Post on 27-Jun-2020
NAFARROAKOHITZA
BERRIA-KO DISEINU TALDEA
Mugimendu feminista kalera atera da azken asteotan justizia patriarkala salatzera b Iruñeko taldekosexu erasoaren inguruko sententziak eragin du herritarren amorrua bHainbat adituk aztertu dute b 2-3
Pareta
behera
bota arte
Gerlariak Martxan daantzinateko eta historiaurreko
zazpi andreren berri emateko liburua
5Ezkaba Gotorlekuko presoeiburuzko erakusketa bana jarri
dute parlamentuan eta planetarioan
4Ostirala
2018ko maiatzaren 11IX. urtea352. zenbakia
www.nafarroa.hitza.eusnafarroa@hitza.eus
Edurne Elizondo Iruñea
Beren funtzioabetetzen ari diraepaileak eta he-dabideak: siste-ma patriarkalarieusten ari dira».
Horixe erran zuen Montse Pine-dak, iazko azaroan, Iruñean,2016ko sanferminetan gertatuta-ko taldeko sexu erasoaren ingu-ruko epaiketa hasi zenean. Crea-cion Positivako ekintzaile femi-nista da, eta indarkeria matxiste-tan aditua. Auzi horren ingurukoepaia ezagutu eta gero, erranda-koa berretsi du Pinedak: «Zori-txarrez, erran nuenari eutsi behardiot; sistema judizialak eta zigorkodeak gure gizartearen balioakazaltzen dizkigute, eta balio ho-riek patriarkalak dira».Bost gizonen artean 18 urteko
emakume bat inguratu, atari ba-teko gelan sartu, paretaren kontrainmobilizatu, sexu harremanakizatera behartu, bideoan grabatu,emakumea lurrean botata utzi etaharen sakelakoa ebatsi, laguntzaeskatzerik izan ez zezan. Hori ger-tatu zen Iruñean, 2016ko uztaila-ren 7ko goizaldean. NafarroakoLurralde Auzitegiak frogatutzat jodu sekuentzia osoa. Hala ere,epaileen arabera, eginikoa ez zensexu erasoa izan.«Abantailakeriazko sexu abu-
su jarraitua» egotzi, eta bederatziurteko espetxe zigorra ezarri die-te bost akusatuei. Epaileek onartudute sexu harremanak ez zirela
«adostuak» izan, eta emakumea«behartu» egin zutela, euren«nagusitasun fisikoa» baliatuz.Hala ere, ez dute frogatutzat joauzipetuek «indarkeria fisikoa,mehatxuak edota larderia» era-bili zutenik. Magistratu batekboto partikularra eman du, gai-nera, eta absoluzioa eskatu bostgizonentzat.«Sexu eraso batean beti bada
indarkeria». Horixe erran du Cla-ra Timonelek. Sexu osasunean etagiza eskubideetan aditua da.Onartu du «estutasun handia»eragin ziotela epaia ezagutu au-rreko egunek. «Absolbituko zi-tuztela uste nuen. Zigortu zituzte-la jakin nuenean, lasaitua hartunuen, baina amorru bilakatu zen,berehala, gertatutakoa abusutzatjo zutela jakin nuenean».«Genero indarkeriei buruz ari
garenean, sistemak ziurtzat jo ohidu emakumeak gezurra erratenduela. Egoera hori bazter uztekoordua dugu. Ez da erraza, ordea,inguru patriarkal eta misoginobatean bizi baikara», nabarmen-du du Timonelek.Justiziaren arloa inguru pa-
triarkal eta misogino horren bar-nean dagoela argi du Timonelek;June San Millan abokatu eta Sal-haketako kideak ere ideia horinabarmendu nahi izan du: «Sen-tentziak agerian utzi du, batezere, justiziaren esparruan inolakogenero ikuspegirik ez dagoela, etaemakumeak erabat salduta dau-dela; justiziak ez ditu betaurrekomoreak jantzi, oraindik ere»,
erran du, argi eta garbi. Arazoada, haren ustez, jurisprudentziakbizkarra ematen diola generoikuspegi horri. «Sententziakonartzen du emakumeak egiaerran duela. Larderia ez du onar-tzen, ordea, jurisprudentzia hala-koa delako, genero ikuspegirikgabea, alegia».Zigor kodea aldatzeko aukeraz
harago, «egiturazko aldaketa»behar dela nabarmendu du SanMillanek. Izan ere, sanfermineta-ko taldeko sexu erasoaren ingu-ruko epaia ez da salbuespena. Az-ken egunotan, adibidez, Kanta-briako (Espainia) epaile batek
sexu abusutzat jo du gizon batekhaur bati egindakoa, eta ez, or-dea, erasotzat, umeak ez ziolakoerasotzaileari «aurre egin». Hau-rrak 5 urte baino ez zituen lehenerasoa sufritu zuenean. «Gisa ho-rretako epaiak eguneroko kontuadira», erran dute adituek.«Arazoa ez da legea, epaileek
egiten duten interpretazioa bai-zik. Horregatik, zigor kodea mol-datzea ez da konponbidea; ha-maika aldaketa egin dira, eta de-nek ekarri dute egoerak okerreraegitea. Kontua da giza eskubide-en eta feminismoaren ikuspegiatxertatzea», berretsi du San Mi-llanek.
Botere abusua«Sexu indarkeria terrorea eragi-teko tresna bat da». Timonelenakdira hitzak. Gehiago erran du:«Abusua, berez, ez da sexu abu-sua, beti da botere abusu bat, edokonfiantza abusu bat. Sexualita-teaz abusatu daitekeela errateakargi uzten du sexualitateaz, ha-rremanak ezartzeko dinamikezeta indarkeriaz ditugun ikuskeraeta definizioa erabat aldatu behar
ditugula». Kantabriako senten-tziaren kasuaren gisakoetan, era-soa umeek sufritzen dutenean,Timonelek uste du sexu abusu-tzat jotzea «iraina» dela bikti-mentzat, «umeei ez duten di-mentsio sexuala egozten diela-ko».Timonelek aipatu duen indar-
keriaz, sexualitateaz edo harre-manak ezartzeko moduez gogoe-ta egiteko beharrarekin lotzen da,bertzeak bertze, Laura Casielleskazetariak egunotan idatzitakoa:«Gertatzen ari dena kontzeptue-kin lotutako kontu bat da, ingu-ratzen gaituen mundua ikusteko
Iruñeko taldeko sexu erasoarenepaiak amorrua eragin du. Herritarrakkarrikara atera ditu, eta mahaigainean jarri du, batez ere, justiziarenarloan generoa txertatzeko beharra.
