Post on 07-Mar-2016
description
Oier Oier Oier Oier
Atxurra Atxurra Atxurra Atxurra
Bazen behin Jorango izeneko antzinako
herritxo bat. Familia bat Jorango herrira joan zen
bizitzera , sorginduta zegoen gaztelu batera .
Behin , familia berria etxe berrira joan zen baina
ez zekien sorgin eta mamu bat zeudela etxe
barruan .
Gauetan gelaz gela ibiltzen ziren mamua
eta sorgina.
Gau batean ume txikiari logelan sartu
zitzaion mamua ; -Muu-muu, mamua naiz eta jan egingo zaitut- eta
horrela egiten zuen gauero. Umea negarrez hasten zen
Anaiari sorgina sartzen zitzaion gauero eta
aitarengana joaten zen baina aitak esaten zion
ohera joateko . Negarrez hasten zen .
Baina bat-batean gauzak lekutik mugitzen hasi
ziren baina gurasoek ez ziren ohartzen eta umeek ez
zekiten zelan azaldu . Gurasoek ez zieten kasurik
egiten. Sorgina eta mamua oso
maltzurrak ziren baina ez
zieten umeei minik egin nahi , or-
dea janaria jan , altzairuak
apurtu , kristalak ehun zatitan
zatitu eta arropak ezkutatzen
zituzten .
Familiak ez zuen konpontzeko esperantzarik
eta herriko agure batengana abiatu zen.
Agurea oso jakintsua zen eta honek esan zien etxe
horretan konjuru bat zegoela. Antzina famili aberatsa
bizi zela eta gertaera tragiko bat izan ondoren espiritu
batzuk geratu zirela etxean. Orain haiek joatea lortu
beharko zutela eta berak bazekiela nola egin. Horrela
agurea joan zen haiek laguntzera.
Gau hartan egongelan daudela, zaratak entzuten hasi
ziren. Agureak, altxatuz, hitz hauek esan zituen:
“Kris, Kras,
utzi mundu hau
eta joan mundu berrira “
eta edabe bat bota zuen. Bat batean argiak eta zarata
ikaragarriak entzun ziren eta momentuan dena bukatu
zen.
Agurea nekatuta eta harrituta geratu zen baina
handik aurrera etxe baketsua izan zen eta familia
poz-pozik bizi zen.