldean asmatzea. Musika grabatuak gure munduan duen garrantzia balioestea. Bigarren Mundu Gerra aurretiko musika abangoardien berri ikastea. XX. mendeko musika aldaketa handiak ezagutzea. Ikasgelako baliabideak erabilita, musika garaikidea konposatzea. Korronte desberdinetako musiken entzuketa aktiboak egitea. Musikaren eta beste arteen arteko paralelismoaz jabetzea. Jazzaren eta film musikaren jatorriak ikertzea.
Edukiak
Musika balioestea
Interbaloak. Eskalak: tonu osoko eskala. Musika hizkuntzaren zeinu grafikoak. Musika garaikide landuaren eta modernoaren alorreko zenbait estilo entzutea.
Interpretazioa
Musikagileak XX. mendean. Musika tresna elektronikoak eta teknologia berrien eragina. Talde koral eta instrumentala. Interpretazioaren oinarrizko ereduak praktikatzea: isiltasuna, arreta jartzea zuzendariarengan eta gainerako
jotzaileengan, barne entzuketa, gogoan hartzea eta taldera moldatzea. Eskura dauden gailu eta instrumentu elektronikoak erabiltzea musika pieza eta jarduerak grabatzeko, eta haien
gaineko iruzkin kritikoa egitea. Ahotsa, gorputza eta instrumentuak ezagutu eta zaintzeko interesa izatea. Norberaren gaitasun teknikoak eta interpretazio alorrekoak (ahotsezko, instrumentuzko eta gorputzezkoak)
onartzea eta haiek hobetzeko aldez aurretiko jarrera ona, eta begirunea agertzea beste gaitasun eta adierazpideen aurrean
Talde-interpretazioan agintzen duten arauak onartu eta betetzea, eta zeregina biribiltzen laguntzen duten musika ideiak proposatzea.
Sorkuntza
Tonu osoko eskala erabilita konposatzea. Musika konkretua konposatzea. Informatika eta teknologiak musika sortu eta konposatzen aplikatzea. Iruzkina: entzuketa bat aztertzea.
Musika kulturan eta gizartean
Musika mugimenduak XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdea arte: inpresionismoa, postromantizismoa, espresionismoa, dodekafonismoa, futurismoa, e.a.
XX. mendeko musikagile garrantzitsuak: Debussy, Stravinsky, Prokofiev, Schoenberg, e. a. Jazza: jatorriak eta garapena. Bluesa. Musikagilea eta haren lana. Musika zinema soinudunaren hasieran.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus16
Musika eta komunikabideak: zinema, irratia, telebista eta publizitatea. Musika herrikoi modernoa. Soinu grabatua. Zuzeneko musika: kontzertuak eta bestelako musika adierazpenak. Ezaugarri desberdinetako musikak ezagutzeko eta norberaren musika lehentasunak zabaldu eta ugaritzeko
interesa agertzea. Egungo musikan estilo ugaritasuna dagoela onartzea. Soinua eta musika ikus-entzunezkoetan eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan. Baliabide
teknologikoak balioestea, musika ezagutu eta gozatzeko tresnak diren aldetik.
Oinarrizko gaitasunak
2. Gaitasun matematikoa (91., 93., 95., 96. eta 98. o.).4. Informazioa tratatzea eta gaitasun digitala (88., 89., 93., 97. eta 98. o.).5. Gaitasun sozial eta herritarra (92. eta 98. o.).6. Kultura eta artearen esparruko gaitasuna (89., 90., 92., 93., 94., 95., 96., 97. eta 98. o.).
Ebaluazio irizpideak
Ikasgelan landutako kantu eta pieza instrumentalei musika hizkuntza aplikatzea. Musika garaikideak entzutean jarrera irekia agertzea. Kantu, dantza eta instrumentu jardueretan era baikorrean aritzea elkarlanean. Musika abangoardien ezaugarriak izendatzea. XX. mendearen bigarren erdiko zenbait musikagile izendatu eta sailkatzea. Musika balioestea testuinguru historiko bakoitzean duen funtzioaren arabera.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus17
9 Unitatea. Musika herrixka globalean
Helburuak
Balorazio bereziko taldeak ezagutu eta erritmikoki jotzea. Ahotsaz eta instrumentuez soinu banden pasarteak interpretatzea. Musika modernoko pieza moldatuak jotzea. Bateriaren teknikaren hastapenak. Egungo musikaren alderdi musikal eta sozialak hobeto ulertzea. Charleston koreografia moldatu bat dantzatzea. Iragarki bateko kantua osatu eta pentagramara transkribatzea. Taldean ikus-entzunezko muntaia bat sortzea.