Egiturandagoenarazo batensintoma
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 112 b Astekoa
«Genero indarkerieiburuz ari garenean,ziurtzat jo ohi dusistemak emakumeakgezurra erraten duela»Clara TimonelSexu osasunean aditua
«Sistema judizialak eta zigor kodeak gure gizartearen balioakazaltzen dizkigute, etapatriarkalak dira»Montse PinedaCreacion Positivako ekintzaile feminista
Apirilaren 28ko manifestazioa,
auzitegiaren aurrean. IÑIGO URIZ / FOKU
eta izendatzeko dugun moduare-kin. Arazoa da dugun zigor kode-ak ez duela indarkeria egungoedozein emakumek bezala uler-tzen; ez du larderia ulertzen bote-reak eta pribilegioek gure harre-manak gurutzatzen dituztela argiduen edozein pertsonak ulertzenduen moduan».«Mingarritzat» jo du Casielle-
sek 2016ko Iruñeko taldeko sexuerasoaren inguruko sententziakjaso izana indarkeriarik ez zelaizan. «Baimenik ez bada, indar-keria bada». Baimenaren inguruan egiten
dute lan, hain zuzen ere, La Pre-gunta 28taldean. Talde horretakokide Stef Papinek, Cristina Goza-lok eta Loreto Aresek idatzi dutePikara Magazine hedabidean:«Baimena (txarra) eta desioa(ona) kontrajartzen dituen dis-kurtso bat zabaltzen ari da. Desio-arena eremu labainkorra da, bizidugun heteropatriarkatuan erai-kuntza bat baita, gure subjektibo-tasunek eta esperientziek ukitua.Guk boteretzetik pentsatu nahidugu: baimentzen dut nire gor-putzaren gaineko boterea duda-
lako; onartzen dut nik hala eraba-kitzen dudalako; adosten dut halaegin nahi dudalako. Arazoa ez dadesioa; arazoa da desioa identifi-katzeko edo azaltzeko zer tresnadugun, kontuan hartuta bortxa-ketaren kulturak denok zeharka-tzen gaituela».Montse Pinedarentzat, baime-
naren auzia «funtsezkoa» da.«Erabakiak nork eta nola hartzendituen oinarrizko auzi bat da sis-tema patriarkalean, eta ez duguahaztu behar sexu indarkeriakdirela gizarteak emakumeen bizi-tza kontrolatzeko erabiltzen duentresna».
Pinedak uste du ezetza ezetzdela dioten leloak ez direla nahi-koak, sexu indarkerien aurkakokanpainetan. Mezuak bertzela-koa izan behar duela. «Onespenpositiboaren aldekoak gara gureelkartean. Bakarrik baietz erratenbaduzu dela baietz; eta hala etaguztiz ere, baietz hori baldintza-tuta egon daitekeela argi izan be-har dugu».Emakumeak subjektu politi-
kotzat aldarrikatu ditu Pinedak,eta Iruñeko sententziak izaerahori ukatzen duela salatu du, hainzuzen ere. Ukatze horrek emaku-meak «nazkatu» dituela uste duPinedak, eta horregatik atera di-rela karrikara, azken egunotan,patriarkatuaren aurka. Clara Ti-monelek nabarmendu du «ha-rro» dagoela karrikan epaiarieman zaion erantzunarekin.«Aurrera egin dugu, eta suma-tzen dut mugimendu feminista-ren kritikak ari direla iritzi publi-kora ailegatzen». Bat egin du Pi-nedak: «Sententzia honek ekarridu, lehen aldiz, auzi horri buruzhitz egitea espazio guztietan».Nazioartean ere izan dute
oihartzuna mugimendu feminis-taren protestek, bai eta epaiak be-rak ere. Europako Batzordeak go-goratu du, adibidez, bortxaketadirela baimenik gabeko sexu ha-rremanak, Istanbulgo akordioa-ren 36. artikuluaren arabera. Na-zio Batuen Erakundeak ere na-barmendu du sententziak«bortxaketaren larritasuna gu-txiesten» duela, eta kalte egitendiola, «argi eta garbi», emaku-meen eskubideak errespetatzekobeharrari. Europako BatasunekoJustizia eta Genero Berdintasunkomisario Vera Jourovak ere har-tu du hitza, epaiari buruz: «Espe-ro dut helegiteari erantzun azkareta justu bat ematea». Hainbat epaileren artean ere
sortu du ezinegona sententziak.Dalila Dopazo (Lugo, Galizia), Ne-kane San Miguel (Bilbo) eta An-gels Vivas (Bartzelona) magistra-tuek, adibidez, gutuna idatzi dio-te biktimari, eta argi erran dioteepaiak bortxaketatzat hartu be-harko zukeela haren kontrakodelitua.Epaileok nabarmendu dute,
gainera, eraso baten aurrean«emakume bakoitzak ezberdin»erreakzionatzen duela. Bat egindu Clara Timonelek. «Pentsa de-zakegu eraso baten aurreanmodu batera edo bertzera jokatu-ko genukeela, baina ez dago jaki-terik. Inoiz ez dakizu nola erreak-zionatuko duzun». Timonelekerantsi du «sistemarentzat» ezdagoela «biktima on bat» izatekomodurik. «Sistema bera tranpa
bat delako. Ezin dugu joko horre-tan sartu». Sistemak biktima«epaitzen» duela erantsi du, etaerrealitate horri «gogor» egin be-har zaiola aurre.
