Pasaia

Post on 10-Jun-2015

959 views 4 download

description

Lezo LH ikastetxekoek sortutako material, Oarsoaldea ezagutzeko

Transcript of Pasaia

Pasaia Gipuzkoako ipar-ekialdean dago, Donostiatik 6 km-ra.

Pasaiak Oiartzualdea osatzen du, Errenteria, Lezo eta Oiartzun herriekin batera.

Oiartzualdea

Iparraldean Bizkaiko Golkoa

Bere udal barrutiak 11,34 km²-ko hedadura du eta 15.996 biztanle ditu (2008).

IRUN

HONDARRIBIA

Mendebaldean

Donostia

Ekialdean

Hondarribia

Hegoaldean Donostia,

Errenteria eta Lezo

Bizkaiko

Golkoa

BEHEKO ALDEAN, ZILARREZKO HONDOAN

ITSASOA. HONEN GAINEAN,

BI ARRAINHONDO GORRIAN.

ARRAUNEN ARTEAN LIS LOREA.

Pasaiako badia Oiarsoko Portua edo itsasadarra bezala ezaguna zen lehen.

XV. mendearen bukaeran Pasage izena azaldu zen. Batzuen arabera, pasage izeneko zerga batetik dator izena; beste batzuek diote izen hau portuaren sarrera estuari dagokiola.

Pasaia izena Pasage izenaren euskal ahoskeratik dator.

Pasaiako badia hasieran Oiartzungo bailarakoa izan zen. 1180an, Donostiaren menpe egon zen. 1203an Hondarribia independente egin zenean, Pasaiako badia muga bihurtu zen Hondarribiaren eta Donostiaren artean, San Pedro Donostian geratuz eta Donibane eta Lezo, Hondarribian. Donibane 1770ean Hondarribitik banandu zen.

Oiartzun ibaia Aiako Harritik eta Bianditz mendiko magaletik datozen erreka batzuek bat egitean sortzen da eta Pasaiako portuan itsasoratzen da.

Oiartzun, Errenteria-Orereta, Lezo eta Pasaia herriak zeharkatzen ditu.

Gipuzkoako ibairik motzena da, 16,6 km luze baita.

Oiartzun ibaia kutsatu samarra dago.

Arrazoiak hauek dira: meategiak, lantegiak eta geure etxeetako zikinkeria.

URAREN KALITATEA

2002ko UDA

Kutsatu gabea

Kutsatu samarra

Kutsatua

Oso kutsatua

Izugarri kutsatua

AÑARBE

Errenteria-Oreretako lurretan Añarbeko urtegia dago, erdigunetik urruti, inguru zoragarri batean, baso eder batean, hain zuzen.

Urtegi honetan biltzen den ura Oiartzualdeko eta Donostialdeko etxeetara iristen da.

Pasaiak kontsumitzen duen uraren % 86 Añarbetik hartzen du, beste % 14 bere aldetik hartzen du.

Pasai Antxon Molinao erreka dago.

MOLINAOERREKA

Jaizkibel eta Ulia mendiek Pasaia mugatzen dute iparraldetik eta portuaren sarrera estutzen dute.

JAIZKIBEL 545 m

ULIA 243 m

Jaizkibel mendian hiru dorre daude. Gerra karlistetan eraiki ziren (1872-76).

I. dorrea

II. dorreaIII. dorrea

JAIZKIBEL

JAIZKIBEL

Badiaren ertzean zeharka-meharka egiten duen kale bakarrean arrantzaleen etxeak eta oinetxe ugari daude, multzoari halako edertasun bikaina emanez.

Bizkaia auzoa

Herriaren sarreran Bizkaia auzoa eta eriki den alde berria daude.

Lau barrutietan zaharrena da Donibane eta badiaren ekialdean dago. Gaur egun Pasai Donibanen ezagutzen dugun kale bakarra ez zen XVIII. mendera arte egin.

Badiaren mendebaldean dago barruti hau eta antzinako hirigune ederra du. San Pedro herria ere kale bakarrean antolatu zen, Arraunlari kalea ireki arte. Kale berriaren bidez, zati bat irabazi zitzaion itsasoari.

Barruti honetan dago arrantza-kaia, eta arrainarekin lan egiteko eta arraina izozteko egitura handiak eta modernoak ditu.

Barruti hori XIX. mendean padura zingiratsua zen, itsasgoran urpean geratzen zena, eta errepide nagusia eta trenbidea eraiki zirenean bakartua geratu zen. 1846an lehortzen hasi ziren.

