Post on 07-Feb-2021
GOIERRIKO
BERTSO ESKOLA
Artxanberri
ira.gar@hotmail.com
bertsoa: ikasunitatea
A ataza
1. Girotzen.- Portadan edo gainazalean bi bertso daude. Bi testuinguru emango dizkigu eta esan bertso bakoitza zein testuingururi dagokion:
a) Artxanberri bertsotan ari zen Larrraitzen Amezketar batekin.
b) Artxanberri kantari ari de auzoko gizon bat hil zen egunean.
2. Amezketarrek zer izengoitu dute? Eta Zaldibitarrek?
3. Ba al dakizu behin batean zer gertatu zen Amezketan, zaldibitarrak pilota-partida jokatzera joanda? Ez badakizu esan irakasleari kontatzeko.
4. Ikusten duzuenez, bigarren bertsoak (ilobarena) errim hauek dauzka: gogon, Saron, goragon, dagon. Saron eta dagon zuzentzat emango digutu, baina beste biak bihurri samrrak dira: gogon, goragon. Berez nola lirate hitz horiek eta Artxanberrik zergatik esaten ditu horrela?
5. Hona hemen hurrengo bertsoa osatzeko errimak. Ipini bakoitza bere tokian: Zaldibi, euli, gehiegi, ibili.
Amezketa aldean
bada hainbat ________,
zopatan sartu gabe
arretaz __________,
arkakuso herria
da berriz _________,
eta horiekin ere ez
fidatu __________.
B ataza
Artxanberri zen Zaldibiko baserri urrun-urrunekoa. Ernaritzaga Goikoa zuen izena bere baserriak. Baserri hori aspaldi erori zen. Oraingo Ernaritzaga baino gorago zegoen; Auza-Gaztelu mendiaren magalean. Eskolan ibiltzen zenean Ermentariko amonak egiten zion bazkaria. Ermentari da Aztia etxearen ondoan dagoena. Aste guztirako egoskaria, artirina, urdai puskaren bat, txorizoa eta arrautzaren batzuk eramaten zituen etxetik. Urte asko pasatu ziren; Artxanberri gizondu zen, eta amona zahartu. Artxanberri bertsotan aritzen ze; eta, behin batean, amonak Mmigel Marirenean barrundatu zuen Artxanberri bertsotan. Handik laster, kalean elkar ikusi zuten, eta amonak bertso bat edo beste kantatzeko eskatu zion, bazekiela eta ondo kantatzen zuena. Orduan honako bi bertso hauek kantatu zizkion:
Denborarekin ajeatzen da
nahiz eta izan sanona,
baina gazterik hiltzen ez bada
zahartu behar hau danona;
urteen karga jaso ezina
ez da izango lan ona,
neronek ez det probatu baina
jakingo dezu, amona
Amonatxo hau nik ikusten det
bi makilatxo hartuta,
baldin pausorik aldako badu
anparoak behartuta;
buruak ia lurra jo dio,
bizkar dena konkortuta...
Gazteak hortik kontsideratu
zer datorkigun zahartuta
1. Taldeka elkartu eta saia zaitezte hitz hauek esanahia ateratzen:
· ajeatu
· anparoak
· kontsideratu
Oharra: ez badakizue ez dio inporta, irakasleak azalduko dizkizue. Entzun arretaz
2. “Urteen karga”, adierazpide ederra da. Horri metafora esaten zaio. Gogoratzen al duzue bertsoan esandako beste metaforaren bat?
3. Artxamberrik, bigarren bertsoan, amonaren argazkia egiten du. Marraztu ezazu amona, Artxanberriren bertsoaren arabera.
4. Eman dezagun amona bat ikusten duzula zebrabide batean pasatu ezinik; inguratzen zara eta zer esaten diozu? Gutxienez, hogei hitzeko diskurtsoa prestatu behar duzu.
5. Orain hori bertsotan ipini behar dugu. Estreinako puntu osatuak daude; osatu laugarrena.
Ai, amona gaixoa,
zu zebrabidean,
ikusten zaitut hara
joan ezinean;
baina laguntzeko ni
hona aldamenean,
____________________
____________________
6. Orain alderantziz egingo dugu: azkeneko hiru puntuak eman eta lehengoa sortu behar dituzu.
___________________________
___________________________
Kontuz errepideko
arrisku hauekin,
asto asko baitabil
gaur autoarekin:
eman eskua, amona,
etorri nirekin.