Feminismoa eta kartzelaNafarroako Lurralde Auzitegiakapirilaren 26an eman zuen2016ko sanferminetako bortxa-ketari buruzko epaiaren berri.«Arratsalde osoa eman nuen sen-tentzia irakurtzen». June San Mi-llanek argi du larderia gertatu zeladuela bi urteko taldekako eraso-an, eta, argi du, halaber, generoikuspegirik ezak ekarri duelaepaileek eman duten sententzia.«Denen eskubideak bermatu behar direla zalantzarik ez dut;baina beldur naiz sistemak aku-satuen eskubideak bermatzekojoera nabarmenagoa duela ema-kumeen aurkako indarkeriare-kin lotutako kasuetan».Feminismotik epaiari buruz
zabaldu diren hainbat mezurekinere kritiko agertu da San Millan;zehazki, espetxe zigorraren ingu-rukoekin. «Feminista batek ezindu espetxea defendatu», errandu. «Kartzela defendatzen due-
nak ez du ezagutzen. Gaztakakkonpontzeko eta biktimari dago-kion ordaina emateko bertze sis-tema bat behar dugu».Salhaketako kide eta aboka-
tuak onartu du oraingoaren gisa-ko sententziek eta erasoek berezi-ki ukitzen dituztela herritarrak.«Auzi hagitz mediatikoa izan da,eta gertatu dena izugarria da».Amorrua normaltzat jo du. «Ha-rago» jotzeko beharra berretsidu, halere: «Denen giza eskubi-deak bermatuko dituzten formu-lak bilatu behar ditugu; helburuada min gehiago eraginen ez dutenbideak bilatzea, eta, batez ere, de-litua prebenitzea. Ez dadila horre-lakorik berriz gertatu. Justiziakonpontzailea existitzen da; ba-dira bertze bideak. Azter ditza-gun, kasuz kasu erabiltzeko».Formula berriak jorratzeko
bide horrekin lotu du justiziarenesparruan giza eskubideen eta fe-minismoaren ikuspegia txerta-tzeko beharra. «Feminismogehiago, eta espetxe gutxigo be-har dugu», laburbildu du San Mi-llanek. Feminismoa, bertzeakbertze, indarkeria sufritzen dutenemakumeak babesteko.
Astekoa b 3NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 11
«Gatazkakkonpontzeko etabiktimari dagokionordaina emateko bertzesistema bat behar dugu»June San MillanAbokatua eta Salhaketako kidea
Edurne Elizondo Iruñea
Agapito Galindok
hegan egiteko gai
zela amets egin
zuen, Ezkabako
gotorlekuan pre-
so izan zutenean. «Ametsen bi-
dez, ihes egiten zuen, hegan, go-
torlekuko harresien gainetik».
Galindoren omenezko poema
irakurri du Txinparta elkarteko
Koldo Plak, Nafarroako Parla-
mentuan. Ezkabako gotorlekuari
buruzko Lur azpitik, lur-azalera-
tuz izenburuko erakusketa inau-
guratu dute erakunde horretan.
Txinpartak eta Aranzadik antola-
tu dute, elkarlanean, eta hilaren
31ra arte egonen da ikusgai.
Ez da bakarra. Nafarroako Go-
bernuak ere Ezkabako gotorleku-
ko memoria berreskuratu nahi
izan du, egunotan, Ezkabako ihe-
saldiaren 80. urteurrena beteko
denean. 1938. urteko maiatzaren
22an, 795 presok ihes egin zuten
espetxe frankista bilakatutako
gotorlekutik. Hiruzpalauk baino
ez zuten lortu muga zeharkatzea,
ordea. 206 preso tiroz hil zituzten
harrapatu zituzten toki berean.
Bertze hamalau, berriz, 1938ko
abuztuaren 8an fusilatu zituzten.
Ezkaban egondako guztiak
omendu nahi dituzte bi erakus-
ketek. Eta ez ziren gutxi izan.
«Denera, 7.000 inguru», erran
du Plak.
1934. urtean ailegatu ziren le-
hendabiziko presoak Ezkabako
gotorlekura. 1936ko otsailera
arte, 800 hartu zituen espetxeak.
Hilabete horretan, gotorlekuko
bizi baldintza gogorrek eraginda-
ko eztabaidaren ondorioz, denak
atera ziren, amnistia baten bidez.
1936ko altxamendu militarra
gertatu eta gero, frankistek erabili
zuten eraikina espetxe gisa.
Baldintzek ez zuten hobera
egin. Ezkaban egondako presoek
paretetan idatzitako mezuen bi-
dez eman zuten beren aldarrien
berri. «Hotza, gosea eta zikinke-
ria. Horiek ziren nagusi. Botikarik
ez zen, gainera, eta preso anitz
gaixotzen ziren», gogoratu du
Plak.
Gotorlekuaren ondoko hile-
rrian lurperatu zituzten hildako
preso anitz. Botilen hilerria erra-
ten diote, presoen hilotzekin ba-
tera, hildakoen informazioa bil-
tzen zuten botilak ere sartu zituz-
telako frankistek hobietan.
Ezkaba ProiektuaBotilak hartu ditu parlamentuan
zabaldutako erakusketak Ezka-
bako memoriaren ikur; Nafarroa-
ko Gobernuak Iruñeko Planeta-
rioan zabaldu duenak ere iraga-
na, oraina eta etorkizuna lotzeko
tresna bilakatu ditu ontziok. Go-
bernuak Ezkaba Proiektua izen-
buruko ekinaldiaren barruan an-
tolatu du planetarioko erakuske-
ta. Gazteenen artean eman nahi
du Ezkaban gertatutakoaren be-
rri, bereziki. Gobernuak, hain zu-
zen ere, Memoria duten eskolak
ekinaldia jarri du abian, memoria
ikastetxeetan lantzeko. Lan ho-
rren berri jaso du planetarioko
erakusketak ere.