Ondoren, jendea lurrak erosten hasi zen, industriak jartzeko edo etxeak egiteko, portuko eta industrietako jarduerak goraka zetozela baliatuz.

XX. mende hasieran landa- edo nekazaritza-eremua zen barruti hori. Hiri-egitura berria egungo Euskadi Etorbidean hasi zen, lehendabiziko bizitegiak eraikitzearekin. Industria garatzean eta arrantzak gora egitean, gero eta langile gehiago hartu zituen, batez ere Galiziatik etorriak.

Pasaiako portuak sarrera estua du, Arando txikiren eta Arando handiren artean.

Arando txiki

Arando handi

PASAI DONIBANE

IÑALURRETA KABITE

BORDAUNDI LETE ZUNBILONDO

TRINTXERPE

TRINTXER

PASAI ANTXO

ABERNETA ESKALANTEGIANTXO

ILUNBE

PASAIAKO ZERBITZUAK

• Udala• Udaltzaingoa• AnbulatorioaK• Bake-epaitegia• Posta• Portuko motora• Autobusa• Trena• EuskoTren• Taxia • Pilotalekuak

• Igerilekua• Futbol zelaiak• Kiroldegia• Ludoteka

• Haur-eskolak• Eskolak• Musika

kontserbatorioa• Kultur etxea• Liburutegia

- Lau garraio mota ditugu herrian:

Trena: Irundik Donostiara doana. Autobusak: Donibanetik,

San Pedrotik eta Hondarribitik

Donostiara doazenak. EuskoTren: Hendaiatik Donostiara doana. Portuko motora: Donibanetik San Pedrora doana.

PASAIAKO GARRAIOAK

EUSKOTREN GELTOKIA

TREN GELTOKIA

GURE ARBASOEN ETXEA!Duela milaka urte Aitzpitarte haitzuloetan eta Landarbaso erreka ondoan bizi ziren inguruko lehenengo biztanleak.Lur guztia elurrez estalita zegoenez, leku lehorra eta beroa aurkitu zuten. Ehiztariak ziren eta ura ez zuten falta.

Erromatarren garaiko zantzuek Arditurriko meatzeekin lotura handia dute.

AITZPITARTE HAITZULOA

LANDARBASO ERREKA

Pasaiako badian, lurraldeko burdinolen ekoizpena eta Nafarroako artilea ontziratzen ziren.

Bestalde, itsasbazterreko arrantza tradizionala eta balea-harrapaketa sendotu ziren. Britainiar Uharteekin, Ipar Itsasoko herriekin eta Gaztelarekin zituzten harremanak.

Donostiaren foruan sartua zegoen. Gerora Donostiaren eta Hondarribiaren artean banatu zuten.

XVIII. mendean, berriz, salerosketan murgildu zen koloniekin, eta Pasaiako portua Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren eta Filipinetako Errege Konpainiaren egoitzetako bat izan zen mende amaieran.

XV. mendearen hondarrean, Donostiak indartu egin zuen bere posizioa, San Pedron dorre bat eraikita; dorrean portu-zaintzailea ere jarri zuen.

XVI. mendetik aurrera, Pasaiako portuaren jarduera batez ere ontzigintzan murgildu zen, gerrarako zein Ternuan baleak eta bakailaoak harrapatzeko ontzigintzan.

Pasaiako udalerria 1805ean eratu zen, San Pedroko eta Donibaneko barrutiak bilduz.

XIX. mendean Norteko trenbidea porturaino heldu zen, baita Irunera zihoan errepidea eta tranbia ere, eta orduantxe ekin zion portuak modernizatzeari.

1890ean beste barruti bat sortu zen Antxo, hain zuzen.

XX. mendean, industria astunaren salerosketa nagusitu zen eta itsas zabaleko arrantzaren urrezko aroa izan zen. Hala ere, mende honenazken hogeita hamar urteetan portuaren jarduera behera etorri da.

DONIBANESAN PEDRO

Erdi aroko hirigunea bi kalek osatzen zuten: Donibane kaleak eta San Pedro kaleak.

Udaletxe zaharra 1735eko eraikina da, orduan lortu baitzuen Donibanek udaletxea eraikitzeko ahalmena.

Pasai Donibanen Santiago itsas plazako etxeen erdian udalaren egoitza edo eraikina dago. Estilo barrokokoa da.