C ataza
1. Hona hemen Artxanberriren beste bertso bat; aztertu eta esan zortziko txikikoa ala zortziko nagusikoa den:
Artxanberrik bazuen Garratxa izeneko lagun bat. Behin, Abaltzisketan festetan izan, eta bueltarakoan Larraitzen geratu ziren kopa bana hartzen. Kopa bat eta beste bat... pattar botila hustu arte. Hasi ziren bertsotan, eta ezin bukatu. Halako batean Garratxa hori altxatu zen, eta komeria handiak eginda zuhaitz baten ondora joan zen, pixa egitera joan. Haren balantzak ikusita, honela kantatu zion:
Hara, gauza bat esango dizut,
oi nere lagun Garratxa:
mendian gizon polita zera
taberna(ra) ezkero narratxa;
gurdia gehitxo kargatu dezu,
okertu zaizu ardatza,
mendi bidean pasa beharra
daukazu gaurko arratsa.
2. Zer esan nahi dute hurrengo espresio hauek:
a. gurdi gehitxo kargatu dezu,
b. okertu zaizu ardatza.
3. Lehen, beste ariketa batean, puntu bana egin dituzue bertsoak osatzeko: orain bina egin beharko dituzue. Bi taldetan banatuko zarete bakoitzak bertso bat osatuko du. Hona testuingurua: Artxamberri azeri-harrapatzailea zen, eta, behin batean, Lazkao Txikik honako hau bota zion:
_________________
_________________
_________________
_________________
Zu beti izan zara
gizon kriminala
animaliak hiltzen
jaunak sortu ahala
Eta Artxanberrik erantzun:
_______________
_______________
_______________
_______________
Jainkoak ere badu
nik aina delitu
nik bizirik utziak
Berak hiltzen ditu
4. Hurrengo ariketa oso polita da buruz ikasi behar duzue Artxanberriren bertso bat. Puntua jarrita botatako bertsoa da:
Zein animalik dauka
itsusina(ren) antza?
Konparazio gabe
neretzako hartza
pausaje baldarra du,
itsusia dantza,
erregalo onena
zorria eta partza.
· Bertsoa buruz ikasi aurretik galdetu irakasleari ulertzen ez dituzun hitzen esanahia.
5. Lau errima ipiniko dizkizugu eta horiekin bertso bat osatu behar duzu zortziko txikian:
zorri,
Artxanberri,
larri
jarri
6. Azkenik, puntuka (idatziz) egingo duzue bertsotan, hiruna bertso osatu arte, binaka jarrita. Gaia Artxanberriren bizitza izango da. Ondoren, bertsoan kantatu egingo dituzue. Pentsatu herriko plazan zaudetela publikoaren aurrean.
ira.gar@hotmail.com
bertsoa: ikasunitatea
Erreginaren platera hori
al daukazu zuk gogotan?
Zu ibiltari bizkorra zera
eta arrazoi dezu hortan...
Ni hori baino handiagoak
egina nago frankotan:
lehenengo nahiko odola edan,
gero berarekin lotan!
Hara nere bilola,
zer daukadan gogon
Gizon bat gutxiago
badegula Saron:
lurrez estali eta
elurra goragon,
euli beldurrik gabe
zein ederdi dagon!
Ataza honetan, aurrekoetan bezalaxe, zenbait lan praktiko egingo ditugu, baina teoria apur bat ere azalduko dugu. Lehenik azalduko dizuegu nola osatuak dauden Zortziko txikia eta zortziko handia edo nagusia.
Zortziko txikiak zortzi lerro ditu, lau puntu, bi lerroko puntua osatzen baita. Neurria, berriz, honako hau da: lerro inpareetan 7 silaba metriko ditu, eta lerro pareetan 6. Hain zuzen, lerro pareetan eramaten du errima.
Zortziko nagusia edo handia kasik berdina da; neurrian da alde bakarra: zortziko txikiak 7 eta 6 silaba metriko baditu, zortziko handiak 10 eta 8 ditu.
PAGE
1