Protagonista nagusiak Ezka-
ban preso izan zituzten guztiak
dira, halere, Iruñean gotorlekuari
buruz egunotan bisitatzen ahal
diren bi erakusketetan. Presoak,
bai eta haien inguruan sortutako
elkartasun sareetan aritu ziren
guztiak ere. Sare horietan ema-
kumeak izan ziren nagusi, hain
zuzen ere. Espetxe barruko eta
kanpoko errealitateen arteko
zubi lana egin zuten emakume-
ok, eta haiek ere sufritu zuten,
anitzetan, frankisten errepresioa.
Ezkaban preso egondakoen se-
nideen esku dago orain gotorle-
kuan hildakoen memoria. Azken
urteotan, Nafarroako Gobernua-
ren bultzadarekin, Ezkabatik ihes
egindako hainbaten gorpuak ate-
ra dituzte lur azpitik. Bertze fami-
lia anitzek bila jarraitzen dute.
Txinparta elkarteko buru Victor
Orozek erakundeen eta memo-
riaren esparruan lanean ari diren
elkarteen arteko elkarlana jo du
jarraitu beharreko bide gisa. «Gu
lanean jarraitzeko prest gara, bai-
na gobernuari dagokio legez jaso-
takoa betearaztea».
Bat egin du Nafarroako Parla-
mentuko buru Ainhoa Aznarezek
ere. Memoria lantzeko eta bikti-
men ondoan egoteko beharra na-
barmendu du. Frankismoaren
errepresioa zuzenean sufritu du
Josefina Lambertok. Larragan hil
zizkioten aita eta 14 urteko ahiz-
pa. Parlamentuan egon nahi izan
du, erakusketaren inaugurazio-
an. Memoria bizia da Lamberto.
89 urte ditu, eta Vicente Lamber-
to aitaren bila jarraitzen du.
Hilaren 22an, Ezkabako gotor-
lekuan du memoriak hurrengo
ekitaldia. Urtero bezala, omenal-
dia eginen die Txinparta elkarte-
ak han preso izan ziren guztiei,
eta, bereziki, 1938ko maiatzaren
22an ihes egin zutenei. 12:00etan
eginen dute, gotorlekuko atearen
aurrean. Hilaren amaierara arte,
parlamentuan jaso dezakete he-
rritarrek han gertatu zenaren be-
rri. Planetarioan, berriz, ekaina-
ren 15era arte egonen da gober-
nuak antolatutako erakusketa.
Memoria zabaltzen. Egiten.
Ezkabako gotorlekuko presoen eguneroko latza kontatzen dute Iruñean zabalduberri dituzten bi erakusketak; ihesaldiaren 80. urteurrena beteko da hilaren 22an.
Memoriarekin hegan egiteko
Txinpartak eta Aranzadik antolatu dute parlamentuko erakusketa; Ezkabako gotorlekuko botilen hilerriaren berri eman dute, bertzeak bertze. IÑIGO URIZ / FOKU
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 114 b Gaiak
Bi gazte, planetarioko erakusketa ikusten. IÑIGO URIZ / FOKU
Parlamentukoerakusketa hilaren 31raarte egonen da zabalik;planetariokoa, berriz,ekainaren 15a bitarte
Gaiak b 5NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 11
emakumeak historiaren sustraie-
tan kateatuta ez dauden seinale.
«Liburutegietan zerbait aurkitu
dut, baina dena dago gordetegian,
ezer ez ikusgai». Gutxika-gutxika
osatu du emakumearen historia:
Atenasen jaio zen, Kristo aurreko
470. urtean, eta Perikles politika-
ria izan zuen senar Aspasia Mileto-
koak. Besteak beste, filosofoa eta
ginekologoa izan zen. «Perikle-
sen diskurtsoak idazten zituen,
demokraziaren defendatzaile su-
tsua izan zen, eta Sokratesen ira-
kaslea, besteak beste. Emakume
jakintsua, polifazetikoa eta gerla-
ria izan zen», azaldu du Perezek.
Argia ikusi nahi dute Aspasia
Miletokoaren eta Carmentaren
istorioek, bai eta historiaurreko
eta antzinateko beste bost ema-
kumeren bizitzek ere. Horretan
ari dira Monica Revenga eta beste
kideak lanean.
Kattalin Barber Iruñea
Hatshepsut, Enhe-
duanna, Makeda,
Iliria Teutakoa,
Teano Krotona-
koa, Carmenta eta
Aspasia Miletokoa. Antzinateko
eta historiaurreko emakumeak
dira: irakasleak, piratak, mate-
matikariak, emaginak, filosofoak
eta erreginak, besteak beste.
Haiei buruz, ordea, gutxi dakigu
Monica Revenga diseinatzaile
grafikoaren ustez. Egoera irauli
nahi du: Siempre estuvimos
aquí, siempre fuimos guerre-
ras liburua prestatzen ari da,
emakume horien bizitzak
«ahanzturatik memoria-
ra» pasa daitezen.
Historiaurrean eta
antzinaroan zein
izan zen ema-
kumeen
zeregi-
na? Zergatik izan dira ezagunak
orduko gizonak bakarrik? Galde-
ra horiek izan ditu abiapuntu Re-
vengak, historiako emakume
gerlariak ezagutzera emateko.
Ez dago bakarrik, proiektu ko-
lektiboa baita liburua. 26 pertso-
na aritu dira historiaurreko ema-
kume horien bizitzak idazten eta
ilustrazioak egiten. «Mimoz eta
eskuz egindako lana da», azaldu
du Revengak. Garai bakoitzean
jazotako gertaerak abiapuntu
hartuta, egile bakoitzak bere
«ikuspuntua» eman du. «Hain-
bat historialarik eta arkeologok
ere lagundu digute narrazioe-
tan». 120 orri inguru izanen ditu
liburuak. Finantzaketa kolekti-
boaren alde egin du Revengak.
Bihar arte bada lagun-
tzeko aukera.