Udaletxe berria Arizabalo Jauregia da. XVII. mendeko eraikina izan daiteke eta estilo barrokoa du.

BLAS DE LEZO OINETXEA

ARIZABALOETXEA

ARIZABALOTARREN ARMARRIA

PLATAINETXEA

Kokaleku militar hau 1621ean eraiki zen, portuaren sarrera defendatzeko, hain zuzen. Gotorlekuak 1867an bere zereginak egiteari utzi zion.

Lehen San Joan eliza zen, 1399koa; 1738an berriro eraiki eta Santo Kristori eskaini zitzaion.

Mendebaleko aurrealdean egurrezko atea dago, eta labanaz egindako ebaki batzuk ditu; XVIII. eta XIX. mendeetako itsasontzien irudiak dira.

XVII. mendearen lehenengo herenean hasi ziren eraikitzen eta 1643. urtean kulturako ireki zen. Horretaz gain, 1700. urtean, egurrezko ganga gotikoak jarri ziren zaharren ordez.

Santa Ana ermita Pasai Donibanen dago. Muino batean dago eta badia osoa ikusten da bertatik. Jatorriari buruz datu askorik ez izan arren, badakigu 1573an aipatua izan zela eta 1758an berriro eraiki zela.

1450ean eraiki zen estreinakoz egungo hilerrian.

1774an hasi ziren eliza berria eraikitzen, herrigunetik hurbilago. parrokia eraikitzeko erabilitako material asko parrokia zaharraren hondarrak dira

Abeslari lirikoa (). Eusko Abesbatzako soprano bakarlaria. Orfeoi Donostiarrarekin kantatu zuen.

1933an Amaia lanaren aurkezpenean Eusko Abesbatzarekin kantatu zuen. 1936ko gerran erbesteratu zen eta Eresoinkan sartu zen lehen soprano gisa. Europan zehar ibili zen

1945ean Donostian debutatu zuen “Maite” abesbatzarekin. Bilbon hil zen.

Irakaslea, kazetaria, idazlea (1951-2008). Lanbidez, irakasle izan zen, hainbat urtetan Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendari izanez.

Kazetari gisa aldizkari eta egunkari askotan idatzi zuen. Jazz eta zinema munduan ere ezaguna zen, eta hainbat jaialditan parte hartu zuen, epaimahaikide gisa edo antolakuntza lanetan.

Historia arloan ere aritu zen, Pasaiako Historia Mintegia sortuz. 2008an Pasaia 1931-1939-Zanpatuen Oroimina liburua kaleratu zuen.

Pasaiako herrigintzari oso loturik egon zen. 1987tik 1995era alkate izan zen eta 1999tik 2003ra kultura zinegotzia. Pasai Antxoko sanferminak antolatzen ere ibili ohi zen.

Idazlea (1953). Euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, eleberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Prentsan maiz artikuluak plazaratu ditu.

Hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntzetara itzuli ditu eta literatura unibertsaleko lanak euskaratu ere bai.

1978an “Oh! Euzkadi” literatura aldizkari berritzailea sortu zuen beste idazle batzuekin batera.

1990. urtean “Offeko maitasuna” filma zuzendu zuen. Filmen eta marrazki bizidunen gidoiak ere idatzi ditu.

• Pasaitarrek bost jai handi dituzte: sanjoanak, ekainaren 24an;sanpedroak, ekainaren 29an;sanferminak, uztailaren 7an;karmenak, uztailaren 16an etasantiuak, uztailaren25ean.

• Oso ezaguna da Pasai Antxoko karrozen desfilea.

• Trintxerpen hurrengo igandean, Piñata egunean, egiten den desfileak sona handia hartu du..

• Ekainaren 29an da San Pedro eguna eta bezperan, ekainaren 28an, jaurtitzen den txupinazoarekin hasten dira jaiak.

• Uztailaren 7an da San Fermin eguna eta bezperan, uztailaren 6an, jaurtitzen den txupinazoarekin hasten dira jaiak.

• Uztailaren 16an da Karmengo Amaren eguna.

• Bezperan, uztailaren 15ean, jaurtitzen den txupinazoarekin hasten dira jaiak.

• Uztailaren 25ean da Santiago eguna eta jaiak bezperan hasten dira.

• Uztailaren 26an Santa Ana ere ospatzen da.

• Uztailaren 27an, arrantzale eguna ospatzen da eta sardina erreak jateko ohitura dago.