Ornitorrinkoa naroa

Post on 18-May-2015

572 views 1 download

Transcript of Ornitorrinkoa naroa

ORNITORRINKOA

Ornitorrinkoa erdi urtarra den ugaztuna da, Australiako ekialdean eta Tasmanian jatorria duena. Arrautzak erruten dituen ugaztun bakarrenetakoa da, beste lau espezierekin batera.

Ahatearen antzeko mokoa dauka, kastorearen antzeko buztana eta igarabaren antzeko hankak ditu.

Australian oso sartuta dago kulturan; haien 20 zentimoko txanponetan ornitorrinko bat agertzen da.

Kolorez marroia da, baina sabel grisa ala errubioa dute. Bere buztana maniobratzeko eta koipea gordetzeko erabiltzen du.

Ornitorrinkoaren mokoa ez da zabaltzen eta honen azpian ahoa du.

Gainontzeko ugaztunekin konparatuta, usaimenaren zentzumen erdia du besterik ez, baina aldean, urpean usaintzeko gaitasuna du.

Arrak zein emeak pozoia ezproi batean gordetzen dute, eta animalia txikiak hiltzeko gai da, txakur bat agian, baina ez da gizaki bat hiltzeko gauza.

Animalia erdi urtarra denez, erreketatik bizi da. 30 segundo iraun dezakete ur-azpian, eta ugaztunak izanik, arnas egin behar dute; igerilari ona da eta uretan bilatzen du bere elikagai gehiena: errekako karramarroak, larbak eta abar.

Masailezurreko poltsa moduko batzuetan harrapakinak biltzen ditu urpean dagoen bitartean eta beteta duenean uretatik ateratzen da jan ahal izateko.

Bere harrapariak sugeak, hontzak, Australiako ur arratoia, arranoak eta belatzak izaten dira.

Orokorrean gaueko animalia da, hala ere, zerua estalia badu lanean aurki daiteke.

Ar bakoitzak 7 km-ko zonaldea hartzen du beretzat. Lurralde horretan hiru edo lau eme bizi dira. Ugalketa uztaila eta urria artean burutzen da. Ugalketaren ostean, emeak 20 m-ko gordeleku bat zulatzen du eta habiaren ohea hosto eta adar txikitxoekin eraikitzen du.

Normalean 11 cm-ko bi arrautza jartzen ditu. Emeak erruten duenean, kumeak bere esnea edaten du. Baina emeak titibururik ez dituenez, sabelean dituen errape moduko poltsa batzuetan esnea biltzen du eta azaleko poroetatik ateratzen da.

Beraz, kumeak bere azala miazkatuz elikatzen dira. Lau hilabeteekin gordelekutik ateratzeko prest daude.

“Phineas eta Ferb” telesaioan agertzen da “Perry Ornitorrinkoa”.

HAU IZAN DA NIRE MINTZALDIA ETA ESPERO DUT ZUEN GUSTOKOA IZATEA!!