Aspaldikoa da
liburua egiteko
ideia. Institutuan
zegoenean kontu-
ratu zen Revenga
e m a k u m e a k
eskola liburuetan
ez zirela agertzen,
eta hausnarketa
horren fruitua
izan da antzinako
emakume gerla-
rien bizitzak biltzea:
«Nork idazten ditu libu-
ruak? Nor dago edukien
atzean? Beharrezkoa da
historia berrikustea eta
falta zaigun informazioa
berreskuratzea».
Historiaurrea eta an-
tzinatea genero ikuspun-
tutik «iraultzeko» asmoa
izan du Revengak, eta 26
pertsona izan ditu ondoan
Siempre estuvimos aquí, siem-
pre fuimos guerreras liburuko
istorioak harilkatzeko. «Harre-
manetan jarri nintzen interesa
izan zezaketen pertsonekin, eta
ahoz aho osatu dut sarea», azaldu
du diseinatzaileak.
Historiaurreko eta antzinate-
ko dokumentazioa eskasa da,
eta ikerketa lan handia egin
dute idazleek. Carmen Lope-
zek, esaterako, Carmenta
emakumeari buruzko isto-
rioa idatzi du. Irakasle erreti-
ratua da iruindarra, eta bat
egin zuen proiektuarekin eza-
gutu zuen une berean. «Beha-
rrezkoa iruditzen zait, alde bate-
tik, elkarlanean egindako liburua
delako, eta, bestetik, oso beha-
rrezkoa delako emakumeen me-
moria berreskuratzea, gure me-
moria berreskuratzea».
Kristo aurreko VII. mendekoa
da Carmenta. Grezian sortu zen,
eta emagina zelako da ezaguna.
«Ikertzen hasi nintzenean, kon-
turatu nintzen greziar mitologia-
ko pertsonaia zela, baina balio
digu arketipo bat delako: sinboli-
koki emakume askoren bizitza
irudikatzen du». Lopez gustura
aritu da historian arakatzen:
«Emakumeok indarra dugu, eta
gurea erresistentziaren historia
da, bai eta erresilientziaren histo-
ria ere. Gerlariak gara».
Aspasia MiletokoaMari Jose Perezek Aspasia Mileto-
koaren bizitza idatzi eta ilustratu
du. Lopezi bezala, zaila egin zaio
informazioa aurkitzea, eta hari as-
kotatik tira egin behar izan du,
Antzinateko eta historiaurreko zazpi emakumeren berrieman nahi dute hainbat egilek, elkarlanean prestatzen aridiren liburu batean. Finantzaketa kolektiboa jarri dutemartxan, «isilarazitako gerlarien» istorioak zabaltzeko.
Historiak bazter
utzitako kontakizuna
Libururako
sortutako gerlari
baten irudia.
MONICA REVENGA
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 116 b Iritzia
RHURBILDU ETA LAUJon Barberena
Onesten zaitut
Adio erran aitzinetik,
besarkatzaile onari
bizkarrik ez emateko
aholkatu zigun Bi
Bala musika taldeak. Euskaldu-
nok, jatun onak izaki, hitza aise
jaten omen dugu, topikoak hau-
tsi dituen rock talde honendako.
Topikoen topikoa baita euskal-
duna isila bezain zuzena dela.
Hau da, teorian hitzeko pertso-
nak gara, eta, hitzemanez gero,
bete egiten dugu. Akaso, hitzeko-
ak gara, guti solastatzen garela-
ko. Isiltasunak bere bentajak
ditu. Ahotik arin kanporatzen di-
ren solasek pisua har dezakete
eta pertsonaren egunerokoa za-
matu. Inon eskribitu gabeko hi-
tzek, forma fisikorik ez duten hi-
tzek, eginbeharra edo konpromi-
soa eska diezagukete, eta kon-
promisoek lot gaitzakete.
Euskaldun maskulino peto-
petoaren irudian, isiltasunaren
dimentsioa eta sentimenduekiko
zurruntasuna gehiago handitzen
da. Bihotza soinean egunero da-
rabilgun arren, gutitan azalera-
tzen dugu bihotzean altxatzen
duguna gizonezko euskaldunok.
Ez da konpromiso handiegia es-
katzen duten hitzak direlako. Lo-
tsak trabatzen du Eusko Labela
duen gizonezkoaren mingaina,
eta isiltasunean babesten da.
Maite izena hedatua da gurean.
Neska anitzen izena da egun, bai-
na euskal izenak debekaturik
egon ziren sasoian normala zen
haurrari Maria Teresa paratzea,
gero Maite deitzeko. Orain ez di-
Iriondori publikoki sentitzen
zuena zuzen-zuzenean erratera.
1999ko buruilean eman zuen az-
ken kontzertu hartan, ingelesez
eta frantsesez egin zion eskaintza
Lurdesi: «To my wife… Pour ma
femme». Lotsati agertu zen Lete,
bertze hizkuntza batzuetan bi-
luztea erosoago suertatu zitzaion.
Sentimenduak azaleratzeko lo-
tsa ondorio kulturala da. Eraikia.
Gizarteak markatutako jokabi-
dea. Gizonezko euskaldunok ba-
tik bat isiltasunean sufritzen du-
gun sindromea da. Ez naiz hitzen
erranahia gastatu artio hitz poto-
loak behin eta berriz zentzugabe
ibiltzearen aldekoa. Baina erran
gabeko damuak gehiago zama-
tzen du pertsona, errandakoaren
damuak baino. Alda dezagun
euskaldun prototipo maskulino-
aren irudia. Beraz, urrikitu aitzi-
netik, adieraz diezaiegun familia-
koei, lagunei, bikotekideari...
lotsarik gabe sentitzen duguna.
Arinago eta zoriontsuago sentitu-
ko gara. Zuk nor maite duzu?
tugu umeen euskal izenak bertze
izen baten gibelean altxatzen,
baina maitehitzarekin hasten di-
ren sentimenduak bai.
