Post on 06-Mar-2016
description
TRIDEKALOGOA
Por: Lourdes Domenech, Fede Luque, Bea Marín,
Irene Martínez, Joan Sedeño, Isidro Vidal
Traducción al euskera: Jasone Aldekoa, Irene González, Berta Martínez
1. AURKEZPENAZentroko datuekin (hiria, hezkuntza mailak...) sarrera testua txertatu.
2. HELBURUAKXedeak zeintzuk diren argi eta garbi azaldu, hau da, zehaztu ikuspegi
didaktikotik zer lortu nahi dugun (arloa bideratzeko, jarduerak elkartrukatzeko…).
3. EGILETASUNASarreretan zehaztu egilea nor den. Ikasleek eginda bada, argi esan, irakaslearen laguntzaz edo laguntzarik gabe egin den.
4. BAIMENAK
Erabiltzaileen rola definitu eta argitaratzeko protokolaka ere.
5. NORTASUNAIkasleen datuekin arduratsu jokatu. Datuak erabiltzeko baimena dugun edo ez (izena, argazkia) egiaztatu, eta haien helbide elektronikoari ez eman mugarik gabeko sarbidea.
6. MOTIBAZIOAIkasleria animatu kolaborazio originalak egin ditzan. Interneten bidez lortutako informazioa norbanakoaren iritziekin osatu, kakotxa artean aipuak jarri, eta beti egin erreferentzia iturriei.
7. HIZKUNTZA-ZUZENTASUNAHizkuntzaren erabilera egokiaren beharraz hezi ikasleak, edozeinek irakur ditzakeelako haien ekoizpenak.
8.
ZIBERHEZIKETABlogen etiketa arauak erabili, adeitasunez jokatu, bai sarreren idazkeran bai blogen irakurleen iritzietan.
9. EDIZIORAKO IRIZPIDEAKEdukia, egitura, xedeak , erabilera eta multimedia
elementuen erabilera kontuan hartua, sarrerak eduki behar lituzkeen ezaugarriak aukeratu eta ezarri.
10. ANTOLAMENDUAEdukien bilaketarako beharrezkoak diren etiketak edo gaikako estekak definitu.
11. PARTE HARTZEAParte hartzea eta iruzkinen ekoizpena sustatu. Adibidez, sarrerak galdera batekin edo erakargarri den ideia batekin borobildu.
12.
MODERAZIOAParte-hartzea eta moderazioa ondo kudeatzea bloga komunikazio-gune entretenigarria zein irekia izan
dadin , eta, aldi berean, zintzoa eta zehatza.
13. KOMUNITATE SAREAK
Interes bereko beste blogekin lotu, gurearen hedadura handitzeko.
…