Edukiak
Musika balioestea
Balorazio bereziko taldeak: hirukoa eta seikoa. Sinkopak eta neurri kontrako notak. Akordeak. Entzuketa estimatzea, komunikatzeko bide eta kultura arteko ezagutza eta aberaste iturria den aldetik. Zenbait musika estilo, genero, joera eta kulturetako ahots eta instrumenturako lanak entzun, oinarrizko azterketa
egin eta kritikoki balioestea, ikasgelan egindako interpretazioak eta konposizioak barne.
Interpretazioa
Interpretazioa eta musika entzutea. Ahotsa eta instrumentuak. Errepertorio herrikoi modernoko kantuak abestea. Kantu bat akordeez laguntzea. Orkestra herrikoi modernoaren instrumentuak: bateria. Pieza moldatuzko talde instrumentala. Interpretazioaren oinarrizko ereduak praktikatzea: isiltasuna, arreta jartzea zuzendariarengan eta gainerako
jotzaileengan, barne entzuketa, gogoan hartzea eta taldera moldatzea. Eskura dauden gailu eta instrumentu elektronikoak erabiltzea musika pieza eta jarduerak grabatzeko, eta haien
gaineko iruzkin kritikoa egitea.
Sorkuntza
Melodiak osatzea. Akordeak egitea. Publizitate-kantu bat osatzea. Blues akorde eta melodiak erabilita inprobisatzea. Musika proposamen berrien aurrean sentiberatasun estetikoa agertzea eta haien osagai kreatibo eta berritzaileak
balioestea. Musika irakurri eta idaztea eta soinua grabatzeko bitartekoak estimatzea, musika lan bat gorde eta hedatzeko
baliabideak diren aldetik.
Musika kulturan eta gizartean
Musikaren presentzia hirietako dantzetan: charlestona. Dantza filmetako soinu bandak. Musika klasikoa publizitatean. Pop-rock musikako estiloak eta taldeak. Musika eta zinema: soinu bandak eta film musika egiten duten musikagileak. Soinua grabatu, manipulatu eta hedatzeko prozedura teknologikoak. Egungo musikan estilo ugaritasuna dagoela onartzea.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus18
Zenbait informazio iturri erabiltzea instrumentu, musikagile, jotzaile, kontzertu eta musika ekoizpen, zuzeneko edo grabatu, ikertzeko.
Soinua eta musika ikus-entzunezkoetan eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan. Baliabide teknologikoak balioestea, musika ezagutu eta gozatzeko tresnak diren aldetik.
Musika kontsumoa egungo gizartean. Sentiberatasuna eta jarrera kritikoa musika kontsumo bereizi gabearen eta soinu kutsaduraren aurrean.
Oinarrizko gaitasunak
1. Komunikazio linguistikorako gaitasuna (101., 105., 106., 107., 109. eta 110. o.).3. Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkar eragiteko gaitasuna (100., 102., 103., 104., 108. eta 109. o.).7. Ikasten ikasteko gaitasuna (102., 106., 107. eta 111. o.).8. Autonomia eta ekimen pertsonala (102., 105., 107. eta 111. o.).
Ebaluazio irizpideak
Hirukoak erritmikoki aplikatzea kantuetan eta instrumentu interpretazioetan. Musika hizkuntza alorreko ezagupenak aplikatzea akordeak egiteko. Soinu banden pasarteak eta musika modernoko pieza moldatuak interpretatuta atsegin hartzea. Bateria eta hura jotzeko teknika ezagutzeko jakin-mina erakustea. Egungo musikaren alderdi musikalak eta sozialak balioestea. Mugimenduzko jardueretan ikaskideekin koordinatzea. Ikus-entzunezko ekoizpenak sortzeko bitarteko teknologikoekin esperimentatzea. Publizitatearen alorrean dagoen musikaren erabilpena kritikoki aztertzea. Kantuak erritmoaz, melodiaz eta harmoniaz laguntzea.
Programazioak Euskadi – Crescendo Plus19