Bernart Etxepare handiak ez
zuen maite zaitutesaldirik bere
liburu famatuan eskribitu, eta ha-
ren partez onesten zaituterabil-
tzen zuen. Onespenetik maitasu-
nera aldea dago. Maitasunahitz
potoloagoa da. Ikaratu ote zen?
Kirmen Uriberen Maite zaitut,
ezpoeman, berrogei urtez labe
garaietan lan egin zuen aitak
maite zuela erran ezin zion alaba-
ri opari neketsu baten bidez erran
zion hitzez adierazi ezin zuena.
Hitz guti batzuk ahoskatzea eta
sentimenduak azaleratzea baino
errentagarriagoa eta errazagoa
suertatu zitzaion lan delikatu hu-
ra. Lantegitik banan-banan eba-
tsi zituen piezak soldagailuarekin
josi eta altzairuzko ohatzea egin
zion ezkontzera zihoan alabari.
Xabier Lete ere ez zen atrebitu
Jardin bat zuretzatkantu egin
berria kantatu aitzinetik Lurdes
Alda dezaguneuskaldun prototipo
maskulinoarenirudia
Irudiab Iruñea
Gaztetxeen alde, Udaletxe plazanIruñeko Udalaren azken erabakiari karrikan erantzun diote Iruñeko Maravillas gaztetxeak eta Arrotxapeko gaz-
tetxeak: elkarretaratzea egin zuten, udaletxearen aurrean, joan den ostiralean. Udalak ekinaldi publikoak egi-
tea debekatu die bi gaztetxeoi. Erabaki hori, «ordenantzaren aitzakiapean», espazio horien aurkako «eraso-
tzat» hartu dute gaztetxeetako kideek. Horregatik, «autogestioaren bidetik lanean» jarraitzeko konpromisoa
berretsi nahi izan dute udaletxearen aurrean egindako elkarretaratzearen bidez. IÑIGO URIZ / FOKU
Teresa Zabalegi abokatua zendu da,mugimendu feministako erreferentea
IRUÑEA bAstelehenean eman zioten azken agurra Teresa Zabalegi
abokatu eta ekintzaile feministari. Iruñean zendu zen, joan den ostira-
lean. 62 urte zituen. Abokatu gisa, langileen eskubideen alde egin zuen
lan, bereziki. Indarkeria matxistari aurre egiteko baliatu zuen bere
lanbidea, halaber. Nafarroako mugimendu feministako erreferente
bilakatu zen. Indarkeria Matxistaren Aurkako Plataformako bozera-
maile izan zen, bertzeak bertze.
150.000UREDERRA IBAIAREN ITURBURUAK HARTUTAKO BISITARIAK Urederra ibaiaren iturburua izan da Nafarroan, 2017an, bisitari gehien
hartu duen naturgunea, 150.000 bisitarirekin, Nafarroako Gobernuak
ezagutarazitako datuen arabera. Bertizko Natur Parkea izan da zerren-
dan bigarrena: iaz, ia 89.600 bisitari hartu zituen.
Cocemfek eskatu du langileak egondaitezela une oro gasolindegietan
IRUÑEA bCocemfe Ezintasun Fisiko eta Organikoak Dituztenen Elkar-
teen Nafarroako Federazioak eskatu du herrialdeko gasolindegietan
langileak egon daitezela, une oro, ezintasunen bat dutenen eskubide-
ak bermatu ahal izateko. Nafarroako Gobernuak asmoa agertu du ber-
tan behera uzteko gasolindeak langileak izatera behartzen dituen le-
gea. Cocemfeko kideek asmo horren aurka egin dute, eta atzera egin
dezala eskatu diote gobernuari.
«Zaila izanen da ETArenamaierari buruzko kontakizunbakarra egitea; ez dagokontakizun bakar bat, eta ezinda xedetzat jo bakarra izatea»Maria SolanaNafarroako Gobernuko bozeramailea
Agenda b 7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko maiatzaren 11
MUSIKA
ATARRABIA Russkaja.bBihar, 20:00etan,Totem aretoan.
ATARRABIA Udal musika banda.bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
BARAÑAIN Josele Santiago.bBihar, 20:30ean, auditoriumean.
BERA Beñat Igerabide.bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
IRUÑEA Kuve, Villanueva eta Virenque.
bGaur, 20:00etan, Indaran.
IRUÑEA Nafarroako Orkestra Sinfonikoa.
bGaur, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEA Merche.bGaur, 20:30ean, Baluarten.
IRUÑEA Blowfuse, Worth IT
eta The Offensive.
bBihar, 20:00etan, Cavasen.
IRUÑEA Jazzy Leap eta JL Band:Queen.
bBihar, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEA Enemigos Intimos.bBihar, 21:00etan, Zentral aretoan.
IRUÑEA Chick Corea.b Igandean, 19:00etan, Baluarten.
IRUÑEA Sergio Dalma.b Igandean, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEA Zar eta zurginaopera.bAsteartean, 17:00etan, Nafar
Ateneoan.
IRUÑEA Gregory Porter.bAsteazkenean, 20:00etan,
Baluarten.
LESAKA Lesakako musika banda.bGaur, 20:30ean, Beheko plazan.
BERTSO SAIOAK
IRUÑEA Iturramako bestak: Saioa Alkaiza, Maialen Lujanbio,
Alaia Martin eta Julio Soto.
bAsteazkenean, 19:30ean,
Iturramako Civivox aretoan.
ANTZERKIA
BURLATA Pamela Palencianorenbakarrizketa:No sólo duelen los
golpes.
bOstegunean, 19:00etan, kultur
etxean.
IRUÑEA Anodino Teatroa: Zeruraeroria: kriston eromena.
bGaur, 20:00etan, Euskaldunon
Biltoki elkartean.
LEITZA Tartean: Ez Dok Hiru.bBihar, 19:00etan, zineman.
TAFALLA Txalo: Un Dios salvaje.bGaur, 20:30ean, kulturgunean.
ZANGOZA Dario Foren Misterio
Bufo.
bOstegunean, 20:00etan,
Carmengo auditoriumean.
