Post on 10-Aug-2015
: : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : :
Moneta sozialen mugimendua indarra hartzen doa eta honen erakusle dira Europan eta Euskal
Herrian sortzen ari diren moneta sozial esperientziak; tokiko ekonomia sendotzea helburu
duten ekimenak dira, arduratsuki jokatzera bultzatzen gaituztenak. Halere, bere
berritasunarekin batera zalantza ugari ekartzen dizkigute moneta sozialek eta ohikoak dira
gisa honetako galderak sortzea:
- Zer dira moneta sozialak? Zein helburuekin sortzen dira moneta hauek? Nork sortu eta
erregulatzen ditu?
- Hainbat dira gure gizartean sortzen ari direnak: “Euskoa” iparraldean, “Ekhia” Bilboko
alde zaharrean, “Txantxia” Oñatin... Zein da moneta sozialen “habitat” naturala:
auzoa, herria, eskualdea? Zein helburu dauzka bakoitzak?
- Badira helburu komertzialekin jaiotzen diren bono-sistema monetarioak, horien artean
ezagunetakoa “EROSKI Club” txartela izan daitekeelarik; hau ere moneta sozial edo
osagarri bezala hartzen al dugu kontuan?
Moneta sozialen inguruko eztabaida ordenatu eta honi marko bat ezartzeko asmoz,
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitateak eta Bagarak 2015eko urtarrilerako
antolatu dute “Moneta Sozialak. Nazioarteko Mintegia”. Eskuartean duzun txosten hau
mintegi honen baitan gizarteko eragileen artean aurre-eztabaida elikatzeko asmoz dator.
: : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : :
1. Tokiko garapenaren paradigmara egokitzen diren ekimenak moneta sozialak. Izan ere,
moneta sozialen bidez lurralde bateko eragile sozio-ekonomiko nagusiak konfluentzi
eta elkarlanean jar ditzakegu (Administrazio publikoa, enpresa eta kooperatibak,
eragile sozialak, hezkuntza eragileak, tokiko merkataritza eta herritarrak), bestelako
garapen-soziekonomiko baten alde bidea eginez: humanoagoa, justuagoa eta
jasangarriagoa izango den garapen eredu baten alde. Gizarte kapitala trinkotzen
duten ekimenak dira eta lurraldeko enpresa eta kooperatiben konpromiso soziala
indartzen lagun dezakete. Bide honetan, beharrezkoa da moneta sozial berrien
sorreran hasieratik eragile estrategiko hauek parte-hartzea eta ekimena bere egitea,
horrela lortu daitekeelako moneta sozialak bazelako “tresna” lurraldearen garapenean
estrategikoak diren ildoekin lerratzea. Ekonomiaren gainean herritarron eragiteko
ahalmena areagotu dezakegu, eta, bide batez, ekonomiaren zirkuitu lokalak berreraiki
eta indartu:
2. Tokiko monetek moneta ofizialekiko osagarritasuna bilatzen dute eta hauen helburua
ez da euroa, dolarra edo libera ordezkatzea. Osagarritasunetik abiatuz, tokiko
baliabideak kontuan hartuko dituen moneta sistema erresilienteak osatzen dituzte1.
Europa eta munduan barrena badira hainbat esperientzia, zeinen artean
esanguratsuena Suitzako WIR bankua izan daiteken: 1934an sortua, 60.000 enpresa
ertain eta txikiri eskaintzen dizkie bere zerbitzuak, urtean 1.600 miloi WIR-etako
(franko suitzarraren baliokidea) fakturazio bolumenarekin. WIR kreditu sistemak bi
moneta osagarritan eskaintzen ditu bere zerbitzuak: WIR monetan eta franko
suitzarretan. Honi esker, bi efektu interesgarri lortzen ditu: alde batetik, WIR monetan
eskainitako maileguak franko suitzarretan eskainitakoak baino interes tasa txikiagoa
daukate, eta bestetik, moneta aniztasun honek tokiko ekonomiaren efektu kontra-
ziklikoa2 lortzen du (korronte makro ekonomikoak konpentsatzeko gai den tokiko
erreminta honi esker).
1 Lietaer, B. (2010), “Monedas regionales. Nuevos instrumentos para una prosperidad sustentable”
2 Stodder, J. (2.000), “Reciprocal exchange networks: implications for macroeconomic stability”.
http://www.complementarycurrency.org/ccLibrary/materials/reciprocal_exchange_networks.pdf
3. Moneta aniztasuna: moneta sozialek ez dute moneta estilo bakarrari erantzuten,
aldaera ugari har dezakete eta denen artean moneta unibertso anitza osatzen dute.
Ondorengo familiak nabarmen genitzake:
a. Moneta ofizialetan sostengatzen diren moneta sozialak (bonoen bidezko
sistema). Zirkulazioan jartzen den moneta sozial bakoitzeko € bat gordeta
eduki behar dugu. Famili honetakoak dira Chiemgauer (Alemania), Bristol
Pound (Erresuma Batua), Sol Violette (Frantziar Estatua), Euskoa (Iparraldea)...
b. Moneta ofizialik behar ez duten pertsonen arteko elkartruke sistemak (P2P).
Hemen sartzen dira LETS (Local Exchange Trading System) sistemak, denbora
bankuak, edo Argentinan krisi garaian hain entzutetsu egin ziren truke-
sistemak.
c. Moneta ofizialik gabeko enpresa (edo komertzio) arteko elkartruke sistemak
(B2B). Moneta berri bati esker enpresen kreditu gaitasuna handitzen duten
sistemak dira: RES (Belgika eta Katalunia), WIR (Suitza), Sardex (Italia),
Sonantes (Frantziar Estatua)...
4. Esperientzia akreditatuak ere badira, izan ere tokiko erakundeen babesa izan ohi dute,
besteak beste, Udal administrazioak eta tokiko kreditu erakundeek babesten dituzte.
Zerrenda honetan sar ditzakegu: Credit Municipal de Nantes (Frantzia) , Bristol Credit
Union (UK), Crédit Municipal eta Crédit Coopératif (Toulouse).
5. Europan indarra hartzen ari den mugimendua da moneta sozialena, izan ere a) marko
legalen definizioan aurrerapausoak ematen ari dira (bide honetan sar dezakegu
Frantziar Estatuan berriki onartua izan den Ekonomia Solidarioaren Legearen baitan bi
artikulu zehazki gai honi dedikatuak izatea), b) Europar Batasuneko herrialde
esanguratsuenen gobernuetan eztabaida ematen ari da (azkena Erresuma Batuko
parlamentuan izandakoa3 ) eta c) moneta sozialak sustatzeko finantziazioa eskeintzen
du Europear Batasunak (nabarmentzeko da New Economics Foundation-ek
lidergoarekin eta Europear Batasuna-ren finantzamenduarekin garatu den Community
Currencies In Action – CCIA proiektua4). Bestalde, bide honetan gogora genezake
indarrean dagoela diru elektronikoa erregulatzen duen Europear zuzentaraua5 .
3 Ikusi honen inguruko berria Instituto de la Moneda Social-en web orrian http://www.monedasocial.org/?p=33 eta El Pais
egunkariaren esteka honetan http://blogs.elpais.com/alterconsumismo/2014/12/positive-money-movimiento-britanico-de-
reforma-monetaria.html
4 Proiektu honen inguruan gehiago jakiteko, ikusi http://www.ccia.eu/
5 http://ec.europa.eu/internal_market/payments/emoney/index_en.htm