DANTZA
AGOITZ DNA Nafarroako DantzaJaialdia. Clara Pampyn eta Alberto
Alonsoren Bolero, Led Silhouette
taldearen Errata Natural eta Laida
Aldaz eta Helena Lizariren Kirolak
lanak.
b Igandean, 13:00etan,
Behe Nafarroa plazan.
BURLATA Barañaingo Alaitz Insti-tutuko ikasleak: Harresi ikusezina.
bBihar, 19:00etan, kultur etxean.
IRUÑEA DNA Nafarroako DantzaJaialdia. Rosemary Lee & Simon
Whitehead: Calling Tree.
bGaur, 12:00etan eta 18:00etan,
Zaldi Zurian.
IRUÑEA DNA Nafarroako DantzaJaialdia. Mathilde Monnier eta
La Ribot: Gustavia.
bGaur, 20:00etan, Gaiarren.
IRUÑEA DNA Nafarroako DantzaJaialdia. Rosemary Lee & Simon
Whitehead: Calling Tree.
bBihar, 12:00etan eta 18:00etan,
Ziudadelan.
IRUÑEA DNA Nafarroako DantzaJaialdia. Clara Pampyn eta Alberto
Alonsoren Bolero, Led Silhouette-
ren Errata Natural eta Laida Aldaz
eta Helena Lizariren Kirolak lanak.
bBihar, 18:00etan, Ziudadelan.
NOAIN DNA Nafarroako DantzaJaialdia. Clara Pampyn eta Alberto
Alonsoren Boleroeta Toni Joda-
rren Mintzaldi dantzatua 1.
bGaur, 20:30ean, Kultur Gunean.
ZANGOZA Nafarroako DantzaJaialdia. Clara Pampyn eta Alberto
Alonsoren Bolero, Led Silhouette-
ren Errata Natural eta Laida Aldaz
eta Helena Lizariren Kirolak lanak.
bBihar, 13:00etan, Kale Nagusian.
ZINEMA
BURLATA Bar Bahar. Entre dosmundos.
bAsteartean, 19:00etan, udal
jauregitxoan.
IRUÑEA Pasaporte para Pimlico.bGaur, 20:00etan, Nafarroako
Filmotekan.
IRUÑEA ¡Canta!.bBihar, 17:30ean,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEA Sueños.bBihar, 19:30ean,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEA Gli anni verde.bAsteazkenean, 20:00etan,
Golem Baiona zinema aretoan.
IRUÑEA Columbus.bAsteazkenean, 20:00etan,
Nafarroako Filmotekan.
IRUÑEA Ara Salvaje.bOstegunean, 20:00etan,
Golem Baiona zinema aretoan.
BERTZELAKOAK
ATARRABIA Javier Aisa: La pesa-dilla de Oriente Mediohitzaldia.
bAsteazkenean, 19:30ean, kultur
etxean.
IRUÑEA Hitzaldi musikatua: Anari.b Igandean, 12:00etan, Karrikirin.
Gure proposamena b Iruñea
Anari, formatu txikianAnari izanen da protagonista, igandean, Karrikiri elkarteak antolatutako
Hitzen Hotsak. Formatu txikiko hitzaldi musikatuakekinaldian. Karrikiri-
ren egoitzan izanen da, 12:00etan, hitzak eta musika uztartzen. Garik es-
kaini zuen, apirilean, lehen saioa. Artistek beren sortze prozesuen berri
ematea da xedea. Aguxtin Alkhat ariko da ekainean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Edurne Elizondo Burlata
Iaztik ari dira Burlatako bizilagu-nak protesta egiten, herriko hotelbatean telefonia mugikorrekoantena bat jartzeko duten asmoa-ren aurka. Udalak bat egin du be-ren aldarrikapenekin, eta helegi-tea aurkeztu du Nafarroako Go-bernuaren aurrean. Anteneneraginari buruzko ikerketa inde-pendenteak eskatu ditu Burlata-ko alkate Txema Novalek (Lieja,Belgika, 1962).Noiz izan zenuten Burlada hote-
lean telefonia mugikorreko an-
tena bat jartzeko duten asmoa-
ren berri?
2017ko bukaeran izan genuenasmo horren berri, hainbat bizila-gunek salatu zutelako lanak egi-ten ari zirela hotel horretan, sake-lako telefonoentzako antena batjartzeko. Gertatzen ari zena eza-gutu eta gero, lanak geldiarazteaerabaki zuen udalak.Udalak ez zuen lan horien berri?
Ez zioten baimena eskatu be-
har?
Azken urteotan hainbat aldaketagertatu dira legedian, Europatikzehaztutako zuzentarauetara etamerkatuaren liberalizaziora ego-kitzeko. Sistema kapitalistak, fi-nean, joera du bere legeen bidezgarapen ekonomikoa laguntzekoneurriak ezartzeko. Horrek eka-rri du hainbat urrats bertan behe-ra gelditzea. Lehen, udalaren bai-mena edo lizentzia behar zen la-nak egiteko. Baimen hori eskatueta jaso arte zain egon behar zuenobra egin nahi zuenak. Hori alda-tu da. Orain, arloan aditua denteknikari batek sina dezake adie-razpen bat erranez egin nahi denobrak bat egiten duela indarreandagoen araudiarekin. Adierazpenhori administrazioaren aurreanaurkeztea nahikoa da lanak hasiahal izateko. Udalak obrak egineta gero izanen luke aukera gau-zak behar bezala egin direla kon-trolatzeko.Obrak hasi aurretik, beraz, adie-
razpen hori aurkeztu behar izan
zuen hotelak, ezta?
Onartu behar dut ezin dudalabaieztatu adierazpen hori beharzen unean aurkeztu ote zuten.Susmoa da ez zutela egin. Udalakonartu behar du bizilagunen sala-keta jaso arte ez zuela izan gerta-tzen ari zenaren berri. Horrela ja-kin genuen zer asmo zuten, eta ja-kin bezain pronto erabaki genuenlanak gelditzea.Orain geldirik dira, orduan?
Bai. Udalak uste du ez dela nahi-koa teknikari batek sinatutakoadierazpena aurkeztea lanak has-teko, kasu honetan. Antena jarrinahi duten tokiak jasota egon be-
har du Nafarroako AzpiegiturenPlanean. Plan horrek, telefoniaantenen arloan, zehazten du nonjar daitezkeen. Eta antena jarrinahi den tokia ez badago plan ho-rretan jasota, jaso dezaten eskatuegin behar da. Kasu honetan, an-tena jartzeko tokia ez dago planhorretan. Alegazioak aurkeztugenituen. Prozesua ez da batereargia, alegazioak egiteko eta pla-na jendaurrean egoteko epeak ezdaudelako ongi zehaztuta.Alegazioak ez dituzte onartu?
Guk erran dugu, batetik, epeak ezditugula egokitzat jotzen, bizila-gunek ez dutelako obraren berriizateko denborarik izan; eta, ber-tzetik, antena jartzeko tokia ezdela batere aproposa. NafarroakoGobernuak erabaki du gure ale-gazioak aintzat ez hartzea; ez gu-reak, ezta hainbat herritarrekaurkeztutakoak ere.
Bada bertze urratsik egiteko au-
kera?
Gobernuaren erabakiaren aurka-ko gorako helegitea aurkeztudugu. Oraingoz, beraz, erabakihori ez da behin betikoa. Lehen-dakaritza, Funtzio Publiko, Barne
eta Justizia Departamentuak duorain hitza, departamentu horrekerantzun behar baitio gure eta he-rritarren errekurtsoari. Bitartean,hoteleko lanek geldirik jarraitukodute.
Epeak ez direla egokiak erran
duzu. Uste duzu prozesua ez
dela behar bezain argia?
Prozesua hagitz korapilatsua da.Finean, mesede egiten die enpre-sen interesei. Lanak hasteko tek-nikari batek sinatutako adieraz-
penari buruz, adibidez,nik argi dut tramite ho-rrek baduela zentzuaokindegi bat zabaldunahi duenarentzat, adi-bidez. Baina ez dut ustezentzuzkoa denik adie-razpen hori erabiltzea te-lefonia mugikorreko an-tena bat jartzeko. Lege-dia eta tramiteak
korapilatsuak dira, eta ekartzendute hori egiteko aukera. Mailaberean jartzen dituzte okindegibat zabaltzeko edo antena bat jar-tzeko proiektuak. Gu ez gaudehorrekin ados. Antena batek he-
rritarren osasunari eragiten ahaldio.Horregatik erabaki duzue kon-
tra egitea?
Bai. Ceferino Maestu aditua izandugu aholkulari. Denok duguargi erradiazioren auziak, gutxie-nez, zalantzak jartzen dituela ma-hai gainean, osasunean izan de-zakeen eraginari buruz. Egia daeztabaida dagoela, eta ikerketaindependente gutxi egin direla;gehiago behar dira; horregatik,hain zuzen ere, zuhurtasun prin-tzipioarekin jokatu behar dugulauste dugu, eta herriaren erdianantena bat jarri baino lehen, egondaitezkeen alternatibak aztertu.Alternatibaren bat baduzue ma-
hai gainean?
Orain arte, adibidez, antena guz-tiak jarri dira herritik kanpo. Auzihonek niri tabakoaren kasuaekartzen dit gogora. Uste dut ba-daudela antzekotasun garbi ba-tzuk. Orain, denok dugu argi ta-bakoa txarra dela gure osasuna-rentzat. Duela 50 urte, ordea, ezzen hori gertatzen. Herritarrek ezzuten orain bezala hartzen, ez zu-ten orain bezain argi eragitenduen kaltea. Antenekin antzekoagertatzen dela uste dugu, eta ba-dela, neurri batean, eragin deza-keten kaltea arintzeko joera bat.Gutxi dakigu, baina dakigunakerraten digu eragina badela. Be-raz, joka dezagun zuhurtasunez.Antenak ez daude baimendutaeskolen ondoan, adibidez. Zer-baitengatik izanen da.Herritarrak kezkatuta daude?
Bai, bada kezka. Burlatan izandira telefonia mugikorreko ante-nak jartzeko bertze hainbat saio,azken hamar urteotan, eta saiobakoitzaren aurrean herritarrakatera dira karrikara beren kezkaagertzera, orain bezala. Udalakherritarrekin egin du bat beti, eta,orain, hain justu, Burlatako erdi-gunean antenarik ez da. Denakdaude herritik kanpo.Gorako errekurtsoari gober-
nuak eman beharreko erantzu-
naren zain, zeintzuk dira hurren-
go urratsak?
Hilaren 2an, Burlata Bizigarri pla-taformak aurkeztutako mozioaonartu zuen udalak. Haren bidezberretsi dugu herritarren osasu-naren aldeko gure jarrera. Gaine-ra, konpromisoa hartu dugu he-rritarrei informazioa zabaltzekosaioak antolatzeko. Gobernuko,parlamentuko eta NafarroakoUdalerri eta Kontzejuen Federa-zioko arduradunekin ere bilerakegin nahi ditugu, denen artean,osasun publikoaren aldeko neu-rriak hartu ahal izateko. Argidugu, halaber, herritarrek pre-sioa egiten jarraitu behar dutela.
«Zuhurtasunprintzipioarekinjokatu behar dugu»
Txema Noval b Burlatako alkatea
Burlatako bizilagunek karrikan salatu dute herriko hotel bateantelefonia mugikorreko antena bat jartzeko duten asmoa. Udalak bategin du protestekin. «Zuhurtasuna» eskatu du Txema Noval alkateak.
IÑIGO URIZ / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko maiatzaren 11
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus bnafarroa@hitza.eus
«Gobernuak erabaki du gurealegazioak aintzat ez hartzea;erabaki horren aurka gorakohelegitea aurkeztu dugu»
«Berretsi dugu herritarrenosasunaren aldeko gurejarrera; argi dugu, halaber,presioa egin behar dutela»